TROYA

3
Aztergai dugun pelikula “Troya” da 2004koa, baina pelikulan adierazten dena orain dela 3200 urte gertatutako gertaera bat da, Esparta eta Troyaren arteko guda, hain zuzen ere. Pelikula hau Homeroren Iliadan oinarritzen da. Pelikularen hasieran, mapa bat ikus daiteke, non, orain dela 3200 urte Grezia eta Troyaren kokapen geografikoa adierazten den. Maparekin batera esaldi batzuk ikus daitezke eta honakoa irakur daiteke horietako batean: Aquiles, considerado el guerrero más poderoso jamás nacido, lucha a favor del ejército griego. Pero su desdén por el mando de Agamenón amenaza con desmembrar la ya de por si débil, coalición”. Mapa eta esaldiak erabiltzearen helburua honakoa litzateke: ikuslea garaian kokatzea eta pelikulan gutxi gora behera gertatuko dena aditzera ematea. Soinuei dagokienean, pelikulan zehar badago momentu bat non troyatarrak (Hector,Paris, Helena…) afaltzen ari diren eta afaldu edo festa bat ospatzen ari diren eta ostean musika entzun daitekeen. Entzungai den musika zelta dela garaiko musika dela esango nuke. Esan bezala, pelikula hau Homeroren Iliadan oinarritzen da eta bertan Troyako gudan gertatukoa azaltzen da. Troyako guda k.a XII.mendean gertatu zen. Izan ere, Menelao Espartako errege zena Helenarekin ezkondu zen, baina MAIALEN REGUEIRO

description

Troya pelikularen azterketa

Transcript of TROYA

Page 1: TROYA

Aztergai dugun pelikula “Troya” da 2004koa, baina pelikulan adierazten dena orain dela 3200 urte gertatutako gertaera bat da, Esparta eta Troyaren arteko guda, hain zuzen ere. Pelikula hau Homeroren Iliadan oinarritzen da.

Pelikularen hasieran, mapa bat ikus daiteke, non, orain dela 3200 urte Grezia eta Troyaren kokapen geografikoa adierazten den. Maparekin batera esaldi batzuk ikus daitezke eta honakoa irakur daiteke horietako batean: “ Aquiles, considerado el guerrero más poderoso jamás nacido, lucha a favor del ejército griego. Pero su desdén por el mando de Agamenón amenaza con desmembrar la ya de por si débil, coalición”. Mapa eta esaldiak erabiltzearen helburua honakoa litzateke: ikuslea garaian kokatzea eta pelikulan gutxi gora behera gertatuko dena aditzera ematea.

Soinuei dagokienean, pelikulan zehar badago momentu bat non troyatarrak (Hector,Paris, Helena…) afaltzen ari diren eta afaldu edo festa bat ospatzen ari diren eta ostean musika entzun daitekeen. Entzungai den musika zelta dela garaiko musika dela esango nuke.

Esan bezala, pelikula hau Homeroren Iliadan oinarritzen da eta bertan Troyako gudan gertatukoa azaltzen da. Troyako guda k.a XII.mendean gertatu zen. Izan ere, Menelao Espartako errege zena Helenarekin ezkondu zen, baina Troyako Parisek emakumea bahitu zuen eta berarekin eraman. Menelaok egoera ikusita bere anaia zen Agamenoni (Micenasko erregea) laguntza eskatzen dio. Era horretan, errege greko guztien laguntzarekin grekoak Troyakoen aurkakoen guda luzea hasten dira. Honen ondorioz, pelikulako zuzendariek, gidoigileak… guda honetan gertatutako guztia hartu dute kontuan eta horren arabera, pelikula bat sortu . Egia da, guda baten gertatutako guztia ezin dela bi ordu eta erdi irauten duen pelikula baten adierazi. Beraz, pelikula burutzeko lan egin duten profesionalek gertaera edo momentu garrantzitsuenak zein esanguratsuenak aukeratu dituzte, horiek ondo landu eta ahal izan duten moduan gertaerak izan ziren bezala islatu, pelikula sinesgarria izateko.

Lekuei eta inguruei erreparatuz, pelikula hiru leku desberdinetan grabatu zuten: Marokon, Maltan eta Mexikon. Adibide bat jartzearren, hasiera batean Marokon grabatzen hasi ziren, baina pelikularen arduradun edo antolatzaileek leku hura arriskutsua zela ohartu ziren. Horren

MAIALEN REGUEIRO

Page 2: TROYA

ondorioz, Mexikon grabatzea erabaki zuten, Los Cobosen hain zuzen ere. Pelikulan ikusten den gisa, gertaerak leku lauetan gertatzen dira. Esango nuke errealitatean hondartzak direla, itsasontziz bidaiatzen dutenean itsasoa ikusgai baitago filmean.

Pertsonaiei dagokienez, hiru dira protagonista nagusiak pelikulan Paris (Orlando Bloom), Hector (Eric Bana) eta Aquiles (Brad Pitt). Suposatzen da pelikulako arduradun eta antolatzaileek ezagutzen dutela guda honetan gertatu dena eta ikerketa sakon bat egin dutela horren inguruan. Beraz, ikerketa hori egitean pertsonaiak nolakoak izango diren kontuan hartuko dituzte. Era horretan errealitateko pertsonaien ezaugarriak dituzten pertsonak aukeratu beharko dituzte. Egia esan, garai hartan pertsonaien irudietan ez dira beraien ezaugarriak ondo bereizten, baina hori ikertzeko gauza bat izango litzateke. Pertsonaien inguruko adibide bat jartzearren, guda hasten denean eta bata bestearen aurka borrokatu behar dutenean pantailan 50.000 soldadu baino gehiago ikus daitezke, baina errealitatean 1.500 pertsona daude. Izan ere, beste soldadu guztiak ordenagailuz sortu dituzte.

Pertsonaien janzkerari dagokionez, filmean argi ikusten den gisa pertsonaiek dituzten arropak garaikoak dira. Emakumeek zein gizonek tunikak erabiltzen zituzten egoera normaletarako eta ilea kizkurra eramaten zuten. Emakumeek normalean ile luzea izaten zuten eta gizon gehienek, aldiz, ile motza izaten zuten. Borroka egiterako orduan pertsonaien janzkera aldatu egiten da eta borroka egiteko arropa egokiak erabiltzen dituzte.

MAIALEN REGUEIRO