TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek...

24
a rtzape 109. zenbakia - 2011ko urria ]KLOWN-EK KOLOREZ BETE ZUTEN HERRIA ENPLEGUA SUSTATZEKO ORIENTAZIOA] GETARIARRON TOPAGUNEA ROSARIO URANGA . 100 URTE! GURE TXERU Historiadun Kultur Elkartea Pelota Esku lanak Mendi irteerak Odol emateak eta abar... Dantza Danborrada

Transcript of TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek...

Page 1: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

aarrttzzaappee109. zenbakia - 2011ko urria

]KLOWN-EK KOLOREZ BETE ZUTEN HERRIA

ENPLEGUA SUSTATZEKO ORIENTAZIOA]

GE

TAR

IAR

RO

NT

OP

AG

UN

EA

ROSARIO URANGA . 110000 UURRTTEE!!

GURE TXERUHistoriadun Kultur Elkartea

Pelota

Esku lanak

Mendi irteerak

Odol emateak

eta abar...

Dantza

Danborrada

Page 2: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,
Page 3: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

artzape109. zenbakia

2011ko urria

“Ez da ogirik neka gaberik”

[argitaratzailea] Gure Txeru Elkartea [koordinazioa] Nagore Izagirre [maketazioa]Monika Uzkiza [lan taldea] Izaskun Larrañaga, Amaia Iribar, Ane Azkue, Josune Urresti, Amets Etxabe,Irantzu Ezenarro, Aitor Irigoien, Beñat Gereka, Mikel Mugika, Getaiko Gaztetxea eta Elan-Euskadi GKE[kolaboratzaileak] Xabier Insausti eta Aitor Irigoien[argazkiak] Artzape [publizitatea] Artzape [inprima-

keta] Gertu [tirada] 1150 ale [lege gordailua] SS-504/01 [ISSN] 1578-469X

Getariako Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria

artzapeEskualtxeta kulturguneaKrixketaneko Iturrigaina

Tel.: 943 00 05 [email protected]

2011ko urria artzape-3

Gure Txeru Elkartea

]]5/Txapakalezka:

Extremaduratik iritsitako neska

]]6-7/Getarian zer berri?

Keta futbol taldeaEuskal Herriko Kantauri Surf Liga

]]8-11/Erreportajea:

Gure Txeru

]]12-13/Argazki-txokoa:

Getariako Surf Txapelketa

]]14-15/Elkarrizketa:

Rosario Uranga

]]23/Akordatzen:

Pilota txapeldunak 60ko hamarkadan

Page 4: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

Eskainitako otar eder bat

SARIA:

Artzapen bazkide bazara eta erantzuna bal-

din badakizu, e-mailez (artzape@topagu-

nea.com), gutunez (kale nagusia 1-3 z/g)

edo deitu (943 000 548) AZAROAREN 15a

BAINO LEHEN.

AZAROAKO GALDERA:Zein urtetan hil zen Marco de Cam-pos?

IRAILEKO IRABAZLEA:Erramun Aranguren

IRAILEKO ERANTZUNA:1769ko irailaren 14an

Lehiaketa

]Zure gutuna Artzapen argitaratzea nahi

baduzu, Txeruko postontzian utzi, Eskualtxe-tara ekarri edo [email protected] helbi-dera bidali zure izen-abizenekin. Gutunakgehienez 200 hitz izan beharko ditu eta luze-agoak direnak mozteko eskubidea izango duArtzapek. Ez dugu testu iraingarririk onartukoeta Artzapek ez du bere gain hartuko argita-ratzen diren iritzien gaineko erantzukizunik.

lehiaketa]

gutunak

aarrttzzaappee

Oharra:

Jende ugarik esan digu aurreko aleak ezdituztela buzoietan jaso. Artzapetik bar-kamena eskatu nahi genuke eragozpe-nengatik. Bestalde, norbaitek aleren baterrekuperatu nahi balu, jarri gurekinharremanetan eta emango zaio. Artza-peko bazkideek 20 euroko kuota ordain-tzen duzue urtean. Ez zaretenok, erres-petatu mesedez direnen buzoian uztendugun aldizkaria. Bestalde, banatzailee-kin ere harremanetan jarriko gara eadenon artean egoera hau konpontzendugun.

Page 5: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

PARISTIK VIENARA

Xabier Insausti

Artzapetik begira

Bi aldiz hartu zuen trena BalentziagakParistik Vienara, bere psikoanalista bisi-tatzera. Beti aitzakiaren bat asmatzenzuen, ez zuelako nahi inork jakitea zeinzen bere bidaiaren benetako motiboa.Jakina, Parisen ere psikoanalista osoonak badaudela. Kasualitatea izan zennik karpeta hori topatzea, psikoanalistakutzitako paperen artean. Dirudienez,Balentziagarentzat oso garrantzitsua zendiskrezioa, baina psikoanalistak sal-buespenik egin gabe kasu guztietan aktajasotzen zuen. Izan ere, idatzi horietanaurkitzen da karpeta bat “Disenatzailea-ren kasua”, eta ez “Balentziagarenkasua” izenarekin. Kuriositatez hasi nin-tzen irakurtzen. Bai, ez zegoen zalantza-rik, Balentziagaren kasua zen.Bertan Balentziagaren bizitza intimoazehatz-mehatz kontatzen da. Bere haur-tzaroa Getarian, bere joera sexuala,diseinatzaile bihurtzeko zailtasunak,etab. Psikoanalista bisitatzera eramanzuen arrazoia bitxia iruditu zitzaidan.Espainiako erreginak barruko arropadiseinatzea eskatu zion. Erregeasexualki eskas xamar omen zebilen garaihartan, berarekin behintzat, (orainbezala seguru), eta horregatik erreginakberarekiko gogoa pikardien bidez esti-mulatu nahi ziola. Eta Balentziagak osopikardia bereziak diseinatu zizkion. Gaubatean, diseinatzailea Parisko estudioanbakarrik zegoela, kuleroa buru gaineanjarri eta itxura harekin argazki bat atera-tzea bururatu zitzaion. “Umekeria”,esan zion psikoanalistari. Argazkia beremahaiaren kaxoi batean ezkutatu zuen,inork ez ikusteko. Azkenean, argazkiadesagerraraztea erabaki zuen; argazkiaez zegoen utzitako lekuan.“Txikitatik nik beti bizitza publikoa etapribatuen arteko tentsio izugarria edukidut” kontatu zion Balentziagak psikoa-nalistari.”Baina argazki hori desagertze-arekin nire bizitza guztiz desorekatuzen. Lankide guztiak mesfidantzaz begi-ratzen nituen. Asteetan lo hartu ezinikegon naiz. Ezin dut lanik egin...”.Bere haurtzaroa eta gerokoak kontatzenzizkion. Asko dago ikasteko eta ezagu-tzeko Getariako garaiko giroaz.

2011ko urria artzape-5

TxapakalezkaAitor Irigoien, Beñat Gereka eta Mikel Mugika]

“Bizitza berregitea erabaki nuen egu-nean hasi zen dena. Nire geroari nora-bide berri bat eman nahian; orduraarteko dena atzean utzi, eta bizilekuberri bat bilatzeari ekin nion.

Interneteko sarean murgildu ostean,seinale bat bailitzan, orrialde guztiekherri batetara bideratzen ninduten.Lehenengo, supermuseo ikaragarribaten irudiak azaldu zitzaizkidan.Gida gastronomikoetan herri harenizena errepikatzen zen. Eta Wikileaksedota Anonymus gisakoen kopiaeskasa zirudien orri batean, herriariburuzko kontu ez hain onak ere ida-tzita zeuden arren, ez nuen zalantza-rik izan: herri hartara joango nintzenbizitzera. Esan eta egin; egun gutxibarru Getariarantz abiatu nintzen.

Udazkenean, harkaitzen aurka gogorlehertzen ziren olatuek eman zidatenongietorria. Bat-batean, itsasoarengainean, arratoi erraldoi baten itzalaagertu zitzaidan. Jarraian, guztiz kis-kalitako kotxe bat ikusi nuen errepi-dearen bazterrean, ondoan “salgai”kartela zuela… Zalantzak sentitunituen, lehen aldiz…

Arratsaldeko 19:30ean iritsi nintzen.Urriaren 30a zen, Halloween gaua.Taberna batera zerbait hartzera joateaerabaki nuen. Hotz egiten zuen kalehutsetan. Irten bezain laster, kafete-gien barnetik zelatan nituen begira-dek urduri jarri ninduten. Hala, lehe-nengo aurkitu nuen tabernara sartunintzen. Bertan, hain ezaguna omenzen Getariako ardoa probatzea era-baki nuen. Tabernariak eskatutakoaatera bezain laster, agure bat gertu-ratu, eta belarrira xuxurlatu zidan

ahots larriz: “Kontuz eskatu duzuna-rekin… Arriskutsua da! Hori egitekomahatsa kanpotik ere ekartzendute!”. Eta presaka, tabernatik ihesegin eta desagertu egin zen. Gertatu-takoa ulertu gabe, nik basoa tragoanedan nuen.

Handik aurrerakoa gogoratze hutsakikara sortzen dit. Zorabiatzen hasinintzen, abduzituta banengo bezala,tabernako denak begira nituela irudi-tzen zitzaidan, arnasa ezin nuen ongihartu… Kalera irten nintzen. Han,dena okertu besterik ez zen egin:lehengo kristal atzeko begiradak,etengabe txistua jotzen zebilen unifor-meduna, frontoiaren atzeko argi kolo-retsuen mugimendu zoroa… Ikaraketa antsietateak gain hartu ninduten.Portura jaitsi nintzen, baina hura ezzen hobea: pantaloien orroa, haizea-ren ondorioz yate garestietako mastekelkarren aurka jotzean sortzen zutensoinu beldurgarria, itsaso zabaleanikus zitezkeen argi txiki ugari…

Horretan, tabernan ez nuela ordaindukonturatu nintzen. Nuen ausardiaapurra batu, eta itzuli egin nintzen.

Tabernariak “euro bat eta erdi” eran-tzun zidanean soilik bueltatu nintzennire onera. Amesgaizto bat amaituazen. Baina beste bat hasi besterik ezzen egin: 1,50 €! Sinestezina! Merke-ago aterako zitzaidan kotxez Extre-madurara itzuli eta han ardo eder bateta tapa batzuk hartzea!

artzape-5

Ext

rem

ad

ura

tik

irit

sita

ko n

esk

a

Denboraren makinan egindako bidaietako batean, hautsez bete-

riko kutxa zahar bat topatu genuen kantoi izkinan. Barnean, gure

herriaren historian jasotako beldurrezko gertakarien kontakizu-

nak gordetzen zituen:

IIkkaarraazzkkoo ii ssttoorriiooeennkkuuttxxaa zzaahhaarrrraa

Page 6: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

Urola Kostako Udal Elkarteak enple-gurako eta autoenplegurako orienta-zio-zerbitzua berregituratu eta indartuditu. Langabeei lana bilatzen lagun-tzea, lana dutenei hobetzen laguntzeaeta enpresa bat sortzeko asmoa dute-nei laguntza eta aholkularitza zerbi-tzua ematea dira helburuak. Interesaduen orok 943 89 08 08 telefonora deidezake (7:30etik 15:00etara). Bertaratunahi duenak Zarautzen topatuko duegoitza: Urdaneta bidea 6, Abendañoindustrialdea. Bertan, orientazio-tekni-karia, liburutegia, Internetera kone-xioa duten ordenagailuak eta informa-zio-panelak aurki daitezke.

Enplegua sustatzeko orientazioa

] getarian zer berri?

Kantauri Surf Liga Euskal Herriko surflariak batzen dituen lehia da. Udaberrianjarri zen martxan, eta Getariako Lonjan taldea ere tartean da. Datorren azaroaren13an, zarauztarren kontrako lehia izango dute getariarrek, Gaztetape hondartzan.Finala, berriz, Zarautzen jokatuko da, azaroaren 20an. Lehiaketa guztiak goizeko10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzenduten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da, eta haieksortu zuten liga honetan parte hartu ahal izateko taldea. Kantauri Surf liga sei tal-dek osatzen dute: Getaria (Lonjan taldea); Sopela (Peña Txuri Surf Eskola), Bakio(Bakio Surf Eskola), Zarautz (Zarauzko Surf Eskola), Donibane Lohizuneko taldeaeta Angelukoa. Surfaren eszenatoki interesgarria, beraz, datozen egunetan.

Abian da Kantauri Surf Liga

6-artzape @topagunea.com

Ipar eta Hego Euskal Herriko klownekbat egin zuten Getarian, hilaren hasieran(urriaren 1ean eta 2an) ospatu zutenklown-ikuskizunean. Berdura plazaneskaini zuten ikusgarri koloretsuaz gain,sudur gorriek Getariako kaleak hartuzituzten eszenatokiko alaitasuna herrikokaleetan zabaltzeko. Antolatzaileek eske-rrak eman nahi dizkiete herritarrei haienparte-hartzeagatik, eta baita elkarte etaerakunde hauei ere: Uhartean eta Heben-tik kultur elkarteak, Udala, San Juan fes-tetako batzordea, Babexa dendarienelkartea, Txeru kultur-taldea, Gaztetxea,Elkano arrandegia, Musika Banda eta

Getariako Txakolinaren elkartea. Berrizere topo egingo dugu 2013an, Elkanorisudur gorria jartzeko.

Mendi irteeraToloñora

Klown-ek kolorez bete zuten herria

Datorren azaroaren 5ean ArabakoToloño gailurrera irteera dago antola-turik. 1454 metroko mendi honek Eus-kal Herriko zazpi probintzietako gailu-rretara egindako irteeren egitarauaisten du. Larrasa-Toloño izango daibilbidea.

Page 7: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

Bazkide berriak egin eta bazkide txar-telak banatzen aritu da Keta futbol-tal-dea urrian, eta, bide batez, koloremarroiko kamiseta berriak saltzen.Herriko kolorea hartu dute kamisete-tan aurtengo denboraldirako. Bainafutbol-taldeak ez du kamiseta bakarrikestreinatzen; denboraldi honetan,

entrenatzailea ere berria izango da:Txema Rauleaga. Taldearen hurrengoerronkak Orioko derbi berezia (Oriondute-eta futbol-zelaia), Mutriku etaAntzuola izango dira. Denboraldia ongi hasi eta halaxe bukadezaten opa diegu beraz getariar futboljokalariei.

HHoonnddaakkiinnaakk PPrreebbeenniittzzeekkoo EEuurroo--ppaakkoo AAsstteeaa

((eeddoo EEWWWWRR)),, 22001111--1111--1199//2277

Hondakinak Prebenitzeko EuropakoAstearen helburua da hondakinensorrera prebenitzeko ekintza jasanga-rriak sustatzea, kontsumo-ohituren etaingurumen-eraginen arteko lotura estuaagerian utzita.Horretarako, aste batean zehar hainbaterakundek antolatutako sentsibilizazioekintzak ezagutzera emango dituzte,jendarte zabal bati mezua helarazteko.Nork hartuko du parte Hondakinak Pre-benitzeko Europako Astean?-Proiektuko bazkide ofizial izatekonahia adierazi duten hondakin-preben-tzioaren arloko agintariek. Euskal Auto-nomia Erkidegoaren kasuan, HHKO(Hiri Hondakinen Koordinazio Orga-noa) arduratuko da Europako Asteaantolatzeaz. Astearen berri emateazgain, proiektu-arduradunek proposatu-tako jarduerak erregistratzeaz eta balioz-tatzeaz arduratuko da.-Hondakinak murriztearen garrantziazahalik eta jende gehien sentsibilizatzekoekintzak gauzatu nahi dituztenproiektu-arduradunak. Hauek HHKOriaurkeztu beharko dizkiote proposame-nak. -Astean zehar proiektu-arduradunekproposatutako ekintzetan parte hartukoduten eta hondakinak murrizteko egu-neroko jardueren garrantziaz jabetukodiren Europako herritarrak.Inskribatu zure ekintza 2011ko azaroa-ren 4a baino lehen.Parte hartu ahal izateko, deskribatuEuropako Astean hondakin-prebentzio-aren arloan gauzatuko duzun ekintza(sentsibilizazio-jarduera, informazio-kanpaina, jazoera, erakusketa, eta abar),eta bidali HHKOra.Proposamen horiek, kategoria hauetakobatean sartuta egon behar dute: admi-nistrazioa, erakundeak, GKEak, enpre-sak, industriak, ikastetxeak eta bestebatzuk. Kontsultatu proiektuak aurkez-teko irizpideak. Deskargatu hemenizena emateko inprimakia, eta bidali hel-bide honetara: [email protected]. Informa-zioa gehiago: 943 896024an etawww.ihobe.net/[email protected].

] bi hitzetan

Denboraldia ongi hasi dute futbolariek.

Keta marroiz jantziko da

2011ko urria artzape-7

Datorren azaroaren 22an Santa Zezi-lia eguna ospatuko dugu beste urtebatez. Arratsaldeko 17.30ean kalejirabatek emango dio hasiera jaiari, txis-tulariak, panderojole eta musika esko-lako ikasle guztiekin. Jarraian plazantrikitilari, abesbatza eta dantzarienemanaldia ospatuko da eta ondoren,txokolatada. 19.30ean berriz, musikabandaren kalejirak girotuko dituherriko kaleak musikalari guztienegun honetan.

Badator Santa Zezilia eguna

Page 8: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

Nagore Izagirre ] Erreportajea

Hamasei urteko haurrekin korua sortuzuen Mikel Zuazabeitia apaizak, GureTxeru izenarekin. Talde hura prestatu etaMadrilgo “Festival de cantores” jaialdianparte hartu zuten. Abiapuntua hartatik,eta babesa emango zion elkarte bateanpentsatuz, Gure Txeru elkartea sortuzuen. Izena kanta zahar batetik hartuzuen.Mikel Zuazabeitia 1958. urtean iritsi zenGetariara, eta bertan eman zituen bospa-sei urte. Elizari lotuta jaio zen, beraz,Gure Txeru, eta, denboraren eta herri-mugimenduaren poderioz, euskal kultu-raren indartzearen erreferente bihurtuzen, bai eta herriko ekitaldi nagusienantolatzaile eta babesle ere.1976. urtean, Franco diktadorea hil etaurtebetera, alegia, euskal kulturarenaldeko apustua areagotu eta indartu zen.Kultur elkarteak protagonismo handiaizan zuen ikastolaren sorreran, baitaHerri Eskolarenean ere, 1978. urtean.

Ikastolak eta garaiko eskola nazionalak(Francoren herentzia) bat egin zuten, etaTxeruren bultzada ezinbestekoa izan zengarai hartan. Joxe Agustin LarrañagaTxeruko batzordean izan zen herri-mugi-mendua puri-purian zegoen urte haietan.1976. urtean, pilotaren ardura hartu zuenberegain, eta elizako ordezkariarekinbatera ikastolaren alde egin zuen, hurasortu zen garaian. Herri eskolaren sorre-ran ere parte hartu zuen, eta han ereordezkari izan zen.Egungo eskolako lurrak Jesuitek EuskoJaurlaritzari saldu zizkieten, eta martxanjarri zen gaur arte ezagutzen dugun Itur-zaeta Herri Eskola publikoa; ordutik,Getarian dagoen ikastetxe bakarra. Urtehaiek politak eta gogorrak izan ziren,aldi berean, baina jendeak indarra etagogoa zituen gauzak aldatzeko, errepre-sioa nagusi izan zen urte haietan. 1978. urtean haurren danborradarekinere hasi zen Larrañaga; garai hartan

Pilota, dantza, mendi-irteerak, esku-lanak,

danborrada, odol ematea, Santo Tomas jaia…

Hori guztia eta askoz gehiago antolatzen du

Gure Txeru kultur elkarteak. Haren babesari

esker sortu zen aldizkari hau ere. Euskal kultu-

raren aldeko apustu garbia egin du bere sorre-

ratik, eta 70ko hamarkadako herri-mugimen-

duaren protagonistetako bat izan zen.

8-artzape @topagunea.com

Gure Txeru,Kultur Elkarte

aitzindaria

“Euskal kulturarenaldeko apostua areagotu zen1976an”

Page 9: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

] erreportajea] Gure Txeru

50. urteurrena ospatuko duenkultur elkarteak. Hasierabatean, udaletxe pareko egoi-tza batean zeuden; ondoren,egun eskailera mekanikoakpasatzen diren kaleko baxubatean, marinak utzitako egoi-tza batean; eta azkenik, KaleNagusian, Udalak utzitakoegoitzan; egun ere hortxedago.

Ehun haurrek parte hartu dute azken danborradan.

urtero ospatzen hasi ziren,baina denboraren poderioz, biurtetik behin antolatzerapasatu zen, haurrak nekatuegiten baitziren. Larrañagarenhitzetan, “urteak pasa ahala,eta haurrak handitzen doazenheinean, ez dute urtero dan-borradan parte hartzekogogorik, eta horregatik era-baki genuen bi urtero egiteahobe zela”.Danborradaz gain, Larraña-gak odol-emateak eramateaeskaini zion Txeruri. Izan ere,Mariñela elkartea sortuzenean, odol emateen ardurahartu zuen beregain Larraña-gak, 1977. urtetik 1985. urterabitartean. 1986an, LarrañagakTxeruri eskaini zion ekintzasozial haren ardura, eta ordu-tik, elkarteak eramaten du.

Hainbat lokal izan ditu laster

BBoorroonnddaatteezzkkoo llaannaa

Gure Txeruko egungo batzor-dea zortzi pertsonak osatzendute. Bi urtetan zehar egitendute borondatezko lan hau,eta urtero lau pertsona berrisartzen dira. Hala, urtebeteegin ostean, sartzen direnberriei erakusten dieteaurreko urtekoek. Horrekesan nahi du, lau pertsonaesperientziadunek sartu berridiren laurei irakasten dietela.Aurreko urteko batzordekolau kidetik hiru zarauztarrakdira, eta sartu berri diren lau-rak, berriz, getariarrak. Marina Garatek bigarren

2011ko urria artzape-9

“Bi urteematendituzteTxerukolangileek

“Ekitaldi handietanherritarrek ere laguntzen dute

antolaketan”

Page 10: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

urtea du Txerun. Eta berakazaldutakoaren arabera, ema-kumezkoek diru-kontuak etadantza kudeatzen dituzte, orohar, eta gizonezkoek, berriz,pilota eta futbitoa. Marinak, esaterako, dantzaketa eskulanak kudeatzen ditu,batik bat; izan ere, bera dan-tzari izandakoa da eta aurre-tik ere dantzako ikastaroakemandakoa. Hala ere, pilota-txapelketak direnean edotaSan Tomas egunean denekhartzen dute parte, baitaherritarrek ere. “Jendeaklagundu ohi du San Tomasegunean taloak prestatuz,horrelako egunetan eskuakbehar baitira”. Aurten, dantza-ikastaroetan155 lagun daude matrikulatu-rik. “Iraila hilabete gogorraizaten da. Matrikulazioak jar-tzen dira martxan eta lan han-dia egoten da. Dantzak, esku-lanak...; ikastaro guztiakmartxan jarri eta egunak erefinkatu behar dira” Garatekadierazten duenez, dantzarenkasuan, udalak ordaintzendio irakasleari. Neurri horiduela bi urte hartzea erabakizuten elkarteko batzordeki-deek; izan ere, ”gero eta zaila-goa zen dantza-ikastaroakemateko konpromisoa har-

tuko zuen pertsona bat aurki-tzea”.

Kanpora irteerak

Dantzariak martxotik aurrerahasten dira irteerak egiten, etahorretarako arropak, autobu-sak, ordutegiak... antolatubehar dira. Lan handia ema-ten dute beraz irteera horiek.Azken bi urteetan, Lesakan,Urretxun eta Lezon izan dira.Eta bertako herrietako dan-tza-taldeekin harreman estuaizaten dute prestakuntza guz-tia aurrera eramateko. Maia-tzean, berriz, dantza-erakus-taldia egiten dute, eta

uztailean, kurtso osoan egin-dako lana eskertzeko, Aqua-parkera irteera antolatzendute, kurtso osoan lana gogoregin duten haur dantzariekin.Uda honetan, gainera, dan-tzari helduek LapurdikoGetariara irteera prestatuzuten, eta Iparraldekoak erehona etorri ziren. Oso espe-rientzia polita eta positiboaizan zen, eta harrera ona izanzuen ekimen honek. Eskulanei dagokienez, oste-gunero izaten dira Txerukoegoitzan bertan, eta hama-rreko bi talde osatu dira aur-tengo ikastarorako. Egia daemakumezkoak direla parte-

hartzaile gehienak; Txerukoegoitzara sartu eta esku-lane-tan ari direnei begiratu beste-rik ez dago, ez da gizonikikusten. Uztailean, urtean zehar egin-dako eskulanen erakusketaizaten da Kale Nagusian,hamabost egunez, Udalakantolatuta; izan ere, Txerukoegoitzan Elan Euskadiren era-kusketak hartzen baitu leku.Aurtengo udan, gainera, dan-tzari helduen entseguak ereizan dira egoitzan, LapurdikoGetariara irteera zela medio.

Mendira-irteerak

Mendi-irteerak ere babestenditu Gure Txeruk. Azkena,Urbiara izan da, urriaren23an, eta hurrengoa azaroaren5erako dago aurreikusita.Kasu horretan, Toloño Ara-bako gailurrera igo beharkodute. “Herri honetan, batzue-tan, zaila izaten da mendi-irteerak antolatzea, asteburuaskotan baitaude hainbat eki-taldi antolatuta”. Maiatzean,esaterako, ez dago asteburubat bera libre: Euskal Jaiakdirela, jaunartzeak, San Isi-droak... Bestalde, odol-ematearenardura ere bere gain hartzendu elkarteak; Zaharren Egoi-tzan egiten da. Ogitartekoakprestatzen dituzte, odolaeman ostean indarrak berres-kuratu ahal izateko. Hiru hila-betetik behin egiten dute,arratsaldeko 19:00etatik21:00etara, eta 50 bat lagunizatera iritsi izan dira. Ildohorretan, Marinak azkenodol-emateetan izandakoparte-hartze altua azpima-rratu du. “Lehen aldiz odol-emate batean parte hartu nue-nean, zenbat lagun izatenziren galdetu nuen, eta 30inguru izaten zirela esan zida-ten, baina 50 pertsona azalduziren. Urriaren 20an egin zenazken odol-ematea; beraz,urtarrilean izango dahurrengo txanda. Helduen pilotari dagokionez,Xegundo Alkortak eramaten

] erreportajea ] Gure Txeru

“Odol emaile kopurua polita

izan da azken aldietan.Jendea animatu da

laguntzera”

Dantza ikastaroak egunero izaten dira Txeruko egoitzan.

10-artzape @topagunea.com

Page 11: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

] erreportajea ] Gure Txeru

du Txeruren izenean; JuanLuis Urrestik, berriz, haurrenpilota-ikastaroak (astearte etaostiraletan, 17:00etatik19:00etara); ordubeteko ikas-taroak dira, bi taldetan bana-turik).

Ehun haur-danborradan

Danborradari dagokionez,Joxe Agustin Larrañaga ardu-ratzen da gaur egun ere; aur-ten, 100 haurrek hartu duteparte. Danborradarako aurrekon-tuari dagokionez, 1800 euro-koa izan zen.Bestalde, Pachtwork ikastaroa(josteko era bat da) aurten ezda irten. Izan ere, aurten bostpertsonak besterik ez duteeman izena eta “ez zen ekono-mikoa”, Marinak adierazita-koaren arabera.Elkarteko finantziazioaridagokionez, Udalaren diru-laguntzaren bidez eta bazki-deen urteroko kuotetatik lor-tzen da. Azken horiek urtean

12 euro ordaintzen dituzte, etahala, aukeratzen dituzten jar-dueretarako kuota merkeagoadute. Mendi-irteera baterajoateko, esaterako, bazkideak8 euro ordaintzen ditu, eta ezdenak, berriz, 11. Marinakazaldutakoaren arabera, baz-kideak falta dira gazteenartean. Askok bazkide direlapentsatzen dute familiakoakdirelako, eta ez da bazkideberri askorik. “Askotan gerta-tzen zaigu gazteekin; Txeru-koak direla uste dute, betida-nik beraien familia hala izandelako”. Marinaren ustez, Txeru osoongi ikusita dago herrian,baina “barruan zauden arte ezzara jabetzen zenbateko lanaden. Hala ere, oso gusturanago, gozatu egiten dut eta

asko aberasten du; jende asko-rekin egoten zara”. Gaineratuduenez, “saltsa asko gusta-tzen zait, eta jendearekinharremanak izatea ere bai.Horregatik nago gusturaelkartean”. Eta noiz ditu oporrak Txerukobatzordekide batek? Balen-tziaga kaleko San Juanetakodantzaldiaren ostean datoratsedena. Hala ere, uda hone-tan, oporrak atzeratu egindira, dantzariek LapurdikoGetariara egindako irteerazela medio.

Eskerrak elkarteari

Bestalde, aldizkari honen IFZTxeruren bera da, eta horrekasko lagundu zuen euska-razko herri-aldizkari honensorreran. Nahiz eta GureTxeru eta Artzape entitateindependenteak izan, elkarte-ari esker aldizkariak ez zuennotario batengana jo beharizan IFZ sortu eta ekonomi-koki suposatzen duen kantita-

tea ordaintzeko. Mila eskerbihotzez. Hala eta guztiz ere, Artzape-ren kasua ez da bakarra;elkartea sortu zenetik,hamaika ekitaldi babestu ditu.Izan ere, garai batean bizi-kleta-irteerak ere antolatzenbaitzituen kultur elkarteak.Txirrindulari talde hark erehartu zuen elkartearen IFZlehenengo urratsak emateko;denborarekin, ordea, bereasortu zuen.

Argi dago, ibilbide luzea egindu Txeruk, eta jadanik,herrian historia duen elkarteada; herrian gertatzen dengauza gehienen atzean dago,lanean, nahiz eta horrekborondatezko bi urteko lanmordoa eragin.

“Bazkideak falta dira gazteen artean”

Page 12: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

Surf-txapeketaarrakastatsuaGaztetapenGiro bikaina izan zen urriaren 9an eta urriaren 12anospatu zen herriko surf-txapelketan. Larunbatean haste-koa zen txapelketa igandera atzeratu zuten, olatu kaxka-rrak zirela eta. Egun horretan, nahiz eta eguraldia goibelegon, pixkanaka hobera egin zuen eta giroa ere anima-tzen hasi zen. Asteazkenean ospatu zen finalean, JonAzkue izan zen body 12 azpikoan txapeldun. KattalinZubizarreta berriz surf 12 azpikoan, eta Jon Barreiros Surf15 azpikoan. Body alternatiboari dagokionez, JosebaEtxabek eraman zuen lehen postua eta surf alternatiboanAitor Andonegik. Master mailari dagokionez Dei Larra-ñaga izan zen lehena; body open mailan Jon FerminGutierrez, eta open surfean Manex Bikuña. Antolatzai-leek emandako datuen arabera, aurtengo edizioan, iazko-arekin alderatuz, bikoiztu egin da parte-hartzaile kopu-rua; 78 izan dira. Jendeak oso aktiboki hartu zuen parte,gainera, asteazkeneko sari-banaketan, bai parrilladan etabaita bigarren eskuko denda hornitzen ere.

Argazki Txokoa

12-artzape @topagunea.com

Page 13: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,
Page 14: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

14- artzape @topagunea.com

Nagore Izagirre] Elkarrizketa

Horrela hasten da Uxue Alberdik Rosa-rio Urangari bere 100. urtebetetzerakoeskainitako bertsoa. Familia eta lagun-artean ospatu zuen Getarianon, horibaitu lagun-artean biltzeko eta goza-tzeko txokoa. Bizi eta umoretsu, horrelajardun zuen Rosariok solasean bereurtebetetzearen ostean. Zein ote beresekretua?

NNoollaa oossppaattuu dduuzzuu uurrtteebbeetteettzzeeaa??Urriaren 1ean izan zen. Familiarekinjoan nintzen bazkaltzera, Kaipera. Etagero, lagunekin eta familiakoekinelkartu nintzen Getarianon, eta sor-presa prestatu zidaten. Arkuekin erre-zibitu ninduten, eta Uxue Alberdikprestatutako bertsoak kantatu zizkida-ten. Oso maja da Uxue Alberdi. Denokelkartu ginen, familia eta lagunak. Osopolita izan zen.

ZZeennbbaatt sseemmee--aallaabbaa ddiittuuzzuu RRoossaa--rriioo??Lau. Bat hil egin zitzaidan lau urte etaerdirekin, eta orain hiru ditut. Bi ezkon-duta eta bat ezkongabea. Harekin bizinaiz. Zaharrenak 63 ditu; besteak 61,eta hirugarrenak 59.

ZZeennbbaatt ii lloobbaa ddiittuuzzuu?? Lau ditut.

AAsskkoottaann ggaaiixxoottuu aall zzaarraa zzuurree bbiizzii--ttzzaann zzeehhaarr??Ez naiz inoiz gaixotu. Orain homeopata

batekin ibiltzen naiz. Iloba dut homeo-pata. Iñigo. Harekin ondo. Ondo senti-tzen naiz.

NNoollaakkooaa ddaa zzuurreettzzaatt eegguunn nnoorrmmaallbbaatt??Goizean jaiki eta garbitu egiten naiz.Astean behin, dutxatu. Gero, gosalduegiten dut: kiwia, zukua eta kafesnea.Segidan, ontziak garbitzen ditut, oheaegin, bazkaria eta plantxa. Lehen sukal-dea garbitzen nuen, lanbasarekin. Orainpertsona bat etortzen da etxera, lanakegitera.

EEttaa aarrrraattssaallddeerroo,, llaagguunneekkiinneellkkaarrttzzeenn zzaarraa GGeettaarriiaannoo ggoozzoottee--ggiiaann kkaaffeeaa hhaarrttzzeekkoo;; hhoorrii ddaassaassooiiaa……Bai. Orain ez naiz kalera irteten. Semeakekartzen nau egunero kotxez eta eramanere bai. Etxetik ateratzeko 52 eskailerajaitsi behar ditut eta igotzeko, beste 52.

ZZeennbbaatt llaagguunn eellkkaarrttzzeenn zzaarreetteekkaaffeeaa hhaarrttzzeerraa??Hamabi elkartzen ginen eta orain seielkartzen gara. Erdiak joan dira. Gureeguna denean, kafea ateratzen dugudenontzat. Horrela ospatzen dugu.

ZZeeiinn ddaa zzuurree sseekkrreettuuaa hhaaiinn oonnggiieeggoonn eettaa eesskkaaiilleerreettaann ggoorraa eettaabbeehheerraa iibbiill ii aahhaall iizzaatteekkoo??Ez dakit. Oso ongi zaintzen nautelakoizango da eta nik semea ere ongi zaintzendut noski.

ZZuukk eeggiitteenn aall ddiioozzuu bbaazzkkaarriiaasseemmeeaarrii??Ezkongabeari bai, nik egiten diot, hare-kin bizi naiz eta. Afaria ere egiten nion,baina orain bakoitzak berea egiten dugu.Nik fruta afaltzen dut.

ZZeerrttaann eeggiinn dduuzzuu llaann zzuurree bbiizzii--ttzzaann zzeehhaarr??Antxoan eta atunean egin nuen lan.Fabrikan maria-bainuan jartzen genuenatuna gauean, eta antxoari burua kentzengenion. Antxoari banan-banan buruakendu behar genion, saretik atera behargenuen, banaka, eskuak odolduta eduki-tzen genituen. Gero fabrikara joan, tra-puarekin pasa…

GGooggoorrrraa bbeenneettaann……Ai gure bizimodua, gogorra, baina ohituginen. Zumaiarrak goizeko 6:00etan etor-tzen ziren, eta guk, ordurako, han geni-tuen antxoak fabrikan, mahai gainean.

Rosario Uranga

“Mende bat dira bi mundu-

gerra ta ehun kalendario,

gerra zibil bat, diktadura bat,

aldeko ta kontrario. Mende

bat dira ehun udazken, eta

mila istorio…Denborak zure

begiradari bere marka laga

dio”.

“Oraingo bizitza eskasa da lehengoaren ondoan”

“Ez naiz inoiz gaixotu”

Page 15: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

2011ko urria artzape-15

] elakrrizketa] Rosario Uranga

LLaannaakk aauurrrreerraattuuttaabbeerraazz……Bai, zumaiar asko etortzenzen garai hartan. Zarauzkoakere bai, baina zumaiarrakgehiago. Lehen 8-10 fabrikaitaliar zeuden Getarian.Behin, atunari maria-bainuaeman behar genion eta tximi-niak su hartu zigun. Nagu-siari deitu genion eta gukordaindu behar izan genuen.Orlando zen hura.

NNoollaa ddaa ppoossiibbllee hhoorrii??

Garai horretan horrela zirengauzak.

Beti Getarian bizi izan zara?Beti. Gogoratzen dut 12 urte-rekin 40 buelta egiten nituelasoka saltoan; bizia izan naiz.

OOrraaiinn eerree hhaallaa zzaauuddee……Orain, belaunetik bera dutminbera. Baina, tira, oraindikbakarrik dutxatzen naiz.

PPeerrttssoonnaa ppoossiittiibbooaazzaarreellaa eessaannggoo zzeennuukkee??Bai, ongi bizi naiz. Ez naizinoiz gaixotu. Nire gizona ereez zen inoiz gaixotu, bainabehin gaixotu zenean joanegin zen. Hari kontu egitenegon nintzen klinikan. Bainani oso ongi bizi naiz.

UUxxuuee AAllbbeerrddiirreenn bbeerr--ttssooaakk eessaatteenn dduueennmmoodduuaann ““BBeerrdduurraa ppllaa--zzaann aauullkkii bbeerrddee bbaatt iippii--nniittaa ppaarreezz ppaarree,, uuttzzii zziinn--ttuuzztteenn ii lleerriikk eettaadduuiinnttaassuunniikk ggaabbee;; bbaaiinnaaddeennbboorraakk eeggiitteenn dduu nnoorrbbeerree lleekkuuaarreenn jjaabbee::hhaaiieekk lluurrppeeaann uusstteelldduuddiirraa eettaa zzuu oorraaiinnddiikkhheemmeenn zzaauuddee””..ZZeerr ggeerrttaattuu zziittzzaaiizzuunn

11993366aann??Oso garai tristeak izan ziren.Falangistak etorri ziren bizar-ginarekin eta hilea moztuzidaten, azaroaren 4an. Gufabrikara joaten ginen, asterosei pezeta irabazten genituen.Nire ahizpak kartzelara ziga-rroak bidali zituen, eta ni nin-tzelakoan hilea moztu zida-ten, zuritu. Nik ez diot inoizinori kalte egin.

GGaaii aallaaiiaaggoo bbaattii hheelldduukkooddiioogguu.. ZZeerr eeggiitteennzzeennuueenn llaagguunneekkiinn ggaazztteeggaarraaiiaann??Artzapen elkartzen ginenlagun talde bat, eta han jardu-nean egoten ginen, hitz egitenjaietan.EEttaa oorraaiinn,, 110000 uurrtteerreekkiinn,,LLoouurrddeesseenneeaann hhaarrttzzeenndduuzzuu kkaaffeeaa……Bai, ongi bizi naiz lagunekin.

OOnnggii zzaaiinnttzzeenn zzaaiittuuzztteeLLoouurrddeesseekk……Oso ongi, 20 urte dira ezagu-tzen dudala. Kanpoan egotenginen 8-10 lagun. Batzuetanerrietan ibiltzen gara, bainaoso ondo moldatzen gara(barre egiten du). Ez dut usteinorekin haserretu naizenik.HHoorrii eezz ddaa ppoossiibbllee!!Beno, tira- biraren bat bai,baina motxa.JJooaatteenn aall zziinneenn ddaann--ttzzaarraa??Bai, plazara, sueltoan egitennuen dantza. Asko gustatzenzitzaidan dantza egitea. Suel-

toan eta danean. Jaiero egotenzen banda plazan. Orduan erelana egiten zen, egunero.Lanetik atera eta dantzara joa-ten ginen, mezaren ondoren.

EErrrroommeerriieettaarraa jjooaatteenn aallzziinneenn??Gure garaian, goiz etxera. Ezziguten uzten. San Pelaiokofestetara joaten ginen, 8-10bikote, haurrekin. Meriendaeraman, han egon eta etxeraoinez. Orduan ez zegoenkotxerik. Lehen, garizumagauza handia zen eta meza-tara joaten ginen goizeko6:30ean. Eta kaniketan ibil-tzen ginen, intxaurretanjokoan… primeran pasatzengenuen. Gure bizimoduapolita zen. Orain ez dagohorrelakorik.

NNoollaa iikkuusstteenn dduuzzuuoorraaiinnggoo bbiizziimmoodduuaa??Eskasa da lehengo aldean.Lehen beste askatasun batgenuen. Lehen gizonak taber-nara joaten ziren eta andredenak umeekin kalera. Orain

berriz, andre denak tabernarajoaten dira gizonarekin,denak elkarrekin, umeekinere bai. Gu libreago ibiltzenginen, emakume artean. Gu,

buenoooo, ondo konpontzenginen!

GGiizzoonnaakk aallddee bbaatteettiikk eettaaeemmaakkuummeeaakk bbeesstteettiikk??Oso ondo. Nik gizonarekinafaldu egiten nuen, harkkafea, purua eta kopa, eta nikkafea azukrerik gabe aspaldi-tik. Ez duk sekula edan.

ZZeerr mmoodduuzz bbiizziittzzeenn zzeennii--ttuueenn SSaann AAnnttoonnaakk??San Anton egunean, Txoriton-peko tunela pasatu eta hanzegoen fabrikara joaten ginenlanera, goizeko 5:00etan. Horibizimodua. Zenbat gauza!

TTxxoorriittxxoo bbaatteekk eessaann ddiittggooiizzeekkoo 66::0000eettaann iittssaa--ssooaann bbaaiinnuuaa hhaarrttzzeennzzeennuueellaa……Bai, izara jantzi, kateorratza-rekin lotu eta horrekin joatenginen hondartzara. Etxekobatarekin bainatzen ginen etagero izararekin lehortu.6:30ean etxera eta 8:00etanlanera. Horrelakoxeak ginengu. Lan eta lan. Atunarekin

gauez ere egiten genuen lan.Ez da broma. Haiek joan dira.Ai ama! nahiko kontu esandut ezta? (barrez bukatzen duelkarrizketa).

“Garai gogorrak

pasagenituen”

“Hilea moztu zidaten falangistek

berdura plazan”

1976an bere lehen hilobarekin.

1959ko irudia. Erdian Rosario bere senarra, ahizpa eta semeekin.

Page 16: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

] Harritarten txutxupeka / herri eskola

16- artzape @topagunea.com

Kaixo, guztioi:

Gu 6.mailako ikasleak gara. Ikasturte hasiera honetan Aita baten azken hitza ipuina landu dugu. Ipuina irakurri eta ulertu ondo-ren, jolasak asmatu ditugu esamoldeekin, PowerPoint-a erabiliz. Interesgarria izan da lan hori. Gutxi gorabehera, honela izan da:diapositibaren hondoa txertatu eta efektua ipini. Esamolde bat aukeratu eta WordArt-a erabiliz, bere esanahi arrunta idatzi. Segi-dan, hiru esamolde idatzi; bat, aukeratu duguna, eta gero, beste bi. Zerrendan ipini. Alboan, borobil bana jarri. Ondoren, esanahia-rekin bat datorren esamoldearen borobilari soinu bat itsatsi diogu, eta beste biei, isiluneak. PowerPoint-a aurkezpen moduan jar-tzen denean, aurrenekoan asmatzen saiatu behar da esanahiarekin bat datorren esamoldea. Oso lan polita izan da egindakoa,jolasak ere dibertigarriak izan dira.

Horretaz aparte, beste hainbat liburu ere irakurri ditugu. Horrela, liburu trukaketa egin dugu. Ingurunean, berriz, Euskal Herrikoibaiak eta mendiak landu ditugu. Interesgarria izan da gure mendien eta ibaien informazioa batu eta lan batzuk egitea. Horietakolan bat izan da mendiak eta ibaiak altuera eta luzeraren arabera ordenatzea. Mendien argazkiak ere itsatsi ditugu. Informazioa-rekin eskemak egin ditugu.

Unai Lorenzo eta Onditz Goikoetxea.

Ipuinak irakurriz eta

landuz

Page 17: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

2011ko urria artzape-172011ko iraila artzape-17

] getaiko gaztetxea

Kaixo guztioi! Aurrekoan esan genuen bezala, berriz erehemen gara! Oraingo honetan, gaztetxea geldialditik ateratadago eta martxa bizian dabil, hainbat ekitaldi antolatuditugu, eta aurrerantzean ere antolatuko dira.

Aipagarria da gaztetxean hasi berri den euskal-dantza taldea.Bertan, 20 lagunetik gora dabiltza dantzak ikasten, 2 andere-ñoren esanetara. 17 urtetik 30 urtera bitarteko dantzariakdaude, baina adin guztietara irekita gaude! Mutilen eta nes-ken kopurua antzekoa da, eta Irlandako ikasle bat erebadugu! Beraz, hurrengo Euskal Jaietan plazan dantza eginnahi izanez gero, baduzu oraindik aukera gaztetxeko taldeanapuntatu eta dantzak ikasteko, guztiz doakoa da eta.

Horrez gain, kontzertuak ere izan dira gaztetxean, etahurrengo hilabeteetarako txapelketa eta ekitaldi ugariditugu: xake-txapelketa, poker-txapelketa edo mus-txapel-keta; guztiak ere denentzat irekiak.

Beste gai bati helduta, laburki aipatu nahi dugu, nahiz etaGGA politika kontuetan ez den sartzen, Kukutza Gaztetxea-ren kontuarekin haiei solidaritatea eskaintzea iruditu zitzai-gula egokiena, ongizatea sortzen duen proiektu bat ezin dai-tekeelako horrela amaitu.

Amaitzeko, asanblada sare sozialetan ere badagoela esannahi dugu; bertan jartzen ditugu gure azken berriak, baitaasanbladen deialdiak ere. Bertatik, iradokizunak bidali ditza-kezu, baita ekitaldietako argazkiak ikusi ere. Jarrai gaitzazu!Facebook & Tuenti: Getaiko Gaztetxia.Twitter: @GetaikoGaztetxi.

G.G.A (Getaiko Gazte Asanblada)

Gaztetxia martxa bizian dabil

GETAIKO GAZTE ASANBLADAGAZTETXETIK

Page 18: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

18-artzape @topagunea.com18- artzape @topagunea.com

] Historiaren katebegiak/ Xabier Alberdi eta Suso Perez

XVI. eta XVII. mendeetan, Getarianizandako enpresari-sendi nagusienetakobat izan zen Campostarrena. Sendihorretako kideek burututako ekintzekberebiziko eragina izan zuten Getariakoitsas ekonomiak bi mende haietan izanzuen bilakaeran. XVI. mendeko 30ekohamarkadan, Nizatik Zarautzera etaGetariara iritsitako zenbait etorkinekantxo eta sardinetarako sare berriak eka-rri zituzten: barredera deritzen arraste-sare handiak eta atun-sare deritzeninguratze-sareak. Beste inbertsiogilebatzuek bezala, Domingo de Camposere berehala egin zen atun-sare batenjabe. Gainera, 1539an, Malkorbekobadiako udal-arrantzategia alokaturikzuen Francisco de Estella eta Juan Lópezde Zarauzen elkarteko kide egin zen.Bertan barredera delakoarekin arrantza-tutako antxoak eta sardinak gatzatutasaltzen zituzten.

XVI. mendeko bigarren zatian, Domin-goren bi semeek, Domingok eta Marcok,zuten beren esku Malkorbeko arrantza-tegia, eta Getariako salazoi enpresanagusienaren jabe ziren. Marco de Cam-pos 1570ean hil zen eta bere anaiaDomingok aurrera jarraitu zuen berearrantza eta salazoi jarduerekin. Adibi-dez, 1580an, antxoa gazitzeko 100barrika saldu zituen Lapurdiko Bidarteherrira. Malkorbeko badian, antxoa etasardinaz gain, lazuna ere ugari arrantza-tzen zuten, eta arrain hura behar bezalamerkaturatzeko, eskabetxea egiten zuenDomingo de Camposek, 1583 aldera.Beraz, eskabetxe-industria Gipuzkoangaratzearen abiarazleetako bat izan zenDomingo. Industria berri hura garatzenhasi eta berehala, arrantzaleek ekartzenzituzten bisiguak erosten hasi zen, haiekere eskabetxean jarri eta Penintsulaosoan saltzeko.

1599an hil zen Domingo, eta izen berekosemeak bultzatu zuen aurrerantzeaneskabetxe-industria. Adibidez, 1604an,

CAMPOSTARRAK GETARIAKO ITSASENPRESARI SUTSUAK

Urretxuko Juan de Zabaleta eta Mutri-kuko Nicolás de Bidazabalekin elkarteasortuta jardun zuen bisigu-eskabetxeaegiten. Dena den, bisigua eskabetxeanjartzeak garapen handiegia izan zuelaeta, Gipuzkoako Aldundia mugak jar-tzen hasi zen 1600. urtetik aurrera. Azke-nean, 1611an, bisigu-eskabetxea egiteagalarazi zuen, eta garai hartako Geta-riako alkate Domingo de Campos atxi-lotu zuen Aldundiaren ordezkari batek,galarazpena ez betetzeagatik. Gipuzko-ako eskabetxe-enpresariek erregearen-gana jo zuten, eta, 1614an, bisigu-eska-betxea egitea baimendu zuen. Hurrengourtean bertan, elkarte berria sortu zuenDomingo de Camposek Elgoibarko Ale-jandro de Sustaetarekin, Madrilgo Tori-bio Gutiérrez de Bustamante merkata-riari 1616ko urte hasierarako 130bisigu-eskabetxearen zama bidaltzeko.

1619ra arte jardun zuen buru-belarriDomingo de Camposek eskabetxe-nego-zioan, eta tarte horretan, Lekeition bale-harrapaketan jarduten zen elkarte

bateko kide ere egin zen. Urte horretan,Malkorbeko badian erabiltzen zutenbarredera sarearen irabazien banaketadela-eta auzia hasi zuen Maria Martinde Camposen senar Santuru de Olano-ren aurka. Domingok eta Maria Marti-nek aitarengandik jaso zuten Malkorbenjarduteko barredera sarea, baina elkarre-kin ondo konpontzen ez zirela-eta zatitueta banatu egin zuten. Zati txikiena arre-bari tokatu zitzaion, baina bere zatiahanditu zuen benetan erabilgarri gertazedin. Gerora, 1614-1615 aldera,Domingo eta Maria Martinen senarraSanturu adiskidetu, eta berriro ere, batuegin zituzten bi zatiak. Esan bezala,1619an berrio haserretu ziren, bainaorduko hartan ez zuten sarea banatu, etahura ustiatzeko elkarteak aurrerajarraitu zuen, 1636an Santuru de Olanoeta 1637an Domingo de Campos hilziren arte.

1636an, Santuru de Olano hil zenean,haren alargun Maria Martin de Campo-sek Basurtotarren barredera sarea erosi,eta Domingo anairekin batera zeukansareari erantsi zion. Hurrengo urtean,Domingo de Campos hil egin zen, etadoña Petronila de Aizaga alarguna etaadin txikiko zenbait seme-alaba utzizituen. Horren ondorioz, Maria MartinDomingo zenaren arrebak eta harenseme Pelayo de Olanok kudeatu zutenaurrerantzean sarearen ustiapena.1638an, Domingoren alargunak, doñaPetronilak, auzitara eraman zituenMaria Martin eta Pelayo, sarearen diru-kontuak zirela-eta. Bien bitartean, ordea,Maria Martin de Campos hil egin zen,eta 1639an izandako itsas denboralebatek sarea erabat hondatu zuen.1642an, Pelayo de Olanok beste barre-dera handi bat ekarri zuen udalarendiru-laguntzarekin. Ez dakigu noiz artejardun zuen Pelayok sare berriarekinarrantzan; baina, zenbait dokumenturenarabera, 1649an artean zeregin horretanzebilen.

18-artzape @topagunea.com

Irudia: Barredera sarea jasotzen

Page 19: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

- 500g kous-kous

- Litro bat ur

- 2 piper berde

- Tipula erdi bat

- Porru bat

- Kalabazin haundi bat

- Aza erdi bat

- 2 azenario

- Gatza

- Olioa

- Kurrya

2011ko urria artzape-19

]] literatur txokoa / Izaskun Larrañaga]] moniren errezeta [[

IGELAK BENETAN HILTZEN DIRABarazki kouskous-a kurry erara

tzaina baita, eta hala izanda,alabaren desagerpenarennondik norakoak aztertukoditu, bere kasa. Narratzaileak ere berebizikogarrantzia du. Kanpotik eto-rri berri den mutil gazte batda eta kontakizunean lehenpertsona ere erabiltzen du.Narratzaileak pertsonaiakongiegi ezagutzen ditu,gehiegi daki…Alde batetik, irakurlearenjakin-mina piztu nahi izan duidazleak, eta bestetik, horre-lako gertakari baten aurreanjendeak hartzen duen jarreraongi adierazten du; hau da,jendeak dituen aurreiritziak,kontraesanak...

Idazlea: Iñaki Irasizabal (Durango, 1969)Argitaletxea: ElkarUrtea: 2011Orrialdeak: 112

Prestaketa:

Barazki guztiak juliananmoztu eta olio gutxirekin fri-jitu 10 minutu inguru, berepuntuan egon arte jarri.Ura gatz eta olio pixka bate-kin sutan jarri. Irakiten hastendenean, sutik kendu eta kous-kousa gehitu. Nahastu. 3minutu utzi geldirik. Berrizsutan jarri, kurrya gehitu etabeste 3 minutu eduki nahas-ten den bitartean.Kous-kousa eta barazkiaknahastu eta jateko prest dago!

ON EGIN!!

Iñaki Irasizabalen zazpiga-rren nobela aurkeztera nator-kizue hilabete honetan. Sus-pensea landu izan du,besteak beste, Burua txorizbetarik (2004) eta Gu beza-lako heroiak (2009) lanetan.

Aurten argitaratu den lanhonetan ere suspensea edomisterioa nagusi da. Istorioa kostako herri bateangertatzen da. Hamabi urtekoneska gazte bat desagertu da,eta neskatoaren bizikleta daaurkitu duten gauza bakarra.Herri txikia izanik, gertaerahorrek zeresan handia sortudu bertako jendearengan;susmo eta espekulazio ugariherriko jendearen artean.Neska desagertuaren aitakpaper garrantzitsua izangodu istorioan herriko udal-

Osagaiak:

Page 20: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

20- artzape @topagunea.com

Gizon zuria

White man, hombre blanco, l´hommeblanc, blanke man, homem branco…Hots, gizon zuria kolonialismoaren hiz-kuntza nagusi izan direnetan. Eta gizonhitza aipatzean, espresuki gizonak izen-datzen ditut, pertsona hitzaren sinoni-motzat erabili gabe. Historian zehar,herri zibilizatutzat autodefinitzen gare-notan gizonek izan baitute erabatekoagintea.

Duela gutxi, horma batean eskuz ida-tzita zegoen esaldi batek berpiztu zidangogoeta hau. Hain zuzen, honakoazioen: “Rumanos ladrones, moros, afri-canos… todos fuera!”. Zur eta lur utzininduen mezuak, tristea irizten baitiotXXI. mendean halako ideiek bere horre-tan jarraitzea. Gaiaz hausnartzen jarrita,alabaina, gure artean, oinarri berekohainbat adibide aurki daitezkeela jabetunintzen:- Hegoamerikarrak alferrak direlako,eta hango txirotasunaren arrazoi nagu-sia hori delako uste zabaldua.- Txinatarrak gu konkistatzera datozela,edo guztiaren jabe egiten ari direla dio-ten komentarioak.- “Moro” gisa etiketatzen ditugun per-tsona denak berdinak – alegia, susma-garriak eta liskartiak- direlako arrazoi-keta.- Jatorrizko herriek naturarekiko izanduten harreman estua, bizimodu komu-nitarioa eta kolektibismoa medio, ber-tako biztanleei animalia ezgaiak balirabezala begiratzea.- Pateratan iristen diren afrikarrak gurilana kentzera datozela defendatzea,beste inork egin nahi ez dituen lanaksoilik ematen zaizkiela nabaria izanarren.- Larunbat gauetan nahiz festetan, kape-lak edota loreak saltzen aritzen direneiegiten zaizkien barreak eta mespre-txuak.- Herrialde txiroetara bertako neskatoen

gorputzak erabiltzera bidaiatzen dute-nen kontakizunen aurrean agertzen denarduragabetasuna. Haatik, adibide horiez harago, zurionestatuek zein gobernuek atzean dutenhistoriala eta erantzukizuna are ardura-garriagoa dela esango nuke: Hego Ame-rikaren aurkikuntza, Afrikaren zapal-kuntza, Ipar Ameriketako indioengenozidioa, nazismoa, Hiroshima etaNagasakiko bonbardaketa, Hego Afri-kako apartheida… Ondorioak argiakdira: erailketak, miseria, indarkeria, gizaeskubideen urratzea…Guztiak erlijioa-ren, garapenaren edota segurtasunarenizenean.

Horrenbestez, gainontzekoak epaituaurretik, kontuan hartu beharko geni-tuzke gure buruari inoiz egiten ez diz-kiogun galderak. Erantzunek ikusi nahiez dugun errealitate gordina erakustenbaitute:- Denontzat adina baliabide egonik, zeinda biztanleen zati handi batek pairatzenduen txirotasunaren arrazoia? Ez al daarraroa natur baliabide aldetik aberatse-nak direnak izatea herrialde txiroenzerrendako buru? Zeren, edota zeinen,kontura erdietsi genuen ongizatea?- Zergatik hemengo enpresa nagusienondasun gehienek “Made in China, Tai-wan…” etiketak daramatzate? Zer delaeta kritikatzen dugu asiarrak hona etor-tzea, gure enpresek Asia euren indus-triagune eta giza ustiapenaren paradisubihurtu dutenean?- Zergatik ez dugu azaltzen “moroen”delituak salatzerakoan dugun sendota-suna gure estatuek haien herrialdeenaurka guda ekintza bortitzak gauza-tzean?- Berezkoa eta konponbide gabea al daAfrikako egoera? Nola bilakatzen dagaixotasunik ezagutzen ez duen konti-nente osasuntsu bat epidemien etaheriotzaren erreinuan?

Zuriok besteekiko azaltzen dugun jarre-rak hausnarketa sakona eskatzen du.Izan ere, guztiaren atzean inoiz erabatgainditu ez dugun arrazismoa dagoelairuditzen zait. Besteak baino gehiagogarela sentitzera garamatzana; besteeimesfidantzaz begiratzera; gure barnekoezintasun, ahultasun eta gabeziak ezku-tatzera. Horrez gain, gizarteko klaseenarteko gatazkan agertu den jokamoldeadago: behe klaseek benetako erantzuleden goi klaseari aurre egin beharrean,are eta beherago daudenak -errugutxien izan eta gehien sufritzen dute-nak- kolpatzea...

Horrenbestez, gure jarrerak aldatzenhasteko unea da, norberarengan jarriazfokua. Terminologiatik has gintezke:zanpatu ditugun herrien gizatasunari,kolektibismoari edota pertsonekiko etaizadiarekiko maitasunari basakeria dei-tzeari utziz; inposatu dugun kanibalis-moa, indibidualismoa edota guztiagorrotatu eta ustiatu beharra zibilizazio-tzat hartzea errefusatuz. Bestearenlekuan jartzeko gaitasuna lantzekoordua da.

Alda gaitezkeGainontzean, beti bezala jarrai deza-kegu, gure aurpegi zuriak are gehiagozuritzen, munduan patu beltza heda-tzen, inoiz existitu den hiltzeko makina-rik eraginkorrena izaten… Beti bezalajarrai dezakegu, edo alda gaitezke, ira-ganeko akatsak onartzen eta konpon-tzen saiatzen. Jada ezin dugu iraganaaldatu, baina bestelako gero bat eraikidezakegu.

Irudikatzen gizon zuriak beste kulturaketa zibilizazioak suntsitu eta bere ere-dua inposatzen duen egungo errealita-tearen ordez, guztiek guztiengandikikasten eta elkar errespetatzen dutenbat?

“Guretzat lautada zabalak, mendilerro ederrak eta ibai gardenak ez ziren basatiak, ezta inguruko animaliak

ere. Guretzat Lurra ez zen inoiz basatia izan, emankorra eta eskuzabala baizik. Ekialdetik gizon zuria iritsi,

eta gure familiengan injustiziak eragiten hasi zen arte. Orduan hasi zen guretzat basakeriaren aroa.”

Sioux Jefea

]]Aitor Irigoien [[

Page 21: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

] elan-euskadi

Aberastasunaren aurka jo, orain!lelopean Donostiako ZeroPobrezia Plataforma eta Euska-

diko beste zenbait kolektibo kalera irtenziren denontzako gizarte justuago bataldarrikatzeko.- Ez gara krisitik aterako etengabekokontsumoan oinarritutako mugagabekohazkunde ekonomikoa sustatzenbadugu. Egoera honetatik irteteko,tokiko bizi eta kontsumo ohitura justuakerrebindikatu behar dira, herritarrenbenetako premiak estaltzen dituztenak.- Mundu osoko 1.300 milioi pertsonakeuro bat baino gutxiagorekin bizi behardu egunero; horrek esan nahi du zerbaitgaizki egiten ari garela. Aberatsenen%10 munduko aberastasunaren %85enjabe da, eta horrek ez gaitu epel utzibehar. Euskal biztanleriaren %19 pobre-zia edo bazterkeria arriskuan bizi da, etahorrek ekintzara bultzatu behar gaitu!

Zero Pobrezia Plataformak adierazi due-nez, “krisi global honek agerian utzi dusistema kapitalista eta patriarkalakpobrezia eta bazterkeriaren adierazpenberriak baino ez dituela sortzen gero etasektore zabalagoetan, bai gure gizarteanbai mundu osoan, bereziki gazte, ema-kume eta etorkinen artean”. Plataforma-koek azaldu dute krisi honen jatorria sis-teman bertan dagoela; sistema horrek,hain zuzen, biztanleriaren zati txikibaten aberastasuna lehenesten du,

“denok euskal herritarrak bezala bizikobagina, 3 planeta beharko genituzkemunduko biztanle guztiak hornitzeko”.Baliabide mugatuko planeta batean bizigarenez, zentzugabekeria hutsa dabaliabide mugatu horien ustiapeneanoinarritutako mugagabeko hazkundeekonomikoa sustatzea. Plataformakoekadierazi dutenez, sistema honek ez diguzorionik ematen Iparraldeko herrialdeei;aitzitik, gurpil zoro batean sartzen gaitu,lan gehiago egin behar baitugu gehiagogastatzeko eta zoriontsuago izateko.

Mundu solidarioa“Gure esku dago etorkizun eta mundujustu eta solidarioago bat eraikitzea.Lehen urratsa da hazkundearen, kontsu-moaren, produktibitatearen edo lehia-kortasunaren mitoetatik ihes egitea. Bategin behar dugu aberastasuna ekitati-boki banatzen duten bizi-ereduekin,ingurumena errespetatu behar dugu etadenontzat bizimodu duina aldarrikatubehar dugu egoera honetatik irteteko.Gizarteak mobilizatu egin behar du etaegoera hau salatu, injustizia sortzenduten gaur egungo politika hauekaldatu nahi baditugu”. Plataformakoek proposatu dute herrita-rrek gure gizarteen eta gure munduarennorabidea aldatzeko lanean ari direnmugimendu sozialen bidez parte har-tzea, itxaropen, mobilizazio eta elkarta-sun ezaren gainetik.

gehiengoaren pobretzearen eta planeta-ren hondamendiaren gainetik.

Horrez gain, salatu dute paradoxikokigobernuek doikuntza eta murrizketasozialeko politikak abiarazi dituztela etahazi egin direla, besteak beste, langabe-zia, prekarietatea eta bazterkeria.Zero Pobrezia Plataformako bozeramai-leek politikarien erabakia kritikatu dute,mugagabeko hazkunde ekonomikoaproposatu dutelako krisiaren konpon-bide bezala. “Politikariei berdin zaienola eta zertarako hazi. Beraz, egungoegoera konpondu beharrean, mugaga-beko hazkundeak pobrezia eta desber-dintasuna sortzen duen sistema hauiraunaraziko du. Plataformako bozeramaileek diotenez

Kontsumo Alternatibak

Page 22: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

] azaroako agenda

Pello Ramirez eta XabierZeberio musikarien eskutik“ON” ikuskizuna.Ordua: 19:00etanLekua: Salbatore Deunarenparrokian.Laguntzailea: Kutxa.

[Azaroaren 20a, igandea]09:30ean: goiz eresia Geta-riako Musika Bandarekin.12:30ean: GETARIAKOMUSIKA BANDAren KON-TZERTUA.Zuzendaria: Aitor Uria.Ordua: 12:30ean.Lekua: Salbatore Deunarenparrokian.[Azaroaren 22a, asteartea]SANTA ZEZILIA EGUNA17:30ean: KALEJIRA, txistu-lari, panderojole eta musikaeskolako ikasle guztiekin. Jarraian plazan, EMANAL-DIA: Trikitilariak, abesbatzaeta dantzariak.Ondoren, TXOKOLATADA.19:30ean: MUSIKA BANDA-ren KALEJIRA.

[Azaroaren 27a, igandea]12:30ean: GETARIAKOABESBATZAren KONTZER-TUA.Zuzendaria: Jazinto IsastiOrdua: 12:30ean.Lekua: Salbatore Deunarenelizan.

] Zinea, doku-mentalak...

Azaroan, igandeko ZINEAEMANALDIAK hasiko dira17:00etan: ZINE EMANAL-DIA.Lekua: Gure Txeru aretoanAntolatzailea: Guraso Elkar-tea.[Azaroaren 15a, asteartea]"LA CUARTA GUERRAMUNDIAL".

(The Fourth World War,2003), filmaren emanaldia. 78min.

Zuzendaria: Rick RowleyAktoreak: Michael Franti eta

Suheir Hammad.Ordua: 19:00.Lekua: Alondegia.Antolatzailea:ELAN-EUSKADI.

] Hitzaldiak[Azaroaren 23a, asteazkena]HITZALDIA: “ZAHARTZEA ETA BALIA-BIDE PERTSONALAK”..Ordua: 17:00Lekua: Arrantzale ZaharrenElkartea.Antolatzailea: Aulas Kutxa -Arrantzaleen Elkartea.

] Jaiak[Azaroaren 11a, ostirala]SAN MARTIN JAIAK.Askizu auzoko jaiak.

] Haurren

eguna

[Azaroaren 26a. larunbata]

“Alkate Txiki Eguna”.Antolatzailea: GetariakoGuraso Elkartea. 16:00-18:00etan: Tailerrak18:45etan: Pregoia19:00etan: Haurren meza19:45etan : Buruhaundiak20:30etan: Berdura plazanafaria.

] KZguneaOrdutegia: 17:00etatik20:00etara. Dinamizatzailearen ordutegia:AZAROAK 4, 11, 18, 25 Arratsaldetan, 16:00etatik-20:00etara.KZgunea , IKAS-TAROAK:INFORMATIKAKO OINA-RRIZKO IKASTAROA:Karpetak antolatzen ikasi,interneten informazioa bila-tzen ikasi eta korreo elektro-nikoa.Noiz: Azaroaren erdialdetikaurrera (egunak eta ordutegiazehaztuko dira).Izen ematea: Liburutegian

] Ikastaro taillerrak

AISIA IKASTAROAK:Etorkinentzat euskara ikas-taroak:Izen-ematea: azaroaren 15abaino lehen.Matrikula: DoanHasieran 28 €. Ikastaroaamaitzen duenari dirua itzu-liko zaio.Ikastaroa: 60 ordu

] Balenciagamuseoa

HAUR, HELDU ETAFAMILIENTZAKO TAILER DIDAKTIKOAK:Tailerrak asteburu eta jaiegu-netan programatu dira,10:30etik 13:30era.Plaza kopurua mugatua.Izen- ematea: [email protected] tel. 943 00 88 40Informazio gehiago:http://www.cristobalbalen-ciagamuseoa.com/Programa-cion.html

] Irteerak[Azaroaren 5a, larunbata]2011ko ibilaldiak: Azaroako ireera. Arabakogailurrak: Larrasa- Toloño (1454m)[Azaroaren 16a, astezkena]LODOSAra IRTEERA.Egitaraua: “Peron” kon-tserba-fabrikan hamaiketakoeta bisita gidatua // Lodosanbisita gidatua // “Valdela-res” bodegara bisita // Aza-grako “Venecia” jatetxeanbazkaria // Bazkal ondoren,dantzaldia, bingo sorpresa…Irteera - ordua: 09:00etanAntolatzailea: ArrantzaleZaharren elkartea.

] Azaroamusikaz blai [Azaroaren 6a, igandea]

22-artzape @topagunea.com

edo telefono honetara deituz,943862866 (urrian arratsaldezeta azaroan goizez).

] KirolaGetaraiko IX.Gazte eta Hel-duen Ezkuz binakako PilotaTxapelketa.Federatu gabeentzat.Antolatzailea: Gure Txeru.

] Gaztelekua[Azaroaren 4a, ostirala]TOPAGUNEA.[Azaroaren 5a, larunbata]PLASTILINA TALLERRA.[Azaroak 6, 11, 18, 20, 26]TOPAGUNEA.[Azaroaren 12a, larunbata]BANBOLEO TXAPELKETA.[Azaroaren 13a, igandea]MUS TXAPELKETA.[Azaroaren 19a, larunbata]PULTSERAK HARIEKIN.***Topagune egunetan Hau-rraren Egunerako prestaketalanak egingo dira dagokiontaldearekin.

] Gaztetxea

[Azaroak 6, 20 eta 23]Kontzertuak[Azaroak 13 eta 27]Zinea[Azaroren 18a, ostirala]Mus TxapeketaEuskal dantza ikastaraoa:Asteartetan, 19:30ean

] Bisita gidatuak. Zehatzen ZKSalbatore eta Zarautz jauregia.[Azaroak 11, eta25]17:00etan.[Abenduak 2 eta 16]17:00etan.Asteartetik ostiralera, erre-serba bidez ere eskainiko dirabisitak. Bisita hauek aurreraateratzeko gutxieneko kopu-rua 8 lagunekoa izango da

www.zehazten.infotel. 943 00 58 31

Page 23: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

FULDAIN farmaziaren

zaintza egunak: azaroaren 28tik 30era (biak barne)

] akordatzen

Pilotako txapeldunak,60ko hamarkadan

Atal honetan jartzeko moduko argazki zaharren bat baduzu,deitu 943-00 0548 telefonora edo [email protected] helbidera bidali.

Hona hemen, 1960. urtean ospatutako Zarauzko pilota-txapelketako txapeldu-nak eta bigarrenak. Zutik, ezkerretik eskuinera, hauek azaltzen dira: Joxe LuisAlkorta, Antonio Iturbe, Karlos Etxarte, Luis Mari Manterola eta Azkue zumaia-rra. Irudian, makurtuta daudenak, berriz, hauek ere ezkerretik eskuinera: AnjelAlkorta, Pedro Uzin, Joxe Mari Iturbe eta Irigoien “Butano” zumaiarra. 60.hamarkadako oroitzapen hunkigarriak askorentzat.

Norbait zoriondu nahi izanez gero, argazkiabere testutxoarekin Txeruko postontzian utziedo eta Eskualtxetara eraman. Gogoratu! baz-kideok doan daukazue eta bazkide ez zarete-nok 4 € ordaindu beharko dituzue argazkibakoitzagatik.

zorion agurrak

Julen AldekoaUrriak 11

Zorionak, txapeldun!Muxu bat etxekoguztien partez.

Exekiel eta Iker AlberdiAzaroak 9 eta 15

Zorionak eta urte askotarako!! muxu ikaragarri bana

familiaren partetik.

Udal bulegoa ..........943 896 024Faxa ................943 140 190e-mail: [email protected]

Kiroldegia ..............943 140 432Kirol-portua ............943 580 959Taxiak

Segundo ..........607 720 242Jose Mari ..........607 403 498

Udaltzaingoa ..........943 896 146Liburutegia ............943 896 147Anbulatorioa ..........943 140 653Botika ....................943 140 441 Herri Eskola.......943 140 729SOSdeiak ............................112Kofradia ................943 140 200

Telefono interesgarriak

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

Page 24: TOPAGUNEA artzape GETARIARRON...10:00etan jokatuko dira, eta itxaron egin beharko dugu getariarrek zer lortzen duten ikusteko. Lonjan surf-taulak egiteko herrian dagoen lantegia da,

Izen-deiturak:..................................................................................................................................................................................

Helbidea:...........................................................................................................................................................................................

Herria:.......................................P.K....................Telefonoa:..............................................................................................................

Kontu zenbakia:....................................................................................................................................................................................

Sukurtsala:........................................................................................................................................................................................

Getariatik kanpo bizi bazara eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, EGIN BAZKIDE eta bilaliko dizugu!

Bazkide-kuota: urtean 20 euro aarrttzzaappee