TOLOSA BEZPERATIK JAIKITAKOAK IRATI SAIZAR ARTOLAInauteriak aske bizi nahi ditugu». Tolosako Ahal...

8
ERASO MATXISTA INAUTERI ASKEAK ALDARRIKATU DITUZTE // 5 TOLOSA BEZPERATIK JAIKITAKOAK Mozorro egunetarako zubia belaunaldi gazteek hartu dute, beste behin, Tolosako inauterietan; dantzari txikia eta danborrada izan dira eguneko hitzorduak IRATI SAIZAR ARTOLA ZALDUNITA 2019/03/03 7. urtea, 1.017. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of TOLOSA BEZPERATIK JAIKITAKOAK IRATI SAIZAR ARTOLAInauteriak aske bizi nahi ditugu». Tolosako Ahal...

  • ERASO MATXISTA INAUTERI ASKEAK ALDARRIKATU DITUZTE //5

    TOLOSABEZPERATIK JAIKITAKOAKMozorro egunetarako zubia belaunaldi gazteek hartu dute, beste behin, Tolosakoinauterietan; dantzari txikia eta danborrada izan dira eguneko hitzorduak

    IRAT

    I SAI

    ZAR A

    RTOL

    A

    ZALDUNITA2019/03/037. urtea, 1.017. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

  • rretik sentitzen genuen jada inau-teri giroa, zeren, mozorrotzekoarropak eta txilabak saltzen zi-tuen dendan. Zaletasuna, beraz, etxetikdatorkizu. Bai, handia. Nire emaztea ez zeninauterizalea eta, Berastegin bizi-tzen jarri ginenean, urtero ama-ren etxera joaten ginen, inauterie-tan, egunak pasatzera, eta etxehartan zaletu zela esaten du hark.Inauteri garaian, oheek ere saltoegiten zutela dio. Gaztetako oroitzapenetatikzertan aldatu da inauteria?

    Irati Saizar Artola

    Etxetik jaso du inauteriekiko za-letasuna, Jose Luis Agirrezaba-lak (Tolosa, 1951). Bere amak mo-zorroetako arropak eta txilabaksaltzen zituen Tolosan zuen den-dan, eta txikitako zaletasun harkiraun egiten dio egun.Zer dira inauteriak zuretzat?Tolosako festarik garrantzitsue-nak direla esango nuke. Sanjoa-netatik desberdinak, eta oso be-reziak. Zaila da esplikatzen zersentipen sortzen dizkidan. Nola bizitzen dituzu?Adinarekin aldatu egiten da,baina egunez aprobetxatzen di-tut, gauez baino gehiago. Nireustez, zerbait berezirik badute,egunez bizitzen dena dela esan-go nuke. Gauekoak ez du hain-besteko desberdintasunik besteedozein festarekin alderatuta. Zerk egiten ditu bereziinauteriak?Leku askotan mozorrotzen dajendea, baina, Tolosan, sekulakoetorria nabari da. Eta egiten di-ren antzezpenak, bromak eginezbaina errespetatuz, kanpotik da-tozenek ez dituzte ulertzen.Gero, inauterietako piezek ereberezi egiten dute. Hunkitu etaguzti egiten naute.Zein dira inauteriezdauzkazun lehenoroitzapenak?Asko dauzkat. Beharbada, 14urte inguru nituela, lagunek ate-ra genuen konpartsakoa izandaiteke, edo Ostegun GizenekoAntxon de Pedro eta bere aitare-nak, bestela. Etxeko giroaz eregogoratzen naiz. Nire amak, An-txonik, denda bat zeukan, eta au-

    Asko aldatu da. Gazte garaian,jende gutxiago ibiltzen zen, apa-lagoak ziren. 1970ko hamarkada-ko dianako argazki batean laukatu ageri gara; gaur egun, berriz,ehunka lagun joaten dira.Urte hauetan guztietan, zeinizan da zure paperainauterietan? Dianan ateratzea, ezinbestekoa.Orain, ordea, Dianara jende askojoaten denez, auroro bezala atera-tzen gara kantari, 07:00etan. Au-roroak Nafarroan dira ezaguna-go, elizkoiak dira eta, goizetan,kantari ateratzen dira zenbait he-rritan. Gu broma eginez ateratzengara, goiz dei gisara.Kantatzea oso gogoko duzu.Inauterietako zenbat abestiote dakizkizu?Asko, bai. 1960ko hamarkadaninauteriei euskal kutsua ematekobultzada bat eman zen, eta zen-bait kanta euskaratu, eta letra ezzuten beste hainbat abestiri eus-karaz jarri zitzaizkien letrak. Or-duan ikasi genituen gehienak. Bestalde, Ero Etxekotxarangarekin ere hartzenduzu parte. Azken 40 urtean edo atera izangonaiz. Lau turutarekin hasi ginenbatzu-batzuk eta, aurten, 120 la-gun inguru aterako gara. Mozorrotzea gustuko duzu?Beti janzten dut zerbait, baina ezpentsa asko prestatzen dudanik.Bat-batekoa izaten da gehiago.Auroroetan ateratzen gareneanPako Gereñu segurarraren ber-tsoa kantatzen dugu, eta harekinidentifikatuta sentitzen naiz: tra-pu zaharrak jantzi eta orraztu ga-berik, oihu leihotikan, aupainauterik.

    40 urtetik gora daramatza Ero Etxeko txarangan parte hartzen. ATARIA

    «Dianara jende asko joatendenez, auroro bezalaateratzen gara kantari»JOSE LUIS AGIRREZABALAINAUTERIZALEA

    Dianari aurrea hartu, eta auroro bezala bere lagunekin kantari ibiltzeadu gogokoen. Aurten ere, 07:00etarako jarri dute hitzordua, eta EroEtxeko txarangakoekin ere ez du hutsik egingo, beste behin.

    MOTZEAN

    Egun bat?Zaila da erantzutea. Haugaldetzea bezalakoa da: Zein maiteduzu gehiago, ama ala aita? Bada,Ostegun Gizena esango nuke.Une bat? Auroroak eta diana.Txarangako doinu bat? Troika. etaGaltzaundi.

    02 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus IGANDEA, 2019ko martxoaren 3a

  • Mozorrotu eta dantzarako prestDantzak entseatzen eta mozorroak prestatzen asteak pasa ondoren, emaitza ikusteko eguna da

    Astelenita. Aisialdi taldeek San Frantzisko pasealekua beteko dute mozorroz, dantzaz eta kolorez.

    Irati Urdalleta

    I a 1.500 parte hartzaile, etasei aisialdi talde. Horiekizango dira, aurten ere,Astelenitaren osagai na-gusiak. Mozorroak soine-an jantzi, eta dantzan alai-tuko dituzte Tolosako kaleak.Haurrak, begiraleak nahiz gura-soak gogotsu eta ilusioz gainezkadaude, egun handiaren zain.Hilabetetan egindako lanaren

    erakusleihoa izaten da Asteleni-ta. San Frantzisko pasealekuraatera aurretik, mozorroak pen-tsatu eta prestatu behar dira, etadantzak asmatu, irakatsi eta en-tseatu. Udako oporren ondorenerabakitzen dute zertaz jantzikodiren. Entseguak, berriz, gabo-nak igarotakoan hasten dira. As-tero elkartzen dira aisialdi taldegehienak, eta ordubeteko edo biorduko entseguak egiten dituz-te.Aurtengoa berezia izango da,

    gehienek bi urte baitaramatzateatera gabe. Izan ere, aurreko ur-tean ez irtetea erabaki zuten,eguraldi txarra zela eta. Orduko-an, Ttenttek eta Kirikiño soilikatera ziren, baina aurten denakdaude festaz gozatzeko prest.Ez dute aspertzeko astirik

    izango eta, goizean goizetik,dantzan erakutsiko dute hilabe-tetako lanaren emaitza. Eguer-dian, bazkaltzera eta zezen pla-zara joango dira eta, arratsalde-an ere, gorputza mugituzjarraituko dute . Beraz, egun guz-tian zehar izango dute ondo pa-satzeko eta pasarazteko aukera.Horretarako, sei aisialdi talde-

    tan banatu eta San Frantziskopasealekua hartuko dute. Kazka-barratik 520 pertsona aterakodira eta Berebiziko espioiz etaJerryz jantziko dira. Kirikiñotiktxitoz aterako dira, 400 kideak.San Bernardoren mozorroa Mo-ana edo Vaiana filma izango da,eta 53 pertsona aterako dira.Atsedenakoek Autobus MagikoaEgipton aukeratu dute gai beza-la, eta 160 lagun inguruk hartukodute parte. Ttenttek aisialdi tal-dekoek Veneziako inauteriengaia aukeratu dute, eta 80 per-tsona inguru aterako dira kalera.Azkenik, Txiribitu taldeko 200lagun rastafariz jantziko dira.

    KAZKABARRAGaia.Berebiziko espioiak eta Jerry.Parte hartzaileak.520 inguru, umeak eta begiraleak kontuan hartuta.

    INAUTERIAK TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm IGANDEA, 2019ko martxoaren 3a

    SAN BERNARDOGaia. Disneyren Moana edo Vaianafilmeko pertsonaiaz aterako dira.Parte hartzaileak.53 pertsona.

    TTENTTEKGaia.Veneziako inauteriak.Parte hartzaileak.80 pertsonako taldea osatu dute.

    KIRIKIÑOGaia. Txitoak. Parte hartzaileak.400 inguru haurrak, gazteak eta gurasoakkontuan hartuta.

    ATSEDENA Gaia.Autobus Magikoa EgiptonParte hartzaileak.160 inguru.

    TXIRIBITU (IBARRA)Gaia.Rastafariz aterako dira.Parte hartzaileak.200 pertsona inguruko taldea.

  • Hartzak dantzan jarrizituen dantzari txikienak Tolosako kaleetan barrena ibili ziren, atzo goizean zehar. Tolosaldekodantzariak; kalejira eta dantzak egin ostean, hamaiketakoa izan zuten.

    Irati Saizar Artola

    Dantzan pasatu zuten Zaldunitabezperako goiza, gaztetxoek.Dantzari txiki eguna ospatu zu-ten eta, horretarako, kalejiraneta dantzan ibili ziren Tolosakokaleetan. Ehunka dantzarik har-tu zuten parte, Udaberri dantzataldeak antolatzen duen hitzor-dua. Trianguloan elkartu eta bi tal-

    detan banatu ziren. Batzuk AldeZaharrean barrena egin zituztengeldialdiak; besteak beste, PlazaZaharrean eta Plaza Berrian. Bi-tartean, beste taldekoek SanFrantzisko pasealekutik igo, etaLopez-Mendizabal plazan eginzuten lehen geldialdia, eta Alon-degia plazan bigarrena. Jarraian,bi taldeak Trianguloa plazan el-kartu ziren, dantza batzuk egin,eta azken geldialdia Euskal He-rria plazan egin zuten. Han, ha-maiketakoarekin eman ziotenamaiera goizari. Prestatutako dantzak soilik ez,

    bestela ere, dantzan jarri zituengaztetxoenak, tartean zebilenhartzak. Artzainak ezin goberna-tu, eta dantzariak izutzen pasazuen goiza. Hala, salto eta jauziartean igaro zuten inauterienekuadorra. Mozorro egunen bez-peran, hankak eta gerriak ederkiberotuta egin zuten etxerakobuelta dantzariek.

    Artzainak hartza ezin izan zuen dominatu, eta dantza irakasle baekin borroka egin zuen Plaza Zaharrean . I. SAIZAR

    04 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus IGANDEA, 2019ko martxoaren 3a

  • INAUTERIAK TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm IGANDEA, 2019ko martxoaren 3a

    TxikitasunetikhanditasuneraMusika eskolako ikasleen bandan, edo Erraldoi etaBuruhandien konpartsaren aurretik, gazteenekTolosako kaleak hartu zituzten, Zaldunita bezperan

    Jon Miranda

    Inauterizaletasuna tolosarrek ba-rruan daramaten harra da, adine-an gora egin ahala hazten doana,txikitasunetik handitasunera.Gero txarangetan trebatuko direngazteak, atzo inauterietako doi-nuak zabaltzen aritu ziren, musi-ka eskolako ikasleen bandarekin.Gernikako Arbola pasealekutik

    abiatu ziren, berriz, TolosakoErraldoi eta Buruhandien kon-partsakoak. Haurren lilura eraginzuten erraldoiek, eta txalo arteanjaso zituzten haiek egindako dan-tzak. Txikitasunetik, inauterienhanditasuna bertatik bertaraikusteko aukera izan zen atzo. Musika eskolako ikasleen banda kalez kale ibili zen atzo goizean. J. M.

    Erraldoiak eta buruhandiak Gernikako Arbola pasealekutik atera, eta Alde Zaharreko kaleetan zehar ibili ziren. J. M.

    Sexu erasoaegiteagatikgizonezko batatxilotu duteEpailearen esku utzi zuten ustezkoerasotzailea, 30 urteko gizonezkoa;mugimendu feministak elkarretaratzezaratatsua egin zuen Trianguloan

    Erredakzioa

    Atzo, Ostiral mehetik Zaldunitabezperako gauean, goizeko03:15ean gertatu zen erasoa, To-losako San Frantzisko paseale-kuan. Emakume bati eraso egite-gatik 30 urteko gizonezko batatxilotu zuen Ertzaintzak.Eusko Jaurlaritzaren Segurta-

    sun Sailak eman zuen erasoarenberri. Ertzainek bi emakumezkokorrika ihes egiten ikusi zituz-ten, eta zer gertatzen ari zen gal-detzera gerturatu ziren. Erasoajasan zuen emakumeak adierazizien, gizonezko batek, bere bo-rondatearen aurka, ukituak eginzizkiola. Ertzainak gizonezkoa-ren bila hasi ziren inguruan, etakale kantoi batean harrapatu zu-ten. Atxilotu egin zuten, sexu as-katasunaren aurkako delitua le-poratuta, eta epailearen eskuutzi zuten atzo goizean.Tolosako Udalak jakinarazi du

    inauterien balorazio orokorreanegingo duela eraso horren ingu-ruko irakurketa. Bien bitartean,

    elkarretaratze zaratatsua deituzuen, atzo, Tolosaldeko Asan-blada Feministak,Beldurra gureindar bilakatu dugu lelopean.

    PROTESTA JENDETSUATrianguloa plazan, 19:00etanegin zuten elkarretaratzean, era-so horren aurrean euren hase-rrea adierazi zuten bertaratu zi-ren emakumeek, horretarako za-rata eginez. Deia luzatzerakoan,Tolosaldeko Asanblada Femi-nistak adierazi zuenez, «etxera-ko bidean ez dugu beldurrik sen-titu nahi. Inauteriak aske bizinahi ditugu».Tolosako Ahal Duguk atzoko

    elkarretaratzearekin bat egin etaadierazpena argitaratu zuen,eraso matxista jasan zuten ema-kumeei «elkartasuna» adierazte-ko. «Ez dugu inolako adierazpenmatxistarik onartuko», esan duTolosako Ahal Duguk. Bere alde-tik, Tolosako PSE-EEk ete «gogorgaitzetsi» nahi izan zuen ostiralgauetik larunbatera bitarte ger-tatutakoa.

    Trianguloa plazan elkarretaratzea egin zuen, mugimendu feministak, atzo. I. T.

  • Triangulo osoa haurrek hartu zuten, eta balkoian kantinerak zituztela jo zituzten hainbat pieza. I. SAIZAR

    Danbor festaEhunka gaztetxo irten ziren, danborrak astinduz, atzo arratsaldean eta iluntzean, berriz, helduek hartu zuten lekukoa; aurten, gainera, zaldi eta guzti.

    Irati Saizar - Iñigo Terradilos

    Erraldoi eta buruhandiekin, etadantzari txikien kalejirarekin ba-tera, danborradak izan zirenatzoko eguneko osagai nagusiak.Eguraldi onarekin, gainera, ba-tzuek zein besteek kolorea eman

    zieten egunari eta Tolosako kale-ei.Danborrei dagokienez, Oste-

    gun Gizeneko Aurrera elkartea-ren danborradaren ostean, Osti-ral Mehekoak jarraitu zuen, etahorien lekukoa hartzen lehenaAiz Orratz elkarteak antolatuta-

    ko gaztetxoena izan zen atzoko-an, urtero moduan. Geltoki kale-tik Triangulora bitarteko bideaederki egin zuten txikienek, etahoriek ikustera herritar ugarigerturatu zen.Iluntzean, berriz, helduen

    txanda izan zen. Kasu honetan,

    iaz hasitako bideari jarraiki, Pla-za Zaharrean eman zioten hasie-ra. Hala, bertan ikusi ahal izanziren ohiko dantzak, eta entzundanborradaren lehen burunbak.Pasa den urtean bezalaxe, aurtenere, Galtzaundi piezak hartuzuen danborrada, eta herritarrekederki jarraitu zuten kantuan,danborren erritmora. Berritasu-na danborradari lagundu zienzaldiek jarri zuten atzo, ekital-diari ukitu berezia emanez.

    06 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus IGANDEA, 2019ko martxoren 3a

  • Zaldiek alaitu dute aurtengo helduen danborrada. Plaza Zaharrean elkartu ziren elkarte guztiak eta, handik, Zerkausi kalea zeharkatuta, iritsi ziren Triangulora I.T.

    Kosaken dantzak ikusi ahal izan ziren, danborren erritmora. I.T.

    INAUTERIAK TOLOSA 07www.ataria.eus • 107.6 fm IGANDEA, 2019ko martxoaren 3a

    OSTIRAL MEHEKO BURRUNBAOstiral Mehe egunean ere danborren burrunbak hartu zuen Tolosako Alde Zaharra. Kasu ho-rretan, emakumeak izan ziren protagonista, ohiko moduan. ASIER IMAZ

  • www.ataria.eusIGANDEA, 2019KO MARTXOAK 3Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

    Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

    Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

    Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

    Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

    Tolosaldekogizarte

    eragileak

    ATARIA IRRATIA107.6FM

    IGANDEA 03AGENDA

    Tolosako inauteriak

    EGITARAU OFIZIALA08:00.Diana irtengo da, Gorritiplazatik, Tolosako Musika Banda-rekin.08:45.Herriko txistulari bandak,ohiko ibilbidea eginez, Inauterieta-ko Zortzikoa joko du.10:00.Eguneko txarangen irteeraizango da.11:00.Plaza Berrian sokamuturraUrdiña Txiki txarangak alaituta.11:00. Karroza eta konpartsen irte-era.15:45.Udal Txistulari Bandak Idia-rena pieza joz egingo du ohiko ibil-bidea.16:00.Kalejira Alcoyano, Veleta-Aiz Orratz eta Txapel Haundi txa-rangekin, Plaza Zaharretik Zezenplazaraino.16:30.Zezenak zezen plazan; txa-rangak eta txistulariak arituko diraikuskizuna alaitzen.Ondoren.Kalejira.19:00.Txosnagunean Laket tal-dea.19:00.Dantzaldia Berdura PlazanAlcoyano, Veleta-Aiz Orratz etaTxapel Haundi txarangekin.23:30.Kalean eta Oriako Txaranga,txarangak kalez kale..

    TXOSNAGUNEA22:30.Txosnagunean kontzer-tuak: Ingo al deu, Bake Faltsua etaDj Jotatxo.

    3 TABERNA12:00.Kakao Faktoriaren inaugu-razioa. 17:00etatik aurrera.DJ Nokono-ren saioa.

    Amezketako inauteriak08:00. Udaletxe azpian elkartu etaUgartera joango dira. Gero, Zubilla-ga auzora joango dira eta, azkenik,Amezketako kaleak pasatuko di-tuzte.

    Abaltzisketako inauteriak08:00. Baserrietatik barrena hasi-ko dute ibilbidea. 11:00-11:30. Abaltzisketako herri-gunera iritsiko dira. Udaletxean etaetxeetan dantzatu eta gero, base-rrietako bideari ekingo diote.

    EGURALDIA

    Iker Ibarluzea

    Gaur.Giro lasai eta epela-goa. Hego-mendebaldekohaize zakarra nagusituko

    da eta horrekin tenperatura maxi-moak gora egingo du; erdiko or-duetan 18-20 gradu. Zeruan goi-hodei asko ikusiko ditugu, batezere, arratsaldetik aurrera. Hala ere,ez dute inolako ondoriorik ekarrikoeta giro lasai eta epela izango da.

    Bihar.Astelehen goiz-eguerdian sartuko denfronte batek euri zaparra-

    dak eta tenperaturen beherakadanabarmena ekarriko ditu. Badirudieguerdirako lasaituko dela giroa, etaateri amaituko duela eguna.

    ATARIA IRRATIA11:00etatik aurrera. Inauterietakosaio berezia, zuzenean, San Fran-tzisko pasealekutik.

    FARMAZIAK

    Gaur

    TOLOSA.Egunekoa. Santamaria. Nafarroa etorbidea, 2. Telefono zenbakia: 943 65 46 10. TOLOSA. Gauekoa.Lourdes Azpi-roz Galarza. Amarotz auzoa, 9. Telefono zenbakia: 943 67 51 18.

    TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

    xirimiriERREMENTARI, 40 943 67 52 23

    KAKAOFAKTORIAORIA KALEA, 12 BEHEA617 95 04 00

    Zatoz guretxokolateadastatzera.

    DIANA ONDOREN ZATOZ GURERA GOSALTZERA

    San Frantzisko pasealekua, 8 - 943 65 19 16

    Croissant + Txokolatea 3,05€ Croissant + Kafesnea 2,45€

    Rondilla 34, behea - 943 65 51 61

    Croissant + Txokolatea 3,05€ Croissant + Kafesnea 2,45€

    ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak,jaioberriak...

    943 65 56 95

    [email protected]

    San Esteban 20Tolosa