To

30
Julen Arexolaleiba eta Iban Arantzabal 2014ko urtarrilaren 30ean Hedabideen egitekoez gertuko euskal komunitatea indartzeko

Transcript of To

Page 1: To

Julen Arexolaleiba eta Iban Arantzabal2014ko urtarrilaren 30ean

Hedabideen egitekoez gertuko euskal komunitatea indartzeko

Page 2: To

0) Saioaren gaiez eta helburuez

• Tokiko hedabideen lehentasunez: lehen eta orain

• Euskaldun jendeari egindako ekarpenez

• Ikerketagai berriak proposatzeko. Dagoeneko egin diren ikerketei galdegai berriak gehitzeko

• Egiten ari garenaz kontzientzia hartzeko

• Galderak eta baieztapenak dakartzagu. “Ziri eta zirri” arituko gara

Page 3: To

1) PRESS --------> PREST

...laster ikusi zen ordura arteko ohizko ereduetatik urrundu beharra zegoela, ezin zela aldizkaria betiko gutxiengo euskaltzale militante edo kulturzalearentzat bakarrik planteatu, euskarari eta euskal kulturari buruzko diskurtso ideologiko eta kontzientziatzailea zuzenean egin gabe, euskaldunen gehiengoa erakarri eta irabazi behar zela euskara idatzira. Beraz, aldizkari herrikoi, sinple, praktiko, irakurterraza egin behar zen.

92ko Jakin 69. zenbakitik hartua: Arrasate press, Iñaki Mendiguren

Page 4: To

2) Aurreko aiputik egin du euria...

• Gehiago gara. Baliabideei dagokienean beti urri, baina inoiz baino sendoago• Euskaraz egotea ez da berritasuna 25 urte pasa eta gero. Frogatuta

daukagu edozertaz aritzeko gai garela• Gure irakurleek jakin behar dute zergatik gauden hemen• Lankideek (kazetari, komertzial...) jakin behar dugu zergatik gauden hemen: Bidegurutzean da euskararen komunitatea ere. Ez da bidean galdu, baina ez du

etorkizuna ziur. Mundu berrian ezinbestekoa du informazioa landuko duen komunikazio-egitura sendo bat eraikitzea. Baditu horretarako osagai batzuk: hizkuntza garatua, herri ekimenez sortutako hedabideak, erakunde ahalmendunak, teknologiaren ezagutza... Orain behar ditu behintzat beste bi: norabide argia eta eragileen arteko lankidetza.

Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik, Mikel Irizar. 2013

Page 5: To

3) PREST

Euskal hedabideak jaio dira euskararen aldeko jarreretatik, berezkoa dute hiztun komunitatearekiko lotura. Hala ere, aztertzekoa da ea beti eta behar bezainbat kontziente diren sorrera horri dagokion erantzukizunaz, eta ea modu eraginkorrean betetzen ote duten hiztun komunitatean duten egitekoa.

Norabide honetan, euskal hedabideen izaera komunitarioa indartu behar da, komunitatearekin duten uztarduran sakondu, haiekiko zerbitzua areagotu.

Herritarrek sentitzen badute euskal hedabideak bere direla eta guztiontzat eginak, gehiagok eta gogotsuago eskainiko diete borondatezko lana edo sostengu soziala, eta errazago sostengu ekonomikoa. Honetan lagungarriak dira harpidetza sustatzeko formulak: klubak, deskontu txartelak eta abar

Euskal Hedabideen Etxea, tokikoen ikuspuntutik, Mikel Irizar. 2013.

Page 6: To

4) Euskaldunen bateragunean eragin, geure boteregunean

• Hedabideen egitekoa da euskarazko komunikazio esparrua eraikitzea, euskal

komunitatea osasuntsu eta iraunkor gara dadin.

• Euskara elkarteen hedabideek asmatu dute hizkuntza komunitatea erdigunean

jartzen eta alderdikerietan ez erortzen, baina kritikotasuna kamusten joan da.

• Euskaldunen bateragunean eragin behar dute euskal hedabideek: euskal canon-ak

sustatu, euskara jendearentzat kaltegarri diren diskurtsoak auzitan jarri,

euskaldunen autoestimua areagotu, euskararen framing berria eraiki...

• Aniztasuna ona da, baina testuinguru subalternoan osagarritasuna landu behar da,

garesti ordaintzen du hizkuntza komunitateak elkarri bizkarra emanda jarduteak.

• Hedabideetan dago sareko dinamiken bidez herritar aktiboak erakartzeko sormen

esparrua eta botere kulturala artikulatzeko gune interesgarrienetakoa.

MU/HUHEZI-Sorguneak ikertegia, Nekane Goikoetxea

Page 7: To

5) Zergatik eta zertarako

• Ondo abiatzeko, komeni da, beraz, ideia hau azpimarratzea:

Euskal hedabideen sorreran euskara dago, euskaltzaletasuna, hizkuntzaren aldeko borondatea eta konpromisoa.

Ondorioz, gure iritziz ZERGATIK eta ZERTARAKO galderek zentraltasun handiagoa izan behar dute TOKIKOMen. Hedabideak izan litezke euskara elkarteen mugimenduaren traktore, XXI. mendera egokitzeko dinamismo izugarria erakutsi baitute (sare sozialak…).

Euskal Hedabideen Etxea, tokikoen ikuspuntutik, Mikel Irizar. 2013.

Page 8: To

6) Euskara hedabideetan, gai moduan

• Euskararen gaiak kultura-gaien barneanprotagonismo handiagoahartu zuen 2009an agerkariguztietan.

• Beharbada, euskara bera izanbeharrean “el tema”, gai handi horixehetuago azter genezake:

A) Motibazioa lantzeko zer egin?B) Ezagutza lantzeko zer?C) Eta gehiago erabili dadin?

Euskarazko tokian tokiko prentsaren eduki analisi konparatiboa: Debabarreneko azterketa, Alazne Aiestaran Iartza, 2011/09/22

Page 9: To

6) Gure mezuen nolakotasuna positiboan.

Hedabideok euskal komunitatea indartuz www.goiena.net

• Euskal komunitatearentzat eraikitzailea. • Pena ematen dugu askotan, ezintasuna transmititzen... eta ez da bidea. • Notizia zelan “modalizatu” asmatzeko daukagu. • Zein doinu erabili?

• Baikor kritikoa. Kike Amonarriz.

Page 10: To

6 2013-12-05 | EGUENA | GOIENA

ENEKO AZKARATE | BERGARA

Jatorra, apala eta argia. Halako-xea ageri zaigu hedabideetan Jagoba Arrasate Realeko entre-natzailea (Berriatua, 1978). Ger-tuan, baieztatu egiten da hasie-rako aurreiritzia. Bergaran izan da oraingo astean, Euskararen Egunean. Hurbileko agertu da eta bertsotan ere ausartu da, bat-batean erantzuteko azkarta-suna daukala erakutsita.Euskararen Eguna ospatu duzu?Bai, etxean, goizean goiz, alaba-rekin. Eta, gero, Zubietan ere bai. Orri bat jarri dute jokalariek aldagelan, eta bakoitzari eskatu ipintzeko euskaraz gustukoen dugun berba. Jarri ditugu piloa, batzuk politagoak beste batzuk baino: maitasuna, musua… Bai-na bukatu dugu txortan-eta modu-ko berbekin. Barre batzuk egin ditugu. Polita izan da. Zuk zeuk zein ipini duzu?Kamamila etorri zait momentuan, bi bider pentsatu barik. Polita da, baina ez daukat berba fabo-ritorik. Kirola euskaratzeko geroago eta ahalegin handiagoak egiten dira. Ondo ikusten duzu?Bai, beharrezkoa eta aberasgarria da. Kirola eta euskara ez dira bateraezinak; alderantziz, batera joan behar dute.Bergaran zaude, besteak beste, kirola euskaratzeko lanean dihar-duten herriko kirolari eta kirol tal-deei aitortza edo omenaldia egi-teko ekitaldian. Beharrezkoak, garrantzitsuak, dira horrela-koak?Jende asko dago kirolean, ezku-tuan, isilean, lanean diharduena eta horietako askok lan hori eus-karaz egiten dutela aitortzea beharrezkoa, komenigarria, da. Jendeak ikusteko zertan dabiltzan, ze lan egiten duten…Realeko aldagelan euskaraz?Bai, euskaldun asko dago eta haien artean euskaraz jarduten dute eta ni neu ere haiei euska-raz zuzentzen natzaie. Aginduak, taktika, zerbait zuzendu behar bada… bai entrenamenduetan edo bulegoan, eta baita partidue-tan ere. Mikeli, Anso-ri, Prietori edo Markeli zerbait esan behar badiet, beti euskaraz. Berez ate-ratzen zaigu eta, bestalde, aban-taila ere bada, partiduetan kon-trarioak ez du-eta ulertzen.Zela hartzen dute hori atzerritarrek edo euskaraz ez dakitenek?Normal-normal. Haiek ere hiruz-palau berba egiten dituzte eus-karaz, arraroenak edo grazia handien egiten dietenak… Batzuek ulertu ere egiten dute.

Euskarak 365 egun dio leloak. Zu zeu ere euskaraz bizi zara urteko egun guztietan?Bai. Zubietan komentatu dugu gaur. Uste dut ona dela Euska-raren Eguna ospatzea, egun bat egotea egutegian hori ospatzeko, baina, euskaraz, egunero, uneo-ro, bizi behar dugu, urteko egun guztietan.Etxean, lanean, lagunen artean, modu naturalean bizi zara euska-raz?Bai, lanak hartzen du nire egu-nerokoaren zatirik handiena, baina, bai, emaztearekin, alaba-rekin, aitarekin, amarekin, lagu-nekin… beti euskaraz. Nire ingu-runea oso euskalduna da. Arrasaten egin zenuen debuta Rea-larekin. Ze oroitzapen duzu orduko partiduaz?Oso polita izan zen. Berezia, benetan, ez bakarrik lehena iza-

tearren, nahiz eta adiskidantza-ko partidua izan. Halako futbol zelaietan ibilitakoa naiz, bai jokalari eta baita entrenatzaile moduan ere. Debuta probintzian egitea berezia da. Eta partidu aurreko berbaldian jokalariei ohartarazi nahi izan nien parti-duak zeukan garrantziaz, eman behar genuen irudiaz; izan ere, lurraldetik jende asko dator gu animatzera, zale asko dauzkagu atzean eta horiekiko errespetuz eta eskuzabal jokatu behar dugu. 0-12 irabazi genuen. Jakina, emai-tza ez zen izan garrantzitsuena, baina gogoan daukat amaieran presidenteak deitu zidala eta esan zidala, txantxetan: "Orain uzten baduzu, inork baino pal-mares hobea izango duzu!".Hedabideen presioa-eta zela daroa-zu?Beti izan naiz kirol prentsa edo irrati saio bereziak entzutekoa, baina orain ez. Uste dut ez dela ona zeuri edo zeure taldeari buruz esaten edo idazten dena uneoro irakurtzen, ikusten edo entzuten egotea. Zaila da Realeko entrenatzaile iza-tea?Ez. Nire kasuan, entrenatzaile moduan egin dudan ibilbidea prozesu bat izan da, ikasgai bat. Berez etorri da guztia. Irakasle izateak lagundu dizu taldeak kudeatzeko?Bai, seguruen, bai. Jokalari asko-ri entzun diet esaten ez dutela beren buruak ikusten futbola amaitzen zaienean 20-25 lagunen

aurrean berbetan. Irakaskuntzan horrenbeste urte aritu izanak harremanetarako-eta lagundu dit, bai.Asko aldatu zaizu bizitza Realeko entrenatzaile izatearren?Egunerokoa, ohikoa, betikoa da: entrenatzea. Egia da gure rola aldatu egin dela. Erabaki inpor-tanteak hartu behar dituzu eta zure erabakiek edo esaten ditu-zunek oihartzun askoz ere han-diagoa dute orain. Itziarren bizi naiz eta tarteka Berriatura joaten naiz eta han gauzak ez dira asko-rik aldatu. Ezagun nintzen Rea-leko entrenatzaile izan aurretik. Baina beste herri batzuetara banoa, edo Donostian kalean banoa, jendeak geratu egiten nau. Horretan bai aldatu da nire egu-nerokoa.Irakasle zara lanbidez. Zumaian aritu zara azkenekoz?

Bai, etxetik, Itziartik, gertuko herri baten. Baina Euskal Herri osoan barrena ibili naiz luzaroan, baita Arabako Errioxan ere. Esa-terako, Eskoriatzan eman nituen eskolak, Luis Ezeizan. Egunen baten berriro irakaskuntzara itzu-li beharra izango banu, ez nuke atzerapauso moduan hartuko. Ze eman dizu irakaskuntzak?Asko lagundu dit: jendearen aurrean egoteak, harremanak izateak pertsonekin, gurasoe-kin…

Beti izan naiz daukadanari erren-dimendua ateratzen aldeko. Bai-na baloratuko dugu unea heltzen denean. Sanseko gazteak ere hor daude.Hurrengo hilabetean partidu garran-tzitsuak dituzue, Errege Kopa, derbia…Kontuz ibili behar dugu Kopare-kin, disgustu handiak izan ditu-gu-eta azkeneko urteetan. Gure-tako oso garrantzitsua da eta ilusio handia egiten digu, baina zuhurtasunez jardun behar dugu, berbak neurtuz eta gauzak tran-kil hartuz. Errege bezperan, urtarrilaren 5ean, derbia Anoetan.Urrun geratzen zaigu, baina baga-biltza kontuari bueltak ematen. Izan ere, Gabonetako etenaldiaren osteko lehen partidua da eta data konplikatuak dira: atzerritarrak euren etxeetara doaz, geroago itzultzen dira, jan-edana kontro-latu behar da… baina Erregeeta-ko opari berezia egin nahi diegu zaleei, bizkaitarrei irabazita.Aurretik, azken partidua duzue Txa-peldunen Ligan Leverkusenen aur-ka etxean. Ze garrantzi ematen diozue partidu horri?Garrantzi handia ematen diogu denok. Txapeldunen Ligako par-tidu bat irabazi gura dugu. Eta, bestetik, zaleekin zorretan ere bagaude. Ze moduz Lumbreras eta Bittor Alkiza zeure laguntzaileekin?Oso ondo. Lumbreras ez nuen ezagutzen; Alkiza bai. Hark eka-rri ninduen Zubietara Elgoibar-tik, harrobiko arduraduna zenean. Hura izan da nire nagusia eta beti izan dugu harreman ona; orain neu naiz haren nagusia. Atleticen eta Realean aritu zen jokalari moduan eta bietatik ate-ra zen ondo. Horrek asko esaten du haren alde.

DEBAGOIENA

Elkarrizketa osoa: eskaneatu QR kode hau

poltsikokoarekin.

Jagoba Arrasate, Bergaran, martitzenean. | ENEKO AZKARATE

Jagoba Arrasate | Realeko entrenatzailea

"Realean, jokalarien artean, euskaraz jarduten

dute eta ni ere euskaraz zuzentzen natzaie"Jagoba Arrasate Bergaran izan da Euskararen Egunean, Kirola Euskaraz ekitaldian

Zubietan ere Euskararen Eguna ospatu zutela dio, euskal berba gustukoenak aukeratuta

"Kirolak eta euskarak batera joan behar dute ez dira bateraezinak"

"Futbola nire pasioa da, baina gauza inportanteagoak badaude"

"Irakaskuntzan aritu izanak lagundu egin dit taldeak kudeatzeko"

"Txapeldunen Ligako partidu bat irabazi gura dugu, zaleei eskaintzeko"

7) Gure mezuen nolakotasuna

• Titularra izan zitekeen

(bai?):

"Erregetako opari berezia egin gura diegu zaleei, bizkaitarrei irabazita"

Page 11: To

7) Mezuaz informatu edo sortu?

Hedabideok euskal komunitatea indartuz !

Page 12: To

8) Funtzioak: komunitatea

• Kultura: gu ere bagara kultura, komunitatea. • Guk parte hartu, sortze-prozesuak elikatzen, ikusgarritasuna ematen, prestigiatzen, gero eta gehiagok goza dezagun euskal kulturgintza. • Adibidez: Tobera Debagoienean.• Adibide gehiago? Irakurle klubak... • “Zer diharduzu irakurtzen" galdetuta: hedapena galdetze hutsarekin, kontsumoa bultzatzen eta sorkuntza laguntzen ere.

Page 13: To

9) Eraginkortasun soziolinguistikoa

• Eraginkortasun Soziolinguistikoa. "ES" Hau da, gure ekintza batek euskarari ematen dion energia, bizi-indarra.

Page 14: To

9) Audientziak milaka

• ES hartzaileengan (audientzia):ES= hartzaile-kopurua X bakoitzaren denbora X ESkoefizientea1

(beraz, milaka hartzaile ditugu).

• ES sortzaileengan (Iturriak).ES= Sortzaile kopurua X bakoitzaren denbora X ESkoefizientea2

(Beraz, ehunka sortzaile/elikatzaile ditugu).

ESKoefizientea1 > ESKoefizientea2

Page 15: To

9) Sortzaileekin gara milaka

• Irakasten direnean ikasten dira gauzak, ez ikasten direnean (Xabier Rubert de Ventos)

• Ondorioz: hartzaile kopuru oso handia ez duen ekoizpen batek izan

dezake Eraginkortasun soziolinguistiko handiagoa

ESkoefizientea1 > ESkoefizientea2

ESkoefizientea2 > ESkoefizientea1

Page 16: To

10) Edukien interesa Goienan

• %94k interes handia edo oso handia herriko gertaera eta herriko albisteek.

• Interes maila altua euskararekin lotutakoek + herriko jende ezagunak

• Ideia funtsezkoa: Jarri ahotsa gertuko gertaeretan euskaltzaletasuna sortzen eta

hedatzen lagunduko digun jendeari.

Page 17: To

11) Euskal komunitate egituratuaren diagrama

Page 18: To

11) AB AB

• Elebidun orekatuak dira, bi hizkuntzak berdin menperatzen

dituztenak, paperezko Goiena gehien irakurtzen dutenak. % 87,3ak azken astean irakurri duela adierazi digu

• Geroz eta ikasketa maila altuagoa eduki, geroz eta gehiago ezagutu

edota irakurriko du aldizkaria.

• Gure irakurleak tipo linguistiko honetan kokatzen dira eta kokatuko

dira aurrerantzean.

• Landuko ditugun gaiei dagokienez badu honek eraginik?

Page 19: To

11) A AB

• Euskaldun zahar alfabetatu gabeentzat, tokiko hedabideak izan dira

euskaraz irakurtzen trebatzen joateko bidea egiten dutenak.

• Euskara batua gertuago sentitzeko demaseko ekarpena egiten ari

gara.

• Euskaldun zahar alfabetatugabeen multzoa historia da, jada, gure

inguruan. Datozen belaunaldiak ez dira halakoak izango.

• Zelan egokitu behar dugu gure edukia egoera berri honetara?

Page 20: To

11) B BA

• Azpimarragarria da gaztelania lehen hizkuntza duten irakurleek

multzo handia osatzen dutela, hamarretik hiru baitira (% 31,8)

• Gizartearen integrazioa lantzeko, herritartasuna, lan handia egiten ari

gara. Irudikatu une batez tokiko hedabideon eremua erdaretan garatu izan balitz. Non geundeke orain?

• Tipo linguistiko hauetan daudenak nola balia genitzake

erdaldunengana iristeko?

Page 21: To

11) ø ø+

• Herritar erdaldunen artean oso ezaguna eta dezente irakurria da (% 85,7ak

ezagutzen du eta % 55,6ak inoiz irakurri du.

• Orokorrean, herritar erdaldunen artean Goienak onarpen oso zabala du. Gehien

indentifikatu diren esaldiak dio ‘nahiz eta elebiduna ez izan, pozten dela Debagoienan euskara bultzatzen duen komunikabide bat egoteaz’ (% 48,9a asko identifikatua).

• % 62,8 ez da batere identifikatzen ondoko baieztapen honekin: ‘Ez zait asko

axola Goiena ez ulertzea, ez baitut gauza handirik galtzen’.

• Erdaldunei gertuko eredu imitagarriak aurkezteko estrategiarik badaukagu?

Komeni zaigu aldekotasun horretan sakontzea? Euskaratik eta euskaraz aritzea da lehentasuna, jakina!, baina euskaratik eta erdaraz aritzea erabat baztertu behar al dugu, orain arte bezala? Geure buruaz kontzienteago izateko, hegemonikoago, erdara zergatik eta zertarako erabili asmatu behar dugu!

Page 22: To

11) ø ø+ // ø+ B // B BA

Page 23: To

12) Funtzioak

Page 24: To

12) Funtzioak: Gertukoa, pertsona

• Pertsona: gu ere bagara pertsona• Abizenak zelan idazten ditugu gure medioetan?Arejolaleiba Aranzabal? • Herriko euskaltzale elkarteek egindako kanpainak ez ditugu gure egingo?• Gertuko eredu imitagarriak proposatu... • Euskal canonak proposatu: “Euskara jendea izatearen kontzientzia baduzu ez zaizu axola alboka ala gitarra, edo txapela ala bisera. Azaleko kontuak dira horiek. (Xamar)

Beraz, zergatik ez... Zergatik ez...:

• Irigaray Irigarai

• Sarasua Saratsua

Page 25: To

12) Funtzioak: Herria

• HERRIA. Gu ere bagara herria.

• Neutraltasunean jokatu dugu behar baino gehiagotan, bakoitza bere aldetik

Txatxilipurdi bere aldetik eta Goiena bestetik.

• Helburua: elkarlan ez lehiakorrera salto egitea, elkar aberasteko moduan

asmatzea, euskal komunitatearen zerbitzurako gaudela birgogoratzea.

• Noiz eta zertarako erabiltzen dira tokiko hedabideak ikastetxeetan,

euskaltegietan? Estrategia gehiago landu behar ditugu.

• Zein da gure berezko eragin-eremua? Galdera hori giltzarria da

• Gure eskualdeko politikari abertzaleak berezko eragin eremuan kokatzen dira?

Page 26: To

12) Funtzioak: Nazioa

• Gertuko hedabidea, Tokikom, Hekimen. Bi solairuko etxea. Zer eraman Tokikoetatik nazionaletara eta alderantziz, zer ekarri herrira?

• Legeak ez ditu berdin eta demokratikoki tratatzen bi hizkuntzak. Beti dago baten aldeko politika... ...Erdaretan dena da haize-alde, euskaraz dena zailtasun eta oztopo. Horixe jakobinismo frantses eta espainolaren berezko ezaugarrietako bat. Ederki dakite hizkuntza identitatea dela, eta hizkuntza galtzen den tokietan identitatea galtzen dela. (Xamar. Argia 2.399 zenbakia)

• Zein da gure zeharkako eragin-eremua? Galdera horretan ezin gara neutralak

izan.

• Euskal komunitateari komeni zaio giro politikoa baretzen joatea zentraltasuna

irabazteko: zorioneko adiskidetzean sakontzea.

Page 27: To

12) Funtzioak: Nazioartea

• Gu ez gara irla. Urtero dugu adibidea Garabiderekin batera.

• Lituaniako komunitateak, Kataluniakoak, Galeseraz egiten dutenak...

• Kitxuak, nasak, maiak, nahualtak, katxikelak, kurduak, amazighak... Kooperazio linguistiko identitarioa.

! !

Page 28: To

13) Amaitzeko: axiomak (Txepetx)

• Beharra: euskara barik ez gara gu.

• Erantzukizuna: gu gara erantzule, ez politikariak, ez gizartea, ez... GU, lehenik eta behin, gero gerokoak!

• Helburua: guretzako egiten gaudena munduarendako.

Page 29: To

14) Ondorio batzuk... Jarraituko ahal du

• Guk, aukeran, gure ekipoetan behar ditugu egiten duten lan horretaz konbentzituta daudenak.

• Ez konbentzituek mila leku gehiago dute lanerako.

• Orain azpiegitura dugu, sare bat antolatua... gure aldeko.

• Profesionaltzen pasa ditugu urteak eta merezi izan du, hobeak gara.

• Orain? orain batu eta lorpenen bila joateko ordua da. Ideia batzuk jaurti ditugu.

• Egin genezake, ondo egin ere.

Page 30: To

Eskerrik askoGOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA eta SORguneak ikertegia2013ko urtarrilaren 30ean

EDOZEIN ZALANTZA: IDATZI, DEITU,... - e-posta: [email protected]

- e-posta: [email protected]