TLS 16

12
0 16 Tolosako Udala - Bihilabetekaria - Otsaila 2011 / Tolosa 2015 - Revista bimestral- Febrero 2011 tls tolosa Haurren txokoa Abastos eraikinean egokitu da haurreskola berria Inauterien xarma biltzen duen erakusketa Aitzol-Euskal Pizkundearen Urteurrena

description

aldizkaria TLS revista

Transcript of TLS 16

Page 1: TLS 16

01_tls

016To l o s a k o U d a l a - B i h i l a b e t e k a r i a - O t s a i l a 2 0 1 1 / To l o s a 2 0 1 5 - R e v i s t a b i m e s t r a l - F e b r e r o 2 0 1 1

tlstolosa

Haurren txokoaAbastos eraikinean egokitu

da haurreskola berria

Inauterien xarma biltzen duen

erakusketa

Aitzol-Euskal Pizkundearen

Urteurrena

Page 2: TLS 16

0

Page 3: TLS 16

016

003_tls

Esku artean duzu TLS aldizkariaren 16. alea. Ondorengo orrial-deetan Udalak gauzatu berri dituen edo egin asmo dituen ekimenak azaltzen dira. Hala nola, Abastos eraikinean zabaldu den haurreskola berria (4-5); Aranburu jauregian ikusgai den Inauterien inguruko ‘Jei-ki Jeiki!’ erakusketa (6-7); Aitzol eta Euskal Pizkundearen Urtea (8-9); Udalaren webgune berrituan tramiteak on-line egiteko aukera (10); hainbat berri motzean (11); eta garai bateko Inauteriak erakutsiko dituen irudia (12).

Ya tiene entre manos la última edición de la revista TLS. En sus páginas se explican las actuaciones que ha llevado a cabo el Ayuntamiento. Así como, la nueva haurres-kola ubicada en el edificio Abastos (4-5); la exposición sobre los Carnavales de Tolosa ‘Jeiki Jeiki!’ (6-7); Aitzol y el Aniversario del Renacimiento Vasco (8-9); la posibilidad de hacer tramites on-line en la página web renovada del Ayuntamiento (10); varias noticias cortas (11); y la foto que nos llevará a los Carnavales del pasado (12).

1etik 12ra

Argitara tzailea:Tolosako UdalaKoordinazioa:Ingurugiro DepartamentuaDiseinua eta maketazioa:Zut! kreatiboakAzaleko argazkia:Tolosako UdalaAle kopurua:8.000D.L.: SS-340/06PEFC - 100% paper ekologikoa

tlstolosa

Page 4: TLS 16

004Abastos eraikinaren fatxada eta tei-

latua berritu dituzte, eta barrualdea egokitu, bertan haurreskola finkatze-ko. Azpiegitura berriak, Berazubi au-zoan orain arte zegoen haurreskola ordezkatuko du. Haurreskola zaharra zegoen lekuan eraikiko dituzten etxe-bizitza eta aparkalekuen salmentare-kin finantzatu da proiektua bere oso-tasunean.

Plaza Berrian kokaturiko Haurreskola berriak ireki ditu ateak. 0 eta 2 urte bitarteko 71 haurrentzako lekua du, eta egun, 56 haur daude matrikulaturik.

Gure gaztetxoen gune berria

haurreskolaren egituraHaurreskolak Abastos eraikinaren beheko

solairu guztia hartzen du, eraikitako azalera 743,10 m2 delarik.

Ondorengo guneak ditu:

Sarrera: hiru gune ditu ume-kotxeak uzteko.

Zazpi gela, bi gelako komun eta atseden-gune (sehasken gela) konpartituak dituzte-la. Lau gela 0-1 urte bitarteko haurrentzat dira, eta zona bereizi bat dute janaria pres-tatzeko. Beste hiru gelak 1-2 urte bitarteko haurrentzat dira.

Jolasleku bat.

Erabilera askotarako gune bat, aurreko zonarekin lotuta.

Hezitzaileen gunea, honela osatuta: zu-zendaritza, hezitzaileen gela, komunak eta garbiketa-gela. Bere sarrera du.

Sukaldea dagoen zonaldea, honela osatu-ta: sukaldea bera, biltegia eta komuna. Ho-nek ere bere sarrera du.

Biltegia, galdara gela barnean dela.

Haurreskola berriak zoru bero-emaile bi-dezko berokuntza sistema du gela guztie-tan. Gas naturala erabiltzen du berokuntza, ur beroa eta sukaldea hornitzeko, eta eraiki-naren estalki lauan 4 eguzki-atzitzaile jarriko dira eta metaketa 750 lko depositu batean egingo da.

PLAZA BERRIKO IGOGAILUA KENDU DA

Eraikina birgaitzeko lanekin batera, biga-rren lan bat ere egin da Plaza Berrian. Izan ere, eraikinean bertan sarbide bat egin da Plaza Berriko lur azpiko aparkalekuetara joa-teko; horrela, orain plazan, haur-parkearen ondoan dauden eskailera eta igogailua ken-du egin dira.

Page 5: TLS 16

Ze aldaketa nabaritu dituzue Berazubiko eraikinetik Abastoseko berrira igarotzean?

Berazubi auzoan kokaturiko lehengo hau-rreskolak behar batzuk zituen, eraikinari dagokionez. Esaterako, bi solairutan zegoen banatua eta igogailurik ez zuen. Haurreskola berriarekin, noski, hutsune horiek guztia bete dira. Horrez gain, herriaren erdian gaude ora-in, eta hori oso baikorra da. Hain zuzen ere, arrazoi horregatik jende ugari ari da gertura-tzen haurreskolara informazio bila.

Haurrak, gurasoak eta langileak, oro har, gustura al daude?

Gurasoak eta haurrak oso gustura daude, eta langileengatik ere gauza bera esan de-zakegu.

Zer nabarmenduko zenuke haurreskola berriaz?

Berria da, eta beraz, azken teknologiaz hornitua dago. Gainera, asko zaindu dira haurrak ahalik eta egokien egon daitezen kontuan hartu beharreko xehetasunak. Esaterako, gela guztiak elkarren artean ko-munikaturik daude, eta hori oso garrantzi-tsua da, hezitzaileak dauden lekuan daudela guztia kontrolatzeko aukera baitute. Bestal-

de, gela bakoitzak bere office-a du, hozkailu, mikrouhin eta abarrekin eta ondorioz hau-rrek ez dute gela batetik bestera mugitzen aritu beharrik. Higiene gunea ere badute, eta horrez gain, sehaska gela, sikomotrizitate gela edota barruko patioa aipatuko nituzke.

Zenbat ume daude une honetan?

Haurreskolak 71 haurrentzat du lekua, eta une honetan 56 daude. Irailean zabalduko da berriro izena emateko aukera. 0-1 urteko haurrentzat ez da leku arazorik izango, eta 1-2 urteko haurrentzat 8 leku gordeko dira.

005_tls

La ubicación de la haurreskola en AbastosLa nueva Haurreskola de Tolosa es un centro innovador y de referencia en su sector, ya que se trata de un centro que interactúa con su entorno y permite un uso polivalente de sus instalaciones. Este ambicioso proyecto de reforma y rehabilitación de un edificio histó-rico de Tolosa, para su reconversión en una Haurreskola, destinada a educar, enseñar y jugar con los habitantes más pequeños del municipio, además de dotar de una nueva y renovada imagen a la Plaza Nueva, traerá un aire fresco y una revitalización del Casco Viejo de Tolosa.

Con esta reubicación, la nueva Haurreskola se situará en el corazón del municipio, en el centro urbano, permitiendo el reforzamiento y la ampliación de nuevos servicios destina-dos hacia nuevos sectores. Por otra parte, y debido en gran parte al nuevo desarrollo de la Voith, todo apunta que en los años venide-ros, este barrio va a sufrir un proceso de reju-venecimiento, por el porcentaje de personas jóvenes que van a residir en el mismo, lo que a corto plazo traerá como consecuencia la pre-sencia de un número elevado de niños.

“Haurrak, gurasoak zein langileak oso gustura gaude” Josune Sanchez Esnaola

Tolosako Haurreskolako koordinatzailea

Page 6: TLS 16

Abrió sus puertas, en el Palacio Aranburu, a finales de enero, y por lo que los datos indican, esta siendo la exposición más visitada de los últimos años. Es un proyecto organizado por el Departamento tlsbat del Ayuntamien-to de Tolosa, con la participación de to-das sus secciones: igualdad, juventud, fiestas, cultura y participación. También han tomado parte otras entidades, así como particulares que han prestado su apoyo al proyecto. Entre ellos, IparKu-txa, el Departamento de Turismo, Tolo-saldea Tour y Tolosa & Co.

El proyecto esta constituido por dos iniciativas. Por una parte esta la exposición, que es una muestra dise-ñada y dirigida en su totalidad por el fotógrafo tolosarra: Nestor Ardanaz. La muestra esta dividida en varios es-pacios. El principal, se sitúa en el Pala-cio Aranburu, y los dos restantes, en 215 escaparates de las tiendas de To-losa, y en el ambigú del Topic.

La exposición de Aranburu recoge más de 2.000 fotografías del Carna-val de Tolosa de ayer y hoy y nuestra fiesta desde el testimonio de diferen-

tes tolosarras. También se pueden ver diversos elementos utilizados como complementos del disfraz en Tolosa. Además, hay que mencionar, que es una muestra viva, porque cada sema-na se va renovando, y siempre hay un nuevo motivo para ir a visitarla.

Por otra parte, los escaparates de las tiendas son la extensión de la muestra en la calle. Se trata de una exposición fotográfica en los esca-parates de las tiendas de Tolosa, con imágenes del Carnaval de ayer y de hoy. En total participarán en este cir-cuito 215 escaparates, de otros tantos comercios. Las fotografías expuestas en las tiendas llevarán asignado un color, a modo identificativo. Esos co-lores permitirán que esas imágenes sean parte de los juegos de preguntas y respuestas. Incorporarán también las respuestas a las preguntas de los juegos.

Por último, en el Topic, se mues-tran imágenes del Carnaval de Tolosa en las que figuran títeres o muñecos de los que habitualmente se utilizan para complementar los disfraces.

006 Mucho más que una exposición sobre CarnavalesLa iniciativa que durante muchos años ha sido el deseo de los tolosarras. Por fin, este año se ha podido llevar a cabo. La exposición Jeiki Jeiki! con fotos, imágenes, reproducciones, videos y más reúne el espiritu de los Carnavales de Tolosa.

Page 7: TLS 16

007_tls

Jeiki Jeiki! proiektuaren baitan, haur zein helduentzako pentsatutako galdera-joku bat ere abiarazi dute. Nola ez, hau ere Inauterien ingurukoa da. Jokoaren azalpenak Aranburu Jauregian eskuratu daitezke. Hala, zortzi gal-dera-joku proposatzen dira. Zailtasun mai-laren arabera, kolore desberdinak dituzte, eta hauek erreferentzia gisa hartuta, erabil-tzaileak bere gustukoa hautatzeko aukera izango du. Errazenetik zailenera, honela dira koloreak: urdin argia, urdin iluna, berdea, gorria, laranja, horia, marroia eta arroxa.

Kolore bakoitzak Inauteriei buruzko 25 galdera proposatzen ditu; erantzunak erakusketan parte hartzen duten dendetan aurkitu beharko dituzte, kolore bereko ar-gazkiak dituzten erakusleihoak aurkituz.

Galdera jokua, gazte zein helduentzat

Page 8: TLS 16

2011ko urriaren 17an Aitzolen heriotzaren –fusilamenduaren- 75. urteurrena beteko da. Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896-Hernani, 1936) –Aitzol- eta bere belaunaldia gogora ekartzeko asmoz eta omenaldi gisa, 2011.urtea Euskal Pizkundearen Urtea izan-go da, Aitzol eta bere lagunen urtea.

Aitzolek eta bere lagunek euskararen, eus-kal kulturaren, eta herrigintzaren alde lan egin zuten. Euskal Herriaren alde lan egite-ko konpromisoa hartu zuten, herri honi bide berriak eskainiz. Berritzaileak izan ziren, in-dar berria eman zioten euskarari, euskal kul-turari, euskal gizarteari, eta oro har, Euskal Herriari, alor oso desberdinetan eta beraien eskutik gauzatu zen Errepublika garaiko Euskal Pizkundea.

Hori dela eta, Aitzolen, eta oro har, Euskal Pizkundea osatu zuten lagunen irudia eta eragina nabarmenduko da urtean zehar Tolosan eta Euskal Herri osoan antolatuko diren ekitaldien bitartez. Haiek egindakoa aldarrikatuko da, eta egun duen eragina hausnartu. Bizitzari egindako omenaldia

izango da, omenaldi bizia, auzolanean egi-nikoa. Euskal Herriari egin ziotena nabar-mentzeko eta horren eragina ezagutzera emateko, euskal gizarteari.

Tolosako herriak eta Euskal Herriak egin-dako omenaldia da. Proposamena eta alda-rria Tolosatik sortu da eta parte batean he-rrian bertan, Tolosan, gauzatuko da. Baina omenaldia ez da Tolosara mugatzen, beste erakunde eta eragile batzuk bultzatuta, Euskal Herri osoan ospatuko da, erakunde bakoitzak bere ekintzak antolatzen dituela-rik. Hala, Tolosako Udalarekin batera, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek, Donostia, Zarautz, Mun-gia, Hernani eta Baztango udalek, Euskal-tzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Sabino Arana Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ipar Euskal He-rriko Euskal Kultur Erakundeak, Nafarroako Euskara Kultur Elkargoak eta Bertsozale Elkarteak bat egin dute urteurrenaren al-darria egiteko eta dei egiteko bestelako eragileei honekin bat egin dezaten. Horren

haritik, Anjel Lertxundik idatzitako aldarria izenpetu dute, hori izango delarik urteurre-naren aldarria.

Zergatik sortu da Tolosatik? Aitzol bera eta -Joseba Ariztimuño bezala- berarekin Euskal Pizkundearen eragile izan ziren la-gun asko eta asko, tolosarrak ziren, hala Tolosan bizi izan ziren edo Aitzol bitarte-ko, harreman zuzena izan zuten Tolosare-kin. Gutxi batzuk aipatze arren: Lizardi, Lauaxeta, Antonio Maria Labaien, Doroteo Ziaurriz, Ixaka Lopez Mendizabal, Orixe, Jautarkol, Pio Montoia, Jakakortajarena, Uzturre, Pilar Sansinenea, Lupe Urkiola, Tere Urkiola, Jesus Elosegi, Joxe Izagirre, Xebe eta Xabier Peña, Iñaxi Munita, Do-lores Arbila, Ramon Larrañaga… Gainera, Doroteo Ziaurriz eta Antonio Maria La-baien, Euskal Pizkundearen eragile nagu-siak biak ala biak, Tolosako alkate izan zi-ren. Ziaurriz errepublikako lehen alkatea izan zen eta Estatutuaren aldeko Lizarrako Biltzarrean parte hartu zuen eta Labaien alkate izan zen 1936an.

008Tolosako Udalak eta Euskal Herriko 17 eragilek bat eginik Aitzol Euskal Pizkundea urteurrena ospatuko dute 2011n. Jose Ariztimuño Aitzol eta bere belaunaldia ekarriko dira gogora, Tolosan eta Euskal Herri osoan antolatuko diren ekitaldien bitartez.

Aitzol-Euskal Pizkundearen urteurrena

Page 9: TLS 16

009_tls

Joseba Ariztimuño Olaso Aitzolen jaiotzaren 115. urteurrena ospatuko da Tolosan. Bera jaio zen Gorosabel kaleko 12. atarian plaka oroigarria jarriko da. Aitzol euskaltegiak eta euskara erakundeak biltzen dituen Euskaraeneak bultzatuta egun osoan Aitzolen tes-tuen irakurketa egingo da.

herriko neska-mutilak zuhaitzen lan-daketa egingo dute Elosegi parkean. Horrela emango zaio hasiera Zintzoen Basoari; Tolosako berdegune handiena Aitzol eta Euskal Pizkundearen, gizon-emakume haien txokoa izango da. Horrenbeste zor diegun gizon-emaku-me haien ondorengoekin batera, zabalduko da Zintzoen Basoa urriaren 16an.

ekainaren 24an omenaldi berezia egingo zaie Euskal Pizkundeko eragile nagusiei eta Tolosako alkate izan ziren Doroteo Ziaurrizi (Errepu-blikako lehen alkatea) eta Antonio Maria Labaieni (alka-tea 1936an).

Bestalde, urteurrenaren tresna nagusi bezala Euskal Pizkun-dearen webgunea erabiliko da, www.euskalpizkundea.net eta bertan bilduko da Aitzol eta Euskal Pizkundeari buruz dagoen informazioa, zein urtean zehar sortuko dena.

Creó el seudónimo de Aitzol (Tolosa, 1896 – Hernani, 17 de octubre de 1936) para fir-mar sus escritos. Fue un clérigo, periodista y escritor en euskera y castellano. Aitzol fue fundador de la revista Yakintza y director de la sociedad Euskaltzaleak. Durante la Guerra Civil, fue detenido y fusilado por las fuerzas franquistas a pesar de su condición de sacerdote.

Ordenado sacerdote en Vitoria en 1922, en 1930 fue nombrado director de la sociedad Euskaltzaleak y se entrega al renacimiento de la cultura vasca animando y organizando certámenes literarios en euskera, representa-ciones teatrales, concursos de versolarismo... Próximo al movimiento obrero, intentó influir en el mismo desde posiciones democristianas. En 1931 publicó La Muerte del Euskera y en 1935 La democracia en Euzkadi. Fue un activo miembro del Partido Nacionalista Vasco, del que fue considerado uno de sus ideólogos.

Refugiado en el municipio de Iparralde de Labort, a su regreso en el buque Galerna ha-cia Bilbao fue detenido por las fuerzas suble-vadas, encarcelado en la cárcel de Ondarreta y fusilado en las tapias del cementerio de Hernani junto con otras 191 personas.

Tolosan antolatu diren ekitaldiak

Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol

www.euskalpizkundea.net

Page 10: TLS 16

Tolosako Udalaren webgune berrituan tramiteak on-line egin ahal izateko, identifikazio sistema bat izatea nahikoa izango da. Bi modu daude on-line tra-miteetarako identifikatzeko. Batetik, ziurtagiri digitalaren bidez (NAN ele-ktronikoa, ONA txartela edo izenperen txartela). Bestetik, erabiltzaile eta pa-sahitza gakoa eskuratuta. Honela, ziur-tagiri digitala ez dutenek erabiltzailea eta pasahitza eska ditzakete www.tolo-sakoudala.net/identifikazioa helbidean.

Webgune berrituak tramiteak on-line egiteko aukera emateaz gain, beste hainbat zerbitzu ere ematen ditu. Hala, esaterako, udal zerbitzuak, kultur eta ki-rol agenda, aktak, kontratazioak edota lan eskaintzak ezagutu daitezke modu oso errazean.

Pagina web renovadaLa dirección www.tolosakoudala.net es la establecida por el Ayuntamiento como su sede electrónica. Esta pági-na recopila y ofrece la información de Ayuntamiento y de Tolosa en general: servicios municipales, agenda cultural y deportiva, actas, contrataciones, ofer-tas de empleo… Sin tener que acudir al Ayuntamiento podrá realizar gestiones desde su domicilio, vía internet: trámi-tes, quejas y sugerencias, registro…

Udalaren eta herritarren arteko harremana zuzenagoa eta errazagoa izango da aurrerantzean. Izan ere, itxura berritua du Tolosako Udalaren webguneak, eta berrikuntzen artean Udal tramiteak on-line egiteko aukera dago. Beraz, modu erraz, eroso eta seguruan, etxetik edota lantokitik mugitu gabe, www.tolosakoudala.net web orrira joz hainbat tramite egin ahalko dira. Ziurtagiriak lortu, baimenak eskatu edota eskaerak bideratzea erraza izango da aurrerantzean, Internet bidez eta ordutegi mugarik gabe.

010Webgune berriarekin tramiteak on-line egiteko aukera

cnAseytaAdte

ToTolostrtrrtt aamaidddi eene tiizzzaaangmmmmmitteezzziiuuurtakkkkttrrontttxxxaaartesssaaahhitztttaaaggireeettaa psssaaakkou

www.tolosakoudala.net

Page 11: TLS 16

011_tls

Di-da batean

Aurrez aurre2-k transgresioa ardatz

Bigarrenez, Berdintasun sailak antolatuta, Aurrez Aurre jardunaldiak egin dira Tolosan. Hauek Jeiki Jeiki! erakusketarekin eta Inaute-riekin uztartu dira. Iaz egin ziren estreinakoz AurrezAurre jardunaldiak, eta hil honetakoa bigarren edizioa izan baldin bada ere, jada esan daiteke, erreferente bihurtu dela eki-mena. Aurtengo erronka nagusia, erakusketa ez-expositibo bat antolatzea zen, hala, Au-rrez Aurreren apustu artisikoak ondorengoak izan dira: Performanceak, antzerkiak, taile-rrak, hitzaldiak, mahainguruak... Honenbes-tez, loturak ere bilatu dituzte. Inauterien eta Berdintasun gaien artean. Inauterien izaera transgresiboari heldu diote, bertan trabes-tismo jokoak, gorputzaren trataera bereziak eta abar landuz.

Transbertsalitatea ardatz hartuta, due-la urte bat sortu zen tls Bat departamen-tua. Berdintasuna, Partaidetza, Kultura, Gazteria eta Jaiak sailak batzen ditu bere baitan, eta hauen arteko elkarlana bul-tzatzeko asmoz sortu zen. Euskadi mailan egin den «lehen saiakera» da Tolosakoa, eta lehen urtea beteta, egin duten balo-razioak erakusten du, formulak, funtzio-natu duela. Esperientzia berri honek ize-

na tls Bat baldin badu, berarekin batera doaz, transbertsalitateaz gain, hamaika ezaugarri eta hitz: hartu-emana, parte hartzea, harremanak eta komunikazioa hobetzea… tls Bat departamentuak fi-nean, Udaleko bost sailen arteko lotura lanak egiten ditu. Urtebeteko bizia duen departamentuaren lehendakaria Jokin Bildarratz alkatea da eta Irene Larraza be-rriz koordinatzailea.

Esta al caer Gipuzkoa Encounter 5El mayor encuentro tecnológico que se cele-bra en Guipúzcoa este año cumple su quinto aniversario. El Gipuzkoa Encounter que se rea-lizará una vez más, en el polideportivo Usabal, abrirá sus puertas el 18 de marzo, y durante tres días, sin descanso, habrá opción de tomar parte en todo tipo de juegos, concursos… y hacer descargas… Esta gran fiesta informática reunirá a más de 600 personas y 450 ordena-dores. Además, para impulsar la participación de los tolosarras, se llevarán a cabo distintas actividades. Entre ellas, un Mini Encounter. Para ello dispondremos de 2 áreas en el trián-gulo de Tolosa donde se realizarán diferentes actividades. El primero será un autobús, y el segundo, la Casa de Cultura. Se dispondrá de un autobús donde se podrán conectar 14 PCs que traigan los participantes. Además se im-partirán varios cursillos. Por otra parte, dife-rentes colectivos de la localidad serán integra-dos dentro de la organización del evento.

Tolosa eta Tolosaldea Fiturren izan dira

Aurten ere, “Tolosaren onena” erakusteko asmoz, Fiturren izan dira Udaleko eta Tolosal-dea Tourreko ordezkariak. 2010eko turismo datuak plazaratu zituzten bertan, eta hauen arabera, inoizko onenak izan dira. Zehaz-ki, 17.952 bisitari izan ziren iaz Tolosaldean, aurreko urtearekin alderatuta %46ko igoera izan delarik. Fiturren argitalpen berrienak erakutsi zituzten eta Inauteriak iristear di-ren honetan jai berezi hauen berri ere eman zuten. Hala, Tolosako Inauteriak zer diren agertzeko hauek TV.Euskadi web telebista-ren bidez iragarri dituzte. Bestalde, jaia has-ten denean guztia telebistaren bidez jarraitu ahal izango da. Azkenik, Inauteriek sarean ere urte osoan zehar zabalkundea izan deza-ten, Tolosako Inauteriak laburbilduko dituen 3 minutu inguruko bideoa prestatu da.

Lehendabiziko kandela itzali du tls Bat-ek

Page 12: TLS 16

Tolosakoak dira Euskal Herriko Inauteri garrantzitsuenak, sona handiena dutenak, eta etenik sekula izan ez dutenak. Jai berezi hauetan parte hartzen duten herritarrengatik dute gure Inaute-riek berezko xarma. Eta parte-hartze hori belaunaldiz belaunaldi areagotu egin delako dute egun duten indarra. Izan ere, gure bizitzaren zati dira Inauteriak, odolean daramagun zerbait. Ho-rregatik, nori ez zaio arpegia alaitzen gure txarangen doinuak entzutearekin batera?

Los de Tolosa son los Carnavales más importantes de Euskal Herria, los más famosos, los que no han faltado nin-gún año. Son los ciudadanos que par-ticipan los que hacen que esta sea una fiesta tan especial. Esa participación de los ciudadanos se transmite de genera-

ción en generación y por ello, hoy en día los Carnavales tienen la dimensión que tienen. Todo ello se debe a que los Carnavales son parte de nuestras vidas. Por esta razón, ¿a quien no se le alegra la cara cuando escucha los ritmos de nuestras charangas?

012Behin batean Tolosan…

Tolosako Inauteriak

20. hamarkadako argazkia

Tolosako Udal Artxiboa