Tebas

5
TEBAS TEBASEKO ARMARRIA Josu eta Endika

description

5. mailako ikasleek grabatutako eta idatzitako lana

Transcript of Tebas

Page 1: Tebas

TEBAS

TEBASEKO ARMARRIA

Josu eta Endika

Page 2: Tebas

Guk biok aukeratu dugu herri hau oso polita delako.Tiebas-en izena, euskaraz, Tebas da. Iruñeko Merindadeko herri txiki bat da. Tebas Nafarroako Erdialdean dago eta Iruñetik herri horretara 14 km daude, hain zuzen ere.

Iparraldean, Beriain; hegoaldean, Campanas; ekialdean, Monreal eta mendebaldean, Biurrun aurkitzen dira.Eremua 21,31 km2-koa da eta bere garaiera 575 m ingurukoa da.

TEBAS NAFARROAKO MAPAN

Erliebeari dagokionez, menditsu samarra da hango zonaldea, baina ez Mendialdekoa bezalakoa. Alaitz mendilerroa Tebasen ondoan dago.Handik ez da ibairik pasatzen.

Klima dela eta, Transiziozko klima da, baina Klima Mediterraneo

Page 3: Tebas

Kontinentaleko ezaugarriak ditu baita ere. 800 eta 1.000 mm arteko prezipitazioak daude herrian eta tenperatura, udan, 20º ingurukoa da. Berriz, neguan, 5-8º dira batez-besteko.

Paisaia menditsua da eta lautada gutxi dauka, ondoan Alaitz mendikatea dago eta. Herrian txakurrak eta katuak dira ugarienak, herritik lasai-lasai ibiltzen direnak.

Biztanleria gutxi dago. Pertsonen kopurua 2007. urtean 365koa zen, hain zuzen ere.

Ekonomian nekazaritza eta harrobiak dira garrantzitsuenak. Harrobietan, harriak ateratzen dituzte eta haiekin gauza baliogarriak egiten dira: errepideak, etxeak, eraikuntza garrantzitsuak...

TEBASEKO PAISAIA

Page 4: Tebas

Kulturari dagokionez, esan daiteke, bi hizkuntzetan hitz egiten dutela, euskaraz eta gazteleraz.

Ez dago plater tipikorik, herri txikia baita. Festak irailean dira eta hiru egun irauten dute. Txuriz eta gorriz janzten dira. Jai horiek Santa Eufemiaren omenez ospatzen dira.

Monumentuen artean Santa Eufemia Eliza eta gaztelu zahar bat aipatu ahal dira. Gaztelu zaharra Tebasera ailegatzean ikus daiteke. Berriz, Santa Eufemia Eliza Tebaseko erdialdean kokatzen da.

SANTA EUFEMIA ELIZA

Historiari begira, Tebasen gaztelua XIII. mendean eraiki zen. Eraikuntza Erregeak eta Erreginak bizitzeko erabili zen baita errege/erreginek beren artxiboak gordetzeko ere. Horrez gain, presoak hor bertan atxilotzeko ere erabili zen.

1378. urtean gaztelua suntsitu zuten. Duela bi hilabete gaztelua

Page 5: Tebas

berritzen hasi ziren eta orain berrikuntza lanak direla eta gaztelua berreskuratuko dela pentsatzen du herriko jendeak.

TEBASEKO GAZTELUA

Tebas herri zoragarria da eta espero dugu egun batean hara joatea. Zuek ere joan nahi izanez gero, irailean joan ahal zarete Santa Eufemiako festak ongi gozatzeko.

ANIMA ZAITEZTE, MEREZI DU ETA!

JOSU-ENDIKA