Taktikak eta estrategiak - InteRed...1.067 €-koa da, % 38 gehiago. Kanbodian,...

64
Taktikak eta estrategiak

Transcript of Taktikak eta estrategiak - InteRed...1.067 €-koa da, % 38 gehiago. Kanbodian,...

Taktikak eta estrategiak

ZAINTZEN IRAULTZA

■ Argitaratzailea: InteRed

■ Egilea: Alicia de Blas

■ Argitalpenaren koordinatzailea: Raquel Tanarro

■ Itzulpena: Lema Traductores

■ Diseinua eta maketazioa: Tangente (kooperatiba-taldea)

■ Azaleko ilustrazioa: Luis Demano

■ Inprimatzea: Iarriccio Artes Gráficas S.L.

■ Data: 2014ko abendua

■ ISBN: 978-84-937893-6-7

■ Lege-gordailua: M-14095-2015

Lan hau nahi bezala kopiatu, banatu eta publikoki komunika daiteke, betiere egiletza onartzen bada eta ez bada merkataritza-helburuetarako erabiltzen. Ezin da lan hau aldatu, eraldatu edo lan hau abiapuntu hartuta beste bat sortu.

Argitalpen hau Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID)finantzatutako proiektu baten zati da. Argitalpen honen edukiaren erantzukizun esklusiboa InteRed-ena da eta ez du nahitaez AECIDen iritzia islatzen.

ESKUBIDE BATZUK ERRESERBATUTA(http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/)

3

AURKIBIDEA

HIRU URTE “ZAINTZAK BIZIZ”... ETA BEHAR DIREN BESTE HAINBAT URTE 5. or.

BIZITZAREN (JASANGARRITASUNA) ARRISKUAN 7. or.

A. KAPITALAREN ETA BIZITZAREN ARTEKO GATAZKA 7. or.

B. ZAINTZEN GIZARTE-ANTOLAKETA 9. or.

C. ZAINTZEN KRISIA 12. or.

BIZITZAREN JASANGARRITASUNA ERDIGUNEAN JARTZEA 14. or.

A. MERKATUEN LOGIKATIK DESINTOXIKATZEA 14. or.

B. “ZAINTZEN IRAULTZARAKO” PRINTZIPIOAK 19. or.

BIZITZAREN JASANGARRITASUNAREN LOGIKA 3DN 31. or.

A. UGALKETA-ESPARRUA: FAMILIAK

DEMOKRATIZATZEKO BIDEAN 31. or.

B. INGURUMEN-ESPARRUA: BIZITZA

JASANGARRIRAKO BIDEAN 39. or.

C. GIZARTE-ESPARRUA: ZAINTZARRAK LORTZEKO BIDEAN 46. or.

KONDORIO GISA... 55. or.

BIZITZAREN JASANGARRITASUNA NAZIOARTEKO AGENDAN 57. or.

AUTORITATEAK EZAGUTZEN 60. or.

GOMENDATUTAKO BIBLIOGRAFIA 61. or.

1|

2|

3|

4|

5|ERANSKINA |

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

5

1| HIRU URTE “ZAINTZAK BIZIZ”... ETA BEHAR DIREN BESTE HAINBAT URTE

2012ko martxoaren 4 bat zen, Madrilgo Lavapiés auzoko Casino de la Reina parkean. Nahiko egun txarra egiten zuen, hodeituta eta fresko antzera, baina parkea bihotz moreak zituzten globo berdez bete zen. Horrelaxe aurkez-tu zen "Zaintzak biziz, errealitatea eraldatu” kanpaina. Sentsibilizatzeko, hezteko, mobilizatzeko eta eragin politikorako kanpaina honek Nazioarteko Lankidetzarako eta Garapenerako Espainiako Agentziaren babesa jaso zuen "Gizartea eraldatzeko gizarte-heziketako proposamen bat: garapenerako eta herritartasun orokorrerako heziketa" hitzarmenaren markoan. Orduz geroztik, InterRed inguruko pertsonak kanpaina hori hazten joan dira.

Kanpainak iraun duen hiru urteek askorako ematen dute: pentsatzeko, ekiteko, idazteko, jolasteko, oihu egiteko, galdetzeko, exijitzeko, besarkatzeko, pixkanaka-pixkanaka era jasangarriago batean nola bizi ikasteko eta bizitzari garrantzia osoa emateko. Goitik beherako iraultza bat, alajaina! Eta bide horretarako gida bezala, "Bizitza jasangarriagoa duen eredu bat lortzeko pistak"1 dokumentua erabili dugu.

Pista horien laguntzaz bizi garen garapen kapitalistako eredua aztertu ahal izan genuen, dituen usteak zalantzan jarri, ia inoiz ikusten ez dena ikusgai egin, bizitzak eusten dituzten pertsonenganako dugun zorra aitortu eta erantzunkidetasuna erreklamatu. Eta ezagutzen ditugun toki horietan egin genu-en, InterRed elkarteak hogei urte baino gehiago lanean dirauen tokietan: ikastetxeetan, hezkuntza ez-formaleko guneetan, emakumeak, haurrak eta migratzaileak elkartzen diren tokietan...

1 - www.intered.org helbidean deskarga dezakezu dokumentua.

❚ Kanpainaren hasiera: Casino de la Reina parkea. Madril, 2012.

6

ZAINTZEN IRAULTZA

Urte hauetan guztietan, InterRed erakundeak, boluntarioen bidez eta erakundearekin lankidet-zan aritzen diren pertsonen eta elkarteen bidez, Espainia osoko ikasleekin sentsibilizazio- eta mobilizazio-ekimenak eta -jarduerak egin ditu; irakasleen irakaskuntza-jarduera aberastu duten metodologia-tresnekin trebatu ditugu irakasleak; aldaketaren eta eraldaketaren mezua ekarri die milaka pertsonei; finean, bizitza giza-ekintza ororen motorra den garapen-eredu bat bultzatu du. Eta ekimen eta proposamen horietako batzuk jasotzen dira dokumentu honetan.

Baina ez dugu amaitu. Hiru urte eta gero, arago joan nahi dugu. Orain, proposamena definitu eta gure iraultzarekin jarraitzeko mapa marrazteko unea da. Iraultza motel baina geldiezina, samurra bezain erradikala, da "Zaintzen iraultza"; eta beste talde eta toki batzuetara iritsarazi behar dugu. Horrela, oinarriak finkatzeko aldi barnerakoiago baten ostean, gertueneko testuin-gurutik, ezagunetik, ateratzeko unea da, zaintzarako eskubide unibertsalean oinarritutako herri-tarrak eraikitzeko prozesuak bultzatzekoa. Prozesu horiek beste publiko eta eragile batzuekin batera egin behar dira.

Asmo horrekin aurkezten da eskuartean duzun materiala. Hasteko, kapitalismoan, sistemaren erdi-gunea merkatuek hartu dutela eta bizitza mehatxatuta dagoela ulertarazi zigun analisia hartuko dugu berriro (II. kapitulua). Ikuspuntu horretatik aurrera, logika horretatik desintoxikatzen hasiko gara eta gure iraultzan gidatuko gaituzten printzipioak definituko ditugu: zaintza etika (irault-zailea) eta eskubide gisa, pertsonaletik politikorako eta banakotik talderako urratsa eta erreal-itatearen aurrean geure buruak ezagutzeko, onartzeko eta erantzukizuna hartzeko premisa. (III. kapitulua). Azkenik, hiru esparru edo barruti estrategiko identifikatuko ditugu, sistema iraultzen hasteko: ugalketa-esparrua, non zaintza taldearen gizarte-erantzukizuna izan dadin eskatzen dugun; ingurumen-esparrua, ekomendekoak garela uste dugunez, beste bizimodu batzuk plant-eatzen ditugu bertan, jasangarriak direnak, eta, azkenik, gizarte-esparrua, non gizarte-antolaketa arretatsuak eraikitzearen alde apustu egiten dugun (IV. kapitulua).

Material honetan ikasteko balio izan diguten teoria-proposamenak bildu nahi izan ditugu. Teoria horiek gehienak ekofenimismoari eta ekonomia feministei lotuta daude. Baita inspiratu gaituzten talde, mugimendu eta bizipenei (geureak edo beste batzuenak) ere. Eta gure xedea beste pert-sona batzuei ere inspiratzea da. Asko dira agertzen direnak baina gehiago dira falta direnak. Izan ere, kapitalismoak (patriarkatuak2 bezala) ez baitu guztia okupatu, pertsonak elkarri laguntzen diogulako eta kapitalismoaren logikatik kanpo erlazionatzen garelako, haien zoritxarrerako, eta talde asko direlako, edonon, mundua aldatzeko ahaleginean ari direnak, justuagoa eta zainduagoa egiteko. Hori dela-eta, irakurtzen jarraitzera animatu nahi zaitugu, zeure bizipena berrikusi eta pixkanaka zure ikusmoldeak eta ekintzak eralda ditzazun. Finean, gure "Zaintzen iraultzan" parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

■ Hiltzearen eta akabatzearen artean, bada hirugarren bide bat: Bizitza.

Beltzez Jantzitako Emakumeen lema

2 - Feminismoaren ekarpenetako bat hauxe da: sexuen arteko aldea; gogoratu emakumeek betidanik pentsatu, sortu eta egin dutela politika, patriarkatuaren marjinetatik.

Foto: Orrling (Wikipedia - CC).

7

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

2| BIZITZAREN (JASANGARRITASUNA) ARRISKUAN

Kanarietan milaka pertsona irten ziren kalera petrolio-prospekzioen aurka protestatzeko. Munduko biztanleen % 1ak aberastasunaren % 46 pilatzen du eta biztanleen % 80k, berriz, % 6 baino zertxobait gehiago. Espainian emakumeen batez besteko pentsioa 659 €-koa da. Gizonena, berriz, 1.067 €-koa da, % 38 gehiago. Kanbodian, ehungintza-industriako langileek 80 ordu ere lan egiten dituzte astean, batez ere, herrialde aberastuetako kontsumo handiko aldietan, Gabonetan esater-ako, beren 78 €-ko oinarrizko hileko soldata 124 €-ra igotzeko. Espainiara bueltan, 37.421 familia etxegabetu zituzten 2014ko lehen erdian. Latinoamerikan eta Kariben 2 milioi neska-mutil eta nerabek etxeko langile gisa lan egiten dutela kalkulatzen da. Horietatik % 90 neskak dira. Berriz ere Espainian, jaiotze-tasa baxua da, 1,27 seme-alaba/emakumea zen 2013an, eta horrek munduko gizarte zahartuena egiten gaitu. 2014ko urrian Facebook eta Apple enpresek jakitera eman zuten bere langile emakumeen obuluak izozteko tratamendua finantzatuko zutela, konpromiso profe-sional baxuagoa dutenerako atzera dezaten amatasuna. 2013an migratzen duten pertsonen kopu-rua hazi egin zen eta 232 milioi izatera iritsi zen. Latinoamerikan, migratzen duten pertsonen % 60k (emakumeak izaten dira gehienak) Europan eta Ipar Amerikan etxeko langile3 gisa aritzeko migratuko dute.

Itxuraz loturarik ez duten datu horiek guztiek sorburuko arazo komun bat dute, "Zaintzak biziz" kanpainaren abiapuntu dira: kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkaren emaitza dira.

A. KAPITALAREN ETA BIZITZAREN

ARTEKO GATAZKA

Gure ekonomia-garapen kapitalistaren ereduaren ezaugarria merkatuei ematen dien garrantzia da. Eta gure gizarteak merkatu kapitalista horien inguruan antolatzen dira. Gure ordutegiak, errutinak, jateko ohiturak, ikasketak, aisialdia, ongizatearen ikuskera eta abar guk merkatuan eta merkatuak berak hobeto funtzionatzeko konfiguratzen dira, hazkundea bultzatzeko eta, finean, kapitala pilatzeko.

Era berean, egiaztatu dugu gizakien bizitza oso mendekoa eta ahula dela. Naturaren mende gaude (polinizazioa, fotosintesia, uraren zikloa...) eta, gehiago ala gutxiago, eguraldiaren eta gu zaintzeko jarritako pertsonen energiaren mendeko ere bagara. Beste era batera esanda, gizakiok elkarren arteko mendekotasun handia dugu eta ekomendekoak ere bagara, zaintzen eta naturaren lanak baitira, gizartea ugalduko dela bermatzen dutenak, bizitza mantentzen dutenak.... merkatua mantentzen dutenak.

3 - El Mundo (2014/10/18); “Gobernar para las élites” txostena, Intermón Oxfan (2014); "Impacto de las pensiones en la mujer” txostena, IESE (2014; “Desmayos, abusos y muertes: así se fabrica la ropa en Camboya”, El diario (2014/09/17); “Datos del sobre el efecto de la crisis en los órganos judiciales”, CGPJ (2014/10/10); Latinoamerikako eta Karibeko LANEren bulegoa (2014/06/12); EIN-Biztanleen mugimendu naturala (2014/7/7) eta 2014ko Munduko biztanleen txostena-UNPFA ; “Programa de Acción de la Conferencia Internacional sobre la Población y el Desar-rollo después de 2014”, NBE.

8

ZAINTZEN IRAULTZA

Pentsa daiteke bizitza mantentzeko logika eta kapitala pilatzeko logika bateragarriak eta siner-gikoak direla, biak gizaki guztien garapenaren eta ongizatearen alde egiten dutela, baina ezta hurrik eman ere. Kapitalismoan, merkatuak banakoaren aberastasuna bilatuz onurak sortzea du xede, bizitzaren jasangarritasunerako lan-guneak, ordea, pertsonen beharrak bete nahi ditu, taldear-en ongizate maximoa lortzeko. Gizarte kapitalistetan lehiatu egiten da, baina bizitza mantent-zen den guneetan, berriz, lankidetzan jarduten da. Bestalde, merkatuek truke-balio baten esleitzen zaien kostuak soilik kontabilizatzen dituzte, naturako eta denboren eta energien baliabideak nahi bezala hartuz, nahiz eta horiek erabilera-balio handia izan, doako izaten jarraitzen dute, ikusezin dira betiko ekonomiarentzat. Merkatu kapitalis-tak hazi behar du, eta naturako baliabideen eta pertsonen denboren eta energien kontura egiten du, baina azken baliabide horiek salerosgarriak ez izateak ez du esan nahi infinituak direnik.

Hein batean, ekoizpenaren uste hori gure sistema sozi-oekonomikoa oinarritzen den usteetako bat delako gertat-zen da hori. Eta uste hori nahastu ohi dute berez gizakiak berritu ezin dituen materialak erauzi eta eraldatu eta guztia nahi adina ekoitzi daitekeelako sentsazioa sorraraz-teko eragiketa batekin. Bestalde, sistema oinarritzen den beste uste bat autosufizientzia da. Uste horren arabera, lan egiten duen pertsona bat pertsona independente bat da eta jasotzen duen soldatarekin iraganeko, oraingo eta etorkizuneko behar guztiak ase ditzake. Hau da, lan-indar-raren ugalketa "bera bakarrik" egiten dela ematen du, eta ez lanaren errenta prestatutako janari, garbitutako arropa edo amaren esne bihurtzen dituen zaintza-lan aldraren fruitu.

"Zaintzak biziz" kanpainan, garapen-eredu hau adier-azteko erabili dugun irudietako bat iceberg bat izan da. Bertan, icebergaren zati bat ikus dezakegu, merkatuak izango liratekeena, baina urpean hura ur-gainean mantent-zen duten zaintza-lanen edo naturaren masa handi bat ezkutatzen da. Merkatuek erdigunea nola okupatzen duten ulertarazten laguntzen digu irudi horrek, gure energiaz eta denboraz jabetzen direla beren zerbitzura jartzeko, eta bizitza, xede beharrean, bitarteko bihurtzen dutela. Bitarteko gisa egindako bizitza beti egongo da mehatxat-uta. Horrela bakarrik uler daiteke soberan dauden bizitzak egotea, "giza hondakinak" Zygmunt Bauman-en hitzetan, merkaturako ekoizteko edo ugaltzeko gai ez direlako, ezta kontsumoaren bidez beren beharrak estaltzeko bertara joateko ere. Horrela soilik ulertzen da gatazka armatuetan bizitza suntsitzea edo ekologia-hondamendiak ekonomia-hazkundetzat kontabilizatzea kontu nazionaletan. Yayo Herrero-k dioen moduan, sistema "biozida" bat da.

Planetak dituen hodiak saturatzearen ondoriozko klima-aldaketak, bioaniztasunaren galerak, energia-baliabideen ahitzeak eta uraren, airearen eta lurraren kutsadurak ezbairik gabe adierazten dute gizakiak nabarmen gainditu

■ “AZTARNA EKOLOGIKOA”* kontzeptuak planetan dauden baliabideen giza-eskaera Lurrak berriro sortzeko duen gaitasun ekologikoarekin lotzen du. Espainiar batek, batez beste, planetak eskain dezakeena baino 3 aldiz gehiago eskatzen du, edo beste era batera esanda, gizaki guztiek gure bizimodua izango balute hiru planeta beharko lirateke. Gure ekoizpen- eta kontsumo-maila mantentzeko, beste gizakien eta gizaki ez direnen gizarte batzuk bizitzeko behar dituzten baliabide biofisikoak hartzen ditugu.**

*- "Aztarna ekologikoa" kontzeptuari buruzko informazio gehiago lortzeko eta aztarna hori kalkulatzeko: www.myfootprint.org edo www.tuhuellaecologica.org.

**- Ingurumen krisiari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu "Pistas para un modelo de vida sostenible" dokumentua..

Argazkia: Subiendo al SUR (Flickr - CC).

9

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

dituela planetaren muga biofisikoak. Ingurumen-krisia, gainera, ondorioak desberdin eta bide-gabe banatu dituen krisi bat ere bada. Erantzukizun handiena duten gizarteek pairatzen baitituzte ondorio gutxien. Beste era batera esanda, esan dezakegu herrialde industrializatuek zor ekologiko bat dutela pobretutako herrialdeekin, baliabide naturalak erabiltzeagatik eta planetak nekez asim-ilatu ditzakeen hondakinak sortzeagatik. Hondakin mota horiek, hain justu, azken herrialde hori-etara eraman ohi dira.

Ingurumen-krisiarekin batera, bizitza mantentzen den esparrua, edo bizitzeko bizitza duin bat mantentze-koa, ere krisian dagoela ohartu gara. Zaintzen krisia deritzona.

B. ZAINTZEN GIZARTE-ANTOLAKETA

Zaintza-lanak gizarte-ugalketara eta bizitza mantentzera bideratutako jarduera oro dira. Bizitza hori ahula da eta, mantentzen ez bada, ez da bideragarria. Gure gizartean lan horien pisua ez da hondarra edo gutxiengoa, lanean emandako guztizko denboraren % 66 baino gehiago da, 34,74 milioi lanpos-turen parekoa4. Bere pisu kuantitatibo handiaz gainera, zaintzen guneak hartzen du multzo guztiak

4 - Datuak lan honetatik atera dira: Mª A. Durán (2009), “La contabilidad del tiempo” (Denboraren kontabilitatea).

NATURA

MERKATUA

MERKATUA

NATURA

ZAINTZAK

ZAINTZAK

10

ZAINTZEN IRAULTZA

funtzionatzeko ardura, bizitzak jarraitzekoa, merkatua erdigunean jarritako ereduaren eta gizakion behar saihestezinen arteko tentsioa jasanez. Argi eta garbi hitz eginda, zaintzarik gabe ez lukete merkatu kapi-talistak eta gainerako sistemak funtzionatuko.

■ Muntaia-katea sukaldean, komunean, gure gorputzen hasten da.

Silvia Federici, historiolaria.

Gure gizarte- eta kultura-ingurunean, bizitza mantentzeko erantzukizuna pribatizatu egin da, etxeetan egitera bideratu baita, eta Estatuak, enpresek edo beste gizarte-erakunde batzuek ez dute erantzukizunik. Gainera, erantzukizun hori feminizatu egin da. Emakumeak baitira, hein handi batean, ordainduta edo familia-harremanaren baitan, zaintza horietaz arduratu direnak. Zaintzen pribatizazio eta feminizazio hori familia oso zehatz eta mugatu baten ikusmoldean oinar-ritu da, gizon eta emakume baten arteko behin betiko batasunean. Ikusmolde horrek beste edoze-in sexu-identitate baztertzen zuen, baita pertsonek beren bizitza norekin partekatu nahi zuten aukeratzea ere. Beraz, merkatu kapitalistak etxeetan hezi eta hazitako lan-indarraz gozatzeko, batez ere emakumeen zaintza-lanak bere egiteko, behar-beharrezkoa dira gizonei eta emaku-meei dagokienaren banaketa zorrotz hori mantentzea eta derrigorrezko heterosexualtasunean eta kideen arteko bereizketan oinarritutako familia-eremu bat. Horregatik, ekonomia-sistema honi kapitalismo heteropatriarkala dei deizaiokegu.

Familia eskubide-subjektu gisa hartzen duen sistema horren barnean, bere kideen interesen eta behar-ren aniztasuna alde batera utzita, beste etika bat ezartzen da pertsonen sexuaren arabera. Emakumeei entregaren eta sakrifizioaren etika ezartzen zaie, hau da, Zaintzaren etika atzerakoia. Garapen morala-

■ Marcela Lagarde-ren hitzetan, PATRIARKATUA generoan oinarritutako boterearen gizarte-ordena bat da, mendekotasun modu batean oinarritzen dena eta bere paradigma gizona dena. Ordena horrek gizonen eta maskulinotasunaren gailentasuna ziurtatzen du, aurrez emakumeak eta feminitatea gutxietsita. Halaber, gizon batzuk beste batzuekiko duten nagusitasun-ordena bat ere bada eta emakumeak besterentzen dituena. Ordena hori gizon helduek emakumeenganako eta neska-mutilenganako duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa izanik familiaren eta bikote heterosexualen instituzioaren baitan, baiezta dezakegu heterosexualtasunaren araudian oinarritzen dela (normaltasunaren arau eta neurri gisa) eta, beraz, HETEROPATRIARKATU gisa ere ezagutzen da.

11

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

ren ereduaren arabera, emakumeek unerik onena eta gogobetetasun pertsonal onena beste pertsona batzuk zainduz lortuko lukete, beren buruaz ahaztuta eta "besteentzako izanda". Horrela, neska txiki direnetik, bizitza profesional gogorra duten eta janaria prestatu, arropa garbitu, etxeko-lanak egiten laguntzen duten eta oso eder agertzen diren emakumeen irudiekin bonbardatzen gaituzte, "Super-woman" diren emakumeen irudiekin. Emakume horiek azaldu dugun horrengatik guztiarengatik, publikoaren aitortza jasotzen dute eta ez da zalantzan jartzen bere beharrak, osasuna edo askatasuna bigarren plano onartezin batean geratzen ote diren.

Familiaren ikuspegi hori, gainera, maitasunaren ideia batekin elikatzen da. Maitasun hori, ordea, askatasunari eta aniztasunari irekitakoa, maitasun solidario eta "bestearekin" (beste hori familia-nukleoko kidea edo beste edozein gizaki izan daiteke) konprometitua izan beharrean, kontsumoko maitasun bat da, maitasun pribati-zatu eta estereotipatu bat, gizonentzako eta emakumeentzako funtzioak ongi definituta dituena. "Maitasun erromantikoaren" ideia, nagusiki, emakumeei bideratuta dago, nahiz eta asko aldatu garen, "Pretty Woman" ikustean hunkitzen jarraitzen dugula, "bikotekide perfektua" bilatzen jarraitzen dugula edo gure bikotekide-arekin dugun edozein desadostasunagatik amore emateko nahia sentitzen dugula ohar gaitezke, bioan arteko aldea osagarritasun-faltaren adierazle gisa nabari dugulako. Horregatik, kapitalismo erromantiko bati buruz ari gaitezke, maitasunaren ideia hori oso funtzionala dela sistemarako, emakumeen denbora eta "maitasun-energiak" doan entregatzea errazten baitu, kapitala gehiago hazi eta pilatzeko. Izan ere, bizitzaren jasangar-ritasunaren ideia, kapitalaren logikarekin gatazkan egon beharrean, bere zerbitzura jarri dela pentsa daiteke.

■ Aste honetan, elkar ezagutzen ez duten hiru andereñok esan didate murrizketen eta gogo faltako une hauetan mantentzen dituena beren ikasleekin duten harremanean aurkitzen duten adorea, eskertza eta zentzua dela. Entzun nituenean beren lanean jartzen duten arreta eta irakaskuntzarekiko sentitzen duten maitasuna sumatu nituen. Euretaz gogoratzean pentsatu nuen, agian, baliabide materialek, burokratikoek eta teknikoek huts egiten dutenean, nabarmenago geratzen dela harremanek eta gizaki bakoitzak bere lanarekin eta presentziarekin jokoan jartzen duena.

Baina, argudioen haria jarraitzean, askatzea zail zaidan korapilo zahar bat sentitu nuen. Nabarmena da hainbat eta hainbat irakaslek beren lanean jartzen duten maitasunak eskola gizatiartzen eta aberasten dutela. Eskola gizatiarragoa eta aberasgarriagoa sortzeko txinparta izan daitekeen maitasuna da. Baina, aldi berean, besteek egindako triskantzak zuritzeko balio dezake.

Hau da, irakaskuntzan jarritako maitasunak, murrizketen eta eskolaren arreta ezaren eta

aitortza ezaren eraginak gutxitzean, halako politika suntsitzaileak egiten dituztenen lana erraz dezake, irakasleak are gehiago gainkargatuz, sorgin-gurpil are bertutetsuagoan. Familia askotan, ospitaleetan eta beste hainbat tokitan ere horixe bera gertatzen da. Historian zehar emakume askok bizi izan duten gatazka bat da eta ez dira beti erantzun bat emateko gai izan.

Horregatik, nire galdera da zer egin dezaket maitasun hori adabaki huts edo zerriei perlak botatzea ez baina gatazkak ireki, eraldatu, arnasa hartu eta hobeto bizitzeko bide eraginkor bihur dadin?

Graciela Hernández. “Singulares” blogean argitaratua

Argazkia: National Assembly For

Wales / Cynulliad Cym

ru (Flickr - CC).

12

ZAINTZEN IRAULTZA

C. ZAINTZEN KRISIA

Zaintzen krisiak hainbat arrazoi ditu eta hainbat eratan eta elkarrekin konbinatuta jarduten dute planeta guztian zehar. Gizarte industrializatuen testuinguruan, eta batez ere klase ertainei dagok-ienez, emakumeak lan-munduan sartzeak (landa-eremuko emakumeak edo klase apalenetakoak beti sartu-irten dira prekarioki lan-merkatutik) eraman ditu lehen bizitza mantentzera bideratuta-ko denbora eta energiak merkatura. Lanegun luzeek, lan-eremuetan zerbitzurik ez izateak edo hiri-etan ezertaz ezagutzen ez ditugunen ondoan bizitzera behartzen gaituzten edo lanpostura iristeko bidaia luzeak egitera behartzen gaituzten hirigintzek ere laguntzen diote krisi honi, zaildu egiten baitute zaintza partekatuen sareak ehuntzea. Beste gizarte batzuetan, klase ertainetako emak-umeak lan-munduan sartzeari eta lanegun luzeei etxeko zaintzaile nagusien falta gehitu behar zaie, migratu dutelako. Baita estatuak dituen erantzukizunen utzikeria eta lan-eskakizun handiak ere, teknologia (sukaldeak edo hozkailuak) edo oinarrizko baliabideen (ura edo erregaiak) falta-gatik. Adibidez, FAOren arabera, Saharaz azpiko emakumeek batez beste 200 milioi ordu pasatzen dituzte egunean ur bila, urtean 40.000 milioi ordu5, Frantziako lan-indar guztiak urtebetean egiten duen lan adina.

Baina pertsonek (eta merkatuak) zaintzak behar dituzte. Gustatuko litzaiguke krisi honi erant-zuteko zaintzen beste gizarte-antolaketa bat sortu dela eta gizonak edo gizarte-erakundeak lanean hasi diren emakumeen proportzio berean hasi direla zaintzen, baina badakigu ez dela horrela. Beraz, nola mantentzen da bizitza? Askotan, merkatuan zaintzak erosiz: etxeko langileak, ordutegi zabaleko haur-eskolak, zahar-etxeak, haurrentzako aisialdi-zentroak, ikuztegi-zerbitzua, josketa-konponketak, eramateko janaria, adineko pertsonei bisitak egin, neska-mutilak parkera eraman edo gaixotzen gaituztenean zaintzen gaituzten profesionalak. Hauxe da sistemaren para-doxetako bat: behar ditugun zaintzak erosi ahal izateko dirua lortzeko aritzen gara lanean. Baina etxe guztietan ezin dituzte behar dituzten zaintzak erosi eta, gainera, zaintza guztiak ezin dira salerosi. Muga horren aurrean, konponbide ohikoena emakumeen lanegun bikoitza da, estatuko lan ordainduaren % 45 egiteaz gain, zaintzen % 80 egiten dute eta, ondorioz, gure gizarteko lan osoaren % 69 beraiek egiten dute6.

Erantzukizun eta lan-kargaren banaketa desberdin hori ikusgai egiteko, Zaintzen zorra sortu da, pertsonek beren beharrei erantzuteko (bere "Zaintzen aztarna") jasotzen duten eta beste giza bizitza batzuei jarraipena bermatzen ematen duten denboraren eta energiaren arteko erlazioa, alegia. Zor horren balantzea negatiboa litzateke gizon gehienentzat, ematen duten baino zaintza-energia gehiago kontsumitzen baitute oro har. Emakume gehienena, ordea, balantze oso positi-boa litzateke, eta hori arrisku handia litzateke bere osasun eta ongizaterako, baita bere garapen pertsonalerako oztopo bat ere. Enpresek, estatuak eta gizarteak ere aitortu gabeko zor bat dute emakumeenganako, gizartea mantentzeko egindako zaintza-lanengatik.

Gure gizarteetan gizarte-ugalketaren krisiari emandako beste konponbide bat zaintzen gizarte-antolaketaren globalizazioa izan da, hau da, zaintzeko denbora eta energia "inportatu" da. Horre-la, landa-eremutik hirira "zerbitzatzera" joateko betiko migrazioaren eboluzioa bailitzan, zaintzen mundu-mailako kateak osatu dira. Kate horien bidez, etxe batzuetako zaintza-lanak beste batzuetara transferitzen dira, zenbait botere-ardatzekiko (generoa, kultura-identitatea, klase soziala, adina edo jatorria) duten posizio desberdinaren arabera. Zaintzen mundu-mailako katea litzateke, adibidez,

5 - FAO (2011) “El Estado Mundial de la Agricultura y la Alimentación 2010-2011” (Nekazaritzaren eta elikaduraren mundu-mailako egoera 2010-2011). Erroma.

6 - “Encuesta de Usos del Tiempo” (Denboraren erabilerari buruzko inkesta), CIS 2009 eta Mª A. Durán (2009) “La contabilidad del tiempo” (Denboraren kontabilitatea).

13

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

familia espainiar batek beren seme-alabak zaintzeko Dominikar Errepublikako emakume bat kontratatzen duene-an. Lan hori ordura arte amak egiten zuen, eszedentzia bat eskatu baitzuen bere lanean, baina kalkuluak egin ostean, jabetu da askoz errentagarriagoa zaiola atzerriko emakume bat kontratatzea eta, bide batez, haur-eskola garestia aurrez-tea. Era berean, kontratatu duten emakumeak migratu egin du eta amonaren esku utzi du bere seme-alaben zaintza, familiarako nahikoa diru-sarrera izango duela ziurtatzeko eta, gainera, Haitiko langile bat kontratatu ere ahal izango du orduka bere etxean zerbitzatzeko.

Zaintzen krisiaren ondorio ikusgaiena pobrezia da, hau da, pertsonen giza eskubideak urratzen dira. Tradizionalki, pobrezia neurtzeko diru-sarrerei soilik behatu izan zaio, eta albo batera utzi dira bizitzako beste esparru batzuk, hala nola diru-sarrera horiekin lortutako ondasunak eta zerbitzuak biderkatzeko eta bere kideentzat erabilgarri egiteko, etxean egiten zituzten zaintza-lanen ekarpena. Hau da, etxe batek pobrezia-arriskuaren gainetik dauden bizi-baldintza batzuk izateko, diru-sarrerez gain, gutx-ieneko zaintza-lanen maila bat beharko du erositako elikagaiak janari edo xaboia arropa garbi bihurtzeko. Diru-sarrera zabaldua neurtzeko proposamenak ekarpen hori islatzen du. Horrek zaintza-lanen balioa aitortzen laguntzen du eta agerian uzten du, etxe batzuetan, zaint-za-lanen gutxieneko maila hori ezin dela lortu. Ondorioz, pobrezia-maila berri bat sortzen da, denborari lotutako pobrezia edo zaintzen pobrezia.

■ Redefining Progress*, fundazioak 1995en formulatutako BENETAKO PROGRESIOAREN Indizearen xedea gizarteen aberastasuna neurtzeko erabiltzen den BPG ordeztea da eta, horretarako, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-adierazleak konbinatzen ditu. Ondorioz, zaintzen lana edo boluntariotza gisako jarduera ez-ordainduak kontuan hartzen ditu eta ingurumenaren narriaduraren, desberdintasunen, kanpo-zorraren edo delinkuentziaren kostuak kentzen dira.

1950etik 2000rako Estatu Batuetako BPGren eta BPIren (ingelesez, GDP eta GPI) bilakaerak konparatzen baditugu, lehena hirukoiztu bazen ere, bigarrena egonkor mantendu zela ikusiko dugu.

* - www.rprogress.org Iturria: Rethinking Progress, 2004. Demos.

❚ Amona bilobez inguratuta. Elías Piña probintzia. Errepublika Dominikarra.

14

ZAINTZEN IRAULTZA

BIZITZAREN JASANGARRITASUNA ERDIGUNEAN JARTZEA

Esan dugu merkatu kapitalistak gure garapen-ereduaren erdigune direla, bada, gure Zaintzen irault-zarekin, bizitzaren jasangarritasuna jarri nahi dugu erdigunean, hau da, merkatuak erdigunetik kendu, bizitzaren zerbitzura jartzeko eta bizitza bera izateko gure gizarteak antolatzeko unean lehentasuna izango duena. Beraz, gure proposamena zaintzak birbaloratzea edo birbanatzea baino harago doa, gailentzen den logika aldatu gabe egitea posible balitz bezala. Gure proposamena logikaz aldatzea da sistemari buelta emateko eta errotik aldatzeko.

■ Bizitzaren jasangarritasunetik begiratzen badugu, derrigor galdetu behar diogu geure buruari, azken batean, ordaindutako eta ordaindu gabeko lanen, makrotik mikrorako, merkataritzako eta ez-merkataritza-ko politiken eta prozesuen engranaje konplexu osoak (...) engranaje hori osatzen duten jendeari bizitzeko moduko bizitza bat lortzen uzten ote dion, ongizate gorri eta egunerokoa sortzen ote duen.

Amaia Pérez Orozco 7

PBaina, gainera, bizitza guztia sistemaren baitan egon ostean, bertan gizarteratu ostean, bertarako hezi ostean eta gure denbora eta energiaren zati handi bat entregatu ostean, merkatu kapitalistek bizitza, kultura eta iruditeria kolektiboa ulertzen dugun ikusmoldearen zati handi bat ere okupatzen dutela ohartzen gara. Eta “estrabismo” horrek, merkatuen logika ulertzeko naturalizatze horrek balizko beste mundu bat egiteko unean mugatzen gaitu. Horregatik, pankarta batek zion moduan: Inguratzen gaituen sistemaren aurkako borroka ez da barneratuta dugun sistemaren aurkako borroka baino garrantzitsua-goa. Beraz, gure analisietako eta gure helburuetako merkatuak ere kendu behar ditugu erdigunetik; finean, gure desioetatik eta gure iraultzatik atera behar dugu kapitalismoa.

A. MERKATUEN LOGIKATIK DESINTOXIKATZEA

EAzken urteetan milaka familia beren etxebizitzak galtzen ikusi ditugu, estatuak eta legeek lehentasuna ematen baitzioten mailegu-emaileen jabetza pribatuari edo bankuei, etxebizitza-ren eskubidearen aurrean. Badakigu jakin ere, botika-industriak ez dituela gaixotasun zabalduen

7 - “La sostenibilidad de la vida en el centro... ¿y eso qué significa?” komunikaziotik ateratako aipua, 2013an Pablo de Olavide Unibertsitateak antolatutako Ekonomia Feministaren IV. Biltzarrean aurkeztutakoa.

3|

15

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

tratamenduak ikertzen, "pobreek" pairatzen dituztelako, ezta gaixotasun arraroenak ere, ez dire-lako errentagarriak. Estatuetako legeek hori onartzen dute, baina herritarrok ere naturaldu eta onartu dugu.

Kontrako norantzan, gure analisien eta gure proposamenen erdigunean bizitza jartzen hasteko, adibidez, zalantzan jarri behar dugu erretiro-pentsioak merkatuan egindako lanari ematen zaion balioaren arabera ezartzea eta ez erretiroak duen gizarte-balioan oinarrituta, edo bere nekagarri-tasunean, edo pasatako denbora-kopuruan. Pentsioen gaian sakonduz, pertsonei eta beren behar-rei lehentasuna ematen dien ikuspegi ez-kapitalista bat hartzen badugu, ezin da gure estatuan adineko emakume askok jasotzen duten pentsio baxuenei ematen zaien “kotizazio gabekoa”8 izendapena ulertu, bizitza osoa gizarte-ugalketari, langileen zaintzari "laguntzen" pasa ostean, altxor publikoko "zergapeko" izan ostean, ordutegirik eta egutegirik gabe. Azken batean, gure buruetan ere merkatuak desnaturaltzen eta erdigunetik kentzen hasten bagara, baztertu behar

dugu merkatuarekiko dugun posizioa izatea eskubidedun subjektu ote garen edo, kasurik onenean, laguntza-objektu ote garen zehaz-teko baldintza.

Merkatu kapitalisten logika munduarekiko dugun ikuspegian zein punturaino infiltratu den jakiteko beste seinale bat lehiakorta-sunari edo indibidualismoari emandako aitortza da, bizitzak eusteko beste jarrera baliotsuago batzuen aurrean, hala nola lanki-detza edo erantzunkidetasuna. Horrela, oinez hasten garenetik "ea nor iristen den lehenen-go" esaka hasten zaizkigu, ea nork ateratzen dituen nota onenak, ea nor den ezagunena, ez gure mugak gainditzeak ematen duen pozagatik, baizik eta gure kulturan lehena izateak ematen dituen pribilejioengatik. Era berean, gure bizitza "produktiboagoa" izan

dadin, gure denbora "aprobetxatzen" eta "ez alferrik galtzen" saiatzen gara, "urrutira iristeko", "probetxuzko" pertsona bat izateko, besten behin ere, bizitza ekoizpenerako bitarteko bat balitz bezala ez xede bat. Gure bizitzak azeleratu eta autoeskaerak saritzen dira, pertsonok mugarik izan-go ez bagenu bezala, gure ahultasunak onartu ezingo bagenitu bezala.

“Bizitza jasangarriaren eredu baterako aztarnak” dokumentuan genioen, XVI. mendetik aurrera zabaltzen hasten den Modernitatearen pentsamenduak antropozentrismo eta androzentrismo9 ezaugarri handiak dituela eta pentsamendu horretan oinarritu dela kapitalismoa. Pentsamendu horri lotuta zibilizazioa naturaren kontra jartzen da, zientzia tradizioaren kontra, arrazoia emozio-aren kontra edo burua gorputzaren kontra. Pentsamendu horrekin lotuta, Aurrerabidea definizioz ona dela sinestera iritsi gara, teknologiak ebatziko dituela gure arazoak edo gizakia naturatik

8 - 2011n, 22 erakunde feministek sinatu zuten Pentsio-sisteman genero-berdintasuna lortzeko manifestua (www.feministas.org/manifiesto-por-la-igualdad-de.html).

9 - Androzentrismoa: giza espeziearen esperientzia unibertsalaren ikerketa- eta analisi-parametro gisa gizonezkoak eta euren ezaugarriak hartzeko joera, emakumeena dena eta historian izan duten papera ezkutatuz.

Antropozentrismoa: gizakiak naturaren jabe sentitzen diren joera eta gizakia gainerako planetari gailenduz egikaritu dena.

❚ Ehun-fabrika Kahramanmaraş-en (Turkia). Argazkia: Travel Aficionado (Flickr - CC).

16

ZAINTZEN IRAULTZA

kanpo bizi daitekeela, beste animalia-espezie bat izango ez balitz bezala. Bada, bizitza erdigu-nean jartzen hasteko, beharrezkoa izango da, ikuspegi hain mugatu eta mugatzaileak gainditzeaz gainera, gure "merkatuzentrismoa" gaintzen hastea.

■ Gure kontzeptu-esparruaren eraldaketa egin ahal izateko, desberdintasunean oinarritutako gailentzea justifikatzen duen pentsamendu dualista hierarkizatua gainditu behar da. Pentsamendu demokratikoagoa praktikatzea dakar berekin, ez hain hierarkizatua, hala giza komunitatearen muinean nola horren eta izakien artean. Halako aldaketa batek sexismoa, klasismoa, arrazakeria, androzen-trismoa, antropozentrismoa, espezismoa eta beste hainbat ismo lege bihurtzeko oinarriak ahulduko lituzke.

Alicia Puleo 10

Eta behin “tartea eginda”, gure mundua ulertzeko moduan arrakala bat egin ostean bertan jasangarritasunaren logika ezartzen hasteko, galdetu behar genioke geure buruari zer-nolako bizitzaz ari garen bizitza erdigunean jartzea diogunean. Eta xede bat ez den bizitza prekarizatu horren kontra, hazteko bitarteko bat, bizitzeko duina den bizitza batez, bizitza bizigarri batez, ari gara. Baina bizitza bizigarri batek zer esan nahi duen birdefinitu nahi badugu, ez merkatu kapitalista baten ikuspegitik, bizitzatik bertatik baizik, ezin gara esparru materialetara eta kontsumokoetara joan, normalean erlazionatzen den moduan. Bizitza bizigarri batek ezin du ongizate materialarekin, erosotasunarekin edo gizarte-posizio onek isurtzen dituzten kontro-larekin eta segurtasunarekin edo pribilejioekin erlazionatuta egon. Bizitza bat ezin da definitu bizitza prekarizatu baten kontrako bezala, eta guztiek alde onean bizi nahi izatea, txanponaren bi aldeak berak direla ohartu gabe, pertsonen ongizatea beste batzuen pobrezian baitatza, pert-sona horien denbora, lana eta beharrak asebetetzeko behar diren baliabideak norberarentzat hartzean.

Zalantzarik gabe, aurrerapenak bizitza bizigarri baterako elementu asko ekarri dizkigu, hala nola haurren hilkortasun-tasa jaitsi da edo oinarrizko heziketarako sarbidea ekarri digu, baina osasuna eta ongizatea kendu dizkigu beste esparru batzuetan. OMEren datuen arabera, 1950eko hamarkadan Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan %1ek baino gutxiagok zuten depresioa. Gaur egun, % 15ek dute. Espainiako ekonomia gehien hazi zen aldian, 1997tik 2002ra, anti-

10 - Puleo, A. (2007): “Medio ambiente y naturaleza desde la perspectiva de género” (Ingurumena eta natura genero-aren ikuspegitik), El paradigma ecológico en las ciencias sociales (Gizarte-zientzietako paradigma ekologikoa) lanean, Garrido, F., González, M., Serrano, J. L. eta Solana, J. L. egileena (ed.), Icaria.

17

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

depresiboen guztizko kontsumoa % 10711 hazi zen. Hau da, gelditu, berriro hausnartu, zaindu edo lagundu beharrean, ekoizten jarraitzeko baliabideak eman zizkigun zientzia, nahiz eta zoriontsu ez izan. Ez ote da hau sistemaren beste arrasto bat? Nola "lapurtzen" dute merkatuek gure zorion-tasuna? Hein handi batean, gure kontsumo-gaitasunarekin lotuta, hazkundearen makinaria martxan mantentzeko estrategia ona, Serge Latouche-k, deshazkundearen pent-satzaileetako batek, esango lukeen moduan, "pozik dagoen jendeak ez du kontsumitzen".

Bizitza bizigarriaren mapa egiten jarraitzeko, eredu hau eraiki den subjektua zalantzan jar dezakegu, bere autohar-rokeria-idealarekin: banako ZBGHh (zuria, burgesa, gizone-zkoa, heldua eta heterosexuala)12. ZBGHh banakoaren presentzia gehiengoa da IBEX 35eko eta burtsa-merkatu-etako Administrazio-batzordeetan, munduko parlamentu-etan eta alderdi politikoen buruzagitzetan, unibertsitat-een katedretan eta hainbat elizetako goi-hierarkietan. Agi denez, bertan beren merezimenduarengatik daude, baina —A zer kasualitatea!— guztien identitatearen ezaugarri nagusiak berak dira. Horrek ez du esan nahi ezaugarri horiek dituzten pertsona horiek botere-posizio bera dute-nik, baina zailagoa da ezaugarri horietako bat edo gehiago ez dituztenek eskubide horiez gozatzea, berei eragiten dien erabakiak hartzen parte hartzea eta beren esperient-zia ematea talde-iruditeriak definitzeko, nahiz eta merezi-mendu asko izan.

Bestalde, ireki eta giza esperientziaren aniztasuna gehitze-ko gai bagara beste balizko mundu batean txertatzeko, adibidez, zaintzen ezinbesteko ekarpena aitortu ahal izan-go dugu, munduko emakumeen bizipenari lotuta dagoela, ongizatea egiten dutela edo naturarekin orekan egotearen eta prozesu horietara lotzeak duen garrantziak ohartuko ginateke, edozein nekazarik dakien moduan. Horrela, hain-bat herri indigenek beren mundu-ikuskeratik egiten ari diren proposamenez ere busti gaitezke, hainbat mendeta-ko kolonizazioaren ondotik beren nortasuna berreskuratu nahian, baina modu dinamiko batean, orainalditik berrikusi eta etorkizunean proiektatu ahal izateko.

11 - Psiquiatría Biológica aldizkaria, Espainiako Psikiatria Elkartear-en argitalpen ofiziala. 12. bol. 06. zkia. 2005eko azaroa.

12 - Kapitalismorako pertsona ideala definitzeko modu egoki hau, Homo Economicus bereziki, Mª José Capellín-i zor diogu, eta Amaia Pérez Orozco-k “h” bat gehitu zion, eta normaltasun funtzi-onalaren ”n” letra ere gehi diezaiokegu, adibidez.

■ Nola neurtu gizarte baten ongizatea, bizitza bizigarri bat garatzeko aukera? Azken urteetan hainbat proposamen jarri dira martxan. Nazio Batuen Erakundeak ZORIONTASUNAREN MUNDU-MAILAKO TXOSTENA argitaratu du. Bertan, ongizatea, per capita errentarekin lotzeaz gain, bizi-itxaropen osasuntsua, solidaritate-komunitarioa, askatasuna edo eskuzabaltasuna gisako gaiekin ere lotu da. 2013an zerrendaburuak Danimarka, Norvegia eta Suitza izan ziren. Datu horrek argi pixka bat eman diezaguke bizitza bizigarri bat izan daitekeena definitzeko lanean, baina zalantzan jarri beharko litzateke estatu horiek ez ote duten zorrik ekologiarekin edo zaintzekin, hau da, ez ote diren zoriontsuenak beste gizarte batzuen zorigaitzaren bizkar.

Gai horiek kontuan hartzen dira New Economics Foundation elkarteak (Londres) garatutako PLANETA ZORIONTSUAREN INDIZEAN. Bertan, hauteman daitekeen zoriontasuna bizi-itxaropenarekin eta aztarna ekologikoarekin lotzen da eta, ia hamarkada batez, Costa Rica da zerrendaburua. Sailkapen horretan, Espainia 62. postuan dago 151ko zerrendan, eta Ameriketako Estatu Batuak 114. postuan dago bere aztarna ekologikoarengatik.

Fuente: http://www.happyplanetindex.org/

18

ZAINTZEN IRAULTZA

■ Proposamen horietako bat SUMA QAMAÑA da (aimaraz, “Ongi bizi”) edo SUMAK KAWSAY (kitxuaz, “Ongi bizitzea”), eta itzulpen zuzenena “Bizitza bere osotasunean” litzateke.

“Bizitza bere osotasunean” ez litzateke zailtasunik gabeko bizitza bat izango. “Ongi bizitzeak” ez du “Hobeto bizitzea” esan nahi, “hobeto” hori besten bizkar lortzen baita, Ama Lurraren zikloekin, kosmosarekin, bizitzarekin eta historiarekin harmonian dagoen eta izatearen modu guztiekin orekan dagoen zerbaitekin*. Ikuspegi horretatik, gizakia ez da Naturaren jabea, zaintzailea baizik, eta ez da "baliabide" gisa hartzen, errespetua behar duen eta eskubide-subjektu gisa aitortzen den izaki gisa baizik. Harri bakoitza, animalia bakoitza, izar bakoitza, zuhaitz eta fruitu bakoitza, gizaki bakoitza gorputz bakarra gara, errealitatearen beste zati edo adierazpen guztiekin bat eginda gaude.

“Ongi bizi” komunitatearekin lotuta dago, derrigorrez “Bizi gaitezen ongi” bat da. Interdependentzia onartzearen zati bat eta zoriontasuna harremanekin eta osagarritasunarekin lotuta dago, hau da, aniztasuna eta desberdinen parte-hartzea aitortu behar dira. Beraz, unibertso homogeneizatzaileen eta kulturabakarren ordez eta identitatearen garrantzia beharrean multibertsoez, nor garenaz hitz egiten duen proposamen bat da, nor izan behar dugun esan digutenek esplota ez gaitzaten.

"Ongi bizi" ideiatik merkatu kapitalistak definitutako gure gizarteko kontzeptuak birdefinitzen dira, lana, esaterako, bizitzako denbora-salmentatik pertsonen arteko topaketak sortzen duen zoriontasun gisa ulertzera pasatzen da. Egia esan, kolonizazioa baino lehen, jatorrizko hizkuntzetan, Ekuadorreko cañarin esaterako, lanari buruz hitz egiteko hainbat formula baliokide eta ezagun zeuden, Ayni (familiako talde-lana) edo Rantipac (elkar laguntzeko lan solidarioa). Alabaina, enplegua bezalako kontzepturik ez zegoen, lana antolatzeko eta ulertzeko moduak ez baitzeuden merkatuan eskulana saltzearekin markatuta, eta ez baitzegoen soldata, ordain-saria, eskaintza, pribatua, pilatu edo banakoa hitzaren itzulpenik ereo**.

* - Fernando Huanacuni, Boliviako kantzelaritzako funtzionario aimara eta “Ongi bizitzea” ideian aditua.

** -  Escobar, Lorena, “Visión Económica de la Lengua Cañari”, mimeo, Generoa eta ekonomia ikastarorako entsegua, FLACSO-Ekuador, 2008. Pérez Orozco, A. (2014) Subversión feminista de la economía. Traficantes de Sueños, Madril, bidez.

19

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

B. “ZAINTZEN IRAULTZARAKO” PRINTZIPIOAK

■ PNagusiaren tresnek nagusiaren etxea inoiz desmuntatzen ez dutenez. Agian garaipen iragankor bat lortzea eskura dezakezu beren joko-arauak jarraituz, baina ez digute benetako aldaketa bat egiteko balioko.

Audre Lorde

Orain arte bizitzaren jasangarritasuna mehatxatzen duen logika salatu dugu eta kapitalismoaz harago bizitza nolakoa den jabetzen hasi gara. Bizitza bizigarri, erraz eta, batez ere, librea. Egia esan, dagoeneko existitzen da, esan dugun moduan, kapitalismoak ez baitu inoiz dena okupatu, nahiz eta ezkutatzen eta gutxiesten saiatu den. Gure Zaintzen iraultzaren estrategia bizitza hori erakustea, elikatzea, animatzea da, finean, zaintzea eta mantentzea. Baina ezin dugu nolanahi egin, gure "ekintza iraultzaileen" pilaketa-tik eta lehiakortasunetik logika bat atera behar dugu, irten nahi dugun sistema kopiatzen amaitu nahi ez badugu. Nola jokatu behar dugu, hortaz? Zein printzipioren arabera zuzendu behar ditugu gure ekintzak? Nola konponduko ditugu gure gatazkak? Oraingoz, uste dugu erradikala bezain arduratsua den iraultza honek, gutxienez, bost printzipio hauei jarraitu behar dituela:

■ 1. printzipioa. Zaintzaren etika (iraultzailea).

■ Behar gutxiago izaten da, besteenak gehiago sentitzen direnean.

Doris Lessing

Etika pertsona edo talde batek zerbait "ona" edo "txarra" den edo "zuzena" edo "okerra" den, "desiragarria" edo "zitala" den zehaztuko duen sistema moral gisa ulertuta, lehen printzipio honekin gure portaera eta juzgua zuzentzeko balio berriak proposatu nahi ditugu. Zaintza, balio bat bezala ulertuta, justiziaren pare jarriko duen etika berri bat, erantzukizunak eskubideen pare, inori uko egin gabe baina inor lehenetsi gabe, alderantziz, ezinbesteko osagai gisa ulertuko dira. Carol Gilligan eta Lawrence Kolberg-ek egindako Garapen moralari buruzko teorien bilakaera ezagutzea lagungarri izan dakiguke proposamen hau hobeto ulertzeko.

A60ko eta 70eko hamarkadetan, Lawrence Kolberg psikologo estatubatuarrak bere garapen moralari buruzko teoria formulatu zuen, 20 urtez hainbat gizartetako 84 pertsonen bilakaera

20

ZAINTZEN IRAULTZA

behatu ostean. Kohlberg-ek garapen moralaren prozesu bat fasetan definitu zuen: erabat berekoia den fase prekonbentzional bat, juzgu morala bakoitza aurkitzen den kulturan oinarritzen den fase konbentzional batetik pasaz eta arrazoiaren bidez, portaera gidatzeko balio unibertsalak bereiz-teko gai den fase poskonbentzional batera iritsi arte, baita gizarteko arauen gainetik ere. Eredu honetan, Justiziaren edo eskubideen etika gisa ere ezagutzen dena, azken batean, eredu arra-zional eta unibertsalista bat izango litzateke, ongi dagoena eta gaizki dagoena modu banako eta autonomo batean baloratzeko gaitasunak markatuta, egoera jakina edozein izanik ere. Beste era batera esanda, fase moral poskonbenzionalera iritsi den pertsona batek gainerakoen eskubideak ezagutu eta errespetatu ahal izango ditu, edo justua dena moralki ona dena dela erabaki ahal izango du, nahiz eta norberaren, komunitatearen edo hezi den kulturak dioenaren kontra joan.

Bitxikeria bezala, Kohlberg ereduaren arabera, emakumeek, oro har, gizonek baino garapen moral baxuagoa lortzen dute. Orduan Gilligan-ek eredu hori berrikusi zuen eta salatu zuen oinarritu zen behaketa gizonekin bakarrik egin zela eta, ondorioz, emakumeen bizipena ez ikusten zuela. Gilli-gan-ek emakumeetan garapen moral berezitu bat identifikatzen du, genero-estereotipoen arabera berezitutako sozializazio batek asko eragindako fase konbentzional batetik pasatuz, kasu honetan ez dago gizarte-harremanak eta juzgu zehatzak uzteagatik markatuta, gainerakoenganako arduraren hedapena suposatzen du, nire antzekoenganako erantzukizun-jarrera batena, zaintzaren printzipio moralera iritsi arte eta indarkeria eza gizarte-harremanen xede gisa.

Zaintzaren eta erantzukizunaren etikaren garapena ez litzateke biologokoki zehaztuta egongo eta, ondorioz, ez litzateke emakumeentzat bakarrik izango. Sexu-banaketaren eta bizi garen gizarte-munduan dagoen publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketaren ondorioa izango litzateke. Beste era batera esan, zaintzearen esperientzia izango litzateke, gainerakoen beharren erantzule egitea, testuinguruan jarritako juzgu moralago baten alde egingo luke, lotuta dagoena, bestearen ikuspuntua adoptatzeko edo enpatizatzeko joera handiagoarekin, harremanetatik hartzen diren erantzukizunak indartuz eta gizakien behar zehatzei erantzuteko garrantziarekin.

Justiziaren etika eta Zaintzaren etika, eskubideak eta erantzukizunak, behin eta berriz kontrako gisa aurkeztu zaizkigu, baina gure ikuspegitik ez litzateke bataren eta bestearen artean aukeratu behar, esku-bide eta erantzukizun horiek ulertzeak moralarekiko dugun ikusmoldea hobetzen baitu. Irene Comins-ek azaltzen digun moduan: "Justiziaren etikak bestekiko bidegabeki ekiteko obligazio morala gogoraraz-ten digu. Zaintzen etikak ez uzteko, gainerakoen beharren aurrean beste aldera ez begiratzeko obligazio morala gogorarazten digu". José Luis Soto-k13 beste modu honetan ere azaltzen zuen: “Lehenengoak "Ez duzu inor hilko..." esaten badigu; bigarrenak "... ez duzu inor hiltzen utziko” esaten digu.

Justiziaren etikak arrazonamendu abstraktu, inpartzial eta unibertsala bultzatzen du, gure estatu demokratikoak funtzionatzeko eta mundu-mailan giza duintasuna aitortzeko oinarrizkoa dena, baina alde batera uzten ditu benetako pertsonen ahultasuna, beren behar espezifikoak eta egoera zehatzak. Horrela, Zaintzen etika, normalean esparru pribatuan aplikatu ohi dena, esparru publikoan ezartzen badugu, subjektu jakin baten pertzepzioa ematen digu eta, min ez-egitean soilik oinarritutako ikuspegiaz gainera, beharrak asebetetzekoa ere bai. Kontrako norantzan, esku-bideen etika esparru pribatuan ezarriz gero, pertsonen arteko harremanetan egon beharko lukeen berdintasuna aitortuko litzateke, sexuaren, adinaren edo gaitasunaren araberako hierarkiak eta pribilegioak desmuntatuko lirateke eta familian edo maitasunean ere "herritartasun" baten alde egingo litzateke.

Zaintzen etikan soilik oinarritutako garapen moralak, aurrez Zaintzen etika atzerakoi gisa izendatu dugunak, emakumeentzat arrisku bat du, egoera guztietan, beste pertsonen beharrak norberaren beharren aurretik jartzea. Bestalde, Justiziaren etikan oinarritutako bilakaera moral batek ere,

13 - Gure lankide José Luis Soto InteRed-eko boluntarioen arduraduna izan zen 2006tik 2008ra.

21

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

baina inolako enpatiarik edo aniztasuna ulertzen ez duen batek, (nire) Eskubideen etika den edo gizata-sunik gabeko etika bat izan daitekeen Esku-bideen etika batera eraman dezake.

Bestalde, bere osagarritasuna posible delako ustetik abiatuta eta bi eskema moralen elkargunean, "ontzat" jo daitekeen hartan eta era berean Justiziaren ikuspe-gitik eta Zaintzaren ikuspegitik, gure proposamena ezartzeko txoko bat aurkitu dugu: Zaintzaren etika iraultzaile bat. Eta iruditzen zaigu horrekin batera agian posible dela aniztasunarekin barneratzaileagoa, arduratsuagoa eta adeitsua-goa den herritartasun modu berriak aurkitzeko erronkari erantzutea, baina giza duintasunaren eta eskubideen berdintasunaren aitortza osoan oinarrituta. Justiziaren alde mugitzen diren gizartean parte hartzeko moduak, baina beste pertsona jakin batzuen eskubideez erantzunkide sentitzeko motibaziotik. Zaintzaren etika iraultzaileak, azkenik, herritar baten ezaugarri diren pasibitate eta apatia politikoa gainditzen ere lagun diezaguke herritarren esparruan, Adela Cortina-ren hitzetan: “Kritikatzailea —eta ez kritikoa—― (...); ekimen libreko, erantzukizunaren edo enpresa-sortzailearen pentsaera guztietatik urrunduta. Bere bizitza politikoaren protagonista sentitzen ez den herritar bat”.

Hemen formulatzen dugun etika berriaren proposamen horrek, dilema moral guztietan, garrantzit-suak diren bi balorazio-irizpide aplikatzea ekarriko luke. Eta bi ikuspegietatik "ona" edo "zuzena" den hori beteko lukeena, eskubideekin adeitsuak diren eta beharrekin erantzunkideak diren juzgu edo portaera horiekin, justuak bezain arduratsuak izango liratekeenak, iraultzaileak izan litezke eta bizitza (eta haren mantentzea) erdigunean jartzen lagunduko lukete.

■ 2. printzipioa. Zaintzarako eskubidearen aitortza.

Gure gorputzak ahulak badira, pertsonen bizitzak beste batzuen zaintzaren mendekoak badira, erat-zen garen unetik gugatik negar egiten duten unera arte, Zaintzarako eskubidea Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 3. artikuluaren ondorio bat besterik ez da. “Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea”. Bizitza batzuk mantentzen ez badira erort-zen direnez, ezinbestekoa da Zaintzarako eskubidea bere horretan aitortzea, nazioarteko hainbat aldarrikapen eta hitzarmenetan txertatzeaz gainera, beren jabeak, zaintzarako eskubidea dutenak, hala aitor daitezen eta hori exijitu dezaten, eta era berean agindu edo erantzukizun bihur daitezen betearazi behar dunenentzat eta, bereziki, estatuentzat.

Gaur egun, hala zaintza-beharrak betetzea nola zaintza-betebeharren banaketa estatus ekonomikoaren eta agintearekiko harremanekin hertsiki zehaztuta daude. Eskubide horri dagoki-onez, erabat gozatzeko aukera merkatuarekiko duten posizioaren araberakoa izango da: zenbat

ZAINTZAREN EDO ERANTZUKIZUNAREN ETIKA

Zentzua: partikularra, testu-inguruaren, emozioen eta harremanen araberakoa.

Bestea beste jakin bat da, singulartasunari dagokio.

JUSTIZIAREN ETA ESKUBIDEEN ETIKA

Zentzua: autonomoa, unibertsala, inpartziala,

arrazionala.

Bestea orokortua da, unibertsaltasuna

bilatzen du.ZAIN

TZAR

EN E

TIKA

IR

AULT

ZAIL

EA

22

ZAINTZEN IRAULTZA

eta errenta altuagoa izan edo zenbat eta botere gehiago izan, orduan eta zaintza hobeak jasoko dituzte eta zaintza horiek emateko ez dira hain prest agertuko; diru-sarrera txikiagoak dituzten edo gizartean posizio okerragoa duten pertsonek, ostera, zaintza gutxiago jasoko dituzte edo, harea-go, beste etxe batzuetan zaintzak eman beharko dituzte prekarietate handiko lan-baldintzetan eta norberaren zaintzaren bizkar. Ondorioz, zaintzen arteko lotura, gizarteko desberdintasuna eta herritarren eskubideen bazterketa bizia da. Gizarte Segurantzaren sistema modernoen bidez, zaintzak estatuak ematen dituenean ere, lan-egoerak eta kalitateak pertsona bakoitzarentzako babes-mailak alda ditzake, beste behin ere, eskubide baten ordez, paradoxikoki bizitza mantent-zen gehien laguntzen duten pertsona horiek, sarritan, baztertuta geratzen dira, emakida diber-tigarri bati buruzko ariko bagina bezala: etxekoandreak, emakumezko etxeko langileak, emaku-mezko nekazariak...

Amaia Pérez Orozco-ren hitzetan: “Zaintzak-berdintasunik eza sorgin-gurpilarekin apurtu ahal izateko, herritarren eta garapen-prozesuen erdigune gogorra osatuko duen zaintzarako eskubide bat eratu behar-ko da. Presazkoa da eztabaida demokratiko bat irekitzea: nork zaindu behar duen, nori, nola, non, zeren truke". Baina eskubide hori eraikitze-bidean dago eta aurpegi askoko eskubidea da. Alde batetik, bizitza-ko hainbat egoera eta unetan behar diren zaintzak jasotzeko eskubidea defendatzen dugu, baina beste alde batetik, zaindu nahi ote den aukeratzeko eskubidea dago, baldintza duin batzuetan zaintzeko esku-bidea ez zaintzeko eskubidearekin konbinatuz, ustiakuntza-harreman baten markoan. Azkenik, ordain-duta zaintzen duten pertsonen lan-eskubideen premiazko berdinketari ekin behar zaio, etxeko lanena eta zaintzena. Orain arte sexuaren, adinaren, jatorriaren eta antzekoen araberako berdintasunik gabeko harreman batekin markatuta egon baitira.

Kontraesan bat irudi dezake hau bezalako material "oso" bat bizitzaren zaintza erdigunean jartzeko proposamenari eskaintzea eta, gero, zaintzea edo ez zaintzea aukeratzeko eskubidea badela baiez-tatzea. Ez da horrela pentsatzen badugu inori ez zaiola behartzen, bere beharren bizkar, gizarte-erant-zukizunik ez dagoen zaintza baten arduradun egitea. Horrela, ez zaintzeko eskubidea ere denborarako eta norberaren zaintzarako den eskubidea aitortzeko modu bat da , inor ez dela behartzen bermatzeko, botere-harreman batean posizio txarra duelako, bizitza mespretxatu ez ezik, baliabide gisa ikusten duen sistema batean bizitzaz ardurarazten.

Foto: Fernando Mafé (Flickr - CC).

23

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

Berretsitakoaz bestera, autozaintzaren ideia honek "Zaintzak biziz" kanpainaren hiru urte haueta-ko ibilbideak asko hausnarrarazi digu. InteRed bezalako erakunde batentzat, oinarrian emakumeak direnean gehiengo handia, zaintzaz hitz egitea, ia beti, norberaren beharren mendekotasunaz hitz egitea da, beste pertsona edo erakunde batzuen beharrekin alderatuta. Beraz, geure burua zaintzeko eskubidea dugula eta zaindu nahi ote dugun aukeratzeko eskubidea dugula ulertzea askatzailea izan da eta norbere burua sendotzeko balio izan du. Alabaina, zalantzak ere sortu ditu, baita barne-hausnarketa oso aberatsa ere. Zein punturaino lehenetsi dezakegu zaintzarako dugun eskubidea beste pertsonen eskubideen aurrean? Agerikoa bada guztiok behar ditugula denbora eta energia geure buruak zaintzeko, agerikoa zaigu ere proposamenak ezin zuela izan norberak bere burua zaintzea behar beste denboran eta gainerakoak zain ditzala soberan dituen gainera-ko denborarekin eta energiekin (baldin eta sobratzen bazaio). Lehen ondorio horrek, beharbada, konponduko luke dilema Eskubideen etikaren irizpideen ikuspegitik, baina ez litzateke onargarria izango Erantzukizunaren etikatik eta, ondorioz, ez lioke erantzungo Zaintzen etika iraultzailearen proposamenetik aipatu dugun "onari" edo "desiragarriari".

Ez, ezin dugu merkatu kapitalistak, estatuak eta gizonek berena egiten duten zaintza, zentzu orokor14 batean, zor dionari erreklamatu beharrean, gizartean, politikan edo ekonomian posizio okerragoa duten pertsonengandik, edo gizarte osoetatik, lapurtu. Jasangarriagoak eta solidar-ioagoak diren norbere zaintza pertsonal eta kolektiboak ulertu beharko lirateke. Horien bidez geure buruaz zaintzen dugun bitartean beste beste batzuek ere zaindu ahal izateko. Etengabe adi dauden zaintza modu sinergikoak, beste pertsonek edo kolektiboek beren burua zaintzeko esku-bidea urratzean ez oinarritzeko, baizik eta nire burua zaintzeko egiten dudan lanak, besteak ere berdin zaintzeko. Beste era batera esanda, norberaren eskubidea, Justiziaren etikak esango liguke-en moduan, beste pertsona batzuen beharrekin, Zaintzaren etikak gogoraraziko ligukeen moduan, elkartu beharko litzateke, nigan hasten den, baina pixkanaka besteengana inguratzen nauena zabaltzen den eta gizaki, eta izaki, guztiengana proiektatzen den norbera zaintzako kontzeptu berri bat sortzeko, komunitatean parte hartuz.

■ Ekofemenismoak, bizitza onaren etikaren antzera, berdintasuna mantendu behar du arautzerako unean. Praktikak dohainak sortzen baditu, zaintzaren etika zabaltzeko modu bakarra, bere agenteak biderkatuz, gizarteko funtzioen benetako berdintasun batek behartu-ko ditu gizonak esparru pribatuko erantzukizunak beregain hartzen.

Alicia Puleo15

14 - Badakigu zaintzen duten gizon asko daudela, eta geroz eta gehiago direla, baina zoritxarrez, inkesten erakusten digute lan-kargen banaketan alde handia dagoela.

15 - Puleo, A. (2000): “Ecofeminismo: hacia una redefinición filosófico-política de ‘naturaleza’ y ‘ser humano’” (Ekofem-inismoa: "natura" eta "izakia" terminoen birdefinizio filosofiko eta politiko baterantz), Amorós-en Feminismo y filosofía (Feminismoa eta filosofia) lanean, C. Ed. Síntesis, Madril.

24

ZAINTZEN IRAULTZA

Eta nola gorpuztuko genuke Zaintzaren eskubidea? Nola antolatuko ginateke edo nola antolatu beharko luke estatuak eraginkor egiteko? Ez dugu erantzun xehaturik emango, baina Zaintzaren eskubidearen definizioan egon behar duten bi irizpide etiko bilduko ditugu: unibertsaltasuna eta singuralitatea.

1947an formulatu zenetik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak aldarrikatzen du gizaki ororentzat direla Giza Eskubideen eskubideak. Hau da, unibertsaltasuna da bere oinarrizko print-zipioetako bat. Alabaina, apustu horrek ez du ekidin herri eta norbanako batzuen Eskubide Unib-ertsalak, aberastuenenak, beste batzuen Giza Eskubideen, pobretuenen, kontura gauzatu izana, beren baliabide naturalen, beren denboren eta energien eta baita horien talde-proiektuen kontu-ra ere gauzatu izana. Horregatik, Zaintzaren eskubidearen unibertsaltasunaz, bizitza bizigarri bat izateko eskubide unibertsalaz, dihardugunean, eta planeta akigarri honen mugak onartuta, baita gorputz ahulen mugak ere, geure buruak eusteko, soilak izateko, (hain gaizki tratatutako) luxu-rik gabeko printzipio bat gehitu behar dugu. Zaintzarako eskubidea gauzatzeko modua ez bada jasangarria ingurumenari edo gizarteari dagokionez, gainerako biztanleenganako (oraingoak eta etorkizunekoak), orduan, ez da unibertsala.

Baina, gainera, ongizatea esperientzia pertsonal bat da, munduko pertsona bakoitzaren gorputzeta-tik, emozioetatik eta askotariko eta jatorrizko beharretatik eta interesetatik pasatzen dena. Horre-gatik, eskubide-subjektuen singulartasuna errespetatzea, banakoak edo taldekoak izan, izango da Zaintzarako eskubidearen definizioaren bigarren irizpide etikoa.

Zaintza pertsona edo komunitate bakoitzaren berezitasunarekin lotuta eman eta jaso behar dela berrestea aniztasunari tokia ematea da, aldea ez dadin berdintasun eza bihurtu.

■ Guztiok gara bereziak. Berezitasuna da gizon-emakume bakoitzak bere bizi-esperientzia sentitzeko eta bizitzeko modua, ezartzen den harreman bakoitzean ematen da ezagutzera, beren gorputzekin adierazten dute, gizarteak dituen baliabide materialekin eta sinbolikoekin kokatzen da gizartean, bere kultura-baldintzekin elkarrizketatzen du. Zerbait bizia da, etengabe eraldatzen ari dena. (...) Desberdintasunekin edo injustiziarekin amaitu beharrean, aldeekin amaitzen denean, berdintasuna eta "berdinak izatea" nahastuz. Indibidualismoaren indarrak munduan presente gaudela adierazteko eta gure bizitzak aberasteko harremanetarako eta elkartrukerako beharra saihesten dugu. Izaera desberdinak identitate itxietan sailkatzen direnean mugitzeko, airea,

elkartrukatzeko eta eraldatzeko aukera geldiarazten dute. Edo gure gizarte-baldintza determinismo soil bezala tratatzen dugunean, hau da, aurrezarritako bizitza-gidoiak ematen zaizkigun zumitzarekin saski berriak sortzeko aukerarik eman gabe erreproduzitzen ditugunean.

Giza singulartasunaz hitz egitea, beraz, askatasunaz hitz egitea da, edo gauza bera dena, ezagutzerakoan dugun erantzukizunaz eta sormenaz, gure bizitza bizitzeaz, loturak sortzeaz, munduan arrastoak uzteaz, gauzak zalantzan jartzeaz eta eraldatzeaz

Graciela Hernández Morales

25

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

■ 3. printzipioa. Pertsonala politikoa da.

■ Bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzeak egunerako bizitzan duen sustraitzearekin , ongi-izatearen eta gaizki-izatearen haragitze horrekin lotutako abantailak eta desabantailak ditu. Bere potentzia hauenetako bat da "izatea politizatzeko [eta] bertatik ateratzeko" atea irekitzen digu.

Precarias a la deriva, 2004

Tradizionalki, hasiera- eta amaiera-data zehatza dituzten gertakari gisa ulertu ditugu iraultzak eta beren protagonistek historia-liburuetan idatzi diren izen-abizenak izan ohi dituzte. Tradizionalki, espazio publikoan, parlamentuan, kalean edota gudu-zelaian gertatzen zirela ulertu izan dugu. Bada, komunitate baten kultura eta harremanak benetan eraldatzen dituzten benetako iraultzak ekintza txiki pilaz osatzen direla aldarrikatu nahi dugu "Zaintzak biziz" ekimenetik. Ekintza horiek jende ezezagunak egiten dituzte eta pribatutzat edo pertsonaltzat jotzen diren bizitzako esparruetan. Beste era batera esanda, pertsonala politikoa dela aldarrikatzen dugu.

Politika uler dezakegu helburu kolektiboak definitzeko eta artikulatzeko prozesu gisa. Politika horrela ulertzen badugu, beti gatazkara lotuta egongo da, askotariko beharrak, interesak eta ikuspegiak dituz-ten pertsona edo talde desberdinak batzuek eta besteak antolatu behar diren xedeak definitzeko eta artikulatzeko lanean hasten direnean. Gatazka ukatu edo ezkutatzen denean, herritarren zati bati parte hartzea eragotzita, despolitizazioa gertatzen da, hau da, pribilegioko postuak dituzten eta beren "pentsamendu bakarra" inposatzeko gaitasuna dutenen erabateko garaipena besterik ez da. Horrega-tik, bizitza erdigunean jartzeko, ezinbestekoa da, gaur egun etxeetan modu ikusezinean eta tartean dauden guztien parte-hartzerik gabe gertatzen den, kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka ikusgai egitea. Aitortu egin behar dugu, berriro politizatu eta demokratikoagoa, barneratzaileagoa eta, azke-nik, justuagoa den irtenbide (eta beste gizarte bat) berri bat artikulatzeko guztion parte hartzea onartu behar dugu.

"Pertsonala politikoa" dela diogunean, Kate Millet-ek eta Feminismo erredikalaren korronteko beste emakume batzuk 70eko hamarkadan, gune pribatuan gertatzen denak, kasu honetan familia-harre-manen baitan, gune publikoan, gizarte-ordenan, eraginak duela planteatu zutelako diogu. Eta hori planteatzean, publikoaren eta pribatuaren artean zegoen bereizketa hori bera haustea lortu zuten. Izan ere, Modernitatearen pentsamendua eta bere binarismo hierarkizatuak agertu zirenetik, emozioa, natura, gorputza, zaintzak eta, nola ez, emakumeak ikusezin bihurtu ziren, publiko izateari utzi zioten, politiko izateari. Baina "modernoen" zorigaitzerako, emakumeek okupatutako tokietan ere egiten da politika. Horregatik, 70eko feministak "Pertsonala politikoa da" kontsigna erabiltzen hasi ziren, emaku-meek beren burua ezagutzeko taldeak defendatzeko. Betiko ezkerrak "terapia" gisa izendatzen zituen talde horiek, zuten dimentsio politikoari uko egin eta beren lana gutxiesteko. Eta, garai hartan, ez zuten "pribatua politikoa" zela baieztatu. Hura bai izango zela iraultzailea. Emakume haiek dikotomia hori errotik ukatu eta beste hau berretsi zuten "pertsonalak", egunerokotasunarekin, intimitatearekin, gorputzarekin, harremanekin, maitasun-keinuekin eta abarrekin zerikusia duenak, publikoan ala prib-atuan gertatu, dimentsio politiko erradikal bat duela.

26

ZAINTZEN IRAULTZA

Horrela, hain irainduta dagoen politika aldarrikatu ahal izango dugu, Luisa Murano-ren hitzetan, "askatasuna eta elkarbizitza kontziliatzeko artea" bezala, hau da, eskubideak gauzatzeko borro-katzeaz gain gainerako pertsonen eskubideen erantzule eginez. Era berean, gure egunero-ko jardunak duen garrantzia politikoa ulertu ahal izango dugu. Eta, beraz, politika egin ahal izango dugu, ez teoriatik edo erakundeetatik, (benetako) bizitzatik baizik. Laura Cortes-en hitzetan: “Bizitzara zehatzago doitzen diren politika-jarduerak entseatzen lagundu ahal izateko”.

EIdeia hau botere mugagabea duen ideia da. Encina Villanueva-k dioen moduan: “Posible eta beharrez-koa da pertsonaletik eta egunerokotik abiatutako eraldaketa, taldera eta publikora lotzen badugu. Alda-keta handiak gure ahalmenetatik kanpo dauden sentsazioaren kontra, aldaketa-aukera posibleak daude egunerokotik abiatuta"16. Ondorioz, eraldatu egin behar dugu mundua eraldatu ahal izateko, egia baita eraldaketa pertsonal oro ez dela politikoa, batez ere banakotik haragoko inplikaziorik ez badu, are gehia-go pertsonala inplikatzen ez duen proposamen politiko oro, bizitzarekin konektatzen ez duena, ez da inoiz eraldagarria izango.

Aurrekoaren adibide bat izan daiteke, esate baterako, bikote batek bere haurtxoa zaintzeko zailt-asunak ditu egunean zehar ordu batzuez, beren lanekin bateraezina delako. Irtenbidea erraza da, halakorik izanez gero, amonaren edo aitona-amonen denbora har dezakete. Horrela, bizitzak jar-raitzen du eta pertsonen beharrak merkatu kapitalista "molestatu" gabe betetzen dira, etxe barru-an arinduz edo konponduz kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka. Egoera berean dauden guraso

16 - Komunikazio honetatik ateratako aipua eta adibidea: Politizando lo cotidiano en educación para el desarrollo: Hacia una “Revolución de los cuidados”, gure lankide Encina Villanueva-k aurkeztu zuen 2014ko urriaren 9tik 11ra Vitoria-Gasteizen egin zen Hegoaren Garapenerako Heziketaren IV. biltzarrean.

■ “1955eko abenduaren 1ean, Rosa Park izeneko jostun beltz batek uko egin zion bere tokia gizon zuri bati uzteari. "Ez", esan zuen, eta leihotik begira jarraitu zuen. "Ez" hark autobusa geldiarazi eta asaldatzaile hari arreta deitzera behartu zuen gidaria. Baina Rosa Parks-ek "ez" bat eman zion berriz ere agintari eskudunari eta "ez" hark erregaian esku bete lur botatzearen pareko eragina izan zuen. Ezinezkoa zirudien berriro martxan jartzea beltz lotsagabe haren "ez" hura autobusaren barnean bueltaka zebilen bitartean. Poliziari deitu zitzaion eta emakumea geldiarazi eta isuna jarri zioten, baina "ez" hura birus bat bailitzan zabaldu zen autobus-flota guztia kutsatuz. Beltzek 381 egun iraun zuen "ez" kolektibo bat eman zioten

garraio publikoari. Eta aldi horren amaieran, segregazioa amaitu zen (...) Mundu itxi eta txikietako legeak ere alda daitezke, eta aldatu behar dira. Are gehiago, aldatzen direnean Big Bang moduko bat sortzen da eta, denbora pasa ahala, unibertso berriak sortzen dira. Rosa Parks-en "ez" hura handitzen zioan mundu bat bezala hazi zen eta AEBetako lege arrazistei amaiera jarri zien. Eta hedatzen doa, Montgomeryko jostunak lege-gatazka irabazi bazuen ere, gizartekoa kalez kale borrokatzen joan zen".

Juan José Millás en 2006eko abuztuaren 5eko El País-en.

27

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

gehiagorekin biltzea era-bakitzen badute eta taldeko haurrak egun bat-zuetan batzuk eta beste batzuetan beste bat-zuk zaintzeko antolat-zen badira, irtenbideak dimentsio politiko gar-rantzitsua hartzen du, jende gehiagorengana iristen delako, eta denbo-ran jasangarritasun-mai-la handiagoa lortzen du. Gainera, gatazka merka-tura joan gabe ebatziko dugu, haur-eskola pribatu bat hilean 500 € ordain-du gabe eta langile prek-ario bat kontratatu gabe. Baina, azkenik, elkartu eta haur-hezkuntzako es-kola publiko bat eskat-zen badiote, adibidez, udaletxeari, irtenbidea are jende gehiagorengana iritsiko da, oso egoera desberdinak dituzten pertsonengana eta, azkenik, jasangarriagoa eta eraldatzaileagoa izango litzateke. Banako baten arazo batetik (ez da hain banakoa ere, zaintzarako denborarik uzten ez duen gizarte-egitura batez hitz egiten ari baikara), taldeko irtenbide bat lortuko genuke. Politika egingo genuke.

Gure "Zaintzen iraultzarako" printzipio gisa, ideia honek munduan ditugun bizipenekin, erre-alitatea irakurtzeko dugun modutik, gure gorputz eta desioetatik, politika egiteko forma berriak bilatzera animatzen gaitu, eta ez boterearen logika hegemonikoa besterik islatzen ez duen plural inpertsonal batean jarraitzea. Gure tankea erosketarako orga bat izan daiteke... edo haur-kotxe bat. Anna María Piussi-k honela azaltzen digu: “Norberari, besteei, munduari, norberaren esperi-entziatik, beharretatik edo desioetatik zentzua ematea da errealitatea sakon aldatzeko baldintza bakarra, eta ez kanpotik edo gainazaletik bakarrik”.

■ 4. printzipioa. Norbanakotik taldera.

Aurreko puntuan genion moduan, bilakaera pertsonal guztia ez da politikoa, bereziki, norbana-kotik harago inplikaziorik ez badu. Horrela, nire ekintza pertsonalak politikoak eta eraldatzaileak izango dira, baldin eta beste pertsona batzuen ekintza pertsonalei eta politikoei lotuta badaude. "Pentsatu globalki, jardun lokalki" 90eko hamarkadako globalizazioaren kontrako mugimenduen eta mugimendu altermundisten lema bertsionatuz, "Pentsatu kolektiboki, jardun pertsonalki" edo antzeko zerbait izango litzateke.

Informatika- eta etxeko tresnen denda handi batean gehiago erostea erabakitzen ez duen emakume bat, etengabe publizitate sexista egiten duelako. Jaioberrientzako "doako" arropa-denda antolatzea erabakitzen duen familia-talde bat, dagoeneko behar ez duten arropa elkartrukatzeko. Irakasleen laguntzaz testu-liburuen bankua antolatzen duen eskola publiko bateko guraso-elkarte bat. Norbana-koenetik komunitate osora iristen denera arte, ekintza eraldatzaileak egin ahal izango ditugu.

Argazkia: Amadeu Sanz (Flickr - CC).

28

ZAINTZEN IRAULTZA

Pertsonalaren esparru politikoa ulertzeko ahalmena edozein pertsonak politika egiten duela aitortzea da, modu batean ala bestean, guztiak gara "politikari", nahiz eta ez dugun parlamentuan hitz egiten edo ez dugu Ministroen kontseiluan parte hartzen. Baina horrek arrisku bat ere badu berekin, Amaia Pérez Orozco-k dioen moduan, “finantza-kapitalaren irabazi-tasen bilakaerari buruz edo bazterreko ekoizpenei buruz hitz egitea oso urrunekoa bazaigu ere gehiengoari, egunerokoan ongi, gaizki edo erdipurdi bizi garen esanez edonor has daiteke. Baina, aldi berean, horixe da bere arriskurik handiena. Oso erraza da egunerokotik abiatzea egunero-koan geratzeko, multzoa zalantzan jartzea ausartu gabe”.

Horregatik gure proposamena gure ekintza indibiduala "zentzu politikoarekin" koordinatzea da, taldean "zentzu politikoarekin" jarduteko antolatzen garen aldi berean, zoritxarrez pertsonala eta egunerokoa ez baita nahikoa sistema aldatzeko. Derrik Jensen ekologista-aktibistak honela azaltzen du: “2005en, zaborraren udal ekoizpena 705 kilo per capitakoa zen, gutxi gorabehera, AEBetan. Dema-gun aktibista oso zorrotza zarela, bizimodu oso erraza duzula eta zenbateko hori zerora murrizten duzula. Guztia birziklatzen duzu. Arropa-poltsak ematen dituzu erosketak egitera zoazenean. Xigor-gailua konpontzen duzu, zapatila zulatuak janzten dituzu. Baina hala eta guztiz ere ez da nahikoa. Udal zaborra etxeetakoa soilik ez denez, bulego publikoek eta negozioek sortzen dutena ere badenez, manifestazio bat egiten duzu bulego horietan, hondakinak murrizteko panfletoak eskuan dituzula, eta zure dagokizun zaborraren zatia ezaba diezazuten konbentzitzen dituzu. Baina berri txarrak ditugu: udal zaborra AEBk sortzen duen hondakin guztien ehuneko 3 besterik ez baita.

Banako irtenbideetan geratzearen arazoetako bat, hala nola dutxan ura aurreztea, etxeko honda-kinak birziklatzea edo bizikletaz ibiltzea, nahiz eta zentzu politiko sakona izan eta etorkizunean mundu osoaren jokabidearen "aurrerapena" izan, kaltea ez areagotzean oinarritzen da, lehenaratu beharrean. Gainera, erantzukizun guztia gure gain hartzen dugula emango luke, baita errua ere, pert-sona indibidualetan, ahaztu egiten zaigu botere-talde handiak direla (eta horiek bai jarduten dutela taldean) honaino iritsi izanaren arduradun nagusi. Azkenik, banakora mugatuta ikuskera kapitalis-ta barneratzen dugula ematen du, herritartzat baino gehiago, kontsumitzailetzat jotzen gaituena. Horrela, definizio berri hau onartzean, kontsumitzeari edo ez-kontsumitzeari aurka egiteko balizko moduak murrizten ditugu. Baina herritartasunak erresistentzia-taktika ugari ditu eskura, bozkatzea edo ez-bozkatzea, antolatzea, aldarrikatzeko, panfletoak egiteko, boikot egiteko, manifestazioa egiteko, biltzeko, protestatzeko eta, gobernu batek bizitzaren jasangarritasunaren kontra egiten duenean, kalera botatzeko eskubidea ere badugu.

Argazkia: Huerta Agroecológica Com

unitaria “Cantarranas” (Flickr - CC).

29

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

■ 5. eta azken printzipioa. (Geure burua) ezagutu, onartu eta erantzukizuna hartu.

■ Naizen bezalakoa onartzen naizenean, naizena aldatzeko gai izango naiz

Carl Rogers

Kanpaina-urte hauetan, egindako analisiaz sentsibilizatuta eta gerturatu diren arazoengatik, pertsona askok betiko galdera bat egiten zuten: “Zer egin dezaket nik?”. Beste askok adierazitakoa "zentzuzkoa" zela zioten, baina irtenbideak oso urrun zeudela beren ahalmenetatik, txiki sentitzen zirela arazo horien aurrean, gauza gutxi. Ausartagoak izan ziren gaizki sentitzen zirela aitortu zutenak, ezer egiten ez zirelako ari "errudun" sentitzen zirelako, edo "egin behar luketena" egiten ez zirelako ari. Eta asko ziren besteak jotzen zituztenak errudun: “Inork ez du ezer egiten”, “Jendeari berdin dio”... beren burua nolabait lasaituz, “ez naiz ni izango autoa erabiltzeari utziko dion lehen tontoa”.

Baina errua motor txarra da iraultza honentzat. Erruak ez gaitu zaintzen, ez gaitu mantentzen ez gaitu hazten ere eta, errealitatea eraldatzen lagundu beharrean, duguna baino askoz ere botere gutxiago dugula sentiarazten digu. Errudun sentitzeak geldiarazi egiten gaitu, ahuldu egiten gaitu eta beste pertsonei errua botata, gure ekintzen kontrola ematen diegu. Horregatik, biktimen edo errudunen aurrean, erantzule gare-la aitortu behar dugu, iraultzaren agintea hartzen ausartu behar dugu, ez errua norbere gainean hartzeak sortzen duen erruagatik, egitearen desioagatik, bizitza erdigunean jartzearen ilusio eta plazeragatik.

Halere, egia da ez dela erraza gure bizimodua aldatzea. Are gutxiago, urteetan herritar beharrean kontsumitzaile gisa tratatu gaituztenean, taldean antolatu eta ekiteko konfiantza eta gaitasunak galdu ditugulako. Bada, herritarren boterea galtzeko prozesu hori leheneratzeko, erantzule bihurtu ahal izateko, proposamena ahalduntzea da, 80eko hamarkadan mugimendu feministak sortutako ideia. Marcela Lagarde-ren hitzetan, ahalduntzea litzateke “eskubideak izateko eskubidea izateko kontzientzia ahalduntzea, gaitzea, baimentzea eta garatzea, agintea bera aitortzea eta proposamenak lortzeko gaitasunean fidatzea”.

■ Zer gertatzen zaidan aitortzea, besteekin partekatzea, emakume/pertsona/herritar gisa parte hartzea eta autoezagutzea, nire gaitasunak garatzea, nahi dudanarekin konektatzea, eremu pertsonalean eta publikoan nire ideiak adieraztea: etxean eta Berdintasunerako Kontseiluan.

Conchi Blanco, InterRed-en ordezkaria Malagako Berdintasunerako Kontseiluan

Dena izateagatik izan den autokonfiantza, segurtasuna eta zilegitasuna lortzen direnean, autober-resten denean, sortzen dira aipatu ditugun kontzientzia eta aginte hori. Baina ez da erraza izaten geure

30

ZAINTZEN IRAULTZA

boterean fidatzea ez badugu geure burua aitortzen, ez badugu zer garen aitortzen, gure nortasun-ezaugarri guztiekin. Horrela, eraldatzeko lehen urratsa, paradoxikoa badirudi ere, onespena da. Kapi-talismoan hain ohikoak diren eta "amets amerikarraren" jatorria diren (ideia horren arabera, behar adina saiatzen den orok lortuko du bere ordaina) lehiakortasun eta autoexijentzia balioen aurrean, gizartean arrakastarik lortzen ez duena nahikoa ahalegindu ez delako izango da. Zaila da errealitatea onartzea eta, are zailagoa, geure burua onartzea. Gure mugak onartzeak, aitortzeak eta errespetatzeak, erremediorik gabe etsipenera edo kaskarkeriara eramaten gaitu, izan ere, nor ahaleginduko litzateke onartzen den zerbait aldatzera? Alabaina, onespenak, bereziki nor garen onartzeak, gure beldur eta blokeoekin, gure ilusio eta desioekin, ezinbestekoa da banakoak eta taldeak eraldatzen hasteko bide-ari ekiteko. Nolabait gauza batzuk sortzen didaten egonezinaren eta nire buruari diodan eta inguruei diedan maitasunaren arten dabilen energia da eta, ondorioz, egonezina zuzentzeko gauzak aldatu eta berriz ongi sentitzeko desioak, aurrera egitera bultzaraz gaitzake

■ Orain pentsatu, klima-aldaketaren errealitatearekin kezkatuta dagoen gizon batek gizartea geldi dagoela irizten diola gure etorkizunerako hain gai garrantzitsua izango den gertaera honen aurrean. Egoeraren aurrean amore ematen badu, eskuak gurutzatuko ditu bere buruari esanez "ezin da ezer egin" eta bere beldurra eta desioa isilaraziko ditu. Baina, errealitatearen kontra egiten badu errealitatea halakoa izatea ez duelako jasaten, baliteke entzun nahiko ez duten pertsonei kontsignak eta proposamenak inposatu nahi

izatea, hormaren kontra kolpe antzuak emateko ariketa batean. Azkenik, errealitatea den bezalakoa dela onartzen badu, bere gordintasun guztiarekin, errazagoa izango zaio munduaren zati izatea, bere desioarekin, hausnarketekin, beldurrekin edo sormenarekin errealitatean murgilduz, daukana eta dagoena ulertuz eta harekin elkarrizketan, eraldatuz, bere burua eraldatzen.

Graciela Hernández Morales

31

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

BIZITZAREN IRAUNKORTASUNAREN LOGIKA 3DN

Kanpainak iraun dituen hiru urte hauetan askotan galdetu digute zein den "alternatiba" (horrela, singularrean), errezeta soil bat balego bezala, Aldaketarako eskuliburu bat balego bezala. Baina ez, ez dago. Bizitza erdigunean jartzea egun batetik bestera egin daitekeen zerbait dela baieztatuko bagenu, gure errutinan aldaketa bat edo beste sartuta, oso gainazaleko aldaketa bat proposat-zen arituko ginateke, ez iraultza bat. Baina horrek ez du esan nahi ongi gaudenik gauden tokian edo gure proposamenak ez duenik zentzurik. Ez dugu bizitza erdigunean jarri ahal izateko bide bakar bat markatu nahi eta uste dugu bide horretan aurrera egin ahala mapa marraztuz joango dela, helmugaren irudi garbi bat izan gabe gure helmugak izango dituen ezaugarriei buruzko ideia argiak izanez, oinez hasteko modu errazena eta, batez ere, amaieraraino egiten jarraituz.

Horrela, "Zaintzak biziz" kanpainaren proposamena ez da irudi finko bat, prozesu bat baizik: pertsona bakoitzak, eta talde bakoitzak, berarentzat zentzu handiena duten eraldaketa-moduak aurki ditzala, bere testuinguruan egokienak direnak eta bideragarrien zaion ordenan. Prozesuar-en alde egiten dugu, ez emaitzaren alde, ez baitugu uste "xedeak bitartekoak justifikatzen ditu" esaldi horretan. Halere, aitortzen dugu, batzuetan, bitartekoak oso aberatsak direla eta xedea justifikatzen dutela. Kultura deseraikitzeko eta berriro eraikitzeko prozesu baten alde egiten dugu, azken finean, heziketa-prozesu baten alde egiten dugu. Parametro horietatik errealitatea ulertzen lagunduko digun prozesu bat, beste begirada batekin eta gizartean eta ingurunean bizitza jasangarria, euskarria, konprometitua eta erantzunkidea egiteko beharrezko eskumenak garatuko ditugu.

"Zaintzak biziz" kanpainak iraun duen bitartean begiratzeko modu berri hau eratzen joan da, "Zaintzen fokatzea" gisa izendatu dugu, edo Bizitzaren jasangarritasunaren fokatzea ere dei diezaiokegu, Horrela, adibidez, Malagako Berdintasunerako Kontseiluan parte hartu denean edo irakasleak trebatzen ari denean, zaintzen fokatze bat txertatzen saiatu da berdintasunerako poli-tiketan edo hezkuntzako esku-hartzean. Eta zertan datza fokatze hori? Ikuspegi feministatik erre-

4|

❚ Parte-hartzaileak Transforma ikastetxeen sarearen IV. topaketan. Madril, 2014.

32

ZAINTZEN IRAULTZA

alitatea interpretatzen laguntzen diguten betaurreko moreen metafora ezaguna egokituz, bizitza-ren jasangarritasunaren fokatzea lente berde-more batzuk lirateke, kapitalaren pilatzeko logika, hau da, merkatuaren logika, deseraikitzen lagunduko digutena, ondoren aztertzen laguntzeko eta bizitzaren jasangarritasunaren logikaren arabera eraiki eta horren arabera jarduteko. Baina begi-rada hori, gainera, 3Dko begirada bat da, "Zaintzak biziz" kanpaina hasi zenetik hiru baitira estrate-giko gisa identifikatu ziren esparruak egoteko eta erlazionatzeko modu berriez pentsatzeko.

A. DUGALKETA-ESPARRUA. ERANTZUNKIDERAKO BIDEAN BIZITZAREN JASANGARRITASUNEAN

Ahulak garela eta elkarren artean mendekoak garela aitortzea ez da batere erraza, etengabe gure mugak gainditzera bultzatzen gaituen mundu batean, hilezkorrak bagina bezala. Baina ez gara hilez-korrak, gure gorputzak prekarioak dira, mugak dituzte eta akigarriak dira. Horrek esan nahi du, behin eta berriz errepikatu dugun bezala, hainbat modutako beste pertsona batzuen zaintzak behar ditugula, bizitza bizigarri bat egin ahal izateko. Ebidentzia horri uko eginez, agian posible da zaintza etxeetako esparru pribatizatu eta feminizatuan baztertzen jarraitzea baina, behin duen garrantzia eta bere bana-keta bidegabearen ondorioak onartu ostean, sakoneko eraldaketak planteatu beharko dira. Horrela, politika pertsonal bat egin behar dela berresten badugu, erratz-tokitik hasiko gara politika egiten, arropa-zikinaren saskitik, sendagaien tiraderatik eta, zalantzarik gabe, komunetik.

Bizitza-jasangarritasunaren betaurrekoak lehen aldiz jantzi eta mundua ikuspegi horretatik behat-zen hasi ginenean, ikusi genuena harrigarria izan zen. Ez zegoen beste aukerarik, hainbat urtetako heziketa- eta sentsibilizazio-lanaren beharra izango zen zaintzak ikusgai egiteko eta horien balioak aldarrikatzeko. Baina, hiru urte eta gero, egindako bidea aztertuz, ohartu gara, egin ditugun jardu-eretako batzuetan, zaintzei dagokienez nolabait gozatutako diskurtso bat gailendu dela, zaintzak beti atseginak izango balira bezala, konpromiso afektibo eta aukeratutako harreman baten markotik eskainiko balira bezala, duten alde immaterialek (maitasuna, entzutea, samurtasuna...) materialek (garbitasuna, janaria prestatzea, erosketak egitea...) baino garrantzia handiagoa balute bezala. Eta bai, bizitza mantentzen duten lanak gizarte-antolaketaren erdigunean jarri behar dira eta harreman libreen eta konpromisoz eta erantzukizunez aukeratutakoen markoan eskaini behar dira, baina ez beti politika direlako eta gure bizitzei zentzua ematen dielako, askotan, gogorrak eta penagarriak direlako baizik. Eta hala eta guztiz ere, ezinbestekoak dira.

Horregatik, "Zaintzak biziz" kanpainaren bigarren fase honetan bizitza mantentzen duten lanen birbanaketan jarri nahi genuke arreta eta egunero horren ardura hartzen duten pertsonekin dugun zorra aitortu (eta itzuli) nahiko genuke. 15Mko "Soleko Feminismoen batzordeak" etxeen demokratizazioa bezala definitu zuen, demokraziaren terminoak ez du zuzentzen gaituen sistema formalaren zentzu antzua, baizik eta komunitate bati eragiten dien erabakiak hartzeko jarduera politiko gisa ulertzen da eta kide guztiek beren eskubide unibertsala eta singulartasuna aitortuz har dezakete parte.

Bada, etxeen demokratizazioak, lehenik eta behin, etxe barruan gertatzen dena gizarte guztiari eragiten diola aitortzen du, etxeetan ari dela kapitala-bizitza gatazka konpontzen eta, orain arte, oso modu bide-gabe eta desberdinean egin izan dela, eta gizarte-bazterketaren eta -desberdintasunaren jatorria dela, hein handi batean. Hortik aurrera, bost norabidetan mugi gaitezke:

■ Zaintzen feminizazioaren aurrean, etxeetan harreman horizontalak eraikitzea, lanak bidezko modu batean banatzeko eta pertsonen autonomia errespetatuz. Horrek esan nahi du sexu-desberdintasunaren inguruan eraikitako genero-baldintzatzaileak deseraiki beharko ditu-gula, feminitateari lotutako zaintzaren etika atzerakoia argumenturik gabe utzi beharko

33

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

dugu eta, kontrako norantzan, maskulinitatearekin lotutako pribilejioak ere desmuntatu beharko ditu-gu. Beraz, ahalduntze-prozesu batez ari gara non, bi etiken proposamenei jarraikiz, emakumeek aurrera egingo duten dituzten eskubideen aitortzan, Justizi-aren etikako bidean, eta gizonak beste pertsona batzuen beharren arduradun egitean, Zaintzaren etikaren bidean.

■ Bidezko gizarte baterako eraldakuntzak kontuan hartu behar du betikoa ez den ikuspegi bat, gizaki bezala harremanak izateko besteko modu bat. Errealitate bat deseraiki behar da, beste bat eraikitzeko. Horregatik, prozesuak emakumeak ahalduntzen irakatsi behar die eta gizonei besteen larruan jartzen (enpatia). Duten botere-postutik jaisteak ez dituela ahultzen aitortzea, aitzitik, modu sortzaile batetik, bidezkoagoa den eta gatazkak sormenaren ikuspegitik garatzen dituen gizarte bat eraiki daitekeela

Cristina Almeda

17

17 - Gure lankide Cristina Almeda Andaluziako "Zaintzak biziz" kanpainaren koordinatzailea da. Rocio Carmona-k egindako proposamena ere aipatu dugun ahalduntze feministaren proze-suaren definizioan oinarritzen da.

■ Etxeetako demokratizazioari gehien laguntzen ari den mugimenduetako bat MASKULINITATEAK EDO MASKULINITATE BERRIAK deritzatena da, nahiz eta Sevillako Berdintasunerako Gizonen Foroaren bultzatzaileetako baten aburuz, Hilario Saez-en aburuz, “Ez dago gizon berririk. Orain daudenak beti egon dira, baina ikusezinak ziren”. Horrez gain, Madrilen biltzen den HEZTEN ARI DIREN GIZON-TALDE batean adierazten duten moduan, "gizon-taldeak beharrezkoak dira gizonezko erreferente berriak eraikitzen laguntzeko. Hein handi batean gure nortasuna beste gizon batzuekin dugun harremanetan eraikitzen dugu, baina geroz eta sozializatzeko gune gutxiago daude eta beraz, ez badugu eredu errealik topatzen, erreferente idealetan edo birtualetan oinarritutako nortasuna eraikiko dugu, edo zaharkituta gelditu direnak erreproduzitzera joko dugu".

L"Zaintzat biziz" kanpaina hainbat talderekin aritu da lanean zentzu horretan, hala nola hezitzaileekin, gurasoekin edo profesionalekin, baita Alhaurín de la Torre espetxeko presoekin ere. Eraldaketarako gune hauetan metodo ugarirekin lan egin da, hala nola, jokoak, arteterapia, gorputz-lana, bideo-foroa, irakurketen analisia, antzerki-foroa edo gatazken analisia. MASKULINITATEEN IKUSPEGI INTEGRAL bati jarraituz, El Salvadorreko Bartolomé de las Casas zentroko hezitzaileen EQUINOCIO ESTRATEGIA, esaterako, maskulinitatearen eredu hegemonikoko gizarteratze-prozesuak, sexuen arteko botere-harremanak, zaintzaren esparrua bizitzaren zikloan edo aitatasunak bezalako aspektuak landu dira.

34

ZAINTZEN IRAULTZA

Zentzu horretan harreman horizontalak eraikitzeak etxeetan "etxeetako herritarrak" eta "maitasuneko herritarrak"18 daudela aitortzea eskatzen du, etxeko pertsona guztiak eskubideak dituzten subjektutzat hartuko dira, beren sexua, adina, gaitasuna edo estatus ekonomikoa edozein dela ere. Modu naturalean eta dramarik gabe, negoziatu eta adostea, erreklamatzea eta hitz egitea ahalbidetzen digun aitortza bat, elkarbizitza-harreman osasuntsu eta errespetuzkoen adierazle gisa.

■ Zaintzen pribatizazioaren aitzinean, bizitza mantentzeko erantzukizuna gizarteratzea, etxeetan egiten diren jardueren zati handi bat kanpora ateraz, komunitateari, estatuari, enpresei eta beste gizarte-erakunde batzuei horien erantzunkide egiteko. Horrela, zaintzaren zirkulu kont-zentrikoen serie19 bat uler dezakegu, zeinen erdigunean intimitate handieneko guneak dauden, aipatu ditugun etxe demokratiko eta aukeratu horiek. Etxeak hurrengo zirkuluan jarriko bagen-ituzke, komunitatea aurkituko genuke, pertsona zehatz, ezagun edo ezezagunen sare batez osatuta dagoena, zeinerakin eguneroko bizitza partekatzen duzuna, auzoak, herriak, lantokiak, eskolak, elkarteak... Erantzunkidetza eta elkarkidetza nagusi diren harremanak ezar litezkeen pertsonak, hiri handietan izan ohi garen "anonimotasun ezjakinetik" urrun, eta elkar laguntze-ko lanak egitea normala izan daitekeena edo denborak, guneak eta maitasunezko energiak naturaltasunez partekatzen direnak.

Kanpoaldeko zirkuluak erakunde kolektiboek okupatuko lukete, publikoak. Maila honetan

gizarte-erakundeak aurkituko genituzke: hezkuntza, osasun, erlijio eta abarreta-

koak, bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura jarriz beraiek duten anto-

latzeko gaitasuna eta pertsonen zerbitzua ekonomia-botereen

zer bitzuaren aurretik lehenet-siz. Zirkulu honetan aurkituko genituzke ere kooperatiba, gizarte-sozietate edo antzeko lan-antolaketa duten enpre-sak edo bestelako erakunde batzuk. Garapen-ereduaren erdigunetik kendu eta bizit-zaren zerbitzura jarri oste-an, erantzunkidetza-neurri

ugari sar ditzakete. Besteak beste, lanaldia murriztea edo

malgutzea edo lanaldi jarraitua orokortzea, lanaldi etena duten

langileek familiako erantzukizunei erantzuteko egunean 35 minutu edo

gutxiago dituztela azaltzen duten inkes-

18 - Maitasun-harremanak eskubidedun herritar gisa, negoziatzeko eta askatasunari beldurrik gabe bizitzeko ideia Marcela Lagarde-k idatzitako “Claves feministas para la negociación en el amor” testu zoragarritik hartu ditugu.

19 - Zaintzen gizarte-antolaketarako zirkulu kontzentrikoen proposamena Ana F. Vega-k 2006n Bartzelonan egindako Ekonomia Kritikoaren Jardunaldietan aurkeztutakoaren moldaketa bat da. Amaia Pérez Orozco-k Subversión Feminista de la Economía (2014). lanean bildu zuen proposamena.

1. ETXEAK / 2. KOMUNITATEA / 3. GIZARTE-ERAKUNDEAK ETA LANA ANTOLATZEKO MODUAK / 4. ESTATUA

1. 2.

3.

4.

35

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

tei erantzunez20, lanaldi murriztuen alde eginez, horrek dakartzan eskubideen galerarekin, emakume askorentzat.

Azkenik, kanpoaldeko zirkuluan Zaintzarako eskubidearekiko betebeharrak dituen azken jabea aurkituko genuke: estat-ua. Lehenik eta behin, zaintzarako eskubidea errespetatu, babestu eta bultzatzen duen eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzen duen antolamendu juridiko bat garatuko duela espero dugu. Eta, jarraian, orain merkatuetara bider-atzen dituen baliabide materialak eta erabakiak hartzeko ordezkaritzakoak pertsonen eskura jarriko dituela. Hasteko iradokizun batzuk: amatasun- eta aitatasun-baimen nahikoak (urtebete ingurukoak eta ez oraingo 16 aste negargarriak) eta elkartruka ezin daitezkeenak, hezkuntza erabat doakoa (material- eta jangela-gastuak barne dituena), kalitatezko eta estaldura unibertsaleko osasungintza publikoa, lagunt-za ekonomikoak mendekotasun-egoera desberdinetarako, herritarren erantzunkidetasuna ezartzen duen lan-legeria, gehienezko soldata, fiskalitate aurrerakoiagoa edo haurtz-arorako laguntza zuzenak.

■ Feminista askorentzat denbora eta ahalegin biziko amatasunaren aldeko aldarrikapenak (edoskitze luzatuarekin, ohea partekatzea, berandu eskolaratzea, hezkuntza ez-autoritarioa...) atzeranzko urrats bat eta autonomiaren galera krudel bat dira. Bitxia da, nire ustez oso argi dago mundu honetako autonomia-galera handiena eta denbora eta esfortzua galtzeko zulo nagusia ordainpeko lana da, eta ez dut horri buruzko kexa asko entzuten...

Carolina del Olmo, autora de ¿Dónde está mi tribu? (Ianaren egilea)

20 - Denbora-erabileraren inkesta. INE 2009.

■ Gurea bezalako gizarte kapitalista eta indibidualista batean, heztea desafio izugarria bihurtu da, zaintzeko ez baitugu asko behar, baina tribua falta zaigu.

Bada “tribua egiten”, solidarioki antolatzen, bizia mantentzen duten sareak ehuntzen eta apur bat errazagoa egiten hasi dira guraso asko. Horrela, azken urte hauetan, heziketa ulertzeko beste modu autogestionatu batzuk bultzatzen zituzten komunitate-ekimenak agertu dira. Horien adibide bat litzateke HEZIKETA-TALDEAK, gure herri eta hirietan zabaldu diren topatzeko, elkartrukatzeko, laguntzeko eta lasaitzeko guneak. Kapitulu honetan jarriko genituzke Edoskitze-taldeak ere, haur jaioberrien lehen hilabeteetan gurasoei aholkatzeko taldeak. JOKOGUNEAK, autogestionatutako familia-proiektuak, edo familien eta hezitzaileen HEZIKETA-KOOPERATIBAK ere geroz eta ohikoagoak dira. Antzeko ideiak dituzten hainbat familiek, eskolara eraman ala ez aukeraren aurrean, 1 eta 5 urte arteko neska-mutilen laguntza partekatzea erabakitzen dute, modu berdinago batean erantzukizunak banatuz eta beren seme-alaben hazieran eta hezkuntzan askoz ere gertuagotik parte hartuz.

Sare birtualetan ere zabaldu dira topatzeko eta elkartrukatzeko guneak, hezierari buruzko mezuen banaketa-zerrenda, haur-osasunari buruzko Facebook taldeak eta harremanetan egoten lagundu eta tribua egiten laguntzen duten hainbat eta hainbat tribu.

36

ZAINTZEN IRAULTZA

■ Zaintzen erabileraren prekarizazioaren aurrean, "benetako lan" bat dela aitortu eta beste edozein lanetako lan-baldintza eta gizarte-babesekin berdintzea. Mugimendu horrek pribilejioak desmuntatuko lituzke. Pribilejio horiek ez lirateke dagoeneko maskulinitat-earekin soilik lotuta egongo, jatorri eta klase sozioekonomikora baizik. Familien, nagusien edo administrazioen erantzunkidetasun falta pairatzen duten emakume askorentzat, bali-teke zaila izatea harreman desberdin batean daudela aitortzea, kapitala-bizitza gatazkaren konponketa beste emakume batzuengana eraman baitezakete. Alabaina, aitortu behar dute eragiten dien arazoa komuna dela eta beste emakume batzuen lan-esplotazioa irteera faltsu bat besterik ez dela, aitortuz, epe ertain edo luzean, askoz ere estrategikoagoa dela sistema aldatzeko borrokatzea, beste behin ere, sistemaren alde onean jartzen saiatu beharrean. Poli-tika-mailan, Espainian, mugimendu hau Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean bald-intza beretan sartzea da beren eskaria, erregimen berezirik aplikatu gabe, eta administra-zioek zainduko lukete ez dela abusurik gertatzen, nahiz eta gauza jakina den kasu gehienetan gertatzen den zerbait dela. Mundu-mailan, sektoreko elkarte eta mugimendu guztiek etxeko

■ "Zaintzak bizizi" kanpainak ekintza ugari egin ditu zaintzen demokratizazioaren alde. Adibidez:

✔ Bartzelonako Escola Arrels ikastetxeko DBHI 4. mailako ikasleek zaintzei buruzko lehiaketan parte hartu zuten. Neska-mutilek zaintza-lanen balioei buruzko tailerretan hausnartutako guztia azaldu zuten: gaur egun zein bidegabe banatuta dauden, Zaintzen mundu-mailako kateen arazoa eta pertsona eta gizarte-erakunde guztien erantzunkidetasuna bultzatzeko beharra.

✔ 2013ko abenduan, "Nobelo. Fiando historias de Coidado" liburua aurkeztu zen, Tomiño (Pontevedra) herriko pertsona helduek kontatutako jasotako eta emandako zaintzen bizipenak biltzen dituen liburu txiki bat. Harilkatzeko istorioak, "batak besteari kontatu eta lotzen gaituzten zubiak eta geure buruak begiratzeko ispiluak sortzen dituzten" istorioak.

✔ Kordobako Bigarren Hezkuntzako López Neyra Institutuak 2013ko ekainean "Zaintzaileen eguna" antolatu zuten eta amak, amonak, izebak eta abar gosaltzera gonbidatu zituzten eurekin zuten zorra aitortu eta euren lanaren balioa aldarrikatze aldera. Gosari eder

bat eskaintzeaz gainera, DBHIko 1. mailako ikasleek txotxongiloekin Ivana Molloren Zaintzen iraultza liburuko "Amatxoren greba" ipuina antzeztu zuten. Ipuin horretan, bizitza mantentzeaz arduratzen direnak greban jarriko balira, egun baten hasiera nolakoa litzatekeen irudikatzen da.

37

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

lana arautzea erreklamatzen dute, horretarako Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189. hitzarmena, Langileentzako lan duinari buruzkoa, hartzen da oinarri. 2014. urtearen amai-eran, Espainiak oraindik ez zuen berretsi.

■ Zaintzen globalizazioaren aurrean, beste gizarte batzuekin, zaintzarako beren denbora eta zaintzak hartzeagatik dugun zorra aitortzea, gure zibilizazio-ereduaren pisua geure egitea, eredu horiek eraldatzen hasteko bide gisa eta, ahal den heinean, beste komunitate eta gizarte batzuei Zaintzen mundu-mailako katea sortzeagatik eragindako sufrimendua konpentsatzea. Era berean, eragiten digun zaintzen krisia leuntzeko gure etxeetan bizi diren migratzaileei, normalean oso baldintza kaskarretan aritzen direnei, aitortza honek bizitzeko eta lan egiteko duten eskubidea, familia biltzeko eta besten kontura ari diren langile guztiek dituzten lan-eskubideak aitortzera bideratu beharko luke.

■ Bidezkoa da emakumeen elkarteek, neurri handi batean migratutako pertsonek osatutakoek, etxeko sektorean eta zaintzen sektorean lan egiten duten pertsonen eskubideen aldeko lana ikusgai egitea. "Zaintzak biziz" kanpainaren diskurtsora bere hausnarketen indarrarekin lagundu duen erakunde horietako bat Territorio Doméstico da. Emakume dominikar, kolonbiar, salvadortar, ekuatortar, errumaniar, espainiar, senegaldar, nikaraguar, bangladeshtar, boliviar, marokoar... talde honen hitzetan,

“mugei aurre egiten diegu bizitza hobe baten bila eta elkarri laguntzen diogu nor garen eta istorio eta bizitza-proiektu oso baliotsua dugula ez ahazteko, nahiz eta gorabehera askotatik pasa”. Honek, eta etxeko langileen beste hainbat erakundek, negoziazioko bitartekari gisa duten paperaren aitortza aldarrikatzen dute, LANEren 189. hitzarmena berrestea eta etxeko lana Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzea beste lanpostu batzuekiko inolako alderik gabe. Beren

38. ORRIAN JARRAITZEN DU ➜

❚ Haitiko emakumeak Errepublika Dominikarreko muga gurutzatzen, lanera joateko.

38

ZAINTZEN IRAULTZA

■ Etxearen kontzeptua malgutzea, ez dadila betiko familiara mugatu, modu libre eta aukeratuan ezar dadila. Aniztasuna islatzen duten hainbat etxe. Bere semearekin bakarrik bizi den emak-ume bat alarguna den amaren eraikin berean bizi da. Eraikin berean, gainera, lau seme-alaba dituen bikote bat eta bere etxean emakume immigrante bat eta bere alaba hartzen dituena, bilobarekin bizi den emakume adineko bat, banandutako gizon eta emakume bat emakumearen seme-alabekin bizi dena eta, asteburu bat bai eta bestea ez, gizonarenekin, Txinako neska bat adoptatu duten bi gizonen bikotea, beren alabak hezteko elkarri laguntzen dioten bi lagun... ere bizi dira. Errealitatea gailentzen da, elkarbizitza-modu horiek, zaindu eta ongizatea erai-kitzen den benetako etxe horiek existitzen baitira eta bizitza mantentzen baitute. Alabaina, etxe horietan guztietan ez dituzte eskubide berak eta, guztietan, zaintzen krisia maila desber-dinetan azaltzen da. Horrela, guraso bakarretako familietan pobrezia asko igotzen da, milioi erdi bat baino gehiago gure estatuan, horien % 88k emakume bat dute buru, zaintzaren ardura partekatzeko zailtasunagatik, lan-diskriminazioarekin lotuta, hala baldintzetan nola enplegu-rako sarbidean. Egoera horrek zuzenean eragiten die familia horietako neska-mutilei eta hori-etatik % 47 pobrezia-arriskuan daude.

eskaera zehatzak kontratu bat sinatzearen ingurukoak dira, 40 ordu/astea gehienezko lanaldia izatea, mantenuarengatik edo ostatuarengatik deskontuak egitea debekatzea, kaleratzeagatik kalte-ordainak jasotzea, langabezia-saria, lan-istripuak aitortzea, gaixotasun-bajak kobratzea eta kontribuziozko erretiro-pentsioak. Egia esan, eskaerek ez dute gehiegizkoak edo desproportzionatuak ematen, baina lotsa-gorritu beharko ginateke eta Espainian nolako esplotazio-baldintzetan zaintzen den pentsarazi beharko liguke.

Ozeanoaren beste aldera joaten bagara eta mundu-mailako kate hauen beste aldeari begiratzen badiogu, Europan eta Ipar Ameriketan zaintzeko utzi zuten Dominikar Errepublikako emakume askoren etxeak aurkituko ditugu. Etxe transnazional horiek amonen, ahizpen, izeben, lehengusinen eta abarren lanari esker mantentzen dira, baina halakorik ez badago edo guztiarekin ezin badute, ohikoa da Haitiko emakumeak kontratatzea. Horrela, gizarte-ugalketaren krisiaren ondorioetan beste katebegi bat sortzen da

Haitin. Herrialde hori Giza Garapenaren Indizekoo*. CENTRO PUENTE** Haitiko mugatik gertu dagoen Dajabón hirian egoitza duen erakunde dominikar bat da. Muga horretatik egunean milaka emakume haitiar pasatzen dira etxeko langile bezala lan egiteko etxe dominikarretan. Benetako lan-esplotazioko baldintzetan aritzen dira, ez dute eskubiderik eta, sarritan, nagusiek ez dituzte ordainketa-akordioak betetzen inpunitate osoarekin. Eskubide-urraketa horren aurrean, Centro Puente erakundeak lanean dirau eskubideen inguruko heziketa hobetzeko, lege-aholkularitza emateko, antolaketa indartzeko eta irlaren iparraldeko mugan emakume dominikar eta haitiarren eragin publikoari laguntzeko.

*  - Gizara Garapenearen Indizea. PNUD 2013.

** - InteRed eta Centro Puente-k harreman bat dute 2004tik eta, 2007tik, harreman hori beren proiektuak gauzatzeko babes ekonomiko bihurtu da.

➜ 37. ORRITIK DATOR

39

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

B. INGURUMEN-ESPARRUA. BIZITZA JASANGARRIKO MODUEN BIDEAN

■ Azken zuhaitza moztu ostean bakarrik, azken ibaia kutsatu ostean bakarrik, azken arraina arrantzatu ostean bakarrik, orduan bakarrik ohartuko zara dirua ezin dela jan.

Kanadako Cree indioen esaera zahrra

“Erromatar hauek erotuta daude!”, zioen Obelixek. Eta egiazki erromatar horien ondorengo kultur-alak apur bat erotuta gaude, horrela bakarrik ulertzen da gure bizimodua, hain inkontzientea, hain desorekatua, hain suntsitzailea. Gainerako naturatik hainbeste urrundu gara eta hain dago gure talde-iruditerian, batzuetan, animalia ote garen ere zalantza egiten baitugu. Normala da, bestalde, neska-mutilei oso berandu erakusten baitiegu hala garela. Gizakia desagertuko dela pentsatzea, esaterako, ez da gure imajinazioan sartzen, nahiz eta zuzenean horretara goazela esan daitekeen. Hain "modernoa" den gure pentsamendua oso antropozentrikoa da. Horregatik, bizitza, gizakie-na eta izakiena, erdigunean jartzen hasteko, lehen urratsa, derrigorrez, gure ekomendekotasuna onartzea da.

Hortik aurrera, teorian, erraza da. Gure bizimodua moldatu beharko genuke ingurumen-zorrik ez izateko, hau da, planeta birsortzeko gai ez den material edo energia gehiago kontsumitzeko. Gauza ez da Harri Aroan bizitzea, aire egokiturik gabeko mundurik nahi ez dutenek oihukatzen duten bezala, 70eko hamarkadan gure gizarteak zuen kontsumo-mailara moldatzea baizik. Hori bai, hobeto banatuta noski. Nabarmena da planetaren muga biofisikoak gainditu ditugula, petrolioa, gasa eta ikatza ere amaitzear daudela. Eztabaida deza ke-gu hemendik 5, 10 edo 30 urtera agortuko ote diren, baina agortuko dira, gizakiak gaur-gaurkoz planeta eta erdi behar baititu mantentzeko. Beraz, eztabaida ez da gure kontsumoa murriztea ala ez murriztea, eztabaida da modu bidegabe eta bortxazkoan egin behar den edo berdinta-sunean eta demokrazian egin behar den.

Halako bizitza jasangarri baten alde egitea, bizitza erraz eta soil baten alde egitea da. Austeritatea ez da merkatuari giza sakrifizioak eskaintzen

Argazkia: Ingrid (Flickr - CC).

40

ZAINTZEN IRAULTZA

jarraitu nahi dutenek inposatu nahi diguten zigor bihotz gabe hori bezalakoa, ongizatea ez dagoela materialarekin lotuta, maitasunarekin eta harreman pertsonalekin baizik, ohartzen garenean lortzen den askatasun-bidea da. Baina, gainera, austeritate gris eta aspergarri baten kontra, non dibertsioa debekatuta dagoen eta beldurragatik edo beharraren zentzu zorrotz eta diziplinatu batengatik soilik hartuko litzatekeen. Bizitza jasangarri baten alde egitea bizitza alai eta pozgarri baten alde egitea da. Azken batean, materialen bidez lortutako zoriontasunaren promesaren bidez, kontsumo-zoriontasun bat da, sistema kapitalistek nola lortzen duten guztiok "kateatuta" egotea, hau da, ez da ematen digu-nagatik, zer emango digun promes egiten digunagatik eta, batez ere, zer kenduko digunagatik, ez ikusi-arena egiten badugu. Ondorioz, zoriontasun lasaiago bat lortu nahi da, gertuagokoa, ez da erraza izan-go eta ahalegindu beharko da, baina autonomoagoa ere izango da eta ez da beti mehatxatuta egongo.

Orduan, gertutik aztertu behar dugu nola bizi garen eta geure buruari galdetu behar diogu horrela bizi nahi al dugun, edo errutinagatik bizi ote garen horrela, korrontearen kontra joatea zaila dela-ko. Bizitzak aukera mugagabeak ditu eta agian ez gara bizi gintezkeen bezain beste bizi. Horrela, bizitza jasangarri bat izateko lehen urratsa gelditzea (ez da erraza gaur egun), hausnartzea eta aukeraketa bat egitea da, dakigun guztiarekin eta sentitzen dugun guztiarekin, nola bizi nahi dugun nahita aukeratzea.

■ Basoetara joan nintzen kontzienteki bizi nahi nuelako, (...) hiltzen nintzen egunean, ez nintzela bizi ez jabetzeko. Ez nuen bizitza ez zen bat bizi nahi. Bizitza altxor bat da. Ez nuen etsipena praktikatu nahi, ez bazen erabat beharrezkoa. Gogor bizi nahi nuen, bizitzaren zuku guztia xurgatu nahi nuen.

Henry David Thoreau, 1817-1862

Historian zehar, talde askok soiltasun boluntarioa aukeratu du bizitzeko era bezala, estoikoek, kuakeroek, mennonitek edo sufiek, esaterako. Gainera, ugari dira ideia hori berena egin eta predikatu dutenak ere: Buda, Gandhi, Asisko Frantzisko edo Santa Teresa Jesusena. Gaur egun soiltasun boluntarioak komunitate txikien mugak gainditu ditu, Europan eta Ipar Ameriketan oso zabalduta dagoen mugimendua bihurtzera iritsi arte. Ez dago elkarte bakar bat, ezta programa bakar bat ere. Bere barruan askotariko proposamenak gehi daitezke: Deshazkundea, Trantsizioaren mugimendua edo Slow mugimendua, hala nola, "Zorion-tasunaren zirkuluak" edo Simplicity Collective, "Kontsumitu hil arte" edo Downshifting Week bezalako kanpainak, Soiltasunaren Institutua (Simplicity Institute) bezalako erakundeak edo Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea (REAS) bezalako sareak.

Ekintza zehatzagoei dagokienez, Deshazkundearen proposamenaren kasuari jarraiki, zenbait puntu aipa ditzakegu:

■ Merkatuaren esanetara jarritako gure energien, materialen eta denboren erabilera mugatzea, bizitzaren jasangarritasunera, maitasun-harremanetara, komunitatea antolatzera edo traszen-dentziara bideratzeko, batez ere denbora. Gure energia-kontsumoa ez da jasangarria eta oraindik ere jasangaitzagoa izango da etorkizunean. Beraz, ez da nahikoa birziklatzea eta etxeko-tresnak itzaltzea denbora luzez erabili behar ez ditugunean. Hori egin behar da bai, baina bidaiatzeko

41

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

w

■ El CENTRO DE EDUCACIÓN PERMANENTE Y ALTERNATIVA JAIHUAYCO (CEPJA)* elkarteak, Cochabamban (Bolivia), 1984tik hona neska-mutilek, gazteek eta helduek bizitzan zehar kalitatezko hezkuntza bat izan dezaten ari da. Kultura arteko hezkuntza-proiektua hertsiki lotuta dago Andeetako mundu-ikuskerarekin eta komunitatearekin konprometituta ere bai. Proiektuak ikasketa-prozesu adierazgarri eta integral batean, parte-hartzean eta harremanean. Beraz, Ongi bizitzeko hezkuntza-proiektu bat da.

Horrela, Chakana faseak izango lituzkeen eskola-egun batean, bere hezkuntza-proiektuak hartzen dituen hainbat esparru zeharkatuko lirateke:

- Munay, ESPIRITUALTASUNA: neska-mutilak ikastetxera iristen dira eta elkartzea atsegina

* - InteRed-ek eta CEPJAk elkar laguntzeko lotura-harreman bat dute 1998tik. Harreman horren bidez, InteRed-ek CEPJAren lanari lagundu ahal izan dio eta garapenari buruzko ikasketak eta hausnarketak elkartrukatu ahal izan ditu. Urte hauetan guztietan, CEPJAk InteRed-en Nazioarteko Boluntariotza-programako parte-hartzaileak hartu ditu eta, bizipen horren bidez, bere eguneroko ingurunean gizarte-eraldakuntzarako agente bihurtu ahal izan dira.

ditugun ohiturez, zein garraio erabiltzen dugun edo gure etxeak, bulegoak eta merkataritza-zentroak girotzeak duen kostu ekologikoaz hausnartu behar dugu. Etxeetako zaborra duela 20 urtekoaren bikoitza da eta % 70 materia ez-organikoa du. Material hori "ekoizteak" energia- eta baliabide-kostua handia du eta kudeatzeko arazoak sortzen dituen hondakintzat hartzen da. Zaborrari dagokionez ere alde handiak daude, Latinoamerikan, esaterako, materia ez-organiko horren proportzioa % 30ekoa da soilik eta Ameriketako Estatu Batuetan pertsona bakoitzak eguneko 2 kg sortzen baditu, Afrikan ez da 800 g-ra iristen.

■ Betiko jakintzak birbaloratzea, planetarekin oreka handiagoan bizi ahal izaten uzten diguten horiek, dituen zikloak errespetatuz eta gure nahiera jartzeko ez aldatzen saiatuz. Diseinu, ingeniaritza edo arkitektura ekologikoaren adarra den Permakultura bezalako proposamenek arkitektura jasangarria eta ekosistema naturaletatik automantentzeko nekazaritza-sistemak garatzen dituzte. Betiko jakintzak uneko garapen teknologikoarekin dinamikoki integratzearen adibide dira.

42. ORRIAN JARRAITZEN DU ➜

❚ Jayhuayco (Bolivia) I. Ohituren azoka.

42

ZAINTZEN IRAULTZA

w

da, komunitate gisa aitortzen dira eta euren arteko eta ingurunearen arteko sinkronizazioa lantzen da, Pacha-ren, naturaren, zati direla ere aitortuz.

- Yachay, JAKINTZAK: fase honetan hezkuntzaren betiko eskemekin apurtzen da eta horizontaltasunak, hurbiltasunak eta enpatiak markatutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazten duen posizio baten alde egiten da. Eduki berriak lehengo ezagutzekin lotu nahi da, parte-hartzaileen eta komunitatearen beharrek zehaztutako talde-eraikuntzako prozesu batean. Aptapi (bazkari partekatua) Yachay-ren zati da eta solidaritatea, elkarrekikotasuna edo berdintasuna bezalako balioak ikasteko une pribilegiatua da. Sozializatzeko, hurbiltasuneko eta besteez arduratzeko eta taldea kohesionatzeko gune bat da, desberdintasunik ez dagoen komunitate bat entseatzeko gunea.

- Ruway, EKOIZPENA: fase honetan sormena bultzatu eta taldean eraikitako ezagutzak errealitate jakin batean

aplikatu nahi da, pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera. Ezagutza berriak derrigorrez errealitatera, bizitzaren garapenera lotu behar dira, esanguratsuak izan behar dute. Horrela, kognitiboa ez dago afektibotik eta sozialetik bereizita.

- Atiy, kudeaketa eta AHALDUNTZEA: egunaren azken une honetan, parte-hartzaileek autokudeaketa eta autodeterminazioa lortzea du xede. Lidergoa eta erantzukizunak bere egitea bultzatzen da, komunitatearen kalitatea erantzukizun partekatu gisa ulertuz.

CEPJAren heziketa-proiektuan kalitatea eta goxotasuna eskutik doaz. Kalitatea, erakundeak eta pertsona hezitzaileak neska-mutil eta gazte bakoitzarekin konprometituta daudelako eta ahal duten guztia ematen dutelako. Goxotasuna, berezitasuna aintzat hartzen delako eta errespetuzko, samurtasunezko eta maitasunezko harreman ezartzen delako, pertsonaren osotasuna onartzen eta maitatzen duena.

➜ 41. ORRITIK DATOR

■ Ekonomia birkokatzea tokiko ekoizpenera itzultzeko. Hau da, ekoizten den tokia gerturatzea, edo hobeto esanda, kontsumitzen ditugun produktuak erauzten eta eraldatzen diren tokia kontsumit-zen dugun tokira hurbiltzea. Ez dauka zentzurik, eta ez da posible izango ere hemendik hamarkada batzuetara, Latinoamerikatik ekarritako meloiak eta izokinak jatea, horiek laboratu edo arrantzatze-ko bitarteko naturala hondatu bada eta horien garraioan karbono dioxido kopuru jasangaitzak sortu badira. Ez dauka zentzurik planeta erdia gurutzatu duten eta, ordain dezakegun kostu batean, ekoitzi ahal izateko beste pertsona batzuen bizitza arriskuan jarri den baldintzetan lan egin eta miseriazko soldatak kobratu dituztenek egindako galtza batzuek janztea edo zapatila batzuk erabiltzea. Jabet-zara eta kontsumora lotutako zoriontasun-eredu hau unibertsaldu ezin daitekeen zoriontasun-eredu ezinezko bat da.

■ Beste kontsumo-kultura bat bultzatzea, tokiko ekoizpen txikietan oinarritutakoa, berrerabilpena eta irabazi asmorik gabeko elkartrukea barne. Egia esan, orain dela ez askora arte, horrela funtzionatzen genuen eta gaur egun ere sarritan egiten dugu. Haur bati txiki geratu zaion arropa lehengusu txiki bati ematen diogunean.

43

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

Galtzerdietako zulo bat josten dugunean. Arrain-buruekin edo urdaiazpiko-hezurrekin salda egiten dugunean. Auzoko merkatuan erosketa egiten ditugunean. Txorizo-ogitarteko bat eramaten dugunean jolas-ordurako, zizka-mizka industrial bat eraman beharrean. Errotuladoreak ongi zaintzen ditugunean, kale-izkinan "txinatar" bat ez balego bezala. "Doako denda" bat martxan jarri eta hara joaten garene-an zerbait behar dugunean. Etxeko brikolaje-konponketak seme-alaben zaintzagatik trukatzen dugu-nean Denboraren bankuan. Amoniakoa edo lixiba bezalako garbiketa-produktuak erabil-tze ari uzten diogunean eta limoarekin, ozpinarekin edo bikarbonatoarekin garbitzen ikasten dugunean. Baliteke gaur egun dugun kontsumo-eredua bezain erosoa ez izatea, baina edonork egin ditzakeen ekintzak dira eta aldea marka dezakete.

■ Denbora ez da urrez-koa, urreak ez du ezertarako balio. Denbora bizitza da.

José Luis Sampedro

Baliteke bizimodu berri hau norbere egiteko egu -nean denborarik ez dagoela iruditzea. Teorikoki, erra-za goa da baina gaur egun konplexuagoa dirudi. Den -bora da bizitza jasangarri bat eramateko gakoetako bat. Zertan pasatzen dugu denbora? Senideak zaint-zen edo gure senideak zain-tzeko norbait ordaintzeko lanean? Lekari-plater bat prestatzen edo aurrepresta-tutako lekarien plater bat (kasurik hoberenetan) eros-teko lanean? Etxea edo ko -muna garbitzen edo hori egingo duen norbaiti (gaizki) ordaintzeko lanean? Bizitza jasangarri bat, derrigorrez, bizitza mantsoago bat da, denbora modu justu eta orekatuago batean banatuagoa duena.

❚ II. Truke-azoka. Josefa Segovia Unibertsi-tateko Ikastetxe nagusia. Zaragoza, 2014.

44

ZAINTZEN IRAULTZA

■ SLOW MUGIMENDUA 1986an sortu zen, Erromako Piazza di Spagna-n MacDonald's-en hanburgesategi bat, janari azkarraren edo Fast food-aren antonomasiazko ordezkaria, berriro ireki behar zutela-eta protestaren karira. Orduan, Carlo Petrini kazetariak janaria kultura-adierazpen gisa, plazer gisa edo bizitzarekiko jarrera gisa hartuko zuen elkarte bat sortzea bultzatu zuen. Ekimen horrek eman zion hasiera Slow Food mugimenduari. Gaur egun mugimendu honek 1.500 convivia (elkarte) biltzen ditu eta milioi bat pertsona baino gehiagok parte hartzen dute 160 herrialde baino gehiagotan. SLOW FOOD mugimenduak gustuaren heziketa bultzatzen du janariaren erdipurdiko kalitatearen kontra, tokiko sukaldaritza mantentzekoa, hain gogorra ez den eta garbiagoa den beste nekazaritza-eredu bat, elikagaiak, lehengaiak, laborantza- eta eraldaketa-teknikak babestea, luzaroan egin eta finkatu diren tokiko erabileratik heredatuak eta laboratutako espezien eta espezie basatien bioaniztasuna defendatzea. Era berean, apustu argia egiten du lokal gastronomiko eta elkarbizitzako lokalak babestearen alde, duten balio historiko, artistiko edo sozialarengatik, kultura materialaren ondarearen zati direlako.

Teoria-mailan, Mantsotasunari goraipamena Carl Honoré kazetari kanadarraren liburuak inspiratu zuen Slow Food mugimendua eta, denbora gutxi barru, bizitza mantsoagoko eta orekatuagoa aldarrikatzen zuen mundu-mailako mugimendu integrala bihurtu zen. SLOW CITIES (hiri mantsoak), SLOW TRAVEL (garraio mantsoa), SLOW TURIST (turismo mantsoa), SLOW MONEY (diru mantsoa)... ideiek aldarrikatzen dute “azkarrak” ez duela beti hobea edo eraginkorragoa esan nahi, eta ia beti

gainazalekoagoa eta xahutzaileagoa izan ohi dela. Slow mugimenduaren asmoa pertsona bakoitzak bere bizitza-bidaiaren jabe izatea da. Horrek ez du esan nahi tarteka korri egin behar ezingo duenik, baldintzek hala eskatzen dutenean, eta gaur egun gehiegitan jasaten dugun estresa jasan beharko ez duenik, baina aldi berean, gelditzen jakin eta orainaldiaz gozatzen jakin behar da, gaur egun gertuko etorkizuneko betebeharrek estali ohi dituztenak. Paradoxikoki, esan dezakegu azkar bizitzeak, orainaldia mespretxatuz, mugak mespretxatuz bizitzea dela, "biharrik egongo ez balitz" bezala.

Slow proposamena hezkuntzara ere iritsi da. SLOW SCHOOLS EDO SLOW EDUCATION proposamenak arreta prozesuan jarriko luke eta, ez hainbeste emaitzetan, komunitatearen jakintza guztiekin lotuago dagoen curriculum bat bultzatuz. Jakintza horiek beharrezkoak dira bizitzeko, pertsona bakoitzaren erritmoak errespetatuz eta eskola-jarduera egituratzen duten denborak malgutuz. Mantsotasunerako eskola batean, arreta ez litzateke proba estandarizatuak gainditzean eta lan-merkatuan modu lehiakorrean sartzeko gaitzean jarriko, ikasten ikasten, pertsonen gaitasun guztiak garatzen eta bizitza oso, aktibo, konprometitu eta zoriontsu bat egiteko eskudun egiten baizik.

Bestalde, Erresuma Batuan “GO HOME ON TIME DAY” (Etxera garaiz joateko eguna) sortu zen 2000. urtean, kontzilizioaren aldeko “Working Families” elkartearen eskutik eta “Work-Life” aste nazionalaren testuinguruan. Orduz geroztik, beste herrialde batzuk ere antzeko ekimenak egiten hasi dira. Espainian, adibidez #Sal Puntual ekimena egin zen. Kanpaina hauen bidez arreta deitu nahi du lan-ordutegiak, lanaldi etenak eta ordu estrak nola diren zaintzen krisiaren kausa nagusi eta jabearazteko eragin oso negatiboa dutela emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean.

45

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

Genioen moduan, banakotik taldera doazen neurriez arduratzen saiatzea genionean, familia bakar batek autoa etxean utzi eta eskolara autobusez joateak duen eragina mugatua izan daiteke. Baina batera joateko familia ugari geratzen badira, bidaia gustagarriagoa izango da eta zerbait aldatzen has daiteke. Horrela, baliteke ados jartzea eta ikasle-taldea egunero eskolara eramateko gurasoak txandakatzea. Ikastetxeko guraso-elkartea bada, irakasleen babesaz, proposamena kudeatzen duena, eragina handitzen joango da eta ingurumena ez ezik, gizartea ere eraldatzen hasiko da. Beharre-tako bat eta, aldi berean, bizitza jasangarriago bat eramatearen onura handienetako bat gizarte-ehuna eta taldea autoantolatzeko beste modu batzuk sortzeko unean duen gaitasuna da. Horre-gatik, urteetan zehar, autoikaskuntzako taldeak jarri dira martxan. "bizitzarako ikastekoa", Cecile Andrews-en hitzetan, informazioa, lasaitua, ametsak eta erantzukizunak partekatu ahal izateko. "Ikasketa-zirkuluak", Suedian hala deitu zaie, edo "Soiltasun-zirkuluak", Ameriketako Estatu Batu-etan ezagutzen diren moduan, talde txiki batzuk dira eta bertan elkarrizketa adiskidetsuak (ez dira elkarrizketa-taldeak), elkarrizketak eta lankidetza egiten da, bizipen pertsonaletan jartzen da arreta, kultura kritikatzeko, nola funtzionatzen duen jabetzeko eta bertako kideei beren bizitzen kontrola hartzen lagunduko dien aukerak ulertuz.

■ "Zaintzak biziz" kanpainak ekintza ugari egin ditu bizimodu jasangarriak bultzatzeko. Adibidez:

✔ Lugoko Down Sindromearen elkarteko kideak beren bizitzetan balio gehien zuten gauzak lantzen aritu ziren 2014ko udaberrian. Beren ideietatik abiatuta, “Zer da garrantzitsua nire bizitzan?” iragarkia egin eta antzeztu zuten. Bertan, aitortzen dutenez, gehien baloratzen dutena familia, lagunak, bikotekidea eta denbora librea dira.

✔ 2013ko udazkenean, "Eman buelta tortillari" KONTRAPUBLIZITATE-KARTELEN LEHIAKETA egin zen, publizitatearen bidez, kapitalismoan zoriontasunaren eta kontsumoaren artean ezartzen den harremana zalantzan jartzea zuen xede.

✔ 2014ko azaroan, "Aldatu gauzak gauzak aldatzeko" II. Truke-azoka egin zen Zaragozan. Eta martxan jarritako birziklapen-tailerrekin batera, eguneroko bizitzan, baliabide natural eta energetiko gutxiago erabiltzea bultzatzeko.

46

ZAINTZEN IRAULTZA

C. GIZARTE-ESPARRUA. “ZAINTZARRERANTZ”

■ Beti diot gauza asko falta zaizkion pertsona bat naizela (...). Besteak behar ditut. Eta agian horregatik pentsa dezaket besteek ere ni behar izatea.

Paulo Freire

Lehiakortasuna DA, hazkundearen eta mugak gainditzearen alde egiteko bitarteko gisa, sistema kapitalistaren balio sakratuetako bat. Pertsona batzuk, talde batzuk edo estatu batzuk beste batzuen kontra jartzen ditu lehiakortasunak. Teorian, bakoitzaren onena ateratzeko da, baina indarkeriaren eta desberdintasunaren muinean ere badago. Eta, lehiakortasunarekin batera, indibidualismoa. Baina dagoeneko salatu dugu indibidualismoa autosufizientziaren gezurrean oinarritzen dela, dugun independentzia ez onartzean, planetako gizakiren bat gainerakoak gabe bizitzeko gai balitz bezala.

Justiziaren etikaren edo eskubideen ikuspegitik ulertzen dugu gizaki bakoitzaren duintasuna aitortzearen garrantzia, baina Herritarraren etika edo erantzukizuna behar dugu, duintasun hori izateko besteak behar ditugula. Egian esan, berriz ere Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibert-salari erreferentzia eginez, interdependentziaren printzipioa dela nabarmenduetako beste bat, erabat gauzatu ahal izateko. Interdependentzia hori, sarritan, eskubide batzuk besteekiko duten eta pertsonabarruko moduan interpretatu ohi da, eskubide batez gozatu ahal izateko beste esku-bide batzuk gauzatu behar direla aitortuz. Horrela, adibidez, oso zaila litzateke elikatzeko duen eskubideak urratuta ikusten dituen pertsona batek hezkuntzarako duen eskubidea gauzatzea. Baina Zaintzaren etikaren ikuspegitik, Giza Eskubideen interdependentziaren interpretazio inter-pertsonala ere egin nahi dugu. Izan ere, ezingo litzateke ulertu beste batzuek erantzukizunak onestuko dituztela edo zainduko gaituztela onetsi gabe.

Eskubideei buruzko hausnarketarekin jarraituz, lehen genioen gaur egunean, merkatu kapitalista dela pertsonek eskubideak izango dituzten edo ez aitortzeko ahalmena duena. “Lanaren bidez-ko emantzipazioaren” ideia da. Ideia horren arabera, emakumeak herritarren eskubideen bila sartu dira lan-merkatuan edo eta ideia horren arabera esaten zaio "bizitza irabazteko" gai ez den arte gurasoek esandakoa egin beharko dutela. Horrela soilik ulertzen da kapital handiek ordez-karitza-demokraziek hartutako erabaki politikoetan eragiteko duten ahalmena. Herritarrak gaur egun herritar merkantilizatuak badira, "kontsumitzen dut, beraz banaiz” ideiatik gertuago dago demokraziaren ideiatik baino. Bizitza erdigunean jartzearen proposamenak, derrigorrez, beste gizarte-hitzarmen bat eskatzen du, zaintzarako eskubide unibertsalean oinarritutakoa: “Zaintzar-rak” (gaztelaniaz, "cuidadania")21 (gaztelaniazko bertsioa ez dago gaizki idatzita).

21 - Amaia Pérez Orozcok kontatzen digu gaztelaniazko "cuidadanía" kontzeptuaren sorburua 2008ko maiatzean izan zela, El Pumarejo (Sevilla) herriko auzokideen elkarte bat identifikatzen duen xafla batean egindako akats tipografiko batean. Zorioneko akats hori Precarias a la Deriva gisako taldeek eta Carolina Junco edo Ana F. Vega bezalako idazleek beraiena egin zuten eta akademia-mailan eta institutuetan sartzea lortu zuen. Adibidez. Bogotàko Barrutiko Integraziorako Idazkaritzak hiriguneak zaintzeko egindako kanpaina batean erabili zuen.

47

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

■ Beraz, gizartea gizakientzat egokia izatean datza; bere ingurune egokia ez torturatzeko gune bat.

María Zambrano

Elkarbizitza ulertzeko eta antolatzeko beste modu honen alde egiteko, botere-harremanak eta menderakuntza-egitu-rak eraldatzen hasi behar dugu. Halako bizitza jasangaitz eta zorpekoak izatea onartzen baitute. Aurrez genioen bezala, ahalduntzeko hiru moduren bidez soilik egin daiteke.

Botere-harremanek beren bizietan nola funtzionatzen duten ulertarazten laguntzen dien prozesua da ahal-duntzea. Horrela, beren buruarenganako konfiantza hand-itzen dute eta beren beharrak adierazi eta beren esku-bideak eskatzeko beharrezko indarra hartzen dute eta, aldi berean, beren bizitzak hobetzeko erabakiak hartzeko nahasten dira. Gizakiaren baitan eta parte hartzen duen giza taldearekin harremanetan eman daitekeen prozesua da, hau da, ezin dugu beste pertsona bat ahaldundu, baina beste pertsona batzuekin batera ahaldundu gaitezke eta

beren ahalduntzea manten dezakegu. Horretarako beharrezkoa da aurrera egiten lagunduko ditu-gun gun eta denbora zehatzak sortzeko, ez baita bakarrik edo automatikoki datorren prozesu bat. Nahi izatea ez da aski, bitartekoak jarri behar dira. Horien adibide bat Emakumeen zirkuluak dira, batera izateko, egoteko eta egiteko, hausnartzeko edo sortzeko emakume-taldeak dira, hazkunde-prozesu feminista, banakoa eta taldekoa komunean jartzeko asmoarekin.

Bestalde, norberaren ahalduntzea erabil dezakegu beste pertsona batzuk, beren sormenak, proposa-menak eta ekintzak legitimatzeko, baimentzeko edo eusteko. Era beran, erakundeak, mugimenduak edo kausak ere legitimatu, babestu eta eusteko eta, aldi berean, ahalduntzeko aitortza jaso ahal izango dugu. Proposamen hori, ahalduntze feministarena, betiko hierarkia kontzeptutik oso urrun dagoen boterearen kontzeptu bat adierazten digu. Pertsonen artean ezarri diren harreman horizontal eta erabat libreen artean dagoen agintearen aitortzan oinarritzen baita. Boterearen eta agintearen arteko alde hori Sexu-aldearen feminismoaren markoan planteatzen da. Boterea beste batzuen gaineko boterea da, nireganako kanpoko iturri bat duena, eta ez dio axola esaneko aitortzen dudan edo haren aurka egitea erabakitzen dudan. Agintea bakoitzaren baitatik irteten da, ez da ezartzen, aitortu egiten da. cKualitate hau harreman batean presente badago, beste pertsona batzuen maisutza aitortzen uzten digu eta hazteko eta gure desioak aske uzteko erreferentzia gisa bizi ahal izango dugu. Umiltasuna eskatzen du, aldeak aitortzea eta askatasuna eta eskertza sortzen ditu. Ez du zerikusirik hierarkiekin, ezta harre-manen manipulazioekin ere22. Aginte horizontal honek harreman-politika bat egiten uzten digu,

22 - “Coeducación. Dos sexos en un solo mundo” ikastaroko glosarioa, Hezkuntza Ministerioa 2010.

48

ZAINTZEN IRAULTZA

hau da, kooperatuz eta sareak eraikiz, mugimenduen barruan ere lehiatu beharrik gabe. Pertsona bakoitza denetik eraikiz eta gainerakoak zer diren aitortuz.

■ Politika feminizatu behar da. Guztia dakien eta guztiari erantzuten dion lider politiko horren ideia albo batera utzita (...)

Ada Colau, Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako (PAH) kidea

w

■ ASOCIACIÓN DE MUJERES INDÍGENAS “LA VOZ DE LA RESISTENCIA” EMAKUME INDIGENEN ELKARTEA BIZITZAREN ETA LURRALDEAREN DEFENTSAN

Kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkak komunitate osoak desagerrarazi zituen Guatemalan. Hamarkadetan zehar, multinazional handiek herri indigenen lurraldeak ustiatzea onartu eta bultzatu zuen estatuak, hala nola United Fruit Company-k, Fruta tropikalak ekoiztu eta Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen dituena. Lurrak bereganatuta eta nekazariek zituzten lan-baldintza negargarrien ondorioz, XX. mendearen bigarren erdialdean Latinoamerika astindu zuen hainbat gatazketako bat sortu zen, herritarrek bere herriaren eskubideak bermatuko zituen estatu nazioanitz bat erreklamatu zuenenean.

36 urte iraun zituen gerrak, "suntsitutako lurraren politika" ezarri zen eta, horrek, miloi bat pertsona lurraldearen barnean mugitzea ekarri zuen, batez ere indigena maiak ziren, arbasoen lurra utzi eta mendietan babes hartzera behartuta ikusi

ziren. Han ia hamarkada batez erresistitu zuten Comunidades de Población en Resistencia ―CPR― erakundeari esker, baina 1989an estatuaren beste eraso batek, komunitate horiek behin betiko desagertzeko asmoz, nazioarteak erreakzionatzea ekarri zuen. 1996an lortu zen bakeari esker komunitateek menditik jaitsi ahal izan zuten, baina lurraldean barrena sakabanatzera behartu zituen, desmobilizatuz eta biztanle-hartzaileekin aurrez aurre jarriz. Komunitate horien artean, emakumeek 70eko hamarkadan semeen, senarren, anaien... desagerpenak salatu zituzten, eta 80eko hamarkadan berdintasunean CPRren zuzendaritzetan parte hartu zuten eta beren erakundea sortu zuten: Organización de Mujeres Mártires de la Resistencia. Erakunde horren bidez, pairatzen zuten diskriminazio bikoitza, emakume eta indigena izateagatik, ezabatzeko lan egin zuten, ahalduntze-prozesuak bultzatuz eta beren eskubideak defendatuz. Baina erakunde horrek ez zion, gobernuak nahita bultzatutako, elkarte-kideen sakabanaketarik biziraun ahal izan.

2005. urtean, emakumeak berriz antolatu ziren 2003. eta 2004. urteetan, ERRESISTENTZIAN ZEUDEN HERRIETAKO KOMUNITATEETAN, EMAKUMEEK GIZARTEAN ETA KOMUNITATEAN ZUTEN PARTE-

49

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

w

HARTZE DIAGNOSTIKOAREN karira. 2009. urtean, erakunde berri bat sortu zen, “LA VOZ DE LA RESISTENCIA”. 1.000 emakumek baino gehiagok osatzen zuten eta elkartekoak ez ziren beste hainbat parte-hartzaile zituzten. Erakunde hori herrialdeko lau departamenduetako 30 komunitatetan dago. Beren xedea emakumeen parte-hartzea bultzatzea da maila guztietako erabakietan, hezkuntzarako duten eskubidea bermatzea beren ahalduntzearen oinarri gisa eta borrokaren eta duintasunaren memoria aldarrikatzea. Mendietan praktikatu zuten medikuntza alternatiboaren jakintza berreskuratzeko lanetan eta emakumeen sexu- eta ugalketa-osasuna defendatzen ere badiraute. Azkenik, komunitateen autonomia ekonomikoa hobetzeko lanean ari dira, laborantzak aniztuz eta nekazaritza organikoa bultzatuz, naturarekin harmonian bizitzeko, Nazaria Tum Sanic

presidentearen hitzetan, "oso garrantzitsua da, mendian pasa genituen urteetan lagundu baitzigun."

Alabaina, gatazka hasi zenetik mende erdi baino gehiago igaro ostean, emakume indigenek beren lurren alde borrokatu behar dute berriz ere. Meatzaritza-, hidroelektrikoak, petrolio-, kanabera eta palmera-enpresak, berriz ere, lurra pilatzen ari dira, legeen eta eskubideen gainetik jardunez eta aberastasun naturalak berentzat hartuz. LURRALDEAREN DEFENTSA, ez ustiatzeko baliabide gisa ulertuta, komunitate- eta nortasun kulturalaren harreman gisako toki bizi bat bezala baizik, da beren lehen xedea. Honela salatu zuen Nazaria Tum Sanic-ek: “Eurek garapena bezala saltzen dute, baina lur gabetutako familiak, gaixotasunak eta jendearen arteko banaketak ekartzen du”.

❚ Voz de la Resistencia emakume indigenen elkartea. Guatemala.

50

ZAINTZEN IRAULTZA

Normalean ahalduntze gisako hitzak erabiltzean alarmak pizten dira, behar ez luketenek boter-ea lortzeak bidegabeki boterea dutenek galtzea ekarriko balu bezala. Eta puntu batean hala da, nirekiko boterea izan duenak, galdu egingo baitu ni ahalduntzen banaiz, baina ez du bere buru-arekiko botererik galduko, justu alderantziz, talde-botereaz gozatuko du. Horrela, ahalduntzeak, berriz ere, boterea berrorekatzeko aukera emateaz gain, berriro pentsatzeko ere ematen digu. Horrela, boterea ulertzeko betiko moduaz gain, hau da, ia beti beste pertsona batzuekiko boterea eta erabakiak hartzeko unean bestearen gainetik jartzeko gaitasuna ordezten duena eta baita zertaz erabakitzen den ere (botere ikusezina), beste botere modu batzuk uler ditzakegu. Egiteko gaitasuna bezalako boterea, botere produktibo eta erraztailea, aukera berriak sortzen dituena eta inor menderatu gabe ekintzekin. Talde-boterea, banakoen boterea biderkatzen du, guztien batura indartsuagoa delako zentzuan. Azkenik, barne-boterea, zer garenaren konfiantza eta onespena, eraikitzeko oinarri gisa, norberarengandik abiatuta, pertsonatik abiatzen den botere bat etat ez dela eman edo oparitzen23. Lehenengo boterearen batura zero da, "nik boterea lortzen badut, zuk

23 - Lau botere mota horien kontzeptualizazioa, eta ahalduntzerako duten garrantzia, funtsean, Bakeari eta Garapenari buruzko gaietan espezializatutako Jo Rowland politologoari zor diogu.

w

■ Maiatzeko amek eta amonek derakutsi zieten etxeko lanak mespretxatzen dituztenei, urteetan zehar seme-alabei kroketak egitea eta galtzerdiak jostea ere modu on bat dela diktadura anker baten kontra egiteko. Borroka beren etxeetako sukaldeetatik ateratzea eta beren gizarte-kontzientzia eta beren jarduera militantea herrialdeko mugetatik harago emateak berreste du gorputzen zaintzatik politika deritzogun munduaren zaintzara dagoen jauzi naturala.

Santiago Alba Rico

Ekofenimismoari esker, ohartu gara paralelismo bat dagoela naturaren eta zaintzen ikusezintasunean eta krisian. Eta emakumeek bakearen defentsan izan duten bizipenek, bake justu eta jasangarri baten alde, ohartarazi digute harreman bat dagoela indarkeriaren eta kapitalismo patriarkalaren artean. MARCHA MUNDIAL DE LAS MUJERES elkarteko parte-hartzaileek azaltzen diguten moduan: "Gu, emakumeak, aspaldidanik manifestatzen gara emakume izateagatik jasaten dugun zapalkuntza salatu eta haren amaiera exijitzeko, menderakuntza, esplotazioa,

berekoikeria eta injustizia, gerrak, konkistak eta indarkeriak dakartzan irabaziaren bilaketa neurrigabeari amaiera jartzeko".

Emakumeen bakea defendatzea mundua bezain zaharra da. Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan, emakume-talde ugarik gerraren kontrako kanpainen buru joan ziren eta, hainbat hamarkadetan zehar, mugimendu feminista eta antimilitaristak eskutik ibili ziren militarizazioaren eta gizarte-bazterketaren aurka. Von Suttner, Virginia Woolf, Rosa Luxemburgo edo Hannah Arent bezalako emakumeek, beren idatziekin, gerrari alternatibak planteatzen saiatu ziren. 1915ean, Woman`s Peace Party sortu zen Washingtonen eta, urte hartan bertan, Hagan Bake Seguruaren Emakumeen Lehen Nazioarteko Biltzarra egin zen. Hantxe sortu zen Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga.

Gaur egun, BELTZEZ JANTZITAKO EMAKUMEEK ordezkatuko lukete antagonismoak gainditzeko eta gatazkak elkarbizitzaren berezko gertaerei aurre egiten eta bakean eta demokratikoki ebazteko borroka hori. Elkarte hau 1988an

51

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

galduko duzu", eta bateraezina da gainerako botere motekin. Baina azken horien batura, ordea, positiboa da, hau da elkar elikatzen dute.

Eta beste harreman mota batzuk, horizontalagoak, barneratzaileagoak, banakoen eta taldearen ahalduntzean oinarritutakoak ulertzeko gai garenean, lanari ekin behar diogu. Antolatzeko eta borrokatzeko modu arduratsuak eraiki behar ditugu, sendoak bezain sortzaileak, komunitate-erakundeko maila ugaritan eragiten diguten erabaki-hartzeetan parte hartu ahal izateko, auzo-elkartetik Ministroen Kontseiluraino, Guraso-elkarteetatik Europar Batasunera, bizitzaren jasan-garritasunaren zerbitzura jar daitezen.

Lehen urratsa talde-helburuak antolatzea eta definitzea izango lirateke eta, horretarako, guneak sortu behar ditugu, topatzeko, eztabaidatzeko, aztertzeko eta ahalduntzeko. Gune eta denbora horiek falta zaizkigu, merkatu kapitalistari gehiago eta hobeto zerbitzatzeko, pixkanaka hazten joan diren hiri hauetan. Antzinaroan herriko plaza, agora, bazen herritarrak topatzeko eta parte hartzeko, gaur egun, enparantzak merkataritza-jarduerarako, publizitate-mezuak bidaltzeko eta trafikorako gune bihurtu dira. Horregatik, izan da hain iraultzailea kaleak hartu, plazak hartu, eta asanbladak egiteko gune bihurtzeko ekintza. Gune horiek sortzea, hala maila materialean nola

w

sortu zen, zortzi emakume judutar, beren mina adierazteko beltzez jantzita, Jerusalem erdiguneko plaza batean bildu ziren, Palestinako okupazioa amai zedin exijitzeko. Handik urte gutxi batzuetara, "Ez nire izenean" lemapean, Belgradeko Beltzez Jantzitako Emakumeek gobernuak egiten zituen gerra-krimenak salatu zituzten eta Serbiako militarrak kontzientzia-eragozpenera deitu zituzten. Desobedientzia zibil eta bake-erresistentziako ekintzen bidez, euren adibideak, gatazka armatuak jasaten dituzten mugimenduekin solidaritate-harremanak sortzeko, salaketen bozgorailu izan eta injustizien eta Giza Eskubideen urraketen aurrean konpromiso komun bat indartzeko lanean dirauten Beltzez Jantzitako Emakumeen Nazioarteko Sare bat eraikitzera bultzatu ditu.

Kolonbian, Beltzez Jantzitako Emakumeen Mugimendua bultzatu zuen erakundea RUTA PACÍFICA DE LAS MUJERES izan zen eta bere oihu nagusia "Ez ditugu seme-alabak gerrara joan daitezen erditzen". La Ruta erresistentzia zibil eta indarkeriarik gabeko eta neutraltasun aktiboko proposamen gisa ulertu zen eta gerra errefusatzen zuen gune publikoaren

baketsu okupatuta. La Ruta-k proposamen sinboliko mordoa egin ditu (esnaldiak, zuziak, dantzak, musika, ehuntzea eta askatzea, sukalde bakoitzetik zuzenean ekarritako eltze apainduak...) eta politika egiteko betiko modua zalantzan jarri eta gatazkei beste hizkera mota batzuk erabiliz aurre egitea du xede, betiko diskurtso arrazioanala bakarrik erabili gabe.

Ezin dira kontatu bakea lortzeko lan egin duten emakumeen mugimenduak. Eta bizitza mantentzeko unean duten erantzukizun-zentzuaren adierazle da hori. Zaintzen etika horren adierazpena gai da jatorrizko kulturaren arauak gainditzeko gai da, beste gizaki batzuen beharrekiko duten erantzukizuna familiaren, komunitatearen edo estatuaren mugetatik harago zabaltzeko. Agian, egunero-egunero bizitzaren ahultasunarekin eta pertsona guztien arteko mendekotasunarekin topo egitearen enpatia eta bizipena izango ziren mugimendu horien abiapuntu. Eta, ulertzen badugu bi ezaugarrietako bat ere ez dagoela emakume izateagatik zehaztuta, baizik eta beren bizitza-esperientziatik, agian beren adibideetan oinarri gaitezke "Zaintzarrak" eraikitzeko prozesu hau eraikitzean.

52

ZAINTZEN IRAULTZA

immaterialean, geure buruak berriro bilatzea, berriro aurkitzen berrikasteko, merkatuari denbora lapurtu eta "zaintzarren" sareak ehuntzeko erabiltzeko, barneratzaileagoak diren eta altuen hitz egiten duenak edo oldarkorragoa denak beti markatuko ez duten parte hartzeko moduak pent-satzea eta zaintzaren erantzukizunarekin kontziliagarriagoak diren formatuak sortzea. Guneak sortzea teknologia berriak aprobetxatzea ere bada, birtualki erlazionatzeko, gerturatzeko, baina kontuz ibili behar da bere erabilerak erabiltzen ez dakiena ez baztertzeko edo pertsonen arteko benetako topaketak ordezkatzen ez amaitzeko, jokoan jartzea, emozioak adieraztea, gizarte-gorputza egitea.

Ondoren, geure burua aurkitu eta pertsona guztiek parte hartzeko aukera erreala izan dutela, behar guztiak adierazten ari direla ziurtatu ostean, talde-helburuak zehazteko unea da agenda komun batean24. Proposatzen ari garen bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzen duen gizarte-proiektua islatzen duen agenda bat.

Eta, tradizionalki, hemendik aurrerako lana lobbya edo kabildoa egitea bazen ere, hau da, agen-da hori azken erabaki-hartzaileei (parlamentuko, gobernuko, administrazioko... kideei) aurkez-tea, gure proposamena, gaur egun, pentsa daitezkeen gune guztietatik exijitzea eta eraikitzen hastea da, gune guztiak politikoak direlako, guztiok hartzen ditugulako erabakiak. Mobilizazioak eta gertaera politikoak gune publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia ere hautsi behar da. Izan ere, bulegoen, negoziazio ez oso gardenen, promesen eta elkartrukeen garaia pasa delako. Demokrazia erradikal eta "zaintzarrak" ezin du, hain luzaroan, pilatzearen logikari balio izan dioten guneetan gordeta jarraitu, bizitzaren zerbitzura jarri behar da, bizitza egiten den tokitik egin behar da:

24 - Dokumentu honen I. eranskinean, “La sostenibilidad de la vida en la Agenda Internacional” (Bizitzaren jasangar-ritasuna Nazioarteko agendan) aurkezpenaren analisi labur bat azaltzen da.

❚ M15eko Marea Gorria taldearen asanblada. Alacant, 2013. ❚ "Zaintzen lasterketa" flashmoba. Kulturen eta lankidetzaren azoka Malaga, 2014.

53

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

■ Ametsezko egoeretan behintzat, az ken urteetan indar asko izan duen eta biltzea merezi duen moduetako bat, duen indar sinbolikoagatik, Zain tzen greba da. Zer gertatuko litzateke egunen batean munduko emakume guztiek zaintzen greba egingo balute? Imajinatzeak bakar-rik beldurra ematen du eta, nahiz eta inoiz ez den egin, egin daite-keela erakusteak bakarrik sekulako indarra du zaintzen lanen garrant-zia eta horien banaketa bidegabea ikusarazteko.

■ Borroka arduratsuen beste modu bat ikastetxeei, osasun-langileei, laguntzaileei... emandako herri-tarren be sarkadak dira. Politika pribatizatzaileak arbuiatzen direla erakusteko egin dira. Baita kontzertu, flashmob, kalejira eta performance errebindikatzaileak ere, Orquesta Solfónica, esaterako, 15Mren ingu-ruan sortutako musika-aktibisten

talde bat. Eta ez dira ahaztu behar unibertsitate-irakasle asko egiten dituzten Eskolak kalera ekintza, ezagutza eta eztabaida herritarren parte-hartzeko guneetara irekitzeko

■ Zaintzea beti ez dela atsegina eta batzuetan bizitza mantentzeko onartu beharreko une gogorrak daudela aitortu ostean, herritar aktibo eta arduratsuen jarduteko moduen artean kanpaldiak, eserialdiak, eltze-zalapartak eta itxialdiak ere gehitu beharko dira, entzunarazi eta arriskuan dauden talde-guneak fisikoki babesteko.

■ Herritarren zaindaritza eta justiziaren aurreko salaketa ere beharrezkoak izango dira merkatua babeste aldera bizitzaren kontrako bidegabekeriaren bat sortu edo legeren bat urratzen bada. Norantza horretan, ustelkeria edo funtsen desbideratze bat izan dela fede ematen duten "doku-mentu klasifikatuak" argitara ateratzeko kolaborazio-tresnak nabarmentzen dira. Eta, horrela, informazio-bide independente batzuen beharrera iristen gara, herritar guztien parte hartze ekonomikoari esker eta laugarren botearekiko duten erantzukizunaren jabe direnena, gizarte zibil-aren zaindaritza-lana babesten dutenak eta bizitza eusten duten prozesuei ikusgaitasuna eta aitor-tza ematen diena, merkatuak erdigunean izatea eta eusten dioten balioak desnaturalizatuz .

■ Betiko sinadura-bilketatik harago joanda eta informazio-teknologia berriez baliatuz,hainbat ekimen eta arazo zehatzetarako sinadurak biltzeko edo babes birtuala emateko plataformak sortu dira. Beste modura ezin deituko liratekeen pertsonen parte-hartzea errazteaz gainera, lehen ezagutzen ez nituen arazoen berri ematen die herritarrei.

■ Eta, aurrekoaren osagarri gisa, Legegintzako herri-ekimena edo Herrietako, Sektoreko eta abarretako kontseiluetan parte hartzea, bizitza-jasangarritasunaren defentsa gaur egungo aspektuetan (askotan) ez dena lege bihurtzeko bitarteko gisa.

Azkenik, epe luzeago batean, beste egiteko modu bat harriz harri eraikitzen hasteko modu gisa, abian jarriko dira Komunitate-baratzak, Azoka eta Diru sozialak, Herri-liburutegiak, Ekoherrixkak, Denbo-ra-bankuak, Kontsumo agroekologikoko kooperatibak eta abar luze, goxo eta indarrez bete bat.

❚ Arteterapia-saioa emakumeekin. Malaga, 2014.

54

ZAINTZEN IRAULTZA

■ "Zaintzak biziz" kanpainak ekintza ugari egin ditu bizimodu jasangarriak bultzatzeko. Adibidez:

✔ 2013ko urrian, kanpainan parte hartu zuten hainbat ikastetxeetako hezkuntza-komunitateek (José Arnauda (Alcoy), Armelar (Valentzia,, Santa Teresa (Alacant), Bética-Mudarra (Kordoba) eta Ikasbide (Bilbo)) "Besarkatu zure eskola" ekimena egin zuten. Giza-kate bat eratuz, ikasleek eta familiek ikastetxeak besarkatu zituzten, gertueneko testuingurua zaintzearen beharra ikusaraziz. Testuinguru hori eskolak eta berori osatzen duten pertsonek irudikatzen zuten eta eskolei, berriz, gizartea eraldatzeko motor zirela aitortzen zitzaien.

✔ 2013ko irailean eta 2014ko otsailean, "EHOTZEN" topaketak egin ziren, Mugarik Gabeko Ekonomialarien eta Manuela Ramos erakunde perutarraren arteko ekimen bat izan zen, azken horrek emakumeen eskubide ekonomikoen alde egiten duen lana bultzatzeko. Izan ere, "Zaintzen bizi" kanpainan parte hartzera gonbidatu baitzen. Horrela, ehotzen (edo hobeto esateko, kakorratza egiten), emakume perutarrek egiten duten moduan, gai batzuek beste batzuekin harituz joan ziren. Zaintzez, ahalduntzeaz, bidezko merkataritzaz, solidaritateaz eta parte hartze politikoaz hitz egin zen eta, otsailaren 9an, bere jaiotzaren urteurrenarekin bat etorriz, parte hartu

zuten pertsona guztien artean ehoko laukitxoekin Clara Campoamor-en bustoa tapatuz amaitu zen proiektu hau, Madril erdiguneko plaza batean.

✔ Azken bi urte hauetan zehar, Malagako InterRed-en batzordeak herriko Berdintasunerako Kontseiluan parte hartu du eta berdintasunerako agenteekin buruz buru lanean ari da zaintze gaia Herriko Berdintasunerako Planean sartzeko. Malagako lankideek beren proposamen batzuk aurkeztu ahal izan dituzten udalbatzan eta, kanpainaren bigarren fasean, hirirako ZAINTZEN AGENDA bat eratzen jarraituko dute.

✔ LANDA-EREMUETAKO EMAKUMEEN MOBILIZAZIO sozialean lan egin da, zehazki, Coria del Río (Sevilla) eta Alhaurín de la Torre (Malaga) herrietan. Ahalduntze prozesuen bidez, teknologia berrietara eta arteterapiara hurbilduz eta beste erakunde eta kolektibo antolatuen baitan egindako lana indartzen duten sareak sortuz, emakumeen parte hartzea bultzatu da herritarren guneetan.

❚ "Ikastetxea besarkatu" Ikasbide eskolan. Bilbo, 2013.

55

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

“ZUTIK JARTZEN GAREN ARTE, EZ DAKIGU ZENBATERAINOKOA DEN GURE ALTUERA”

ONDORIO GISA...

Emily Dickinson poeta estatubatuarraren esaldi honekin hitzak albo batera utzi eta lanean hasiko gara. Izan ere dagoeneko ideia, proposamen eta desio asko partekatu baititugu, baina gune, tailer, kale eta besarkada asko partekatu nahi ditugu berriz ere.

2015ean "Zaintzaz bizi" kanpainaren bigarren fasea hasiko da, zalantzaz betetako testuinguru batean Garapen-lankidetzak egitura doitzeko politiken ondorioak beste edozein estatu-politikak baino zorrot-zago pairatu baititu. Neurri horiek hazkundea bizkortzen jarraitzeko eta kapitala pilatzen jarraitzeko pentsatuta daude, "munstroa" gizakien eta izakien bizitzekin elikatuz jarraitzeko.

■ Begi-bistakoa da guztiok hartu dugula parte, era batera edo bestera, irensten gaituen munstro ekonomiko hau sortzen, ez baitago gurtzen dutenen laguntzarik gabe bizirik iraungo duen idolorik, eta horrela, gure hutsuneei erremedioa jartzeko erabili ostean eta ez ditugun balioak eman ostean, ez zeukan bizitza eta errealitate bat eman genion. Baina ez dago galdutako zentzu hori berreskuratzea oztopatzen digun ezer, joan gaitzen albo batera, eta utzi kaosa jatorria duen eta eta halako ahaleginarekin gure era eraman nahi gintuen amildegian behera joaten.

Andrés Rábago (El Roto)

Baina, bizitza (haren jasangarritasuna) oso mehatxatuta dagoela adieraztearekin batera, geroz eta sendo-ago babesten dela ere nabari dugu. "Zaintzartasun" berria jaiotzen ari da eta horren zati izan nahi dugu. Horregatik "zaintzez bizitzen" jarraituko dugu eskoletan, emakume-elkarteetan, politikak definitzen diren guneetan, irakasleak trebatzen diren ikastaroetan, komunikabideetan, auzoetan eta plazetan, unibertsitateetan eta, nola ez, etxean. Bakoitzaren etxean eta InteRed-en etxean, gure topaketetan, gure boluntario-trebakuntzetan, gure lanpostuetan eta ospakizunetan. Izan ere, Petra Kelly-k zioen moduan, gure jarduerak “samurra izan behar du, baina baita subertsiboa ere”.

5|

56

ZAINTZEN IRAULTZA

Aurrez aurre sistema iraultzeko, buelta emateko aukera dugulako eta ez dugulako alferrik galdu nahi. Ez dugulako “kapitalismoa berriz sortu” nahi, historia-liburuetara baztertu nahi dugulako, lankidetza, justizia, berdintasuna, erantzunkidetza, oreka, aniztasuna..., bizitza, bultzatu nahi duen eremu bat erditzen lagundu nahi dugulako.

■ Ez zalantzarik izan herritarren talde txiki pentsalari eta konprometitu batek mundua alda dezaketenik. Egia esateko, aldetzea lortu duten bakarrak izan dira.

Margaret Mead, Ameriketako Estatu Batuetako antropologoa

❚ Zero Pobrezia manifestazioa. Madril, 2009.

57

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

BIZITZAREN IRAUNKORTASUNA NAZIOARTEKO AGENDAN

1979ko abenduaren 18an, Nazio Batuen Batzorde Orokorrak Emakumearen aurkako bereizke-ria-era guztiak ezabatzeari buruzko konbentzioa onartu zuen, CEDAW. Garai hartan dagoeneko aipatzen da familiako funtzioak birpentsatu eta erantzunkidetasunaren alde egin behar dela. Adibidez, 5. artikuluan eskatzen da "familiako heziketak amatasuna egoki ulertzea bermatzea, gizarte-funtzio gisa eta gizon-emakumeen erantzukizun komunaren aitortza duena bere seme-alaben heziketari eta garapenari dagokienez". Era berean, 11. artikuluan estatuei dei egiten die "laguntza emateko beharrezko gizarte-zerbitzuak ematen animatzea, aitek familiarekiko dituz-ten betebeharrak laneko betebeharrekin eta bizitza publikoko parte hartzearekin konbinatu ahal ditzaten, batez ere seme-alabak zaintzera bideratutako zerbitzu-sare bat sortzea eta garatzea bultzatuz". Gerorago, CEDAW betetzen ote den zaintzen duten batzordeak, 1994an, "Senar-emaz-teen eta familia arteko harremanen berdintasuna"ri dagokionez igorri zuen gomendio orokorrean proposamena eguneratzen da zera aitortuz: "11. Historikoki, esparru publiko eta pribatuko giza jarduera era desberdinean hartu dela aintzat eta horren arabera arautu dela. Gizarte guztietan, luzaroan gutxietsi dira emakumeen jarduerak, tradizionalki, esparru pribatuan edo etxean egin dituztenak. 12. Aipatu jarduera horiek ez eskertuzko balioa dutenez gizarteak bizirik irauteko, ezin da justifikatu lege edo ohitura desberdinak eta bereizkeriakoak aplikatzea." Alabaina, CEDAW existituta ere, zaintza-lanak eta gizartearen ugalketa-krisitik eratorritako araz-oak ez dira edo oso gutxi hartu dira aintzat garapen-politiketan. Nahiz eta Beijingo Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentziako Ekintza-plataformak dei egin zien herrialdeei “aitor zitza-tela eta egin zitzatela ikusgai bere hedadura osoan emakumearen lana eta ekonomia nazionalari egiten dizkion ekarpen guztiak, baita ordaindu gabeko sektorean eta etxean ere”. 1995ean ez zen imajinatu ere egiten bizitza mantentzen duten lanen muineko garrantzia ikusezin egiten duen sistema ekonomikoa zalantzan jartzea. Orduan arreta deitu nahi izan zen mundu osoko emaku-meek egiten zuten ordaindu gabeko lan-karga izugarriari jarri nahi izan zitzaion arreta, eskaini-tako orduak aztertzea eta neurtzea edo duten balio ekonomikoa kalkulatzea bultzatu zen, baina lan horien "zer ez direnaren" definizioak eta merkatuaren parametroetatik baloratu nahi izateak agerian uzten dute emakumeak garatzeko eta ohituraz gizonek okupatutako mundu publikoan sartzeko oztopotzat jotzen zirela lan horiek. Bestalde, arreta beren izaeran baino ordaintzean edo ez-ordaintzean jarrita, etxeko lan edo zaintza-lan ordainduen prekarietatetik eratorritako arazoak ikusezin egiten dira. LANEaren arabera, munduan 15 urtetik gorako 50 eta 100 milioi pertsonen artean aritzen da lan horiek egiten, horietatik % 83 emakumeak dira eta munduko ordaindutako lan-indarraren % 4 inguru da.

Aurrez esan dugunaz gain, bidezkoa da aitortzea Beijingo Ekintzarako Plataformak atea ireki eta ugalketa-lanaren kontzeptua zabaltzen hasteko balio izan zuela, eta 2000. urteko Milurtekorako Helburuak baino asko urrunago joan zirela. Azken horien formulazioan ez baitira agertu ere egiten. Paradoxikoa badirudi ere, zaintzen gaia adierazitako zortzi helburuetako bakoitza lortzeko oztopo nagusietako bat bezala agertu da ondoren egin diren berrikuspenetan. Horrela, 3. xedeak aipatzen duen zaintza-lanen banaketa hobearen eta emakumeen ahalduntzearen artean dagoen harreman nabarmenaz harago, pentsa dezagun neska-mutilei egokitzen zaizkien erantzukizunek nola zailt-zen duten hezkuntzan sartu ahal izatea, edo emakumeei ezarritako lan-karga aldrak amaren osasu-nari edo elikagaiak sortzeko eta gosea desagerrarazteko gaitasunei nola eragiten dituen.

2005ean, Garapenerako Laguntzen Eraginkortasunari buruzko Parisko Adierazpenak ere ez zuen zaintzen gaia kontuan izan. Generoaren ikuspegi faltak emakumeen eskubideak defendat-

|

ER

AN

SK

INA

58

ZAINTZEN IRAULTZA

zen dituzten erakundeak arduratu zituen, gainera. Eta oso gutxi aurreratu zen 2008ko Accrako Ekintzarako Plata-forman. Hau besterik ez baitzen aitortu: “genero-berdin-tasuna, giza eskubideekin errespetua eta ingurumenaren jasangarritasuna funtsezkoak direla eragin iraunkor bat lortzeko gizon-emakume eta haur pobreen bizitzen eta ahalmenaren gainean”.

2014. urtearen amaieran, 2015etik aurrerako Garapen-erako Mundu-mailako Agenda egiteko eta Garapen Jasan-garrirako Xedeak (GJX) zehazteko Nazio Batuen Erakun-dearen (NBE) baitan izandako eztabaidetan, badirudi bat datozela genero-berdintasunak eta emakumeen ahal-duntzeak oinarrizko osagai izan behar dutela esatean. Alabaina, eztabaidek arreta emakumeak lan-aukeretara eta enpresa-ekimenetara sarbide handiagoa izan deza-ten lortzen jartzen jarraitzen dute. Ahaztu egiten dute genero-desberdintasunaren egitura-faktore bat, emaku-meen aukerak nabarmen mugatzen dituena, emakumeek etxeetan eta mundu guztiko komunitateetan bere gain hartzen duten ordaindu gabeko lan-karga itzela dela. Halaxe salatu zuen 2013ko abuztuan Muturreko pobreziari eta giza eskubideei buruzko Kontalari Bereziaren txosten ofizialak, Magdalena Sepúlveda Carmonak. Bertan, baiez-tatzen da "ordaindu gabeko zaintzak, gizonekin eta estat-uarekin partekatzen ez badira, emakumeen eskubideak oztopatzen dituela" eta estatuei aholkatzen dien aitor dezatela ordaindu gabeko zaintza-lana giza eskubideen arazo garrantzitsu bat dela. Txostenak, azkenik, haurtz-aroari, gosea desagerraraztekoei edo ingurumenarekiko jasangarriak diren politikei buruzko eztabaidan ez dela ikusarazten nahi diren xedeak lortzeko etxeko lanek eta zaintza-lanek duten garrantzia eta ez dela aitortzen ere gaur egun murgilduta gaude gizarte-ugalketaren krisiaren testuingurua ere.

Garapen politikez harago, Espainiak nazioarteko beste foro batzuetan ere hartzen du parte eta, zorionez, foro horietan zaintzen gaia askoz ere presenteago egon da. Aurrerapauso horietako gehienak Latinoamerikan edo mugimendu femi-nisten indarrari esker gertatu dira. Horren adibide adier-azgarri bat CEPALena da, Latinoamerikarako eta Karibera-ko Ekonomia Batzordearena. Hiru urtez behin Emakumeari buruzko Konferentzia Erregional bat egiten du eta Espai-niak parte hartzen du Latinoamerikarekin dituen lotura kultural eta historikoengatik. Zaintzen lanari eta horiek birbaloratzeko eta birbanatzeko beharrari dagokionez, konferentzia hauetako adostasunetan presente dagoen sentsibilitatea nazioarteko erakundeetan aurki daite-keen aurreratuena da. Adibidez, 2007ko Quitoko Kont-sentsuan, zaintzen lanean falta den erantzunkidetasunak emakumeak herritar oso izatea ekiditen duela aitortu zen eta, beste neurri batzuen artean hauxe proposatzen zen: "XX.a Familiaren esparruan emakumeen eta gizonen artean

■ 2015ETIK AURRERAKO AGENDA zehazten ari diren gizarte zibileko erakundeentzat, zaintza-lanen gaiak berebiziko garrantzia du. Latinoamerikako Red de Mujeres Transformando la Economía (REMTE) edo Garapenean Emakumeen Eskubideen aldeko Elkartea (AWID, ingelesezko siglen arabera) egiten dute hausnarketa honen buru. Gizarte-ugalketaren krisiari heltzeko garrantzia estrategikoa aitortzen dion beste adibide bat Nazioarteko OXFAMek egindako lana da. Erakunde honek "Rapid Care Analysis" tresna garatu du. Analisi honek komunitate bateko zaintzen gizarte-antolaketa nolako den azaltzen uzten digu, nor, noiz, zenbat eta nola zaintzen den zehazten du eta edozein garapen-politika formulatu aurreko urratsa da.

Politika formulatzeari dagokionez, proposamen nagusia garapenerako esku-hartze guztiek 2008an Diane Elson irakasleak identifikatu zituen hiru ildoetan zeharka laguntzea da. Ildo horiek 3R-ak bezala ezagutzen dira: AITORPENA, MURRIZKETA (egitekoena, baliabideak eta azpiegiturak hobetzeko) ETA BIRBANAKETA. Gainera laugarren R bat ere gehitzen da, erabakiak hartzeko unean zaintzen duten pertsonen ORDEZKARITZA.

59

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

erantzukizun partekatuaren alde egiten duten estatu-politikak formulatu eta aplikatzea, genero-aren estereotipoak gaindituz eta zaintzak eta etxeko lanak ekonomiaren ugalketan eta gizartearen ongizatean duten garrantzia aitortuz. Horrela, lanaren bereizketa sexuala gainditzen lagunduko da”. Estatuak bizitza mantentzean duen erantzunkidetasunari dagokionez, beste hau planteatzen du: XVII.a Beharrezko neurriak hartzea, batez ere izaera ekonomiko. sozial eta kulturalekoak, estat-uek gizarte-ugalketa, zaintza eta herritarren ongizatea ekonomiaren xede eta besterendu ezin den erantzukizun publiko gisa har dezaten.

Hiru urte geroago, Brasiliako Kontsentsuan, parte hartu zuten 25 estatuetako ordezkariek aitortu zuten “zaintzarako eskubidea unibertsal dela eta neurri irmoak behar dituela eraginkorki gauzatze-ko, baita gizarte osoaren, estatuaren eta sektore pribatuaren erantzunkidetasuna ere, eta zaint-zaren politika eta zerbitzu unibertsalak garatzeko eta indartzeko konpromisoa hartu zuten, pert-sona guztiek zaintzarako duten eskubidea aitortzean eta estatuaren, sektore pribatuaren, gizarte zibilaren eta etxeen, bai eta gizon-emakumeen, arteko zerbitzu partekatuaren ideian oinarrituz”. Zoritxarrez, kontsentsu horien izaera bereziki politikoa da eta ezin dira juridikoki exijitu estatu bakoitzeko legeek beren ordenantzan txertatu arte. Eta hori ez da gertatuko gizarte zibilaren mobilizaziorik eta eskaerarik gabe.

❚ Afrikako emakumeak Beijingo konferentziaren 15. urteurreneko ospakizunean. Nueva York, 2010.

60

ZAINTZEN IRAULTZA

AUTORITATEAK EZAGUTZEN...

Pertsona eta elkarte askotatik ikasi dugu, baina, bereziki, egin dituzten proposamenek kanpaina hau modu esanguratsuan argiztatu duten emakumeen autoritatea aitortu nahi dugu.

■■ Amaia Pérez Orozco ekonomia feministaren erreferente da nazioartean, baita Espainiako aktibismo feministaren erreferente ere. Nazioarteko Ekonomian eta Garapenean doktorea da eta zaintzak berrantolatzeko proposamen ikerketako arduradun izan da UN-INSTRAWn. Gizarte mobilizazioei dagokienez, aktiboki parte hartu du hain beharrezkoak diren Precarias a la Deriva, Feminismos Sol edo La Eskalera Karakola bezalako kolektibo eta mugimenduetan. Kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkari buruzko ikerketak, baita zaintzen mundu-mailako kateei eta etxeko langileen lan-baldintzei buruzkoak, argitalpen eta kanpaina hau eraikitzeko giltzarri izan dira.

■■ Yayo Herrero ekologista eta feminista da eta ekofeminismoari buruz gehien irakatsi digun pertson-etako bat. Antropologoa, gizarte-hezitzailea eta nekazaritza-ingeniari teknikoa da eta, gaur egun, FUHEM zuzentzen du. Gainera, Ekologistak martxan elkarteko kidea da eta, duela ez asko arte, estatu-ko koordinatzailekidea izan zen bertan. Azkenik, Marta Pascual edo Marta Monasterio bezalako beste emakume jakintsu batzuekin batera aipatu elkarteko Ekofeminismoa taldeko kide da.

■■ Graciela Hernández Morales hezitzailea eta poeta da eta sexu-desberdintasunaren pedagogian espe-zializatu da, baita indarkeriarik gabeko entzutean eta komunikazioan ere. Ikasketez soziologoa da, eta bere Singulares txokotik ikertzen eta hausnartzen ibili da gizon edo emakume izatea bakoitzak nola sentitzen eta bizitzen duen, gizaki bakoitzaren singulartasuna azpimarratuz. Emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko trebakuntza esperientzia handia du, baita sexuen eta sexuen arteko harre-manak hobetzera bideratutako heziketa-materialen sorkuntzan ere.

■■ Irene Comins Mingol ikasi dugu Zaintzen etikari buruz. Castelló-ko “Bakearen filosofia eta kultura” irakasgaiaren irakasle da Universitat Jaume Ien.. Unibertsitate bereko Bakearen, Gatazken eta Garapenaren Ikasketen Nazioarteko Unibertsitate Masterraren zuzendarikidea da. Unibertsitate horretan bertan doktoratu zen Zaintzaren etika bakerako heziketa gisa doktoretza-tesiarekin.

■■ Alicia Puleo gaur egungo pentsamendu ekofeministaren erreferente nagusietako bat da, ez ekoiz-penari dagokionean soilik, baita genealogia bat marraztu eta modu kritikoan aztertzeko lanean ere. Filosofian doktorea da, Filosofia moralaren irakasle titularra unibertsitatean eta Valladolidko Unib-ertsitateko eta UCMko Ikerketa Feministen Institutuko Genero-ikasketen Katedrako kide da. Feminis-moaren eta etika ekologikoaren arteko harremanei, sexualitatearen teoriari eta generoaren ikuspegi-tik eta ilustratutako tradiziotik abitatuta Europa eraikitzearen inguruan ikertzen du.

■■ Marcela Lagarde y de los Ríos Latinoamerikako feminismoaren erreferente da. Antropologi eta ikertzaile mexikarra da, generoaren ikasketei, feminismoari, giza garapenari, demokraziari, emaku-meen botere eta autonomiari buruzko artikulu eta liburu asko idatzi ditu. 2003tik 2006ra Mexikoko Kongresu Federaleko diputatu izan zen. Bertan Feminizidio terminoa sortu zuen eta Ciudad Juárezko eta estatu guztiko emakumeen hilketak ikertzeko Feminizidioaren Batzorde Berezi bat sortze lortu zuen. Bere "Gako feministak..." derrigorrezko irakurketa (gozo) dira.

|

61

TAKTIKAK ETA ESTRATEGIAK

GOMENDATUTAKO BIBLIOGRAFIA

De Blas García, Alicia (2012). Pistas para un modelo de vida sostenible. InteRed, Madril.

Carrasco, Cristina (2009). “Mujeres, sostenibilidad y deuda social”, Revista de Educación, núm. Extraordinario 2009, 169-191 or, Hemen aurki daiteke: http://www.revistaeducacion.mec.es/re2009/re2009_08.pdf

Herrero, Yayo (2008). Tejer la vida en verde y violeta. Vínculos entre ecologismo y feminismo, Ekolo-gistak martxan, Madril. Hemen aurki daiteke: http://www.ecologistasenaccion.org/IMG/pdf_Cuader-no_13_ecologismo_y_feminismo.pdf

Herrero, Yayo (2010). “Cuidar: una práctica política anticapitalista y antipatriarcal”; en Taibo Arias, Carlos, eds.; Decrecimientos: sobre lo que hay que cambiar en la vida cotidiana. Madril: Catarata.

Herrero, Yayo; Cembranos, Fernando; Pascual, Marta, eds. (2011). Cambiar las gafas para mirar al mundo. Libros en Acción, Madril.

Lagarde y de los Ríos, Marcela (2004). Vías para el empoderamiento de las mujeres. Equal Igualdad de Oportunidades en el Metal proiektua, Valentzia.

León T., Magdalena (2009). “Cambiar la economía para cambiar la vida”, en A. Acosta y E. Martínez (komp.), El buen vivir: una vía para el desarrollo. Abya-Yala, Quito. Hemen aurki daiteke: www.fedaeps.org/IMG/pdf/CAMBIAR_LA_ECONOMIA_PARA_CAMBIAR_LA_VIDA.pdf

Pascual Rodríguez, Marta y Herrero López, Yayo (2010). “Ecofeminismo, una propuesta para repensar el presente y construir el futuro”, Boletín ECOS nº 10. FUHEM. Madril.

Pérez Orozco, Amaia (2014). Subversión feminista de la economía. Traficantes de sueños. Madril. Hemen aurki dezakezu: www.traficantes.net/sites/default/files/pdfs/map40_subversion_feminista.pdf

Pérez Orozco, A. (2010). Cadenas globales de cuidados. ¿Qué derechos para un régimen global de cuidados justo? UN-INSTRAW, Santo Domingo.

Puleo, A. (2011). Ecofeminismo para otro mundo posible. Cátedra, Madril.

Villanueva, E. (2014). “Politizando lo cotidiano en la educación para el desarrollo: Hacia una “revolu-ción de los cuidados”. Garapenerako Heziketaren IV. Biltzarrean aurkeztutako komunikazioa. Vitoria-Gasteiz, Hegoa.

VV. AA. (2010). Menos para vivir mejor. El Ecologista aldizkariaren 64. alea. Ekologistak martxan. Madril.

VV. AA. (2012) Respuestas ante la crisis de la civilización. FUHEM dossierra, Madril.

|

ZAINTZEN IRAULTZA

Testu hau "Zaintzak biziz" kanpainan parte hartu duten eta hemen aipatzea ezinezkoa

den pertsona guztien hausnarketaren, ilusioaren eta zaintzaren emaitza da.

Eta guztiaren oinarrian, kanpaina eusten, hasieratik egon dira Encina Villanueva

eta Raquel Tanarro. Lehenak errealitatea izendatu digu, eraldatzen laguntzeko, eta

bigarrenak, gure proposamen guztiak gorpuztu ditu.

Bestalde, dokumentu hau desberdina izango zen, nik neuk nire bi alaben alboan, Teresa

eta Gabrielaren alboan, ikasitakorik gabe. Beren bizitza mantentzea izan baita nire

Zaintzen iraultzaren txinparta eta erregai agortezina eta egunero irakasten jarraitzen

dutenak, beren goxotasun eta benekotasunarekin, bizitza erdigunean jartzen.

Alicia de Blas García

|

www.intered.org