TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf ·...

12
TABAKORIK EZ Joan den abenduan tabakoaren kontrako lege berria onartu zuten Madrilen. Honekin urtarrilaren 1etik aurrera lantokian erretzea debekatu zuten. Gainera, 100 metro karratu baino gutxiagoko taberna eta jatetxeek aukera egin behar izan zu- ten “erretzaileentzat izan ala ez”, eta 100 metro baino gehia- gokoek erretzeko gune bat eduki behar izan zuten. Bestalde, legea betetzen ez duenak 300 eta 600.000 euro arteko isuna ordaindu beharko du. Alain Pérez TABAKO GUTXIAGO ETA CHUPA CHUPS GEHIAGO Tabakoaren aurkako legea indarrean jarri denetik Chupa Chups gehiago saldu dira, lehen baino %50 gehiago, hain zuzen. Izan ere, lantoki, taberna eta jatetxeetan erretzea debekatuta da- goenez, batek baino gehiagok tabakoa utzi eta azukre gabeko karameluak jaten ditu ez gizentzeko. Chupa Chups enpresak 1.000 makina baino gehiago jarri ditu Espai- nian mota honetako karameluak saltzeko. Ana eta Ainhoa 1. Azala: Albisteak 2. Albisteak 3. Osasunkumeko Ainhoa irakaslea- rekin solasean. 4. Osasunkumeko Ainhoa irakaslea- rekin solasean. 5. Inkesta: Tabakoa 6. Inkesta: Tabakoa 7. Inkesta: Tabakoa 8. Inkesta: Alkohola eta botiloiak 9. Bertsoak: Tabakoaren legea 10. Aisialdirako proposamena: Ludote- ka herrian. 11. Entretenigarriak 12. Gure iritziz: Bazen ordua! eta fitxa teknikoa Kaixo, lagunok! Alkohola eta tabakoa dugu langai ale hone- tan. Zoritxarrez, gaur egun hauek erabat zabaldurik ditugu mundu osoan, eta oso zaila da hauen kontra egitea. Zalantzarik gabe, droga dugu arazo larrienetariko bat gure gi- zartean. Nolanahi ere, saiatu behar gara hau desagertzeko. Egunkari honetan dituzue hauei buruzko al- bisteak, inkestak, elkarrizketak, ..., Asko ahalegindu gara zuen gustuko egunkaria egiteko eta horrela izatea espero dugu. Agur eta ondo pasa gure egunkaria ikusten!!! 1.

Transcript of TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf ·...

Page 1: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

TABAKORIK EZ

Joan den abenduan tabakoaren kontrako lege berria onartu zuten Madrilen. Honekin urtarrilaren 1etik aurrera lantokian erretzea debekatu zuten. Gainera, 100 metro karratu baino gutxiagoko taberna eta jatetxeek aukera egin behar izan zu-ten “erretzaileentzat izan ala ez”, eta 100 metro baino gehia-gokoek erretzeko gune bat eduki behar izan zuten. Bestalde, legea betetzen ez duenak 300 eta 600.000 euro arteko isuna ordaindu beharko du.

Alain Pérez

TABAKO GUTXIAGO ETA CHUPA CHUPS GEHIAGO Tabakoaren aurkako legea indarrean jarri denetik Chupa Chups gehiago saldu dira, lehen baino %50 gehiago, hain zuzen. Izan ere, lantoki, taberna eta jatetxeetan erretzea debekatuta da-goenez, batek baino gehiagok tabakoa utzi eta azukre gabeko karameluak jaten ditu ez gizentzeko. Chupa Chups enpresak 1.000 makina baino gehiago jarri ditu Espai-nian mota honetako karameluak saltzeko.

Ana eta Ainhoa

1. Azala: Albisteak 2. Albisteak 3. Osasunkumeko Ainhoa irakaslea-

rekin solasean. 4. Osasunkumeko Ainhoa irakaslea-

rekin solasean. 5. Inkesta: Tabakoa 6. Inkesta: Tabakoa 7. Inkesta: Tabakoa 8. Inkesta: Alkohola eta botiloiak 9. Bertsoak: Tabakoaren legea 10. Aisialdirako proposamena: Ludote-

ka herrian. 11. Entretenigarriak 12. Gure iritziz: Bazen ordua! eta fitxa

teknikoa

Kaixo, lagunok! Alkohola eta tabakoa dugu langai ale hone-tan. Zoritxarrez, gaur egun hauek erabat zabaldurik ditugu mundu osoan, eta oso zaila da hauen kontra egitea. Zalantzarik gabe, droga dugu arazo larrienetariko bat gure gi-zartean. Nolanahi ere, saiatu behar gara hau desagertzeko.

Egunkari honetan dituzue hauei buruzko al-bisteak, inkestak, elkarrizketak, ...,

Asko ahalegindu gara zuen gustuko egunkaria egiteko eta horrela izatea espero dugu. Agur eta ondo pasa gure egunkaria ikusten!!!

1.

Page 2: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

Lehengo azaroan 39 urteko gizon bat atxilotu zuten Nafarroan taberna batean erretzeagatik. Dirudienez, gizona debekatutako gune batean erretzen ari zen polizia azaldu zenean. Une hartan bere burua identifikatzeko es-katu zioten eta honek ezetz esan zien. Horregatik polizia-etxera

eraman zuten eta 240 euroko isuna jarri zioten.

Luken Sánchez eta Iker Korta

Tabakoaren aurkako legearen antzeko beste lege berri bat ateratzeko asmoa dute. Lege berriak alkohola erabat debekatuko du gidatzeko orduan. Izan ere, Espainiako errepideetan hildako hiru lagunetik batek al-kohola edan zuen autoa hartu aurretik. Oraingo legearen arabera, odolean baimendutako alkohol kantita-tea 0,25 miligramokoa da. Kontuz alkoholarekin gidatu behar denean!!!

Sara eta Maitane

Urtarriletik aurrera 3.000 polizia ibiltzen dira ikastetxe inguruetan droga-trafikoa kontrolatzen. Izan ere, gazteak geroz eta lehenago hasten dira droga hartzen, asko 14 eta 15 urterekin. Hiru hilean behin txostenak egingo dira egindako lana ebaluatzeko.

Luken Sánchez eta Iker Korta

Modan da botiloi egitea. Toki askotan jendea biltzen da edateko aitzakiarekin. Okerrena da honek gero eta jende gehiago erakar-tzen duela eta, hau gutxi balitz, botiloi lehiaketak egiten dituzte hirien artean.

Luken Sánchez eta Iker Korta

2.

Page 3: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

3.

Gaurko honetan gure irakasle Ainhoari egingo di-ogu elkarrizketa. Ainhoa gure eskolako irakaslea da. Berarekin Osasunkume programa lantzen dugu. Guk Osa-sunkume programa ezagutzen dugu, baina jende askok ez daki zer den eta horregatik pentsatu dugu elkarrizketa bat egitea honen inguruan. Honela eta, Ainhoa irakaslearekin izan gara oso gustura solasean.

Jarraian Ainhoari egin dizkiogun galderak eta berak erantzun diguna:

• Zurekin Osasunkume lantzen dugu, baina zer da Osasunkume? • Osasunkume drogamenpekotasunaren prebentzioari begira egindako

programa da eta Euskal Herri mailan Edex izeneko gobernuz kanpoko erakundeak burutzen du.

• Zein da bere helburua? • Helburu nagusiena osasunerako hezkuntza bultzatzea da eta horreta-

rako istorio eta aktibitate desberdinak proposatzen dira, ikasleei ba-liabide eta aholku egokiak emanez.

• Nori dago zuzendua? • 8 eta 11 urte bitarteko ikasleei. • Euskal Herrian bakarrik al dago mar-

txan? • Ez, oker ez banago, beste autonomie-

tan ere lantzen da eta horrez gain, Er-tamerikan eta Hegoamerikan ere bai.

• Zenbat denbora daramazu programa hau lantzen gure eskolan?

• Uste dut duela 4 edo 5 ikasturte. • Zer iruditzen zaizu orokorrean? • Osasunkume programa interesgarria

iruditzen zait, honen bidez ikasleek beren iritziak emateko aukera daukatelako, beraien kezkak azaldu, beraien proposamenak ezaguta-razi eta abar.

Ainhoa gurekin bere gelan

Page 4: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

4.

• Benetan uste al duzu programa honekin jendeak droga har-tzeari utziko diola?

• Utzi ez dakit, baina uste dut drogamenpekotasunaren arloan egiten diren programa eta proiektuak interesgarriak direla eta begi onez ikusi behar ditugula.

• Zuk ezagutu duzu norbait drogak hilda? • Ez, baina alkoholarekin arazoak izan dituen norbait bai, nahiz eta gaur

egun arazo hori gainditua duen. • Zergatik uste duzu jendea hasten dela drogetan ? Pentsatzen dut hasieran, beste gauza guztiak bezala, zerbait berria

desberdina probatzeagatik izango dela. • Ikusi al duzu noizbait ikasleren bat erretzen edo? • Hemen, eskolan, ikasleen artean ez, baina nire ikasleak izan direnak

eta orain institutuan daudenak bai. • Droga debekatzearekin lortuko al dugu hau desagertzea? • Askotan zerbait debekatzen denean justu

kontrakoa lortzen da; orduan egin behar dena da jendea ondo informatu drogak zer egiten duen, zeintzuk izan daitezkeen bere ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

• Zer esango zeniguke droga oso kaltega-rria dela konbentzitzeko?

• Drogak hartzeak eragin ditzakeen kalteak gure osasunean batzuetan oso larriak di-rela; hau da, nahiz eta drogak hartzeari utzi, gure osasunean uzten dituen eraginak oso latzak izan daitezkeela.

Agur, Ainhoa, eta eskerrik asko gurekin izateagatik!

ZAIN DEZAGUN GURE OSASUNA, BIZITZEKO EZINBESTEKO DUGU ETA!!!

Page 5: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

Tabakoaren kontrako lege berria martxan da.

1. Zer iruditzen zaizu leku publikoetan erretzea? 2. Zergatik? 3. Norbaitek erretzen al du zure etxean? 4. Zer esango zenioke erretzeari uzteko?

Beñat Erbina 1. Gaizki. 2. Usain txarra ematen due-

lako. 3. Ez. 4. Ez erretzeko, txarra dela.

Estibaliz Martín 1. Gaizki. 2. Usain txarra sortzen due-

lako. 3. Ez. 4. Kaltegarria dela.

Euken Harto

1. Gaizki. 2. Umeentzat kea txarra

dela. 3. Bai. 4. Txarra delako.

Fran Villar

1. Gaizki. 2. Kutsatu egiten duelako. 3. Ez. 4. Ez erretzeko, txarra de-

lako.

Carlos Alarcia 1. Gaizki. 2. Kutsatu egiten duelako. 3. Ez. 4. Uzteko.

Naiara Salamanca

1. Gaizki. 2. Txarra delako. 3. Bai. 4. Txarra dela.

Ainhoa González 1. Gaizki. 2. Kutsakorra delako. 3. Bai. 4. Ez erretzeko.

Ane Arrondo 1. Gaizki. 2. Kutsatu egiten delako. 3. Bai. 4. Ez erretzeko.

5.

Page 6: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

Tabakoaren kontrako lege berriarekin orain ezin da erre leku publiko-etan.

1. Zer iruditzen zaizu leku publikoetan erretzeko debekua ? 2. Zergatik ? 3. Norbaitek erretzen al du zure etxean ? 4. Zer esango zenioke erretzeari uzteko?

Uxue 1. Ondo. 2. Tabakoa txarra delako. 3. Nire aitak eta nire amak. 4. Txarra dela biriketarako.

Andoni 1. Ondo. 2. Kea txarra delako. 3. Ez. 4. Airea osasuntsuagoa

izango dela.

Ane

1. Ondo. 2. Txarra delako. 3. Nire amak. 4. Osasunarentzat kaltega-

rria delako.

Unai 1. Ondo. 2. Biriketarako txarra delako. 3. Ez.

Jon Imanol

1. Ondo. 2. Kea txarra delako. 3. Nire aitak eta nire amak. 4. Denontzat oso kaltegarria

dela.

Sarai

1. Oso ondo. 2. Kea txarra delako. 3. Nire aitak eta nire amak. 4. Arazoak edukiko dituztela.

Ander

1. Ondo. 2. Umeentzako kaltegarria

delako. 3. Ez. 4. Tabakoak hiltzen duela.

Maider 1. Ondo. 2. Kea kutsatzen duelako. 3. Ez. 4. Benetan kaltegarria dela.

6.

Page 7: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

Lehengo urtarrilean tabakoaren kontrako lege berria ezarri zen gure herrian.

1. Zer deritzozu tabakoaren kontrako lege berriari? 2. Zergatik? 3. Norbaitek erretzen al du zure etxean? 4. Zer esango zenioke erretzeari uzteko?

Irati Garmendia

1. Alde batetik ondo, bestetik gaizki.

2. Ondo, txarra delako, baina beste aldetik jendeak ikusi behar duelako.

3. Bai. 4. Osasunarentzat txarra dela.

Ane Calvo 1. Oso ondo. 2. Erretzeari uzteko delako. 3. Ez. 4. Osasunarentzat txarra

dela.

Ylenia Morales

1. Ondo. 2. Pertsonak erretzeari uz-

teko baita. 3. Ez. 4. Uzten saiatzeko. 5. Disko bat

Irati Rodríguez

1. Ondo. 2. Tabakoaren usaina ez zaida-

lako gustatzen. 3. Ez. 4. Denontzat txarra delako.

Xabier Bergara

1. Ondo. 2. Usain txarra sortzen duelako. 3. Aita, baina uzten ari da. 4. Osasunarentzat txarra baita.

Maialen Sebastián

1. Ondo. 2. Tabakoa birikentzako txarra

delako. 3. Ez. 4. Osasunari min egiten diolako.

Jon Amilibia

1. Oso ondo. 2. Txarra delako. 3. Bai. 4. Osasunerako txarra dela.

María Eskoriaza 1. Ondo. 2. Denontzako txarra delako. 3. Bai. 4. Oso txarra dela.

7.

Page 8: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

Botiloiak jende asko biltzen du edateko. Orain gutxi hasi dira botiloi lehiake-tak hirien artean. 1. Inoiz ikusi al duzu botiloiren bat? 2. Zer iruditzen zaizkizu hain modan dauden botiloiak? 3. Zergatik? 4. Zer esango zenieke festetan edo horrelakoetan asko edateko ohitura dutenei?

Xabier Rodrigez 1. Bai. 2. Gaizki. 3. Mozkortu egiten direlako. 4. Alkohol gutxi edateko.

Lander Casado 1. Bai. 2. Gaizki. 3. Asko gehiegitzen dutelako. 4. Ez edateko.

Andrea Luis

1. Bai. 2. Gaizki. 3. Txarra delako. 4. Gehiago ez edateko.

Iñaki Lario 1. Bai. 2. Gaizki. 3. Alkohola txarra delako. 4. Alkohol gutxiago edateko.

Ylenia eta Maialen 1. Bai. 2. Gaizki. 3. Beraientzat okerrago baita. 4. Gutxiago edateko.

Ane eta Idoia

1. Ez. 2. Gaizki. 3. Jendea gaixotzen delako. 4. Hainbeste ez edateko.

Ane eta Sara

1. Bai. 2. Oso gaizki. 3. Mozkortu egiten direlako. 4. Ura edateko.

Raquel eta Irati 1. Bai. 2. Gaizki. 3. Jendeak asko edaten due-

lako. 4. Edateari uzteko.

8.

Page 9: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

EGILEAK: 3. Zikloko Hori taldeko ikasleak

Leku publikoetan ez dago erretzerik ta gu tabernetara ez dugu joaterik partidua ikusi nahi izaten dut nik eta orain ez daukat hori ikusterik. Nikotinel partxeak daude asko saltzen erretzeari uzteko lagun ta laguntzen erretzaileak daude asko haserretzen legeak esaten du hasi azkar uzten Zer iruditzen zaizu aurtengo legea niri ez zait gustatzen hau lege kutrea debekatuta dago lanen erretzea jendeak nahiago du legea ez eitea Frontoian asko daude Puroak erretzen Badirudi ez zaiela Asko axolatzen Osasuna ez dute Ezertxo ere zaintzen Eta gainera daude Besteak nazkatzen

Orain atera dute tabako legea erretzaileentzat baita benetan tristea hantxe egoten dira kalean taldea haurrentzako hori da kriston mesedea. Mundu osoan daude legea betetzen Kubakoek ez dute kasu asko egiten esan behar zaie laster hasi erretzeai uzten bestela bukaukoute isuna ordaintzen. Zer iruditzen zaizu aurtengo legea niri etzait gustatzen ezer erretzea baina erreko banu niretzat kaltea erabakiko nuke tabakoa uztea. Leku publikoetan ez da ikusten ke taberna batzuetan sartu ez gaitezke urte hontako legea hautsi ez daiteke ke gutxi dago eta jatetxetan bake.

Gaur bertan euki dugu kristoren ideia izerdi patsetan ta ura edatea nekatuta tabernan sartu egin gea eta bota gaituzte porruak biltzea. Herriko tabernetan oraindik nahiz erre Baina bi tabernetan egin diote aurre osasunarentzat da lege hori urre gaitz ta minbiziari egingo dio aurre Erretzaile pasiboi mesede eingo digu jatetxen erretzeko gunek eingo ditu batzuk tabako dute baina guk ez dugu erretzea txarra da esaten diegu.

9.

Page 10: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

2006ko urtarrilaren 10ean Alkate andere agurgarria: Ni seigarren mailako mutil bat naiz, Urdaneta ikastetxean lan eta lan ari naizena. Zuregana zuzentzen naiz, larunbat eta igande arratsaldeetan zer egin ez dakigulako. Ez dakit konturatu zaren, baina gure adinekoentzat ez dago ezer an-tolatuta. Institutokoak gazte lo-kalean eta gu baino txikiagoak non? Horregatik, mesede izuga-rri bat bezala eskatu nahi dizut ludoteka txiki bat egitea guretzat. Herri erdialdean bada ondo, horrela nire lagun guztiak tartean harrapatuko ditu. Bertan billarra eta ping-ponga egongo balira, orain-dik ere hobeto; izan ere, guri horretan jolastea asko gus-tatzen baitzaigu. Egingo bazenu, gure astebukaerako arratsaldeak beteko genituzke. Nire eskaera kontutan izango duzulakoan, mila esker.

Mikel Zabalegi

10.

Page 11: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

11.

A.- Sua eta ura belaunetik behera. 1. Sua eta ura neurriz kanpo arriskutsuak direla. 2. Suak ura itzaltzen duela. 3. Belaunetatik gora bustitzea arriskutsua dela. B.- Hazila motz, negua motz.

1. Aurtengo neguan hazilari egun bat kenduko diogula. 2. Hazila motza bada, negua ez dela motza izango. 3. Azaroa motza bada, negua ere hala izango dela.

C.- Zer berri ? Zaharrak berri. 1. Irratsaiorako albiste berrien bila dabilela. 2. Jubilatuen albisteak modan daudela. 3. Beti-betiko albisteak errepikatzen direla.

D.- Eguzkia eta euria, Erromako zubia. 1. Erromatik Euskal Herrira zubi bat eraiki dugula. 2. Eguzkia euri tantekin elkartutakoan ortzadarra sor-

tzen dela. 3. Eguzkia eta euria erromatarren jainkoak direla. ERANTZUNAK:

EGILEA: Amaia (2. ziklo) MOLDATZAILEAK: Roberto eta Laida

Asmatu esaera zahar bakoitzaren esanahia, aukerak ondo irakurri ondoren.

A.– 1. B.– 3. C.– 3. D.– 2.

Page 12: TABAKOA eta ALKOHOLA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Tabakoa.pdf · ondorioak, eta hori guztia jakinda, norbe-rak jakingo du zer egin nahi duen bere bi-zimoduarekin.

Iritsi da 2006. urtea, eta horrek esan nahi du martxan jarri dela tabakoaren aurkako legea. Gure Ordiziako taberna gehienek badaramate erre daite-keen seinala, ia denak hala direlako. Helduentzat ez dago gaizki, baina haurrentzat ez dago guk ura edan edo pixa egiteko lekurik. Alde batetik ez dago gaizki, hala hamasei urte baino gutxiago dutenek ezin izango dute taberne-tara sartu, ez alkohola edatera, ez zi-

garroak erostera; baina guk hamasei urte baina gutxiago di-tugu eta ezin dugu bertara sartu, nahiz eta ura edan nahi izan. Beno, tabernetaz hitz egiten ari naiz, baina arau hau leku pu-bliko guztietan bete behar da. Arau honekin batera ematen du bai jendeak erretzeari uztea pentsatzen edo batzuk egiten ari dira; izan ere, lehen lanean jende askok erretzen zuen, baina araua dela eta, orain ezin da. Egia esan, telebistan ere “Nicorette” eta horrelako gauzen promozio asko egiten ari dira.

Arau hau Espainian 2006. urtean hasi da, baina beste herrialde batzuetan, adibidez, Italian eta Irlandan, lehendik martxan jarria zegoen. Arau honekin haurrek gutxiago erreko dutela espero dut, hamalau urte egin aurretik asko erretzen hasten direlako.

Arazo hau eta beste zenbait gauza konponduko direlakoan, agur

Itziar Zabalegi (3. Ziklo)

12.

Ikastetxea: Urdaneta Herri Ikastetxea Maila: 5. eta 6. maila Irakaslea: Marian Santofimia Egileak: 3. Zikloko talde bat