T R A T U T X A R R A K

8
TRATU TXARRAK

Transcript of T R A T U T X A R R A K

Page 1: T R A T U  T X A R R A K

TRATU TXARRAK

Page 2: T R A T U  T X A R R A K

“Tratu txarrekin amaitzeko, arrisku handienetako bat emakumeen osasunarentzat, egokiena ez da emakume horientzako zentru gehiago sortzea, erasotzaileentzat tratamendua jartzea baizik ”, esaten dute adituek.

Delhin, Indian 12 orduro emakume bat hiltzen da bere bikoteak erreta. Emakumearen gorputza gasolinaz estaltzen du eta su ematen dio. Ondoren, salaketa egiten du eta suizidioa izan dela esaten du.

Espainian, berriz, 2007ko urtarrilaren eta irailaren artean 75 emakume hil ziren beren bikoteen eskuetan eta 20.000 salaketa baino gehiago egin ziren. Kontuan hartu behar da, ordea, emakumeen %10k besterik ez duela bere bikotea salatzen.

Page 3: T R A T U  T X A R R A K

Orain dela gutxi, etxeko biolentzia inbestigatzen hasi dira, baina egindako ikasketak jadanik demostratu dute emakumearen min fisiko eta psikologikoen eragile nagusia dela.

Tratu txarrak jasaten dituzten gizonezkoak ere badaude, bai homosexualak, zein heterosexualak. Baina, tratu txarren biktimen %95a emakumeak izaten dira, horregatik beti hartzen dugu gizona erasotzailea bezala eta emakumea biktima bezala.

Erasotzaile askok garrantzia kentzen diote beren ekintzei, honetarako bi aitzaki jartzen dituzte. Batzuetan beren bikoteak salatzen dituzte, gezurretan ari direla esanez. Besteetan, berriz, beraien jarrera ez dela bortitza esaten dute.

Page 4: T R A T U  T X A R R A K

Gehienetan jartzen dituzten aitzakiak,ondorioak hain larriak ez izateko izaten da.

Adibidez, gizon salatu batek esan zuen, sekula ere ez zuela pentsatu biolentoa izaten ari zela bere bikotearekin, ez baitzion behin ere erasotu gizonezko bati erasotuko zion bezala. Horregatik esaten da biolentziaren kontzeptua aldatu egiten dela eta guztientzat ez dela berdina.

Drogak edo alkohola izan daitezke eraso hauen eragileak askotan ere.

Page 5: T R A T U  T X A R R A K

Kontuan hartu behar da etxeetan tratu txarrak egoten jarraitzen duten bitartean, beti egongo direla eraso horiek ikusten dituzten umeak eta azkenean gerta daitekeela eraso horiek ikustea umeentzat normala izatea.

Azkenik, kontuan hartu beharra dago, gezurra dirudien arren, badaudela emakume batzuk, horrelako zerbait gertatu ondoren beren bikoteekin itzultzen direnak eta gainera babestu egiten dituztenak, “El Sindrome de Estocolmo” deritzona.

Page 6: T R A T U  T X A R R A K

Adituek diotenez, emakumeen jarrera honen zergatia emakumeak beren familian beraiengan baino gehiago pentsatzen dutelako da, eta ahal duten guztia egin nahi dutelako familia batera egoteagatik.

“Sindrome de Estocolmo”, gaixotasun bat da eta esaten dute emakumezkoen %27ak beren bikoteekin egoera horretan jarraitzen badute, mehatxatuta daudelako dela eta beren bikoteen menpe sentitzen direlako. Erasotzaileak mehatxua egiten dion orduan, emakumea ez da hausartzen bikotea salatzera, hura edozertarako gai dela uste baitu.

Page 7: T R A T U  T X A R R A K

Gaixotasun hau oso ohikoa da baita ere bahituak izaten diren pertsonengan, baina hauen kasuan beti edukizten dute laguntza, bai bahituta daudenea, bai eta askatzen dituztenean ere.

Teoria honek garbi azaltzen du emakumeak erasotuak izaten direnean, ez direla eraso fisikoen menpe besterik egoten, baita eraso psikologikoen menpe ere.

Adituen ustez, ordea, hobeto da beti erruduna salatzea, asko baita jaso dezaketen laguntza.

Page 8: T R A T U  T X A R R A K

Alba Garcia