Sorgin lore

download Sorgin lore

If you can't read please download the document

Transcript of Sorgin lore

1. Bazen behin etxe zahar bat, Sorgin bat bizi zen bertan;Sorgin-Sasi deitzen zen. Etxeko zulo batetik bizilagunaren etxea ikusten zuen, bizilagunak ez ziren sorginak, gizakiak baizik. 2. Bizilagunak etxe polit eta garbi batean bizi ziren, ume bat eduki behar zuten. 3. Sorginak inbidia zuenez, umea jaio zenean lapurtu egin zuen. 4. Sorgin-Sasi eta umea dorre batera mudatu ziren, leiho bakarra zuen eta ez zuen aterik, leihotik irten behar ziren, baina 20 metroko altuera zuen dorreak. 5. Sorgin-Sasik konjuro bat egin zuen eta neskari Sorgin-Lore deitzen hasi zen. Orduan, Sorgin-Sasik neskari esaten zion: Sorgin-Lore Lore-Sorgin eskailera bat egin. Eta eskailera batzuk agertzen ziren. 6. Sorgin-lorek 13 urte bete zituenean bere oparia basora joatea zen, baina Sorgin-Sasirekin. Orduan konjuroa bota zuen, eta eskaileretatik jaisten hasi zen. 7. Sorgin-Loreren lehen aldia zen lurra ikutzen zuela eta oso pozik jarri zen. 8. 2 metro baino gehiago urruntzen bazen dorrera bueltatzen ziren. 9. Hiru urte lehenago Sorgin-Sasiren burua eskatzen hasi ziren. 10. Basoan zeudela printze batek Sorgin-Sasi ikusi zuen eta arku batekin gezi bat bota zion Sorgin- Sasiri eta hil egin zen. 11. Orduan Sorgin-Lore eta printzea ezkondu ziren, eta zoriontzu bizi izan ziren biak elkarrekin. 12. Izenburua:Sorgin-lore Benetako izenburua:Ezkila-lore Benetako egileak:Grimm anaiak Egileak:Xena eta Julen