Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

13
Social Networks/Gizarte Sareak SOCIAL NETWORKS // GIZARTE SAREAK Igor Calzadari, BERRIAko Eider Goenagak egindako galde-erantzunen elkarrizketa, 2009ko Apirilan, blogosferan nonbait. Igor Calzada 2009 1

description

Igor Calzada was interviewed for an article in BERRIA basque newspaper in euskara by Eider Goenaga. This is the transcription of the full interview. The abstract will be published 10th May 2009.

Transcript of Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Page 1: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

SOCIAL NETWORKS//

GIZARTE SAREAK

Igor Calzadari,BERRIAko Eider Goenagak egindako galde-erantzunen elkarrizketa,

2009ko Apirilan, blogosferan nonbait.

Igor Calzada 20091

Page 2: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

1-Interneten 2008a “sare sozialen urtea” izan zela irakurri izan dut. Gizarte Berrikuntza eta Teknologia 2.0 ikuspegitik, zer dago sare sozial hauek duten arrakastaren atzean?

Gizarte sareak beti egon dira. Euskal Herrian, mugimendu kooperatibo edo-eta industrilizazio prozesu guztiaren ondorioz eratutako hazkunde ekonomikoaren bailaraka antolatutako industriak, gizarte sareen oinordekoak dira.Zer gertatu da? Web teknologiak eta internet-en iraultza handi bat gertatu dela. Dagoeneko dena da 2.0? Baina zer esan nahi du horrek laburki: Lehenago diseinatzaile batzuk internet eduki guztiak eratzen zituztela. Eta orain, diseinatzaile eta erabiltzailearen muga lausoturik, denak bihurtu garela sarean, internet-en alegia, gure edukien diseinatzaile, erabiltzaile,...Sortzaile azken batean. Zertarako? Edozein izan daiteke helburua. Kontua da, egun, internet elkarrekintzarako tresna bezala eraikitzen ari garela denon artean. Lehenago, 1.0ren garaian ez aldiz.Beraz, arrakasta zer dela eta? Ba pertsonei beraien neurrira, beraien ezagupenen neurrira jarri dugulako sarea, Internet bera.Hori bakarrik, besterik gabe. Baino hori bakarrik...Sekulako aldaketa da, gizartea bera ulertzeko eta egituratzeko moduan.

Igor Calzada 20092

Page 3: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

2-Facebook, Tuenti, MySpace… halako guneetan pribatuaren eta publikoaren arteko muga oso lausoa dela diote, askok euren bizitzako kontu pribatuenak sartzen dituztela bertan… Esan daiteke pribatu eta publiko muga hori desagertu egiten dela, edo horren pertzepzioa aldatu egin dela?

Bai, hori da, erabiltzaile 2.0 baten edota erabiltzaile “natiboa”ren eta ez-erabiltzaile edota erabiltzaile potentzial baten arteko eztabaida batean ateratzen den lehenengo kontua. Azkenean, kontu hau, alegia intimitatearena, izeberg-aren gainazala baina ez da. Ez dut uste hori hain garrantzitsua denik. Erabiltzailetasunaren legeak eta neurriak oraindik ez ditugu hartu. Baina mugagabeko prozesu bat da. Beti jarri ohi dizkiogu mugak, tresnei. Eta okerrena da, jende askok baztertzen dituela, aurreiritzi eta prejuzku fundamentuzkorik gabeak dituenean horretarako.Interesgarriena nere iritziz, prozesu atzeraezina dela. Eta sekulako aukerak irekitzen dituena da. Baina, noski Gizarte Berrikuntzatik, ulertu behar dugu, gure gizartearen hezurdura eta egiturak ez direla jadanik, gizarte industrial batenak. Eta horrek noski eragin behar digula pertsona bezala, langile bezala, aita, ama, lagun, ikasle, irakasle, udaltzain, hiritar, bikote, ...Bezala. Ezpadugu gure baitan hartzen Gizarte Berrikuntzak eta konkretuki Gizarte Sareen iraultzak dakarrena...ez dugu ulertuko zergatik, erabiliko ditugu tresna hauek, orain edo ezbairik gabe, 5 urte barru.Baina argi dudana, erabiltzen bukatuko ditugula. Oraingo bertsioak edo bertsio landuagoak, kribatuagoak, zentratuagoak erabiltzaileen soslai ezberdinetara.

Igor Calzada 20093

Page 4: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

3-Halako orriak ez al dira pertsonaren exhibizionismo nahiari erantzuteko moduko bat?

Beno ea ba, hemen lehenik eta behin azaldu behar dena da edo geure buruari galdetu behar dioguna da, zergatik pertsona dago jadanik pertsona sare mugaezin baten aurrean, eta zergatik “exhibizionismoa” praktikatzen hasi garen. Ez da batzuen kontua bakarrik.Ea ba, dudarik ez dagoena da, honakoa gertatzen ari dela, gizarte eredu indibidualistago batera goazelako. Hori berez txarra beharko lukeena, baina osotasun guztian ikusi behar dugu. Lehenago pertsona gizarteratzeko, kalea zuen, eta kalean aurkitzen zuen dena. Orain, beste lehio bat ireki zaio: Sarea edo Internet. Eta kontuan izanda, gizabanakoen bizitza moldeak geroz eta ugariagoak direnean, alegia, jadanik ez ditugu soilik bikote heterosexual eta bi seme-alaben eredua soilik, gizartean, umeak ditugu, gazteak, bikotedunak, bikotegabeak, homosexualak, alargunak, dibortziatuak, bidaiatzen dutenak, bidaiatzen ez dutenak,...Alegia, pertsona modu eta gusto ezberdinekoak aurkitzen ditugu eta geroz eta gehiago aurkituko ditugu. Hor ulertu behar da gizarte sareen garrantzia eta beraien gizarte funtzioa ulertzeko. Ez da soilik txutxumutxu kontuentzako. Noski, hauek ere bere lekua dute. Baina irakaskuntzan, osasunean, enpresetan, kulturan, inmigrazioan, hirugarren adineko kontuetan, garraio publikorako,...etab alorretan jadanik ikusi ditugu adibideak AEBn edota EBn.Etorkizunaz ari gara.Gainera aipatu nahiko nuke, gizabanakoak irabazi diola lehia masari. Beraz, esan genezake, gizarte errekonfgurazio batean gaudela. Alegia, lehenagoko egiturak (kuadrila...agian ere) ezbaian jartzen ari da eta gizarte sare hauen txertaketa gure ohituretan, teknologiaren ondorioak, ikustekoak gara oraindik.Ni baikorra naiz, baldin eta erabiltzen ikasten badugu noski. Gainera, exhibizioa baino, jakin badakigu jadanik, “nortasun digitala” lantzea ezinbestekoa dugula, lanerako edo pertsona moduan. Zein gara azken batean? Zein nortasun dugu sarean? Hauek dira etorkizuneko galderak. Interesgarria oso.

Igor Calzada 20094

Page 5: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

4-Webgune hauek gizarte harremanak lantzeko gune dira, non gelditzen dira zuzeneko harremanak? Bien arteko oreka galtzen ari da gazte asko, ez? —Gazte askok ez dakite ezer egiten mugikorreko sms, internet, tuenti eta halakorik gabe… egun osoa ordenadore aurrean—

Beno hemen arazoa aipatu duzu. Guztiz ados. Hemen lan asko egin behar dugu, konkretukik inkursio digitala deitzen dena. Eta hiru kolektibo aipatuko nituzke: (1) Haurrak,(2) jende edadetua eta gure Euskal Hiri-aren egituran, sekulako aldaketa izaten ari den hirugarren kolektiboa, (3) etorkinak.Ezin dugu gizarte ezberdintasun bat sortu gai honen inguruan. Eta gure esku ditugu baliabide guztiak, eskoletan, anbulategietan, autobusean, antzerkian, supermerkatuan, tabernetan, herriko plazetan, ofzina edota lantegietan,...benetako teknologia sozialen erabilera parekatu eta sustengarria martxan jar dezagun. Lan asko dugu egiteko oraindik. Eta ez dut baterakuntza eta animo asko ikusten, gizartea garatzeko alor hauetatik. Krisia eta krisia baino ez da entzuten. Baina gizarteak ezin du itxoin, eta erronkak hor ditugu. Azken batean, pertsonak elkarrekintza handiagoarekin gizarte kohesio bat izan dezaten lortu beharko genuke, aipatu gizarte sareeekin.

Igor Calzada 20095

Page 6: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

5-Orri hauek polemika iturri izaten dira askotan. Batzuek diote libreago egiten gaituztela, beste batzuek are kontrolatuago gaudela… Nola ikusten duzu gai hori?

Egia da hau ere. Orain, web 2.0 diren famatuenen artean, Facebook, Tuenti, Myspace, Twitter eta beste batzuk ditugu. Guzti horiek jabe bat dute eta datuen erabilgarritasuna beraien esku dago.Edozein modutan, nere aholkua, dagoena erabiltzen hastea da. Ezin dugu olatu hori galdu. Etorkizuna, gizarte sare horiek, mikrokomunitateetan sortzea izango da. Beraz, helburua propioak sortzea litzateke. Eztabaida dago gai honen inguruan bai.

Igor Calzada 20096

Page 7: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

6-Baina egia da orri horietan dagoen guztia kontrolatua dagoela edo kontrola daitekeela?

Bai. Noski.Betikoa esango nuke nik. Sareetan egon ala ez egon, hori norberak erabakitzen du. Baina gai batzuetarako, sareetan ez egotea, ekonomistek dioten moduan, “aukera koste” bat da. Egon beharra dago.

7-Belaunaldi haustura gertatu dela edo gertatzeko arriskua dagoela hitz egiten dute…

Gizarte prozesu oso bati buruz ari gara. Zergatik pentsa gazteek bakarrik erabiliko dituztela? Eta aiton-amonek? Zein da aiton-amonen egungo gaixotasun biguina? Bakardadea eta mugitu ezina? Gizarte sare hauen bitartez, ez al genuke zerbait pairatuko hori?

Igor Calzada 20097

Page 8: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

8-AEBetan bizi izandu zara zu, azken urteotan, baina euskal gizartea ere aztertu duzu. Sare sozialen eta Interneten erabilerari dagokionean oso gizarte ezberdinak al gara?

Nik uste dut, Euskal Hirian, gizarte sareen erabileran benetan baliabideak jarri beharko genituzkeela. Aspaldi esan dut, Nevadako Unibertsitateetik, gure herriaren gaitz handiena gizarte fragmentazioa dela. Horrek eramaten gaitu benetan, energia sortzaile asko galtzera, politikagintzan, euskalgintzan, kulturgintzan, eta gizarte egituratzeko beste hainbat alorretan.Beraz, oso garbia ikusten dut gizarte sareak, gizarte kohesionatu edo behintzat gizarte zibilaren esku, politika 2.0, urbanismoa 2.0, kultura 2.0, euskara 2.0, garraio publikoa 2.0, inmigrazioa 2.0. eta beste hainbat alor, maila lokaletik, ,auzoetatik hasita herrietara pasako bagina, benetako erreferente bat izango ginatekeela, eta aukera asko irekitzen zaizkigula, ditugun ataka batzuetatik ateratzeko. Gizarte zibilak du botera. Gizarte sareak, teknologia 2.0 dira besterik gabe, beraien eskuetan. Erabil ditzagun ba.

Igor Calzada 20098

Page 9: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

9-AEBetako hauteskundeetan sare sozialek izan duten garrantziaz idatzi izan duzu. Norainoko pisua izan dezakete hauek? Eta Euskal Herrian, nola baliatzen ditugu?

Honetan ez dut duda izpirik. Batetik, baloreen falta eta gizarte indibidualista bat dugunean, Bauman-ek dioen bezala fragmentazio eta komunitate bizitzaren kalteetan, gizarte sareen beharra ikusi eta gure eskura jartzen ditugu. Ondo erabiliz gero, sekulako herraminta dira. AEBn aldaketa bat posiblea izan da. Zergatik ez beste alor eta lekuetan? Edo...ez dugu jada gizarte zibilean sinisten? Gauzak ondo egitearen ordainean? Edo dena bost ajola zaigu. Eta funtzio publikoa da ajola digun gauza bakarra. Bai?

Igor Calzada 20099

Page 10: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

10-Aldekoak eta kontrakoak daude. Uholde batekin alderatzen dituzu zuk aurrerapen teknologikoak. Azal ezazu hori…

Olatua hartu beharrean gaude. Baina ahalik eta azkarren geure idiosinkrasiara egokitu behar dugu olatu hori. Mundua hortik dihoa, eta ni behintzat ez naiz munduko uholdearen kontra jarriko dena. Hori bai, printzipio eta balore oinarrizko batzuekin begiratu behar ditugu eta bestalde ikuspuntu kritikoarekin egokitu.Demagun, Facebook-a beti esan dut, AEBko “lagun” kontzeptuarekin sortu dela. Gure baitan, “lagun” kontzeptua ezberdina dela esango nuke. Edo izan dela orainartean. Agian, gure “laguntasun” kontzeptua ere aldatzen ari da, ez? Agian bai agian ez. Zergatik? Gizarte osoa aldatu delako? AEBko eragina? Auskalo.Baina guztia oso azkar aldatzen ari da. Eta ezin dugu olatua galdu. Azkar hartu eta moldatu behar gara, guk kudeatzeko berau. Eta ez berak gu.

Igor Calzada 200910

Page 11: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

11- Gizartearentzat oso gai interesgarria, erronka interesgarria izango dira halako teknologia berriek sortzen dituzten joerak, ez?

Nik interesgarria izan ala ez nere kasuan, ikusten dudana da, erronka eta arriskuak, interes komertzial eta merkantilismoak, gizarte zibilaren eskubideak bortxatzea. Azken batean, merkatu informazio iturri oso baliagarriak dira honakoak. Hemen erakunde publikoak, kontsumitzailearen defentsa, sindikatu eta beste hainbat erakundek egon beharko lukete lehengo lerroan, benetan mundu honen ezagupidea eta lan-lerroak proposatzen. Eta aurrea hartu, multinazional eta interes merkantilista hutsei. Baina hauek beti dihoaz aurretik. Hala ere, badira maila lokalean adibideak, gizarte zibiletik aurrea hartzen ari zaiona. Hemen dago benetako erronka.

Igor Calzada 200911

Page 12: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

12-Perfilen bat ematerik badago sare sozialen erabiltzaileez?

Laburbilduz esango nuke oraindik erabiltzaile 1.0 dagoela, noizean behin, internet-a erabiltzen duena, eposta edota bilaketa bat egiteko. Eta gero bigarren soslaia, “natibo digitalak” edota erabiltzaile 2.0 horiek ginateke: Gizarte sareen garrantzia eta zukua ateratzen diogunak. Gauza askotarako. Eta noski badago, “teknoeszeptikoen” soslaia.Hiru horiek dira laburbilduz aurki ditzakegunak.Baina joera azken batean, teknoeszeptikoak gutxitu, eta 1.0tik 2.0ko erabiltzaileak geroz eta gehiago izatea da. Hor dago lana.

Igor Calzada 200912

Page 13: Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga Copia

Social Networks/Gizarte Sareak

13-Sare sozialek aukera asko ematen dituztela argi dago, baina atzean enpresak daude eta milaka milioi mugitzen dituzte. Erabiltzailea horren kontziente

Bai, argia da. Aurrez aipatu lez, erabiltzailearen trebakuntza horretara ere bideratu behar dugu. Hala ere, uste dut, jende beldurtzea dela hau. Egungo dioten “Einstein belaunaldi”a, ez dugu arriskuekin trebatu behar; ezpiritu kritikoa badute, nahikoa izango da, beraiek bere kasa funtzionatu dezaten. Jendea ez da inozoa. Edo ez ditugu inozoak, trebatu behar. Pertsona autonomoak, ezpiritu kritiko eta balore solidarioekin. Sarean, taldean funtzionatzeko eta gizartearen erantzunkizuna izan dezaten behar dugu. Egungo, gazteak, erabiltzaile kritikoak badira, gizartean pentsatzen erabiliko dituzte sareak. Eta hori izan beharko litzateke etorkizuna. Horretarako prestatu egin behar gara guztiok.

//

Igor Calzada 200913