Smart city lana

20
Smart Egileak: Joseba Alonso Andoni Benito Gorka Egiluz Erlantz Marcos

Transcript of Smart city lana

Page 1: Smart city lana

Smart city:maketa

AURKIBIDEA

Sarrera3.orria

Egileak:

Joseba Alonso Andoni Benito Gorka Egiluz Erlantz Marcos

Page 2: Smart city lana

Landutako edukiak 4-14 orriak

Hipotesia 14.orria

Hartutako erabakiak 15-17 orriak

Ondorioak 18.orria

SARRERALan honetan, etorkizunean egoera hobeago baten bizitzeko hiri ideal bat sortzea da gure helburu nagusia. Lehenengo astean, gai honi buruzko gauza edo kontzeptu garrantzitsuenak landu ditugu, eta geroago gure maketan ezagupen guzti hauek aplikatzen saiatu gara.

Gaur eguneko hiri asko, gehiegi kutsatzen dute autoen eta industriaren gasen isurpenaren ondorioz. Gainera pixkanaka gure lurraldeak apurtzen ari gara, eta horregatik konponbideak eta

Page 3: Smart city lana

irtenbideak bilatzea ezinbestekoa da. Gure maketan, gauza guzti hauek kontuan hartu ditugu, eta ingurumena apurtzen duten faktore guztiei aurre egitea lortu nahi dugu. Orduan, guretzako eta ingurumenerako kaltegarria izan daitekeena saihesteko, maketak, energia iturri berriztagarri ezberdinak, baserri bertikalak, auto elektrikoak, kutsatzen ez duten materialak... izango ditu.

Gure munduko herrialde ezberdinetan “smart city”-ak eraikitzea oso garrantzitsua izango da, gu baino lehenagotik dagoen natura mantendu behar dugulako.

LANDUTAKO EDUKIAK

Hiriak eta osasuna (zientziak):

Industrializazioa eta bioaniztasunaren galera:

Bioaniztasuna, mundu osoan edo eremu jakin batean existitzen diren espezien barietatea da. Denbora pasa ahala, maila planetarioa murrizten joan da, munduko biztanleria eta per capita kontsumoa gero eta handiagoa delako. Gainera, baso soiltzea, kutsadura, ehiza eta arrantza, eta klima aldaketa gehitzen ari da.

Page 4: Smart city lana

Bioaniztasunaren galera, oso kezkagarria da, espezien garrantzia arrazoi asko dituelako:

Balio ekologikoa : Espezie baten desagerpena ekosistema osoari eragiten dio.

Balio farmakologikoa : Espezie bat galtzen bada, sendagai bat galdu daiteke.

Elikagaien balioa : Kontsumitzen den janariaren gehiena bioaniztasunatik ateratakoak dira.

Balio komertziala : Herrialde batzuetan ekoturismoa oso garrantzitsua da.

Balio zientifikoa : Gure ekosistemaren ikerpenak gure ezagupenaren atal handi bat da.

Deforestazioa edo baso soiltzea, basoen eskala handiko suntsiketa da, eta gizakiaren esku hartzearen ondorioz gertatzen da. Lehenik, higadura sortzen dute eta basamortutzea eta biodibertsitatea galtzea ekartzen du.

Europar Batasunan, lau estrategia erabiltzen dituzte:

Espezie garrantzitsuenak eta haien bizilekuak babestu Landa eremuen zainketa handitu Ekosistemaren biodibertsitatea berriztatu itsaso

ingurunean Biodibertsitatearen eragina murriztu espezie jakin

batzuetan.

PROPOSAMENAK:

Zona berdeak kokatu hirietan hegaztiak, ugaztunak eta narrastiak bezalako espezieak bizi ahal izateko, galtzeko arriskuan daudenak.

Natura erreserba gehiago eraiki haren barruan bizi diren espezieak mantentzeko.

Hiriak kanpaina bat martxan jarri espeziak ez desagertzeko.

Soinua eta argia gaitzen iturri moduan:

Hiri baten argiaren kontaminazioa, beharrezkoa ez den argia gauean emititzea da. Honen ondorioz gertatzen diren ondorio

Page 5: Smart city lana

nagusiak hauek dira: diru eta energi gastu handia, gaueko animalien habitat naturalaren alterazioa eta txarrago atseden hartu. Gainera, segurtasun gutxiago izatea ekartzen du eta ondorioak eragiten ditu sozial eta kultural arloetan.

Hirien zarata, pertsonei haien osasunean negatiboki eragiten dio, entzumenean, fisikoan eta mentala.

PROPOSAMENAK:

Gauean argi gutxiago itzalita egon behar dira eta ordu biak aurrera, denak itzalita egon beharko dira. Gau erdian, ez dira onartuko argidun kartelak, eta kotxeak ahalik eta zarata gutxiago egiten duten kotxeak erabiliko dira.

Eremu elektromagnetikoak gaitzen iturri moduan:

Eremu elektromagnetikoak, duten energiaren arabera sailkatzen dira.

Erradiazio ionizatzaileak energia asko dute eta molekulen arteko loturak apurtzeko gai dira, ionizatzaileak ez direnak, berriz, ez dute besteak dituzten bi ezaugarri horiek.

Gure hirietan, gizakiak sortu dituen eremu elektromagnetiko asko izaten ditugu, adibidez, X izpiak, elektrizitatea, telebistaren, mugikorren eta irratiaren ondak…

PROPOSAMENAK:

Aspektu hau hobetzeko irtenbide batzuk hauek dira, gauean wifi-a eta mugikorra amatatzea, eta mikrouhina eta telebista gutxiago erabili.

Uraren kutsadura:

Kutsadurak hiru sorrera ditu:

Page 6: Smart city lana

Hiriko sorrera: Etxebizitzetako hondakin urak, elikagaien hondakinak, garbigarriak…

Sorrera industriala: Metal astunak, sustantzia organikoak, azidoak, eta uraren PH-a aldatzen dituzten beste batzuk.

Nekazari sorrera: Ongarriak eta pestiziden ondorioz.

3.munduan, gaixotasunen %80-a, edateko ona ez den ura kontsumitzeagatik sortzen dira. Herrialde azpigaratuetan, edaten den uraren %90-a ez da tratatzen.

PROPOSAMENAK:

Ibaietara hondakin industrialak ez botatzea.

Araztegiak jarri. Txorrotako ura aurreztu. Bainatzearen ordez dutxa bat

hartu.

Plastikoen erabilera:

Tenperatura batzuen bitartean, forma eta aplikazio ezberdinak lortzeko, moldeatzeko eta egokitzeko malgutasun propietateak dituzten sustantziak dira. Mota desberdineko plastiko erabilgarri hauek sustantzia naturaletatik eta petrolioaren deribatuetatik etortzen dira.

Plastikoak lortzeko tratamenduaren pausu garrantzitsuenak hauek dira:

1. Energia iturrietatik eta lehengaietatik behar dena atera.2. Lehengaiak produzitzea eta transformatzea.3. Landutako produktuak banatu.4. Plastikoaren erabilpena, eta birziklapena.

Plastiko biodegradagarriak, lehengai organikoekin fabrikatuta daude eta iturri berriztagarriekin produzitu dira, eta azkenik, landareentzako ongarri moduan erabili daitezke.

Page 7: Smart city lana

IZENA LABURDURA ERABILERAK PROPIETATEAK

Polietilen teleftalatoa PET/PETE

Gaseosa eta freskagarri

botilak

Kostu txikia, gasen kontrako

hesia, eta propietate mekaniko bikainak

Dentsitate handiko

polietilenoaPEAD/HDPE

Janarirako ontziak eta

esne-garbigarri

botilak

Erresistentzia ona,

tenperatura txikien

kontrakoa eta oso arina

Bnil polikloruroa PVC Hodiak eta

leihoak

Erresistentzia handia,

erabilera anitzekoa eta birziklagarria

Dentsitate txikiko

polietilenoaPBBD/LDPE

Erretiluak, zabor poltsak

eta freskagarri

latak

Kostu txikikoa, malgua,

gardena eta arina,

iragazgaitza

Polipropilenoa PP

Kable elektrikoen isolatzailea eta paper zorroak

Arina eta erresistentzia

handikoa, gardena eta ez da degradatzen

Poliestirenoa PS

Bilgarriak eta eraikuntzarak

o

Kostu txikia, opakua eta gardena, dentsitate

txikikoa, eta isolatzaile

termiko eta elektriko ona

dauka

PROPOSAMENAK:

Mota guztietako plastikoak birziklatu. Plastikozko botilak erabili ordez, beirazko botilak erabili. Plastiko biodegradagarriak erabili. Naturarekiko kaltegarriak diren plastikoen kontsumoa

murriztu

Page 8: Smart city lana

Supermerkatuetan telazko poltsak erabili, plastikozko poltsak erabili beharrean.

Hondakin kutsagarriak:

Hiriko hondakinak: Etxeko hondakinak, komertzialak, zerbitzuetakoak, eta kaleen garbiketen ondorioenak dira.

Hondakin industrialak: Produktuen fabrikazioaren eta elaborazioaren ondorioz sortutakoak, eta toxikoak eta arriskutsuak dira.

Hondakin erradioaktiboak: Radio-isotopoaren natura Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak: Abonuak,

ongarriak eta pestizidak sortutakoak. Hauek asko kutsatzen dute lur azpiko urak.

Europar Batasunak, produzitu diren hondakinak batuta, tratatuak, birziklatuak, bilduta edo modu ekologikoenean ezabatuta egon behar direla proposatzen du.

PROPOSAMENAK:

Iraungitze data kentzea ahal den produktuetan. Kristalezko botilak erabiltzea plastikoaren ordez. Hondakin organikoak ondo birziklatu produktu berriak

sortzeko.

Airearen kutsadura:1. Airean kutsatzaile asko dagoz, gu ez garena konturatzen.

Hauek dira kutsatzaile primarioak: Karbono oxidoak:

Karbono monoxidoa: Gas koloregabea eta usaingabea. Ikatza gasa edo petrolioa oxigeno gutxirekin erretzen denean sortzen da.Karbono dioxidoa: Kontzentrazio arruntean ez da kutsagarria, baina, gehiegi egoteak arazoak ekarri ahal dauz.

Nitrogeno oxidoak:Dinitrogeno oxidoa: Bakterioek askatutako gas koloregabea da. Desnitripikazio prozesuaren ondorioz. Nitrogeno monoxidoa: Gas toxikoa da, koloregabea eta usaingabea. Ibilgailuetako errekuntzatik datorrena.

Page 9: Smart city lana

Nitrogeno dioxidoa: Usain itugarriko eta kolore gorriko gas bat da. Hauxe da kaltegarriena. Errekuntza prozesuetan du jatorria.Sufre dioxidoa: Konposatu jakin batzuk erretzean sortzen da (petrolioa, ikatza…). Uretan urtzen dau eta hau da euri azidoaren eragilea.Hidrokarburoak: Kontzentrazio handitan daude eta askotan era naturalean dagoz. Ugariena metanoa da. Materia organikoa deskonposatzean sortzen da. Metal astunak: kontzentrazio handitan kaltegarriak izan ahal dira osasunerako. Adibidez beruna.

2. Ze ondorio ditu gure osasunean, landareetan eta eraikinetan:Materialen gaineko ondorioak: Eraikinak, kaleak eta monumentuak zikintzea. Sufre oxidoek kareharriei eragiten diete eta igeltsu

bihurtzen dira. Ozonoak kautxuz egindako objektuei eragiten diete.

Landareen gaineko ondorioak: Hautsa eta kedarra hostoetan geratzen da eta ezin dute

fotosintesia egin. Sufre oxidoak eta beste substantzia batzuk klorofila

suntsitzen dute.Gizakienganako ondorioak:

Karbono monoxidoak odoleko hemoglobinarekin erreakzionatzen du eta organismoko zeluletara ezin da oxigenoa iritsi.

Motorretan erre gabeko gasolinek atmosferara doaz eta honek minbizia eragin ahal du.

Sufre dioxidoak arnasbideen eta hantura eta muki jarioa eragiten dau.

3. Zer da asbestoa? Zertarako erabili da?Asbestoa edo amiantoa mineral talde bat da. Tenperatura altuak jasan ahal dauz eta gauza askotarako erabili izan da, baina, minbizia eragiten dauala deskubritu zenetik ez da erabiltzen.

4. Asbestoak gure osasunean dituen efektuak:Asbestoak alde on asko daukaz baina zoritxarrez minbizia eragiten du. Asbestoaren erru minbizia eduki daben

Page 10: Smart city lana

pertsona gehienak hil egin dira. Asbesto industrialaren erruz gaixotasun honek eduki ahal dira: Minbizia, asbestosia, mesotelioma.

5. Zer egin dezakezu etxean asbestoa badaukazu?Onena botatzea izango zen baina paperontzira ez, zeren eta pertsonak arnastu ahalgo dute. Hori, garbiguneko enkargatu bateri galdetu eta berak zer egin esango luke amianto horrekin.

Gure parkea: (Gorputz Hezkuntza)

Gorputz Hezkuntzan gure parkeak zelakoak izango diren planifikatu dugu. Gure gurasoek zer jokatzen zuten ere eman dugu, eta konturatu gara zelan dibertitzen ziren eurak makina elektroniko barik

Gure “smart city”ko parkeak, berrerabilitako materialarekin egina dagoz. Plastikozkoak dira, umeek min ez egiteko. Hainbat gauza ezberdin dagoz. Adibidez, kanasta bat baino gehiagoko zutabeak. Gainera, gure parkeak bizikletak alokatzeko hainbat leku izango ditu, eta aisialdirako eremu batzuk ere bai.

Lengua:

Lenguan, gure idatzizko lana zelan egiteko planifikazioa ikusi dugu eta hipotesia formulatu dugu. 10. egunean, hipotesia konprobatu genuen maketan, eta irizpide guztiak betetzen zituen.

Gainera, bideo batzuk ikusi genituen Espainiako “smart city” batzuei buruz, esate baterako, Madril, Malaga, eta Bartzelona. Apunte batzuk hartu eta gero, maketan aplikatu ditugu.

Page 11: Smart city lana

Gizarte:

Gizarten, hirien ezaugarri asko ikusi ditugu. Hiri kontzeptua hainbat irizpide konbinatuz sortzen da.

Irizpide kuantitatiboak: Hamar mila biztanletik gorako biztanle guneak kontsideratzen dira hiri.

Irizpide kualitatiboak: Irizpide morfologikoak: (Forma) Populazio kontzentratua

biztanle dentsitate altua eta bizitoki kolektiboak. Funtzioaren arabera: Hiriko jarduera ekonomikoak. Irizpide soziologikoa: Gizarte aniztasuna eta pertsonen

arteko erlazioa. Espazio irizpidea: Hiriak espazioa antolatzen du.

Hiriaren morfologia: Hiriaren kanpo irudi da eta hainbat aspektugatik baldintzatua dago.

Kokapen absolutua: Hiriaren kokalekua. Kokapen erlatiboa: Inguruarekin erlazionatuz duen kokapena

da. Planoa: Hirian eraikitako eta eraiki gabeko gunez osaturiko

espazioa.

Bi plano mota daude:

Plano erradiozentrikoa: Erdigune bat dago eta bertatik kale erradialak irtetzen dira.

Plano ortogonala: Angelu zuzenean mozten diren kaleak dira, Kardus eta Dekumanus deitzen ziran antzina.

Hiriaren egitura: Hirien espazioaren arabera zonalde banaketa da.

Alde zaharra: Industrializazioa gertatu arteko eraikita zegoen hiriaren zatia da.

Zabalgunea: Industrializazio garaikoak dira. Periferia: Gaur egun eraikitako guneak.

Page 12: Smart city lana

Frantzesa:

Frantsesean, dekalogo bat egin dugu, gure hirian zer egon behar den eta zer ez egon behar den jarrita.

Ez bota hondakinik lurrera. Mota ezberdineko energia iturri berriztagarriak ezarri. Garraiobideak guztientzat jarri, ekologikoak izanez. Zona berdeak kokatu hiriaren hainbat lekutan. Plaka solarrak jarri eraikuntzetan. Birziklagarria den plastikoa erabili. Baserri bertikalak eraiki. Teilatu zuriak jarri. Lur azpiko garraioak egin. Aparkalekuetan sensoreak ipini.

Matematikan, eskalari buruz ariketak egin ditugu (IRUDIA/ERREALITATEA), geroago gure maketaren eskala menperatzeko.

Erlijioa:

Page 13: Smart city lana

Ikasgai honetan, taldearen garrantzia zelakoa den landu dugu, eta konturatu gara batak bestea behar duela. Gainera, pelikula baten atal bat ikusi dugu, eta abesti ospetsu bat analizatu.

Hau guztia ikusi ondoren, esaldi hau atera genuen hirietatik: Gaur eguneko beharra, sortu diren hiri guneetatik naturara jotzeko nahia, deskonektatzeko, naturarekin bat egiteko, gure sustraietara bueltatzeko.

Teknologia:

Teknologian, Gantt diagrama egin dugu, eta maketarako ze material erabiliko genituen ikusi dugu tailerrean. Honi buruz, material errazak erabiltzea oso komenigarria dela ikasi dugu, zura erabiltzearen ordez, poliestirenoa, kartulinak eta etxean aurkitu ahal diren material batzuk maketarako hobeagoak izaten direlako.

Euskera:

Euskeran, baserri bertikalen ezaugarriak ikusi ditugu. Zelakoak diren eta zertarako egingo diren. Testu bat irakurri genuen eta ariketak egin genituen, ondoren, eztabaida bat izan genuen klasekideen artean baserri bertikalen abantailei buruz.

Ingelesa:

Sabadelleko bideo bat ikusi dugu, Espainiako smart cityen adibide esanguratsu bat delako. Idei garrantzitsuak atera ditugu hemendik.

HIPOTESIAOrain arte landutako ezagutzetan oinarrituz, uste dugu etorkizuneko hiriak ekologikoak, teknologikoak, kulturalak eta humanistikoak izan behar direla. Teknologia berriak leku arruntetan ezarri behar dira, hauek abantail asko dituztelako. Ekologikoak izateko hainbat gune berde jartzea oso komenigarria da, eta azkenik, gune kulturalak eraiki behar dira.

Horretarako, hiriek ezaugarri orokor hauek izan beharko dituzte: Energi iturri berriztagarri ezberdinak edukitzea, gas kutsagarriak

Page 14: Smart city lana

isurtzen ez dituzten garraioak eta produktuak izatea eta zona berde ugariekin, natura eta ingurumena zaintzeko.

Gauza guzti hauek lortzeko, plaka solar, errotak, biomasa gauzatzeko eraikuntza, parke ugari, etxe autosufizienteak, baserri bertikalak… egitea ezinbestekoa izango da.

HARTUTAKO ERABAKIAK

Hiri idealaren diseinua:

Diseinu honetan, maketa nola egingo genuen guztia planifikatu genuen.

Lehenengo astean, ikasgai bakoitzean, informazio bilketa egin genuen. Hainbat ariketa eta txosten irakurri eta egin ditugu. Ariketa

Page 15: Smart city lana

horiek sailkatzaile batean gorde egin ditugu, egun guztietan jasotako informazioa sartuz. Honi buruz ezagutu ondoren, bigarren astean, gure maketaren proiektua planifikatu eta diseinatu genuen, eta azkenik materialak antolatu eta eraikitzen hasi ginen.

Page 16: Smart city lana

Proiektua aurrera ateratzeko izan duzuen antolaketa:

Page 17: Smart city lana

ONDORIOAKProiektuarenak:

Guk pentsatzen dugu, natura gune asko eduki behar duela “smart city” batek. Oso garrantzitsua da ingurumena eta asko zaindu behar dugu. Guretzat ere, energia berriztagarriak ezinbestekoak dira hiri baten, erregai fosilekin amaitzeko. Hainbat plaka solar, errota… dagoz eta garraio guztiak elektrikoak izango dira, hegazkina izan ezik.

Gure helburuak bete ditugu eta talde moduan oso ondo egon gara. Bakoitzak egin behar zuena egin du eta oso ondo konpondu gara. Gure lorpen maila 8 izan da.

Talde lan honetan, taldean lan egiten ikasi dugu, eta bakoitzak errespontsabilitate asko eduki du bere gauzetan eta talde lanaren barnean.

Talde lanarenak:

Guretzat talde lanean lan egitea asko lagundu digu gure ikasketetan hobetzeko. Talde lan honekin, ikasgaietan hainbat gauza ikasi ditugu. Adibidez, estresa zelan erremediatu, edota zer kutsatzen gaituen…

Gure antolaketa ona izan da gure ustez. Gantt diagrama gehiena bete dugu, eta ez dugu arazo askorik izan gure maketan, lan monografikoan eta power-pointean. Egia da, batzuetan, gauzak ez zirela irteten eta, oso estresatuta eta urduri egon gara.