SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko...

16
EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS! SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02

Transcript of SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko...

Page 1: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

SEPTIEMBRE / IRAILA

28 - 02

Page 2: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

LUNES 28 ASTELEHENA Egun on:

Zer moduz joan da asteburua? Ondo pasa al duzu?

Aste hau berezi samarra izango da. Izan ere, asteazkenean egun berezi-

berezia izango dugu. Ekintza desberdinak egingo ditugu ia egun osoan.

Beraz, erne! Baina hori asteazkenean kontatuko dizuegu.

Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko

txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan

munduan (gero eta langabezia handiagoa), politikan (politikariak ez dira

ados jartzen aurrekontuak aurrera ateratzeko), gizartean (Ez dakit nork

beste pertsona bat hil duela, milaka errefuxiatu bizi direla modu

penagarrian Lesbosen)…

Horregatik gaur berri on batekin nator. Ondoko bideoan ikusi ahal izango

duzue. Errepara iezaiozue korrikalari honek (Diego Mentrida deitzen da)

izan zuen jokabideari. Harrigarria! Brontzezko domina galdu zuen, baina

seguru bere buruarekin erabat pozik gelditu zela.

GALDERA BAT ZURETZAT: Zuk zer egingo zenukeen Diegoren egoeran egon

izan bazina?

Page 3: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

Bideoa:

LUNES 28 ASTELEHENA

Page 4: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

Otoitza:

Aita on,

eskerrak gaurko egun berri honengatik.

Eskerrak munduan pertsona asko daudelako

ondokoak laguntzeko prest.

Egizu hala egon gaitezela gu ere,

beti ondokoa laguntzeko prest,

irribarrea ezpainetan,

eskua zabalik behar duenari emateko.

AMEN.

LUNES 28 ASTELEHENA

Page 5: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

Egun on:

Pentsatu galdera hauek une batez: Gustatzen al zaizu zure gauzak partekatzea ala kosta egiten al zaizu? Eskuzabala zara ala dena zuretzat izan nahi izaten duzu? Gaur bideo batekin hasiko gara.

Zerikusten da bideoan?

Zer erakutsi nahi digu bideoak?

Zein da moraleja zuen ustez?

MARTES 29 ASTEARTEA

Page 6: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

MARTES 29 ASTEARTEA

Page 7: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

Elkarrekin GURE AITA errezatuko dugu,

Aita Jainkoari gaurko

eguna eskertuz eta eskainiz.

Beharrean dauden

pertsonen alde eskatuko diogu.

MARTES 29 ASTEARTEA

Page 8: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

MIÉRCOLES 30 ASTEAZKENA

Egun on:

Joan den astean gogoratu genuen, aurten Corazonistok 200

urte betetzen ditugula. Gaur bezalako egun batean, 1821eko

irailaren 30ean sortu ziren Jesusen Bihotzaren Anaiak. Gure

ikastetxean Anai Corazonista asko daude: Eduardo, Ángel,

Josemi, Benito, Iñaki...

Ba al dakizue nork sortu zituen Jesusen Bihotzaren Anaiak? Aita

Andres Coindrek. Ondoko argazkian duzue. Eta berak erabaki

zuen Kongregazioaren izena: Hermanos del Sagrado Corazón –

Jesusen Bihotzaren Anaiak izango zela. Horregatik, gure

ikastetxearen lehenengo izena Sagrado Corazón da,

Jesusen Bihotza, euskaraz.

Page 9: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

Bideo honetan ezagutu ahal duzu Corazonisten

sormenaren historia.

NOS MUEVE EL CORAZÓN

(El video está en el servidor, en la carpeta de las horaciones)

MIÉRCOLES 30 ASTEAZKENA

Page 10: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

MIÉRCOLES 30 ASTEAZKENA

Otoitza:

Muchas gracias Señor por todas las personas que

como Coindre intentaron trabajr por un mundo

mejor.

Ayuda a los hermanos y a toda la familia

Corazonista a realizar su tarea.

Qué este día de celebración

nos siga a seguir creciendo

y mejorando.

AMÉN

Page 11: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

Egun on:

Joan den irailaren 1etik datorren urriaren 4ra bitartean

KREAZIOAREN GARAIAN gaude. Horrela erabaki du Frantzisko

Aita Santuak.

Gure planeta nahiko gaixo dago. Nahiko gaizki

ari gara erabiltzen, lurralde aberatsak gehiegi

ari gara ustiatzen lurreko baliabideak.

Eta lurra suntsitzen ari da eta

lurrean bizi diren gizon-emakume

pobreenak dira gehien pairatzen

ari direnak suntsiketa hori.

JUEVES 1 OSTEGUNA

Page 12: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

JUEVES 1 OSTEGUNA

Bideoa:

Aita Santuak dioenez, ezin dugu “lurra zukutu laranja bat izango

balitz bezala”. Horrela jarraituz gero, zer-nolako planeta utziko

ote diegu gure atzetik etorriko direnei?

Page 13: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

JUEVES 1 OSTEGUNA

Otoitza:

Jainko Aita,

eskerrak lurra eta bertako ondasun guztiak eskaini

dizkiguzulako.

Eskerrak mendiengatik, itsasoengatik,

ibaiengatik eta

bertan bizi diren izaki guztiengatik.

Lurra goza dezagun eskaini diguzu,

baina gu suntsitzen enpeinatuta gaude.

Lagun iezaguzu lurra zaintzen, natura babesten

eta munduko pertsonarik pobreenak laguntzen.

AMEN

Page 14: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

VIERNES 2 OSTIRALA

Ostirala dugu dagoeneko. Berriro asteburua aurrean atseden

hartzeko, lo gehiago egiteko, familiarekin egoteko, lagunekin

ateratzeko, etxeko lanen bat egiteko, irakurtzeko, kirola

egiteko… GOZATZEKO.

Gaur ere Jesusen Hitza entzungo dugu. Ba al duzue Bibliarik

etxean? Inoiz irakurtzen al da zuen etxean Biblia? Gaurkoan

Jesusek kontatuko digu nolakoa den Jainkoaren Erreinua.

Horretarako ipuin edo konparazio moduko batzuk kontatzen

dizkigu hobeto uler dezagun bere esana. Ipuin edo konparazio

horiei PARABOLA deitzen diegu.

Ba al du norbaitek gogoan Jesusek kontatzen digun parabolaren

bat? Seguru baietz, behin baino gehiagotan entzun dituzuelako.

Ea denon artean bat edo beste gogoratzen dugun.

Page 15: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

VIERNES 2 OSTIRALA BIDEOA: LA SEMILLA DE MOSTAZA

El reino de los cielos es semejante al grano de mostaza, que un hombre

tomó y sembró en su campo; el cual a la verdad es la más pequeña de todas

las semillas; pero cuando ha crecido, es la mayor de las hortalizas, y se hace

árbol, de tal manera que vienen las aves del cielo y hacen nidos en sus

ramas.

Page 16: SEPTIEMBRE / IRAILA 28 - 02...Badirudi azken bolada honetan entzuten ditugun berri gehienak nahiko txarrak direla, leku guztietan arazoak: osasungintzan (COVID-19), lan munduan (gero

EGUN ON! - ¡BUENOS DÍAS!

VIERNES 2 OSTIRALA

Otoitza:

Egun on, Jesus:

eskerrak gaur zure hitza

eskaintzen diguzulako.

Nire bihotza ireki nahi diot zure

hitzari.

Zure hitzak argi dezala nire

bizitza.

Saia nadila hitz hori nire bizitzan

betetzen.

AMEN