SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu...

28
SEBERO ALTUBE (1879-1963)

Transcript of SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu...

Page 1: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

SEBERO ALTUBE(1879-1963)

Page 2: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Egilea:

JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Page 3: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Sebero Altube Lertxundi Arrasatenjaio zen, 1879ko azaroaren 8an,Maalako Errebaleko 2. zenbakian, XX.mende osoan zehar eta oraindik gaurere Zeziaga oihal denda dagoeneraikinean. Gurasoak Juan Alejandro–ugazaba eta sarrailagilea– eta MariaClara izan ziren. Hiru anaia-arreba izanzituen, Benigno, Jesusa eta HilarioMercedes. Seme-alaba koskorrenbizitza ez ei zen urdin kolorekoa, aita–ezagutu zutenek adierazita– osogizon zakarra baitzen eta haurrek zeinamak etxeko giro sumina pairatu beharizan zuten sarritan. Etxeko giro itzelhura dela eta, behin etxetik Gasteizkosenide batzuengana alde egiteaerabaki zuten Seberok eta Benignok,ume koskorrak ziren arren. Handikgutxira itzuli zituzten gurasoengana.Maria Clara hil zen eta aita bigarreneta hirugarren aldiz ere ezkondu zen,ezkontza horietatik beste bi anaia jaiozirelarik.

Altubetarrak ez ziren, jatorriz,arrasatearrak, eta Seberoren ondokohirugarren belaunaldirako Arrasatetiksendiaren arrasto zuzena galdu eginda. Batzuek diotenez, Seberoren

1

SEBERO ALTUBE

aitaren izaerak senide guztiak uxatuzituen, baita Juan Alejandroren anaia-arrebak ere. Horren harira, diodan,Seberoren osaba bat, Santiago AltubeAgirre, Gatzagara ezkondu zela etaGregorio Altube Izaga notarioeuskaltzale ospetsuaren aita izan zela.Beraz, Gregorio eta Seberolehengusuak ziren.

Sebero Altube, estudio-argazki batean.

Page 4: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Lehen ikasketak Arrasaten eginzituen Seberok, Juan Jose RodriguezMaixu zaharra-rekin. Solfeo ere ikasizuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina Altube, musikoizateaz gain, beste lan esparrudesberdin batean nabarmendu zenargi bereziz. Linguista izan zen, goimailakoa gainera, batez ereeuskararen esparruan lan ikaragarrizabala eginez. Non eta norekin ikasizuen? Batere zalantzarik gabe,

2

Juan Alejandro Altube Agirre

Clara Lertxundi Bedia

Sebero Altuberen jaiotetxea

Page 5: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

barruko suak piztu zion linguistikakogrina eta ezelako unibertsitatetatikigaro ez zen arren, linguistikakoeremua ongi jorratzen jakin zuen. A!Eta Altube, aipatutako lan arlo horiezgain, enpresa gizona ere izan genuen,Gernikan. Nondik zetorkion Seberoriikasteko gogoa? Gizon hark ederkiongi ulertu zuen txikitandik ikasketenbidetik lor zezakeela gogoaskatasunerako giltza, eta horretansaiatu zen bizitza osoan. Ezagutuzutenek diotenez, «Asko jakiñda be,arrokeririk bapez».

Sebero ez zen sendiko lehenintelektuala izan. Aitapontekoa zuenMiguel de Madinabeitia, Arrasatekoudal idazkaria zena, euskalhistorialarien artean sar daitekeberezko merituaz. Madinabeitiak,batez ere, Gipuzkoako historia arakatuzuen, artxiboz artxibo, eta lan gutxiargitaratu zuen arren, bere ekarpenahandia izan zen garaiko historialariaskorentzat.

3

Arrasaten jaio zen Altube, 1879ko azaroaren 8an.

Page 6: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

konposaketa ikasten ari zen. Eta,dakigunez, zenbait instrumentutrebetasun osoz jotzen ikasi zuen,besteak beste biolina, rekinto etagitarra. Baina zalantzarik gabe,dultzaina izan zen guztietatikgustukoena.

Sebero, bere anaia Benigno etaCristobal Bedia gazteek, hiruakarrasatearrak, garaiko dultzainatalderik ospetsuenetakoa osatu zuten.Jaioterriko udal arkupeetakoiganderoko emanaldietatik EuskalHerri osoko jai ugarietara egin zutensalto, eta dultzaina txapelketarikgarrantzitsuenetako lehen sariak

Diodan bezala, beraz, Seberokzintzo eta sakon ekin zion ikasteariArrasateko bere urte gordinetatik.Aitaren irudia nolabait gainditzekoasmoz edo, izpirituaren heziketariheldu zion txikitatik, eta batez eremusika izan zuen diziplinarikgogokoena. Sarritan gogoratu zituenSeberok, bere jaiotetxeko goiko salanberak biolinarekin eta NazarioMadinabeitia lehengusuak gitarrarekinburuturiko musika emanaldiak. Garaihartan Sebero armonia eta musika

4

Arrasateko musika banda 1901ean. Atzealdean, bakarrik doalarik, Sebero agertzen da, dultzaina jotzen.

Page 7: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

irabazi zituzten sarri. Dohain bereziakerakutsi zituen Seberok ume zenetik,eta Arrasateko Musika Bandan jotzenhasi zen hamabost urterekin. 1899koirailaren 11n PantaleonUrionabarrenetxea Musika Bandakozuzendaria hil zen eta Udalak Seberohartu zuen ordezkorik egokientzataurrerantzean taldearen ibilbideamarkatzeko. Eta horren ondorioz1900ko urtarrilaren 8tik ArrasatekoMusika Bandako zuzendari berriizendatu zuten. Orduantxe erabakizuen Seberok musika bilakatzea bereogibidea.

ARRASATETIK GERNIKARA

Gutxi iraun zuen Seberok ArrasatekoMusika Bandaren zuzendaritzan, berebizitza musikaren ildotik zuzendu nahizuenez gero Gernikako MusikaBandarako oposizioak egin baitzitueneta baita kargua irabazi ere, 1901ean.Ordurarte Gernikan izandako musikataldeak desegin zirelako, bertakoUdalak oposizioetarako deialdia eginzuen, aurrerantzean udal MusikaBanda izango zenaren zuzendaritzanori eman erabakitzeko. Aukerahorrezaz jabetuta, Sebero Altubekbere burua aurkeztu zuen lehiaketaraeta 1901eko abenduaren 26an beragertatu zen garailea. Hogeita bi urtebete berriak zituen eta ilusio handiziritsi zen Gernikara, atzean berejaioterria utzi zuelarik. Gernikan Arrien-enean hartu zuen ostatu. Ez dut

5

Seberok, bere anaia Benignok eta Cristobal Bedia mutikoteak dultzainatalde ospetsua osatu zuten.

Gernikako Sebero Altube auditoriuma.

Page 8: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

idatzi zituen, batez ere bereAbesbatzak kanta zitzan. GernikakoAbesbatza zuzendu zuen bitartean,Seberok sari preziatuak irabazi zituennazioarteko lehiaketetan. Abesbatzakospe handia hartu zuen eta hasierakohogeita bi kide izatetik hirurogeitahamar izatera pasatu zen. 1916koazaroaren 22an, Eugenio ZamezaAbesbatzako lehendakaria hil zen etagau hartan Altubek Si iniquitatisobservaveris hil-antifonarentat musikasortu zuen. Hurrengo goizean,lehendakari ohiaren hiletaelizkizunetan Gernikako Abesbatzakbere galarik onenekin jantzitaazkeneko aldiz abestu zuen.

inoiz Arrasatera itzuli zenekoerreferentziarik aurkitu, sendiasakabanatu egin baitzen: Benignoanaia nagusia Elorriora lehenik etaBartzelonara geroago joan zenbizitzera eta Hilario beste anaiakArgentinara alde egin zuen.

Segituan ekin zion Seberok lanari eta1902ko Inauteri Igandean aurrenekokontzertua eman zuen bereBandarekin, hamazortzi musikokosatuta. Urtebete beranduago, berriz,Gernikako Abesbatza sortu zuen etaherriko musika zaletasunari aukeraegokia emateko Musika Akademiaberpiztu zuen. Musika konposaketariere lotu zitzaion eta abesti batzuk

6

Gernikako Bandaren Zuzendaritza irabazi zuenAltubek 1901eko abenduaren 26an. Banderarenaurrean eserita dagoena da.

Page 9: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Poliki-poliki, musikaz idazteari ereheldu zitzaion arrasatearra, laniknagusienak urte batzuk beranduagoargitaratu bazituen ere, batik batEuzkadi, Txistulari, Revista Musical etaEuskalerriaren Alde aldizkarietan.

Musika Bandako zuzendaria izateari1916an egin zion uko Altubek,Gernikako Alkartasuna armaenpresako gerentzia eskaini baitzioten.Denetarako denborarik ezak MusikaBandako betebehar ofizialei agur eginbehar izan zien. Eta esan daiteke1916tik 1922 bitartean Seberok musikazuzendaritzako ardurarik ez zuela izan,musika guztiz inoiz utzi ez bazuen ere.Musika Bandako Seberoren ordekoaaurkitzea Seberori berari enkargatuzion Gernikako Udalak etaarrasatearrak Segundo Olaetaaukeratu zuenkargurako, beremusika ikasle

izandakoa, eta urtetan lagun minaizango zuena.

Segundo Olaetarekin harremanestua izan zuen Seberok, eta bionarteko solasaldi luzeetan atera zeneuskal dantzari talde bat sortzekoideia. Gogoz ekin zioten egitasmoarieta Seberori otu zitzaion izena: ElaiAlai. 1930 urtea zen eta bi lagunekdiseinatu zuten taldearen bandera,Altubek taldeari oparituko ziona.1936ko gerrarekin batera desegin zenbaina Donibane-Garazin sortarazizuten aurki. Handik Frantzian zehareginiko birari ekin zion taldeartistikoak, euskal ordezkari gisa. Urtebatzuk geroago Segundo OlaetakOlaeta Balleta bikain bezain ospetsuaeratu zuen, Elai Alai-ko zenbaitkiderekin.

7

Gernikako lagunekin,bazkalondo batean.

Page 10: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Lehen esan dudan bezala, SeberokMusika Bandaren zuzendaritza1916an utzi zuen, bere jakindurianegozioetako arloan eskaintzeko.Alkartasuna enpresaren zuzendaritzalanetan ari zen Altube lehendik ere,bertako kudeaketa-kontseiluko kideabaitzen enpresa 1914an sortuzenetik. Lantegiak pistolak ekoiztenzituen eta Seberok –harrigarria,benetan!– zerbait bazekien horretaz,zuzendaritzara heldu eta handik biurtetara pistola baten patentea lortubaitzuen bere izenean. Sivispacembataiatu zuten pistola hark aurkiirabazi zuen merkatua. Nondikzetorkion Seberori industriarakojoera?

Sebero Altube Gregoria Gangoitirekinezkondu zen Gernikan 1918koapirilaren 11n. Gregoria argentinarrazen, Azul hirian jaioa. Aita Larraurikoaeta ama gernikarra zituen Gregoriak.Senar-emazteak Gernikan ezagutuzuten elkar. Seberorentzat euskarriindartsua gertatu zen Gregoria,emaztea bizi izan zen bitartean. Ezzuten seme-alabarik izan eta bikoteakaurki hartu zuen alabatzat Benignoanaiaren alaba Elixabete arrasatearra.Diodan, aukera aprobetxatuz,Elixabete, urte batzuk beranduago,Ramón J. Sender espainiar idazleospetsuarekin ezkondu zela Frantziakoerbestean eta seme bat izan zuten.

8

Gregoria Gangoitirekin ezkondu zen Altube, 1918ko apirilaren

11n, Gernikan.

Anaia Benignoren alaba Elixabete, argazkian zutik dagoena, hartu zutenSeberok eta Gregoriak alabatzat.

Page 11: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Errepublika garaian, 1931n,Gernikako alkate izendatu zutenSebero. EAJ-ko kidea zen, Gernikakobatzokian afiliatua. Hiri horren alde eta,oro har, Euskal Herriaren aldeordurarte eginiko lan eskergak erakarrizituen botoak, alkate aukeratuaizateko. Altube euskaltzale sutsua zeneta, noski, abertzalea hezurmuinetaraino. Bere bizitza saialdijarraia bihurtu nahi izan zuen euskalkontzientzia indartzeko eta ahaleginhorretan ezer inbertitu bazuen, horibere jakintza izan zen, musika etahizkuntzalaritzan oinarritua. Altube,beraz, kulturaren bitartez iritsi zen

politikara eta horretan aritu zen bosturtez, bere erkideengan oroitzapenezin ederragorik utziz.

Alkate bezala, Seberok esku hartuzuen 1931ko ekainaren 14an euskaludalen Lizarrako biltzar nagusian. Urtebereko uztailean, berriz, Gernikakhartu zituen euskal alkateak etaarrasatear-gernikarrari egokitu zitzaionbertaratutako agintariei ongi etorriegitea. Alkatetzan iraun zuenbitartean, Altubek harreman sendoakizan zituen euskal agintariekin eta,bere burua politikotzat jotzen ez zuenarren, estimu handian zuten guztiek,batez ere zintzo jokatu zuelako beti.

9

Gernikako alkate aukeratu zuten 1931n eta berak egin zien ongi etorriaurte hartako uztailean Gernikara bildutako euskal alkateei.

Page 12: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

bizitzeko. Bertan, aurretik linguistikaneginiko ikerketa lanaz gain, filosofiakoesparrua eta fikziozko literatura jorratuzituen, batez ere. 1956an, FrantziakoCentre National de la RechercheScientifique-ko zuzendariari idatzi zioneskutitzean irakur daiteke Altubek berelanari buruz egiten duen mugaketa:

Nire lanaren historia luzea da, eta eznuke laburtu ahalko obraren balioamurriztu gabe. Dena den, diodan,1936ra arte, zientzia, linguistika, arteaketa musika landu ditudala, batik bat.Liburu batzuk publikatu ditut, txosteneta artikulu ugarirekin batera, aldizkariespezializatuetan. 1936tik, berriz, osoikerketa desberdinera lotu naiz.

Alkate izateari utzi zion 1935ean,gobernadorearekin zituendesadostasunak zirela eta.Gobernadoreak alkate berria izendatubazuen ere, herriak Altuberen itzuleranahi zuen eta urtebete batberanduago berriz ere alkatetzarakoaurkeztea eskatu zitzaion. Seberok ezzuen onartu nahi izan.

Erbesterako bidea hartu behar izanzuten senar-emazteek 1936ko irailaren29an. Aurrenik, Argentinara joan ziren,emaztearen senitartekoengana, bainahandik Pauera aldatu ziren aurki,frantziar hirian hogeita bi urtez

10

Sebero Altube eta Jose AntonioAgirre Arrasateko lagun taldebatekin, 1931ko uztailaren 12an,Gernikan.

Page 13: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Erbestetik 1958an itzuli ziren Seberoeta Gregoria. Ordurako Sebero agurebat zen, osasun makalekoa, etaGernikara iritsi bezain laster ospitalera

eraman zuten, hogeita bi urtekoerbestealdiak bere gorputzean utzirikonekea arintzearren. Hala ere, Gregoriahil zen lehenago, 1961ean, etaSeberoren izpiritua zeharo erori zen,bakartasun eta oinazean. SegundoOlaeta eta Castor Uriarte antzinakolagunekin zituen solasaldiek bakarrikanimatzen zuten pixka bat Seberorengogoa. Baina arrasatearrarenosasunak beherantz egin zuen eta1963ko abuztuan larriagotu egin zenbere egoera. Heldu zitzaion ParistikElixabete iloba eta honek zainduzituen Seberoren azkeneko orduak.

11

Erbestera doazAltubetarrak 1936koirailaren 29an. LehenikBaionara, geroArgentinara eta, azkenik,Frantziako Pauera. Ez diraGernikara 1958ra arteitzuliko.

Sebero eta Gregoriaren etxea, Gernikan.

Page 14: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Biharamunean eman zioten lurGernikako kanposantuan. Hiletaelizkizunek lagun ugari eraman zituenelizaraino. Herriko agintariak,Euskaltzaindiko kideak, euskaltzale etaabertzale asko, arrasatear eta gernikaradiskideak, eta Seberoren MusikaBanda, Arrasatetik Gernikaraaldatzeko arrazoi nagusia eta guregizonaren izakirik kuttunetakoa.Musika Bandak azken omenaldia eginnahi izan zion bere aurrenekozuzendariari. Arratsaldeko seietanehortzi zuten Altube, bularraldeanikurrina zeramala eta oinetan,Gernikako Arbola dagoen tokikoeskukada bat lur.

Buru argi egon zen azken eguneraarte, baina bizitzeko esperantzagaldua zuen. Oheraino etortzenzitzaizkion lagunek euskarazkoabestiak kantatzen zizkioten. Bitronbosiren artean, alemaniarsoldaduek Paueko kaleetandesfilatzean egiten zuten hotsaz hitzegin zien han zeudenei. Eta LiliMarlen-en melodia kantatu zuen. ToniRossi abeslaria entzun nahi zuelaeskatu zuen eta disko bat ipini zioten.

1963ko abuztuaren 27an, Lunokoorganoa jotzen zueneko abestiaerrezitatu zuen Seberok Elixabeterekinbatera, emozio handiz. Une batzukberanduago, arratsaldeko ordu bietan,azken arnasa eman zuen, «Neure lobamaitia...» izan zirelarik bere azkenhitzak.

12

Sebero 1963ko abuztuaren 27an hil zen eta biharamunean ehortzi zuten bularraldean ikurrina etaoinetan Gernikako Arbola dagoen tokiko eskukada bat lur.

Page 15: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Ordudanik, granitozko bi mojekzaintzen dute gau eta egun Seberokberak diseinaturiko hilobia. Batakotoitzean diharduen bitartean, besteakSeberoren Mari Jesiak partiturarenaurrean musika isila jotzen duetengabe. Altubek idatzitako gogoetabatek mugatzen du, han ehortzitadagoen gizonaren nortasuna:

Jainkoak, Adanen bidezzigorkatu ginduzanez,lur bizitza igaro dozu

pena askogaz, poz eskasez.Zerua irabazia dozu, bai!Nekaldi horren ordaiñez.

SEBERO ALTUBE LINGUISTA,FILOSOFO, LITERATURGILEA

Euskararen azterketa lanetan sartzendenean, gure hizkuntza morfologia,joskera eta tonuarengatik ikertubeharko litzatekeela dio Seberok, ateberri bat irekiz euskal linguistikakozereginetarako. Musikak hizkuntzanirekitako bideetatik aztertu nahi izanzuen Altubek euskara eta bere teoriakgarai hartan eta geroagokoetan erezalaparta dezente atera zuen.

Hizkuntzaren gaineko arloan lanegiten mende hasieran hasi zela esandaiteke. Seberok berak aitortzen dulinguistikak tiratzen zuela eta europarhainbat hizkuntzalari ospetsuren obrakirakurri zituela. Hovelacque, Dauzat,Gregoire, Meillet eta beste hainbatenteoriak ezagutu zituen, bereakegituratzen hasi orduko. Teoriaapurtzaileak, askotan, Altubekeuskararen kasura aplikatu nahi izanzituenak.

Azkuerekin dituen lehenengoharremanak 1909koak dira, batez erehiztegi gaiak tarteko. Lekeitiarrarekinharreman estua izan zuen Altubekurtetan, beti harekiko bere mirespenaazalduz. Sarritan joaten zitzaion AzkueGernikara eta baita Altubek Bilborabisitatu ere. Euskaltzaindia sortu bainolehen bien etxeak izan ohi ziren lantopalekua. Gutundegi zabala osatu

13

Hilobia Gernikako kanposantuan.

Page 16: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Oñatin egon zen Sebero 1918koirailaren aurreneko astean, EuskoIkaskuntzaren Lehen Kongresuan eskuhartu baitzuen. Handik sortu zenEuskaltzaindia eratzeko ideia etaResurrección María de Azkue, JulioUrkijo, Arturo Campión eta LuisEleizalde laukoteak jasotakoenkarguari eitea emanez, urtebete batberanduago lehen euskaltzainakizendatu ziren, GipuzkoakoDiputazioan eraturiko batzar batean.Aipatutako lauez gain, DomingoAgirre, Pierre Broussain, L’abbéAdema, Ramon Intzagaray, JoseAgerre, Juan Bautista Eguzkitza,Raimundo Olabide eta Pierre Lhandeizan ziren aukeratuta.

zuten bien artean, Azkueren galdereiarrasatearrak ahalik eta modurikzuzenean erantzuten zielarik, nahiz etabatzuetan oso denbora murritza zuelaaitortzen zion. Azkueren Diccionarioespañol-vasco delakoan Altubek bereekarpen txikia izan zuen.

14Resurrección María de Azkueri 1920an igorri zion eskutitz bat,arrasatearra euskaltzain izendatu eta berehala.

EuskoIkaskuntzarenbatzar batean

Page 17: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Txomin Agirreren heriotzak utzitakohutsunea betetzeko Sebero Altubeizendatu zuten euskaltzain 1920koekainaren 22an. Euskaltzaindiabazebilen eta arrasatearrarenekarpena ez zen makala izangohurrengo urteetan. Ordurako, noski,euskarari buruzko bere lanakezagunak ziren. Baina urte harrezgeroztik Euskaltzaindiaren Euskeraaldizkarian Altubek argitaraturiko lanakasko dira eta ez nolanahikoak,gainera. Izendatua izan eta handikhilabetera aurreneko lanarenirakurketa egiten du arrasatearrak:Erdaratiko itzak, itz barrijak etaaintxina-itzak deritzan hitzaldia irakurrizuen uztailaren 23an, Iruñean.Hitzaldiaren tituluak garbi azaltzen du,Altuberen kezka nagusiaren nondiknorakoa.

Urte bereko abenduaren 28anirakurri zuen Altube euskaltzain berriakAkademiara sartzeko diskurtsoa.Titulua Izkuntz jakintzia eta euskeriarenbizitzia izan zen. Azkueeuskaltzainburuak egin zueneuskaltzain berriaren aurkezpena.Seberoren hitzaldi hartatik ondokohitzak atera ditut:

Euskerearen bizitzia: esan bearrikeztala dirudi baiña bada: euskaltzaleok,euskerea maite dogula diñogunok,euskerari dagokion gauzeetatikgorengotzat, beiñentzat, nagosijentzat,beronen bizitzia euki bear dogu... Baiñagure maitetasun ori, ez bedi itxua izan;maitetasun itxuegija, sarri, maite dogungauziarentzat, laguntasun ordezeragozpen izan oi-da-ta; mesederenordez, kalte...

15

Euskaltzaindiarenbatzar batean

Page 18: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

laguntzia; landarakija, eguzki-eurijakonuratu oi-dabe; izkeria, ekiñarenberotasun eta beti agoan erabilijarenbustitasunak. Orixe dogu guk ere bideBAKARRA, asko ta askori nekez bururasartzen bayaku ere: atara aixetarageure izkera maitiau, erabili beti-ta-beti,edo-nun eta edo-norekin; emonorretaraxe bizija ta indarra, eta orduanerez izango dogu bear dan neurrizgarbitu ta txukuntzea, alboko bedar txarta gauza eztiranak kenduz; besteasmokeri ta barrikerizko bideok,alperriko ta kaltegarri baiño eztira.

Urte batzuk beranduago, 1963an,arrasatearraren heriotza zela eta AitaVillasantek Euskera aldizkarianargitaraturiko «Altube, iztegi arazoetanmaisu» artikuluan garbi aitortzen zuen,hiztegi sailean inork ez bezala erakutsizuela Seberok euskarari dagokionbidea. Eta 1922ko hitzaldi hartanSeberok azaldutakoa guztiz zuzenazela zioen euskaltzainburuak

Baina ezelako zalantzarik gabe,aipamen berezia merezi duen lanaErderismos izenekoa da. 1929anEuskera aldizkarian argitaratutako lanhau liburu gisa atera zuen urtebeteberanduago. Badirudi, ikerketa lanberri horretan ere Azkuerenzurrunkeriaz tril egin zuela Altubek, etaegundokoak entzun behar izan zituenarrasatearrak lekeitiarrarengandik.Egia esan, kritika zorrotzak jaso zituen

Eusko Ikaskuntzak bere KongresuanGernikan eratu zuenean, 1922an,Sebero Altubek hitzaldi berri bat emanzuen, Euskal itz barrijak, eurokeraltzeko erderaak zetara lagun eginbear deuskuen izenburuarekin.Seberoren lan honetan euskarakerdaratik ere hitzak hartu beharkolituzkeela zioen eta, itxura denez,Azkue euskaltzainburuari ez zionproposamen horrek grazia handirikegin. Horren erreakzioa aldez aurretikezagutu izan balu bezala, Seberokohar bat egin zuen hitzaldiarenhasieran, emango zituen iritziakbereak zirela azpimarratuz, eta ezzuela ekitaldi hartan Euskaltzaindiaordezkatzen adieraziz. Hitzaldiluzexkatik ondoko esaerak atera ditut:

Izkeria barriz gauza bizijabezelakotzat artzekoa dogu.Argizerizko santuari, edo giza-irudibateri egin leijo, emen zatitxu batkendu. an imini; gorago ar araijatxu bategin, beerago azpilduratxu bat atara,zintzel, formoi, ezten edo besteedozetariko erreminta, edonun etaedozela ezarririk. Baiña izkeraaketxakuz orrelakoak; azur, mamiñ etaazala, odol eta izardija alabeenbenetako bizikijen antzeko baiño. Etaetxagokoe eurai iñor zirika ta zati-iminkaibilterik. Baldin geure izkeriau ba,sendatu ta indartu nai badogu,egualdijak zugatz, ortukari ta bestelandaraki orori bezela emon giñeijo

16

Page 19: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Seberok orduan eta baita geroago ere,eta sarritan esan den bezalaxe,ordurarte euskal hizkuntzalaritzanegindako ekarpenikeztabaidatuenetakoa gertatu zen obrahori. Azkuek, beraz, ez zuen ontzathartu eta urte batzuk beranduago LuisMitxelenak ere ezten zorrotza jaurtikizion, Altubek «dena eta bearlitzakeana» nahasten zuela salatuz.

Altuberen lan horri egin zaionkritikaren arabera, Erderismos-ek ezzuen euskal joskera bere osotasuneanneurtzen eta alde horretatik Seberokberak ere onartzen zuenleporatutakoa. Baina Seberoren asmoaez zen euskalki guztien gainekoikerketa egitea. Gehien bat, garaikoeuskal idazleengan antzematen zituen

hutsik nabarmenenak ekiditeko arauakfinkatu nahi zituen. Askok, Seberokbeste garbizalekeria bat ezarri nahiizan zuela egozten diote, lexikoaridagokionaz gain. Joskera irreala sortunahi izan zuela diote. Baliteke, askotanzurrun samar agertzen baita, baina ezda egia txikiagoa gure hizkuntzariburuz egin daitezkeen hainbatgalderari erantzun egokia eskaintzenzaiela Altuberen teoriatik.

Hala ere, badira –noski–arrasatearraren lana goraipatzendutenak. Aita Villasante, Aita Onaindiaeta Iokin Zaitegi dira, besteak beste,Altuberen lana behin baino gehiagotandefendatu dutenak. Altubek, azkenfinean, euskara bizi eta egunerokoamaite baitzuen, argi eta garbi. AitaVillasantek, gainera, Erderismosliburuaren bigarren argitalpena burutuzuen 1975ean eta liburu gisa osteraargitaratzeko arrazoien artean,Altuberen obra mardula dela dioorduko euskaltzainburuak, azterketasakon, zehatz eta ondo eginarenmarkak sobran ere dituena.

Sebero Altubek berak liburu honenhitzaurrean zioenez, euskal idazleenerdarakadarik txarrenak joskeraridagozkionak dira eta alde horretatikeuskararen nolakotasunikargienetakoa, esakuneei emandakiekeen esangura desberdina zela

17Erderismos da SeberoAltuberen obrarikgarrantzitsuena.

Page 20: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

oker eta huts batetik alde egitekodiskurtsoaren bitartez beste huts berribatera erortzeko bidea zabaldu zuela.Aita Villasantek dioenez, 1952anPauen bisitatu zuen Sebero Altube etahonek adierazi zion, Erderismos berrizere argitaratu behar izan balu zenbaitpuntutan irekiagoa azalduko zela.

Sebero Altube ongi ezagutu zuenbeste euskaltzale handi bat IokinZaitegi dugu. Biak erkide, Zaitegik erePauen bisitatu zuen Erderismos-enegilea. Eta adiskidantza horretatikdator, Euzko Gogoa aldizkarianAltubek azaldutako Erdarakadariktxarrenak deritzan lana argitaratuizana. Zaitegik zioenez, behin bainogehiagotan leporatu zion Altuberieuskal gaiez erdaraz idaztea, etahorrexegatik erabaki zuen AltubekZaitegiren aldizkarian publikatzea.

Sebero Altubek hausnarketa sakonbat egin zuen 1933an, EuskoIkaskuntzaren Udako Ikastaroetan,linguistika orokorraren printzipioenhedapenari buruz aritu zelarik,euskarari egokituta. La vida deleuskera izeneko hitzaldi mamitsuaburutu zuen. Bertan, Seberok –leheniketa behin– garrantzia ahozko euskararieman behar zaiola zioen. Hizkeratekniko eta literarioaren artekodesberdintasuna gogoratzen zuenbere hitzaldian, bigarrenean aise

aipatzen zuen, haien zati desberdinekesaeraren barruan duten tokiarenarabera. Eta Altubek bere teoriakolangaia bilatzeko herri euskarara jozuen, euskaldun zaharren euskaraeredutzat hartuz. Bigarren aukera etaaurrekoaren osagarri bezala, Altubekidazle zaharren testuak arakatu zituen.

18

Eta arrasatearrak garbizalekeriarekinjolastu zuen. Alde batetik, sintaxian–hitzen arloan– antzematen zuengarbizalekeriaren aurka egin zuen.Bestetik, joskerari dagokion esparruazaindu beharra zegoela iruditzenzitzaion eta bere teoria landu zuen,beste muturreraino joateko arriskuazuela ohartu gabe. Horixe da, beraz,Altuberi gehien egozten zaion akatsa,

La vida del euskeraizan zen 1933koEuskoIkaskuntzarenUdako IkastaroetanAltubek eskainitakoikasgaia.

Page 21: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

ibiltzeko herri hizkeraz ongi jantziaegon behar dela argudiatuz. Hizkuntzaliterarioaren batasuna beharrezkotzatjotzen zuen: «euskal literaturarenbatasunik eza da euskal pizkundearenerrurik larrienetako bat» idatzi zuen.Azkenik, linguistika unibertsalarenmetodoak euskarari aplikatu beharzitzaizkiola defendatzen zuenarrasatearrak bere mintzaldian.

Hiru urte lehenagoko UdakoIkastaroetan bere hitzaldiak sorturikozalaparta zela eta Seberok Más sobrela vida del euskera eman zuen argitara1936an, Euskaltzaindiaren Euskeraaldizkarian.

Ezaguna den moduan, 1923 eta1925 bitarteko Euskera aldizkarianResurrección María de Azkuek bereMorfología Vasca argitaratu zuen, lanhandi eta ausarta, zenbait belaunaldikezinbesteko liburutzat hartu dutena.1934an Sebero Altubek, lehenikaldizkari berdinean eta gero liburugisa ere, Observaciones al Tratado deMorfología Vasca de don R.M. deAzkue izeneko erantzuna publikatuzuen. Bere ihardespenean, Altubek biekarpen mota eskaintzen ditu:Azkueren Morfologiako testurakoargibide edo gehigarriak, alde batetik,eta Azkuek Morfologian okerinterpretaturikoen gaineko azalpenak,bestetik.

Altubek berak dio, ez duela bereerantzunarekin maisutzat daukanAzkueren kontra ezer jaurti nahi izan,nahiz eta arrasatearraren ekarpenak230 orrialdeko luzera hartzen duen.Kontuan izan behar da Azkueren obralau bider luzeagoa zela. Hala ere,Altuberi behinola asmo onak txirristegiten diola dirudi, batez ere arloetimologikoan Azkueri galdera eta ategehiegi faltsutan itxitzat uztealeporatzen dionean. Eta, areago,«detestable ejemplaridad» hitzaerabiltzen duenean, lekeitiarrak ontzatemandako etimologia okerren bidezbeste batzuk legez kanpokotzathartzen dituelako, antzinako joskera--formak errefusatuz.

19

Azkueren Morfología Vasca-ri eginiko azterketa

lana bildu zuen Altubek bere argitarapen

honetan.

Page 22: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Horixe izan zen Altubek bere buruarijarri zion erronka berria eta exiliokoPaueko ordu luzerik gehienak ikerketamota horri eskaini zizkion. Altubekdioenez, ikerketa lan honetan hogeibat urte eman zituen. Zer-nolakoahalegina burutu zuen jakiteko,ikerketa lanaren bibliografia irakurtzeanahikoa da, bertan zerrenda aberatsbat ageri baita. Lana espainieraz idatzizuen, eta askoz luzeagoa da, 1958anfrantseseraz La fonction de la douleurizenburuarekin publikatuko zuenabaino.

Oinazearen zergatia bilatu nahianjardun zuelarik, bitxia bada ere, ez zengeratu arrazoi teologiko edofilosofikoak zehaztean, eta irtenbidezientifikoa eman nahi izan zionarazoari. Frantziako filosofo batzuek–Jean Sarrailh, Vladimir Jankelevitch,Raymond Bayer, besteak beste– osoiritzi onak eman zituzten obrari buruzeta horietan oinarrituta, frantziar CentreNational de la Recherche Scientifique(CNRS) delakoak lanaren laburpen batargitaratu zion Sciences de la Natureizeneko sailaren barruan. Urteak emanondoren, ikusgarria da zer-nolakogardentasunarekin asmatu zuenAltubek munduaren ibilbidea, etaGizadiaren Etorkizuna izenburukosailean ondo zehaztu zituen gizadiarenurratsak.

Altube hizkuntzalaria alde baterautzita, gogora dezagun izan zelaAltube filosofo bat, gizartearenarazoekin zeharo kezkatuta. Berakdioenez, Gernikako bonbardaketarenondoren sortu zen berarengan gizaoinazearen zergatian sakontzekoasmoa. Pauen bizi zen eta bertatikburu-belarri ekin zion europar filosofoaskoren lana ikertzeari. Gernikakosaminaz gain, Altubek Arrasate berejaioterrian gerrako irabazleekafusilaturikoak izan zituen gogoan, etaegileak berak dioenez, horrek guztiakeragin zuen bere bizitza arazo horrenmuina antzematera, hau da, oker etagaiztoa zein giza oinazearenzergatiaren funtsa bilatzera.

20

Sebero Altubek oinazearen zergatiaz filosofatu

zuen, Euskal Herriak 1936ko gerratean

pairaturikoa abiapuntutzat hartuta.

Page 23: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Seguru nago Altuberen alderdirikezkutuena dela filosofikoa, bainadiziplina anitzeko gizon harennortasuna behar bezala mugatzekoezinbesteko arloa dugu. Ezingolitzateke arrasatearraren irudia bereosotasunean epaitu, Altube filosofoaezagutu gabe.

Aipatu dut lehenxeago, gizaoinazearen zergatian sakontzenhasteko abiapuntuetariko bat,Arrasateko bizilagun batzuen heriotzaizan zela, 1936ko gerraren ondorioz

irabazleek garaituen kontraagindutako fusilamenduak, hainzuzen. Ez zen horretan geldituAltuberen salaketa eta obrafilosofikoaz gain, sortzezko literaturanere une ilun haiek islatu nahi izanzituen, berriz ere gerta ez zitezen,nonbait.

Bere jaioterriaren aurkako gerraeraso, fusilamendu eta gainerakogertaera latzetan oinarri zuen Altubekbere literatura obrarik ezagunena:Laztantxu eta Betargi. Oso euskaratxukun –agian zailxe samarra denarren– erabili zuen, gertakarilazgarriaren deskribapen historikofikziozkoa egiteko. Arrasturi izenaeman zion idazkian bere Arrasateri.Eta hitzaurrean dioen bezala, liburuan

21

Malraux frantziar ministroak esku hartu zuen zuzen-zuzenean, Lafonction de la douleur liburuaren argitalpenean.

Laztantxu etaBetargiizenburupean,1936ko gerratearenostean arrasatearbikote batek bizizituen zoritxarrakdeskribatu zituenAltubek.

Page 24: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

agertutako guztia bere begiz ikusi etabere belarriz entzundakoa da; edotabere konfidantzarik handieneko lagunzintzo eta egitiarrek kontatuta.Arrasateko historia hurbila ezagutzendutenek garbi asko asma dezaketezeintzuengan oinarritu zen Altube,Laztantxu eta Betargi pertsonaiakdeskribatzeko.

Lehen argitalpena Alderdialdizkarian egin zuen, 1957an. Etabigarren argitalpen bat ere izan zuenliburuak, 1979an. Lastima da, gerrakojazoera lazgarrien berri ematen duenliburu hau oso irakurlego murritzakezagutu izana, historia berenolakotasunik garrantzitsuenen arteankokatzeko istorio baliagarria baitaAltuberena. Sarritan gertatzen denbezala, euskaldunok gara itsuenakgeure kontuetarako.

Sebero Altuberen lana begi kritikozizan dela aztertua esan dut goian. Etakritika ez zaio beti oso aldekoagertatu, batez ere zurrunkeriazkoukitua egotzi zaiolarik, joskerarengaineko teoriak euskara osora aplikatunahi izan dituenean, batez ere. Agianhorrela da. Gaur egun ontzat emangoez liratekeen teoria batzuk egituratuzituela diote adituek. Baina horretan,behintzat, meritua eman behar zaiolairuditzen zait, ausarta izan baitzen,euskal linguistikaren zutabeak

22

Altuberen mendeurrena ospatu zuen Euskaltzaindiak 1979an. Abuztuanekin zitzaion egitarauari, Gernikako udaletxean.

Gernikako Junta Etxean, beste batzuen artean, Luis Mitxelenak hitz eginzuen, 1979ko abuztuaren 27an.

Page 25: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

hutsaren hurrena zirenean. Seberokbide bat ireki zion euskal linguistikari,eta hainbat arlotan Azkuerendoktrinaren osagarri bilakatu zen. Ezda gutxi eskatzea, berak zioen bezala,joskera, morfologia eta tonuarenaldetik ikertu behar dela euskara.Eskatu eta, noski, ariketari ekin,arrasatearrak egin zuen legez.

Sebero Altuberi 1979an eskaini nionliburuaren atarikoan Patxi Altunakzioen bezala, Altube bezalako gizonakez ditugu euskaldunok dozenanhamahiru izan ohi. Eta horrelabaieztatzen dute, urteak emanondoren, arrasatearraren obrasoseguz eta denborak ematen duenperspektibaz aztertu dutenek ere.Altubek euskararen etorkizuneansinesten zuen, eta horregatik saiatuzen bere hizkuntzaren oinarrilinguistikoa txukuntzen, berari egokienzeritzaion bitartekoarekin. Lortu otezuen ala ez beste gauza bat da.Denok bezala, Altube bere garaikosemea izan zen eta testuinguruhorretan epaitu behar dugu, dituenakats eta bertute guztiekin. Baina ezindakioke meriturik ken. Gogoz ekin zionlanari eta ekarpena ez zennolanahikoa gertatu.

23Euskaltzaindiaren IX. Biltzarrari eman zitzaion hasiera Arrasaten, 1979koabenduaren 20an.

Sebero Altuberen biografia eta bibliografiabiltzen dituen liburua.

Oharra: Sebero Altuberen bibliografia osoaSEBERO ALTUBE (Josemari Velez de Mendizabal.CAMSS .1979) liburuan aurki daiteke.

Page 26: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Aita Villasantek, bere aldetik, behinidatzi zidan bezala, gizon gehienetanbezala, Altuberengan ere egondaitezke mugak. Baina Altuberenpertsona eta lana, bere balio eta mugaguztiekin, hor geldituko zaigu betitente, ispilu eta mugarri antzo.Denontzat ikasbide.

24

Sebero Altube liburuaren aurkezpena Arrasateko udaletxean, 1979ko abenduaren 6an.

Zalantzazko uneetan, euskararensusperketa ahaleginetan ari garelazuzen ote gabiltzan neure buruariitauntzen diodanean, Seberoren hitzhaiek ekarri ditut gogora:

Atara aixetara geure izkera maitiau,erabilli beti ta beti, edonun ta edonorekin,emon orretaraxe bizija ta indarra... Besteasmokeri ta barrikerizko bideok, alperrikota kaltegarri baño eztira...

Page 27: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Josemari Velez de Mendizabal.

• Eusko Ikaskuntza.

• Euskaltzaindia.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1621-2 (Obra osoa)84-457-1622-0

L.G.: BI-3151-00

Page 28: SEBERO ALTUBE (1879-1963)Lehen ikasketak Arrasaten egin zituen Seberok, Juan Jose Rodriguez Maixu zaharra-rekin.Solfeo ere ikasi zuen, Victoriano Balerdi organo--jolearekin. Baina

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística