SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota...

26
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 24 de enero de 2020 SARS-COV-2 KORONABIRUSA ZAINTZA EPIDEMIOLOGIKOAREN SARE NAZIONALEKO (ZESN) PROTOKOLOEN EGOKITZAPENA Protokolo hau etengabe berrikusten ari da, koronabirus berriak (SARS-CoV-2) eragindako infekzioari buruzko informazio eguneratuaren eta eboluzioaren arabera. 2020ko ekainak 19 ZAINTZA EPIDEMIOLOGIKOAREN PROTOKOLOAK

Transcript of SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota...

Page 1: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

0

24 de enero de 2020

SARS-COV-2 KORONABIRUSA

ZAINTZA EPIDEMIOLOGIKOAREN SARE NAZIONALEKO (ZESN)

PROTOKOLOEN EGOKITZAPENA

Protokolo hau etengabe berrikusten ari da, koronabirus berriak (SARS-CoV-2) eragindako

infekzioari buruzko informazio eguneratuaren eta eboluzioaren arabera.

2020ko ekainak 19

ZAIN

TZA

EP

IDEM

IOLO

GIK

OA

REN

PR

OTO

KO

LOA

K

Page 2: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

1

ZAINTZA-ESTRATEGIA

Zaintzaren helburuak honako hauek dira:

1. SARS-CoV-2 bidezko infekzio aktiboaren kasuak garaiz detektatzea 2. Infekzio berriak saihesteko beharrezkoak diren kontrol-neurriak garaiz ezartzea. 3. Zaintza epidemiologikorako beharrezkoa den informazioa eskuragarri izatea, desagregazio-

eta xehetasun-maila egokiarekin.

Laborategiko proben emaitzek, batez ere baheketen testuinguruan, ebatzitako infekzio-kasuak antzeman ditzakete, baina horrelako kasuak bilatzea ez da estrategiaren helburua.

Page 3: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

2

A. SARS-COV-2EK ERAGINDAKO INFEKZIOA DUTEN KASUEN DETEKZIOA, NOTIFIKAZIOA ETA MANEIUA

1. COVID-19 duten kasuen detekzioa

SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioaren susmagarri den kasu orori PCR bat1 (edo diagnostiko

molekularrerako egokitzat jotzen den beste teknika bat) egiteko lagina hartuko zaio lehen 24 orduetan.

Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test azkarra egiteko:

a. Goikoa, ahal bada exudatu nasofaringeoa eta orofaringeo, bestela, nasofaringeoa

EDO

b. Behekoa, ahal dela, bronkoalbeolo-garbiketa, karkaxa (ahal bada) eta/edo aspiratu endotrakeala, bereziki arnas gaixotasun larria duten pazienteetan.

Lagin klinikoak infekzioso gisa tratatu behar dira, eta B kategoriakotzat hartuko dira. Osasun-zentrotik edo

etxebizitza batetik laborategira garraiatu behar badira, enbalaje hirukoitzean garraiatuko dira, bertan

deskribatutako ohiko prozeduren bidez.

PCR negatiboa bada eta COVID-19 susmo kliniko handia badago, PCR errepikatuko da arnas traktuaren

lagin berri batekin. PCRak negatiboa izaten jarraitzen badu eta sintomak hasi zirenetik 7 egun baino

gehiago igaro badira, IgMren detekzio egin ahal izango da ELISA motako proba serologiko baten bidez edo

errendimendu handiko beste immunosaiakuntza tekniken bidez.

Gaur egungo ebidentziaren arabera OMEk egoera eta azterlan jakin batzuetarako eta ikerketa-

helburuetarako soilik gomendatzen du test azkarrak erabiltzea2. Antigenoak edo antigorputzak azkar

detektatzeko teknikak ez dira egokitzat jotzen infekzio akutua diagnostikatzeko. ELISA motako serologia

edo errendimendu handiko immunosaiakuntzako beste teknika batzuk ere ez dira gomendatzen

gaixotasunaren fase akutuan diagnostikoa egiteko.

2. Kasuen definizio eta sailkapena

Kasu susmagarria: Larritasun maila edozein dela, bat-bateko arnas infekzio akutuaren koadro klinikoa

duen edozein pertsona; hala nola, eztula, sukarra edo aire faltaren sentsazioa duena. Ezohiko beste

sintoma batzuk, odinofagia, anosmia, ageusia, giharretako minak, beherakoak, min torazikoa, edo

zefaleak, esaterako, irizpide klinikoaren arabera, SARS-CoV-2 infekzio-susmoaren sintomatzat har

daitezke.

1 Dokumentu osoan PCRa aipatzen denean, PCRa edo egoki iritzitako diagnostiko molekularreko beste teknika bat dela ulertuko da. 2 https://www.who.int/news-room/commentaries/detail/advice-on-the-use-of-point-of-care-immunodiagnostic-tests-for-covid-19

Page 4: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

3

Kasu probablea: PCR negatiboa, edo zehaztugabea izanda, arnas infekzio akutu larria duten gaixoak eta

COVID-19rekin bateragarria den irizpide kliniko eta erradiologikoa dutenak.

Baieztatutako kasua:

Infekzio akutuarekin:

- Kasu susmagarriaren irizpidea betetzen duen pertsona eta PCR positiboa duena.

- Kasu susmagarriaren irizpidea betetzen duen pertsona eta PCR negatiboa duena baina IgM

positiboa (errendimendu handiko serologia bidez diagnostikatua eta ez test azkarren bidez).

- Sintomarik gabeko pertsona, PCR positiboa duena eta IgG negatiboa edo egin gabea.

Sendatutako infekziaorekin:

- Asintomatikoa den pertsona, IgG positiboarekin, PCRaren emaitza dena delakoa dela (PCR

positiboa, negatiboa edo egin gabea).

Baztertutako kasua: PCR negatiboa eta IgM negatiboa (proba hori egin bada) duten kasu susmagarriak,

susmo kliniko handirik ez badago.

1. eranskinean, COVID-19ko proba diagnostikoak maneiatzeko eta interpretatzeko algoritmoak eta

gomendioak aurkezten dira.

Populazio pediatrikoan kasu susmagarriak daudenean nola jokatu:

Eragin kliniko handiagoa edo kutsatzeko probabilitate handiagoa duten COVID-19 kasuak detektatzeko,

gaixotasunaren sintomak garetzen dituzten hauei egin beharko zaie testa:

Irizpide klinikoaren arabera, filiatu gabeko patologia akutu infekziosoaren diagnostiko

diferentzialaren prozesuan.

COVID-19 gaixotasuna modu larriagoan pairatzeko arrisku handiagoa duten pertsonekin bizi

diren haur guztiak.

Haur instituzionalizatuak

Aldez aurreko gaixotasunak dituzten haurrak, COVID-19 gaixotasun larriagoa izateko aukera

handiagoa dutenak

Ospitaleratzea behar duten haurrak

COVID-19 kasu susmagarriarekin bizi diren haurrak.

Era berean, egungo euste-fasean, sintomak izan edo ez izan, COVID-19 gaixotasun-kasu baieztatu

batekin bizi diren haur guztiak testatu behar dira.

Page 5: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

4

3. Kasuak jakinarazteko prozedura

Eremu familiarrean eta bizikideen artean detektatutako kasuetan, kasua aztertu eta kontaktuak arakatuko

ditu lehen mailako arretak, horretarako ezarritako baliabideak erabiliz. Ospitale- eta lan-eremuan

detektatutako kasuak berriz, Prebentzio-Medikuntzako eta Infekzio-Kontroleko Zerbitzuak eta Prebentzio

Zerbitzuek aztertuko dituzte, hurrenez hurren. Zaintza Epidemiologikoko Unitateek kontaktu

soziosanitarioen eta sozialen miaketa egingo dute, eta kasuen azterketak eta gainerako eremuetako

kontaktuen informazioa jasoko dituzte.

Osasun Publikoari egunero deklaratuko zaio kasu susmagarriei eta baieztatuei buruzko informazioa, bai

sistema publikoko eta pribatuko lehen mailako arretan eta ospitaleetan, baita prebentzio-zerbitzuetan

ere.

Baieztatutako kasuak nahitaez eta berehala jakinaraziko dira, eta osasun publikoko unitateek egunero

jakinaraziko dizkiote estatuari, 2. eranskineko inkestari jarraituz. Banakako informazioa, Osasun

Ministeriora bidaliko da, Epidemiologia Zentro Nazionalak kudeatzen duen SiViES zaintza-tresna erabilita.

12:00ak baino lehen, aurreko eguneko 24:00ak arte metatutako eta eguneratutako informazio guztia

sartuko da.

Osasun Publikoak kasu susmagarriak jakinaraziko dizkio CCAESari, 3. eranskinean adierazten den bezala.

Osasun Públikoak detektatzen diren agerraldiei buruzko informazioa CCAESera ([email protected])

eta CNEra ([email protected]) bidaliko du, 4.eranskineko taula beteta. Dokumentua agerraldia

detektatzen den unean bidaliko da, eta gutxienez astero eguneratuko da, jarraipena egiteko garrantzitsua

den informazioarekin. Ez da beharrezkoa etxean izandako agerraldiei buruzko informazioa bidaltzea, salbu

eta ezaugarri bereziak badituzte. Jakinarazpen honen ondorioetarako, agerralditzat hartuko da lotura

epidemiologikoa duten infekzio aktiboko 3 kasu baieztatu edo probableko edozein multzokatze.

4. Infekzioa aktiboa duten COVID-19 kasuen maneiatzea

Kasu susmagarri guztiak isolamenduan mantenduko dira PCRaren emaitzaren zain eta beraien bizikideei

koarentena aginduko zaie. PCR negatiboa izanez gero, eta susmo kliniko handirik ez badago, kasua

baztertutzat joko da eta isolamendua amaituko da.

Kasuen diagnostiko kliniko eta mikrobiologikoko probetarako kudeaketak dagokion ospitaleko

mikrobiologiako laborategiaren bidez zentralizatzea gomendatzen da.

a. Lehen mailako arretako eremuan

Lehen mailako arretako profesionalek, beste asistentzia-maila batzuetakoek bezala, PCR bat eskatzeko

gaitasuna izango dute COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsona guztiei.

Ospitaleratzea behar ez duten kasuei, eta lehen mailako arretan artatuak direnean, etxeko isolamendua

aginduko zaie. OMEren gomendioei jarraituz3, sukarra eta koadro klinikoa osatzen direnetik hiru egun

pasatu arte iraungo du isolamenduak, betiere sintomak hasten direnetik gutxienez 10 egun igaro badira.

3 https://www.who.int/publications/i/item/clinical-management-of-covid-19

Page 6: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

5

Sintomarik gabeko kasuetan, lagina hartu den datatik 10 egun igaro arte mantenduko da isolamendua.

Jarraipena eta alta lehen mailako arretako medikuak gainbegiratuko ditu (ikusi 5. eta 6. eranskinak).

Biztanleria orokorrean, baieztatutako kasuetan ez da jarraipenean zehar kontroleko PCRrik egingo, ez eta

altarako ere.

Kasu arinen etxeko isolalmendua bermatu ezin denean, hoteletan edo horretarako prestatutako beste

instalazio batzuetan isolatuko dira, aukera hori badago.

b. Ospitale eremua

EAEko ospitale publiko zein pribatu guztiek kudeatu beharko dute SARS-CoV-2 koronabirusaren susmoa

duten pazienteen ospitaleratzea. Era berean, diagnostikoak egiteko gaitasuna dutenek beharrezko

berrespen-probak egingo dituzte, eta horiek ez dituzten ospitaleei lagunduko diete.

Ospitaleratu behar diren kasuak isolatu egingo dira ospitalean dauden bitartean, kontaktuari eta tanten

bidezko transmisio-arretari dagozkion neurriak jarraituz, eta zentro bakoitzaren protokoloen arabera

maneiatuko dira.

Ospitaleratzea behar izan duten kasuek ospitaleko alta jaso ahal izango dute, beraien egoera klinikoak

horretarako aukera ematen badu, nahiz eta PCRak positiboa izaten jarraitu. Hala ere, etxean isolatuta

egon beharko dute, eta egoera klinikoa monitorizatu beharko zaie, gutxienez 14 egunez ospitaleko alta

ematen denetik.14 egun horietatik aurrera, eta sukarra eta koadro klinikoa konpondu zirenetik hiru egun

igaro badira, isolamendua amaitu ahal izango da (ikus 5. eta 6. eranskinak). Nolanahi ere, ospitaleko alta

jaso zuenetik 14 eguneko isolamendua igaro aurretik PCR bat egiten bada eta emaitza negatiboa lortzen

bada, isolamendua amaitu daiteke.

Ospitale batean agerraldi bat dagoela ulertuko da ospitale barruko transmisioa egon daitekeela

baieztatzen denean (erlazionatutako bi kasu edo paziente negatibo batek ospitalean positibizatzen

duenean).

c. Adinekoentzako egoitzak eta beste zentro soziosanitario batzuk

Adinekoentzako zentroetako edo beste zentro soziosanitarioetako egoilarrek ospitaleratzerik behar ez

dutenean, isolamendua bizi diren zentroan bertan egingo dute. Sukarra eta koadro klinikoa konpondu eta

hiru egun igaro arte mantenduko da isolamendua, sintomak hasi eta gutxienez 14 egunera. Zentroan

jarraipena egin duen medikuak gainbegiratuko ditu jarraipena eta alta. Ezin bada bermatu kasu arinen

benetako isolamendua, hoteletan edo erabilera horretarako gaitutako beste instalazio batzuetan isolatuko

dira, aukera hori badago.

Adinekoentzako egoitza batean edo bestelako zentro soziosanitario batean COVID-19 kasu baieztatu bat

gertatzen bada, erakundean agerraldia dagoela ulertuko da. Kontaktu estuen zainketa egingo da eta

koarentena aginduko zaie. Gainera, PCR bat egingo zaie kontaktu estu guztiei.

d. Espetxeak eta itxiak diren beste erakunde batzuk.

Page 7: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

6

Espetxeetan edo itxiak diren beste erakunde batzuetan dauden eta ospitaleratzeko irizpideak betetzen ez

duten eta beren zentroetan maneiatzen diren kasu baieztatuetan, isolamendua adieraziko da dauden

zentroetan. Sukarra eta koadro klinikoa konpondu eta hiru egun igaro arte mantenduko da isolamendua,

sintomak hasi eta gutxienez 10 egunera. Zentroan jarraipena egin duen medikuak gainbegiratuko ditu

jarraipena eta alta.

e. Lan-eremua

Osasun langileak eta soziosanitarioak ospitaleratzea behar ez duten kasu baieztatu edo probableak

direnean, biztanleria orokorraren antzera maneiatuko dira, isolamenduari dagokionez. Lanera itzultzeko

PCR bat egin beharko dute. Gainera, isolamendua amaitu baino 3 egun lehenago, gutxienez, sintomak

konpontzeaz gain 10 egun pasatu beharko dira sintomen hasieratik. PCRak positiboa izaten jarraitzen

badu, langilea ezin izango da bere lanpostura itzuli, eta beste hitzordu bat emango zaio PCRa

errepikatzeko.

Ospitaleratzea behar izan duten langile sanitarioek eta soziosanitarioek ospitaleko alta jaso ahal izango

dute, baldin eta beren egoera klinikoak horretarako aukera ematen badu, nahiz eta beren PCR positiboa

izaten jarraitu. Hala ere, etxeko isolamendua mantendu beharko dute, eta beren egoera klinikoa

monitorizatu beharko da, gutxienez 14 egunez, ospitaleko alta eman denetik. Lanpostura itzultzeko, PCR

bat egin beharko da, sintomak gutxienez 3 egun lehenago ebazteaz gain, eta sintomak hasi eta 14 egunera

gutxienez. Negatiboa bada, profesionala lanera itzuliko da. PCRak positiboa izaten jarraitzen badu, langilea

ezingo da bere lanpostura itzuli, eta beste hitzordu bat emango zaio PCRa errepikatzeko.

Bestelako langileren baten kasu bat baieztatzen bada, biztanleria orokorraren antzera maneiatuko da,

isolamenduari eta lanera bueltatzeari dagokionez.

B. KONTAKTUAK AZTERTZEA ETA MANEIATZEA

A. Kontaktuaren definizioa:

Kontaktu estuen azterketaren eta jarraipenaren helburua sintomak hasten dituzten kontaktu estuetan

diagnostiko goiztiarra egitea eta aldi asintomatiko edo sintomatologia arina edukitzean transmisioa

saihestea da.

Kontaktu estua honela definitzen da*:

- Sintomak zituen bitartean kasu bat zaindu duen edozein kontaktu: babes-neurri egokiak erabili ez

zituzten osasun-langileak, familia-kideak edo antzeko kontaktu fisikoa duten pertsonak.

- Sintomak zituen kasu batekin leku berean 2 metro baino gutxiagoko distantziara 15 minutuz gutxienez egondako pertsona (adibidez: edozein bizikide edo senitarteko).

- Hegaldi batean zehar, trenean edo ibilbide luzeko lurreko beste garraiobideren batean (bidaiariak identifikatu ahal badira) sintomak zituen kasu baten bi eserlekuko erradioan dauden bidaiariak, eta harekin kontaktua izan duen tripulazioa edo haren baliokidea den pertsonala (7. eranskina).

Page 8: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

7

Kasuaren sintomak hasi baino 2 egun lehenagotik kasua isolatzen den arteko denbora tartea hartuko da

kontuan. PCR bidez baieztatutako sintomarik gabeko kasuetan, kontaktuak lagina hartu den data baino 2

egun lehenagotik bilatuko dira.

B. Kontaktuak maneiatzea:

Edozein kasu susmagarriren aurrean, bizikideak identifikatzea eta koarentena gomendatzen da. Gainerako

kontaktu estuen (bizikideak ez direnen) identifikazioa eta kontrola atzeratu ahal izango da infekzio aktiboa

duen baieztatutako kasuaren irizpideak bete arte4. Laborategiko probek kasu susmagarria baztertzen

badute, bertan behera utziko dira kontaktuetan hasitako zaintza- eta kontrol-ekintzak.

Baieztatutako kasu baten kontaktu estuaren definizioa betetzen duen sintomarik gabeko edozein

pertsonari jakinarazi beharko zaio, eta zaintza hasiko da. Oinarrizko datu epidemiologikoak jasoko dira, bai

eta kontaktu gisa sailkatutako pertsona guztien identifikazio- eta kontaktu-datuak ere. Kontaktu guztiei

beharrezko informazioa emango zaie COVID-19ri, alarma-sintomei eta jarraipenean jarraitu beharreko

prozedurei buruz.

Baieztatutako kasu baten kontaktu estu guztiei etxean koarentena egiteko aginduko zaie: kasuarekin azken

kontaktua izan dutenetik 14 egunez. Kasuaren bizikideak badira, koarentena14 egunetan zehar egin

beharko da, kasua etxean isolatzen denetik edota prebentzio neurriak hartzen direnetik (5. eranskina).

Esposizioaren ondorengo 14 egunetan kontaktuak sintomak garatzen baditu, kasu susmagarritzat hartuko

da. Etxe barruko gainerako familiarekiko berehalako autoisolamendua egin beharko du, eta berehala jarri

beharko da harremanetan jarraipena egiteko ezarri den arduradunekin.

Koarentena amaitzean kontaktuak sintomarik gabe jarraitzen badu, bere ohiko errutinara itzuli ahal izango

da.

PCR bat egingo zaie kontaktu estu guztiei berehala. Kontaktuek sintomak badituzte lagina hartzean, eta

PCR negatiboa bada, 48 ordu geroago errepikatuko da. Kontaktuak sintomak garatzen baditu koarentenan,

PCR adieraziko da sintomak hasi eta 24 ordura. Kontaktuak sintomarik ez badu eta lehenengo PCRa

negatiboa bada, koarentenaren iraupena murriztu ahal izateko, PCR bat egin ahal izango da kasuarekin

azken kontaktua izan eta 10 egunera, eta koarentena eten ahal izango da emaitza negatiboa bada.

Kontaktuei egindako edozein PCRk positibo emango balu, kontaktua baieztatutako kasutzat hartuko da,

eta berehala autoisolatu beharko da, bizilekuan edo osasun-agintariek ezarritako tokian. Horrez gain, bere

kontaktu estuak identifikatu beharko dira.

COVID-19 gaixotasuna igaro duen kontaktu estu batek bizitza normala egin ahal izango du

gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak ez dituen bitartean.

Kasuen eta kontaktuen jarraipena 6. eranskinean jasotakoaren arabera egingo da. Kasuen eta kontaktuen

isolamendua 5. eranskineko eskemaren arabera egingo da.

4 Sendatutako infekzioa duten kasu baeztatuetan ez da kontaktuen identifikaziorik egin behar.

Page 9: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

8

Osasun langileen jarraipena eta kudeaketa Lan-Osasuneko prozedura espezifikoen bidez egingo da.

Prozedura horiek Osasun Ministerioak ezarri ditu, SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean Laneko

Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak jarduteko prozeduran

C. INFEKZIOA PREBENITZEKO ETA KONTROLATZEKO NEURRIAK

Koronabirusak nagusiki 5 mikra baino gehiagoko arnas tantengatik eta infektatutako pertsonen

jariakinekin izandako kontaktu zuzenagatik transmititzen dira. Prozedura terapeutikoetan sortutako

aerosolen bidez ere transmititu litezke.

SARS-CoV-2 eragindako kasu baieztatu, probable eta posibleak maneiatzeko neurri estandarrak, ukipen-

neurriak eta tanta bidezko transmisio-neurriak dira. Aire-transmisioko arreta-neurriak aplikatuko dira,

betiere aerosolak sortzen dituzten teknikak egiten badira.

Lan-ingurunean, prebentzio-neurriak maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuaren barruan sartzen dira.

Dekretu hori lanean agente biologikoekiko esposizioarekin lotutako arriskuen aurka langileak babesteari

buruzkoa da, eta kaltea, halakorik gertatuz gero, kontingentzia profesionaltzat har daiteke legez.

Une honetan gomendatzen diren neurriak, gaixotasunari eta haren epidemiologiari buruzko informazio

gehiagoren arabera berrikusiko direnak, honako hauek dira:

a) Edozein zerbitzutako osasun-langileek azkar ezarri behar dute arnas infekzio akutua duen paziente batek SARS-CoV-2-ren proba diagnostikoa egiteko irizpideak betetzen dituen. Arnas infekzio akutua duten pazienteak beste paziente batzuengandik banandu beharko dira, maskara kirurgiko bat jarriko zaie eta artatuak izan daitezen prestatutako eremu batera eramango dira berehala. Isolamendu-eremura doazen langileek maskara kirurgikoa eramango dute.

b) SARS-CoV-2 bidezko infekziorako kasuak artatzen dituzten osasun-langileek edo isolamendu-gelara sartzen diren pertsonek (adibidez, senideak, garbiketako langileak …) norbera babesteko ekipamendu bat eraman behar dute, tanten bidez eta kontaktuaren bidez transmititutako mikroorganismoek eragindako infekzioa prebenitzeko. Ekipamendu horretan sartuko dira: mantala, maskara (kirurgikoa edo FP2, baldin badago, eta betiere lehentasuna duten egoeretan stock nahikoa egongo dela ziurtatzen bada), eskularruak eta estalki integraleko begi-babesa (ikusi 8. eranskina).

c) Aerosolak sortzen dituzten prozedurak soilik egin behar dira kasuaren maneiu klinikorako ezinbestekotzat jotzen badira. Prozedura horien artean daude trakea-intubazioa, bronkio-albeolar garbiketa, eskuzko aireztapena etab. Geletan ahalik eta pertsona gutxien egon beharko dira, eta guztiek eraman beharko dituzte (ikusi 8. eranskina):

- FFP2 maskara autofiltratzailea, edo, erabilgarri badago, FFP3. - Estalki osoko edo aurpegi-babes osoko begi-babes doitua. - Eskularruak - Manga luzeko mantala (mantala iragazgaitza ez bada eta odol-zipriztinak edo gorputzeko beste jariakin batzuk gertatzea aurreikusten bada, gehitu plastikozko mantal bat).

Ahal bada, prozedura horiek presio negatiboko geletan egitea baloratuko da.

Page 10: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

9

d) Eskuen higiene zorrotza bete behar da pazientearekin kontaktua izan eta NBEa kendu aurretik eta

ondoren.

e) Pazientea garraiatu behar denean, bereziki prestatutako anbulantzia batean egingo da (infekziosoen anbulantzia), gidariaren kabina pazientearen garraio-eremutik fisikoki bereizita dagoela. Bizi-euskarri aurreratua duen anbulantzia bat behar izanez gero, bizi-euskarri aurreratuko (BEA) langileak bertan igoko dira. Garraioan parte hartzen duten langileei aldez aurretik jakinarazi beharko zaie, eta norbera babesteko ekipamendu egokia erabili beharko dute (b eta c puntuak). Garraioa amaitu ondoren, ibilgailua desinfektatu eta sortutako hondakinak kudeatuko dira (g eta h puntuak). Ez da kapsularik erabili behar pazientea lekualdatzeko.

f) Lagin klinikoak biltzen dituzten osasun-langileek norbera babesteko ekipamendu egokia eraman behar dute: odola ateratzeko eta aerosolak sortzen ez dituzten laginak hartzeko, b ataleko gomendioak jarraitu behar dituzte; eta aerosolak sortzen dituzten laginetarako, c atalekoak. Laborategian errutinazko analitikak egiteko laginak (hemograma edo biokimika, adibidez) ohiko moduan maneiatuko dira, infekzioa kontrolatzeko neurri estandarrak aplikatuz.

g) Antzeko hedatzeko arriskua eta transmisio-mekanismoa duten mikroorganismoentzat erabili ohi diren protokoloei jarraitu behar zaie deskontaminaziorako, mantenimendurako eta hondakinak ezabatzeko. Hondakinak II. taldeko hondakintzat hartzen dira.

h) Pazientea edota haren jariakinak kontaktuan egon diren gainazalak garbitu eta desinfektatu behar dira. Garbiketa eta desinfekzioa osasun-zentroko garbiketa- eta desinfekzio-politikaren barruko desinfektatzaile batekin egingo dira. Birus horiek inaktibatu egiten dira egunerokotasunean erabilitako desinfektatzaileekin kontaktuan 5 minutuz egon ondoren, hala nola lixibarekin edo sodio hipokloritoko soluzio batekin, kloro aktiboaren 1000 ppm dituena (duela gutxi prestatutako 40-50 gr/litroko kontzentrazioa duen lixibaren 1:50 diluzioa). Garbiketako langileek norbera babesteko ekipamendu egokia erabiliko dute (b atala) eta aerosolak sortzea saihestuko dute (ez astindu arropa etab.). Aerosolak sortzeko arriskua dagoen guztietan, c ataleko gomendioei jarraituko zaie.

i) Paziente batek birusa iraitzi dezake gorozkietan eta/edo gernuan, arnas laginetan emaitza positiborik izan gabe. Ez da ezinbestekoa lagin horiek negatibizatzea isolamendua amaitutzat emateko Hala ere, kontuan hartu beharreko zerbait da isolamenduaren ostean dagozkion gomendioak ezartzeko orduan eta higiene neurriak jarraitzeko, etxebizitzan kontaktuak ekiditeko.

D. BAHEKETA-AZTERKETA

Baheketa-azterketak sintomarik gabeko pertsonei egiten zaie. Ez da gomendatzen baheketa horiek PCR

edo teknika serologikoen bidez egitea, sintomarik gabeko eta arrisku txikiko pertsonen emaitzak

interpretatzeko zailtasunengatik eta horiek erabiltzean izandako inplikazioengatik. Jarraian azalduko diren

egoera jakin batzuetan bakarrik har daiteke kontuan, betiere osasun publikoko agintarien

gomendioarekin.

Page 11: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

10

1. Proba serologikoekin egindako baheketa:

Osasun-agintariek hala erabakitzen badute, test serologikoen bidezko baheketa-azterlanak egin ahal

izango dira populazio jakin batzuetan, hala nola populazio kalteberetan edo esposizio handiagokoetan,

hala nola osasun-langileak eta langile soziosanitarioak, edo adinekoen egoitzetan edo beste zentro

soziosanitario batzuetan bizi direnak.

Honako taula honetan adierazten dira proba horien emaitzen interpretazioa eta jarraitu beharreko

jarduerak:

Kasu asintomatikoak maneiatzea proba serologikoetan oinarrituta

1 Diagnostiko-proba IgMrekin bakarrik bada eta positiboa bada, sentikortasun eta espezifikotasun desberdinekin erabilitako

testen heterogeneotasuna dela eta, PCR emaitza batekin interpretatu beharko da.

* Ikusi algoritmoa hurrengo atalean.

2- PCR probarekin egindako baheketa

Gaur egun, ez da gomendatzen sintomarik ez duten pertsonei PCRa egitea, osasun-sistemaren barruan

planteatutako baheketa-estrategia jakin batzuetatik kanpo (kasuak goiz detektatzeko kontaktuen artean,

agerraldien testuinguruan kalteberak diren populazioetan edo asistentzia-jarduera batzuk egin aurretik).

Ez da gomendatzen sintomarik ez duten pertsonei PCR bat berriz egitea, baldin eta proba positibo bat

izan bazuten eta proba hori negatibizatu bazen. Izan ere, gaur egun ez dago ebidentziarik berriro PCR

positiboa duten pazienteen transmititzeko gaitasunari dagokionez.

Pertsona asintomatikoen PCRaren emaitzen interpretazioa honako algoritmo honetan jasotzen da.

Antigorputzen

emaitzak PCRa egin Interpretazioa Jarraibideak

Ig totalak positiboak Bai

+

Interpretazioa

algoritmoaren

arabera*

Algoritmoaren arabera jardun*

-

Sendatutako infekzioa

duen baeztatutako

kasua

Isolamendurik ez

Kontaktuen identifikaziorik ez

IgM positiboa1

IgG negatiboa Bai

+ Caso confirmado con

infección activa

Isolamendua 10 egunez

Kontaktuak bilatu, lagina hartu baino 2

egun lehenagotik

-

Falso positivo de Ig M

edo sendatutako

infekzioa

Isolamendurik ez

Kontaktuen identifikaziorik ez

IgM positiboa

IgG positiboa Ez

Sendatutako infekzioa

duen baeztatutako

kasua

Isolamendurik ez

Kontaktuen identifikaziorik ez IgM negatiboa

IgG positiboa

Page 12: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

11

* Kasu asintomatikoak dira sintoma bateragarririk izan ez dutenak edo, aurkeztu arren, sintomarik

gabeko 14 egun baino gehiago daramatenak.

** Errendimendu handiko serologia: ELISA, CLIA, ECLIA edo antzeko teknikak. Interpretazio serologiko

horretarako, ez da kontuan hartuko IgM eta IgA-ren emaitza.

Algoritmoaren interpretazioa beste informazio mikrobiologiko batekin (PCRa positiboa den zikloko

atalasea -Ct-) eta kliniko gehigarri batekin osa daiteke. Nolanahi ere, interpretazioa indibidualizatu

behar da, eta egiten ari diren azterlanen emaitzen arabera alda daiteke.

Asintomatikoak* PCR+-rekin

Ez bada serologiarik egiten

Serologia egiten bada**

Ig G negatiboa Ig G positiboa

Infekzio aktiboa (Transmisio-aldiaren barruan)

Sendatutako infekzioa (Transmisio-alditik kanpo)

Isolamendua: 10 egunetan zehar Kontaktuak bilatzea: lagina hartu baino 2 egun lehenagotik

Isolamendua: Ez da beharrezkoa Kontaktuak bilatzea: Ez da beharrezkoa

Page 13: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

12

1. ERANSKINA: DIAGNOSTIKO MOLEKULARREKO (PCR) ETA SEROLOGIKOKO (ELISA/CLIA IGA, IGM, IGG) PROBAK MANEIATZEA ETA INTERPRETATZEA.

Page 14: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

13

Page 15: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

14

Page 16: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

15

2. ERANSKINA: ESTATU MAILAN BAIEZTATUTAKO COVID-19 KASUAK JAKINARAZTEKO INKESTA

1. Kasua identifikatzeko datuak: CIC: ________________ Sexua: Gizona Emakumea Jaiotze data: __ __ / __ __ / __ __ __ __ Adina: ____ (jaiotze datarik ez balego) Bizilekua Erkidegoa: __________ Probintzia: _________ Posta.kodea:______ Udalerria:_______

2. Datu klinikoak Kontsulta data5: (uu/hh/ee) _ _ / _ _ / _ _ _ _ Sintomak BAI EZ

Baiezkoa bada, sintomen hasiera data (uu/hh/ee) _ _ / _ _ / _ _ _ _

3. Osasun langilea6, hauetakoren batan lan egiten duena (erantzun bakarra)

Osasun zentroa Zentro soziosanitarioa Beste zentro batzuk Ez da osasun langilea

4. Aurreko 14 egunetan, ustezko esposizio eremua7 (erantzun bakarra) Osasun zentroa Zentro soziosanitario Etxebizitza Lan-eremua Eskola Bestelakoak Ezezaguna

5. Beste herrialde batetik inportatutako kasua BAI EZ

6. Aurreko 14 egunetan ezagutzen den baieztatutako kasu batekin kontaktua izatea. BAI EZ

7. Diagnostikoaren data8 _ _ / _ _ / _ _ _

8. Positibo eman duten diagnostikorako probak PCR/Teknika molekularra ELISA9 Antigorputzen test azkarra Antigenoaren detekzioa

9. Kasuaren isolamendua eta kontaktuen identifikazioa

5 Kontsultaren data osasun-sistemarekin izandako harreman-datari dagokio. Pazientea larrialdietara joaten bada, larrialdietan sartzen den eguna izango da. Baheketen osteko positiboen kasuan, ez da datarik jarri behar 6 Osasun-arloko langileek osasun-arloko profesionalak, osasun-teknikariak eta pertsonak zaintzeko laguntzaileak hartzen dituzte barnean. 7 Kasua baloratzen duen pertsonaren iritziz infekzioa transmititu den eremua 8 Diagnostikoaren data probaren emaitzaren datari dagokio. Data bat baino gehiago izanez gero, kasua baieztatutzat jotzen duen lehen emaitza-data adierazi. 9 ELISAedo errendimendu handiko immunosaiakuntzako beste teknika batzuk

Page 17: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

16

Kasua isolatu den data _ _ / _ _ / _ _ _ _ Identifikatutako kontatu estuen kopurua, sintomak hasi baino bi egun lehenagotik kasua isolatzen den arte: _________

10. Eboluzio klinikoa Ospitaleratzea Bai Ez Ospitaleratze-data _ _ / _ _ / _ _ _ _ Alta-data_ _ / _ _ / _ ZIUn sartzea Bai Ez ZIUn ospitaleratze data_ _ / _ _ / _ _ _ _ Alta-data_ _ / _

11. Jarraipenaren amaierako emaitza

Heriotza

Jarraipenaren amaieran alta Data (heriotza edo alta) _ _ / _ _ / _ _ _ _

Page 18: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

17

3. ERANSKINA: MODU AGREGATUAN JAKINARAZI BEHARREKO INFORMAZIO EPIDEMIOLOGIKOA - COVID-19 kasu susmagarrien kopurua, lehen mailako arretan. Informazio hori egunero jakinaraziko

zaio, modu agregatuan, CCAESari. 12: 00ak baino lehen jakinaraziko dira aurreko eguneko kasu berriak (aurreko eguneko 00: 00etatik 24: 00etara erregistratzen direnak izango dira). Kasu bateragarriei buruzko beste informazio-iturri batzuetatik (aplikazioak, telefono-lineak, etab.) informazio erantsia izanez gero, informazio hori ere jakinaraziko da, ahal bada aurrekoetatik bereizita.

- Ospitaleetan artatu diren COVID-19 kasu susmagarrien kopurua (baheketa dela eta PCRa egiten zaien pertsonak ez dira gehitu behar). Informazio hori egunero jakinaraziko zaio, modu agregatuan, CCAESari. 12: 00ak baino lehen jakinaraziko dira aurreko eguneko kasu berriak (aurreko eguneko 00: 00etatik 24: 00ak arte erregistratzen direnak).

- Lehen mailako arretan PCR bat egin zaien COVID-19 kasu susmagarrien ehunekoa. Informazio hori modu agregatuan jakinaraziko zaio, astero, CCAESi. Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.

- Ospitaleko arretan PCR bat egin den COVID-19 kasu susmagarrien ehunekoa (baheketa-proben ondoriozko PCRak ez dira kontuan izango). Informazio hori modu agregatuan jakinaraziko zaio, astero, CCAESi. Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.

- Kasu gisa baieztatzen diren kontaktu estuen kopurua. Informazio hori astero jakinaraziko zaio CCAESari, modu agregatuan, kontaktuen jarraipena egiteko ezartzen diren sistemetatik abiatuta (Aste horretan baieztatzen diren kontaktuak/aste horretan jarraipenean dauden kontaktuak x 100). Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.

- Zaintza epidemiologikoko zerbitzuetako profesionalen kopurua (osasun publikoko teknikariak, epidemiologoak, osasun publikoko erizainak, beste langile tekniko batzuk) COVID-19ren erantzunari dagokionez, detektatutako eguneko kasuen kopuruari eta erreferentziazko biztanleriari dagokienez. Hasierako langileak eta sartutako errefortzuko langile berriak adieraziko dira. Informazio hori astean behin jakinaraziko zaio CCAESari. Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.

Page 19: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

18

4. ERANSKINA: AGERRALDIAK JAKINARAZTEKO TAULA

Agerraldiaren identifikazio zenbakia

Maila

Jakinarazpenaren data maila zentralean

Agerraldia dagoen lurralde historikoa

Agerraldia dagoen udalerria

Lehenengo kasuaren sintomen hasiera data

Kasu kopurua

Ospitaleratutako kasu kopurua

Hildako kasu kopurua

Jarraipena egiten ari zaien kontaktu kopurua

Agerraldiaren eramua (agerraldia gertatu den

establezimendu edo erakundearen izena jarriko da)

Lehenengo kasua inportatua (Bai/Ez)

Kasua inportatua izan den lurraldea

Oharrak: Eragia izan dezaketen faktoreei buruzko

informazioa (urruntze fisikorik ez, NBE-rik ez erabiltzea, NBE-tan intzidentziak egotea, bidaia, etab.) eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio.

Agerraldiaren lekua: agerraldiaren autonomia, probintzia eta udalerria. Tenporalitatea: EAEko zerbitzu zentralei agerraldia deklaratzeko data. Lehenengo kasuaren sintomen hasiera-data

Page 20: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

19

5: ERANSKINA. COVID-19ren KASUEN ETA KONTAKTUEN JARRAIPEN ETA ISOLAMENDURAKO DENBORAK

1. Sintomak dituen persona etxeko isolamenduan egongo da:

Ospitaleratua izan ez bada: Gutxienez 7 egun sintomak hasi direnetik (sukarra eta koadro klinikoa osatzen direnetik hiru egun pasatu behar dira).

Ospitaleratu behar izan bada: Ospitaleko alta hartu eta 14 egunera (sukarra eta koadro klinikoa osatzen direnetik hiru egun pasatu behar dira). Azken PCR negatiboa izanez gero, eta arnasketa-sintomarik ez badu, sendatuta dagoela ulertuko da, eta alta eman ahal izango zaio, etxeko isolamendua agindu gabe.

2. Kontaktu asintomatikoak 14 egunez egongo dira koarentenan, gaixoarekiko babestu gabeko esposizioaren azken egunetik aurrera (etxean kasu berriak diagostikatuz gero, eta arrisku-kontakturik egon bada, kontaktuen isolamendu denbora berriz hasi beharko da). Kontaktuak sintomarik ez balu eta lehenengoPCR negatiboa balitz, koarentenaren iraupena murriztu ahal izateko, PCR bat egin daiteke kasuarekin azken kontaktua izan eta 10 egunera, eta koarentena eten ahal izango da emaitza negatiboa izanez gero.

EGUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

A ETXEBIZITZA

1.PERTSONA X 10 egun SH A

2.PERTSONA X 10 egun SH A

3.PERTSONA X Kontaktua. 14 egunez babestu gabeko azken esposiziotik A

4 PERTSONA X 1 1 1 A

EGUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

B ETXEBIZITZA

1.PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A

2.PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A

3.PERTSONA X Kontaktua. 14 egunez babestu gabeko azken esposiziotik A

4 PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A

EGUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

C ETXEBIZITZA

1.PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A

2.PERTSONA X 10 egun sintomen hasieratik A

3.PERTSONA X Kontaktua. 14 egunez babestu gabeko azken esposiziotik A

4 PERTSONA X 10 egun SH A

X: OSPITALERATUTAKO COVID-19 kasua. OSPITALEKO ALTA eguna X: OSPITALERATU GABEKO COVID-19 kasua. SINTOMEN HASIERA DATA; X BABESTU GABEKO AZKEN ESPOSIZIO

Jarraipen-aldia, kasuen isolamendua eta kontaktuen koarentena; A: ALTAREN eguna. Isolamendu eta koarentenaren amaiera

Page 21: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

20

6.ERANSKINA. KASUEN ETA KONTAKTUEN JARRAIPENA KONFINAMENDUA AMAITU ARTE ETA

ONDOREN

1. Lehen mailako arreta

Lehen mailako arretako profesionalek beren kupoko COVID-19 kasu probableen eta baieztatuen

jarraipena egingo dute, bai COVID zentroetakoak badira, bai ospitalean alta eman bazaie. Jarraipenean,

Klinikaren eboluzioaz gain, hauek ere aintzat hartuko dituzte:

Etxeko isolamenduari buruzko indikazio eta gomendioa, pertsonak hori egiteko baliabiderik duen

egiaztatuta (etxebizitzaren ezaugarriak eta/edo laguntza-pertsonak, behar izanez gero).

Beharrezkoa bada, etxean isolatzeko baldintzak betetzen ez dituzten kasu arinetarako bere ESIan

ezarritako laguntza-baliabideetara bideratuko da pazientea.

Pazienteari galdetuko zaio ea laguntzarik behar duen erosketak egiteko, maskotak zaintzeko edo

isolamendua betetzea zaildu dezakeen beste edozein gauza egiteko, eta, hala badagokio, bere

auzoan edo udalerrian ezarritako laguntza-baliabideetara bideratuko zaio.

Beharrezko material guztia entregatu dela egiaztatzea: maskarak, isolamendua eta garbiketa nola

egin behar den adierazten duten liburuxkak.

Kasuaren bizikideei koarentena agintzea. Arrisku-kontaktutik 14 egun iraungo du, hau da, babesik

gabeko azken esposiziotik. Bizkideak bere kupokoak ez badira eta laneko baja behar badute,

eskatzeko esango zaie.

2. Lan-eremua

Prebentzio-zerbitzu propioak edo kanpokoak aztertuko dituzte lan-eremuan sortutako

kontaktuak, (kasuak sintomak zituen bitartean, 2 metro baino gutxiagora eta gutxienez 15

minutuz egondakoak). Zerbitzu horiek etxeko koarentena aginduko dute eta beraien jarraipena

egingo dute, sintomak garatzen dituzten aztertzeko.

Osasun langileen jarraipena eta kudeaketa Lan-Osasuneko prozedura espezifikoen bidez egingo

da. Prozedura horiek Osasun Ministerioak ezarri ditu, SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean

Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak jarduteko prozeduran.

3. Ospitaleak

Pertsona bat ospitaleratzen denean, Prebentzio Medikuntzako edo Infekzioaren Kontroleko

Zerbitzuak adieraziko du kasuaren kontaktu estuen koarentena, eta euren lehen mailako arretako

medikuarengana bidaliko ditu.

Page 22: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

21

4. Epidemiologia Unitatea:

Zaintza Epidemiologikoko Unitatea arduratuko da etxetik kanpoko harreman estuen kontaktuei

indikazioak eta gomendioak emateaz (bilera informalak, gimnasioa, ospakizunak, hizkuntza-

eskolak). Gainera, zentro soziosanitarioetaz arduratuko da.

Page 23: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

22

7. ERANSKINA. HEGAZKINEAN KONTAKTU ESTUA IZAN DUTEN BIDAIARIAK IDENTIFIKATZEKO

DISTRIBUZIOA

Kontaktuak aztertzeko, kontuan izan behar da 5x5 tokiko eremua, irudietan ikusten den moduan. Toki 1 da:

eserleku bat edo pasabidea. Eskema hori bera beste abioi batzuei ere aplika dakieke, baldin eta eserlekuak modu

desberdinean banatuta badituzte.

Kontaktuak aztertzeko, kontuan izan behar da 5x5 tokiko eremua, irudietan ikusten den moduan. Toki 1 da:

eserleku bat edo pasabidea. Eskema hori bera beste abioi batzuei ere aplika dakieke, baldin eta eserlekuak modu

desberdinean banatuta badituzte.

Page 24: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

23

8. ERANSKINA: NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) JARTZEA ETA KENTZEA

I. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK- NBE

Ikertzen ari diren pazienteak, kasu baieztatuak edo probableak atenditzen dituztenek, banakako

babes-ekipo hauek erabiliko dituzte:

Mantala

Arnasketa-babeslea: maskara, zeregin guztietarako.

Arnasketa-babeslea aerosolak sor ditzaketen zereginetarako (intubazioa, aspirazioa):

FFP2 maskara edo FFP3,eskuragarri badago.

Babes-eskularruak.

Begi babeslea/ muntaketa integraleko betaurrekoak, aplikazio sinboloa: 3 (tantak edo

likidoen zipriztinak – muntaia)

II. NBE-ak JARTZEKO SEKUENTZIA

Gelan sartu aurretik, NBEaren elementu guztiak jarri behar dira

Babes-elementuak ordena honetan jarriko dira:

1. Eskuen higienea.

2. Mantala jantzi.

3. Dagokion maskara jarri:

Maskara itxita, egokitu sudur-klipa (1)

Maskara zabaldu, aurrealdea estutu eta ertzak batu (2)

Jarri kokotsa maskararen behealdean. Beheko bandatik tira egin, buruaren gainetik pasa eta

jarri belarrien azpian. Goiko banda buruaren gainetik pasa eta belarrien gainetik jarri (3).

Sudur-klipa bi eskuekin sudurrera doitu, bandak doitu eta maskara doitu (4)

Box/gelako eremu kutsatuan sartu aurretik, egiaztatu maskara ondo doituta dagoela (5)

4. Begiak babesteko betaurrekoak jarri eta eusteko banda doitu.

Page 25: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

24

5. Azkenik, jarri eskularruak, mantalaren eskumuturra eta mangaren zati bat estaltzen dutela

ziurtatuz.

III. NBEak KENTZEKO SEKUENTZIA

NBEak gela/box barruan kenduko dira. Kontuan izan behar da NBEko elementuak hondakin

biologikotzat hartzen direla; beraz, gela/box barruan dagoen poltsan botako dira beti. Poltsa horiek

ez dira gehiegi beteko.

Babes-elementuak honako hurrenkera honetan kenduko dira:

1. Bi eskularruak kendu.

- Kendu eskularruetako bat

ertzetik tirata.

- Eskularrurik gabeko hatzamar bat sartu beste

eskularruaren eskumuturretik eta kanpora tiratu.

2. Eskularruak hondakinen poltsan bota.

3. Eskuen higienea egin

4. Babes-mantala kendu, aerosolak sortzea saihestuz eta bere gainean tolestuz, hura kentzean

barruko zatia kanporantz gera dadin. Hondakinen poltsan bota.

5. Eskuen higienea egin.

6. Begiak babesteko betaurrekoak kendu, zintari buruaren atzetik tira eginez. Betaurrekoak material

edo eskuoihal desinfektatzaileekin garbitu, fabrikatzailearen jarraibidearen arabera, barrualdetik

kanpoaldera.

Page 26: SARS-COV-2 KORONABIRUSA · SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. Lagin mota Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test

SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa

25

7. Eskuen higienea egin.

8. Gelatik irten.

9. Betaurrekoak kanpoan utzi, gainerako ekipoekin batera, berriro erabiltzeko.

10. Maskara kendu, banda elastikoetatik eutsita, aurrealdea ukitu gabe.

11. Eskuen higienea egin (gel hidroalkoholiko batekin).

SEGURTASUNEKO BETAURREKOEN GARBIKETA ETA MANTENTZEA

Lanaldia amaitu ondoren, betaurreko babesleak ur epelarekin eta pH neutroko xaboiarekin garbitu

behar dira euren osotasunean.

Ondoren, kontu handiz lehortu ehun leun, garbi eta xurgatzailearekin, edo airean lehortzen utzi.

Paperarik ez erabili.

Desinfekzioa burutzeko, produktu desinfektatzailea duen gainazaletarako eskuoihal lehor bat edo

ekuoihal desinfektatzaileak erabili. Ez da bestelako disolbatzailerik erabili behar.

Leku aireztatu eta freskoan gorde, hezetasuna, zikinkeria eta hautsa saihestuz. Biltegiratzeko eta garraiatzeko. plastikozko zorro edo poltsa bat erabiltzea gomendatzen da.