SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak....

20

Transcript of SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak....

Page 1: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea
Page 2: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

SARIKETAK

KULTUR ETXEA - ONDARROA

I DAZ SARIKETA

Gaia: ONDARROA AZTERTZEN ETA AIZETZEN

Edozein idazlek esku artu leike.

Lanen neurria: Gitxienez 30 folio, makinaz idatzita, lerrobiko tarteagaz.

Lanak agertzeko epea: Apirilla'ren 15 gna.

bialtzeko era: Lan bakoitzeko tau kopia bialdu bearko dira,lema bategaz, eta beste karta azal baten bakoitzaren izen etaezaugarriak.

Lanen egokitasuna: Lanak sortuak izan bear dira, ez besteizkuntzetatik itzuliak eta osotasunean beintzat argitaratu bakoak.

Lanen jaubetasuna: Saritutako lanen jaubetasuna egille bakoi-tzarena izango da. Alaz eta Kultur Etxeak askatasuna eukikodau deritxoen lanak osorik edo laburpen zintzoan argitaratze-ko, egillearen izen jatorra erabiliaz.

Epai maia : Epai maia Kultur Etxeak izendatuko dau etahere erabagia gora jo eziña izango da. Epai-maiak eskubideaeukiko dau, sariak erdi-banatu edo ta lanen araberan jatorderitxon erabide bat artzeko.

SARIAK: 1. 100.000 peseta 3. 40.000 peseta2. 60.000 peseta 4. 25.000 peseta

JAN ETA JATEKO, BIGARREN SARIKETAArraiñak edo ta arraiñak ta itxaskiak barruan daroezan

janariak gertuteko adierazgari edo errezetak.

Amarna edo seinako saillik egokienak sarituko dira.

Edozein arrain mota erabili leiteke, baiña arraiñik merkee-nak obeto ikusiak izango dira.

Ez da onartuko 1986'ko sariketan sarituta lez agertutakobardiñik, ez eta Sukaldaritzako liburuetan osotasun baten ager-tzen danik.

Errezeta bakoitzak bereiztu egin bearko dau zenbat lagu-nentzako gertapenerako dan. Egokienak sei edo amar lagu-nentzakoak izanarren, besteak be onartuko dira.

Argi zeaztu bearko da arraiñaren kopuru edo kantidadea;geigarriak zeintzuk eta zenbat erabilten diran eta gertutekodenpora.

Bakoitzak amarreko sail bat edo seinako bat baiño geiagoaurkeztu leikez, eta gura izan ezkero sail bakoitzean amarbaiño geiago be bai, baiña epaikariak amar onenak kontuanartuta emongo dabe sail bakoitzeko erabagia.

Lanak bialtzeko epea 1988'ko Urtarrilla-ren 31 amaituko daeta erabagia Otsailla'ren azkenetan emongo da.

KULTUR ETXEA arduratuko da saritutako lanak liburubaten argitaratzen, eskubideak bere kontu geratzen dirala.

Sail bakoitzeko iru kopia agertuko dira, izenpetu barik, sailbakoitzari deitura berezi bat emonaz, eta deitura orren jaubeanor dan kartazal baten barruan, sarratuta, ipiñiko da.

SARIAK

Amarnako saillentzat Seiñako saillentzat15.000 pesetako sari bi 10.000 pesetako sari bi10.000 pesetako iru sari 6.000 pesetako iru sari5.000 pesetako iru sari 3.000 pesetako iru sari

Sari banaketa: Ekainilla'ko lenengo amabostaldian egingoda.

GAIA: Kultur Etxeak, argibide lez, egoki izango litzakezangai batzun zerrenda agertzen dau. Zerrenda onek ez dau esannai bearrezko izango dala euretako bat aukeratzea. Beste edo-zein erabili lei, beti be Ondarroa eta bertako bizitzari etaizateari ikutu ezkero.

ARGIBIDEA:

Musikalariak: Pedro Mari Unanue; Usobiagatarrak; Silves-tre Arrate, Ondarroa'ko organistak.

Artistak: Benito Bikandi, Antonio Lckuona (Tolosarra iza-narren, Ondarroa'gaz zer ikusi aundia euki ta bertan obiratuadago) Pelotariak.

Letradunak: Martin Likona (Doctor Ondarroa); AntonioSan Martin Burgoa ("El Cura de Ondarroa"); Txomin Agirre...

Osotasun baten : Ondarroa eta here margolari etamunduz-munduzabalduta dagozan laukien agerbideak. Ondarroa'riburuzkobibliografia; Ondarroa'ko bertsolari zarrak...

Itxas-bizitza : Arrantza gizaldien zear, arrain egitura eta mer-kataritza txalopagintza.

Eta, len esan lez, beste edozein gai.

BARRE TA IRRI IDAZ SARIKETAIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak.

Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak.

Makinaz idatziak, lerro biko tartea itxita.

Bakoitzak nai aiña Ian agertu leikez, baiña leiaketa sailka-tuta dagon sail bakoitzean pertsona bakoitzari sari bakarraemon leikio.

Lanak neurri ez bardiñetakoak izan leitekez, eta neurribakoitzean kontakizun hakarra edo ugari sartu.

Lana iru sailletan banatuko dira.

4 edo 5 foliotik gorakoak:

I saria: 30.000 peseta2 saria: 20.000 peseta

3 saris: 15.000 peseta4 saria: 10.000 peseta

2 edo 3 foliodunak:

1 saria: 15.000 peseta 3 saria: 8.000 peseta2 saria: 12.000 peseta 4 saria: 5.000 peseta

Folio 2'tik berakoak:

1 saria: 10.000 peseta 3 saria: 5.000 peseta2 saria: 5.000 peseta 4 saria: 5.000 peseta

Lanak, iru kopiatan agertuko dira, izenpetu barik, Ian bakoi-tzari bere "lema" edo ezaugarria ipiniaz, eta deitura orrenjaubea nor dan kartazal baten barruan, sarratuta, ipiniko da.

Lanak agertzeko epea: 1988'ko Urtarrilla'ren 31.

Erabagia Otsailla'ren azkenetan emongo da.

Epai-maikoak, ala iritzi ezkero, sariak emon barik itxitekoeskubidea eukiko dabe edo ta egoki deritxoen eran banatu.Euren erabagia ontzat artu bearrekoa izango da.

Saritutako lanak noz-nai argitaratzeko eskubidea eukikodau Kultur Etxeak, eskubideak bere kontura geratzen dirala.

Page 3: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ZER

URTE BARRIAN ZER?

ZORIONA

Asi dogu urte barria: 1988. Gure lankide ta irakurleguztiai zoriona opa dautsegu urte barri onetan.

Igarle-lana egin eta urte onetan zer jazoko dan,gauzak zelan joango diran, jakin nai genduke, baiñaigarle-lana arriskugarria da beti.

Dana dala, geure errian eta mundu zabalean gaurjazoten diranak artu eta aztertu dagizuzan pizka bat. Ezete dira aldien ezaugarriak?

* * *

ETA'GAZ ALKAR-IZKETAK

Olako artu-emonak isillean eroaten dira aurrera, bai-ña sarritan albotik jakiten danetik, susmoa artzen dazer jazoten dan.

ETA'k ekiñaldi gogor batzuk egin ebazan eta geroisillaldi naikoa luze bat izan da, baiña zori txarrezidaz-lan au idazten diardugun aldian egun baten barruaniru ekintza bete dauz, guztiak mingarriak, baiña batezbe sei ume eta bost norki eldu eriotzara eroan dauzanZaragoza'koa.

Ekiñaldia, geldialdia eta ekiñaldia... Geldi orretan,zalantza barik, alkar izketak izan dira, baiña elburuonik ikusten izan ez dan lez, barriro ekiñaldira sartu.Tamalgarria berbaz alkar ulertu eziña! Tamalgarria erabatera naiz bestera, erriari zor jakozan eskubideak oso--osoan ez emotea!

Zer ekarriko ete dau urte barriak arlo onetan? Gaur-ko iru jazokizun mingarri oneik ez dabe itxaropenerakobide zabalik erakusten. Izubideak aurrera jarraituko dau,zori txarrez, urte onetan.

* * *

DIRU-ETXEAK

Urtearen azkenetan agertu jaku Bankuak alkartu etadiru-etxe aundiagoak sortzeko jokabidea.

Gauza pozgarria antza dagoanez, orrelan Europa'kobeste Banku aundi batzuren parean lana egiteko, baiñaalkartze orrek ez dau lortu ondorenik eta barriro jausitageratu da bide ori. Ba-diardue beste banku batzuk bebide orretara sartu-gurean, eta ori Europa'ra sartzekobearrezko gauzea dan ezkero, jokabide orrek urte barrionetan aurrera egingo dauala uste dogu.

* * *BOLTSEA

Azken-aldi onetan laterri-arteko boltseak be beraka-da ikaragarria izan dau. Ez da beti jakiten olako jazoki-

zunen benetako sustraiak non dagozan, baiña arazoa ordaukagu: Dirudun batzuk euren buruak ilten, bestebatzuk galtze ikaragarriak dabezela...

Baiña ez dago ikaratu-bearrik, boltseak beti aurki-tzen dau bere bidea eta oraingo onetan be aurkitukodau.

* * *

IZKILLU-BIDEA

Beste ezaugarri pozezko bat, itxura baten Reegan'eketa Korbatxof ek agertzen daben adiskidetasuna da. Urri-nerako txapliegu izkilludunak beintzat kendu dabez eta,naizta oinkada laburra izan, itxaropenerako bidea da.

Beste aide batetik Rusia'n aldakuntza batzuk egitenasi dira eta jarraitzeko gogoa ikusten da.

Pozbidea da ori be eta urte barri onetan orrek aurre-ra egingo dau, ekonomi-arazo sakonen eragiña dalako.Etorriko al dira ortik bakerako itxaropen eta oinkadaziurrak.

* * *

BAKEAREN ITUNA

Eskalerriko alderdi politikoak batzarrak egiten diar-due, bakerako bideak billatzeko, eta bakea entzute one-ko gauzea dan ezkero,iñok ezin esan ezetzik eta orre-gaitik bakearen itun ori egingo da, gogo ona agertukoda, baiña lortu bai ezer? Au beste ado bat da. Arloonetan ez daukagu itxaropentsuak izateko oiñarri aundirik.

Dana dala, txalotzekoa da orretan lanean diarduengizon argien alegiña eta elburuak lortu-gurea: zabalta-suna bear. Eta Naparroa? Urrindu egiten jaku.

* * *DIRUA SENDOTZEA

Beste arrisku aundi bat izaten da, guztientzat kalte-garria diruak bere astuntasuna galtzea eta irabazi bardi-ñak izan arren be, erosterako balioa urritzea.

Joan dan urtean alaitasuna sortu dau diru-arintzeori ia geldituta ikusteak eta orrek aurrera jarraitukodauala uste dogu, eta ortik ondoren guztiz onak etorri-ko dira, batez be lanik-eza gelditzeko.

* * *GOAZEN AURRERA

Nai ta nai ez aurrera egin bearrean gagoz, goazenba aurrera gogotsu.

Or daukaguz begien aurrean arriskuak eta itxarope-nak eta zati bat geure eskuan izango da erantzun onaemon eta arazoak bideratzea.

Urte barri on! Goazen aurera!

1

Page 4: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

OLERTI-EGUNA -1987-LARREAN

OLERKIAK

Azillaren 29'an, igandez, ospatu zan urteroko poesi--jai au. Asko etorri jataz itaunka, jai au udabarrian eginbear Iitzatekela-ta. Eta nik erantzun bardiña, au da,udazkena beti be udabarria baiño eder, oparo ta kolo-rez bikaiñagoa dalako; itxaropena da udabarria, etorte-koa danaren zerbait, baiña udazkena, orritan ez-ezikfrututan be ugaria; lur-langilleari ereintzak baiño pozbeteagoa dakartso udagoienean batzen dauan laboreaknaiz igaliak.

Oler-lanari begira, au esan daikegu: or olerkari mor-doa udabarrian, itxaropenez gaiñezka bear bada. Zerekarriko dauskue udazkenean? Asko? Gitxi? Ala ezerbez? Udazkenak itza. Larrako Olerti-Eguna azaroan jai-tu oi dogu geien baten. Erabagita daukagu olantxe. Etaerrazoiz ta ondo.

Frututan barriz ez izan dudarik. Udabarriz itxaro-pentsu agertzen zanak udazkenerako labore sorta ede-rra. Urtero lez aurten be, frutua batzean otzarakadadexenteak, iru saillotan, lirikan, poematan eta bertso--mordotan. Leenengoan, iru eskukada, S. Muniategi'ren"Ametsak ume batentzat" jaso eban saria ta Anjel Bida-guren'en "Biziaren arian" (sei amalauko) deritxonakaipamena; onenak naiz arenak, bikain eta teknika osozmaminduak. Bigarrenean, Martin Ugarte'ren "Edestiaaztertuaz"-ek irabazi eban leen-saria ta Agustin Belo-ki'ren "Erru gabeko zigortua"-k aipamena; biak Ian

sarigarriak: Ugarte'k batez be, bizi, sotil ta euskeraberotan kantatzen dausku Gernika erre euskuenekoa.Irugarrenean, Agustin Beloki'ren "Belaunak belaunari"edo "Izotz ondorena"-k eroan euskun leen saria taPaulin Solozabal'en "Artzain ona"-k aipamena. Guztira27 poesi-lan artu genduzan. Udazken-frutuak, ugari,kolorezko ta ondo umotuak.

Axangiz'ko seme Aurre-Apraiz eta Gernika'ko AnjelBidaguren izan ziran, maiko egiñik, lanak ikusi, aztertuta bakotxari berea emon eutsoenak.

Amaikak eta erdietako meza nagusi ostean egin gen-duan sari banaketa, onela: aztertzailleak aurretik auke-ratutako lan sarigarriak, ezker geunkazala, sobre txi-kiak, sari-emoille, saritu ta enparau guztien aurrean,zabaldu ta, Ian saritzekoak zeintzuenak ziran jakiñik,bakotxari egokion saria eskuratu ta saritu bakotxak bereolerkia, luze naiz labur, irakurri edo kanta egin euskun.Eta, jakiña, txalo otsak, zelan uts-egin?

Ondoren, olerkiakiko alkar-izketa bero ostean, igazerabagita geunkan omena N. Etxaniz jaunari, urte asko-tan, ia ogei urtetan emen izan genduan apaiz olerkari,musikalari, euskaltzale bikain-bikaiñari.

Datorren urterako beste bi, omen egiteko bi, Le-moa'ko seme J. B. Eguzkitza ta Donostiar Iñaki Ola-beaga, aukeratu genduzan. Txalogarri da. Ziñez, merezidauanari goratzarre egitea.

A. O.AMETSAK UME BATENTZAT

Eskuakaz arrapatuko dogu illargialaztanduz aren aurpegi biribil zurbilla,an, izar artean, Jaunduriko gautaria,aldizka lurra dargizkun zerutar dizpilla.

Gau billutsez urduri ibilliko garaaizearen egoetan ta, gautegiaren goitikoz,sorgindurazko zelai, itxas-artez, ikara,Jaungoikoak esku-zabal, maitez ereindakoz.

Ez daitezala ba, begiak, utsik gelditu,urrundi urrunean barrenduta, an, urrun,ez daitezala argi bako irudiz galduleiza barruan sartuta itunkiro, illun.

Larrosak sortuko dira goiko zabaldianIora usaintsu bitxi eder ta, aunitz asko,zoragarrizko dirdiramen ikusgarriannoranaira begiratuz, biotzak alaitzeko.

Udabarriz sorturiko amets -iturriak,udaran gero, emoi ederrak burutzeko;lora zuri, gorrizko inguru gurgarriak,laztankiro gero, gogoz biotzeratzeko.

Munduko ondartzaz ondartza, ondarrik ondar,umeak, bein eta barriro, olatuz olatuibilliko dira zorakor ta, lilluratsu,irudimeneraturiko baztarrik baztar...

Bidatzi izan. Lau aizetako begiratzezbiotza erein ta, eder orotara urbilduzbiziari agur egin Egilleari abestuzgau-egun bakoitzarekiko goraberatzez.

Ainbesteko bizi-eratura argigarriedota, ainbat uda ta neguteren erdin,bizitzea ez da beti maitezko ikurrin,uste dogun bezin onurakor agurgarri.

Bizitzan ota-lar, arantzak be, asko dagoz,gorrotozko guda, anai arteko ezbearrak;eztabaidazko irrintzi zoli, deadarrak,bakoitza bera nagosi izateko gogoz.

Ametsak ondoratzen dauzan itxas alorreanni naroan ontzia, olatu araberadabil, egunen atsegin edo nekepean,aizeen joan-etorriz, goizetik gabera.

Ta, olerkariak negar egingo dau negarbaiña, malko bat itxasora isuriarren,zori onez ez da ez, olatupean galtzen,uretan dagozalako ainbat itxas-bedar.

Jausi dan negar malkoa, an, onik dakusguitxas-bedar arrunt, orizka baten ganean,bildur ikarapean baiña, itxaropentsuoraindik, alako mirari baten aurrean. ,

S. MUNIATEGI

2

Page 5: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEEN OITURAK BIZKAIA'N(Kofradien azterketa bat)

ARRANTZALEAK

O. SARREREA

Bizkai'ko arrantzaleen oiturei buruz berba egitekoesan dauste bizkaierearen aste onen eratzailleek, etaorixe berori da ondoren egingo doguna, geiagoko aton-keta, aurkezpen eta antzeko ainkomainkoetan ibilli barik.

Baiña aurretik, orokorkeriaren besoetan jausteko arris-kua urrundu bear dogu gure ingurut;k, itzaldiaren neu-rriak al danik eta zeatzen mugatuz.

Arrazoi ulerterrez bategaitik diñogu au.

Bizkai'ko arrantzaleen oitura ta ekanduei buruz aste-rakoan, eremu oso zabal bat jarten jaku begien aurrean;Gure azterketan, nundik asi ta norantz jo be ez dakigu-la jarten gaituan eremu zabal eta edatsu bat aurkeztenjaku lan-egitarau-moduan.

Iru-lau argigarrigaz oartuko gara sendoago ta finko-tuago, diñogun eremu-zabaltasun onen garrantziagaz:

a) Bizkai'ko itsas-ertzak laurogei ta amar kilime-trotako Iuzerea dauko gitxi gora-bera. Eta jakiña, Ur-lerroluze onetan zear aurkitzen doguzan portu guztietakoarrantzaleak, ez dabez oitura bardin batzuk jarraitzeneuren bizitzak eratu ta euren lanak aurrera ateratzera-koan. Ekandu-sustrai bakar bat dauke danak, egia da.Baiña batzuen eta besteen ekintzen artean, alakobanatasun-kutsu bat susmatzen danik be, ezin geinkeukatu.

Euskerearen kontua jazoten dala emen esan lei.Oiñarrian izkuntza bardiña izan arren, Armintza'tarrakdarabillen euskerea ta Ondarru'tarren agotik urtetzendauana (lenengo bururatzen jakuzan adibide biak ipin-teagaitik), ezbardiñak lez agertzen jakuz belarrira sarriaskotan. Ba, modu ber-berean, portu batekoak eta bes-tekoak arrantza-arloan jarraitzen dabezan oituren zuga-tzak be, oiñarrian sustrai bardiñak izanik, amaika aideta ezbardintasun agertzen dauz, zalantza barik, adar,beso, orri, osto ta frutu maillan.

Au ikusita, bereala datorgiku burura derriorrezkoitauna: Nun kokatu bear doguz gure begi?k, Bizkai'koarrantzaleen oiturak azaltzerakoan? Armintza'n?, Onda-rru'n?, ala bien bitartean dagozan portuetarikoen baten?

b) Geiago ondiño. Erri ezbardiñetako arrantzaleenartean agertzen jakuzanak ez-ezik, portu baten bertan,arrantza-mota ezbardiñetan iñarduan dabilzan itsas-gizonen artean be, noiz-gura ikusten doguz oitura mai-Ilako aldeak eta bestelakotasunak.

Ondarru'n, esaterako, bajurako arrantzaleak eta arras-treko Ianetan dabilzanak, alkarren artean ia-ia zer-ikusirikbe ez dauke oituren ikuspegitik begiratzen ba'doguz.

Ori kontuan izanik, nortzuengan finkatu bear dogugure adimena oraingo onetan? Elantxobe'ko lebatzale,Bermeo'ko atunero ala Ondarru'ko arrastreroengan?

d) Baiña or be, ez da eremua amaitzen. Guztiokjakiña danez, arrantzalea izatea ez da ogibide berezibat eukitea bakarrik. Orrez ganera, itsasoaren inguruansortzen dan misterio-kutsuzko mundu baten parte artzeabe, ba da arrantzalea izatea.

Ondoren lez, arrantzalearen bizitzea, legorrekoenbegien aurrean, arrigarriak, edo gitxienez, bereziak diranoituraz josita agertzen jaku.

Urrunago jo barik, or daukagu arrantzaleen oitura-rik beiñena, arrantza bera, orretarako erabilli oi diransare, aparejo ta tresna ez-ezagun guztiekaz; Or dauka-guz, bestalde, itsas-gizonen artean sortu diran siñiskera,siñiskeri ta, azken baten, mitolojilauki ezin-aberatsagoa;Or daukaguz, azkenez, gizaldietan zear gure arrantza-leek gogor eutsi daben Ian eta gizarte-eraketa indartsueraginkorrak... Danak doguz arrantzale-oiturak, eta danakaztertzeko interesgarriak. Zeintzuk azaltzera zuzendubear dogu gure Ian au?

Agirian dagoanez, ba, ez gabilz oker edo txantxetan,Bizkai'ko arrantzaleen oiturei buruzko gaiak, eremu osozabal bat osotzen dauala esan diñogunean, artez etaoso-osoan bideratuta baiño.

Eta jakiña, eremu guzti ori, ordu erdi bakar batengoldatu, zeaztu ta eraginterik ez dagoanez, nai ta naiez-koa dogu, eremua sailletan banandu, ta gure bearra sailberezi bat edo bestea aztertzera zuzentzea.

Baiña, emen dator kakoa: Zein sailletan sartukodogu atxurra?

Nik, Bermeo'tarra izan arren, ez dakit gauza askoBizkai'ko arrantzaleak, arraiñak ontzi barrura sartzekoerabilten dabezan tresna ta martingalei buruz.

Ez eta arein pentsakera, siñiskeri ta mitoloji-konta-kizunei buruz be.

Ostera, Bermeo'tarra izatez ganera, lege-gizona naza-nez, ba daukot, larregi ez ba'da be, gure lurraldekoarrantzaleen artean gorputza artu dauan Ian etagizarte-eraketearen barri.

3

Page 6: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

Beraz, azken gai au erabilliko dogu gure gaurkoitzaldiaren ardatz lez, arrantzaleen gizarte-eraketearenbarruan oiñarrizkoak diran kofradien azterketea azpi-marratuz. Ez doguz ikutuko ba, kofradiekaz loturarikez dauken arrastrero, atunero ta antzeko beste arran-tzaleen gora-berak.

Bestalde, an-or-emendik jazotako jakingarriak eka-rriko doguz gure berbaldira, goibeltasun larregitik igesegin bai, baiña aide batera, gure azterketea Bizkai'koerririk geienetara zabaltzeko alegiñetan.

Azken oartxu lez, zera adierazi: Arrantzaleen kofra-diak gaur egunean bizi daben egoerea zeatz-meatz azal-tzea baiño, Anaidion kondaira-ari ta tradiziño-zertzeladabatzuk agertzea dogula asmo-elburu, oraiñaren jatorria,Ieenaren korapilloetan finkatuta dagoan ezkero, atzoa-ren barri eukitea, gaurra sendo ezagutzeko derriorrezkolez agertzen jakulako, batez be, arrantzaleen kofradienkasuan jazoten dan legez, atzoaren eta egunaren artean,ezbardintasun aitatzekorik, egon be ez dagoanean.

Goazen, beraz, geure ariagaz.

1. ZER DIRA KOFRADIAK?

Langint7a-erakundeak doguz kofradiak. Joanda dagoansasoi batean sortuak izan arren, ondiño bizitasun kemen-tsu bategaz irauten daben Ian-erakunde batzuk.

Baiña..., xeetu daigun adierazi dogun au.

Antziñako gizaldietan, oso zabalduta egoan Euro-pa'ko lurraldeetan zear, iangintza bardin baten jardu-nean ebilzan beargiñak, euren ofizio arautu ta zaintze-ko elburuagaz sortzen ziran Gremio, Anaidi ta Kofra-dia, izen ezbardiñak artzen ebezan lan-erakunde batzuetanalkartzeko oiturea.

Orrelan, oiñetakoen egilleak, ontzi-egilleak, okela-saltzailleak, eta orokorrean, langintzarik geienak, onela-ko alkarteetan batuta agertzen ziran gizartearen aurrean.

Gure asaba zarrek ez eutsen leporik emon Europaguztitik zabaldu zan jokera oneri, ta Euskalerria'n be,makiñatxo bat Gremio ta Kofradi sortu ziran gizaldie-tan zear. Gure Uri aundienetako alderdi zarretan, "Zapa-teria", "Pescaderia", "Carniceria" ta antzeko beste izenbatzukaz agertzen jakuzan kaleak, errealitate orrek, Eus-kalerri'ko lurretan izan eban arrakasta andiaren kondaira-lekukoak doguz.

Lauki onen barruan, arrantzaleen kofradiak, aitatudogun Gremioetan batzeko jokereak, itsas munduan,eta bereiziki, arrantza-arloan izan ebazan oiartzunenemoitzak doguz.

Baiña, txarri guztiei San Martin eguna eltzen jakenmoduan, Gremio ta kofradien urrezko sasoiari be, bereamaiera-aldia ganeratu jakon lasterrean. Eta batez be,

XVIII. gizaldira eldu ta arrezkero, gitxi-gitxika desager-tzen joan ziran gure inguruetatik, Anaidi usaiñeko era-kunde guztiak, liberalismoak aldarrikatzen eban langin-tza-askatasunaren kontrako zerak lez artuak izatenziralako.

Arrantzaleek ostera, kondairako aizeei aurpegia emo-naz, euren kofradi kutunei sendo ta ezin-indartsuagoeusten saiatu ziran, Anaidien kontrako ekintzak iraunizan eben unekada luze-samar guztian zear, eta iñolabe ez eben itxi, liberalismoaren eragiñez, zein besteedozein arrazoiren baten bultzadaz, erakunde jator oneikgure portuetatik aide egitea.

Gaur, urteak bitartean dirala, argi ta garbi ikusidaikeguz gure iraganeko itsas-gizonen eusketa-lan izer-ditsu orren frutuak: Bizkai'ko edozein arrantzale-portubatera urreratzea baiño ez daukagu, kofradiak, gauregunean dauken bizitasunaz, eta arrantzaleen lan-era-ketearen barruan, ondiño jokatzen daben paperaren garan-tziagaz oartzeko.

2. NOIZKOAK DIRA KOFRADIAK?

Euskaldunon itsasoarenganako zaletasuna, ez daatzokoa.

Lur onetako semeok ba daroagu gizaldi-mordo bat,itsasoak austen eta arrantza-lanak jorratzen.

Gai onegaz lotuta, Bizkai'ko arrantzaleen Anaidi edoKofradiak be, naiko antziñakoak doguzala esan geinke.Len, joan da dagoan sasoi bateko aztarnak lez aurkeztudoguz. Baiña... zeaztu al ete da joanda dagoan sasoiori zein izan leiteken?

Bai, zalantza barik.

Arrantzaleen kofradien jaiotzea, Erdi-aroan kokatubear dogu. Ain zuzen be, amalaugarren gizaldikoakdira, gitxienez, Bizkai'ko lurraldean zarrenak lez ager-tzen jakuzanak.

Bermeo'ko arrantzaleak , esaterako, 1353. urtean ida-tzi ebezan euren kofradiaren ordenantzak; Baiña sasoiorretarako, Anaidiak ba eroiazala bizirik urte batzukesan geinke, araudiaren kapitulurik geienak, "...otro sihemos de costumbre antigua y ordenamos...", "...otrosi hemos de costumbre inmemorial y ordenamos..."eta antzeko esaldiekaz asten diralako.

Lekeitio'ko kofradia be aldi berekoa dogu. Baiñaerri oneri dagokionez, ez datoz batera ikerlari guztiak,kofradiaren jaiotze-eguna zeazterakoan. Rumeu'k, esa-terako, erriagaz batera sortu zala diñosku, 1325. urtean.Ostera, Cavanilles istorialariaren ustez, 1381. urtean buru-tu ziran kofradiaren tajuketa-lanak. Labairu'ren eritxiz,barriz, XV. gizaldikoa da Lekeitio'ko Anaidia. Zeatzagoesateko, 1460. urtekoa. Baiña jakingarri au ez da zuze-

4

Page 7: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

na izan bear, dirudienez, Ugartetxea'k, bere liburuetari-ko baten, kofradiari buruz itzegiten dauan agiri batenbarri emoten dauskulako.

Dana data, zera aitortu bearrean aurkitzen gara Biz-kai'ko kofradien sorketa-aldiari buruz: Aitatu doguzanbiak kendu ezkero, beste guztiak, osteragokoak jakuza-la. Edo obeto esateko, osteragokoak dirala, beintzat,gure eskuetara eldu diran eurai buruzko jakingarririkzarrenak.

Orrelan, Plentzi'ko arrantzaleen kofradiko lenengo-ko araudia 1524. urtekoa da, ta Ondarru'ko Anaidiarenordenantza zarrak, 1593. urtekoak. Mundaka'ko eleiza-teari dagokionez, bertako arrantzaleen Gremioa XVIIgizaldian ikusten dogu lenengoko aldiz, Bilbo'ko kon-suladoagaz itun bat izenpetzen; eta Elantxobe'koari buruz-ko jakingarririk zarrenak, XVIII. gizaldikoak doguz.

Portu guzti oneitan, aitatu doguzan urte ta gizaldienaurretik be, ba egozan arrantzale ta itsas-gizonak ziurasko. Baiña sendo eratutako kofradiak egozanik, ezingeinke ziurtatu gaurkoz, dokumentziñoaren ara-bera.

Azkenez, ekarri doguzanakaz ez dala amaitzen Biz-kai'ko lurraldean, gizaldietan zear izan diran itsas-gizo-nen kofradi guztien zerrendea adierazi bear dogu. Orreinganetik, garrantzi gitxiagoa izan bai, baiña euren bizitzaxeea euki izan daben beste arrantzale-anaidi batzuk beeuki ditugu gure inguruetan. Euren artean, eta dan-danak sartzeko asmo barik, Portugalete, Algorta, Zier-bana ta Armintza'koak aitatuko neukez nik.

3. ZELAKOA DA KOFRADIEN BARRU-ERAKETEA?

Kofradien eraketez asterakoan, Anaidiaren aginteanoren edo nortzuen eskuetan dagoan itauntzea dator-kigu burura lenengo ta bein.

Nork agintzen dau, beraz, Bizkai'ko arrantzaleenkofradietan, eta zelan eratu ta bideratzen da aginte ori?

Erakunde oneitan, ez dau kanpoko iñork agintzen.Arrantzeleak eurak dauke kofradiaren agintearen ardu-rea. Baiña... diñogun onek, ez dau adierazo nai kofradibarruan, marine] bakotxak, berak gura dauana, ta bereerara egiteko eskubidea daukanik gero. Arean be ezorrelakorik. Arrantzaleen agintea eraketa sendo batezapainduta agertu oi jaku kofradiaren barruan, eta jaur-keta-organu (Organos de gobierno) mota ezbardin birenbitartez mamituta: Arrantzale askoz osotutako orga-nuen bitartez eta kofradikide bakar batek gorpuztutakokarguen bidez.

Zeatzago ikusi daiguzan batzuk eta besteak.

3.1. Arrantzale askoz osotutako kofradien jaurketa-orga-nuak

Mota onetako jaurketa-organuen artean, Arrantza-

leen Batzar-Nagusia dogu, orain eta emen, aitatzea mere-zi dauan bakarra.

Guk ezagutzen dogunetik, betidanik egon dakofradi-eraketearen barruan, tankera onetako organuren batedo beste. Ordenantzarik zarrenak be, "Ayuntamientode Cavildo", "Junta de Cofradia" ta antzeko izenekazornidutako organuen barri emoten dauskue, ta arrezke-roko kofradien dokumentuetan, noiz-gura agertzen jakuzArrantzaleen Batzarrak, ofizioaren arazoei buruzko era-bagiak artzen.

Batzar Nagusi au, Kofradi barruan geien agintzeneban organua izaten zan, antziña, ta bertan artutakoerabagiak, nai ta nai ez onartu bearrekoak izaten ziranarrantzale guztientzat.

Bestalde, bere ardurea, bere egitekoa, ondoren jar-ten doguzan puntu bietan zeaztu geinke:

a) Arrantza arloan sortzen ziran eztabaida ta arazoguztiak konpontzea, orretarako egokienak ziran eraba-giak artuaz.

b) Kofradiko kargurik garrantzitsuenak izendatu, taagintearen epea amaitzen jakenean, kargua itxiten ebenei kontu-arrazoiak eskatzea.

Arrantzaleen kofradietako Batzar Nagusia aztertze-rakoan, alboratu eziñezko gai bat agertzen jaku beti:Nortzuk osotzen eben Batzarra? Nortzuk euken beresesiñoetara joateko eskubidea? Armadore edo ontzijau-be bakarrak, ala arrantzale guztiak?

Orain baiño lenago be, sarritan jarri da itaun orimai ganean, eta erantzun ezbardiñak jazo dauz ikerla-rien aldetik.

Gure ustez, puntu onetan, Gremiorik geienetan jazozan kontua gertatu zan arrantzaleen kofradietan be.

Erdi-aroan sortutako Gremio ta Anaidi askotan, XV.gizalditik aurrerantz Europa'ko lurralde guztiak jalgi eba-zan ekonomi-larrialdiaren bultzakadaz-edo, gitxi-gitxikausteltzen joan ziran maestro ta ofizialen arteko artue-monak. Alde batetik, maestroak, berez be, naiko zorio-nekoa zan euren gizarte-barruko postua, geroago tabitxi lortueziñago baten biurtzeko alegiñetan asi ziran;Eta bestetik ofizialek, ugazaben jarrerearen ara-bera,eroien bizimodu larria aldatzeko biderik ikusten ez ebe-nez, asarre-bizitan jarri ziran nagusien aurka, makiña-txo bat eztabaida, naste-borraste ta gorabera zaratatsuaksortuz.

Gauzak orretan, Gremio asko, ofizio bardiñean ebil-zan langillen aterpea izateari utzita, maestro utsen agin-te-bide batzutara biurtu ziran; Au da, Ugazaba ta Nagu-siak, euren almena langilleen ganean jartzeko erabiltenebezan tresna batzutara.

Arrantzaleen kofradietan be, antzeko zeozer jazozan. Asiera baten, kofradikide guztiak joan oi ziran

5

Page 8: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

Batzar Nagusira, ta danak euken, eritxia agertu zeinbotoa emonaz, bertan egozten ziran erabagietan parteartzeko eskubidea. Baiña denborea joan eta denboreaetorri, armadoreak, ekonomi-arazoak eragingarri ebeza-Ia, arantzale arruntak kofradiaren aginte-bideetatik bas-tertzeko ekintzetara jo eben, indartsu, ta une konkretubatera ezkero, kofradiaren jaubetzea euren esku baka-rretan batzea lortu eben. Ondorenez, Batzar Nagusia,armadore utsen txoko antzeko leku bat biurtu zan.

Bermeo'ko kasua ekarri geinke, apaingarri, diñogunaldaketa au argiago ikusteko.

Erri onetako kofradiaren 1353. urteko ordenantzak,sasoi aretan, kofraditar guztiei emon bear izaten jakelaBatzarrerako deia ezagutzen emoten dauskue, danaketa bakotxak, euren erizpideak antxe adierazteko auke-rea izan egien. Ain zuzen be, 20. kapitula argiemoilleadogu puntu onetan:

"... cuando hubiere alguna necesidad de facer junta-mento de cavildo sobre algunas cosas de sobre marque los dichos mayordomos sean tenudos y obliga-dos de nos hacer saber a todos los cofrades de ladicha cofradía ..."

Egoera onek zenbat iraun eban ez dakigu.

Baiña XVIII. gizaldiko liburu zar batzuk agertzendauskuenetik, eunkada onetan, aldatuta egoan jadanik,antziñako sistemea, ontzijaube bakarrak joan oi ziran,geienetan, kofradiko Batzar Nagusietara-ta.

Noiz eta zelan aldatu zan aspaldi-danik zutunik egoanoitura zarra?

Gaurkoz, ez daukagu esku artean itaun onentzakomoduko erantzun egokirik. Baiña aldeketea izan zana,jakin dakigu, argi ta garbi.

XVIII. gizaldian, Bermeo'ko arrantzaleen kofradia-ren iru-lau puntu eztabaidatsui buruzko bere eritxiaagertzean, aitatu dogun aldaketa onek, bere eskutikdakarkigun kezka bardiña, agertu eban Bilbo'ko lege-gizon batek. Zera iñoan orretarako idatzi eban infor-mean: Ez ekiala berak, antziñako ordenantzak BatzarNagusirako deia kofradikide guztiei egin bear izatenjakela esan ezkero, Armadore bakarrez osotutako Batza-rretan, kofradia osoari buruzko erabagiak zelan artuleitekezan:

.. no se io como juntandose acordando solos lospocos dueños de barcos, pueden sus acuerdos ligara todos los cofrades mediante lo dispuesto en elcapitulo veinte..."Batzar Nagusiaren azterketeagaz amaitzeko, bere bere-

zitasun bi aitatuko doguz: Agertzen eban seriotasunkutxua aide batetik, eta bere inguruan sortu oi zanjai-giroa bestetik.

Arrantzaleak, ospe ta arreta-andiko zer bat lez jotzeneben kofradiko Batzar Nagusia. Garrantzi orrek eragin-

da, Ordenantzak be seriotasun-jantziz estaldu, ta arau--gogorrez zuzentzen ebezan Batzarrei buruzko gora-beraguztiak. Orrelan, esaterako, mariñelen alperkeriagaitik,sesiñoak, erdi-utsik eta erabagiak artu-eziñik aurkitzekoarriskua alboratzearren-edo, derriorrezkoa zala iñoenaraudirik geienak, arrantzaleak batzarretara joatea, tazigor gordiñak jarten eutsezan lepo-ganean, betebearorreri tati egiten eutsenei.

Antzeko zentzu batek aginduta, osoan debekatutaegoan egon, kofradiko Batzarrak burruka-toki lotsagarribatzutan biurtu ez egiezan, norbere eritxi ta usteakazaltzerakoan, aldarrika asi, aiñenak esan, edota batzarki-deei irain larriak botatzea. Sesiñoetan ago-loi agertzenziranen bizkar ganera jausi oi zan ordaiñaren latza be,ez zan makala izaten.

Agirian dagoanez, ba, kofraditarrak ez eu ken BatzarNagusia San Juan-suetan erre edo leiotik bera botatzeko.

Dana dala, ez uste izan Batzar Nagusiari buruzkogai guztiak illun, itzal, txordo ta ezin-astunagoak izatenziranik gero!!

Arrantzaleek, ba ekien, ondo jakin be, Batzarra aitza-ki lez artuta, sekulako jan-edanaldiei ekitea. Anaidi ezbar-diñetako kontuliburuak, sarri emoten dauskue, Batza-rrok zirala-ta, jaki, ardauta txakoliñak ordaintzeko,montoitik atera bear izaten ziran diru-kopuruen barri.Bermeo'n, adibidez, 1753. urtean,

.. un dia que bubo congreso de cofradia gastaronentre treinta compañias a precio de diez y seisquartos de azumbre importan trescientos treinta yocho reales".

Eta Elantxobe'n be, joan dan gizaldiaren asieran,oso zabalduta egoan kofradiko batzarretan zerbait janeta edateko oiturea. Sasoi beratako kontu-Iiburuak ager-tzen dabenez, urte baten,

"... cuarenta y dos reales importe de desaiunos dadosa los maestros y timoneles y otros en varias reunio-nes, sobre la maiordomia y otros asuntos..."

3.2. Arrantzale bakar batek gorpuztutako karguak

3.2.1. Maiordomoa

Kofradiko karguen artean, maiordomoa dogu, zalan-tza barik, garrantzirik geien agertzen dauana. Orregai-tik, postu au betetu oi ebenak, kofradi-barruan egoeraindartsu baten aurkitu, ta arrantza munduan ondo sus-traitutako gizonak izaten ziran geienetan. Bermeo'n adi-bidez, XVIII. gizaldian, kofraditarrak izan bear izatenziran maiordomoak, nai ta ez, eta itsasora ebilzan arran-tzaleen artean aukeratutakoak. Ondarru'n, antzeko zer-bait jazoten zan XVII. eunkadean: Anaidiaren buru lezagertzen zan maiordomoa, erriko mariñelen artean auke-ratu bear zala.

Baiña, nork eta zelan izendatzen eban maiordomoa?

6

Page 9: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

Batzar Nagusiaren ardurea zan maiordomoaren izen-datzea. Puntu ori, ganera, kofradi ta sasoi guztietanizan da orrelan.

Alderantziz, izendatze orretarako jarraitzen zan bidea-ri dagokionez, kofradia guztiak ez ebela bide bardin batjarraitzen esan bearra dago.

Iru sistema ezbardin erabilten ebezan Bizkai'ko por-tuetako arrantzaleak, kofradiko maiordomoaren izenda-tzea mamitzeko:

— Aukeraketea.— Zozketea.

— Errematea.

Aukeraketea, Plentzi, Lekeitio ta Bermeo'ko kofra-dietan jarraitzen zan; Ikusten danez, ba, porturik geieneta garrantzitsuenetan zabalduta egoan izendatze-ereazan au.

Errematea, ostera, XVIII. gizaldiaren osteko Ber-meo'ko Anaidian bakarrik erabilli oi zan. Erri onetan,antziñako oitureari jarraituz, aukeraketa-aldiak eltzenziran bakotxean, kofraditarren artean sortzen ziran seku-lako burruka ta eztabaida zaratatsuak alboratzearren,1732. urtean, arrantzaleak, Batzar Nagusian batua, taaurrerantzean, maiordomogintzea errematean ateratze-ko asmoa agertu eben. Akorduaren berba zeatzetan,

.. sacar la maiordomia a remate y candela pública..."erabagi eben.

Azkenez, zozketea, Elantxobe'ko arrantzaleen Gre-miokoak erabilten eben, soil-soillik, Bizkai'ko lurralde-koen artean. Anaidi onetako aktak, ez dauskue gauzaasko esaten, eleiz-ate aldapatsu onetako kofraditarrakmaiordomoaren zozketea zertzeko emon oi ebezan oin-kada zeatzei buruz, baiña agirion ara-bera, Elantxobe'ta-rrek, maiordomo-izendatzea zozketa-bidez burutzenebela, ez daukagu ukatu edota zalantzan jarteko.

1832. urtean, esaterako, sasoiko akordu-liburuak ager-tzen dauanez, zozketea egin ondoren, Francisco Goro-zika izeneko batek urten eban maiordomogintzean iñar-duteko. Baiña arrantzale onek, kargu ori artzerik, entzunbe gura ez ebanez, zera egin zala diñosku aitatutakoagiriak: "... se hizo nuevo sorteo de mayordomo cuyoempleo ha recaído en Domingo de Sarricolea..."

Bein izendatua ezkero, urte beterako izaten zanmaiordomoaren kargua: Au da, urte bateko aukeratze--egunetik, urrengo urteko egun bardiñerarte luzatzenzan kofradiko buru onen aginte-aldia. Bermeo'n, adibi-dez, San Martin egunean asi, ta urtebetegarrenean lagabear izaten eban maiordomoak bere kargua. Plentzi'nbe, beste orren beste. Lekeitio'n, barriz, ekainaren ogeita amargarren egunez egin oi ziran maiordomogintza--artze ta uzteak.

Ganeranzko portuetan be, bardin-antzean jazotenzan.

Bestalde, aginte-epea amaitu ondoren, bere ardura-pean egozan arlo guztiei buruzko kontu-arrazoiak emonbear izaten ebazan maiordomoak, Batzar Nagusiarenaurrean. Zeatzak izan oi ziran kofradietako ordenan-tzak, kontu-emote ori arautzerakoan. Orrelan, kofradiezbardiñetako liburuak diñoenetik, Bermeo'ko Anaidian,Santa Katalina egunez egin bear izaten zan maiordo-moaren deskargu au, Plentzi'n, Iñozente egunean, Elan-txobe'n, otsaillaren bigarren egunean eta Lekeitio'n,San Pedro jaiaren biaramonean, au da, ekainaren ogeita amarrean.

Maiordomoaren zer-egiñekaz sarturik, ez eukala lanerrezik aitatu bear dogu. Bere egitekoa patxadaz bete-tzeko, zorrotz, burutsu, zoli, zuzen, eta diru-arazoetanargi be ondo argi jokatu bearra izaten eban, urte bako-txean, maiordomoaren kargua bereganatuta eukan arran-tzaleak. Orrezkero, ba, arrantzale ganorabako ta trake-tsak, ez euken maiordomoa izaterik. Eta armadoreak ezziranak be, jakiña, sarritan, aukera orretatik aldendutaagertzen ziran.

Baiña, zeintzuk ziran, ain garrantzi andiz apaindutaagertzen jakuzan maiordomoen bete-bearrak?

Kargu oni leporatu oi jakezan ardurak, ondorendakarguzan bost puntuetan zeaztu geinkez:

a) Diru-kontuen ardurea: Kofradiaren eskuetara, aidebatetik zein bestetik etortzen ziran diruak batu, gorde,zaindu ta ordainketak egitea.

b) Kofradiaren ondasunen ardurea: Kofradiak, berelana aurrera ateratzeko bearrezkoak ebazan tresna, libu-ru, etxe ta beste gauza guztiak jabotea.

d) Kofradiaren aginte-ardurea: Ordenantzetako agin-duak eta Batzar Nagusian artutako erabagiak arrantzaleguztiai betetu eragitea.

e) Arrain-saltzearen ardurea: Kofradikideek porturaekarren arraiña aide batera saltzea.

f) Epaille-ardurea: Arrantza-gaiak sorburu zirala,kofraditarren artean, noiz-beinka sortzen ziran eztabai-da ta izkilluetan, epaille modura agertu ta sententziegokiak emotea.

Gaur egunean, kofradiko karguetatik aldentuta dagomaiordomoaren irudia. Baiña bere ordez, gitxi gora-berazeregin bardiñetan iñardu oi dan Presidente, Lendakariedo Patroi Nagusiaren kargua ezagutzen dabe Bizkai'kokofradiek.

3.2.2. Señeroa

Arrantzaleen kofradietako kargu berezi bat doguseñeroarena. Au da, itsas mundutik kanpora ezagutzenez dan kargu bat.

7

Page 10: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

Maiordomoaren kasuan legez, señeroaren izenda-tzerako be, bide ezbardiñak jarraitzen ebezan kofra-diak. Baiña kargu aregaz jazoten zanaren kontra, emen,bi besterik ez ziran izendatze-ereak: Aukeraketea taZozketea.

Aukeraketea, Bizkai'ko kofradien artean geien zabal-duta egoan izendatze-bidea zan. Baiña ori ta guzti be,Anaidi danetan ez zan aukeraketarako bide bardin batjarraitzen.

Batzutan, arrantzaleen batzarrak aukeratzen ebazanseñeroak, bai zuzen-zuzenean, Plentzi'n jazoten zanlez, zein sei gizon adituz osotutako komisiño aukera-tzaille baten bitartez (Bermeo'ko XIV. gizaldiko kasuadogu au).

Besteetan ostera, maiordomoak eurak izendatzen ebe-zan señeroak, edota aurretik kargu berean iñardu, taaginte-aldia amaitzeagaitik-edo, señerogintzea izterajoiazanak .

Zozketeari dagokionez, ez zala gauza arrunta señe-roa izendatzeko bide orretatik joatea onartu bear dogu,baiña an-or-emendik batu al izan doguzan dokumen-tuetan, ori, orrelan egin oi zanaren lekuko bat baiño

geiago ikusteko aukerea izan dogu-ta, guk geuk, agiriokdarioena ona ekartea baiño ezin dogu egin. Ain zuzenbe, Bermeo'ko kofradian, XVIII. gizaldian, antziñakoaukeratze-erea baztertuta, zozketara ateratzen zan señe-roaren kargua, Orretarako, ondoren alzalduko dogunbidea jarraitzen zala: Lenengo, ontzi jaube bakotxarenizena paper-zatitxo baten idazten zan. Bein, armadoredanen izenak paper-mukur banatan jarrita egozanean,idazkitxo guztiak oratu, ta txapel baten barruan sartzenziran, alkarren artean ondo naastuta itxiteko. Zurrum-billoaren-zurrumbilloz, zein norena zan ezagutzeko modu-rik be ez egoanean, "esku-garbi" batek, papertxo batjasoten eban alderatik, eta bertan idatzita agertzen zana-ren bizkar ganera jausten zan, urtean zear, señeroaizatearen ardurea.

Dana dala, señeroa izendatzeko bide bat zein bes-tea jarraitu oi zala, kofradirik geienetan, kofradikide biizaten ziran, gitxienez, kargua betetzeko aukeratu oiziranak, eta karguaren epe edo aginte-aldia, urte bate-koa izaten zan.

Bestalde, eta errez ulertzeko gauza bat danez, edo-zein ez zan señeroaren lekuan jartzeko gai izaten. Itsa-soa ondo ezagutzen eben pertsonak izan bear izatenziran señeroak. Arrantzaleak eurak be, ondo baiño obe-to ekien ori, ta ordenantza zein Batzarretako erabagienbidez, noiz-gura jartzen ebezan señeroa izateko betetubear izaten ziran baldintzak.

Plentzi'n XVI. gizaldiko ordenantzak, esaterako, zeraeskatzen eutsen señerorako autagaiei: "... que sean per-sonas instruidas en la navegación ..."

Bere aldetik, Lekeitio'ko kofradiko XVIII. gizaldikoaraudiak, "... de la major sattisfacción y vigilanttes paracuidar y reconocer el tiempo, mareas y marettas..." izanbear zirala señeroak agintzen eban.

Baiña, jo daigun kargu onen zer-egiñetara.

Señeroa, arrantzaleen lana ziurtasun-giro baten aurre-ra ateratzeko asmoagaz sortutako irudi bat dogu. Daki-gunez, itsasoa, inguru-giro gaizto, mizkatu ta muxeruadanez, bere ganean lanean ibilli bearrak, arriskuak uga-ri dakarkiez arrantzaleei. Itsaso-ganeko lanaren berezkoarriskugarritasun orren aurrean, kofradi bakotxak, berebarruko arrantzaleei, itsasora askatasun osoz urtetzekobaimena emongo ba'leutse, itsas-gizonen artean ain sakonsartuta dagoan nork-geiagokeriaren bultzakadaz, zen-bait ontzi, urak asarre-bizitan egonda be, arrantzanurtengo litzakez ziur asko, alboko txalupak baiño arraingeiago barruratzeko asmo txalogarriaz, bai, baiña aldiberean, ontzibarruko lagun guztien bizitzea arrisku-gorrianjarriaz.

Señeroaren irudia, ba, arrantzaleen eguraldiarekikoburuarinkeriak baztertzeko asmatuta dago.

Orrelan, astegunetan, beste iñor baiño lenago altza-tu oi ziran ogetik señeroak, eta eguraldiak agertzeneban itxurea aztertu ondoren, itsasora urtetzeko baime-na emon, ala portuan lotzeko komenigarria agertzeneben, danak batera artutako erabagi baten bidez.

Señeroak eguraldiari buruz iñoena, lege biurtzenzan ontzi guztientzako, ta euren aginduen aurrean, arran-tzaleak, ez euken besterik, oso-osoan betetzea baiño.

Señeroen egunsentiko zer-egin au, oso ondo ager-tzen dausku Von Humboldt Germaniarrak, XIX. gizal-diaren asieran Euskalerri'tik egin eban osteran ikusi eba-na munduari ezagutzera emoteko idatzi eban liburubaten. Idazki onetan, Lekeiti'ko oitura-bitxiak eta ekan-du aitagarriak adieraztean, señeroen egiteko berezia ager-tzen dau, ezin artez eta dotoreago. Ona emen bereberbak:

.. señero bi joan oi dira egunsenti guztietan portuondoan dagoan talatxora. Itsasoa asarregi ba'dago,ez dabe itsasorako baimenik emoten. Barriz, urabare-bare ba'dago, arrantzaleei del egiteko ardureadauken 24 edo 26 neskatillei, lo dagozan mariñelguztiei batzarra dagoela jakin-eraztea agintzen dau-tse. Neskok, erri guztiari buelta osoa emoten dau-tse, goitik bera ta eskerretik eskumatara, kofradiki-

8

Page 11: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

deei Jainkoa'ren izenean, esnatu ta izartuteko eskatuaz.Deiari erantzunez, arrantzale guztiak batzen dira-nean, eztabaideari ekiten dautse lenengo, ta gero,autuak amaitutzat jota, itsasora urtetzea komenigarridan ala ez erabagiten dabe danen artean, botoa bidedala..."

Baiña egun-argitzean burututen eban onegaz, ez zanamaitutzat joan señeroaren lana.

Danok dakigunez, itsasoa azpijoko-zalea da osoan,eta goizean-goiz, aurpegi alai ta barretxuaz agertu arren,ba daki, ondo jakin be, une batetik bestera, begitarteaillundu, ta muturra asarre baiño asarreago jarten.

Eguraldi-aldaketa arrigarriok jazoten ziranean be, baeukan señeroak zer-egiñik, bere pentsura egoan egon,itsasoan arrantzan ibilli ta itsaso txarraren susmoa ager-tzen zanean, etxera bueltatzeko agindua emotea-ta. Indar-jantziz apainduta agertzen ziran, señeroek egoera oneierantzuteko emoten ebezan aginduak be, ta derriorrezjarraitu bearrekoak izaten ziran kofraditarrentzat, zigorIatzen ordainpean.

Gaur egunean, ia osoan baztertuta dago señeroarenkargu jator au, Bizkai'ko kofradietatik, Guk dakigula,Bermeo'n baiño ez da jarraitzen, orain, señeroen ingu-ruko oitura-mordoa.

3.2.3. Ustrumanak edo itsas-alkateak

Izen bi oneikaz ezagutzen doguzanak, arrantzaleenkofradietako beste antziñako kargu berezi batzuk doguz.

Zer egiten eben? Azalpen txiki baten ondoren ikusi-ko dogu.

Asmatu al izango dozuenez, arrantzaleen kofradiakez ziran antziña, eta gaur be ez dira, olio-ontzi batzuk.Urteak aurrera ekin-ala, arrantza lanari lotutako amaikasaltzaio, gora-bera, eztabaida ta iztillu latzun sortzenziran kofradikideen artean: Arrantza-tresnak zirala, kaiakzirala, itsasorako orduak zirala, patroiak arrazoi barikarrantzale bat ontzitik kanpora atera ebala, ... noiz-guraegozan arrantzaleak, auren berezko bizitasuna biztuta,alkarren arteko burrukaldietara joteko prest.

Eztabaidoi urtenbidea billatzeko, ordenantzetara edo-ta kofradiko batzarretan, arrantza-lanei buruz artutakoerabagietara joateko oiturea egoan. Argi egoan, beraz,izkilluen aurrean zirt edo zart egin bear zan jakiteko,nora jo bear izaten zan.

Baiña, nork egiten eban arrantzaleen artean epai-llearen papera? Nork zeaztuten eben ezatabaida bako-txari aplikatu bear izaten jakon araua, ta aplikaziñoorretatik urtetzen eban sententzia emon?

Len, maiordomoaren lana zala au esan dogu, etaondo esanda dago, portu batzutan, beintzat, orrelan

egiteko oiturea egoan-eta. Urrunago jo barik, Lekeito'n,XVI gizaldiaren asieran, erri onetako kofradiaren maior-domoak, zera agertu eban eztabaida baten aurrean:

.. en caso de nabegación y mareaje a nosotroscomo a mayorales nos toca el poner y probeer yconserbar las cosas tocantes a dicha cofradia y nabe-gación, sin intervención de la justicia ordinaria..."

Bermeo'n eta Plentzi'n, barriz, kargu berezi bat egoanarrantzaleen arteko eztabaidak ezagutu ta epaitzeko:"Ustruman" edo "Instruman" izeneko kargua.

Ez dakigu izena nundik etorri Ieikioen Ustrumanoi,baiña euren izatea, argi-argi dario agiri zarretatik.

Plentzi'n, kofradiaren Batzar Nagusian izendatu oizan kargu au, aukeraketa-bidez.

Bermeo'n, ostera, Udaletxeko karguen artean ager-tzen zan. Alkatearen laguntzaille modura: Zeatzago esa-teko, Erriko buruaren esku egoan epaille-zeregiña, arran-tzaleen arteko eztabaidetan betetzeko arduraduna lez.

Dana dala, gaur egunean, desagertuta daukagu irudiau gure inguruetako kofradietatik.

3.2.4. Bentadore edo Arrain-saltzailleak

Bizkai'ko kofradietan zear oso zabalduta egoan bes-te kargu bat dogu Bentadoreen au, aurrean ekarri dogu-zanen aiñako garrantzitsua izan ez arren.

Arrain-saltzailleon izendatzeari dagokionez, kargu aube, Batzar Nagusian aukeratzen zala, geienetan esanbear dogu. Bermeo'n eta Plentzi'n, orrelan izaten zanbeiñik-bein, ordenantza zarrak diñoskuanari kasurik egi-ten ba'dautsagu.

Bere zer-egiñaz, ez dogula zer-esan askorik ustedot. Karguaren izenak berak emoten dausku ezagutze-ra, argi ta garbi, Bentadoreon lanaren muiña zein iza-ten zan: Kofradiko arrantzaleek porturatzen eben arrai-ña batera jarri, ta subastan saltzea.

Gorago be aitatuta daukagunez, arrain-saltzaillearenardurea azken baten, maiordomoaren eskuetan egon oizan Anaidirik geienetan, baiña saltzeari egokiozan Ian--materialak eta bete-bear zeatzak, kargu au betetzeneben kofraditarrak eroaten ebezan aurrera.

3.2.5. Beste batzuk

Puntu onetararte aitatu doguzanetatik aparte, ba euke-zan Bizkai'ko arrantzaleen Kofradiak, ain ospe ta garran-tzi andiko jantziz estalduta agertzen ez ziran beste kar-gu batzuk be.

Ez doguz azalduko orain, eurai buruzko zeaztasuneta jakingarri guztiak, orretan iñarduko ba'giña, guregaurko itzalditxo au lar baiño geiago luzatuko litzakelako.

Baiña ori gora-bera, ez dot uste zentzunbakokeribat danik, geiago ez ba'da be, karguok, gan-ganetiko

9

Page 12: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

zerrenda arin baten aitatzea. Gogoratu daigun, beraz,kontadoreak, Aguazillak, Atalaiadoreak eta kapellauakbe ba egozala gure kofradietan, arrantzale ingurukolan-burpillaren barruan, euren zer-egintxu apala betetzen.

4. ZER EGITEN EBEN KOFRADIAK?

Kofradiko kargu ta jaurketa-organuak azaltzerakoan,erakundeon zer-egiñen errepaso naiko zabal ta sakonbat egin dogula uste dot, kargu bakotxaren zer-egiñakaitatzean, azken baten, kofradi ber-beraren egitekoakzenbatu doguzalako.

Baiña ori ta guzti be, Anaidiaren esku egozan bete--bearren arazoak, azterketa berezi ta zeatz bat eskatzendauala uste dabenen eritxikoa nozue, gai orrek, aparte-ko garrantzi mamitsu bat daukala pentsatzen dodalako.

Ez dot uste, beraz, arrantzaleen anaidiak betetzenebezan funtziñoen azterketatxo bat orain egitea, berelekutik kanpo egongo litzakenik.

Orixe da, ba, ondoren egingo doguna.

Kofradien zer-egiña, arrantzaleen munduko alik etaarazorik geienei erantzutea zan, antziña, alik eta arreta-rik geienagaz. Eta gaur be orrelan dala esango ba'gen-du, ez giñake egiarengandik urrun izango.

Bermeo'ko kofradiaren 1353. urteko ordenantzak,oso ederto ta argi agertzen dauskuez, aldi areitan, Anai-diak betetzen ebazan zer-egiñak. Araudiaren itzaurrean,kapituludiak ikututzen dauzan gaiak zenbatuaz, zeraekarren:

"...ordenanzas tocantes al oficio de pescar y para lagobernación y servicio del Altar del Señor San Pedro

y para el reparo de los pobres de la dicha Cofradiapara en servicio de Dios y sobre otros casos a suoficio tocantes ynnecesarios..."Zati onetan ezin-argiago agertzen jakunez, iru ziran,

batez be, kofradiaren elburuak:

a) Arrantza-lana arautu ta eratzea ("... oficio depescar...").

b) San Pedro'ren altarea zaindu ta bere omenezkoospakizunak atontzea ("... servicio del Altar del SeñorSan Pedro...").

d) Arrantzale txiroei laguntzea emotea ("... reparode los pobres de la dicha cofradia...").

Lenengo puntuari dagokionez, oso zabala zan kofra-diaren lana. Arrantza-lana eratzean, sareak, amuak, apa-rioak, arrantza-kalak, itsasorako orduak, arrantzale taarmadoreen arteko Ian-artuemonak, arrain-saltzeak, etagaioi Iotutako beste arlo batzuk araututen ebezan kofra-

diak, bide batez, atonketa oi lako batez apaintzen ebezanbitartean. Zeatza, sakona ta ugaria dogu, Anaidiak, gizal-dietan zear, lan-tajuketa arlo onetan borobildu izandaben bearra. Iñoiz be ez amaituteko moduko zerren-da bat osotuko genduke, aitatu doguzan gai guzti orreiburuzko kofradi ezbardiñen erabagi ta neurriak zenba-tzen asiko ba'giña. Naikotzat emoten dogu ba, gaurkoz,ekarri dogun erakuski edo muestreagaz.

Bigarren puntuan sartzeko orduan, kofradiaren ize-netik bertatik asi bearrean aurkitzen dogu geure burua.Arrantzaleen anaidiak, gremiorik geienak lez, Santu batenizena artzen eben beti. Bizkaia'n, San Pedro'ren titulu-pean agertu izan jakuz danak, Santa Klara izena dau-kan Ondarru'koa ta besteren bat edo bi izan ezik.

Izena jarterakoan jarraitzen zan jokera au, ez zankofraditarren mizkakeri bat, Anaidiak euken erlijiño-dimensiñoaren izpillu zintzo-argi bat baiño. Arrantza-leen Gremioak, ordenantza ta liburu zarrak agertzendauskuenez, amaika elizkizun eta siñismen-ekintza buru-tuten ebezan euren patroiaren ikurpean. Orrelan, kofra-dirik geienak, San Pedro'ren izenean eraikitako altarebat euki oi eben erriko Eleiza nagusian, ospakizunakeratzeko bear izaten ziran ornamento ta guzti. Bestal-de, ez uste izan altare ta elizkizun-jantzi guztiok, ber-tan bera itxi, ta marasma-etxez josita egozanik gero.Gure arrantzale-arbasoak, ez euken eleiza-tresneri ausitsari jaten emon edo ardiak lodituteko. Orregaitik,ordenantzak, Patroiaren altarean, kandelak beti biztutaeukitera, edota astearen barruan bi edo iru elizkizunegitera beartzen ebezan kofraditarrak ia beti.

Gaur egunean, osoan galduta ez ba'dagoz, gure ingu-ruetatik noiz-aldenduko egon bear dira egon be, antzi-ñako arrantzaleek, kofradiko Patroi deunaren inguruanburututen ebezan erlijiño-oiturak. Ekandu zar orreinartetik gelditzen jakuzan aztarren bakarren artean, Ber-meo'ko portuan, San Pedro egunez, patroiaren olezkoirudi bat lepoan artuta, arrantzale batzuk egiten dabenprozesiñoa aitatu geinke.

Eta azkenez, kofradian arrantzako txiroen aldekolana aitatzea falta jaku.

Anaidien laguntza-lan onen zabaltasuna, ezbardiñaizaten zan Bizkai'ko portu batzuetan eta besteetan, bai-ña kofradi danak betetzen eben, bat bera be kendubarik, euren kideen aldeko ongintza zeregiñen bat edobeste. Arrantzale gaixotuei ditu-laguntzak eskeiñi, arran-tzale zarrai pentsiñoak emon, kofradikideen alargun etaumezurtzei Ian-sari ordekoak ordaindu, arraiñik ez egoanaldietan, partilla-aurrerapenak arrantzaleen artean zabal-du..., irudimenak zelan emon, orrenbeste laguntza-motaezbardin burutu izan dabez Arrantzaleen Anaidiak, urtee-tan zear, beti, ori bai, esku-artean erabillen diru-kopu-ruaren neurrian.

10

Page 13: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRANTZALEAK

5. AZKEN BERBA BATZUK

Onezkero, amaitzera goaz ba, gure gaurko Bizkai'kokofradiei buruzko azalpena.

Emen botatzeko moduko jakingarri asko geiago beba daukaguz partikaretan sartuta, baiña agertu doguna-gaz naiko dalakoan nago, arrantzaleen kofradiei buruz-ko irudi artez eta zuzen bat izan dagizuen.

Bakarrik aitatu, aurrean azaldu dogun azterketearenbitartez, eta mai onek emoten daustan entzuteaz balia-

tuz, omenaldi bizitsu bat nai neuskiela eskeiñi, gizal-dietan zear, tradiziñoaren iturria ta egoera barriei eran-tzun bearra ain modu eder eta txalogarrian josi tabuztartzen jakin izan daben Bizkai'ko ta Euskalerri guz-tiko arrantzaleei.

Euren omenez izan bedi ba, gure gaurko Ian au.

Eskerrik asko.

JOSU IÑAKI ERKOREKA

IPUIN-SARIKETA

EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren maiko izendatuak 1987'ko abenduaren 17'an egin dabeeuren epaiketa-batzarra eta aurkeztu diran idaz-Ian guztiak astiro aztertu ondoren, sari oneikemotea erabagi dabe:

1." SARIA: "AITOR'EN ERIOTZEA" ipuiñari, Goikoetxea'tar Iñaki'rena, 40.000 pezeta.

2.n SARIA: "MIKOL ETA ARRAIN GAIZTOAK" ipuiñari, Zubikarai'tar Augustin'ena, 30.000pezeta.

3.n SARIA: "Sorgin-Batzarrak eta gizon konkorduna", Alzola'tar Elixe'rena, 20.000 pezeta.

4.n SARIA: Okela bikain eta merkea Kortajarena'tar Andoni'rena, 10.000 pezeta.Saridunai gure zoriona eta lanak bialdu dabezan guztiai gure eskerrik beroenak.

EUSKERAZALEAK

11

Page 14: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

BARRIAK

AN, OR, EMEN

1986.-Uztaillaren 18'an, 1936 'an asitakoa benetakogudea zanaren ezaugarri, Otxandio 'ko bonbaketea, uztai-Ilaren 22'an; Andikona enparantza txikia, ildakoz betea,umeak batez be, egazkiñak ikustera urtendakoak. 50urte ondoren Otxandio'k Meza eder, itzaldi ta bertsozgogoratu eban egun ikaragarria.

* * *

1987.-Urriak bat. Deustu'ko Unibersidadea eraikizanetik 100n. urtearen ospakizunak asi dira, Erregea taErregiñea antxe zirala. D. Jose Migel Barandiaran ber-tako "Doctor Honoris Causa" egin eben, eta egunakbarru Leizaola Ajuria-enean omendua.

* * *

Urriak 7: Gernika'ko Batzar-Etxean lenengo EuzkoJaurlaritzaren 50n. urtea ospatu da. Leizaola Lendakarizarra, Ardantza Lendakaria eta Garaikoetxea Lendakariizana bertan zirala.

* * *

1987.-Urterrilla'k 1.-"Eguna" lenengo euskerazkoegunkaria sortzen da Bilbo'n, Agirre Lendakari berarenagindu ta eragiñez. "Eguna"k Bilbo faxisten menpejausi arte iraun eban. Bera izan da euskeraz lenengo taorain artean azkenengo egunkaria, naizta 1986'ko urria-ren 5'ean "Eguna ez da eten" izenez EGUNA izenekoastekaria urten.

* * *

Epaillak 31. 50n. urte-urrenak ospetsuak izan arren,Gernika'ri itzi bear jakola ospe osoa-ta, Durango'n ordu-ko ildakoakaitik Meza Nagusi bat egiteko gauza ezgiñan izan. Santa Susana'n (14 Ieikaime il ziran Iekai-me-etxe onetan) bai meza berezi unkigarri bat izan eieben eta eleizea bete egin ei zan. Orregaitik, lengoakbonbaketa aiztuta geunkala-ta, oraingoai zelakoa izanzan jakin-azoteko, gazteak "bonbaketa-antza" egin eus-kuen. Ondo egon zana bonbaketaren erakusketa izanzan.

* * *

Jorraillak 26. Bonbaketaren 50n. urte-eguna Gerni-ka'n. 10'etan illerrian, bonbaketan ildakoen oroimenezoroitarri bat jarri zan. Gero Meza Nagusi ederra, Ger-nika'ko Koralak abestua, egun baltz negargarri aretanidakoen aide. Jaurlaritza ta beste agintariak bertan etagero batzarretxean.

"Gernika" A. ARTETA'ren LALIKIA

Arratsaldean Batzarretxeko Bonbaketa-erakusketan,Arteta'ren "Gernika"rik ete euken itaunari, bertako nes-katilla batek bizkor erantzun eban Picasso'ren "Guerni-ca" bat erakutsiaz.

Abenduak 11 . Zaragoza'n Guardia Zibillen Kaurte-lean ETA'k lerkai bat ipiñi dau auto baten bidez, 11ildako, euren artean 5 ume. 1937'an Mola-k egazkiñeta-tik botariko orrietan: "Vascos, rendios, si no lohacéisarrasaré toda Vizcaya". Orduan be, bonbaketa izuga-rrien ondoren, ba-ziran olako zerbait esaten ebenak:Esan eta esan ibilli dira-ta..." Orain Vasco'ak eurenalortu-arte?

Aurelio Arteta "Gernika"ren egillea

Bilbo'n, 1879 'an jaioa, 1936'ko gudateak Madrid'enMargolarien Goi-Ikastetxean irakasle zala artu eban.Balentzia'ra joan zan lenengo eta 1938'an Biarritz'enlauki asko margotu ebazan, gudea gai zala. Bonbaketazapurututako urien artean "Gernika" dago.

1940'an Mexiko'ra joan zan eta ango uriburuan,lotazillaren 10'ean tranbiko ezbearrez il zan; erbesteaneta apal, bera beti izan zan lez.

Bere laukiak Gabino Ganboa'k eskuratu ei ebazaneta gitxi ezagutuak dira.

MAITENA'K

12

Page 15: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ERRIGINTZA

EGIÑAK

Gizarteko jokabidea, egiz, aurrera, eroatea, bizitzakberak danez goitik ta gizon zentzunak ta zuzentasunakeskatzen dabe. Gizonaren bizia burruka bat da mun-duan. Ta burruka ori dator berezko izatetik, alperkeri-tik, guzurretik zapaltzetik, zuzentasunik ezetik ta abar...Alperkeria, geienean, lodikotea izan oi da. Itxuraz biotzzabala, arpegi eder ta barretsua. Adiskide askodun giza-kia da.

Bere lagun kutunen artean, ezer egin ez dabenak,ondamuz beterikoak ta mina beti, norberak asmaturikotxarrak besteen aurka, bota alan, esaten dabiltzezenak,izaten ditu. Ume arotik ezagutu izan dot era ortakojente graziozua. Toldopetan alkartuten ziran ardo, kafeta kopa inguruetan, ta gero, ekin mutil, inguruko ezeregin nai ta egiten daben guztiak bera bota nairik.

Baiña irudi onek balio ba-dau, ekaitz artean jaio, esita arnariak emon dituan zugatza miragarria da. Berenbarruko indarrez, ekaitz guztien aurka bizia zaindu dauta bere erraietako almenez frutua emon deutso jaubea-ri. Ta andre ta gizonen aurrean erabiliak alderdi guztie-tatik, beti, burrukaz josita ta giza aizeak eta trumoiakmenperatu ez dituenak, onek dira biziaren ardatza tagizadiari eutsi-erazo bear deutsenak.

Era ontako erazoetan, gogoz, Ian egiten dabenak,egiaren ta zuzentasunaren indarra ta argitasuna eurekinbear dabe. Ainbesteko denporala ba, ezin daiteke oiña-rri on barik menperatu. Gaitz au berezkoa dau giza-diak. Izan bere, miñari eragitea oso erreza da, ta pipermiñagaz doanian batez ere guzurra ta kalte egitea nas-tean dabela, askoz atsegiñagoa.

Egite onak luzarorako, oiñarri ona ta sustraia sen-doak izan al dagizun, burlez, aurrean, erabilia izan bearete dau? Gure aurrean ba-dogu ikasbide orren ereduaemon deuskun maisua. Dana on egin ta azkenean zigo-rrik gogorrena emon eutsen. Munduak ezagutzen ebanzigorrik gogor ta lotsagarriena.

Munduko jazokunak, edestiak, olantxe, dira urtienjoan-etorrian. Baiña egiñak, or, geratzen dira gizon zen-tzundunen ezaugarri.

Joan diran zortzi urte oneitan arriak eurak ereberba egiten dabe Euzkadin egin dan lanaren aide. Taez dira testigantza emoille txarrenak, aurrean ikustendabena agertzen dabe. Bideetan zear ba-zoaz, aurreandaukazuz ikuspegi legez, bide zabak ederrak.

Kaisio bideak..., Noztik ona ba aldakuntza pozgarrionek...? Bai, gu len, urteetan egon gara esker txarrean

baztertuta... zuloz, arri baldar ta sastrakaz inguraturikCure ondasunak ortik zear eroaten zituen ta emengengozan, itxura txarrean, nekez ta miñez josita. Gurebaserritarrak, aldatz gora ta aldatz bera, or ibili diralorretan eta lerretan, eurek Euzkadiren oiñarria izanik.Andik urriñetik gure bizia ez eben ikusten ta lagunta-sunerako gitxiago onartzen. Arek ez ziran gure lur,inguru ta egoeraren adiskide min.

Noz edo nozkoren baten, aldi egokiagoren batek, iza-diak diño, gure alderako eldu bear eban. Ta euskalsemeak, erriko gizonak artu bear eben gure ardurea.Zortzi urte onetan bizitza barri bat ikusten asi gara... tamendi, zelai ta arruetan zear arri asko dabiltzaz berbetan.

Euzko gizonak, zatoze gure inguruetara ta jarraieder lanean. Euskalerriko lur guztiak onartzen dau beresemeen lan jokabidea. Lanak agertzen dau erri ta auzoeiegindako mesedea. Euskal mendiak, batean bestean,edonun, arnasa barria artu dabe ainbeste bide barrizabaiez, ta euzko basetxeak indar barriz sendotu dira.Poza eldu da gure lur-aldeetara ta eurok diardue esa-ten... jarrai on egiten, guk be orixe diñogu, on eginerriari ta erriak be ikusi dagiala, nor arduratzen danberarekin.

LANDUZ

Dana aldatz gorabasa, zulo, arriak,bide bigurriak;otso eta artza arreak,pozez, oiu sasianikaragarriak.

Kezkaz egon euzkoaaspaldi min larritanerriaren miñez;zapaltzaillea jun zankateaik eroanezberen zoramenez.

Euzko gizon barriakaritzak mendia lezmaitatzen erria;egia loratu daeuzko mendiak zearbasetxe zuria.

PAULIN

13

Page 16: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

ARRESE'REN ARGITARATU GABEKOOLERKI BERRIAK

OLERKARIAK

Bi okerkari izan doguz, izen ortakoak, Euzkadi'n.Bizkaitarra bat, Otxandiano'ko Felipe Arrese Beitia; Gipu-tza bestea, tolosarra, Emeterio Arrese Bauduer. Azke-neko onena da, gaur argira eman nai dodan olerkitxoau. Ez da gauza aundia, baiña benetan aundia izan baitzan bere egillea, merezi daula uste dot gure Aldizkariontan emon gura dautsadan azalpena.

1869'ko Epaillaren 3'an jaio zan Emeter Arrese'ta-rra, eta 1954'ko Jorraillaren 7'an il zan; 85'eko agurezarra zala.

Asentu gutxiko gizona, "ankak ariñak eta buruaariñago", 48 aldiz —berrogei ta zortzi bider!—, izan zanAmeriketan, Ipar eta Egoaldekoetan, baita pelota-plazenempresario lez ere.

Ameriketan ain zuzen idatzi ebazan bere olerkirikgeienak.

Oso olerkari ona dogu bera. Ez, nere ustez, Orixe,Lauaxeta ta Lizardi'ren maillekoa; baiña ez, iñolaz ere,askoz beeragokoa. Garai berean gaztelerak izan ebazanolerkariei lotsarik ez dautsena.

Adimen argi, idurimen bizi jostalari, sentimen sakongoxoko gizona; euskera beste edozeiñek ez bezalakoerreztasun eta dotoretasunez erabilli oi eban idazlea;edertasuna igarri ta azaltzeko yayotasun bereiziko oler-karia; ez zan nolanaikoa izan gure Emeterio!

Ez neban nik gure Arrese debora luzean tratatu;Tolosa'ra itzuli zanez gero bera laister il zalako, aidebatetik, eta, bestetik, ni orduan nere erritik kanpo sarri-tan ibiltzen nintzalako. Alataguztiz, Elizatik urrundu-tzat euki neban nik, eta ez neutsan beiñere erlijioazitzik egin. Ezta berak ere neri. Aren erlijio-olerkiakezagutzen dauzanak ez leuke beintzat esango kristausutsua izan ez zanik, zoragarriak bait dira, pitxi ede-rrak; batez ere Tolosa'ko Zaindari dan Izaskun'go AmaNeskutsari idatzi eutsazanak. Danadalala, kristauki iizan azkenean bere Tososa'n Izaskun'go Amaren babes-pean.

Gero esango dautsut, sendagille aren eta nere adis-kide batek kontatu eustan garrantzi aundiko beste gau-za bat. Orain, Arrese'ren olerkitxoa aurkeztu nai dautsut.

"Eskeintza" dau izen-buruz berak, eta Garbiñe Mo-raitz izen eban neskatil batentzat idatzia da; 1951'garrenurtean. Garbiñe'ren aizta Mirentxu'k eman daust neriazkeneko egun auetan.

Garbiñe'k urte artako Orrillean aingeru lez agertubear eban Tolasa'n Klaretarrek daben elizan, eta anirakurria izan eiten eskatu omen eutsan olerki ori gure

olerkariari. Ez omen eban onek idatzi nai, olerkigintzaerabat utzirik ebala aitzaki lez ipiñiaz, baiña neskatillak,eska ta eska, lortu eban azkenean bere guraria.

Garbiñe neskatillaren aoz, "Iere-sorta bat eskuaneta begietan pozaren argia ebala, urbiltzen yakola", abes-ten eutsan olerkariak Zeruko Amari. "Lenen muxua,Amatxo arek eman eutsala-ta, orain, berak, lore-txortabat eskeintzen eutsala Amari, eta txorta ori eskeintzeazgaiñera, Ama goratzeko, jai aundi biurtu nai ebala berebizitza, Arentzat omenik ederrena izan eiten".

Ona, olekiaren itzak ber-berak. Agian, Arrese'k azke-nean idatzitako bertsoak doguz onako lerro labur auek:

"Lore sorta bat eskuan etabegitan poxaren argi,Zeruko Ama, zugana biotz,—ikara goxoz urbil ni.

Amatxok lenen muxu, nik orainlore-txorta polit ari:Berau eskeintzez Birjin Amatxo,omenik ederren zuri,gaur bezelaxe gero ta gerozure gorantzat jai aundi."

Badirudi ain kristauki ii zan Emeter'ek leen erekontzientziko kezkaren bat izan ebala, nere sendagilleadiskide arek kontatu eustanez. Azkue ta Zabala-Antxieta'tar Joseba zan Tolosa'ko sendagille ura. "DonPepe" tolosar guztientzat. Abertzale zintzoa bere bianaiak bezala. Auetatik bat, Koldobika, sendagillea zan;bestea, Josu, lege-gizona, gudatean Alikante'ko Audien-tzi edo Epai-Mai Nagusiko zuzendari izana. Izan ebenbeste anai bat ere: Jon, apaiza.

Ez dakit noiz gertatua dan "Don Pepe" kontatueustana. Ni, 1949'an egin nintzan apaiz. Garai artakoada gutxi-gora-bera gertakizun au.

Emeter joan omen yakon bein "konfesatu egin naidot" esanaz.

"Nik —kontatu eustan "Don Pepe"k—, apaiz lagunbat banebala esan neutsan, Altzo'ko Erretorea, ain zuzen,eta arengana eramango nebala, gura ba'eban. Baietzerantzun eustan, eta Altzo'ra joan gintzazan. An —Apai-zari nerekin zijoana nor eta nolakoa zan adieraztea-rren—, "nik ere aitortu egin gura dot, eta ni joango nazaurretik, gero zuk gura dozun aiña asti izan daizun",Emeter'i esan neutsan. Eta nere atzetik sartu zan bera.Baita pozik andik irten ere! Gero, ostera biok kaleanbakarrik aurkitu gintzazanean, "Pepe! —esan eustan—,gauza ederra egin diagu gaur"! Pozik artuko dabe Arre-

14

Page 17: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

OLERKARIAK

se'ren adiskideek iñork ezagutzen ez daun gertakizunalaigarri onen berri.

Beste bi olerki auek ere oraindik argitaratu gabeakdirala iduritzen yat. Bat oso zarra da. On Patrizio Orkaiz-tegi Itxasoazu Tolosa'ko Parrokua il zanekoa, ta 1924'ekoAzaroaren 6'ean il zan jaun ura. Ona zer dion kakotxbat ere aldatzeke, Arrese'k ber eskuz idatzirik, nik gor-detzen dodan ingiak:

"iGoyan bego!""Orkaiztegi'tar Patrizio jaun maitea'ri"Negarrez iñor baldin bazegonzurekin poz arki zuan,besteri on bat egin artekozorionik etzenduan(onik izan etzenduan).Il zera, maite..., Ill emen baiñabetiko piztu zeruan;orain an zaude... an Goyen etagure biotzen barruan".

"Olerki au illobi gañeko atxurdiñean idatzi bear da".

Beste olerkia, au ere Arrese'k berak, arkatzez gaiñe-ra, idatzia, ez dakit nundik eta nola iritxi yatan. Entzunbere doñua:

"Gurasoeri"—"Otoitza"

"Orain umezurtz..., negar ta negarler-zori gaude bakartadean;

gero... Yainkoak poztu gaitzalabetiko zuen aldamenean!

Seme-alabak""Otoitz au adiskide baten aginduaz, bere gurasoen

illobi gañean ipintzeko egiña da".

Ez dakit noizkoa izan daitekean olerki ori. Boligara-foak asmatuak izan baiño Ieenagokoa eskierki, esandodan bezala, arkatzez idatzi bait eban bere eskuz Arre-se'k nik gordetzen dodan ingia.

Badau Arrese'k beste olerkitxo bat ere seguruaskisekulan argitaratua izan ez dana. Tolosa'ko sortaldeandagoan Uzturre mendiko gurutzeari egiña Arzurian ida-tzia zegoan an, Franko'ren Iudi-salbatzailleek maillukaapurtu eben arte. An dago berriro gaur, ostera artzu-rian idatzia:

"Mendi-gañean beso-zabalikZauden Gurutze laztana:Otoi egiñaz muiñ-eman-zaleApalki nator zugana".

Apalki joan zan azkenean Arrese'tar Emeter maita-garria, zeruan ziur beso-zabalik zai eban Gurutzetua-rengana. Goian bego.

LATIEGI'TAR BIXENTE

EUSKERA ABERASTUESAERA ZARRAK"Auspoa"-tik artuak

Adar igerrak guztiok ditugu. (Ez dago inor akatsik gabe).Adiskidetuko da, gatza loratu orduko. (Laster).Ardaua eta adiskidea, zarrago eta obea.Agindua, emon arte zor. (Agindutakoa bete egin bear da).Zerura txua jaurti, zure gaiñera jausi. (Biraolariak bere buruari kalte).Aita langillea zuena. (Baina bera alperra).Akerrak adarrak okerrak. (Gaiztoa beti gaiztakerian).Akerraren adarra baino gogorrago. (Erruki bakoa).Akulluak orratzari anaia. (Biak antzekoak).Alarguna teillatu bako etxea. (Babesik ez dauka).Al dauanak al dauana, munduko legea.Alparraren Ieloa, geroa. (Alperrak beti arazoak geroko ixten).Alperra beti nekatua. (Lan egiteko iñoz gogorik ez).Amaika, amaika modutako bagara mundu onetan. (Eretxi askotako).Amesetan jausten danak, ez dau azurrik austen. (Amesa amesa da).Galtzak bete Ian nago. (Lanez gaiñezka nago).An ere izango da galtzak bete ipurdi. (Danentzako lana).

Agotik igarri, biotzak 0ze egarri.Apaingarri ederrak jam arren, astoa beti asto.Abadea eta lurra emon barik ez dira engaiñatzen.Arbola, Iurraren jantzia.Ardiaren utsak, pagau bildotsak.Ardi galdua aurkitu daiteke, aldi galdua ez.Aretxaren zuztarretik pagorik ez.Arraina eta barritsua, agotik galtzen dira.Arrantza gure astoak, erantzun auzokoak.Arrazoia txikiago, orroak andiago.Arriaz burua jo, naiz buruaz arria, beti buruan zauria.Arriaz pitxarra jo, edo pitxarraz arria, bardin.Arrautze bat gitxi, bi ondo, iru naiko, lau geiegi.Artorik merezi ez dauan amaikak, ogia jaten dabe.Artzainak asarratu, gaztaiak merkatu.

GOIKOETXEA IÑAKI

15

Page 18: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

OLERKARIAK

PILATO-ALARGUNAREN EZKONTZA

Andra Josepak Oto'ri:

—Jesus, Jesus, emen entzun bear diranak...!—Zer da ori?

—Jesus Madalena'kin ezkondu zala ez daust ba alda-meneko Jerontxiak esan...!

—Ori Beizama'ko sakristauaren kontua lez izangoda.

—Zer kontu?

—Ara, andratxo, Beizama'ko sakristaua muslari osoona zan; baita bertsolaria be. Irudimen aundiko gizona.

—Eta, zer gertatu jakon Beizama'ko sakristauari?—Bazkalondoan, musean egin ondoren, Bezpera eta

Errosario santura joan bearra izan eban igandero lez.—Antolamentu ederra, musetik Errosariora...—Dana dala, bezpera ondoren asi zan erretorea Erro-

sario santuarekin eta bigarren misterioan, sartu da eli-zan, estu ta larri, Errotatxiki-azpiko mutil nagusia: Jau-na, nere aita oso txarto dago eta joateko bereala, esaneutson ate-ondotik garrasi batean...

—A zer formalidade eskasa, orrela elizan garrasikaasteko!

—Jatsi zan abadea pulputotik eta sakristauari agindueutson bera etorri arte segitzeko errosarioari. Zaldiakortatik atera eta tximistak artuta lez abiatu zan erreto-rea gaisoarengana. Gauzak uste baiño larriago izan etaerretore jauna luzatu egin zan...

—Eta, bitarte orretan sakristauak musari eldu eutsonala bersotan asi...?

—Amabost misterioak amaitu ebazan eta, bersolariona izanik, irudimenik falta ez, bere aretan misterioakasmatzen jarraitu eban.

—Asmako zituan asmatzekoak...!

—Erretorea elizan sartu zanean orduantxe asi ebanogeita amairugarren misterioa Pilato'ren alarguna Niko-demus'ekin ezkondu zaneakoa...

—Ez zeukan irudimen gitxi...!

—Zure lagun Jerontxiak aña ez...

ERDERAZ IKASTENOto eta Pototo famili onekoak ziran Euskerari buruz.

Diruari buruz, barriz, Pototo zan aundiki izandakoa;Oto, ordea, arlotea jaiotzatik eta famili eskasekoa, ezjan eta ez Ian; bizi al zan moduan...

Euskaldunak biak.Jatorri jatorrikoak.Euskalerria sei eskualdetan banatzen danez, esi labu-

rra dau munduan eta or zear ibilteko beste izkera batbear ebela, erabazi eta Gaztelerea ikasiko eben.

Opor-aldiak ziran eta egoaldera jo eben.Despeñaperro'tik beera abiatu ziranean, orduantxe

gogoratu ziran, Kanpaindi'ko Praisku lazkaotarra ortikibilli zala soldadu. Arek bai erdera ikasi ebala, arek...Bere etxe Kanpaindi'ra idatzi eban gurasoeiri adierazte-ko zer gauza arrigarriak ikusi ebazan egoaldeko errinagusi areitako batean. Onelan iñoan:

"He visto kales Iuzez-luzez Urbaundi-mendi bezela-koxes; txerris beltzaz-beltzaz y txerrizaiñes con sombrero".

Orra zertzuk arritu eben Lazkao'ko baserritarra.Orreik gogoratzen egozala, ara non alkomokedi batean

txarri baltza eta txarri-zaiñak kapelakin. Oneik dozakKanpaindi'ko Praiskuk ikusiak. Arek ainbeste erderaikasi ba eban lurralde onetan, geuk be aprobetxau eginbearko dogu. Pentsatu eta egin: doscaballosa gelditueta euregana abiatu ziran buruko kezkak arintzearren,ez ekielako zer aide egoan estrujar eta escurrir aditzenartean.

Kapeladun txerrizaiñak muki-zapi bat artu, uretanbuzti eta eskuetan estutu ondoren:

—Esto es estrujar.Ondoren bere esku zabalakin bere burua joaz:

—Y escurrir se escurre con esto.

ARRINDA'TAR ANES

URTE BARRIA - ARPIDETZA-SARI BARRIA1988 URTERAKO ARPIDETZA-SARIA1.000 PEZETA IZANGO DA.GURE IRAKURLEAK GOGO ONEZ ARTUKODABELA USTE DOGU GORAKADA AU ETABIOTZEZ ESKERTZEN DAUTSEGU

EUSKERA ZALEAK

16

Page 19: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

EUSKERAZALEAK

JUANTXO-TXIKI BIOTZ-ZURI

Umearen biotza paper zuri baten antzekoa da.Paper zuri orretan nai dozuzanak idaztea zure eskuetan dago.Onak naiz txarrak.Zuzenak naiz okerrak.Zuzen idaztea komeni; baiña, zeuk zeure etxean zuzen idazten ez dozuzanak, auzoko Urliak idatziko dauz

oker zeure Juantxo-txikiren biotzean.* * *

Ez lo egin Ez egon alperkeriz, eskua eskugañean tolestuta, ezer egin barik.Zeuk idatzi naiz ez, etorriko da besteren bat bere lerroak egitera biotz garbi orretan. Badira gurasoak idazte

oneri buruzko ardurarik sekulan izan ez dabenak.Jaten eta edaten emongo dautsoe.Jantzi be bai.Ikastolak eta maixuak billatuko dautsoez, zorionez.Baiña, Juantxo-txikiren biotzean euren eskuz Ierro zuzenak idazten ez dira asko nekatuko. Lan ori besteek

egin dagiela.* * *

Gurasoen eskuetan dago Juantxo-txikiren biotza. Gerturago ez dau iñork izango; egokiago be ez. Biotzorretan sekulan galduko ez diran lerroak zeurok markatu bearko dozuez.

Zorionez edo zoritxarrez, arrasto orreik markatzen dozuez, umea jaio aurretik, zeuok oartu barik. Zurebizimodua zelakoa, alakoa arrastoa.

Onak naiz txarrak.Zuzenak naiz okerrak.Begiratu bat emon zuen bizikerari. Ezkon-aurreko bizikerarekin batera asten zaree Juantxo-txikiren biotza

markatzen. Titiarekin eta biberoiarekin jarraitzen dozue markatze-lan orretan.Gurasoak gaizki idatzitako lerroak zuzentzea ez da gauza erreza izaten, zoritxarrez.

* * *

Onerako naiz txarkerirako bide asko sortu dira amaren magalean. Ona adibide batzuek, oso nabarmenak:Margarita, bere ama alargunaren besoetan sortu ei jakon onbiderako sena Don Bosco'ri, berak iñoanez. BadaFrantzian Luis Done erregea; bere amaren agotik ikasi ei eban okerbidetik aide egiten. Eta abar...

Orreik garau aundiak dira; zeiagoak be badira eta orrein barria bakoitzak daukagu, gure gurasoei zordautseguzanak geure gogoramenean dira-ta...

* * *

Ez beiñ be aspertu zure Juantxo-txiki orren biotz garbian on-bide guztien lerroak idazten.Aukera badozu.Aukera ori ez alperrik galdu.Zeure seme-alabeen biotzak zeure esku daukazuz argizaria baizen bigun. Gerora gogortuko jatzuz. Orduan

ez da ain erraza izango Ierro orreik markatzea.Garaia dan bitartean onerako diran lerro guztiak markatzen alegindu zaite; gero, negar egitea alperrikako

gauza izango da. Zugatz gaztea, biguna dan artean, zuzendu legike; okertuta zar egiten ba'da, ez leuke iñortxok bezuzendu. Lenago ausiko da, zuzendu baiño.

*

* *

Onaren izena Juantxo-txikiren biotzean idaztean, egizu arpegi alai eta maitekorrarekin.

ARRINDA'TAR ANES

Page 20: SARIKETAK - euskerazaintza.orgIpuin, kontakizun edo gertaera barregarri ta irrigarrien lanak. Txisteak eta abar. AI dala Ondarroa edo ta ingurukoak. Makinaz idatziak, lerro biko tartea

EUSKERAZALEAK

Coló n de Larreá tegui, 14 - 2.º dcha. BILBAO-1

Gurealegiñ a

Bizkaiarentzatda.

Gaur, beti lez, gure erriaren billaketa-lanari laguntzeko gagoz.

Gaur, aurrera joteko sasoian, itxaropena oztopoen gaiñetik jarrita,otseintza ta laguntzarako gure gogorik onena,

barriro ta geiagotuz sortzen da.

Gaur, eta egunero, Bizkaiaren izena omentsu eta,batez be, emoneko berba lez daroan

Aurrezki Kutxaren lana, indarra ta amesak, ez dabe utsik egingo.

Berari erantzuten jarraituko dogu.

100 PEZETA