SARE HEZKUNTZA GELAN PROIEKTUA Lauaizeta Ikastola...

13
SARE HEZKUNTZA GELAN PROIEKTUA Lauaizeta Ikastola BHI 2016ko maiatza

Transcript of SARE HEZKUNTZA GELAN PROIEKTUA Lauaizeta Ikastola...

SARE HEZKUNTZA GELANPROIEKTUA

Lauaizeta Ikastola BHI

2016ko maiatza

SARRERA

Azken hamarkadan baliabide digitalen garapenak pertsonen formazioan eta beharretaneraldaketa sakona eragin du; ikt-ak ezinbesteko tresna bihurtu baitira ikasle, irakasle etagurasoen formazio iraunkorrean.

Hori horrela izanik, baliabide digitalen sortze lana eta ahalik eta gehienezkoaprobetxamendua lortzea da Lauaizeta Ikastola BHI-n ezarri nahi dugun helburua, eta bidehorretan zuzendu nahi dugu gure proiektu plan honen xede nagusia.

Ukaezina den errealitate berri honek, heziketa prozesuaren egokitzapena eskatzenduela, eta nola ez, prozesu honetan parte hartzen dugunon eginkizun eta egiteko moduarenegokitzapena ere, horrek dakarren aldaketa eta birmoladaketa guztiarekin. Tabletak,mugikorrak..., geletan baliabide digitalen erabilerari bultzada eman nahi diogu eta benetakotokia egin nahi diogu irakasteko eta ikasteko prozesuan.

Informazioa ezagutza bihurtzeko gaitasunaren garapena; hori da, hain zuzen ere,heziketa prozesuak ikasleengan bultzatu eta garatu beharko duen trebezi nagusia; eta hori,modu eraginkor eta arrakastatsuan emango da baldin eta irakasleok eta gurasook eginkizun etaprofil berri horietara egokitzen bagara.

Beraz, hori da proiektu honen xedea, gaur egungo errealitatetik abiatuta, bide horretanaurrera egin eta baliabide digital berriak sortzen eta ezagutzen joatea gure jarduerametodologietan eraginez.

Ezagutza gizartearen eszenatoki berri honetan, partehartzaile guztiek ulertu behar duteikt-ak oinarrizko tresna bihurtu direla ikasleen heziketa prozesuan; eta horrekin batera eta neurriberean, ulertu beharko dute ere, irakasle eta gurasoen eginkizunean oinarrizko tresna izangodirela. Ez dago prozesu horretatik at geratzerik, denok baikara eraldaketa sakon honen parteaktiboa. Metodologia aldaketarako behar den formazioa eskaintzea izango da ere proiektuhonen helburuetako bat.

Horretan datza, hain zuzen ere, datozen ikasturteetan izango dugun erronka nagusia,ikt-en hedapena eta ezarpen orokorra, alegia; eta horretarako, gure eguneroko lanak horretazjabetu eta kutsatu beharko du, prozesu pedagogiko-didaktikoetan informazio eta komunikazioteknologiak txertatuz.

ANTOLAKETA

Proiektu honen antolaketa egiturari dagokionez, Klaustroan eztabaidatu eta gero, gureustez egituraketa hiru mailatan bana daiteke:

1.- Jarraipen Batzordea. Proiektuaren ikuspegi orokorra izango du. Bere lana gauzatzemaila kontrolatzea izango da. Era berean, proiektua aurrera joan ahala hobekuntza etazuzentze neurrien bultzatzailea izango da.

2.- Mintegiak. Material digitalaren sorreran mintegiari dagokion koherentziaren garantenagusia izango da. Era berean sortze lan horren transmisore nagusia izango da.Programazioen egokitze lanetan ere bere ardura izango du.

3.- Irakasleak. Proiektuan parte hartzen duten irakasleek sortze lanaren ardura zuzenaizango dute. Irakasleen lana nagusiki mintegika banatuko da. Formazioari dagokionez berriz,orohar, proiektuan parte hartuko duten irakasleei zuzenduta joango da.

PARTE HARTZAILEAK

Sare Hezkuntza Gelan proiektuan parte hartzea garrantzi handiko erronka da guretzat,gure ibilbidearen beste pauso bat izan baitaiteke. Maila altuko erronka den heinean maila altukokonpromisoa eskatzen du. Eta horrela planteatu egin zaio Klaustroari, irakasle guztiei galdeginzaie ea zenbaterainokoa den proiektu honi eskaintzeko prest dauden lana. Proiektuarenarrakastak irakasleriaren inplikazioa eskatzen du, hori dela eta horretan parte hartzeko asmoaazaldu duten irakasleek konpromiso agiri bat sinatu dute (ikus eranskina).

Lauaizeta Ikastola BHI-ko irakasle klaustroak badu gabezi aipagarri bat, bere behinbehinekotasuna hain zuzen ere. Klaustro erdia datorren urtean ez da gurean izango eta horrekproiektuaren definizioa baldintzatzen du. Ez dakigu datorren ikasturtean, proiektu hau aurreraeraman behar dugun momentuan zein izango den klaustroaren profil orokorra. Hori dela eta,irailean bertan irakasle berriek proiektu honen berri jasoko dute eta konpromiso orria sinatzekoaukera izango dute. Hortik aurrera jakingo dugu zein irakaslek osatuko duten proiektu hauaurrera eramango dutenen zerrenda osoa.

Ikasturte honetan Ikt Heldutasun Eredua Proiektuan maila aurreratua lortu dugu.Gure ikastetxea eta baita gure lana ere erronka honi aurre egiteko moduan dagoela uste dugu.

EUSKARRI DIDAKTIKOA

Berrikuntza eta sortze lan honetan, lau dira aipagarri iruditzen zaizkigun erreferentziapuntuak: Moodlea, gailu mugikorrak, iPrentsa aldizkari digitala eta metodologia berriak. Horieninguruan gauzatuko dugu aurreikusten dugun gure lanaren mamia.

1.- Moodlea. Urte asko dira gurean moodlea ezarri zenetik. Lan handia egin dugu berehedapena eta erabilera ziurtatzeko. Une honetan bere erabilera erabat normalizatua dagoelaesan daiteke. Hori dela eta, une honetan eta proiektu honen harira, gure ustez moodlea izanbehar da gure sortze lan honetan erabili behar dugun plataforma.

2.- Gailuak. Begibistakoa da teknologia digitalaren ezarpenaren abiadura azkarrageldiezina dela. Lauaizeta Ikastola BHI-n betidanik esparru honetan berritze eta eguneratzelanaren aldeko apostua egin dugu. Bere momentuan kainoiak gela guztietan jartzeari garrantziaeman genion bezala, orain uste dugu gailuak (chromebookak, tabletak, mugikorrak...) gurelanaren tresna arrunta bihurtu behar ditugula gure dbh-ko maila guztietan.

Gurean Eskola 2.0-ko eramangarriak maila guztietan erabiltzen ditugu, gure ustez 1. eta2. mailetan teknologia digitalari dagokionez ezartzen den lan egiteko moduak ezin duelakoetenik izan 3. mailara iristean.

Hori dela eta, une honetan hausnarketa fase batean gaude: portatilen partekatze horigainditu eta beste pauso bat emateko beharra ikusten dugu; ikasle bakoitzak bere gailua behardu izan. Gailu hori zein izan behar den aztertzen ari gara: chromebooka, tableta, eramangarriarrunta...Hausnarketa lan honetan puntu batzuk azpimarratu nahiko genituzke:

1.- Lehen fase batean, irakasleria gailu horiekin familiarizatu behar da. Horretarakoikasturte honetan eta koaderno digitalaren ezarpenaren harira irakasle guztiek beren tabletadute. Horren helburua beren erabilera normalizatzea da eta bide batez, tableten erabileradidaktikoan aurrerapausoak ematea: argitaletxeek sortutako softwareak ezagutu, arlodesberdinekin loturiko appsak ezagutu...,hitz batean tabletek eskola munduan eskaintzen dutenaukeraren azterketan murgildu.

2.- Bigarren fase batean, datorren ikasturtean hain zuzen ere, 10 chromebook erostekoasmoa dugu talde piloto batekin probatu eta gailu horren aukerak aztertzeko.

3.- 2016-17 ikasturtearen erdialderako erabakita izango dugu zein gailuren aldekoapostua egingo dugun eta zein mailarekin hasiko garen.

4.- 2017-18 ikasturtean aukeratutako gailuaren ezartze mailakatuarekin hasiko ginateke. Asmo honek, noski, kostu ekonomiko handia du. Baina, lehen esan dugun bezala,

Lauaizeta Ikastolak garbi du zein den jorratu nahi duen bidea eta dagoenekoz asmo honek, etasuposatzen duen inbertsio ekonomikoak, Zuzendaritzaren eta Ordezkaritza Organu Gorenarenoniritzia du. Gure ikastetxean bekadun kopurua %51 dela kontuan izanik, horientzako egondaitezkeen laguntzetaz baliatuko ginateke, eta besteei begira finantziazio bideak aztertukogenituzke.

5.- Ezarriko dugun gailuaren aukeraketa egiteko orduan garrantzitsua iruditzen zaigu,gure ikasleen jatorrizko ikastetxeetan horren inguruan duten asmoa ezagutzea eta ahal denneurrian jarraibideak adostea. Horretarako, azterketa batzorde baten osaketa proposatukodugu.

3.- iPrentsa Aldizkari Digitala. Gure eskola komunitateak egiten dugunaren berriizan behar du. Hori dela eta, duela lau urte sortu genuen gure eskolako aldizkari digitala,iPrentsa izena duena (ikus www.lauaizeta.eus). Bertan gure ikastolan egiten dena erakustendugu eta prentsa proiektu honen gain geldituko da komunitatera zabaltze lanaren arduranagusia. Iprentsa izango da komunikazio hori bermatzeko erabiliko dugun tresna ezin hobea.Horretaz gain, prentsaren bitartez beste ikastetxe batzuekin elkarlana bultzatu nahi dugu,beraiek eginiko kolaborazioak gehituz.

4.- Metodologia berriak. Azken urte hauetan lan metodologia berritzea izan da gureerronka nagusietako bat. Talde kooperatiboak, proiektuak, tailerrak...praktika didaktikoan eraginditugun aldaketa horiek proiektu honek proposatzen digun sortze lan honetan bere islada izanbehar du. Horrela, mintegi bakoitzak, bere berezitasunetatik abiatuta, lan metodologia berrihoriek kontuan izan beharko ditu unitate didaktiko digital berri horiek diseinatzeko garaian.

Aurreko lau puntu horiek aipatu ondoren, Sare Hezkuntza Gelan proiektu honetansortuko ditugun euskarri digitalean oinarritutako unitate didaktikoen nondik norakoak aipatukoditugu. Egia da ere, une honetan egingo dugun lan horren zertzelada batzuk besterik ezditugula emango, oraindik ez baitago lan hori zehazki definitua. Arloz arlo, eta orain arte partehartzea ziurtatu duten irakasleen asmoak kontuan izanik, hau da oraingoz aurreikusten dugunlana eta jorratu nahi dituzten gaiak. Unitate bakoitzaren prestatze lanari emango zaion enfokeadefinitu gabe dago, oraingoz mintegiz mintegi galdetu dugunean gure asmoa bakarra leheninpresio bat jasotzea zen. Hona hemen, jaso dugunaren laburpen txiki bat:

Euskara:- Ortografian eta euskaran dituzten ohiko akatsak zuzentzeko jokoak prestatu, horretarakoautore tresnak (hot potatoes, ardora...) eta sarean dauden aukerak (Kahoot...) aprobetxatuz.- Bideogintza eta azpitiltuluak. Gaupol aplikazioa erabiliz bideogintzak hain beharrezkoa denmateriala sortzen hasiko ginateke.- Arlo desberdinek testu bat ahoz zein idatziz ekoizteko behar dituzten txantiloiak etabaliabideak sortzeko asmoa dugu. Gai hau 1, 2 eta 3. mailetan jorratuko genuke, eta moodlealitzateke erabiliko genukeen plataforma.

Bestalde, badago ere 3. mailan kokatuta testugintzan oinarritu, hizkuntzen trataerabateratura bideratuta, hain zuzen ere. Gainera, proiektu oso bat izango litzateke gaztelania,euskara eta inglesa kontuan hartzen dituena eta, ahal bada, baita beste ikasgairen bat ere.Baliabide pedagogikoei dagokienez, ordenagailuan bertan lantzeko zerbait egin nahi da: aukerazuzena hautatu eta ordenagiluak zuzendu dezala eta ehunekoak eman, hutsuneak bete etaberdin, txantiloiekin lan egin, hiperestekak jarri, on-line eztabaidak eta, noski, dokumentuakzintzilikatu, besteak beste.

Gaztelera:1.mailan interesgarria izan daiteke ORTOGRAFIA modu digitalean lantzea:

• Reglas generales de acentuación

• Tilde diacrítica

• Uso de las letras b/v;g/j;y/ll;c/qu/k;x;h

• Palabras homófonas

• Palabras en donde se cometen habitualmente errores

Horretarako interneten dauden ariketa interaktiboen sailkapen eta bilketa egingo genuke,Interneten dauden testuen -ipuinak, egunkarien berriak- irakurketarekin batera ere landudaiteke ortografia. Autore tresnak erabiliz (hot potatoes) ariketa interaktiboak sortuko genituzke.Moodlea eta Drive izan zitezkeen lan honetan erabiliko genituzkeen plataformak.

Matematika:Polinomioak 2. mailan. Unitate hau ikasleei aztuna egiten zaie, horregatik uste dugu gai

egokia izan daitekeela beste modu batean lantzeko. Ariketa interaktiboak sortu, azalpenanimatuak garatu...Unitate horren inguruan ibilbide didaktikoa sortu, non ikasleak markatuko

duen bere lan erritmoa eta helburuen lorpen maila. Moodlea, wikiak, bideogintza, impress...Gailu mugikorrentzako aplikazioak: Photo Math, Kahoot...

Bestalde, 3. mailarako Mugimenduak planoan geolokalizazioaren unitatea lantzeaaurreikusten dugu. Horretarako erabiliko genituzkeen aplikazioak nagusiki ondoko haueklirateke: GPS, Geogebra, Wikilocs eta Google Maps

Euskarak interneten izan behar duen presentzia indartu nahi dugu, baita matematikanere. Bide horretan guk sortutako matematikako edukiak biltzen dituzten web orriak ditugu, mailabakoitzak berea. Horiek elikatzen jarraitzeko asmoa dugu edukin berriak sortuz. Jokomatematikoen bloga: Joko matematikoen bilketa eta itzulpen lana egiten ari gara ere.

Moodle da ere gure lan tresna nagusietako bat; horrentzako materiala sortzen jarraitzekoasmoa dugu.

Natur Zientziak:

1. mailako laborategi tailerra digitalizatu beharrean gaude, orain arte dena modu intuitibobatean landu da egunerokotasunari erantzuten, bada ordua egindako guztia formatu digitaletarapasatzeko.

2. maila proiektuka aritzen gara lanean eta azken bi ikasturteetan proiektuak nahikofinkatuak izan digutu, hurrengo ikasturtean curriculuma aldatzen zaigu, natura zientziakematetik fisika-kimika soilik ematera pasako gara, gai berriak txertatu beharko ditugu.

Gure asmoa, egokitutako curriculumarekin proiektuak garatzea da eta horretarakomaterial berria sortu beharko dugu. Argitaletxe ezberdinen testu liburu, proiektu, lizentziak...erosi behar ditugu gu gure materiala sortu ahal izateko.

Atal honetan beherrezkoa ikusten dugu fisika eta kimikari begira laborategiadigitalizatzea, orain arte ez baita ezer egin. Tenperatura eta presio sensoreak erosteko asmoadugu horiek ekartzen duten programekin, baita mikroskopio digital on baten bat ere!

Ikasturte honetan Gipuzkoako jardunaldi pedagogikoetan parte hartuko dugu gureesperientzia kontatzen, hemen, ateak (helbide elektronikoak, telefonoak...) irekita utziko ditugubeste ikastetxeetatik gurera etorri ahal izateko esperientziak ikustera. Ikasturte honetanbixitaren bat ere izan dugu.

Honekin batera, gure asmoa, gu proiektuen historia honetan ikasten jarraitzea da etahorretarako Sils (Girona)institutura joatea gustatuko litzaiguke, bertan, proietuak oso garatuakdituzte eta modu interdisziplinar batean

Biogeo 4: Arlo honetan moodle plataforma erabiltzen dugu oinarri bezala, nahiz etaikasleek testuliburua ere eduki kontsultarako edo zenbait ariketa egiteko.Hurrengo ikasturteei begira asmoa litzateke liburua erabat baztertzea. Horrek moodlenbaliabide gehiago ezartzea eskatzen du, edo/eta daudenak berritzea. Horrekin batera,argitaletxeen baliabide digitalak erabiltzeko lizentziak ere erosi beharko dira.Bestalde, zenbait proiektu xume egiten dira ikasturtean zehar. Bide horretan gehiagosakontzeko asmoa dago. Proiektu horiek, ezinbestean, baliabide digitalak erabiltzera behartzendute.

Gorputz Hezkuntza:

Arlo honek bere berezitasunak ditu, gehien bat ariketa fisikoan oinarritzen baita, hala ere1. eta 2. mailarako unitate didaktikoa bana egingo dute, seguraski Futbola edo saskinaloiaizango da jorratuko duten gaia. Sortutako materiala moodle plataformarako egokia izango da.

Gizarte Zientziak:

Sare Hezkuntza proiektua dela eta, 2016/17 ikasturterako Gizarte Mintegian,honakoakizango dira modu digitalean jorratuko dituzten ikas unitateak:

a) ERROMATARTZEA ( PROIEKTU INTERDISZIPLINARRA)ARDI ITURRI MEATEGIA (BIZIKLETAZ)

Ardi Iturri meategiaren bisitaldia ardatz harturik, arloen arteko proiektua gauzatzekoaukera baliatu nahi dugu.

Gizarte Zientziak duen egitasmoarekin lotura zuzena badu ere, hau da, Erromatartzea;metodologiaren arabera, arlo desberdinen arteko elkarlana sustatzeko aukera ezin hobeaeskaintzen digu.

Azaletik, hauek izan daitezke proiektu honetan jorra ditzaken konpetentziak: - Aldez aurreko prestaketan ezinbestekoak diren eskutitzak adostu eta prestatu. (gurasoei bidali beharreko oharra, eusko trenera bidali beharreko bizikletak sartzeko eskaera, mugikortasun sostengarria justifikatuz... ).- Latinak Euskaran izandako eragina.- Landu eta adostu bizikletaz joateko arauak, ezinbesteko materiala...- Inguruko ezaugarri geologikoak aztertu,landaredia...- Musika tresnen museoa bisitatu bidaia aprobetxatuz.- Erromatartzearen bilakaera, garaia, erromatarren Euskal Herriratzea, zer ustiatzen zuten, eragina, ondarea...

Bai gaiaren aurkezpenerako bai ondorioetarako, infografiak sortuko ditugu, hauek irudiaeta testua modu bateratuan azaltzeko aukera ematen baitute.

b) DONOSTIA MUSEO MUGIKORRAREN EDO TABLETAREN BITARTEZ

Donostiatik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da. Hori lortzeko zenbaitartistaren lanak aztertuko ditugu, informazioa jasoz eta lekuak bisitatuz. Artistek haienirudimenaren lekukoa utzi dute eta dimentsio berria eman diote hiriko zenbait lekuri.Ikasleek gida bat sortu beharko dute artelanen informazioa zabaltzeko. Gida mugikorraren edotabletaren bitartez erabiltzeko aukera eman beharko du.Lana taldeka egingo dute. Artelan bakoitzeko informazioa bildu beharko dute: Arte-lanaren argazkia eta oinarrizko datuak.Lana egiteko euskarri digitalak erabili eta sortu beharko dituzte: QR kodeak, bloga edoweb-gunea, google maps, aplikazioak…Taldeko beste kideek gida erabiliko dute arte-lan horiek lantzeko hurrengo galderak erabiliz:

1. Izenburua.2. Egite urtea3. Egilea4. Arte lanaren deskribapena5. Gaia

6. Estilo artistikoa7. Materiala8. Kokatuta dagoen inguruari egiten dion ekarpena

Atzerriko hizkuntzak:3. mailan. Teleberri saio bat prestatuko dute. Taldeka prestatu behar dute. Kide bakoitzak

berri mota bat aurkeztu beharko du. Horretarako behar den formazio teknikoa jasoko dute(bideogintza...)

4.mailan, geroaldia lantzeko ikasleek taldeka bidai bat antolatuko dute. Talde bakoitzakbidai bat antolatu beharko du ( garraioa, non lo egin, non jan, zer bisitatu, prezioak....), trivago,tripadvisor, skyscanner eta horrelako web orriak erabiliz. Beraien lana aurkeztu beharko dute( Prezi?, Golgster?). Moodle-an jarriko dute adibide bat eta rubrika ikasleek elkar ebaluatzeko.

3. eta 4. mailetan frantseseko ikasleekin astebeteko elkartrukaketa bat egingo dugu Frantziakofamiliekin. Horretan sare sozialen erabilerari arreta berezia eskainiko diegu (facebook,instagram...)

Teknologia:

MATERIALA:Elektrizitateari dagokion materiala.

Zirkuitu elektrikoak deritzon unitate didaktikoa. Hirugarren eta laugarren mailarako bideratua egongo litzateke. Euskarri gisa erabiliko ahal izango dira marrazketarako programak(blender, librecad...), zirkuitu-simulatzaile programak, bideoak, ariketak, e.a.

ASMOAREN SARRERA:Zirkuituen adierazpenean oinarritua. Eskema elektriko batetik abiatuta edo gure

beharretarako diseinatutako zirkuitu elektriko batetik abiatuta zirkuitu hori inplementatzea.Horrela, eman behar diren pauso guziak aurreikusiz.

Plastika:

2.maila. Arkitektura▪ Informazioa bilatu eta sailkatu: internet, wikipedia, google irudiak,

webguneak,... Kontzeptu teorikoak ulertu eta sarean bilatzen ikasi▪ Interneteko irudiak erabiliz marrazkia egin: google irudiak

Paperezko marrazkia internetetik hartutako irudi dokumentazioaz lagundurik

▪ Irudi grafikoak eraldatu: google irudiak,gimpKopiatu eta itsatsi, eraldatu, eskalatu, koloreak, konposizioa, adierazpena

▪ Marrazki digitalak sortu: gimpPintzelak digitalki erabiliz

▪ Marrazki bektorialak sortu: inkscapeMarrazkia digitalki

▪ Mapa kontzeptualak eta infografiak sortu: gimp/inkscapeKontzeptu teorikoak sintetizatzeko gaika eta talde lanean

▪ 3D mapak bideo formatoan erabili: google earth, pantaila bideoa,openshot Munduko leku ezberdinak 3D moduan grabatzeko etaeditatzeko

▪ 3D mapak irudi deskriptiboak sortzeko: google earth, pantaila argazkia,gimp/inkscape,libreoffice(xuxen)

Munduko Arkitektura adibide ezberdinak 3D perspektiba aukeratu eta analizatzeko▪ Bideo edizioa: youtube, openshot, audacity,

libreoffice(xuxen) Bideoak bildu, zatitu eta edukiaeditatzeko

▪ Marrazki Teknikoa: LibrecadArkitekturako osagagai zein eraikinehn planoak egiteko

▪ Diseinu eta animazioa 3D: BlenderEspazioa, egitura arkitektonikoak eta parametro fisikoak lantzeko

Lanen publikazio eta partekatzea: Plastikako Bloga, Moodle, posta elektronikoaElkarrekin ikasteko eta lanak erakusteko guneak sortuz.

Hori guztia da lehen hurbilpen batean eta oraingoz nahiko modu nahasian mintegietatikjaso dugun asmoa. Egia da, proiektu hau aurkeztu beharrak markatu duela gaia aztertzekourgentzia. Oraindik ez dago argi unitate digital bat formatu digitalean antolatzeak zehazki zeresan nahi duen, eta hori izango da, datorren ikasturtearen hasieran landu beharko dugun lehengaia: zertaz ari garen hitz egiten eta zein diren gure ezagutzek, azpiegiturek eta gogoekeskaintzen dizkiguten aukerak.

Datorren ikasturtearen hasieran, etorri berri izango diren irakasleei proiektuan partehartzeko aukera eskainiko diegu, eta nahi dutenekin lan taldea osatuko dugu; beraz, hori izangoda proiektua arloz arlo zehazteko eta biribiltzeko une egokia.

FORMAZIOA

Lauaizeta Ikastola BHI aspalditik dabil ikt-en inguruan irakasleei formazioa eskaintzen.Oraingoan ere, Sare Hezkuntza Gelan proiektu honek formazioa eskatuko du, eta guk horrierantzunez eta oinarri bezala mintegia hartuz, datorren ikasturtearen hasierarako nolakoaizango den definituko dugu. Mintegi bakoitzak zehaztu behar du zein den bere helburua, zersortu behar duen eta horretarako zein formazio beharra duen. Horren arabera guk zehaztukodugu eskainiko dugun formazioa.

Une honetan, zaila da formazio zehatz bat aurkeztea. Hori bai, badakigu, urtero bezala,irakasle berriei zuzendutako moodleren inguruko formazio saio batzuk eskainiko ditugula.

Horrekin batera, banakako formazioak garrantzi handia du gurean, behar zehatzetaraegokitzen den formazioa honela momentuko arazoei irtenbidea emanez.

Aztertzen ari gara, baita ere, chromebooken, tableten eta mugikorren erabileradidaktikoaren inguruko formazio saio batzuk antolatzeko aukera.

Beste ikastetxeekin material eta esperientzia trukaketa aurreikusten dugu. Une honetanezin da zehaztu elkarjartze hau nola burutuko den. Suposatzen dugu Sare Hezkuntza Gelanproiektuan parte hartzen duten ikastetxeek izango dutela koordinaziorako aukeraren bat etabertan hori guztia aztertuko dela. Hala ere, badira urte batzuk, Berritzegunearekin elkarlaneanari garela eta gure berriztatze esperientzien berri emateko hainbat forotan parte hartu dugula.Azkena, aste honetan bertan, gure ikastetxeko bi irakaslek Gipuzkoako Hezkuntza BerriztepenProiektuen Jardunaldietan parte hartuko dute “Proiektuen bidezko zientzia ikasketa dbh-n” lanaaurkeztuz (ikusi ondoko dokumentua):

PROIEKTUAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

Sare Hezkuntza Gelan proiektu honek jarraipen batzorde bat izango du. Batzorde honen egitura honako hau izango da:

- Batzorde Pedagogikoa. Mintegi guztien ordezkariak daude. Horien ardura mintegianproiektuaren harira egiten ari den lanaren berri ematea izango da.

- Zuzendaritza.- Ikt arduradunak.Hiru hilabetez behin Jarraipen Batzorde hau bilduko da eta bertan proiektuaren gauzatze

maila baloratuko da eta horren harira har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztuko dira.Nolabait esateko, talde hau proiektua aurrera eramaten denaren bermea izango da.

KRONOGRAMAZER NORK NOIZKO

Proiektuaren onarpena Klaustroa 2016ko maiatza

Koaderno digitalaren erabilera. irakasleak 2016ko iraila

Koaderno digitala. Formazioa Ikt arduradunak 2016ko iraila

Moodle. Irakasle berriak. Formazioa Ikt arduradunak 2016ko urria

Proiektuan parte hartuko dutenen behinbetiko zerrenda

Jaraipen Batzordea 2016ko iraila

Mintegi bakoitzean egingo den lanarenzehaztapena

Irakasleak/mintegia 2016ko azaroa

Jarraipen Batzordea. 1. ebaluazioa Jarraipen Batzordea 2016ko abendua

Jarraipen Batzordea. 2. ebaluazioa(gailuaren aukeraketa)

Jarraipen Batzordea 2017ko apirila

Unitate didaktiko digitalen aurkezpena Irakasleak/mintegiak 2017ko martxoa

Unitate didaktiko digitalen ezartze pilotoa Irakasleak 2017ko martxotik aurrera

Gailuaren ezarpenaren inguruan familiakinformatu eta oinarrizko formazioa jaso

Jarraipen Batzordea 2017ko maiatza

Jarraipen Batzordea. 3. ebaluazioa Jarraipen Batzordea 2017ko ekaina

Programazioak berritu eta egokitu Mintegiak 2017ko iraila

Aukeratutako gailuaren ezartzea Horniketa 2017ko iraila

Jarraipen Batzordea. 4. ebaluazioa Jarraipen Batzordea 2017ko abendua

Unitate didaktiko digitalen aurkezpena 2 Irakasleak/mintegiak 2018ko martxoa

Unitate didaktiko digitalen ezartze pilotoa 2 Irakasleak 2018ko martxotik aurrera

Jarraipen Batzordea. 5. ebaluazioa Jarraipen Batzordea 2018ko apirila

Jarraipen Batzordea. 6. ebaluazioa Jarraipen Batzordea 2018ko maiatza

Memoria Jarraipen Batzordea 2018ko maiatza

*Kronograma honetan formazioa zehaztea une honetan ezinezkoa iruditzen zaigu. Beharrakaztertu beharko ditugu eta horren arabera antolatu, bere maiztasuna eta denboralizazioa barne.

AURREKONTUA

Software lizentziak..........................................6000€Pilotaje lanerako 10 chromebook....................2000€Formazioa eta dietak.......................................2000€

DENETARA....................................................10000€