SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako...

9
SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako egitarau osatua duzue. Urteroko jarduera eta ekitaldiez gain, azpimarragarriak iruditu zaizkigun hainbat ekitaldiren azalpena txertatu dugu. Agurra Dinuenez, ezinezkue da nora jo asmatzie nundik gatozen jakin ezien. Dinuenez, ez dau norbere burue errepetatzeik ingurue eta ingurukuek errespetau barik. Dinuenez, ezin da erantzun egokirik emun galdera egokixan faltan. Dinuenez, ez da samurre zerbaiten parte sentitzie bakoitzak bere alie emuteko ardura hartzen ez badau. Dinuenez. Inok esan barik be, jakine da, egunerokuen, badauela gure sustraixek zein dien gogoratzeko biherra, “ez, ezetz dala” aldarrikatzeko eta ingurune orekatu bat sortzeko premina, segundo batzutan ixilik geratu, arnasa hartu eta zer eta nola ein nahi dogun erabakitzeko, norberagandik hasitte. Hori da, hain zuzen be, Arrasateko hainbat kultur talden, Udalan eta Santamas Komisinuan nahixe: biherrizen horrei erantzuna emun eta jai giruen kalera ateratzia datorren abenduan 22ko Santamas egunien. Badakitzue ba, astindu armaixue, gozatu kale giruen, jarri zuen alie ikuskizun, dantza, kantu, bazkari eta lagunartien, gertuen falta dittugunak goguen eta irribarre bat aldien. Ondo pasau Santamasetan! ARRASATEKO HAINBAT KULTUR TALDE ARRASATEKO UDALA SANTAMAS KOMISIÑUE Prentsarako kontaktua: Jokin Zubiria: 660659830 [email protected]

Transcript of SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako...

Page 1: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

SANTAMASAK 2016

Txosten honetan 2016 Santamasetako egitarau osatua duzue. Urteroko

jarduera eta ekitaldiez gain, azpimarragarriak iruditu zaizkigun hainbat

ekitaldiren azalpena txertatu dugu.

Agurra

Dinuenez, ezinezkue da nora jo asmatzie nundik gatozen jakin ezien. Dinuenez, ez dau norbere

burue errepetatzeik ingurue eta ingurukuek errespetau barik. Dinuenez, ezin da erantzun egokirik

emun galdera egokixan faltan. Dinuenez, ez da samurre zerbaiten parte sentitzie bakoitzak bere

alie emuteko ardura hartzen ez badau. Dinuenez.

Inok esan barik be, jakine da, egunerokuen, badauela gure sustraixek zein dien gogoratzeko

biherra, “ez, ezetz dala” aldarrikatzeko eta ingurune orekatu bat sortzeko premina, segundo

batzutan ixilik geratu, arnasa hartu eta zer eta nola ein nahi dogun erabakitzeko, norberagandik

hasitte.

Hori da, hain zuzen be, Arrasateko hainbat kultur talden, Udalan eta Santamas Komisinuan nahixe:

biherrizen horrei erantzuna emun eta jai giruen kalera ateratzia datorren abenduan 22ko

Santamas egunien.

Badakitzue ba, astindu armaixue, gozatu kale giruen, jarri zuen alie ikuskizun, dantza, kantu,

bazkari eta lagunartien, gertuen falta dittugunak goguen eta irribarre bat aldien.

Ondo pasau Santamasetan!

ARRASATEKO HAINBAT KULTUR TALDE

ARRASATEKO UDALA

SANTAMAS KOMISIÑUE

Prentsarako kontaktua:

Jokin Zubiria: 660659830

[email protected]

Page 2: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

-EGITARAUA-

Abenduak 16, Egubakoitza

19.00 Uarkape pilotalekuan Santamas pilota txapelketako finalak

19.00 Garagartzako Lezetxiki elkartean liburu aurkezpena: “Garagartza. Historia Etnografia

Hizkuntza” Justo Jauregi-Arraburu: Joxe Letona.

Abenduak 17, Zapatua

13.00 Herriko Plazan, borobileko dantza saio parte-hartzailea, Lore Gazteak eta Txikitxu taldeen

eskutik. Olentzeroren gutun banaketa Tartalorekin.

Arrasateko trikitilari eta txistularien doinuek girotutako dantzaldia izango da. Arrasateko dantza taldeetako gaztetxoenen dantzen erakustaldiaren ostean, borobileko dantzak hasiko dira. Gogoa

duen edonor animatu eta dantzan hasteko bezalako dantzak izango dira

19.00. Herriko Plazan, Santamasetako hirugarren kuadrilen arteko herri probak: lokotx bilketa,

txingak, trontza, lasterketa, zaku eramatea eta sokatira (taldeak mistoak izan behar dira)

20.00 San Frantzisko elizan, Goikobalu abesbatzaren kontzertua, Harreman erakundearekin

elkarlanean.

Urteroko zita da hau. Goikobalu Abesbatzak Gobernuz kanpoko Harreman erakundearekin elkarlanean antolatua.

Abenduak 18, Domeka

9.00-13.00 Kontzezinoko arkuan, Arrasateko Irratizaleen elkarteak antolatutako ekintza. Munduko

gazteluak diploma.

9.30etatik aurrera. VII. Santamasetako tenis eta padel txapelketako finalak, AKEk antolatuta.

Kategoriak; gazteak, emakumeak eta gizonak.

10.00 Corazon de Encina Extremeñoen kultura zentroan XXVIII Santamas xake txapelketa, ekipoen

arteko azkarrak. Arrasate-Sandres xake elkarteak antolatuta.

10.30-12.00 Herriko kaleetan zehar, Santamas krosa (haurrak 5-14 urte)

12.30 Herriko kaleetan zehar, Kuadrilen arteko Santamas krosa.

Page 3: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

17.30 Herriko Plazan, haurrentzako Ginkana mitologikoa.

«Ehundaka urte atzera egin eta pertsonai mitologikoekin bidaia liluragarria egiteko aukera

paregabea. Mari, Jentila, Galtzagorri eta Sorginaren laguntzaz gure inguruak ezagutzeko aukera

izango dugu.» Doakoa izango da, guztiok parte hartzeko aukera eta Txatxilipurdiko lagunekin

batera egingo dugu bidaia.

Abenduak 21, Eguaztena

18.00 Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.

18.30 Etxafleroak.

19.00 Herriko Plazan, Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsa.

19.00 Herriko Plazan, “Txerrita” txerriaren aurkezpena.

Aurtengo txerria Aretxabaletatik dator Galartza auzotik. Zaloña aurreko baserrikoa Joxe Mari

Alberdirena. Txerria lasai da pozik bizi da inguru paregabe eta lasai horretan, eta horregatik,

animalia errespetuz zaintzeko eskaera luzatzen diegu herritar guztiei.”Txerrita! izenarekin

bataiatuta dator Arrasateko kaleak alaitzera 289 kilo inguru pisatzen dituen txerria.

19.00 Portaloitik hasita eta herriko kaleetan, kantu kalejira Portaloi taldearen eskutik.

20.00-23.00 Herriko Plazan, Akerbeltz taldearekin dantzaldia.

Akerbeltz, talde gazte eta dinamikoa da, soinu sendoa eskaintzen duena. Ikuskizunak, lau ordu

irauten ditu ordu erdiko atsedenarekin eta errepertorioa, aro berriko euskal musikaren abesti

garrantzitsuenek osatzen dute. Estilo desberdinak aurki ditzakegu: ska, punk, rock, eta euskal

folklorea. Errepertorioa, publiko gazteari zuzendurik dago, hala ere, dantzatzeko musika ere aurki

dezakegu ohiturak galdu ez daitezen eta zuzenean, edonork goza dezan.

20.00 Amaia antzokian, Bertso saioa. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga,

Alaia Martin, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Iker Iriarte, AEDk antolatuta.

21.30 Herriko Plazan, zezen suzkoa.

Abenduak 22, Eguena

Page 4: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

9.00 Etxafleroak.

9.30 Herriko kaleetan, Udalaxpe txistulari taldearekin diana.

10.00 Laubide Plazan, ganadu eta hegazti feria.

Aurten ere, Santamasetako ganadu eta hegaztien feria bateratua izango da. Ganaduen

erakusketa Laubide plazan eta hegaztiena, Garibai hiribidean (Forum sport sarrerako aterpean),

aurreko urtean aldaketarekin gustura geratu ziren, bai erakusle eta ikusleak ere, eta modu

berdinean egitea pentsatu dugu. Ganaduei dagokionez, sei behi arraza desberdin ikusteko aukera

egongo da. Berrikuntzen artean Pirenaika arraza. Pottokak, moxalak, behorrak, zezenak, idiak,

astoak, ardiak … ere ikusgai izango dira. Hegaztiei dagokionez berriz, urtero bezala hegazti ugari

izango ditugu, baita hegazti mota berriak ere.

10.00 Seber Altube Plazan, Fruta, barazki eta herriko saltokien erakusketa eta lehiaketa.

10.00-14.00/17.30-20.30. San Frantzisko elizan Belenen erakustaldia. Urtarrilaren 8ra arte egongo da

zabalik, ordutegi honekin: 17.30-20.30 larunbat eta jai egun bezperetan izan ezik; abenduaren 25ean

eta urtarrilaren 1ean itxita. Antolatzailea: “Izartsua” Arrasateko Belenzaleen elkartea.

10.30 Jokin Zaitegi Plazan eta Biteri etorbidean, artisau langintzen jarduera feria.

1978. urteaz geroztik antolatzen du Santamas Komisiñuak artisauen azoka, iragan eta geroko

lanbide zaharrak balioan jarri eta sustatzeko asmoz. Ohi bezala langintza ugari egongo da ikusgai:

abarkagintza, pilotagintza, larrugintza, hargintza, xisteragintza, kaikugintza, tailagintza, zeramika,

bitxigintza, etab. Artisauek nola lan egiten duten ikusteko aukera egongo da, eta baita euren lanak

salerostekoa ere. Iaz egin bezala, bi gunetan banatuko da Artisau langintzen feria Santamas

egunean. Jokin Zaitegi plazan langintza tradizionalak izango dira nagusi, tailerrak eta

erakustaldiak ere izango ditugularik. Biteri hiribidean (Aldedi denda parean) Arrasateko artisauak

egongo dira, asko baitira eskulangintzan aritzen diren herritarrak.

11.00 Herriko plazan, taloak.

11.30 Herriko kaleetan zehar, kalejira: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Arrasateko

trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea, Arrasateko gaiteroak, albokariak eta txalapartariak.

Hau izango da aurtengo kultur taldeen ibilbidea:

Page 5: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

Plazan Monte J. Zaitegi

11:30/12:10 Trikitixa Lore Gazteak Arrostaitz

12:10/12:50 Lore Gazteak Arrostaitz Trikitixa

12:50/13:30 Arrostaitz Trikitixa Lore Gazteak

13:30/13:45 alboka?

13:45:00 Txerri dantza

11.30 Herriko kaleetan zehar, Iturengo joaldunak.

11.30 Herriko kaleetan zehar, Incansables txaranga.

11.30 Herriko Plazan, Arrasateko Trikitilari taldearen ekitaldia.

12.00 Zaldibarren, Herri Kirolak.

Bertan erakustaldia egingo dute Esti Almandoz harri-jasotzaileak eta bost metroko alturan egurra

mozten arituko den Manu Kañamaresek. Aizkoran Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares arituko

dira, eta aizkoran zein trontzan, Maika Aristegi eta Irune Izkue. Lokotx bilketan eta trontzen lehia

mistoan, Maika eta Oier Kañamares eta Irune eta Imanol Kañamares ibiliko dira, Peio Kañamares

motozerrarekin irudiak lantzen arituko den bitartean.

12.00 Seber Altuben, herriko saltoki, fruta eta barazki lehiaketaren sari banaketa.

12.10 Herriko Plazan, Lore Gaztean dantza taldearen Saioa.

Ordu erdiz plazan, herriko talde honen lanaren emaitza izango dute bertaratutakoek

12.50 Herriko Plazan, Arrostaitz dantza taldearen Saioa.

Ordu erdiz plazan, herriko talde honen lanaren emaitza izango dute bertaratutakoek

13.45 Herriko Plazan, Txerri dantza herrikoia.

Dantza herrikoi honetan herritar guztiek dute lekua, bikotea lortu eta dantzan hasteko. Aurten Santamasetako Txerri dantza lehen aldiz egin zenetik 25 urte ospatzen ditugu. Urteurrena dela eta,

beronen sortzaile izan ziren bi laguni, Jose Ramon Vitoria eta Jon Iñaki Izarzelaiari, omenaldia egingo zai.

Page 6: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

14.45 Azoka Plazan, Herri bazkaria. Txartelak salgai: Bengoa, Kajoi, Irati eta Iluntz tabernetan.

Salneurria: 18€

Aurtengo berrikuntza nagusienetakoa, Herri Bazkariaren lekuaren aldaketa da. Azken urteotan Musakolako Kiroldegian egin izan den bazkari herrikoia, azoka plazan ospatuko da aurten.

Erabilera anitzetarako aukera eskaintzen duela kontutan hartuta, erdigunean kokatuta egotearen abantaila du eta gainera gune estalia da. Kopuru mugatua sartzen eta beraz, txartelak erosteko

azkar ibiltzea gomendatzen diegu arrasatearrei! 17.00-20.00 Harresi Aretoan “DINBI DANBA Mailukaren hotsa” Bixente Barandiaran Arrasateko azken errementaria” erakusketa. 18.00etan Dokumental emanaldia. Abenduaren 23, 29 eta 30ean. 18.00etan ere dokumental emanaldia izango da. Sarrera doan. 24an eta 31n itxita. 18.00 Uarkape Udal pilotalekuan profesional mailako pilota partidak. Eskuz binakako txapelketa. 19.00 Arbolapetatik, Seber Altube eta Herriko Plazaraino, Batzen dantzaldi herrikoia.

Dantzan trebeak ez direnek ere, ez dute aitzakiarik dantzan ez hasteko. Dantza/jolas honekin musikariek plazara egiten duten bidea alaituko da. Arrasate musikaleko haize taldearekin,

Arbolapetatik Seber Altube plazara, eta handik plazara guztiok elkarrekin joateko aukera izango da. Jose Ramon Vitoriak sortutako doinu eta pausuekin gozatzeko aukera lehenengoz

Santamasetan.

19.30 Herriko Plazan, Txerri dantza eta Larrain dantza herrikoia, Arrasate Musikaleko haize taldearekin.

Dantza herrikoi honetan herritar guztiek dute lekua, bikotea lortu eta dantzan hasteko. 20.00 Herriko Plazan, Txerri zozketa. 20.00-23.00 Herriko Plazan, dantzaldia Haitzama taldearekin. 22.00 Gaztetxean, DJ Makalaren saioa. Kooltur ekintza eta Gaztetxearekin elkarlanean.

Dj ezagun honen saioa Kooltur ostegunak dinamikaren asteroko agendan eta gaztetxearen eguneko animazioaren baitan kokatzen da. Sarrera doan izango da.

Abenduak 23 Abenduren 23tik urtarrilaren 8 arte Biteri Plazan patinaje pista.

Page 7: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

11.00-14.00/16.30-20.30 Seber Altuben artisau azoka, Eskuartean elkarteak antolatuta. 19.30 Amaia Antzokian, Benito Lertxundiren kontzertua

Abenduak 24, Zapatua 11.00-14.00 Seber Altube Plazan, artisau azoka, Eskuartean elkarteak antolatuta. 11.20 Txoronpio, Txoronpia eta Tartalok, Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Aprendices eraikina, Zigarrola eta Santa Teresa auzoetan jasoko dituzte Olentzeroren gutunak.

Aurten gune berri bat gehiago egongo da Txoronpio, Txoronpia eta Tartalori gutuna emateko. Aprendices eraikinaren ondoan dagoen plazatxoan. Ondorengoa izango da ordutegia:

11:20 Munar.

11:40 Uribe.

12:00 Sanan.

12:20 Aprendices.

12:40 Musakola.

13:00 Sta Marina.

13:30 Sebero.

17.00 Iturbide egoitzan eta 17.30 Ospitalean, Goikobalu abesbatzaren emanaldiak

Urteroko zita honetan, Goikobalu abesbatzak gaixo edo residentzian dauden nagusiei gabon kantak abestuko dizkiete gabon gaba goxatzeko

18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea ), Maiatzak 1 Plaza, Garibai, Maala, Portaloia, Erdiko Kale eta Herriko Plaza.

Olentzeroren atzean kaleetan zehar kantuan atera nahi duten gaztetxoek aukera izango dute. Baserritarrez jantzita eta eztarriekin sano agertzea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek

18:00rak baino lehenago etorri beharko dira San Andresera.

19.00 Herriko Plazan, Olentzeroren agurra.

Gabon kantez gain, suaren bueltan mutil dantza eta herri dantza ere egingo dira. 19.00etatik aurrera. Kaleetan zehar, Goikobalu abesbatzaren gabonetako kantaldia.

Urteroko zita honekin Goikobalu abesbatzak kaleak gabon doinuekin girotuko ditu afaltzera etxera joan aurretik.

Page 8: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea

Abenduak 27, Martitzena 18.30 Kulturateko areto nagusian, mahai ingurua “Emakume bertsolariak, ahazturatik diskurtso propiora” AED eta Ekin Emakumeak elkarteek antolatuta.

Abenduak 29, Eguena 20.00 Amaia Antzokiko hallean, Micah P. HInson-en kontzertua. Gaztemaniak egitarauaren barruan.

Abenduak 31, Zapatua 13.00 Amaia Antzokian, Arrasate Musikaleko musika bandaren kontzertua. 18.30 Kaleetan zehar Txorbela Otxotearen emanaldia.

Page 9: SANTAMASAK 2016 Txosten honetan 2016 Santamasetako ...goiena.tok-md.com/pdfak/SANTAMASAK_2016_Prentsa_dossierra.pdf18.15 Olentzeroren irteera. Ibilbidea: San Andres ( Bañez Doktorea