San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit...

19

Transcript of San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit...

Page 1: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko
Page 2: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

1

San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian Elkanorekin bidaiatuko du, munduari bira egin zioneko 500. urteurrenean Sarrera Juan Sebastian Elkanok, Sevilla-Sanlucar de Barramedatik abiatuta, egin zuen bidaiaren bosgarren mendeurrenari eskainiko dio XXI. edizioa San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarrak, urriaren 6tik 9ra; handik hiru urtera osatu zuen Elkanok itsasontziz egindako lehen mundu-itzulia. Teoria eskolastikoen aurka, enpirikoki mundua biribila zela defendatzen zuten teoriak frogatu zituen bidaia hark. San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren 2019ko edizioa balentria haren ispilu garaikidea izango da, marinel haiek hiru urte iraun zuen bidaldi hartan deskubritzen joan ziren sukaldaritza eta produktuak batuz. Mundu osoko aroma eta zaporeen mundu-itzuli berezia, non parte hartuko duten chefen eta herrialdeen sukaldaritza tradizionala zein gaur-gaurkoa aurkeztuko baitiren. Horretarako, Elkano hartuko du abiapuntutzat Gastronomika 2019 biltzarrak, Aitor Arregiren Getariako Elkano jatetxea hain zuzen ere, Andaluziaraino jaitsi eta, jatorrizko ibilbideari jarraiki, zapore bila itsasoratzeko: Kanariar irlak, Brasil, Argentina, Txila, Filipinak, Indonesia eta berriro Euskadira. Exotismoak, inoiz ikusi gabeko ohiturak, chef ezezagunak eta izar handiak. Gure planetako sukaldaritza-esperientzia andana, urriaren 6tik 9ra Gipuzkoako hiriburuan bat egingo dutenak, eta euskal chefek harrera egingo dietenak; Andoni Luis Aduriz, Josean Alija, Hilario Arbelaitz, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Martin Berasategi eta Pedro Subijana chefek, hain zuzen ere, Roser Torrasekin batera batzorde teknikoa osatzen dutenak. Gastronomikaren atalak Lau kategoriatan banatzen da Kongresua, berritasun dibertigarri eta bitxiekin; kategoria bakoitzak bere espazio propiak izango ditu kongresuaren epizentroa den Kursaal Biltzar-jauregian eta Auditorioan: Alta, Jarduerak, Street Food eta Azoka. Auditoriak hartuko ditu Alta jardunaldiak, non munduko chef onenek beren azken sorkuntzak aurkeztuko dituzten taula gainean, hitzaldiekin eta zuzeneko sukalde-saioekin.

Sorkuntza horiek auditorioko eserlekutik bertatik dastatzeko aukera da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren ezaugarri bereizgarrietako bat.

Jarduerek, berriz, ardogintzako, jantokiko, koktelgintzako eta jatetxe-munduko profesionalik onenak bilduko ditu; hitzaldiak, eskolak, dastatzeak eta lehiaketa berri erakargarriak egongo dira. Sekzio horren barruan, ardoaren munduari berariaz eskainitako atala izango dugu aurten ere: Wine Session jardunaldiak. Azoka, bestalde, biltzarraren funtsezko gunea izango da berriz ere, nazio zein nazioarte mailako stand, marka eta partaideekin, networkingaren eta elkartruke komertzialaren mesederako. Aurten, Kongresuaren lehen egunean, urriaren 6an, igandea, ospatuko da Chef egun batez ekimena, eta Bulebarrean izan beharrean, kongresuaren gune nagusian egingo da. Atalen eta jardueren sorta osatzeko, berritasun handia dakarkigu aurtengo kongresuak, hitzaldiekin batera: Asteazkenean, Ganbara Aretoan, Pintxoen I. Biltzarra egingo da, gero indar handiagoa hartzen ari den sektore horri kongresuak egin nahi dion omenaldia.

Page 3: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

2

San Sebastian Gastronomika 2018 zenbakitan 2018an, XX. urteurrena ospatu zuen San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarrak, edizio berezia, zalantzarik gabe, lehenengo edizioa egin zenetik izan duen hazkundea –kongresista zein bisitari kopuruari dagokionez– sendotuz itxi zena. 1.615 kongresista Parte hartu zuten nazionalitateak: 55 Erakusketariak: 170 Lan egin zuen pertsona kopurua: 420 Azokako bisitari kopurua: 13.412 Kazetari egiaztatuak: 494 Eskola eta prestakuntza zentroen presentzia: 635 #ssg18-ren jarraipena: 11.000 Irismen potentziala: 14.5M erabiltzaile Interakzioa: 3.000 erabiltzaile Mezuak Twitterren: 8.000 6.500 Gustatzen zait, eta 1.105 argitalpen partekatuta Facebooken 55.000 erabiltzaile irismena Instagramen San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 2019ko egitaraua ALTA Elkanoren ondarea Juan Sebastian Elkanoren testamenduaren irakurketarekin emango zaio hasiera, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren 2019ko edizioan, 500 urteko historia lotzen duen hitzaldiari. Eszenatokian, Getariako sukaldari-parrillari onenetako bostek, historiagileekin batera, azalduko dute nola markatu zuten Penintsulako gastronomiako tradizio sendoenetako baten sorrera itsasgizonak bere azken nahietan legatu gisa eman zituen bi parrillek. Parrillariaren lanbidea aldarrikatuko da Kursaaleko eszenatokian, Getariako Itsaso-sukaldaritzaren Elkartearen aurkezpenarekin; diziplina anitzeko erakundea da, gipuzkoar herri horrek parrillaren inguruan duen jakinduria handia aldarrikatzeko sortu dena. Elkartearen lidergoan, herriko sukaldariak eta parrillariak, hala nola Enrique Fleischmann (Txoko Getaria), Igor Arregi (Kaia-Kaipe), Markel Iribar (Balearri), Gorka Lazkano (Astillero) eta Aitor Arregi (Elkano*); horiek azalduko digute Getariako txingarren historia, itsasgizonaren testamendutik hasi, eta teknika gaur egungo perfekzionamendura iritsi arte nola garatu den nabarmentzeraino, parrillariaren figura goraipatuz. Talde-elkarrizketa horretan, argi geratuko da zer nolako lotura duen herriak eta herrialdeak kultura gastronomikoarekin, eta parrillariek eurek azalduko dute, gainera, modu xehatuan. Dani Garciaren azken hitzaldia hiruizardun gisa Astelehenean, urriak 7, hiruizardun chef gisa eszenatokira igoko den azken aldia izango da Dani Garciarentzat. Urriaren 22an itxiko du Dani Garcia chef andaluziarrak Marbellako bere jatetxea, eta gastronomiaren maila goreneko bere azken berritasunak kontatzera etorriko zaigu Kursaaleko eszenatokira; ez du, baina, guztiz albo batera utziko mundu hori, enpresa- eta jatetxe-sare handia

Page 4: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

3

zuzentzen baitu. Hala ere, aukera paregabea, iberiar penintsulako hiru Michelin izardun berrienari entzuteko. Garciarekin batera, Espainiako sukaldaririk onenak izango ditugu, oraingo honetan ere Josean Alija (Nerua*, Bilbo), Hilario Arbelaitz (Zuberoa*, Oiartzun), Elena eta Juan Mari Arzak (Arzak***, Donostia), Eneko Atxa (Azurmendi***, Larrabetzu), Martin Berasategi (Martin Berasategi***, Lasarte) eta Pedro Subijana (Akelarre***, Donostia) euskaldunak buru dituztela. Nazio mailako onenak eta garrantzitsuenak izango dituzte ondoan (hala nola Joan Roca –Celler de Can Roca***, Girona–, Angel leon –Aponiente***, El Puerto de Santa Maria– eta Fina Puigdevall –les Cols**, Olot–), bai eta dagoeneko puntakoak diren gazte zein ez horren gazteen ordezkaritza ere, hala nola Begoña Roca (La Salita, Valentzia), Maca de Castro (Maca de Castro*, Alcudia), Elena Lucas (La Lobita*, Soria), Paulo Airaudo (Amelia*, Donostia) eta Luis Alberto Lera (Lera*, Castroverde de Campos). Gainera, elikagaien alferrik galtzeari, jasangarritasunari, prestakuntzari eta berrikuntzari buruzko hitzaldi batekin hartuko dute parte kongresuan Basque Culinary Centerreko Jorge Bretonek, John Regefalkek eta Blanca del Novalek. Ganbak, Abellan, Jubany eta Zafraren ikuspegitik Banakako hizlariez gain, Catalunyan bizi diren hiru jatetxe-jabe bikain igoko dira elkarrekin eszenatokira, beren sukaldeetako errege izan den eta den krustazeo baten ontasunak erakustera. Carles Abellan (La Barra de Carles Abellan*, Bartzelona), Nandu Jubany (Nandu Jubany*, Calldetenes) eta Rafa Zafra (Estimar, Bartzelona) chefek ganbari buruz hitz egin eta krustazeo horren ontasunei buruzko azalpenak emango dizkigute, elkarrekin eskainiko duten eta ziur aski oso dibertigarria izango den hitzaldi batean. Disfrutar jatetxearen berritasunak Taldean parte hartuko dute Disfrutar** jatetxeko kideek ere. Ez dute Donostiako hitzordura hutsik egingo Eduard Xatruchek, Oriol Castrok eta Mateu Casañak –oraingo honetan munduko bederatzigarren jatetxe izendapenarekin–, eszenatoki gainean beren berritasunak azaltzeko. Beren azkeneko denboraldiaren berri emango digute kataluniarrek, eta hurrengoaren nondik norakoak azalduko dizkigute, testura gehiago eta handiagoak eskuratzeko txokolate-makina baten bitartez hainbat koiperekin egin duten lana aurkeztuz. Horrez gain, auditorioko sukaldeak aprobetxatuko dituzte, klasiko tradizionalen beren bertsioak aurkezteko, hala nola lardo di colonatadun vitello tonnatoarena. Jantokiaren erronka. Etorkizunera begirako gakoak, euskal sentsibilitatetik Gizakien arteko harremanak jatetxe bateko jantokian. Euskal Herriko jatetxe mota ezberdinetako profesionalak dira Asun Ibarrondo (Boroa, Zornotza), Jose Antonio Ramos (Bilbao Berria, Bilbo) eta Jose Ramon Saizar (New Sansse, Donostia), eta zerbitzuari buruzko hitzaldia osatuko dute biltzarraren azken egunean, iritziak lotzeko helburuz. Jantokiaren munduko beste profesional bikain batek moderatuko ditu guztien iritziak: elBulliko sommelierra izan zen Ferran Centelles kataluniarrak, hain zuzen ere. Nazioarteko presentzia Elkanoren mundu-itzuliaren urteurrena ospatzen jarraitzeko, euskaldun entzutetsu hark bere bidaian bisitatu zituen herrialdeetako sukaldaririk onenetako hamabirekin osatuko du zerrenda. Ibilbideari jarraituz, honako hauek hartuko dute parte: Bel Coelho (Clandestino, Sao Paulo, Brasil); Jefferson Rueda (A Casa do Porco, Sao Paulo, Brasil); Carolina Bazan (Ambrosia, Santiago de Chile, Txile); Kurt Schmidt (Restaurante 99, Santiago de Chile, Txile); Christina Sunae (Sunae Asian Cantina, Buenos Aires, Argentina); Sau del Rosario (25 Seeds, Angeles, Filipinak); JP Anglo (Sarsa, Manila, Filipinak); Kevin Cherkas (Cuca Flavour, Bali, Indonesia) eta Ray Adriansyah eta Eelke Plasmeijer (Locavore, Bali, Indonesia).

Page 5: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

4

Elkanok zapaldu ez zituen herrialdeetakoak izan arren, Vladimir Mukhin (White Rabbit, Mosku) eta Leonor Espinosa (Leo, Bogota, Kolonbia) ere etorriko zaizkigu, orain dela 500 urte hasitako mundu-itzulia osatuz. Arregi eta bere taldea adi egongo dira auditorioan. Getaria berriro izango da unibertsoaren erdigunea. Leonor Espinosa Leo (Bogota, Kolonbia) Kolonbiar hau izango da 2019ko Gastronomikaren izar handietako bat. The 50 Best Restaurant zerrendan bere postua irabazita (#49), kolonbiar herrien –batez ere indigenen eta afrokolonbiarren– behinolako jakinduria aldarrikatzen duen FunLeo Fundazioaren buru izaten jarraitzen du. Fundazioan eta bere jatetxeetan (Misia jatetxea ere kudeatzen du), bertakoaren, Kolonbiako ekosistema ezberdinen eta sukaldaritzen balioaren azterketaren eta aldarrikapenaren mundu mailako pertsonaiarik nagusienetako bat da. Jefferson Rueda Casa de Porco (Sao Paulo, Brasil) 2019an The 50 Best Restaurants zerrendan igoerarik handiena izan dutenetako bat da A Casa de Porco (79tik 39ra), Brasilgo sentsazioa sukaldaritzaren munduan. Jefferson Rueda eta haren emazte Janaina dira ia erabat txerri-haragiaz lan egiten duen jatetxe honetako buruak, eta txerria erretzeko estilo propioa patentatu dute; zortzi orduz kozinatzen da, irekita, arraza propioko animalia hori. Teknikaz eta bere dastatzeko menuaz hitz egitera etorriko zaigu bisitan Donostiara Rueda; txerriaren atal guztiez osatuta dago erabat menu hori, eta delicatessen erako jakiak eskaintzen ditu, txerri-lepapezko sushia eta txerri-tartara kasu. Brasil eta txingarrak. Elkano itsasgizonari keinua, eta Elkano jatetxe-profesionalari keinua. Bel Coelho Clandestino jatetxea (Sao Paulo, Brasil) Jatetxearen bestelako kontzeptua du Bel Coelho ikertzaile nekaezinak. Culinary Institute of America ikastetxeak egin zituen ikasketak, eta El Celler de Can Roca eta Alex Atalaren DOM jatetxean jardun zuen, orain Clandestino bere jatetxean gauzatzen duen bere estilo propio fina garatzeko; hilabetean egun batzuez bakarrik irekitzen ditu ateak jatetxe horrek, Brasileko berezko produktuei eta brasildar kulturari dagozkionei buruzko bere ikerketetatik abiatuta sortutako dastatze-menuekin. Brasilgo freelance harrigarria, Gastronomikan bere arrastoa utziko duena. Najat Kaanache Nur Restaurant (Fez, Maroko) Bere ibilbide profesionalagatik (besteak beste, elBulli, Noma, The French Laundry eta Per Se) “The pilgrim chef” (chef erromesa) ere deitzen diotena, Najat Kaanache, Euskal Herrira, bere jaioterrira, itzuliko da. Marokoar familiakoa da, eta Nur irekitzeko itzuli zen Marokora; harrituta utzi zuen mundua, afrikar herrialdeko onenentzat jotzen den jatetxearekin “benetako benetakotasunezko” “jatorrietara itzulita”. Gaur egun, hainbat lokal kudeatzen du Kaanachek, Marokon zein Mexiko DF hiriburuan, eta Gobernuz Kanpoko hainbat Erakundetako ekintzaile da. Rosauro “Sau” del Rosario 25 seeds (Angeles, Filipinak) 54 urte ditu Rosauro “Sau” del Rosauro chefak, eta ikur garrantzitsua da Filipinetako jatetxe-munduan, batez ere bertako produktu jasangarriak erabiltzen dituelako, oinarri hispano historiko handiko estilo

Page 6: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

5

pertsonal baten azpian eralkita. Frantzian trebatu zen, eta ez ditu saihesten sukaldaritza-teknika frantziarrak eta mendebaldekoak 25 Seeds eta Cafe Fleur bere jatetxeetan (biak daude Filipinetako Angeles udalerrian) lantzen eta eguneratzen dituen filipinar plater tradizionaletan. 25 Seeds jatetxean, hain zuzen ere, “baserritik mahaira” kontzeptua lantzen du, eta ez du batere bitartekorik erabiltzen. Vladimir Mukhin White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko chefa da Mukhin, eta ospea irabazita itzuliko da Gastronomikara, 2015ean ere bisitatu baitzuen. Goi-mailako sukaldaritza errusiarraren defendatzailea da, eta berriki, beste urrats bat egin du bere gastronomiaren nazionalizazioan, errusiar hiriburuan Sakhalin jatetxea irekita; errusiar sukaldaritza, produktuak eta eraginak lehenesten ditu, Errusia osokoak, hasi Mediterraneoan eta Artikoraino, Asia ere ahaztu gabe. Christina Sunae Cocina Sunae (Buenos Aires, Argentina) Amerikako Estatu Batuetan jaio zen Sunae; aita amerikarra zuen, ama biologikoa korearra eta hazi zuen ama filipinarra. Horrela, bada, Filipinen eta Amerikako Estatu Batuen artean hazi zen, baina Argentinan asentatu zen, bere karrera egiteko eta Asiako Hego-ekialdea kozinatzeko. Zapore eta kulturen aniztasunaren eta integrazioaren eredu da Christina Sunae, Espainian oraindik ezezaguna dena, Elkanoren ibilbideko sukaldaria, bere proiektu berriak azaltzera datorkiguna Gastronomikara: Sunae Asian Cantina Argentina, eta jatetxe berria Manilan. Carolina Bazan Ambrosia (Santiago de Chile, Txile) Txiletar gastronomiaren fenomenotako bat. Latinoamerikarako The 50 Best Restaurants zerrendako 24. postuan dagoen Anbrosia bere jatetxearekin, txiletar jatetxe-mundua berritu du Bazanek, janaria tratatzeko duen modu abenturazale eta bat-batekoari esker. Anbrosia kontsakratu ondoren, beste leku intimo eta hiritarragoa inauguratu berri dute Bazanek eta haren emazte Rosario Onettok: Ambrosia Bistro. Andeetako herrialdeko gastronomiaren oraina eta etorkizuna. SARIAK ETA AINTZATESPENAK Biltzarraren XX. urteurrenean Juan Mari Arzak maisuak jaso zuen saria, Omenaldi Saria, San Pol de Mar (Bartzelona) herrira joango da, 7 Michelin izar dituen munduko emakume chef baten eskuetara. Carme Ruscalleda, Sant Pau entzutetsuaren ateak itxi eta urtebetera, hizlari lanetan ondo ezagutzen duen eszenatokira igoko da berriro, sektorearen eta bere jendearen saria jasotzera oraingo honetan. Kongresuko batzorde teknikoaren ustez, “paisaia bat eta intimitate bat maila goreneko kontakizun bihurtzeko moduaren eredu gorena” da Ruscalleda. “Espainiako sukaldaritzaren iraultzaren ikurretako bat da, eta bere ibilbidean egin duen aldaketa honek merezimendu osoa ematen dio biltzarraren 2019ko omenaldi nagusia jaso dezan”. Urrezko Geridon Saria, Gastronomikak jantokiaren eta ardoaren munduari eskaintzen diona, Frantziara joango da aurten, Denis Courtiaderen eskuetara (Plaza Athenee, Paris). Alain Ducasse chefaren ondoren, gizon garrantzitsua hasieratik Montecarlon (eta ondorengo jatetxe guztietan); jatetxe-jabeen semea da Denis, eta zerbitzuaren "frantziar erako" “soft revolution” deitu zaionaren protagonista izan da. Diplomazia oinarrian, bezeroen aurreko antzezte fina, jantokiko belaunaldi gazteei xehetasunez irakastea eta zerbitzuan teknologia berriak diskrezioz txertatzea izan dira bere lanaren alderdirik garrantzitsuenak, profesional bikain hau XXI. mendeko zerbitzu bikainaren metafora bizia delarik”.

Page 7: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

6

Donostiako biltzarraren azken sari handia, “Pau Alborna i Torras” Kazetaritza Gastronomikoko Nazioarteko Saria Cristina Jolonch kataluniarrak jasoko du aurten, La Vanguardia egunkarirako chef bikainak elkarrizketatzeaz gain, “gastronomiaren munduan bide guztietan ibili den indar handiko kazetari bihurtu delako, munduko sukaldaritzak ondo ezagutzen dituelako, eta gizarte-erantzukizuneko osagai sendoa eta kazetaritzan intuizio berezia dituelako”. San Sebastian Gastronomika biltzarreko aurreko sarituak Omenaldia Urrezko Geridon saria Kazetaritza Gastronomikoa

2009 Josep Monje

2010 Karlos Argiñano Giorgio Pinchiorri

2011 Luis Irizar Juli Soler

2012 Nouvelle Cuisine Eusebio Arbelaitz

2013 Francisco Lopez Canis Josep Roca Oscar Caballero

2014 Pedro Arregui Didier Fertilati Pau Arenos

2015 Basque Culinary Center Abel Valverde Mitxel Ezquiaga

2016 Gastón Acurio Gerard Basset Xavier Agullo

2017 Michel Bras Louis Villeneuve Nick Lander

2018 Juan Mari Arzak Lluis Garcia eta Lluis Biosca

Anthony Bourdain

2019 Carme Ruscalleda Denis Courtiade Cristina Jolonch

Oturuntza handiena San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren formatu garaikideari ekarpen handienetakoa egiten dion ekintza denbora errealean, zuzenean eta Kursaal jauregiko Auditorioko eserlekutik bertatik egiten den dastatzea da; chef bikainenak, Alta atalaren baitan, eszenatokian prestatzen ari direna dastatzen dute parte-hartzaileek. Kongresura gonbidatutako chefek unean bertan prestatutako oturuntza bikaina; astelehenean hasiko da, 10:45ean, eta asteazkenean amaitu, 19:00etan. Planetako sukaldari interesgarrienen sorkuntza berriak bertatik bertara eta zentzumen guztiekin ulertzeko modu berritzaile, ludiko eta hedonista. Aurten ere, Des Garçons de Caferen sinadura izango dute parte hartzen duten chefen jakatxoek; diseinu berezia egin du aurten ere, iaz biltzarraren 20. urteurrena ospatzeko egin zuen bezala. GASTRONOMIKA JARDUERAK Hogeita hamar bat jarduera –horietako batzuk berriak– antolatu ditu San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuak 2019ko ediziorako, auditorioko hitzaldiez gozatzeaz gain, kongresistak eta bisitariak ahalik eta etekinik handiena atera diezaien biltzar profesionalak irauten dituen hiru egunei.

Page 8: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

7

Parrilla Lehiaketa Nazionala Leial datorkigu aurten ere Parrilla Lehiaketa Nazionala Kursaaleko terrazara. Orain arteko ediziorik bereziena, hamargarrena, ospatuko du haragirik eta parrillaririk onenak biltzen dituen ekitaldi horrek, eta dastatze-saio kolektiboa egingo da, epaimahai profesional batekin eta herritarraz osatutako beste batekin; edozein izan daiteke azken horretako kide, San Sebastian Gastronomikaren webgunean izena emanda. Dastatzenen latxa esneko arkumearen haragi-dastatzea Haragizaleentzako modukoa da Gastronomikaren kanpoko jardueretako beste bat ere, kasu honetan dastatze-saio handi batekin egingo dena. Kalitate handiko haragitan espezializatutako Dastatzen gipuzkoar enpresa arduratuko da saio horretaz, eta latxa esneko arkumearen ezaugarriak eta parrillan prestatzeko dauden aukerak erakutsiko dituzte. Gure gastronomiak ondo ezagutzen ditu txingarrak. LAB Jamada. Burgoseko sukaldaritzaren DNA ikertzen Lab Jamada Antonio Arrabal (La Jamada, Burgos) chefak zuzentzen duen sukaldaritza arloko ikerkuntza-espazioa da, eta Burgos hiriko errezeta tradizionalen berrinterpretazioari buruz egin duen lana aurkeztuko du. “Burgos Gastronomiaren Hiri Sortzailea” ekimenaren garapenarekin lotuta, Burgoseko bertako errezeten bilakaera eta bertsioak erakutsiko ditu, hala nola baratxuri-zoparenak eta esneko arkumearen hankatxoena. UNESCOren Hiri Sortzaileen Mundu Sareko kide da Burgos, eta tailer batean erakutsiko dute hori, non itxura batera soila den sukaldaritza baten oinarrian teknika eta produktu klasikoak ezkutatzen diren: bilakaera eta nahasketa egungo sukaldaritzan. Entsalada Errusiarraren San Migel Txapelketa Nazionala Nork hartuko du Carles Abellanek Espainiako errusiar entsaladillarik onenaren etxe gisa duen tituluaren lekukoa? Asteartean, hilak 8, jakingo dugu Entsalada Errusiarraren II. San Migel Txapelketa Nazionalaren irabazlearen izena, hamar adituk eta eta 40 zalek osatutako epaimahai batek erabakiko duena. Ruinart Challenge Xanpainaren harribitxia den Ruinartek Ruinart Champagne programaren bosgarren edizioa ospatuko du Ruinarteko enologo Louise Brydenen eskutik. Ruinart Challenge prestakuntza-programa bat da; horren barruan, Espainia osoko sommelier profesionalentzako lehiaketa bat egingo da, Espainiako Sommelierren Elkarteen Batasunaren babesarekin. Irabazleak 1.000 €-ko beka bat eskuratuko du, eta trebatzeko lau eguneko bidaia Champagne eskualdean. D’tapas COVAP Pasión ibérica Lehiaketa gastronomiko horren laugarren edizioa ospatuko da aurten, irudi berrituarekin. Produktu iberikoa sukaldaritzaren munduaren alde egiten ari den apustua eta gastronomiaren eta txerri iberikoaren arteko harmoniaren bilaketa izango dira “Pintxo Iberikoaren Chefa COVAP 2019” sariketaren aukeraketa bideratuko duten abiapuntuak. Lehiaketa horretan, Alta Expresion de los Pedroches Jatorri-deiturako COVAP % 100 Ezkur-urdaiazpikoa edo Alta Expresion % 100 txerri-haragia protagonista izango dituen pintxo bat prestatu beharko da.

Page 9: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

8

Ovinusen aurkezpena – Ardi-gazten Nazioarteko I. Lehiaketa Ardi-gazten I. Lehiaketa da Ovinus. Mundu osoko ekoizleei zuzenduta dago, eta 2020ko martxoan amaituko dela espero da, Sardinian egingo den sari-banaketarekin. Gastronomikan sariketaren aurkezpena egingo da, eta gonbidatu bereziak etorriko dira, hala nola Sardiniako Clelia Bandini chefa eta Gaetano Mura ozeanoko itsasgizona. Europako Jatetxe-jabe gazteak Europako Jatetxe-jabe Gazteen Elkarteak jatetxe-munduan gazteek duten etorkizunari buruzko mahai-ingurua egingo du Gastronomika biltzarraren barruan. Ondoren, sari-banaketari ekingo zaio; kategoria hauei dagozkien sariak banatuko dira: Sukaldaritza, Gozogintza, Jantokia, Somellierrak, Management, Irakaskuntza eta Komunikazioa. Gainera, Bizitza Osoari emandako saria eta jatetxe-munduan Emakumearen Ikusgarritasunaren Sustapenari eskainitako sariak banatuko dira. Bestalde, jakatxoak ofizialki entregatuko zaizkie Espainiako 2019ko JRE-Jeunes Restaurateurseko kide berriei. Amaitzeko, Juan Mari Arzak eta Josep Monje omenduko dituzte. Showcookingak eta dastatze-jarduerak Jarduera paraleloz osatutako egitarau osoa planteatu du Gastronomikak, Kursaaleko jauregiko aretoetan ospatzeko. Uztartze-saioei dagokienez, hor dugu Sabor a Malagak antolatutako saioa, probintziako ardo tradizional eta modernoekin, oliorik, urdaiazpikorik, gaztarik eta frutarik onenekin batera; Badajozeko teknikariek eta gastronomoek probintziako AGB eta JTBdun produktuei buruz eskainiko dutena; Angel Cortesek (Duque, Medinaceli) eta Alba de Pablok (Casa Vallecas, Berlanga de Duero) zuzendutakoa, soriar sukaldaritzaren belaunaldi berriak ezagutzera emateko egingo dutena; edo Cadizek eskainiko duena, La Carbona eta El Faro de Cadiz jatetxeetako chefen (Javier Muñoz eta Mario Jimenez) eta Jose Ferrer “Jerez-Xérès-Sherry” Jatorri-deituraren Kontseilu Erregulatzailearen enbaxadorearen eskutik, Jerez inguruko ardoekin uztartutako menua zuzenduko dutenak. Uztartzerik gabe, Balfego berriro etorriko da Gastronomikara, hegalaburraren heltzeari eta bizitza erabilgarriari buruz egindako lana aurkeztera, eta hegalaburraren ez-ohiko atalez egindako bere azken sorkuntzetako bat ekarriko du dastatzeko. Tierra de Sabor ere itzuliko da Donostiako biltzarrera, Gaztela eta Leongo produktuen kalitatezko marka; Luis Alberto Leraren (Lera, Castroverde de Campos, Zamora) eskutik, eskualdearen aberastasun gastronomikoa erakutsiko du. Tierra de Camposeko usakume basatiaren bularkia kozinatuko du Lerak, papur gisa. S Pellegrinok eta Acqua Pannak, berriz, goi-mailako gastronomiarekin eta San Sebastian Gastronomika biltzarrarekin duten konpromisoari jarraiki, beren izarren menua ospatuko dute aurten ere, Fina Puigdevallek gidatutako otordu batekin, eta modu harmoniatsuan lagunduz Juan Muñoz Espainiako Sommelierren Akademiako lehendakariaren zaporearekin. Asteartean izango da hori. Gastronomikaren 2019ko jardueren zerrenda osatzeko, Winterhalterrek eta Pedro Sanchez (Baga*, Jaen) eta Dani Carnero (Kaleja, Malaga) chefek programatutakoak ditugu; espezieen showcooking bat egingo dute; bestalde, ahate gibel-oreen Rougie etxeak antolatutakoa dugu, Michelin izardun Vivien Duranden erakustaldi bat eskainiko duena (Le Prince Noir en Lormont*, Bordeaux). Amaitzeko, El Tenedorrek digitalizatzeari buruzko hitzaldia ekarriko digu biltzarrera. Gastronomikaren jarduerak ixteko, eta aurtengo edizioari zentzua emanez, Lorenzo Cogo Vicenzako (Italia) Le Coq* jatetxeko chefak Antonio Pigafettaren figurari buruzko showcookinga gidatuko du. Elkanoren garaikidea eta bere bidaia-laguna duela 500 urte, bere jaioterrira –Vicenzara– itzuli zen

Page 10: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

9

Pigafetta, eta hango errealitate gastronomikoa aldatu zuen ekarri zituen espezieekin. Kontzeptu horretatik abiatuta, gastronomiari eta denborak sukaldaritzaren munduan duen garrantziari buruzko hitzaldia zuzenduko du.

Wine Sessions Aurten ere izango du bere lekua jantokiaren eta ardoaren munduak San Sebastian Gastronomikak, aparteko dastatze eta aurkezpenekin. Ribera del Duero Jatorri-deiturarena izango da nabarmenenetako bat, eta argi geratuko da helburua ez dela bakarrik ardoa egitea, historia egitea baizik; horregatik, ezustekoak iragarri dituzte, bai beren jardueran, bai kongresuaren lehendabiziko egunean auditorioan egingo duten hitzaldian. Roser Catasus Jean Leoneko enologoak eta Sergi Castro sommelier eta brand ambassadorrak Vinya La Scala Erreserba Handia upategiko ardorik enblematikoenaren errepaso magistrala egingo dute; Espainian gehienbat cabernet sauvignon mahatsarekin egindako lehenengoa. Hungariako sukaldari eta sommelierren txanda izango da ondoren, eta Erdialdeko Europako herrialde horretako terroirra erakutsiko digute, eta Meritxell Juvek –upategia zuzentzen duen laugarren belaunaldia– penintsulara begira jarriko gaitu berriro, Juve & Camps etxeak cavaren munduan bete dituen 100 urteen ikuspegi historiko eta likido batekin. Tenerife uharteko eta Kabildoaren kontseilu arautzaileen eskutik iritsiko dira, asteartean, uharte horretako ardorik onenak San Sebastian Gastronomika biltzarrera, hango produktuekin harmonizatutako aurkezpenean, Tenerifee Gastro Experiencen eskutik; asteazkenean, berriz, Bodegas Bilbainas etxeak 1913az geroztik ekoizten dituen ardo apardunak ekarriko dizkigute. Sukaldean buruz buru, chefik onenekin Kongresuko formatu berezienetako bik aukera ematen dio talde txiki bati uneko chef onenetako batzuekin sukaldean sartu eta haiekin buruz buru jarduteko. Oraingo honetan, Begoña Rodrigok (La Salita, Valentzia) eta Pedro Subijanak (Akelarre, Donostia) hartuko dute parte ...rekin sukaldean ekimenean –hamar lagunentzako eskolak erabateko close upean–, eta Carolina Bazanek (Ambrosia, Santiago de Chile, Txile) eta Najat Kaanachek (Nur, Fez, Maroko), berriz, Sukalde Pribatuak saioetan –40 lagunentzako sukaldaritzako tailer monografikoak–. Nerabeentzako Gastronomika Formatu berria izango du aurten Gastronomikak gaztetxoenei eskaintzen dien jarduerak. Eurotoquesen zuzendaritzapean, iraganera eta etorkizunera bidaiatuko du Nerabeentzako Gastronomikak. Tableten bitartez, gastronomikoki eta jolasaren bitartez ibiliko dira Elkanorekin Gipuzkoako ikasleek. KOENNA arduratuko da aurkezpenaz eta dinamizazioaz, MTAko (Mondragón Team University) ekintzaile gazteen talde bat, ikasleekin ekintzailetzarekin eta motibazioarekin lotutako gaiak lantzen dituena. Elkanoren ibilbideari, aurkitu zituzten edo Espainiara ekarri zituzten produktuei buruzko galde-erantzunen jolasak egingo dituzte. Azkenik, beren tabletetan erantzun ondoren, ikasle parte-hartzaileak eszenatokira igoko dira, kozinatzera noski, Fernanda Fuentes eta Andrea Bernardi (Nub*, La Laguna, Tenerife), Joaquin Felipe (My Way, Madril), Veronica Muñoz (Adolfo, Toledo), Enrique Perez (El Doncel*, Siguenza) eta Mario de Lucas (Lino, Guadalajara) eta Quique Cerro sukaldariekin. CHEF EGUN BATEZ San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuak lehen aldiz aldatu du Chef egun batez ekimena (igandean egingo da eta ez larunbatean, orain arte bezala), eta Donostiako Bulebarretik

Page 11: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

10

Kursaaleko Ganbara Aretora eramango du, kongresuaren benetako abiapuntua irudikatzeko. Super Amarak babestutako ekimen honi esker, El Diario Vascok egindako zozketa batean irabazle atera diren bi helduk eta bi haurrek aukera izango dute lau chef ezagunekin batera kozinatzeko. Aurtengo edizioan, Pablo Loureiro (Casa Urola, Donostia), Sergio Humada (Txintxardin, Lasarte), Ly Leap (Indochine eta Nelumbo, Bartzelona) eta JP Anglo (Sarsa, Manila, Filipinak) izango dira chefak. Eguna eta lekua aldatu arren, ekimenak doanekoa eta jende guztiarentzako irekia izaten jarraitzen du. Hona hemen egitaraua:

SERGIO HUMADA, TXINTXARDIN JATETXEA (LASARTE) 11:30-12:00 LY LEAP, INDOCHINE JATETXEA(BARTZELONA) 12:00-12:30 PABLO LOUREIRO, CASA UROLA JATETXEA (DONOSTIA) 12:30-13:00 JP ANGLO, SARSA JATETXEA (MANILA, FILIPINAK) 13:00-13:30

STREET FOOD Igandean hasiko da Street Food, hiru proposamen eta lau pintxo osagarri izango dituena, eta ez ditu suak itzaliko asteazkenera arte Kursaaleko sarrerako ataripeetan. Aurtengo honetan, Ly Leap (Indochine eta Nelumbo, Bartzelona), Pablo Airaudo (Amelia eta 1985 Cantina Argentina, Donostia) eta Carito Lourenço eta German Carrizo (Doña Petrona, Valentzia) arduratuko dira miniaturen bitartez gozarazteaz. Kataluniako hiriburuan jatetxeak dituen kanbodiarrak oilasko adobatua eta Banh Song Coco eskainiko ditu, kokozko kremaz lagundutako fideo batzuen Leapen bertsioa, ganbarik gabeko aukera beganoa; euskaldun-argentinarrak duela gutxi ireki du argentinar taberna Donostian, eta bere txoripana ekarriko digu eta, valentziar bikoteak, azkenik –Fierro jatetxearen jabe ere badira– argentinar enpanada prestatuko du. 11:00etatik 20:00etara (igandean izan ezik, Chef egun batez ospatu ondoren hasiko baita egun horretan –13:30– eta 19:00etan amaitu, kongresuaren azkeneko egunean bezala), 4 euroko (pintxo bat gehi edaria) edo sei euroko (2 pintxo gehi edaria) prezioa izango du Street Food jardunaldiak. GASTRONOMIA AZOKA Ez dago ulertzerik San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country bere Azokarik gabe; nazio zein nazioarte mailako produktu onenei eskainitako gunea da, networkingerako ezin egokiagoa, eta alde guztietatik sektoreko joera berriak erakustera datozen erakusketariak biltzen ditu. Aurten, 170 enpresa etorriko da 5.000 metro koadroko erakusketa-espaziora; zifra hori ez da handitu, “denek izan dezaten beren merkatu-kuota”, Javier Yurrita kongresuko zuzendari komertzialaren esanetan. Etengabeko ordutegia izango du Gastronomika Azokak, 10:00etatik 20:00etara (azkeneko egunean, 19:00ak arte). PINTXOEN I. BILTZARRA Hauxe da 2019ko Gastronomikaren berritasun garrantzitsuenetako bat. Asteazken goizean, urriak 10, dozena bat profesional igoko dira Kursaal Jauregiko Ganbera Aretoko eszenatokira, pintxoen, barren,

Page 12: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

11

taberna ilustratuen eta, oro har, miniaturazko sukaldaritza-proposamenen formatu berri guztien sektore gero eta aberatsago eta ibiliagoari balioa emateko eta horretan aurrera egiteko. Gastronomiaren alor indartsu hau biltzarrean kokatzeko asmoz, sektorearen panoramaren kartografia osatuko duten hitzaldi eta aurkezpen ezberdinez osatutako egitaraua proposatzen du Gastronomikak, sektorearen alderdirik ludikoenetik hasi eta teknikoeneraino iritsiz, betiere sektoreko puntakoenen eskutik. Horregatik, maila handiko sukaldariek hartuko dute parte, hala nola Nandu Jubanyk (Can Jubany, Bartzelona), Enrique Fleischmannek (Txoko, Getaria), Nacho Manzanok (Casa Marcial, Prendes), Carlos Boschek eta Nuria Españak (El Portal, Alacant), Paul Arrillagak (El Zazpi, Donostia), eta sektoreko Valladolideko sukaldari eta pertsonaien ordezkaritza batek, pintxoak hiri bat alda dezakeela nabarmentzeko. Hiru kazetari gastronomikoren (Mitxel Ezquiaga, Jose Carlos Capel eta Xavier Agullo) hitzaldia ere antolatu du Pintxoen Biltzarrak, pintxo mitikoei buruzkoa, eta Bar de Bares Keler Sari Nagusia, biltzarraren lehendabiziko edizio honetan Donostiako Bokado tabernari egokituko zaiona; antolatzaileen esanetan, “pintxoaren aitzindarietako bat, bere eskaintza garatzen jakin izan duena, betiere miniaturazko sukaldaritzatik abiatuta”. Pintxoaren bilakaera, pintxoak hutsean ontziratuta, koktel eta cateringetarako miniaturazko sukaldaritza, ardoen kudeaketa barran eta pintxoak hartzen ibiltzearen ohitura tradizionalaren ikuspegi garaikidea izango dira doaneko biltzar hau ildaskatuko duten gaiak. Izena eman besterik ez dute egin behar interesa dutenek, kongresuaren webgunean. Pintxoen I. Biltzarraren egitaraua PAUL ARRILLAGA, EL ZAZPI - DONOSTIA

10:00 -10:30 Pintxoaren bilakaera ENRIQUE FLEISCHMANN, TXOKO - GETARIA, BABESLEA: SAMMIC 10:35 -11:05 Pintxoak hutsean NANDU JUBANY, CAN JUBANY - CALLDETENES 11:10 – 11:40 Miniaturazko sukaldaritza koktel eta cateringetarako MITXEL EZQUIAGA, JOSe CARLOS CAPEL ETA XAVIER AGULLO 11:45 -12:30 Pintxo mitikoak, hiru kazetarirekin 12:35-12:45 Bar de Bares Keler Sari Nagusia VICTOR MARTIN ETA LUIS CEPEDA 12:50 -13:30 Valladolid. Nola alda dezakeen hiri bat pintxoak CARLOS BOSCH ETA NURIA ESPAÑA, EL PORTAL - ALACANT 13:35 – 14:05 Ardoen kudeaketa barran NACHO MANZANO, GLORIA - GIJON/OVIEDO 14:10 – 14:40 Pintxoak hartzearen ikuspegi garaikidea

GASTRONOMIKAREN 2019KO AFARIAK Ohi bezala, hainbat afarirekin osatuko da kongresuaren eguneko jarduna; nabarmentzekoak dira honako bi hauek: Inaugurazio-afaria, batetik, eta astelehenean Carme Ruscalleda

Page 13: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

12

omentzeko Angel leon, Joan Roca, Jordi Cruz, Eneko Atxa, Juan Mari eta Elena Arzak, Pedro Subijana eta Martin Berasategi chefek (guztiek dute hiru Michelin izar) Basque Culinary Centerren prestatuko dutena; egun horretan bertan jasoko du Ruscalledak biltzarraren Omenaldi Saria auditorioan. Aurrez, igandean, egingo da biltzarraren inaugurazioko afaria; oraingo honetan, Getariak izango du protagonismoa. Hainbat lekutan antolatutako afari batean, herriko parrillaren zaporea erakutsiko diete 300 laguni Gorka Lazkanok (Astillero), Aitor Arregik (Elkano), Enrique Fleischmannek (Txoko Getaria), Markel Iribarrek (Balearri) eta Igor Arregik (Kaia- Kaipe) San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 2019ko jardueren agenda Astelehena, urriak 7

GASTRONOMIA AZOKA 10:00 - 20:00 | KURSAAL JEFFERSON RUEDA: TXERRIAREN EZ-OHIKO BERTSIOAK

10:45 - 11:15 | AUDITORIOASTREET FOOD GASTRONOMIKA 11:00 - 20:00 | KURSAAL JAUREGIKO ATARIPEA ENEKO ATXA: LA SOSTENIBILIDAD EXQUISITA 11:20 - 11:50 | AUDITORIOA JEAN LEON VINYA LA SCALAREN DASTATZE BERTIKALA, ROSER CATASUS JEAN LEONEKO ENOLOGOAK ETA SERGI CASTRO SOMMELIER ETA BRAND AMBASSADORRAK ZUZENDUTA 11:30 - 12:30 | 10. ARETOA OVINUSEN AURKEZPENA – ARDI-GAZTAREN NAZIOARTEKO I LEHIAKETA 11:30 - 14:30 | 35. ARETOA RIBERA ZURIA 11:55 - 12:25 | AUDITORIOA ELENA ETA JUAN MARI ARZAK: 2019KO BEGIRADAK 12:30 - 13:00 | AUDITORIOA INAUGURAZIO-EKITALDIA: EZUSTEKO GOZOA CACO BARRYREN ESKUTIK – CARME RUSCALLEDARI OMENALDI HANDIA 13:05 - 13:50 | AUDITORIOA HUNGARIAKO JANARIA ETA ARDOAK: PERTSONALKI! 13:30 - 15:00 | 10. ARETOA ORIOL CASTRO, EDUARD XATRUCH ETA MATEU CASAÑAS: GANTZEN TESTURA BAKANAK

Page 14: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

13

13:55 - 14:25 | AUDITORIOA D´TAPAS COVAP PASION IBERICA 2019 LEHIAKETAREN FINALA DEL CONCURSO: 14:30 - 18:00 | NI NEU BAZKALTZEKO TARTEA 14:30 - 16:00 | AUDITORIOA BEGOÑA RODRIGO: SUSTRAIAK ETA TUBERKULUAK GATZ-TUNELEAN 15:00 - 16:00 | KURSAALEKO SUKALDEA CAROLINA BAZAN: TXILETAR TRADIZIOA… FRANTZIAR UKITUAREKIN 15:00 - 16:00 | 35. ARETOA BEL COELHO: “ORIXA” INSPIRAZIOA 16:00 - 16:30 | AUDITORIOA 100 URTE CAVAREN GAILURREAN. JUVE & CAMPS UPATEGIEN ALTXORRETAN BARRENA 16:00 - 17:30 | 10. ARETOA SAU DEL ROSARIO: PAMPANGAKO TRADIZIO KOLORETSUARI BESTE BISITA BAT 16:35 - 17:05 | AUDITORIOA TIERRA DE CAMPOSEKO USAKUMEA 17:00 - 18:00 | 35. ARETOA 2019KO URREZKO GUERIDON SARIA: DENIS COURTIADE 17:10 - 17:20 | AUDITORIOA JOSPER, 50 URTE SUA MENDERATZEN 17:20 - 17:25 | AUDITORIOA DANI GARCIA: ANDALUZIA LABURTUA: AZKEN ANALISIA 17:30 - 18:00 | AUDITORIOA JRE GASTRONOMIA SARI NAZIONALAK 18:00 - 19:00 | GANBARA ARETOA DASTATZE-SAIOA: RIBERA DEL DUERO, ARO BERRI BAT 18:30 - 19:30 | 10. ARETOA JOSEAN ALIJA: BERDEAN MEDITATUZ 18:40 - 19:10 | AUDITORIOA PIGAFETTARENGANDIK ELKANORENGANAINO, DENBORAN ZEHAR 19:00 - 20:00 | 35. ARETOA D´TAPAS COVAP PASION IBERICA 2019KO SARI-BANAKETA EKITALDIA 19:15 - 19:25 | AUDITORIOA MARTIN BERASATEGI: PERFEKZIOA PERFEKZIONATUZ 19:30 - 20:00 | AUDITORIOA

Page 15: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

14

Asteartea, urriak 8

GASTRONOMIA AZOKA. 10:00 - 20:00 | KURSAAL NERABEENTZAKO GASTRONOMIKA 10:00 - 11:30 | GANBARA ARETOA NAJAT KAANACHE: MUGARIK GABEKO ITSASOKO PRODUKTUAK 10:00 - 10:30 | AUDITORIOA GETARIAKO ITSASO-SUKALDARITZAREN ELKARTEA: “PARRILLA, SUKALDARITZA-PAISAIA.” 10:35 - 11:05 | AUDITORIOA STREET FOOD GASTRONOMIKA 11:00 - 20:00 | KURSAAL JAUREGIKO ATARIPEA VII PREMIO DE PERIODISMO GASTRONÓMICO “PAU ALBORNA I TORRAS”KAZETARITZA

GASTRONOMIKOKO VII. SARIKETA: CRISTINA JOLONCH 11:10 - 11:20 | AUDITORIOA SAN SEBASTIAN GASTRONOMIKAK OSTALARITZAREN EGUNA OSPATUKO DU MAKROREKIN

BATERA 11:25 - 11:35 | AUDITORIOA ESPEZIALISTAK 11:30 - 12:30 | 35. ARETOA TENERIFEKO ARDOAK 11:30 - 13:00 | 10. ARETOA LEONOR ESPINOSA: KOLONBIAR TRADIZIOA BERRASMATUZ 11:40 - 12:10 | AUDITORIOA DIEGO SCHATTENHOFER: HAITZULO GUANTXEEN SINTETIZAZIO MOLEKULARRA 12:50 - 13:20 | AUDITORIOA PEDRO SUBIJANA: EUSKAL PAISAIAREN JOLAS GOXOA 13:25 - 13:55 | AUDITORIOA BASERRITIK SUKALDERA 13:30 - 14:30 | 35. ARETOA JOAN ROCA: HURBILTASUN HANDIKO GRINA SORTZAILEA 14:00 - 14:30 | AUDITORIOA ENTSALADILLA ERRUSIARRAREN II. SAN MIGEL LEHIAKETA NAZIONALA 14:00 - 16:00 | SALA 10 DASTATZEN: LATXA EZAGUTUZ, KALITATE HANDIKO ESNEKO EUSKAL ARKUMEA 14:00 - 16:00 | ZURRIOLAKO TERRAZA- KURSAAL JAUREGIAREN ATZEALDEAN

Page 16: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

15

FINA PUIGDEVALL BERE PAISAIAN 14:30 - 16:30 | NI NEU NAJAT KAANACHE: HEGOALDETIK HEGOALDERA 15:00 - 16:00 | 35. ARETOA LUIS ALBERTO LERA: EHIZA MODU GARAIKIDEAN 16:00 - 16:30 | AUDITORIOA KEVIN CHERKAS: INDONESIAR TRADIZIOA ABANGOARDIAKO EMOZIOZ 16:35 - 17:05 | AUDITORIOA DIGITALA IZATEA DAGOENEKO EZ DA AUKERA BAT 17:00 - 18:00 | 10. ARETOA HUNGARIA HISTORIKOAREN BIDAIA GASTRONOMIKOA: HERRIAK, LEHENGAIAK ETA TEKNOLOGIAK 17:00 - 18:00 | 35. ARETOA KURT SCHMIDT: TXILETAR JAKITOKIAREN BIRSORKUNTZA 17:10 - 17:40 | AUDITORIOA LAB JAMADA. BURGOSEKO SUKALDARITZAREN DNA IKERTUZ 18:00 - 19:30 | NI NEU BEGOÑA RODRIGO: INTENTSITATEA, KROMATISMOA ETA DIBERTSIOA 18:10 - 18:40 | AUDITORIOA ENTSALADILLA ERRUSIARRAREN II. SAN MIGEL LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA 18:45 - 18:55 | AUDITORIOA CARLES ABELLAN, NANDU JUBANY ETA RAFA ZAFRA: MEDITERRANEOKO GANBA GORRIA ELKARREKIN OSPATUZ 19:00 - 19:40 | AUDITORIOA ANGEL LEON: ITSASOKO ONDDOAK ETA BESTE EZUSTEKO PELAGIKO BATZUK 19:45 - 20:15 | AUDITORIOA

Urriak 9, asteazkena

GASTRONOMIA AZOKA 10:00 - 19:00 | KURSAAL BASQUE CULINARY CENTER – FOOD WASTE, FOOD WAYS: JASANGARRITASUNA, TREBAKUNTZA ETA BERRIKUNTZA 10:00 - 10:30 | AUDITORIOA PEDRO SUBIJANA. 2019KO MENUA, XEHETASUNEZ AZALDUTA 10:00 - 11:00 | AKELARRE JATETXEA PINTXOEN I. BILTZARRA 10:00 - 14:40 | GANBARA ARETOA

Page 17: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

16

CADIZ, JEREZEN ESKUTIK NABIGATUZ 10:30 - 12:00 | 35. ARETOA EELKE PLASMEIJER ETA RAY ADRIANSYAH: EUROPAR ABANGOARDIA BERTAKO PRODUKTUEKIN 10:35 - 11:05 | AUDITORIOA STREET FOOD GASTRONOMIKA 11:00 - 19:00 | KURSAAL JAUREGIKO ATARIPEA JANTOKIAREN ERRONKA. ETORKIZUNEKO GAKOAK, EUSKAL SENTSIBILITATETIK ABIATUTA 11:10 - 11:40 | AUDITORIOA MALAGA ZAPOREA 12:00 - 13:00 | NI NEU BODEGAS BILBAINAS UPATEGIEN APARDUN ARDOAK, 1913TIK 12:00 - 13:00 | 10. ARETOA CHRISTINA SUNAE: ASIAKO HEGO-EKIALDEA TXUNDITUZ 12:20 - 12:50 | AUDITORIOA MACA DE CASTRO: MALLORCAKO PAISAIA BEREZIA 12:55 - 13:25 | AUDITORIOA X. PARRILLA LEHIAKETA NAZIONALA 13:30 - 17:00 | TERRAZA ZURRIOLA - TRASERA KURSAAL CAROLINA BAZAN: TXILETAR SUKALDARITZAREN BIRSORKUNTZA KOSMOPOLITA 13:30 - 14:00 | AUDITORIOA BALFEGO HEGALABURRAREN HELTZEA ETA BESTE SEKRETU BATZUK 14:00 - 15:30 | NI NEU HILARIO ARBELAITZ: NEOKLASIZISMO GARAIKIDEA 14:05 - 14:35 | AUDITORIOA BADAJOZ PROBINTZIAKO JATORRI-DEITURA BABESTUEN (JDB) ETA ADIERAZPEN GEOGRAFIKO BABESTUEN (AGB) APLIKAZIOA PINTXOEN MUNDUAN 14:30 - 15:30 | 10. ARETOA SORIAR SUKALDARITZA. GAZTEAK AURRERA EGIN NAHIAN 15:00 - 16:00 | 35. ARETOA ELENA LUCAS: MIKOLOGIA ARTISTIKOA 16:00 - 16:30 | AUDITORIOA JP ANGLO: NEGRO IRLAKO SUKALDARITZA EZEZAGUNA 16:35 - 17:05 | AUDITORIOA PAULO AIRAUDO: ASKATASUNA PARTITURA 17:10 - 17:40 | AUDITORIOA

Page 18: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

17

X. PARRILLA LEHIAKETA NAZIONALAREN SARI-BANAKETA 17:40 - 17:50 | AUDITORIOA FINA PUIGDEVALL: INGURUNEAREN MAGIA GARAIKIDEA 17:50 - 18:20 | AUDITORIOA VLADIMIR MUKHIN: ERRUSIAR KARTOGRAFIA ABANGOARDIAN 18:25 - 18:55 | AUDITORIOA

Page 19: San Sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Juan Sebastian … · 2019-10-05 · White Rabbit (Mosku, Errusia) The 50 Best zerrendaren arabera munduko hamahirugarren jatetxerik oneneko

18

Fitxa teknikoa San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country Edizioa: XXI Egunak: 2019ko urriak 6-9 Lekua: Kursaal jauregia. Donostia www.sansebastiangastronomika.com Sare Sozialak Twitter: @ssgastronomika Instagram: ssgastronomika Facebook: Facebook.com/SanSebastianGastronomika Youtube: SSGastronomika Hashtag official: #ssg19 Prentsa-arduraduna Lucia Vaquero Helbide elektronikoa: [email protected] /[email protected] Mugikorra: +34 628 555 464