San Justoko karobia (Zeanuri) e.pdfHarria erretzen eta kare bihurtzen doa. Kiskaltze-prozesua...

1
San Justoko karobia Zeanuriko Otsemendi auzunean kokaturik dago, harizti zoragarri baten erdian, Justo eta Pastor santuen ohorez eraikitako baselizaren eta iturri baten ondoan. Hariztipean, mahaiz eta erretegiz hornituta dagoen landa eder bat zabaltzen da. 1950etik bertan behera utzita eta hondatuta zegoen karobi hau, 1996an berriztatzen eta berreskuratzen hasi zen Ipizki Taldea, abuztuko lehenengo asteburuan lanean jartzeko, urte hartan eta toki berean azkeneko aldiz karea egin zuen Juan Aranaren zuzendaritzapean. Otsemendi auzuneko Goikuria eta Arana familiak, Kandido eta Felix Goikuria anaiak alde batetik eta Juan eta Julian Arana bestetik, izan ziren 1950ean hemen azkenekoz lan egin zutenak. Juan eta Felix labea zaintzeaz eta karea egiteaz arduratzen ziren bitartean, Julianek eta Kandidok, idi pare batez baliatuz, kareharria, eta egurra ekartzen zuten labe ondoraino. Soroetan ongarri moduan erabili ziren 2.000 kintal -100.000 kilo- kare ekoiztu zituzten guztira. San Justokoa karobi frantses deritzenen erakoa da, hau da, muna aprobetxatuz, maldan eraikita egotea du ezaugarri nagusi. Pixkanaka-pixkanaka estutzen doan zulo bat da, 4 metroko sakonera duena, goiko aldean 150 zentimetroko zabalera eta beheko aldean, berriz, 40ko zentimetroko zabalera dituelarik. Labeaz gain, kareharria eta erregaia, hau da, egurra dira karea ekoizteko beharrezko gertatzen diren bi elementuak. Lehenengo eta behin erregai erabiltzen den egurraz betetzen da karobia, gainean kareharri geruza bat jarriz, horrela hutsarte guztiak estalita geratzen direlarik, eta dena prest dagoenean azpian dagoen “labe-ahotik” su ematen zaio. Harria erretzen eta kare bihurtzen doa. Kiskaltze-prozesua aurrera joan ahala, egur eta kareharri gehiago botatzen da karobira, eta aldi berean beheko aldeko labe-ahotik karea jaurtitzen du. BIZKAIKO ONDARE HISTORIKOA Lan honek hainbat lagunen beharra eskatzen zuen, horregatik auzolanean egiten zen sarri askotan, etxe batzuetako edota auzo guztiko bizilagunak elkartzen zirelarik zeregin honetan jarduteko. Erabilerari dagokionez, jadanik Antzin Aroko zibilizazio askok ezagutzen zuten karegintza. Egiptiarrek, esate baterako, karea erabiltzen zuten gorpuak baltsamatzeko. Euskal Herriko erromatar garaiko eraikuntzetan badakigu kareorea erabili zena, esaterako K.O. I. mendekoa den Lodosako akueduktuan. Baina XVII. mendearen erditik aurrera batez ere, artoaren landaketaren hedapenarekin batera, karobiak Euskal Herri osoan zabaldu eta ugaritu ziren. Gizarte tradizionalean karea zeregin askotarako erabiltzen zen. Eraikuntzan, lurraz eta uraz nahastua, etxe-paretak eta mota guztietako hormak eraikitzeko mortairua lortzen zen, eta uraz bakarrik nahastuz, baserrietako hormak zuritzeko “letxera”. Nekazaritzan, soroetako ongarri gisa eta koko edo harren kontra erabiltzen zen. Abeltzaintzan, korten desinfekziorako eta ganaduen apatxetako gaixotasunak sendatzeko. Aipagarria da arrautzak kontserbatzeko ere erabiltzen zutela, karea urarekin nahastuta lortzen zen orean arrautzak sartuta. XX. mendea aurrera zihoan neurrian, alabaina, ongarri kimikoen eta porlanaren industria-ekoizpenarekin lehiatu ezinik, karobiak bertan behera uzten hasi ziren, mendearen erdi alderantz guztiz desagertu ziren arte. 1996. urteaz geroztik, urtero, abuztuko lehenengo asteburuan lanean jartzen du San Justoko karobia Ipizki Taldeak. Esan beharra dago, baita ere, 2002. urtean eman zaiela amaiera karobi honetako birgaitze-lanei Zeanuriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean. San Justoko karobia (Zeanuri) Testua: Jon Urrutxurtu. San Justoko karobia Zeanuri. (Otsemendi auzoan). Nola heldu: Bilbotik N-240 errepidetik gatozela, Otsemendik auzo- errepidea, Zeanuriko hirigunearen sarreran eskuinaldean dagoena, hartu behar da. Hiru kilometro egindakoan, San Justoko baselizaren aurrean amaitzen da errepide hori. Baselizatik ehun metrora dago karobia. Bisiten ordutegia: Kanpoko aldetik ikus daiteke. Inguruko beste leku interesgarri batzuk: (Areatza) • Areatzako plaza, eskola, iturria eta Gortazar jauregiarekin. • San Bartolome eliza. (Zeanuri) • Ozerimendiko San Lorentzo baseliza. • Ugarka baserria. • Kallarte auzoko baserriak. BERMEO GERNIKA - LUMO A-68 BI-240 BILBO DURANGO A-8 BALMASEDA ZEANURI

Transcript of San Justoko karobia (Zeanuri) e.pdfHarria erretzen eta kare bihurtzen doa. Kiskaltze-prozesua...

  • San Justoko karobia Zeanuriko Otsemendi auzuneankokaturik dago, harizti zoragarri baten erdian, Justo eta Pastorsantuen ohorez eraikitako baselizaren eta iturri baten ondoan.Hariztipean, mahaiz eta erretegiz hornituta dagoen landaeder bat zabaltzen da.

    1950etik bertan behera utzita eta hondatuta zegoen karobihau, 1996an berriztatzen eta berreskuratzen hasi zen IpizkiTaldea, abuztuko lehenengo asteburuan lanean jartzeko, urtehartan eta toki berean azkeneko aldiz karea egin zuen JuanAranaren zuzendaritzapean. Otsemendi auzuneko Goikuriaeta Arana familiak, Kandido eta Felix Goikuria anaiak aldebatetik eta Juan eta Julian Arana bestetik, izan ziren 1950eanhemen azkenekoz lan egin zutenak. Juan eta Felix labeazaintzeaz eta karea egiteaz arduratzen ziren bitartean, Julianeketa Kandidok, idi pare batez baliatuz, kareharria, eta egurraekartzen zuten labe ondoraino. Soroetan ongarri moduanerabili ziren 2.000 kintal -100.000 kilo- kare ekoiztu zituztenguztira.

    San Justokoa karobi frantses deritzenen erakoa da, hauda, muna aprobetxatuz, maldan eraikita egotea du ezaugarrinagusi. Pixkanaka-pixkanaka estutzen doan zulo bat da, 4metroko sakonera duena, goiko aldean 150 zentimetrokozabalera eta beheko aldean, berriz, 40ko zentimetroko zabaleradituelarik.

    Labeaz gain, kareharria eta erregaia, hau da, egurra dirakarea ekoizteko beharrezko gertatzen diren bi elementuak.

    Lehenengo eta behin erregai erabiltzen den egurrazbetetzen da karobia, gainean kareharri geruza bat jarriz,horrela hutsarte guztiak estalita geratzen direlarik, eta denaprest dagoenean azpian dagoen “labe-ahotik” su ematen zaio.Harria erretzen eta kare bihurtzen doa. Kiskaltze-prozesuaaurrera joan ahala, egur eta kareharri gehiago botatzen dakarobira, eta aldi berean beheko aldeko labe-ahotik kareajaurtitzen du.

    BIZKAIKOONDAREHISTORIKOA

    Lan honek hainbat lagunen beharra eskatzen zuen,horregatik auzolanean egiten zen sarri askotan, etxebatzuetako edota auzo guztiko bizilagunak elkartzen zirelarikzeregin honetan jarduteko.

    Erabilerari dagokionez, jadanik Antzin Aroko zibilizazioaskok ezagutzen zuten karegintza. Egiptiarrek, esate baterako,karea erabiltzen zuten gorpuak baltsamatzeko. Euskal Herrikoerromatar garaiko eraikuntzetan badakigu kareorea erabilizena, esaterako K.O. I. mendekoa den Lodosako akueduktuan.Baina XVII. mendearen erditik aurrera batez ere, artoarenlandaketaren hedapenarekin batera, karobiak Euskal Herriosoan zabaldu eta ugaritu ziren.

    Gizarte tradizionalean karea zeregin askotarako erabiltzenzen. Eraikuntzan, lurraz eta uraz nahastua, etxe-paretak etamota guztietako hormak eraikitzeko mortairua lortzen zen,eta uraz bakarrik nahastuz, baserrietako hormak zuritzeko“letxera”. Nekazaritzan, soroetako ongarri gisa eta koko edoharren kontra erabiltzen zen. Abeltzaintzan, kortendesinfekziorako eta ganaduen apatxetako gaixotasunaksendatzeko. Aipagarria da arrautzak kontserbatzeko ereerabiltzen zutela, karea urarekin nahastuta lortzen zen oreanarrautzak sartuta.

    XX. mendea aurrera zihoan neurrian, alabaina, ongarrikimikoen eta porlanaren industria-ekoizpenarekin lehiatuezinik, karobiak bertan behera uzten hasi ziren, mendearenerdi alderantz guztiz desagertu ziren arte.

    1996. urteaz geroztik, urtero, abuztuko lehenengoasteburuan lanean jartzen du San Justoko karobia IpizkiTaldeak. Esan beharra dago, baita ere, 2002. urtean emanzaiela amaiera karobi honetako birgaitze-lanei ZeanurikoUdalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean.

    San Justoko karobia (Zeanuri)

    Testua: Jon Urrutxurtu.

    San Justoko karobiaZeanuri. (Otsemendi auzoan).Nola heldu:Bilbotik N-240 errepidetikgatozela, Otsemendik auzo-errepidea, Zeanuriko hirigunearensarreran eskuinaldean dagoena,hartu behar da. Hiru kilometroegindakoan, San Justokobaselizaren aurrean amaitzen daerrepide hori. Baselizatik ehunmetrora dago karobia.Bisiten ordutegia:Kanpoko aldetik ikus daiteke.Inguruko beste lekuinteresgarri batzuk:(Areatza)

    • Areatzako plaza, eskola, iturriaeta Gortazar jauregiarekin.

    • San Bartolome eliza.(Zeanuri)

    • Ozerimendiko San Lorentzo baseliza.

    • Ugarka baserria.• Kallarte auzoko baserriak.

    BERMEO

    GERNIKA - LUMO

    A-68

    BI-240

    BILBO

    DURANGO

    A-8

    BALMASEDA

    ZEANURI

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /CropGrayImages true /GrayImageMinResolution 300 /GrayImageMinResolutionPolicy /OK /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageMinDownsampleDepth 2 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /CropMonoImages true /MonoImageMinResolution 1200 /MonoImageMinResolutionPolicy /OK /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /CheckCompliance [ /None ] /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxToMediaBox true /PDFXBleedBoxToTrimBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXOutputIntentProfile (None) /PDFXOutputConditionIdentifier () /PDFXOutputCondition () /PDFXRegistryName () /PDFXTrapped /False

    /Description > /Namespace [ (Adobe) (Common) (1.0) ] /OtherNamespaces [ > /FormElements false /GenerateStructure false /IncludeBookmarks false /IncludeHyperlinks false /IncludeInteractive false /IncludeLayers false /IncludeProfiles false /MultimediaHandling /UseObjectSettings /Namespace [ (Adobe) (CreativeSuite) (2.0) ] /PDFXOutputIntentProfileSelector /DocumentCMYK /PreserveEditing true /UntaggedCMYKHandling /LeaveUntagged /UntaggedRGBHandling /UseDocumentProfile /UseDocumentBleed false >> ]>> setdistillerparams> setpagedevice