RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren...

6
1959an Oiartzunen hasten da zure errelatoa. Eskola nazionaletan jaso genuen hezkuntza akademikoaren lehen zatia. Gure irakaslea frankista izugarria zen, euskaraz mintzatzea- gatik zigortu eta kolpatu ez arren. Bestalde, Elizak sekulako indarra zuen. Ni hileko lehen ostegunean konfesatzera eta lehen ostiralean jauna hartzera joaten zen belaunaldikoa naiz. Hori hala, egia da etxean apenas hitz egiten genuela politikaz. Amaren osaba hiru urtez egona zen espetxean, eta aita zena 18 urte beteta beharturik eraman zuten Nazionalek Ebroko frontera. Iragan latz horrek eta giro sozialean arnasten zen beldurrak eragina zuen etxean, eta semeak babesteko gurasoek nahiago izaten zuten politika ekidin. Ni base- rri txiki batekoa izan ordea, eta esnea bana- tzen genion inguruko etxe bateko semearen bila joan eta aurkitu ez zutenez arreba biak eraman eta torturatu zituzten. Horrek zein 1970 hasieran Oiartzunen izandako atxiloke- ta ugariek barrenak mugitu zizkidaten eta kontzientzia baten premisak ernarazi. 14 urterekin Oreretara pasa ginen eskolara, beste errealitate batekin egin genuen topo, beste harreman batzuekin, eta hor egituratu zen militantziara eramango ninduen gorputz politiko ideologikoa. Beste garai batzuk zirela esango luke nostalgikoak. Guretzat oso garai biziak ziren, oso nahasiak. Frankismoa azkenetan zegoela sentitzen zen, aldaketa sakonak etor zitezkeela. Jendearen inplikazio handia zegoen, gizartearen esparru guztiak zipriztintzen zituen kontzientzia sozial zabala. Ikusmolde ideologiko oso des- berdinak egon arren denek egiten zuten bat aldaketaren beharrarekin, errealitate gogor hura iraultzeko antsiarekin. Gaur egun baino askoz errazagoa zen eztabaida politiko eta ideologikoak bizitzea. Gaurko gizarteak ez du zerikusirik ordukoarekin. Gaur ere ordea, herri honek zapalkuntza politiko berbera bizi du, ukazio berbera, hain ageriko parametroe- tan ez izan arren. Horrek kontzientzia soziala desberdin astintzen du erreakzioaren adieraz- pen diferentea eraginez. Dena den, gaur egungo baldintza sozio-politikoek ere ematen dute kontzientzia politikoa esnatzeko aukera. Kontzientzia ernatu orduko karrera politikoare- kin egiten dute amets zure mailako politikari anitzek. Zuk nola bizi duzu zure alderdiko foku- peko lider erreferentea izatea? Nik ez dut sekula halakorik amestu! Nire ibil- bidea herri honekiko konpromiso militante bizi-bizitik dator eta gaur egun ere halaxe bizi dut. Ezker abertzalekoa ez da alderdi politiko batek erakartzen duen militantzia, herri baten zapalkuntza gainditzeko konpromisoaren bai- tako militantzia baizik. 17 urterekin, komite antinuklearretan antolatu nintzen lehenengoz, Amnistiaren Aldeko Batzordean jarraitu nuen 10 2013KO MARTXOAREN 10A NORTASUN AGIRIA Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zen Oiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezker abertzaleko egituretan eta ilegalizazioen inguruko atxiloketak medio 1997tik hona espetxean sei urte pasa ditu. Loiolako mahaian parte hartu zuten kideetako bat izan zen, eta azken urteotan ezker abertzalean eman den estrategia aldaketaren ezinbesteko erreferentea da. «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen arloan irtenbidea ikusiko dugula» Aldatzen dira garaiak, aroak, siglak, estrategiak... Baina beti hor. RUFI ETXEBERRIA | SUSTRAI COLINA | Argazkiak: Dani Blanco PERTSONAIA

Transcript of RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren...

Page 1: RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zen Oiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezker abertzaleko egituretan

1959an Oiartzunen hasten da zure errelatoa. Eskola nazionaletan jaso genuen hezkuntzaakademikoaren lehen zatia. Gure irakasleafrankista izugarria zen, euskaraz mintzatzea-gatik zigortu eta kolpatu ez arren. Bestalde,Elizak sekulako indarra zuen. Ni hileko lehenostegunean konfesatzera eta lehen ostiraleanjauna hartzera joaten zen belaunaldikoa naiz.Hori hala, egia da etxean apenas hitz egitengenuela politikaz. Amaren osaba hiru urtezegona zen espetxean, eta aita zena 18 urtebeteta beharturik eraman zuten NazionalekEbroko frontera. Iragan latz horrek eta girosozialean arnasten zen beldurrak eraginazuen etxean, eta semeak babesteko gurasoeknahiago izaten zuten politika ekidin. Ni base-rri txiki batekoa izan ordea, eta esnea bana-tzen genion inguruko etxe bateko semearenbila joan eta aurkitu ez zutenez arreba biakeraman eta torturatu zituzten. Horrek zein1970 hasieran Oiartzunen izandako atxiloke-ta ugariek barrenak mugitu zizkidaten etakontzientzia baten premisak ernarazi. 14urterekin Oreretara pasa ginen eskolara,beste errealitate batekin egin genuen topo,beste harreman batzuekin, eta hor egituratuzen militantziara eramango ninduen gorputzpolitiko ideologikoa.

Beste garai batzuk zirela esango luke nostalgikoak. Guretzat oso garai biziak ziren, oso nahasiak.Frankismoa azkenetan zegoela sentitzen zen,aldaketa sakonak etor zitezkeela. Jendeareninplikazio handia zegoen, gizartearen esparruguztiak zipriztintzen zituen kontzientziasozial zabala. Ikusmolde ideologiko oso des-berdinak egon arren denek egiten zuten bat

aldaketaren beharrarekin, errealitate gogorhura iraultzeko antsiarekin. Gaur egun bainoaskoz errazagoa zen eztabaida politiko etaideologikoak bizitzea. Gaurko gizarteak ez duzerikusirik ordukoarekin. Gaur ere ordea,herri honek zapalkuntza politiko berbera bizidu, ukazio berbera, hain ageriko parametroe-tan ez izan arren. Horrek kontzientzia sozialadesberdin astintzen du erreakzioaren adieraz-pen diferentea eraginez. Dena den, gauregungo baldintza sozio-politikoek ere ematendute kontzientzia politikoa esnatzeko aukera.

Kontzientzia ernatu orduko karrera politikoare-kin egiten dute amets zure mailako politikarianitzek. Zuk nola bizi duzu zure alderdiko foku-peko lider erreferentea izatea? Nik ez dut sekula halakorik amestu! Nire ibil-bidea herri honekiko konpromiso militantebizi-bizitik dator eta gaur egun ere halaxe bizidut. Ezker abertzalekoa ez da alderdi politikobatek erakartzen duen militantzia, herri batenzapalkuntza gainditzeko konpromisoaren bai-tako militantzia baizik. 17 urterekin, komiteantinuklearretan antolatu nintzen lehenengoz,Amnistiaren Aldeko Batzordean jarraitu nuen

�10 2013KO MARTXOAREN 10A

NORTASUN AGIRIA

Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zenOiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezkerabertzaleko egituretan eta i legalizazioen ingurukoatxiloketak medio 1997tik hona espetxean sei urte pasaditu. Loiolako mahaian parte hartu zuten kideetako bat izanzen, eta azken urteotan ezker abertzalean eman denestrategia aldaketaren ezinbesteko erreferentea da.

«Konbentzituta nagogatazkaren ondorioen arloan

irtenbidea ikusiko dugula»Aldatzen dira garaiak, aroak, siglak, estrategiak... Baina beti hor.

RUFI ETXEBERRIA

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Dani Blanco

PERTSONAIA

Page 2: RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zen Oiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezker abertzaleko egituretan
Page 3: RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zen Oiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezker abertzaleko egituretan

�12 2013KO MARTXOAREN 10A

RUFI ETXEBERRIA

gero, pixkanaka herri mailatik eremu zabala-goetara egin nuen salto, eta militantziak berakeraman nau nazio mailako arduretara. Egundudan jendaurreko papera zirkunstantziekbehartutakoa da. Ez dut esango gorrotatzendudanik, baina inoiz bilatu eta desio izan ezdudan zerbait da. Bizitzan bakoitzak berelekua non dagoen jakin behar du, bere bertuteeta gabeziak zeintzuk diren antzeman, ekar-pen handiena non egiten duen hausnartu, etanik badakit zertan naizen iaioa eta zertandauzkadan mugak. Ilegalizazioak eta zenbaitkideren atxiloketek gogoko ez dudan fokupe-ko funtzio batera derrigortu naute, baina tira,Sorturen antolakuntza berriak askoz gustuko-ago ditudan esparruetara itzultzeko aukeraemango dit. Hobe horrela.

Fokupeko ibilbide horretan, bereziki sonatuaizan zen 2011ko otsailean Bilboko Euskaldu-nan Sortuk indarkeria oro, ETArena barne,errefusatzen zuela adierazi zenutenekoa. Zerzebilen zure buruan Euskaldunara bidean?Ezer berezirik ez. Niretzat Sorturen faseabaino lehenago, Zutik Euskal Herriarekin itxigenuen aroa izan zen intentsitate eta emoziohandikoa. Hura zen fase erabakigarri eta his-torikoa. Aurretik egindako gogoeta askobildu ziren, frustrazio batzuk ere bai, etaederki genekien eztabaida horretan landu,jorratu eta erabaki zenak zer suposatzenzuen. Sorturen Euskaldunako aurkezpenahorren ondorio bat baizik ez zen: ezker-aber-tzalearen estrategia berria gorpuztu ahal iza-teko egitura politiko batez jabetzeko ezinbes-teko geltokia. Horregatik niretzat eztabaidasasoia izan zen intentsua, urte luzetako bizi-pen pertsonal, politiko eta organizatiboak

etapa berri bati begira kondentsatu zituelako.Hori hala, kontziente ginen aurkezpen horre-tan Estatuak behartzen gintuen parametroe-tan kokatzen genuela estatutuen atala. Egoe-ra demokratiko batean ezker abertzaleak ezzituen sekula estatutu horiek aurkeztuko.Egia da ezker abertzaleko sektore batzuen-gan estatutu horiek inpaktu handia eraginzutela, baina guk bagenekien estatutuek ezzutela ibilbide politikoa aldatzen, aldaketarenerabakia Zutik Euskal Herriarekin hartu zela.Erabaki horren baitako deribatu bat baizik ezzen Sorturen estatutuak espainiar legediakexijitzen zigunera errenditzea, eta ordurakoibilbidea oso mamituta geneukan.

Zer da samurragoa, etxekoak ala arerioak kon-bentzitzea?Biek daukate bere zailtasuna eta biak diraezinbestekoak. Etxean gauzak sendo ez dau-denean ibilbide labur bezain malkartsua duzuaurretik. Hala ere, 2009an hasitako eztabaida-rako oinarrizko bermea geneukan: gogoeta-ren zantzuak gugan zeuden. Aljerreko proze-suaren ondotik, Bidarteko erorketen ostean,hausnarketa hasi zen ezker abertzalearen bai-tan; Alternatiba Demokratikoak negoziaketaprozesuen ulermenean aldaketa ekarri zuen.Hor kokatzen da 2004ko Anoetako ekitaldianplanteatu zen ereduaren oinarria. Gertatzendena da, aldaketak eta urratsak egin arren,gehiago kostatu zaigula horien dimentsioaildo eta estrategia politikoetan txertatzea.Oso motel eta kontraesanekin egin duguAlternatiba Demokratikoak eskatzen zuengarapena. Zorionez, hori guztia metatutageneukan 2009an eztabaidatzen hasi ginene-rako. Ez zen hutsetik eztabaidatzen hastea,

Page 4: RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zen Oiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezker abertzaleko egituretan

aspalditik zetozen gogoeta multiformeeiforma emateko ariketa baizik. Horregatikeman zaio transatlantikoari buelta hainbeste-ko ziurtasun eta batasunarekin. Eztabaida ezzen zuri ala beltza izan, ez geunden ezkerabertzalean lehenago izan diren hausturentestuinguruan, estrategia egoera berrira alda-tzeko beharraren baitan baizik.

Eta nola konbentzitzen dira kontrario politiko-ak? Loiolako mahaian, esaterako.Aljerrekoa ezagutu eta Lizarrakoa pasata,prestakuntza handiko prozesua izan zenLoiolakoa. Bi fase egon zirela esango nuke.Bata, 2006an ETAk su-etena eman artekoa,baldintza zailetan garatzen den prestakuntzaeta dinamikari esker modu bikainean burutuzena. Bestea, su-etenaren ondokoa, nonaurretik ireki ziren espektatiba guztiak urra-tzen joan ziren. Nire ustez Alderdi Sozialistakez zuen prozesua sendotasunez prestatu, ezalderdiaren baitan, ez Estatuko boteregunee-

tan, ez oposizioko indarrekiko. Oso plano etamaila aldebakarrekoan egin zuten dena, etakontrako sektoreek zaunka egin zutenean, ezzuten erantzuteko adore nahikorik izan. Bes-talde, ezker abertzaleak irakurketa okerra eginzuen. Herri honetan inoiz eman den negozia-zio faserik emankorrenera eta gaur egun erebalioa duen akordio zirriborrora iritsi ginen,baina ez genuen kudeatzen asmatu, ez genuenzuzen jokatu. Zapalkuntzaren aurrean sortzenden eta ukazio hori gainditu nahi duen erre-sistentzia mugimendu batek, ukazio horimantentzen duen Estatua negoziazio mahaibatera esertzen badu, altxatzerako ez du bereestrategian soilik pentsatu behar, herri-estra-tegian baizik. Estatu bat negoziatzera erama-ten baduzu, ezin duzu negoziazio hori soilikzure baitako azterketa baten ondorioz itxi.Uste dut ezker abertzaleak hiru negoziazioprozesuetan akats hori egin duela. Zer danegoziazioa, prozesu bat edo fase bat? Ezkerabertzaleak mahaian hasi eta mahaian buka-

2013KO MARTXOAREN 10A 13�

RUFI ETXEBERRIA

���������������

������������������������ ����������������������������������

Page 5: RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zen Oiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezker abertzaleko egituretan

tzen zen fase bezala ulertu zuen, ez Estatu bateta alderdi politikoak mahai baten inguruanjartzera eraman zituen prozesu legez. Alterna-tiba Demokratikoaren aurreko parametroetangaratu genuen negoziaketa, Aljerreko parame-troetan ia-ia, eta ziur nago prozesu gisa inter-pretatu izan bagenu bestelako erabakiak har-tuko genituela. Baina eztabaida hori oraindikeman gabe geneukan, erabaki gabe geneukannegoziazio prozesuan borroka armatuak izanbeharreko funtzioa. Akatsak akats, Loiolakoagatazkaren konponbiderako adierazpen prag-matikoa zelakoan nago. Gerora ezker abertza-leak akordioak nahikotasun mailarik ez zuelaesan bazuen ere, nik uste dut bazuela, eta hirualderdiek adosturikoa Gobernu espainiarrakonartu ezean Loiolakoa aldarrikapentzat zueneskenatoki batean sartu eta panorama errotikaldatuko zela. Baina suposizio politikoak bai-zik ez dira horiek.

Suposizioekin segituz eta zintzoki pentsatuta,gaur egun zergatik mugitu beharko luketeEspainiako eta Frantziako estatuek? Estatu espainiarra kultura demokratikorik ezduen Estatua da, errealitate nazionalekiko betiplanteamendu berbera mantendu duena. Horiesanda zergatik erantzun beharko liokeenpositiboki gatazkaren konponbideari? Batetik,

gatazkei soluzio demokratikoa ematea delakogatazkak konpontzeko bide unibertsala. Bes-tetik, herri honen gehiengoak gatazka kon-pontzeko eskatzen duelako eta ezin zaiolakoentzungor egin. Estatuak ez du irtenbideriknahi ordea, ez Euskal Herriarentzat, eztaKataluniarentzat ere. Ez dauka agenda demo-kratikorik eta prestutasunik errealitate horieierantzuteko. Horren aurrean irtenbide baka-rra dago: aldarrikapenarekin jarraitu, indarrakmetatu eta presioa areagotzea. Gobernuarenerantzun positiboa herri honetako presiosozial politiko eta instituzionalak eta nazioar-teko laguntzak baizik ez dute ekarriko. Horrenbaitan dago estatuek gatazken ondorioei hel-tzea: preso eta iheslarien errealitateari, arma-gabetzeari... Uste dut orain arteko mobilizaziomailari eta nazioarteko bitartekaritzari eutsita,lortuko dugula Gobernuaren jarrera itxiahaustea. Konbentzituta nago gatazkarenondorioen arloan irtenbidea ikusiko dugula,Espainia Estatu ahul eta gobernu ahulagokoaizateak gauzak zaildu arren.

Plano politikoari lotutako aldarrikapeneiburuz galdetzen badidazu, ezkorrago nago.Espainian aldaketa sakona ematen ez bada,Estatuaren hezurdura osoa kultura demokra-tikoz blaitzen ez bada, hurrengo denboretanjarrera itxi berberarekin jarraituko dute.

�14 2013KO MARTXOAREN 10A

RUFI ETXEBERRIA

Page 6: RUFI ETXEBERRIA «Konbentzituta nago gatazkaren ondorioen ... · Rufi Etxeberria 1959ko apirilaren 22an jaio zen Oiartzunen. HBtik Sorturako ibilbidea egin du ezker abertzaleko egituretan

2013KO MARTXOAREN 10A 15�

RUFI ETXEBERRIA

Autodeterminaziorako bidean guk nahiagodugu Eskoziako eredua, baina sinetsita nagobi estatuek Kosovoko eredura eramango gai-tuztela. Horregatik, erabakitze eskubideaonartzen duen eskenatokiak halako aldaketaekartzea baino egingarriagotzat daukat inda-rrak eta bitartekoak metatuta Estatua inde-pendentzia bera negoziatuko den egoerabatera eramatea. Kataluniarekin epe motzeangertatuko denak pistak emango dizkigu,baina ez dut uste Espainiak Britainia HandiakEskoziarekin hartu duen jarrera hartuko due-nik. Nahiago nuke Kataluniako erakundeeta-tik datorren aldarrikapenetik hasita Madrilenerabakitze eskubidearen inguruko adostasu-nera heltzea, baina ezkor nago.

Berehalako emaitzetara ohitutako jendarteanez ote da lan gaitza mobilizazioari eustea?Aieteko konferentzia pasa, ETAk armak utzizituela iragarri eta PP boterera heldu zeneanhiru aukera irudikatzen genituen. Bata, etainondik ere espero ez genuena, PPk bide erai-kitzaile bati ekitea. Bigarrena, Gobernu berriak

jarrera inbolutiboa hartzea. Kanpainan ilegali-zazioaren eta prozesuaren aurkako mezuakjaurtitzen ibili ziren, eta analitikoki ezin zenbaztertu ordura arteko bidea birrintzera joa-tea. Azkenik, posizio indartsuagoa irabaztealdera blokeo egoera probokatu zezaketelaaurreikusten genuen. Bagenekien ez zela bieguneko kontua izango, blokeoa behartu etaprozesu-ezara joko zuela Gobernuak. Horre-tan ari dira. Batetik, sinetsita daude gatazkarenondorioei irtenbide politikoa emateak mugi-mendu independentista indartzen duela, etabestetik auzia luzatuz irabazle/galtzaile bereiz-keta errazago irudikatu dezaketelakoan daude.Hori hala, beste alderdioi dagokigu estrategiahori pitzatzea. Ezin diogu PPri bertan goxoegoten utzi. Horri buruz hitz egin dugu sozia-listekin, EAJrekin, zein hainbat esparrutakoeragileekin, eta denok bat gatoz aldaketakbehar direla esaterakoan. Inor ez dago eroso,inork ez du PPren estrategia ontzat ematen.Abiapuntu bat daukagu, ez da gutxi. Besterikda PPren harresia pitzatzeko eraman beharre-ko estrategia nahiz ildo komunikatiboa ados-tea eta bakoitza zenbaterainoko konpromiso-ak hartzeko prest dagoen neurtzea, baina PPmugitzera behartu nahi badugu ezdago besterik: gatazkaren ondorio-en agenda tratatua izan dadin ados-tasun minimo batzuetara heldubeharra daukagu. n

OFF THE RECORD

Elkartean geunden telebistari so. Zuzen joan behar zuena okertu zela-koan, galderarik onartzen ez zuen interbentzioa egin zuen ArnaldoOtegik Rufi bizkartzain mutu zuela. Arnaldoren hitzak komentatzen ariginela, “Aupa Rufi! Hori duk eta!” atera zitzaion bertako bati. Harritu-ta, ahoa zabaldu zuena Arnaldo zela argitzekotan ginenean, emanzigun azalpena: “Ez duzue ezer ulertzen. Gaur Rufik Arnaldok bainogehiago esan dik. Horixe duk lan isila!”. Ez da definizio txarra.

Lan isila