Ruben Dario - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Ruben Dario, Fantasiazko... · ren...

95
Ruben Dario Fantasiazko ipuinak euskaratzailea: Lukas Dorronsoro

Transcript of Ruben Dario - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Ruben Dario, Fantasiazko... · ren...

Ruben Dario

Fantasiazko ipuinak

euskaratzailea: Lukas Dorronsoro

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Lukas Dorronsoro.

Euskarazko edizioa: Baroja, 1987Jatorrizkoaren data: 1902-1909

Ruben Dario euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=493

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1288

Gabon ipuinaAndra Mari-ko Frai Longinos komentuko harri

bitxia zen. Harri bitxitzat hartzea gutxi da kasuhonetan. Kutxatila bat zen, konpara ezinekoaeta aurkigaitz ohi den zerbait. Berdin aritukozitzaizun Frai Benito jakintsuari kopiagintzanlaguntzen, eskuizkribuak maiuskulaz dotoretzeniaioa zelarik, edo sukaldean, baraualdien ondo-ren zilegi zitezkeen frijikariei usain gozoak atera-razten; eta berdin sakristautzan edo barazkiaklantzen; matutietan edo bezperetan, berriz,armunioski betetzen zituen haren soxantre-ahots ederrak eliz-sabaiak. Meriturik handiena,ordea, haren musika-duintasun harrigarrianzetzan; haren eskuetan, haren organista-eskubikainetan. Komunitate osoan ez zen besterikinor tresna izentsu haren berri hark bezain ongizekienik; hegazti talde melodiatsuaren parekonotak jaulkiarazten baitzizkion. Ez zen besterikinor hark bezala, espiritu zerutiarrez jantzia bai-tzegoen, prosak nahiz ereserkiak, eta abestiarruntaren ahots sagaratuak laguntzen zituenik.

Kardinal jaunak —behin, egun gogoangarribatez, komentua bisitatzera etorri zelatik—, Frai-le honi bedeinkazioa eman omen zion lehenbizi,ondoren besarkatu eta, azkenik, jotzen entzunzionean, latinezko esaldia aukeratuz goraipatuegin omen zuen. Frai Longinosengan nabarmen-tzen zen guztia xalotasunik maitagarrienez etaalaitasunik tolesgabeenez argitua zegoen. Zer-baitetan ari zen bakoitzean bazerabilen ereserki-ren bat ezpainetan, bere senide Jainkoaren txori-ñoek bezalaxe. Eta, alporjak limosnaz beteakzekartzala, astokiloari orpo-kolpeka, eguzkipeanizerdi patsetan komenturantz zetorrenetan,halakoxe gazte islada gozoa ageri ohi baitzi-tzaion aurpegian, baserritarrak etxe atarietanagertzen zitzaizkion agurka eta eurengana joate-ko hoska: E! Zatoz hona, Frai Longinos, basoka-da on bat hartzera. Abadetegian gordea dagoentaulan ikus zenezakete haren aurpegia: bekoki-pe jatorrean bi begi apal eta ilunak; sudur jaso-antxa, haur bihurrien itxura xumea erakusten;eta aho erdirikia, irribarrerik onberatienen iturri.

Hala, ba, behin, Eguberriz, auzo herrira joanzen Longinos...; baina, ez al dizuet komentuaz

ezer esan? Nekazari herrixka batetik hurbil zego-en hau; txaradi mardul batetik ez oso urruti. Hanmonastegia eraiki zuten baino lehen, aztien afal-de egiak, maitagarrien eta silfo-sorginen batza-rrak eta, Leizekoak (Jainkoak guarda gaitzala)bere ardurapean dauzkan beste hainbat etahainbat gauza antolatzen zituzten. Fraile-etxesantu hartatik misteriozko oihartzunak, hotsezkodardarizo handiak zeramatzaten zeruetako hai-zeek gauaren baketan, inular barea zenean...;Longinosen organoa zen, Kristorengan senidezitzaizkionen ahotsa lagun, arrenkari dohatsuakbidaltzen. Esan bezala, Eguberri egun batez,Fraile zintzoa auzo herrian zebilen, eta, halakobatean, bekokian eskua ezarriz, harri eta izu,abere patxaroso filosofaria astinduz, hala ziotsanberekiko:

—Bai zoritxarrekoa ni! Ongi mereziak nituz-ke, bai, hiru halako zilizio eta bizi guztirako ur-ogi hutsezko mantenua! Nola ote dagozkit zainmonastegian!

Gaua aurrera zihoan, eta fraileak, Aitareneginik, komenturako bideari heldu zion. Ilunpea-ren menpe geratu zen ludia. Ez zen ikusten

herrixkaren arrastorik; mendiak, berriz, gauarenbeltzez jantzi baitzen, gizandi eta deabruen bizi-leku zitekeen gaztelutzar ikaragarria zirudien.

Hauek honela, bazihoan Longinos, joan etajoan, «Pater eta ave»ka etengabe, eta, hara nonohartzen den, harriturik, astakiloak zeramanbidexka ez zela betikoa. Ahalguztidunari errukieske malko-begiak zerurantz jaso zituenean,zeru-sabai ilunean izar eder bat begiztatu zuen.Berarekin batera aurrera zebilen urre kolorezkoizar eder bat, lurrerantz argi zorroztada samurrazeriola, bidegidari eta zuzi. Eskerrak eman ziz-kion Jaunari harrigarritasun harengatik, eta luza-ro baino lehen, beste behin hartako Balaan ira-garlearenak bezala, ez zion astoak aurrera eginnahi, eta, hala esan zion hark, giza-hilkor gare-non ahots argiz: Zorionekoa zu, Frai Longinos;izan ere, zeure bertuteengatik sari biziki handiajasotzeko seinalatua baitzaude. Hori entzunorduko, zarata bat nabaritu zuen eta usain guz-tiz eztia usmatu. Hiru Jaun ikusi zituen, handikijantziak, berak zeraman bidean aurrera etortzeneta harriturik begiztatu zuen izarra gidari zetor-kiela. Hiruek nabarmen zuten errege itxura, iku-

rrez ere adierazten zutenez. Aurrelaria Azraelaingerua bezain ile-argi bat zen; adats luzea sor-balda gainetan hedatzen zitzaion, barri bitxizizarreztaturiko urrezko mitraren azpian; bizarra,perlaz eta urrezko hariz eihoa, dizdizari agerizitzaion bular gainean. Mantuz estalia zihoanaberaski bordatutako pasai-hegaztiak eta zodia-koaren ikurrak zeramatzan mantuz. Gaspar Erre-gea zen, zaldi eder zurian zaldun. Bestea, ilebelztun bat; begiak ere beltzak eta biziki distira-tsuak zituena; aurpegia, berriz, asiriarren erliebelaburreko koadroetan ikus daitezkeenen antze-koa; bazeraman diadema bikaina bekokia ingu-ratzen. Kalkula daitekeen baino soineko gares-tiagoz jantzia; zahar samarra zen, eta begiratuhutsez antz ematen zitzaion Asiako erdialdeandagozkeen misteriozko herrialde aberatsenbateko errege izan zitekeela. Baltasar erregeazen eta azti-bitxizko koilarra zeraman diamante-suzko eguzki baten euskarri. Ekialdeko erara,dotore apainduriko ganbelu baten gainean zeto-rren. Hirugarrena beltza zen aurpegiz, etamaiestate-aire berezia zuen begiratuan. Bereburubira-zapiko errubi eta esmeraldak distiraz

isladatzen zitzaizkion. Ipuinetako erregegairikharroenaren antzo, elefante gainean zetorren,marfilez eta urrez landutako aulkian. MeltxorErregea zen. Pasa ziren maiestate haiek, eta,Meltxor Erregearen elefanteari jarraiki, baita FraiLonginosen astemea ere ohi ez bezalako tro-tean, gainean Frailea, arrosario luze baten aleakbehaztatuz, atsegin mistikoz asea zeramala.

Eta zera gertatu zen: —Herodes ankerrarenegunetan bezala—, hiru anti koroatuak, jainkoa-ren izarra gidari zitzaiela, aberetegi batetarainoheldu ziren; eta han, margolariek pintatu ohiduten bezala, Andra Mari Erregina zegoen, Josejaun santuarekin eta jainko jaioberriarekin. Albo-an, berriz, astoa eta idia, euren arnasa sendoa-ren beroaz gau-haize hotza epeltzen. Baltasa-rrek, ahuspezturik, zakukada bat perla, harribitxieta urrehauts zabaldu zion haurrari; Gasparrekigortzukurik harrigarrienak eskaini zizkion urrez-ko pitxarretan; Meltxorrek intzentsua, marfilaketa diamanteak...

Orduan Longinosek, Frai Longinos zintzoak,honela hitz egin zion, bihotz-bihotzez, haur irri-barretsuari:

— Jauna, morroi gizarajo bat besterik ez naizni, neure komentuan zuri zerbitzen ahalegintzenbanaiz ere; zer eskain diezazuket nik gizagaixohonek? Nondik aterako ditut aberastasunak,usain gozoak, perlak eta diamanteak? Har itza-zu, Jauna, nire malkoak eta otoitzak, ez baitizutbesterik eskaintzeko.

Eta, hara non ikusten dituzten Ekialdeko Erre-geek Longinosen ezpainetatik jaiotzen eurenotoitzen arrosak; eta haien usaina ukuzkari etaerretxin guztiena baino bikainagoa zen; harenbegietatik ibaika sortzen ari ziren malkoak,berriz, diamanterik zoragarrienak bihurtzenziren, maitasunaren eta fedearen aztindar goi-tiarrak eraginik. Binbitartean, artzain koru batenoihartzuna entzuten zen lurrean eta aingerutalde baten melodia abeltegiaren teilatu gai-nean.

Komentuan, berriz, atsekaberik latzena bizizuten ordu horretan. Elizkizunerako ordua hel-dua zen. Otoiztegia kandela-gartxoz argitua.Abadea han zegoen bere goialkian, zeremonia-kapaz jantzia, atsekabetua. Fraileak, komunitateosoa, harridura tristez elkarri galdebegiraka ari

ziren. Ze istripu izan ote du anaia zintzoak? Zer-gatik ez ote da herrixkatik itzuli? Elizkizunarenorduak jo du eta bakoitza bere tokian dago,monastegiaren aintzagarri den organu jotzailexume goitiarra izan ezik... Nor ausar daitekeharen tokia betetzen? Inor ez. Inork ez dakiteklategiaren ezkutukien berri; inork ez du Lon-ginosen armonia-dohairik. Baina Priorrak elizki-zuna musikarik gabe hasteko agindu duenezgero, denek ekin diote kantuari, Jainkoari, tristu-ra nahasi batean, zuzentzen zaizkiola... Bat-batean, ereserkikoan, organoak jo behar zue-nean... jo zuen bai, sekulan ez bezala jo ere.Hare bajuak trumoi sagaratuak ziren; haren tron-petak ahots goitiarrak, haren tubo guztiak uler-tezinalako bizi zerutiarrez bizkortuak zeuden.Kantatu egin zuten fraileek, mirarizko suaz bete-rik kantatu ere; eta, Gabon gau hartan haizeakzeramatzan organo aire ezezagunak entzun eginzituzten nekazariek; bazirudien, izan ere, ainge-ru-eskuak, Zezilia aintzagarriaren esku singleorbangabeak edo... ari zirela organoa jotzen...

Andra Mariko Frai Longinosek handik lasterutzi zuen bere arima Jainkoaren eskuetan; santu

usainetan hil zen. Ustelgaitz dirau oraingozharen gorputzak, komentuko elizkorupean mar-molez landuriko hilobi berezi batean ehortzia.

ThanathopiaGure aita John Leen doktore ospetsua zen;

Londresko Psike Ikerlarien Errege Elkarte kide,eta, zientzilarien munduan oso ezaguna; hipno-siari buruzko bere ikasketengatik eta Old-ariburuzko bere memoria ospetsuarengatik. Duelagutxi hil da. Goian bego.

(James Leen-ek hustu zuen bere gilborreangaragardo gehiena eta, hala jarraitu zuen):

— Irri egin didazue, zuen iritziz barregarriomen diren nire kezkengatik. Barkatzen dizuet;izan ere, ez baituzue susmatzen zerulurretangure filosofiak ulertzen ez duenik ezer, gureWilliam bikainak dioenez. Ez dakizue asko jasanizan dudala, asko sufritzen dudala, torturarikgarratzenak ere bai, zuen barreak direla medio...Bai, berriz diotsuet. Ezin dut lorik hartu, argitanez dela; jasanezina zait etxe hutseko bakarda-dea; ikaraz betetzen nau bidertzeko txaradiei ilu-nabarrean darien zaratak. Ez zait batere atseginmozoloa edo xaguxarra hegaka ikustea; nonahi-ko hiritara noala ere, ez naiz kanposanturik ikus-

tera joaten. Gauza makabroetaz hizketan jardu-teak martirizatu egiten nau, eta jardun izan nai-zenetan, egunsentiaren zai egoten dira, gero,nire begiak loaren maitasunean ixteko.

Izuikara diot, ene jainkoa!, aipatu beharradudanari: heriotzari. Ez nindukete sekulan ego-naraziko hilotzik legokeen etxean, neure adiski-derik maiteenarena balitz ere. Begira: hauxe daedozein hizkuntzak duen hitzik gaizkorrena: hilo-tza Barre egin didazue, barrez ari zatzaizkidate:bejondizuela. Utz iezadazue, hala ere, neure isil-peko egia esaten. Errepublika Argentinara ihes-ka heldu naiz, neure aitak, Leen doktoreak, erru-kigabe bahitu ninduelarik, bost urtez preso egonondoren; hura, jakintsu handia izan arren, bandi-do handia ere bazelakoan nago. Haren aginduzeraman ninduten gaixotetxera; haren aginduz,bai; ezkutu gorde nahi zuena egunen batez agerziezaiekeen beldur baitzen agian... Zuei ere jaki-naraziko dizuet orain, ezin baitut gehiago gordeisilpean.

Jakin ezazue ez nagoela mozkortua. Ez naizerotua egon. Begira zergatik agindu zuen nibahitzeko... Arretaz entzun.

(Argala, ile argia, urduria, zirrara batez maizastindua jasotzen zuen soina, lagunez inguratu-rik, bururakizun hauek zerbezategiko mahaiankontatzen zizkigula. Nor da Buenos Aires-en eza-gutzen ez duenik? Ez da batere ganoragabeaeguneroko bizitzan. Horrelako joaldiak noiz-behinka eduki ohi ditu. Irakasle lanean, gureikastetxeetako batean ditugunetan estimaga-rrienetarikoa dugu; mundu-gizon izatekotanbada, berriz, isil samarra den arren, cinderellasdance ospetsuetan, gazteen arteko elementurikonena da. Honela jarraitu zuen gau hartan berekontakizun harrigarria, gure lagunaren izaeraaintzat harturik, fumisterie-tzat jotzen ausartuezin bagara ere. Irakurlearen baitan uzten dugugertakizunak erizpetzea.)

— Gazte-gaztetan galdu nuen ama; eta, aita-ren aginduz, Oxford-eko ikastetxe batetara bida-li ninduten. Gure aitak ez zidan behin ere maita-sunik agertu, eta, urtean behin etortzen zitzai-dan Londrestik bisitatzera, espirituz bakarti, mai-tasunik eta losintxarik gabe hazten nindoan hez-kuntzategi hartara.

Han ikasi nuen tristea izaten. Gorputz-itxurazamaren argazkia nintzen, esan izan didatenez,eta, uste dudanez, horregatik saiatzen zen dok-torea niri ahalik eta gutxien begiratzen. Honetazez dizuet besterik ezer esango. Nire gogoetakdira. Ez aintzat hartu nire kontakera.

Topiko hau erabiltzera heldu naizenean indarezagun batek bihotza samurtu dit. Uler nazazue,arren. Zera diot, alegia: espirituz bakar bizi nin-tzela, gaur oraindik ere, gau ilargitsuetan, neureirudimenean ikusten ditudan harresi beltzezkoikastetxe hartan... Ikasi nuen bai orduan, nolagainera!, tristea izaten! Oraindik ere, neure gela-ko leiho batetik, zumarrak, zipresak... ikustennago ilargi islada zurbil gaiztotan aseak. Zerga-tik ote zeuden zipresak ikastetxean?..., eta par-kean zehar zurrundutako Terminondo zaharrak,denboraren legena erakusten. Eta han berrogei-ta hamar urte gainean zituen erretore makurgorrotagarriak hontzak hazten zituen... Zertara-ko hazten ote zituen erretoreak hontzak?... Etagauaren unerik isilenean, gau-hegaztien hegalo-tsa eta mahaien txirrioa entzuten dut, eta,gauerdian, dei hau: «James». Dei lazgarria!

Hogei urte bete nituelarik, egun batez, aitaikustera zetorkidan berria eman zidaten. Poztuegin nintzen, neure barnean harenganako ezini-kusia nabaritzen banuen ere. Poztu egin nintzen,une hartan neure barrua norbaiti hustu beharrabainion; besteri ezinean harixe.

— Besteetan baino erakorrago etorri zen,eta, aurpegiz-aurpegi begiratzen ez zidan arren,haren ahotsa irmoa zen, niganako onginahi apurbat ere adierazten zuela. Zera esan nion: ikaske-tak burutu nituenez gero, Londresa itzultzekogogoa nuela; etxe hartan luzaroago jarraitzeko-tan, hil egingo nintzela tristuraz... Zorrotz, baina,erakor samar barreiatu zen haren ahotsarenoihartzuna:

— Hain zuzen, gaur bertan zu hemendik era-matea pentsatu dut. Ez zaudela osasunez batereondo, adierazi dit erretoreak: lorik hartu ezina,jateko gogo gutxi... Gehiegizko ikas-lana ere txa-rra da, beste gehiegikeria guztiak bezalaxe. Gai-nera, zera esan nahi nizun: badut beste arrazoibat zu Londresa eramateko. Nire adinak tinka-gailu baten beharra du, eta, bila ibili naiz. Badu-zu, beraz, ugazama, eta aurkeztu behar dizut,

bera ere zu ezagutzeko irriki bizitan baitago.Horregatik, gaur bertan etorriko zara nirekin.

Ugazama! Neure amatxo zuri, ile argi, gozoaetorri zitzaidan gogora bat-batean, txikitan zinezmaite ninduelarik hainbeste bizkortzen ninduenhura; aitak ia abandonaturik zeukan; izan ere,gure ama, lore gaixo single hura, desegiten ziho-an bitartean, aita, laborategi nazkagarri hartanegoten baitzen gau eta egun... Ugazama! Leendoktorearen emazte berriagandiko tirania, agianblue-stocking, jakintsusteko emanker bat, sorginbat... —barka hitzak—, zatekeenarengandikotirania jasan beharko nuen beraz. Aldiz ez dakitzer diodan, edo eta agian gehiegi dakit...

Ez nion hitzik erantzun aitari, eta harenasmoari jarraituz, Londresko geure bizilekuraeramango gintuen trena hartu genuen.

Iritsi orduko, ate zahar handian barna sartuorduko, egoitza nagusira igotzeko eskaileraaurrean, harridura zakar batek hartu ninduen:lehengo zerbitzarietatik bat ere ez zen agerietxean.

Lauzpabost agure txepel, morroi-jantzi beltzzabalegiak soinean, makurtu zitzaizkigun igaro-

tzerakoan, berantegi eta mutu belaunikatuz.Areto handian sartu ginen. Dena aldatua zego-en: lehengo altzarien tokia betetzen, gustu lehoreta hotzez aukeratutako tresneria ageri zenorain. Lehengoetatik gauza bat bakarra zegoenaretoaren barru-barruan gure amaren erretratuhandi bat, Dante Gabriel Rossetti-k egina, kres-poizko zapi luze batez estalia.

Aitak neure geletara eraman ninduen; ezzeuden haren laborategitik urruti. Arratsalde on!batez agurtu ninduen. Esplika ezineko gizaitxurahartuz, ugazamaz galde egin nion. Patxaranerantzun zidan, ahots erdi maitati, erdi beldurti,silabak tinkatuz, orduan ulertu ez nituen hitzhauekin:

— Gero ikusiko duzu... Ziur ikusiko duzula...James, ene semetxo James, agur. Gero ikusikoduzula diotsut.

Jaunaren aingeruak, zergatik ez ninduzuenzeurokin eraman? Eta zuk, ama, ene amatxo, mysweet Lily, zergatik ez ninduzun zurekin eramanune haietan? Nahiago nukeen leize batek iren-tsia, haitz batek hauts egina, edo, tximistarensuak errauts bihurtua geratu banintz...

Gau hartan bertan izan zen, bai, gorputz-ari-mak neke arraro batek hartuak nituela. Oheanetzana nengoen, bideko arroparik erantzi gabe.Gogoan dut, lozorroan bezala: zerbitzari zaharbat entzun nuen neure gelarantz hurbiltzen, aho-pez ez dakit zer kontu esaten, eta, amets txarbaten ondorioa sentiarazten zidaten, begitxopare saihestuez ezarian niri begira. Gero, kande-lero bat pizten ikusi nuen, hiru argizariduna.Bederatziak aldera esnatu nintzenean, argiza-riak pizturik zeuden gelan.

Garbitu nintzen. Aldatu. Gero, oinotsak. Aitaagertu zitzaidan. Lehenbidikoz, lehenbizikoz!,haren begiak nireetara zorroztuak ikusi nituen.Begi deskribagaitzak, benetan; sekulan ikusi ezdituzuen bezalako begiak, ez ikusiko ere: begi-sarea ia gorria zuten begiak, untxi-begien antze-koak; haien begiratu bereziak dardarka jarrikozintuzkete.

— Goazen, seme, ugazama zai daukazu. Handago, aretoan. Goazemazu.

Han, koruko aulkien antzeko besaulki erres-paldo garaidun batean, emakume bat zegoeneserita.

Emakume hura...Eta aitak:— Hurbil zakizkio, semetxo James, hurbil

zakizkio.Oharkabean hurbildu nintzaion. Emakumeak

eskua luzatu zidan... Orduan, erretratu handitikkrespoiz bilduriko erretratu handi hartatik baile-torren, Oxford-eko ikastetxean entzuniko ahotsaentzun nuen; oso tristea, ordea, askoz tristea-goa: James!.

Luzatu nion eskua. Haren eskua ukitzeakizoztu egin ninduen, ikaratu. Izotza nabaritunuen hezurretan. Esku zurrun, hotz-hotz hura...Eta emakumeak ez ninduen begiratzen. Agur-hitz bat totelkatu nion, itxura onean.

Eta aitak:— Ene emaztea, hemen duzu zure ugaze-

mea, gure seme maite maitea. Begira ezazu,hona hemen; zure seme ere bada orain.

Eta ugazama begira jarri zitzaidan. Matrail-hezurrak bata bestearengan tinkatu zitzaizkidan.Izuak harrapatu ninduen: begi haiek ez zuteninolako distirarik. Ideia erogarri bat, ikaragarri-ikaragarria, hasi zitzaidan argi eta garbi burura-

tzen. Bat-batean, usaina, usaina... usain hura,ene ama! Ene Jainko! Usain hori... ez dizuet esannahi... bai baitakizue, eta zinez ohartarazten zai-tuztet: oraindik ere eztabaidan nago; ileak zuti-tzen zaizkit.

Eta gero, emakume zurbil, zurbil-zurbil,haren ezpain zurietatik ahots bat jaulki zen, suilnigarti batetik edo luto batetik letorkeena beza-lako ahotsa:

— James, gure James maitea, nire semetxo,hurbil zakizkit; musu bat eman nahi dizut beko-kian, beste bat begietan, beste bat ahoan...

Ezin nuen gehiago. Garrasika hasi nintzen:— Ama, lagundu! Jainkoaren aingeruok,

lagundu! zeruetako ahaltsu guztiok, lagundu!Alde egin nahi dut hemendik azkar, azkar; ateranazatela hemendik!

Aitaren ahotsa entzun nuen:— Lasai zaitez, James! Lasai zaitez nire

semea! Ixo, seme!— Ez! —hots egin nuen bortizkiago, artean

zerbitzari zaharrekin borrokan—. Irtengo naiz,bai, hemendik; eta Leen doktorea asesinotzarbat dela esango diot mundu guztiari; bere emaz-

tea banpiresa dela; gure aita hildako batekindagoela ezkondua!

Honorioren amets gaiztoaNon? Urrutian, arkitektura arraroen monu-

mentu-ikuspegi zanpagarriak, ameslari elkar-teak, neurriz gaineko ekialde estilo gailenakageri dira. Haien oinetan, zoru ospela; urrutiegigabe, zuhaitz goibel medarrezko landaredia,errukigabeko zeru isil arrotzerantz adarrakarrenka dituela, aiuma mutuaren nola-halakoadierazpenean. Bakardade hartan, lotsa hotza-ren mende nabaritzen du Honoriok bere burua.

Noiz? Gogoangarri ez den orduan; agian den-borari ihes eginiko hondar aleren batean. Ikus-ten den argia ez da eguzkiarena. Izarki espektro-koien argidura mottel fosforotiaren antza du.Honorio halabehar-une baten eraginpean dagomurgildua; eta, badaki, ordu ulergaitz horretan,dena larritasun orokor baten gandu oinazetsuanbildua dagoela. Gaindietara begiak jasotzendituenean, zirrarak astintzen dizkio nerbio-hariguztiak: zeru sakonetik misteriozko izar-multzo-ak jaio dira, laster gerta daitezkeen hondamendierremediagaitzen adierazikur enigmatikoak osa-

tzen... Honoriori, estu eta larri baitago, aiumakupigarri batek alde egiten dio ezpainartetik: Ai!

Eta, haren ahotsa indar mirarigilez jantziabailegoen, dorrez, arrotondaz, arkuz eta espira-lez beteriko hiritzar hark lurra jo zuen, ez zarataeta ez porrot, armiarma-hari medarra puskatuohi den bezala.

Nolaz eta zergatik agertu ote zen Honoriorenoroimenean ameslari baten honako esaldi hau:Giza aurpegiaren Tirania? Bere buru barneanentzun zuen hark, eta jainkoki krudel bati barre-garritarako oparitzat eskainia bailegoen, zeraulertu zuen: martirioaren, ezarri behar ziotenmartirio ikaragarriaren garaia hurbiltzen zihoa-kiola... O, kondenatua eta bakarrik dagoenarennozimendu adierazgaitza! Haren gorpuzkiakharri bihurtu ziren, lokarri lotsagarriz estuki kora-pilatuak. Ileak zutitu egin zitzaizkion, Job-i espiri-tu bat ondotik pasa zitzaionean zutitu zitzaizkionbezala. Mihia sabaian erantsi zitzaion, hotz etaibilgaitz; eta haren begiak, zabalik eta tinko,hondamendirako desfilea ikusten hasi ziren. Aur-pegi-irudien neurrigabeko taldea agertu zitzaion

aurrean, eta Imintzioen kontaezin ahalako guda-rostea.

Jende urduriek loberrian ikusi ohi dituztenikaragarrizko aurpegitzarrak lehenbizi, erraldoigazteen aurpegiak, mehatxari, pentsati edosamur.

Ondoren...Astiro-astiro, ikuskari nekoso hartan, marra,

ertz eta nabarmenkiei antz ematen joan zen:bekoki soila eta begi loguretsuak zituen pasabat; errege asiriarren aurpegia, bizar txikordatueta guzti; papo gizendun Vitelio bat; eta beltzbat, beltza, parrez leherturik. Maskara zuri batadierazpide guztietan biderkatzen: Pierrot. Pie-rrot eragabea, Pierrot maitakorra, Pierrot inozoa,Pierrot ikaragarria, Pierrot barrez txorabiatzen;samin, pikaro, txepel, ustetsu, anker, gozo, kri-minala: Pierrot-ek zimurduraz, imintzio, keinueta aurpegi-bihurketaz agertzen zuen bere ari-maren poema. Honen atzetik fartsa eta gorpuztesinbolikoen tankera guztiak zetozen. Hala, ehun-ka johnbulles mutur-gorri eta osaba samuel gaiz-tok izugarrizko txisteratzarrak jasotzen zituzten,eta atzetik, Punch-ek haien begiratuen malizia

piztarazten zuen bere sudur makurraren gai-nean. Begi kakoxtunak eta ojibal erako biboteakzituen mandarin baten inguruan, fraile potzolobat, bere mutur okerrean begi-ninitzat sartuak bibabarrun beltz zeuzkala; frantses-sudur luzeak,aleman-matrailezur indartsuak, Italiako bibote-tzarrak, espainiarren bekainak; aurpegi exotiko-ak: Baltasar Errege beltzarena, Quincey malaio-arena, pertsiarrarena, gautxoarena, toreroare-na, inkisitorearena... «O, Jainkoa...» —egin zuenarren Honoriok—. Orduan, ahots bat entzun zuennabarmen esaten: Oraindik ez, jarraik azkenerai-no! Eta hiri-bizitza arrunteko jendetza txindurri-koia agertu zitzaion, Gizon deritzaion izakiarenegoera, irriki, adierazindar, sen guztiak irudika-tzen. Jakintsu ispilutxodunaren burusoil zabala,bankero gizenaren aurpegian argitsu ageri densudurra, alkoholezko harribitxi amorratuz doto-retua; aho baldar lodiak; matrail-hezur irtenaketa aberekien matrail gorenak; musualde zurbi-lak, errentari goibelaren itxura, tisikoaren begi-ratua, aretoetako ergelkumearen itxuroneko irriepela, eskalearen otoi-jarrera; honako hiru kar-gudun hauek: Tribunoa, mailularia eta berriketa-

ria; bakoitza bere jardun beroaren atal diferen-teetan. «Lagundu!» hots egin zuen Honoriok.

Eta une horretantxe aldatu ziren maskarak,ekialdeko urrearen usain leuna zeruetan galtzenzen bitartean. Maskara taldea! Lehenbizi greziaraktore baten maskara agertu zen, ikaraz larrituaeta tragikoa; Eumenide baregaitzen aurreanOrestes-ek zeukakeen aurpegiaren antzekoa;eta beste maskara irritsu bat, erretan txistejariobaten itxurakoa. Oroibidezko fenomeno bateneraginez, japoniarren teatroa etorri zitzaionburura Honoriori, eta, ondorioz, nipoi maskarakazaldu ziren ibaika: Idzoukoushima-ren altxorre-ko maskara irritsu hortzik gabea; Dem Jiomanbat, bere masaila bilduek, hiru zuldarrez hornitu-riko bekokiak eta sudur zabalak abelkien gazte-tasun goitiarraren itxura ematen ziotela; Noriaki-ren aurpegiak, itsustasun erasokoiz jantziak;Quasimodo asiatarren imintzioak, eta jainkomaskara distiratsuak, denak urrezkoak. TxinatikLao-tse, bere buruhezur handitzarrarekin; Pou-tai, benetan zentzubera, inozo-irria berarekinduela; Konei-Sing literatur-jainkoaren deabru-maskara; eta, euren kasko, perila eta bibote

urriekin, mandarin eta gerrarien maskarak doazerrenkadan. Azkenik, basa-lar gorrizko eta har-gorrizkoa zirudien sutea ikusi zuen. Honoriok etahaien begiratuen aurrean, hegaztatu egin zenihaute mozorrodia. Begi guztiak: almendra era-koak, borobilak, triangelu erakoak, ia tankeragabeak; sudur guztiak: zapalak, roxelanatiarrak,borbonak, jaikiak, konikoak, zakil erakoak, ezja-torrak, leizetsuak, komentutiarrak, martzialak,izentsuak; aho guztiak: arkeatuak, ilargierdizko-ak, ojibalak, zulagailuz irekiak, ezpain lodidunak,mistikoak, zentzuberak, gozozaleak, ziztrinak,zakurrenak, zapoenak, zaldienak, astoenak,zerrienak, delikatuak, gainezkakoak, desbrida-tuak, makurrak...; grina guztiak; janedanarena,inbidia, luxuria, zazpi pekatu-buruk hirurogeitahamar zazpikoz biderkatuak...

Eta Honoriok ezin zuen gehiago: bat-batekotxorabioa nabaritu zuen, ametsezko itzalunegozo batean geratu zen, Ihauterietako konpartsaalaiaren akordeak belarrietara zetozkion bitar-tean.

Andereño ameliari gertatua«Z» doktorea, argia, hiztun ederra, konkista-

laria dela; uka zeniezadakete, edo eta, dena ezbada ere, onar; ahots sakona eta, aldi berean,bizia duela; haren jarrera menderakorra eta mis-teriotsua dela, batez ere, Ametsezko plastikaderitzan bere obra argitaratu zenez gero. Baina,haren burusoila besterik ez bezalakoa, harriga-rria, ederra, ospagarria, lirikoa nahi baduzue,denik, o!, hori ez! horretaz ziur nago! Nola ukazeniezaiokete eguzkiari argia, arrosari usaina,eta zenbait bertsori narkosis indarra? Hara ba,bart gaueko hamabiak, Lowensteinger deritzanjudutar sibarita horren jangela rokoko politean,Boederer-ik jatorrenaren hamabi tapoi-tirozagurtu genituenean, doktorearen burusoilaknabarmenago erakusten zuen, harrotasunezinguratua, bere marfilezko borobildura leuna;izan ere, haren gainean, argiaren gutizialdi batzela medio, ispilu baten kristalean bi argiontzi-ren garrak ikusten baitziren, ez dakit nola, Moi-sesen adar argitsuak ziruditela. Doktorea nire

aldera begira ari zen bere imintzio handiak egi-ten eta bere hitz jakintsuak esaten. Niri, ia betiisilik neuzkan ezpainetatik, nola-halako esaldibat jaulki zitzaidan. Adibidez, hauxe:

— O! Denbora geldituko balitz!Doktoreak, nire harridura-hitzak entzutean,

zuzendu zidan begiratuak eta ahoa dotoretzeraheldu zitzaion irri moldeak, aitortzen dut, edo-zein asaldaraziko zukeela.

— Jauna, —esan zidan, txanpaina dastatuz—,gaztediaz erabat itxarogabetua ez baldin banen-go, ez baldin baneki gaur bizitzen hasi zaretenguztiak jadanik hilik zaudetela, arimaz hilak ale-gia, sinesmenik gabe, garrik gabe, idealik gabe,barriez ile-zuri, maskara bizidunak besterik ezzaretela..., bai, hori ez baldin baneki, zuregan,mende bukaerako gizon soila baino, zerbaitgehiago ikusiko banu, oraintxe bota duzun esal-di horrek: «O! denbora geldituko balitz!», nire-gan erantzunik asegarriena daukala esangonizuke.

— Doktorea!

— Bai, berriro esango dizut: zure axolagabe-ziak ez dit uzten garai batean ohi nuen eran min-tzatzen.

— Sinesten dut —erantzun nion ahots sendoeta barez— jainkoagan eta haren Elizarengan.Sinesten dut mirarietan. Sinesten dut izadizgaindikoetan.

— Orduan, irri eragingo dizun zerbait konta-tuko dizut. Nire kontakizunak zer pentsaturikemango dizulakoan nago.

Jangelan lau gonbidatu geratu ginen, etxekojaunaren alaba Minnaz aparte; Riket kazetaria,Pureau abadea, Hirch-ek bidali berria, doktoreaeta ni. Urrutian, aretoetako alaitasunean, urteberriaren lehen orduan ohi diren hitzak entzungenituen: Happy new year! Happy new year!Urteberri on!

Honela jarraitu zuen doktoreak:— Nor da, «hau horrela da», esaten ausartu-

ko den jakintsua? Ez dakigu ezer. Ignoramus etignorabimus. Nork daki zehazki denbora zerden? Nork daki ziur espazioa zer den? Alderokadabil zientzia, itsuaren antzera eta, aldiz, irabaziduelakoan jartzen da, egiaren islada nahasi bat

ikustea lortu duela eta besterik gabe. Ez da inorbere zirkulu aldagaitzetik suge sinbolikoa askatuahal ukan duenik. Hiru bider handiagoa den Her-mes-engandik gaurdaino, giza eskuak doi-doijaso ahal ukan du marra batean Isis eternoarenmantu ertza. Ezer ez da erabat jakin ahal izanIzadiaren hiru adierazpide handietaz: gertakarie-taz, legeetaz, arauetaz. Nik, misterioaren eremumugagabean sakontzen saiatu naizen honek iaitxarobide guztiak galdu ditut.

Nik, akademia ospetsuetan eta liburu lodie-tan jakintsu deitzen nauten honek; nik, bizitzaosoa gizadiaren, bere sortze eta helburuen berriikasten eman dudan honek; nik, kabala-n, ezku-tujakintzan, eta teosofian barneratu izan naizenhonek, jakintsu mai: la materialetik aztikarienmaila izartiarrera eta aztiaren espirituzko maila-ra igaro naizen honek, Thianoko Apoloniok etaParazelsok nola jokatzen zuten dakidan honek,eta, oraintsu, Crookes ingelesari bere laborate-gian lagundu diodan honek; buda-tarren Karmaeta kristauen mistika sakonki aztertu ditudanhonek, eta, aldi berean, fakirren zientzia ezeza-guna eta apaiz erromatarren teologia ikasiak

ditudan honek, zera diotsuet: jakintsuok ez duguikusi argi gorenaren izpi bakar bat ere; eta mis-terioaren neurrigabetasunak eta eternitateakosatzen dute egia bakar izagarria.

Eta nigana zuzenduz:— Ba al dakizu zeintzuk diren giza oinarriak?

Bizkargaina, korkoxa, linga, kama-ezpata, rupa,manasa, buddhia, atma, beste era batera esate-ko, gorputza, bizi indarra, izar-gorputza, aberearima, giza arima, espiritu indarra eta espirituesentzia...

Minnak aurpegi erori samarra ipini zuela iku-sirik, doktoreari hitza moztera ausartu nintzen:

— Zera uste dut agertarazi nahi zenigula,denbora...

— Ongi —esan zuen—, sarreratzat mintzaldi-rik nahi ez duzuenez gero hel diezaiogun konta-tu nahi dizuedan ipuinari. Hauxe da:

Duela hogeitahiru une, Buenos Aires-enRevall sendia ezagutu nuen; honen sortzailea —frantziar zaldun bikainetarikoa baitzen— Rosas-en garaian kontsul izana dugu. Gure etxeak elka-rren auzo ziren; gaztea nintzen ni eta sutsua;Revall-tar hiru andereñoak, berriz, hiru Grazien

pareko. Ez da esan beharrik, maite-sutea piztekoez zela txinpart askoren beharrik izan...

Maiteee, ahozka ohi zuen jakintsu gizenak,behatz handia txaleko sakelan sarturik, bestebehatz potxolo bizkorrez bere tripatzarrean dan-borra joaz, eta jarraitu zuen:

— Aitor diezazueket ez nuela bata besteakbaino begikoago, eta Luz-ek, Josefina-k eta Ame-lia-k toki bera zutela nire bihotzean. Berbera,agian ez; izan ere, Ameliaren begi gozo bezainkartsuak, haren irri alai gorria, ume-bihurritasunhura... Huraxe nuela begikoen esan behar. Gaz-teena zen. Ozta-ozta zituen hamabi urte, eta nihogeita hamarretatik aurrera joana nengoen.Hau zela medio, neskatila bihurria eta jolasgileaizaki, zen bezain neskatotzat hartzen nuen nik,eta beste bientzat joaten ziren erdibana nirebegiratu sutsuak, nire hasperenak, nire esku-estutzeak eta nire ezkon-agintza serioak ere, —aitor dezadan—, grina bigamo gaizto eta errudu-naren bidetik. Baina, Amelia neskatilatxoa!...Beti berdin gertatzen zen: etxera joaten nin-tzaienean, hura etortzen zitzaidan aurrenaongietorria ematera, irribarrezko losintxak zeriz-

kiola. Eta nire bonboiak? hara hemen galderasagaratua. Bozkariotan esertzen nintzen, neureitxuroneko agurrak egin ondoren, eta arrosakoloreko karamelo goxoz eta txokolate-konpittazasetzen nizkion eskuak, eta sabai, mingain etahortzarteko musika ozentsua zeriola saborea-tzen zituen hark, ahobeteka. Zango erdirainokosoinekoa eta begi xarmantak zituen neskatilatxoharenganako nire atxikimenduaren zergatirikezin azaldu ahalko dizuet; baina, ikasketak zire-la eta, Buenos Airestik alde egin behar izan nue-nean, Luz-i agur egiterakoan gezur-emozio batazaldu nion, berau begi zabal, samin eta senti-mentalez begira zegokidan bitartean; Josefinarifaltsuki estutu nion eskua, honek nigarrari eutsiezinik batistazko musu-zapi bat hortzakatzenzuen bitartean; Ameliaren bekokian, ordea,musu bat ezarri nuen, bizi guztian eman izanditudanetan, —ez dakit— musurik xalo etasutsuena, garbi eta gartsuena. Eta Kalkutaruntzabiatu nintzen itsasuntziz; Zuek hain maitatuazenuten Mansila jeneral harrigarria, gaztetasu-nez eta urrezko esterlina ozentsu distiratsuzbetea, Ekialdera, joan zenean bezalaxe. Jadanik

ezkutuko zientzien jakinminez betea nindoan,mendebaldeko zientzia ahulak oraingoz irakasez diezagukeena Indiako mahatma-en arteanikastera. Madama Blavatski-rekin neukan esku-titz-harremanak eremu zabala zeukidan irekiafakirren herrialdean, eta bazen guru bat bainogehiago, nire jakinminaren berri jakinik, egiasagaratuaren iturriraino bide egokitik ni erama-teko gertu zegoenik; hala ere nire ezpainek dia-mantezko ur fresko haietan ase zirela uste izanzutenarren, nire egarria ez zen baretu ahal izan.Bila, arretaz ibili nintzen nire begiek ikuskatunahi zutenaren bila, Zoroastro-ren Keherpas-a,pertsiarren Kalep-a, indiar filosofiaren Kovei-Khan-a, Parazelso-ren artxoenoa, Swedenborg-en linbuz-a; entzun nuen monje budatarren hitzaThibet-eko txaharadien erdian; ikasi nituenKabala-ren hamar sephiroth-ak, mugagabekoespazioa sinbolizatzen duenetik hasi eta, bere-gan biziaren oinarria daraman eta Malkuth deri-tzanarenganaino. Espiritua, haizea, ura, sua,goia, sakona, Ekialdea, Mendebaldea, Iparra etaHegoa aztertu nituen; Satan, berriz, ia ulertu etaezagutzeraino ere heldu nintzen; bai eta Luzifer,

Astharot, Beelzebutt, Belphegor, Asmodeo,Mabema, Lilith, Adrameleh eta Baal ere. Neureuler-grinan, jakinduri egarri asegaitzean, neuregurariak lortzera heldu nintzela uste nuenean,neure ahultasunaren agiriarekin eta pobretasu-naren adierazpenekin topo egiten nuen, etahonako ideia hauck: jainko, espazio, denboraideiek, laino gandurik itxiena eihotzen zuten nirebegien aurrean... Asian, Afrikan, Europan etaAmerikan zehar ibili nintzen. Nik lagundu nionOlcott koronelari New Yorkeko teosofia adarraeraikitzen. Eta, hauek honela, —gaineratu zuendoktoreak Minna ile-argiari zorrozki begira—, baal dakizue zientzia eta den guztiaren hilezkorta-suna zer den? Bi begi urdin... edo beltz!

— Eta Ipuinaren bukaera? —galde egin zion,intziri mehe batean, andereñoak.

— Zin dagizuet, jaun-andreok, kontatzen arinatzaizuena egia berdaderoa dela. Ipuinarenbukaera? Duela astebetetsu itzuli naiz Argenti-nara, hogei urtez kanpotik ibili ondoren. Gizen-dua etorri naiz, gizen samarra, eta burua belau-na bezain soil dudala; baina, gartsu iraun ditbihotzean maitasunaren suak, mutil zaharren

bestalak. Eta, beraz, Revall sendia nondik noraote dabilen saiatzea izan da nire lehenbizikoeginkizuna. «Revall-tarrak —esan zidaten—Ama-lia Revall-en auzokoak!», eta hitz hauek irribarreberezi bat zeramaten lagun. Bururatu zitzaidanAmelia gaixoa, neskatilatxo gaixoa... Eta, bilaeta bila nenbilela, topo egin nuen etxearekin.Sartu nintzenean, morroi beltz zahar batek hartuninduen, eta, honek eraman zuen nire txartela;dena tristeaire nahasi batez jantzia zegoen aretobatetara pasarazi ninduen. Paretetan lutuzkozapiz estaliak zeuden ispiluak; eta, bi erretratuhanditan bi ahizpa zaharrenak ezagutu ahalukan nituen, pianoaren gainean elkarri melanko-likoki begira. Geroxeago, Luz eta Josefina:

— O, lagun!, O, lagun!Besterik ez. Gero, ezkutu-mezkutu, elkarriz-

keta beldurtia, totelka eta hitz burutsu tristez,oso tristez burutua. Ulertu ahal ukan nienez,ezkongabe zirautelakoan geratu nintzen. Ame-liari buruz, ez nintzen ezer galdetzera oldartu.Agian, ironia garratz bat iduri, zoritxar erreme-diagaitzen bat eta desohoreren bat oroitarazteraetor baitziezaiekeen nire galdera gajo haiei...

Honetan, neskato bat ikusi nuen saltoka etor-tzen; haren gorputza eta aurpegia nire Ameliagaixoarenak bezalakoxeak ziren. Hurbildu zitzai-dalarik, berarentxen ahotsez, zera esan zidanhandiki:

— Eta, nire bonboiak?Ez nuen jakin zer esan.Bi ahizpak elkarri begira geratu ziren, zurbil-

zurbil, atsekabez buruari eragiten ziotela.Azken agur bat ahoskatuz eta ezker-errebe-

rentzia bat eginik, kalera irten nintzen, haizearrotzen bat atzetik zetorkidalakoan. Geroago,guztiaren berri jakin dut. Okerbidezko maitaldi-ren baten fruitutzat jo nuen neskatoa, Ameliazen; duela hogeita hiru urte agurtu nuena bera.Haurtzaroan geratu baita, bizitzaren joana gera-raziz. Geldi dago harentzat denboraren erlojua,ordu jakin batean.

Nork jakin Jainko eskutuaren zein asmotara-ko!

«Z» doktorea erabat buru-soila zen garai har-tan...

BeronikaPasioko Frai Tomas zientziaren deabruak

nahasia zerabilen espiritua zen. Argala, angelu-tsua, urduria, zurbila. Otoitzean, esaneko izaten,eta laborategian ematen zituen komentuko bereorduak. Antzinako zientzia ezkutuak ikasten jar-duna zen. Halako handikeria batez aipatzenzituen, jangelako berriketaldietan, Parazelsoreneta Alberto Handiaren izenak; miragarri zitzaion,berriz, kresala azufrearekin nahastearen mese-dea egin zigun eta Schwarts zeritzan fraile hura.

Zientziari esker, astrologiaren eta kiroman-tiaren zenbait hastapenetan aurreratzeraino hel-dua zen; honek kontenplakizunetik eta IdatziSantuen espiritutik saihestu egiten zuen. Jakin-grinaren gaitzak joa zeukan arima; otoitza beraere ahazten zitzaion, esperimentaldiren batekpentsati eta burubero jartzen zuenean. Zeuzka-keen zahori-ahalmenak eta aztikeria zuriarenondorioak frogatzen saiatzeraino ere heldu zen.Ez da dudarik, haren arima arrisku handitanzebilela, bere jakin-grina zela medio, eta zien-

tzia, hasieran Sugearen arma besterik ez badaere, azkenean Antikristo bilaka daitekeela ahaz-tu zitzaiolako.

O, zorioneko ezjakintasuna! O, ezjakintasunsantua! Pasioko Frai Tomasek ez zuen ezagutzenzure bertute zerutiarra; Hagiografien dirdira mis-tiko eta miraritsuen artean, Jainkoaren zenbaitzerbitzari ñimiñori ninbo berezia ezartzen dienbertutea. Doktoreek handiki azaltzen dute etakomentatzen, nola Espiritu Santuaren begientzatarima maitasuntsuak aintzagarriago diren, arimaburutsuak baino. Margotuak ditu Hello-k bereSantu irudien vitreaux bikainetan Karitatearenongile horiek, apaltasunez eder diren horiek,usapal diruditen izaki horiek, lirioak bezain xumeeta zuri, bihotzez garbi, espirituz behartsu, jau-naren txoriñoen zorioneko senide, zeruetako iza-rrek ere begi maitale eta senidekoiz begiratzendituzten horiek. Huysmans-ek, Durkal zintzobihurtzen den liburu zoragarrian, distira paradi-sutiarrez jazten du lego urdezaina; izan ere,honek arkaingeru koruen harridura eta zerueta-ko ahaldunen txaloa txerritegiraino erakartzealortu baitzuen. Pasioko Frai Tomasek ordea, ez

zuen hori ulertzen. Hark sinesten zuen, benetakosinestunaren fedez sinestu ere. Baina, jakingri-nak zirikatu egiten zion espiritua; izadiko ezkutu-kien aztertzera bultzatzen zuen. Halakoxea zenbultzada hau, ze ezin baitzuen ulertu jakingosehori, estalkipean barneratzeko irriki mendera-gaitz hori; pekatuaren lana, eta, Leizekoak, Aitaeternoaren maitasunerako erabat bizitzea gala-razteko, zerabiltzan azpikeriak zitezkeenik.

Heldu zen, ba, Frai Tomasen eskuetaraRoentgen doktore alemanaren aurkikuntza, gor-putz opakoetan zehar argazkia ateratzeko eraasmatu zuenekoa, zehazki azaltzen zuena; jakinzuen Crookes-en hodia, argi katodiko eta X izpiazer ziren. Ikusi zuen esku baten barne anatomiaguztia gardentzen zuen faksimila eta kaxa itxienbarruan erretrataturiko gauzen irudi garbia.

Orduz geroztik, erabat galdu zuen lasaitasu-na. Nola aurki ote zezakeen berak jakintsu haienaparailuaren antzeko tresna? Nola egin ote zeza-keen bere komentuan, irudimen gaixoan milakapilatzen zitzaizkion, gauza haiek guztiak?

Beste komentukideak ohartzen ziren otoitzorduetan eta kantukoan oldozkor, bat-bateko

asaldaketaz irabiatua zebilela; aldiz, aurpegiagorri ipintzen zitzaion odolak hartua; hurrengo-an, begiak, estasian iduri, zeruan tinkatuak edolurrean josiak zituen. Pekatuaren lana zen;bihotz menderatu haren barnean tokia hartzenbaitzihoan; jakingrina: Bibliako pekatua, on etatxarrari dagokion zientzia, arbolaren aurrekoAdanen pekatua.

Multzoka zetozkion ideiak burura fraileari,aparailu zoragarri haiek nola eskuratu ezinasmatu zuen bitartean. Zenbateko bere bizitza-ren zatia ez ote zukeen emango hark jakintsuberri haien tresna bitxiak bere fraile-laborategiarruntean ikusi eta, irrikiz nahi zituen frogak ate-ratzeagatik!, giza jakinduriari aro berria irekitze-ra zetozen entseiu zoragarriak egiteagatik!Horrela jarraituz gero, ez zitekeen ezina bizi mis-terioaren giltza aurkitzea... Jadanik gure gorpu-tzaren barrua argazkiratzen bazuten, agian las-ter izadia bera, eta, arimaren sorburua begizikustera hel daiteke gizakumea; eta zientzia,jainkozko gauzetan erabiliz gero, —zer dela etaez?—, estasiazko ikuskarietan eta espiritu zeru-tiarren agerpenetan alegia, lor dezake haien tan-

kera zehatz eta benetakoak kaiolaratzea... Lur-des-en, Bernardetteren garaian, instantaneo batatera izan balute!... Jesus edo haren Ama Santuazenbait aukeraturi agertzen zaionean, kamarailuna erabiliko balitz... O, orduan bai komentzitu-ko liratekeela gaiztoak! Orduantxe bai erlijioagaraile!...

Horrelako pentsakizunetan zebilen frailegizarajoa, burua apurtu beharrean, ilundietakoprintzerik amorratuenaren tentaldipean.

Eta, zera gertatu zen: une haietako batean,irrikialdi bizienaren mende zegoen garaian, zel-dan esanekoa egiten eta otoitzean egon beharzukeen orduan, komentuko fraileetako bat etorrizitzaion, abitupean pardel bat zeramakiola.

— Anai —esan zion—, jakintsuek munduarenharrigarri darabilkiten makina horietako bat nahize nukeela entzun izan dizut. Lortu ahal ukan dutbat zuretzat. Hemen daukazu.

Eta Tomas harrituaren eskuetan pardela utzi,eta desagertu egin zen; hau, ordea, ez zen ohar-tu, desagertu zitzaion unean, bi aker hanka era-kutsi zituela hark abituaren azpitik; ez baitzuenhorretarako betarik. Tomas bere esperimental-

diei atxiki zitzaien, opari misteriotsua hartu zuenegunetik. Maitinetan huts ematen zuen, ez zenmezetara joaten, gaixorik zegoen aitzakiatan.Aba Probintzialeak akar egiten zion; arrotz etamisteriotsu zebilela ikusten zuten denek, etaharen gorputz-arimetako osasunaren beldurziren.

Eta, berak zer egiten zuen?Bere eskua, fruituak, liburu barruetako san-

tuak eta beste zenbait gauza argazkiratu zituen.Gau batez, gizarajoa, ausartu zen azkenean

bere burutapena zertzera...Elizara abiatu zen, espatsu, pauso isilka.

Habearte nagusian sartu zelarik, aldare nagusi-rantz jo zuen, non olio-kriseilu tristearen argitan,gure Jauna baitzegoen ageri. Ireki zuen sagra-rioa. Atera zuen kopoia. Hartu zuen hostia saga-ratua. Iheska alde egin zuen bere zeldara.

Hurrengo egunean, Pasioko Frai Tomasenzeldan

Artzobispo jauna zegoen Aba Probintzialarenaurrean.

— Jaun Txit Argia —ziotsan honek— FraiTomas hila aurkitu dugu. Ez zebilen burutik bate-

re ondo. Bere ikasketa eta aparailuek kalte egindiotelakoan nago.

— Itzalgarri horrek ikusi al du hau? —esanzion Jaun Txit Argiak, lurretik jaso zuen argazki-plaka bat erakutsiz; argazkian zera ageri bai-tzen: Jesukristo Gure Jaunaren irudia, besoakiltzeetatik askatuak eta jainkozko begietan begi-razun ikaragarri bat zituela.

Salomon beltzaBehin batean —Salomon azkeneko loaldia-

ren atsedenean sartzera zihoan unean, eta kris-talezko aretoan satan talde nekatuak lotan dau-den bitartean—, arratsalde batean zur eginageratzen da: burdinazko estatua zirudiela, irudiharrigarri bat agertzen zaio begien aurrean: ilun-dietako jenio edo printzea. Berak ezagutzen ezduen ze jenio, ze ilunpetako printze zitekeen?Haren eraztunaren indarra alper gertatzen zenagerkari, honen aurrean. Galdezka hasten zaio:

— Zure izena?— Salomon.Harrituago dago orain jakintsua. Gero haren

aurpegiko edertasun bereziari begira jartzen da.Berarenak bezalakoxe itxura eta begiratuazituen. Berarentxen pertsona zela esan zitekeen,sekulan ezagutu ez dugun bezalako azabatxezegina.

— Bai —esan zion Salomon beltz zoraga-rriak—. Zure berdina naiz, erabat zure alderan-tzia izatea beste alderik gabe. Mundu diskoaren

aurrealdea zurea da; baina, ni naiz atzealdearenjabe. Zuk egia maite duzu; ni gezurraren erregeanaiz, hau baita dagoen guztia. Eguna bezaineder eta gaua bezain oskarbi zara. Nire errainuazuria da. Zuk eguzkiak argitzen duen alderditikaurkitzen diezu gauzei zentzua; nik ezkutukotik.Zuk ilargi argian irakurtzen duzu; nik, ezkutuko-an. Zure djinns-ak munstroak dira; nireak, eder-tasunaren eredu direnen artean distiratsu ageridira. Zuk, aingeruek emandako lau barri dara-matzazu eraztunean; deabruek nirean ur ttanttobat, odol ttantto bat, ardo ttantto bat eta esnettantto bat, ipini dituzte. Zu abereen hizkuntzaulertu duzulakoan zaude; nik badakit hotsak bes-terik ez dituzula ulertu, ez duzula hizkuntzarenmuinik ulertu.

Artean isilik egon zelarik, honela mintzatuzitzaion handikiro Salomon:

Jainko handiaren izenean! Hari eta Hark egi-niko onenari oldartzen zatzaizkion espiritu gaiztohori, la ausartzen zara horrelako gauzak ziurta-tzen? Gizakiak kutsa daitezke iritzi okerrez; Jau-naren abereak, ordea, errugabe bizi dira. Nola

eraman nindezakeen auzipera haien pentsamol-de kutsagabeak?

Eta Salomon beltzak:— Dei iezaiozu —esan zion—, «Izaki guztiek

gora bezate Jauna», idatzia daraman harriaeman zion, bale-itxurako aingeruari.

Ipini zuen Salomonek eraztuna buru gainean,eta, itxura gabeko aingerua agertu egin zen.

— Zein da zure benetako izena? —galde eginzion Salomon beltzak. Aingeruak erantzun:

— Agian.Eta deszertu egin zen. Salomonek abere guz-

tiei dei egin zien, eta, hala esan zion hegazte-rreari.

— Zer adieraz hidan hik?Eta hegazterreak:— Nola zuk epaitu, hala epaituko zaituzte.

Berdin galde egin zien beste abereei. Eta haiekerantzun:

Urretxindorrak: Neurriz ibiltzea da ondasunikhandiena.

Usapalak: Hobe litzaieke izaki askori egunikikusi ez balute.

Zapelatzak: Besteekiko errukirik ez duenakez du beretzat ere aurkituko.

Syrdar hegaztiak: Pekatariok, bihur zaitezteJainkoarengana.

Enarak: Egizue on, eta, jasoko duzue saria.Pelikanoak: Gora Jainkoa zeru-lurretan!

Usoak: Dena igarotzen da. Jainkoa da betikobakarra.

Kala txoriak: Isilik dagoenak gehiagotanasmatzen du.

Arranoak: Gure bizitzak, luzeena izanik ere,beti joko du azkena.

Baleak: Hobeto bizitzen da gizakiengandikurruti.

Oilarrak: Erabili Jainkoa gogoan, gizaki ari-nok.

— Ongi! —esan zien handiki Salomon bel-tzak—. Hik, hegazterre, gezurra diok. Gizarteanepai okerra besterik ez duk irteten garaile. Eta,gizartean bezala, abere artean ere uste onakotsoen ahoan ipintzen dizkik bildotsak. Hi, urre-txindor, gezurra dion. Indarra erabiltzen duenabeste irabaztunik ez da. Neurritasunari urrikeriaeta koldarkeria deritzaio. Lehoiak, urjauzi han-

diak, ekaitzak, ez dira neurritsuak. Hik, usapal,gezurra dion, iritzi hori ahulengatik ez badionbehintzat. Ludi azaleko krimen bakarra ahuleriada, behartsukeriarekin batera. Hik, zapelatz,gezurra diok. Errukia arinkeria zaitekek. Ai, erru-kiorrak! Gorrotoa salbatzailea eta ahalduna duk.Zapal itzazue txikiak; errematatu zaurituak; ezeman ogirik gosetuei; gauzaestu erabat herre-nak. Horrela lortzen da munduaren bikaintasunosoa. Hik, syrdar, gezurra diok. Zurikeriaren txo-ria haiz. Gainerantzean, Jainkoak X dik izan; Zerozeritzak. Hik, enara, gezurra dion. Zapelatzarenmaitea haiz. Hik, uso, gezurra dion. Bi horienamorantea haiz. Hik, kala, gezurra diok. Orroegin edo trumoia jotzen duenak ez dik isildubehar; haren alde zegok beti arrazoia. Arrano,bele eta oilar, zozoen kaiolan itxi beharrak zai-tuztet. Salomonek ez duela bere aintza guztiannire kontra ezer lortu, bezain ziur esaten dizuet,eta oilarraren begiak ez duela lurraren azalikzulatzen ahal, bezain ziur.

Desagertu ziren abereak. Satanak, iratzarrik,kristal artetik zelatan zeuden. Salomon, larrita-sun ganduan, bere buruaren itxura ilunduaz hitz

egin zuen harengan begiztatzen zegoen, zeinaezin baitzuen bere salmuketaz menderatu. EtaBeltza abiatzera zihoan, berriro galdera hau eginzionean:

— Nola duzula izena esan duzu?— Salomon —erantzun zion irribarrez—.

Baina, badut beste izen bat ere.— Zein?— Federiko Nietzsche.Jakintsua lurjoa geratu zen, eta aingeru hego

infinitodunarekin Jaunaren egia begiz gozatzerajoateko gertu jarri zen.

Simorg txoria heldu zitzaion hegaldi bizko-rrean:

— Salomon, Salomon, tentatua izan zara. Biz-kortu zaitez; poztu. Dabidengan dago zure itxa-ropena! Eta Salomonen arima Jainkoarekin bategin zen.

D.K.Kubako Santiagotik hurbil geunden goarni-

zionatuak. Gau hartan euria egin zuen; baina,hala ere beroegi zegoen. Espainiatik heldu berriaomen zen gudindarreko konpania baten zaigeunden, handik alde egiteko; borrokarik gabeetsipen eta amorruz beterik, goseak hiltzengeunden toki hartatik alde egiteko. Konpainiagau hartan bertan zen iristekoa, mezuak zioe-nez.

Beroak gogor jotzen, eta loak atsedenikeskaini nahi ez zidanez gero, karpatik kanporairten nintzen arnasa hartzera. Euriak atertu zue-larik, zerua apur bat argitzen zihoan, eta sakonilunean izar batzuen dirdira ageri zen. Aske utzinuen buruan pilatua nerabilkien ideia tristezkolainoa. Han urrutian zeuden gauza maiteak —zenbat!— etorri zitzaizkidan gogora: gainetikkendu ezinik generabilen zoritxarra; agian Jain-koak bira zezakeela bere zigorra beste norabait,eta guk bide berri bati hel geniezaiokeela, erre-bantxa bizkor batean. Hainbeste gauza nituen

gogoan... Zenbat denbora igaro ote zen? Badakitizarrak, poliki-poliki, motteltzen joan zirela.Zelaiaren freskagarri egunsenti aldeko haizeakjo gintuen, eta eguna argitzen zihoan; bitartean,nire belarriei —ez dakit zergatik— tristegarrizitzaien diana bere egunsenti notak barreiatzenari zen.

Geroxeago, konpainia hurbiltzen zetorrelagaztigatu ziguten. Hala zen. Laster genuen geu-rekin, eta gure lagunen agurrak eta gureakeguzki berriarekin nahastu ziren.

Berehala, lagunekin hizketan geunden. Abe-rriko berriak zekarzkiguten. Bazekiten azkenborrokaldietako berri. Lurjoak zeuden haiek eregu bezalaxe; baina, borrokarako, mendekugorrian astintzeko, etsaiari ahalik eta kalterikhandiena egiteko irriki sutsua zeukaten. Gaztebikainak ziren, bat izan ezik; denak gure bilazebiltzan berriketan egiteko, bat izan ezik. Jana-riak eta abar ekarri zituzten eta banatu. Arrantxogaraian, geure jateko apurra harrapazka hasiginen jaten, bat izan ezik.

Berrogeita hamar bat urtekoa zen; baina,berdin zeuzkakeen hirurehun. Bazirudien haren

begirazun tristeak gure arimen sakonerainoikusten zuela, eta, mendeetako gauzak esatenzizkigun. Behin edo beste hitza zuzentzen genio-nean, ia ez zuen erantzuten ere; irribarre melan-koliko bat egin eta bakandu egiten zen bakarda-de bila; itsasaldetik horizonte aldera begiratu ohizuen horrelakoetan.

Bandera-eramailea zen. Nola zeritzan? Eznuen sekulan haren izenik entzun.

Zera esan zidan kapilauak handik bi eguneta-ra:

— Ez dut uste oraingoz abiatzeko aginduaemango digutenik. Jendea borrokarako irrikizdesesperatua dago. Batzuk gaixorik dauzkagu.Azkenik, noiz ikusiko ote genuen bandera gaixosantua aintzaz betetzen? Hauek honela, ikusi alduzu bandera eramailea? Gaixoei laguntzenbere bizia ere jartzen du. Berak ez du jan ere egi-ten; bere jatekoa besteei ematen die. Hitz egindut berarekin. Gizon miraritsu eta arraroa da.Izugaitza eta oso jatorra dirudi bihotzez. Zertu ezdaitezkeen ametsetaz jardun zait. Hemendik las-ter Washington-en egongo garela uste du; etagure bandera Kapitolioan zabalduko duela,

gotzainak bere brindisean esan zuen bezala.Azkenaldiko zoritxarrek sumindu egin dute;babestuko gaituen ezkutuko zerbait badagoela-koan dago ziur. Santiagorengan du konfidantza;gure arrazaren jatortasunean, gure auziaren jus-tizian. Ba al dakizu? Besteek adarra jotzen diote;barre egin. Uniformearen azpitik koraza zaharbat jazten duela diote. Hark ez die jaramonik egi-ten. Nirekin hizketan ziharduela, hasperen sako-nak atereaz, zerura eta itsasora begiratze zuen.Gizon ona da; gure paisanoa, mantxegoa. Jainko-agan sinesten du eta erlijioduna da. Poeta sama-rra ere bai. Gauetan, laukoak errimatu, eta, beregisara, isilka esaten jarduten omen da. Adorazioia superstiziosoa opa dio bere banderari. Gauakbeilan igarotzen dituela diote; Lotan behintzat ezdu inork ikusi. Aitortuko al didazu bandera-era-mailea gizon berezia dela?

— Kapilau jauna —esan nion— zerbait osoberezia nabaritu dut, bai, sujet horrengan; bestenonbait ikusia dudala uste dut gainera. Nola duizena?

— Ez dakit —erantzun zidan apaizak— ez zaitbururatu erregistroan bere izena begiratzerik,

baina bere makutoan bi hizki daramatza irarriak:D. K.

Akanpaturik geunden tokitik hurbil leize batzegoen. Haitzezko ahotik behera itzala besterikez zen ikusten. Harria jaurtiz gero boteka zihoa-la entzuten zen, ez, ordea, lurra jotzen zuenik.

Egun ederra zen.. Eguzkiak Tropikoan ohiduenez berotzen duen giroa. Abiatzeko prestagintezen agindua hartua genuen, eta, ziurrenik,egun horretan bertan izanen genuen yankiengudataldeekin lehenbiziko topaldia. Zeru kiskal-garri hartatik zetorren su amorratuak urreztatu-riko aurpegietan, odolaren eta garaitu beharra-ren irrikia ageri zen dirdiratsu. Gertu zegoendena abia gintezen. Klarinak marraztua zuenaldean bere urre ikurra. Abiadari heltzera gindo-azen, berebiziko galopadan biragune batetik ofi-ziale bat agertu zenean. Gure buruzagiari deiegin zion, eta misterioski hitz egin zuen harekin.

Nola esango dizuet hura zer izan zen? Seku-lan ez al zaituzte azpian harrapatu itxaropen itu-rri gerta izan zaizuen elizaren gailurrak? Ez alduzue sekula jasan zeuron aurrean ama asesina-tzen dizuetela ikusterik?... Hura izan zen honda-

mendirik handiena. «Albistea» zen. Galduakgeunden, erremediorik gabe galduak. Ez genuengehiago borrokan egingo. Geure buruak prisio-nerotzat eman behar genituen, menderatutzat.Cervera yankien mende zegoen. Eskuadra itsa-soak irentsia zuen erabat, Ipar Amerikarrenkanoiek puskatu egin baitzuten. Munduan ez zenune hartan geratzen Espainiak aurkitutakoetarikezer.

Etsai garaileari eman behar genizkion armak,dena; eta agertu zen etsaia, deabru handi rubiobaten itxuran: Estatu Batuetako ofizialea, tximazeken eta akerbizarduna; atzetik ehiztari begiurdinezko eskolta zekarrela.

Eta sartu ginen eszena ikaragarrian. Emangenizkien ezpatak; fusilak ere bai; Gudarietanbatzuk maldizioka ari ziren; beste batzuk zurbil-tzen, begiak malkoz bustiak zituztela, indigna-zioz eta lotsaz leher egin beharrean.

Eta bandera...Banderaren garaia heldu zenean, ustegabeko

ekintza zoragarri baten izu goitiarrera eramangintuen zerbait gertatu zen. Mendeetako begira-zunez hain sakonki begiratu ohi gintuen gizon

arraro hura, bere bandera gorri-horiarekin, agur-begiraturik garratzena guri eskaini ondoren, hariukitzera inor ausartu ez ginelarik, han joan zen,pausoz-pauso, leizera; eta, bere burua amilduzuen. Eta, armadura batena zirudien metal zara-taren oihartzuna zetorren amildegi beltzetik.

Geroago, zera zebilen kapiluaren buruan:— «D. K.»....Bat-batean asmakizuna argitu uste izan

nuen. Gizakera hura ez zitzaidan, noski, ezeza-guna.

— D. K. —esan nion—, liburu zahar honetandator erretratatua. Entzun: «Gure hidalgoarenadina berrogeita hamar bat urtekoa zen: egiturairmoduna zen, haragiz iharra, aurpegiz zorrotz,goiztiarra eta ehiztaria. Abizenez Kijada edoKesada zeritzala esan nahi baita —honi buruzidazten dutenek alderen bat aurkitzen dutenarren—; nolanahi ere, egiazkotzat har daitez-keen iritziek adierazten dutenez, Kijano zeri-tzan.»

Bandera-eramailea zen. Nola zeritzan?

Arrubio kumeaBenvenuto Celliniz ari zirelarik, artegile

handi hark, behin arrubioa ikusi zuela, aitortzenduela bere Bizitza-n eta, norbaitek barre eginbaitzuen, hala esan zien Isaak Codomano-k:

— Ez irribarrerik egin. Zin dagizuet, nik neuk,orain zuek ikusten zaituztedan bezalaxe, arru-bioa bera ez bada ere, arrubiokume edo anpusabat behintzat ikusia dudala.

Hitz gutxitan kontatuko dizuet gertatua.Amerika guztian bezala, aztikerietan jardute-

ko eta aztiek ikusezinarekin harremanetan ibil-tzeko ohiturak zituen herrialde batean jaio nin-tzen. Haren misterio-altxorra ez zen desagertukonkistatzaileak sartu ziren arren. Aitzitik, kolo-nia garaian, katolikuntzarekin batera, ugarituegin ziren indar arrotzei dei egiteko ohitura dea-brukerietarako joera, begi-mina... Neure lehenurteak eman nituen hirian eguneroko gauzetazbezala hitz egiten zen, ondo gogoan daukat,deabru agerketaz, iratxoez eta ingumez. Adibi-dez, gure auzoan bizi zen sendi behartsu batean

zera gertatu zen: Penintsulako koronel batenarima erratua agertu zitzaiola gazte bati eta ata-rian lurperatua zegoen altxorraren berri eman.Gaztea hil egin zen, agerkari miresgarri hurazela medio; haren sendia, ordea, aberastuageratu zen, haren ondorengoak gaur egun direnbezalaxe. Gotzain bat beste gotzain bati agertuzitzaion, katedraleko artxiboetan galduriko agiribat zein tokitan zegoen adieraztera. Ondo gogo-an daukadan etxe batean deabruak emakumebat hartu eta leihotik eraman zuen. Zera ziurta-tu zidan gure amonak: alegia, bururik gabekofraile bat ba omen dela gauaren beldurgarri; baieta eskutzar handi iletsu bat ere, bera bakarrikagertzen dena, armiarma infernutarra bailitzan.Hori guztia haurtzaroan entzundakotik dakit.Baina, neuk ikusi nuena, neuk ukitu nuena,hamabost une nituela izan zen; bai, neuk ikusieta ukitu nuen errainuen munduan, eta ezkutukiilunen munduan bizi direnetako bat.

Espainiar probintzietako zenbaiten antzekohiri hartan, zortzietan ixten zituzten ateak auzo-kide guztiek, eta, beranduenez, bederatzietankaleak bakarti eta isil geratzen ziren. Ez zen

entzuten teilatupeko habietan hontzek ateratzenzuten zarata, edo, ingurumarietako zakurrenzaunka hotsa besterik. Sendagilearen edo apai-zaren bila, edo, gaueko beste premiaren baten-gatik norbaitek etxetik irten beharra izaten zue-nean, gaizki harriztutako kale zarpiletan zeharjoan behar izaten zuen, bakoitza bere zutabeanezarririk zeuden petroliozko kriseiluen argimottela lagun.

Batzutan, musika edo abesti oihartzunakentzuten ziren. Espainiarrek ohi dituzten serena-tak ziren; gitarra lagun, senargai edo emazte-gaiari zuzenduriko samurkiak esaten zituztenaria eta erromantzeak. Ez zen beti berdina: gita-rra hutsa eta senargai kantaria, eskuarte gutxi-koa zenean; koartetoa, septuorra, edo, baitaorkestra osoa bere piano eta guzti ere, irrikaga-rri zitzaion emakumearen leihopera kantuz zeto-rrena, halako edo beste jauntxo dirudunazenean.

Hamabost urte nituen nik eta biziaren etamunduaren gose nintzen. Gehien irrikatzennuena kalera irten eta serenata haietako jendea-rekin joatea zen. Baina, nola lortu?

Haurtzaroan zaindu ninduen gure izeba zaha-rrak, arrosarioa errezatu ondoren, etxeko bazterguztiak miatu, ate guztiak ondo itxi eta giltzakjasorik neure ohatzean ongi etzana uzteko ohitu-ra zuen. Egun batean, ordea, nire lagun bat, neubezain gaztea, festa batetara joatekoa zen, etahitzik tentagarrienez adierazi zizkidan jai harenlilurak. Gauera bitarteko ordu guztietan urduriegon nintzen; ez, hala ere, nola ihes egin pentsa-tu eta prestatu gabe. Hala, gure izeba zaharra-ren bisitariek alde egin zutenean, —haien arteanapaiza eta bi lizentziatu—, politikaz hitz egiteraedo tutean nahiz tresilioan jokatzera etortzenbaitziren, eta, otoitzak errezatu ondoren, munduguztia lotaratu zenean, ez nuen neure proiek-tuan hastea besterik pentsatu: andre itzalgarria-ri giltza ostu behar nion.

Handik hiru bat ordutara, ez zitzaidan askokosta hori lortzea; bai bainekien giltzak non jaso-tzen zituen; eta gainera, aingeru baten gisanzegoen lotan. Behar nuenaren jabe eginik, zeinaterena zen ere banekienez gero, irten nintzenkalera; urrutian, biolin, xirula eta biolontxeloarenakordeak entzuten hasiak ziren unean, hain

zuzen. Gizon egina nabaritu nuen neure burua.Melodia zetorren alderantz joan, eta, berehalaheldu nintzen serenata tokira. Musikoek soinuajotzen zuten bitartean, festalariak zerbeza etalikoreak edaten ari ziren. Gero, sastre batek,gaualdi hartako tenorioak, abesteari ekin zion;lehenbizi. «A la luz de la pálida luna», eta gero,«Recuerdas cuando la aurora»... Niretzat gautxit berezi hartan gertatua gogoan zeinen tinkogeratu zaidan adieraztearren ematen dizkizuetzehazki hauek guztiak. Dultzinea haren leihon-dotik beste batzuenera ere joatea erabaki zuten.Katedraleko plazatik igaro ginen. Eta, orduan...Hamabost urte nituela esan dut, tropikoan, gaz-tetxo-aroko irriki guztiak iratzar zitzaizkidalaindartsu... Eta gure etxeko presondegian, ikaste-txera joateko bestetarako irteten ez nintzela, etazaintzaile haien eskuetan, eta ohitura zaharreginarabera... Misterio guztiei buruz erabat ezjakinnengoen. Hauek honela, a zer nolako poza hartunuen, katedraleko plazatik igarotzean, espaloianeserita emakume bat, buru-oihalez ostendua, loitxuran, ikusi nuenean! Geratu egin nintzen.

Gaztea? Zaharra? Eskalea? Eroa? Gutxi axolaniri. Neure ametsetako aurkinkundearen bilanindoan, abentura irrikatuaren bila.

Serenatazaleak bazihoazen.Plazako kriseiluen argislada ozta-ozta iristen

zen. Hurbildu nintzaion. Hitz egin ere bai; ez dutesango hitz samurrak erabili nituenik; bai, ordea,sutsuak eta zirikagarriak. Erantzunik jaso ez nue-larik, makurtu eta bizkarrean ukitu nuen, eran-tzunik eman nahi ez eta, aurpegirik ikus ez nie-zaion ahaleginetan ari zen emakume hura. Ten-talari eta barro jokatu nuen. Eta garaipena lortunuela uste izan nuenean, irudi hura nireganantzitzuli zen; agertu zidan bere aurpegia eta, izuga-rririk bada hura izugarria! Aurpegi hura lirdinga-tsu eta desegina zegoen. Begietan bat matrailhezurtsu eta zornajarioan zintzilik ageri zitzaion.Ustel-kiratsaren antzeko zerbait etorri zitzaidan.Aho ikaragarritik orro-algararen antzekoa irtenzitzaion. Gero, gauza hark, imintziorik makabro-ena eginaz, honela adieraz genezakeen zarataatera zuen:

— Kggggg!...

Ileak zutitu zitzaizkidan. Salto handi bat eginnuen, garrasi handi bat. Deika hasi nintzen.

Serenatakoren batzuk etorri zirenerako,«Gauza» hura desagertua zen.

Neure ohore hitza ematen dizuet, esan zuenazkenik Isaak Codomanok, kantatu dizuedanaegia berdaderoa dela.

Pazko ipuinaGau zirraragarria, benetan... Réveillon deri-

tzan gaufesta, libera, dolar, rublo, peso eta fran-koen zeingehiagokaren inguru, hainbeste eder-tasun eta ittuskeria kosmopolita biltzen denluxuzko hotel dotore horretan. Eta txanpainarenalaitasuna lagun, eta dirdaikariak eta gema-bitxiak ikuskari zirela. Musika, berriz, zentzuz-koa, urrutitik...

Ez dut gogoan nork gidatu ninduen emakumetalde harengana; yanki, italiar, argentinar...emakumeak ziren hango lore. Eta harridurazxoratua geratu nintzen, lepoan dotoregarribakartzat galartzua, estu eta gorria zeraman,beste emakume limurgarri eta arraro harenaurrean... Gero, izen ospetsua zeraman diploma-tiko batek gazte aleman poliglota bat aurkeztuzidan; fina, hiztun bikaina, emakume munduta-rrei gustuko kontu atsegin eta arinak esaten,ederrez eder ibili ohi zena.

— M. Wolfhart —esan zidan ministroak—,gizon atsegina.

Luzaro jardun nintzen alemanarekin kontu-kontari. Gazteleraz hitz egin nahi izan zuen, eta,egia esan, ez dut sekula beste erdaldun alema-nik ikusi hain ongi mintzatzen. Espainiari etaHego Ameriketara eginiko bidaiez jardun zitzai-dan. Bioi lagun zaizkigun zenbait jendez etahaiek ostenjardunetarako duten joeraz ere hitzegin genuen. Buenos Aires-en poeta handi bate-kin nire lagun zahar batekin, harremanetanegona zen, ofizina publiko batean: Patrizio adis-kide jatorrarekin... Madrilen, berriz... Berehalagure arteko jarduna oso bihozkor bilakatu zen.Hoteleko dotore-giroan, berandu samar agertuzen emakumea gertatu zitzaidan arretagarrien.Haren itxurak erregeena eta, aldi berean, doto-rea den zerbait zekarkidan gogora. Neure mires-harridura eta berotasuna hizketa lagunari agertunizkionean, Wolfhart-ek zera esan zidan isilpean,halako irribarre batez:

— Begira iezaiozu zorrotz! Historiarakoburua! Historiarako burua!

Ongi begiratu nion. Emakume hark coiffuresà la Cléopâtre zeritzatenen antza zuen perfilezeta orrazkeraz, garai hartako gehiegikeriarik

erakusten ez zuen arren; airez eta izaeraz,berriz, batez ere, lepoan dotoregarri bakartzatzeraman galartzu gorria espagarri gertatu zitzai-danez gero, erabat Maria Antoniete erreginarenerretratuen berdina aurkitu bainien, denboraluzean, isilik, begirik kendu gabe, egon nintzaionbegira. Historiarako burua ote zen benetan?Hain historiarakoa hurbiltasunez... Handik bipausora, Konkordia plazan... Bai, buru hura, zir-kasia erara, Bel-Poule erara, ingeles burukoenerara, xalo-txano erara, queue en flambeau d’a-mour erara, chien couchant erara, Diane erara,eta auskalo beste zenbat eratara orraztu bidezen buru hura...

Hall-eko bazter batean eseri zen andrea, etaWolfhart-ekin bestekin ez zen hizketan egon, etaalemanez gainera, nire irudirako. Ardoek ezarriazidaten, ordurako irudimenean urrezko ganduzeginiko euren mugimendua; eta, misteriozkoizaki zoragarri haren inguru balizketa eztiak aire-rarazi nituen. Orkestra, egoki beharrez, pabanabat ari zen jotzen. Adats hautseztatuak, euli ase-sinoak, ametsetako trianoi-jauregiak, galaikeriaaberatsa eta poesiaz jantziriko nasaikeria, hain-

beste irudi adoragarri, hainbeste zoramen zolieta pipertsu, orri gogoangarrirakoak, anekdota-tegirakoak, eskutitzerakoak, panfletokoiak...Bertsorik samurrenak zetozkidan gogora, gaihoriez idatziak: Montesquieu-Fezensac-enak,Régnier-enak, Lucini-ren italiar poema zoraga-rriak... Eta, amesmen hartarako gertu baineu-kan, mirari-ipuinak, Liburu zaharretako jakin-tsuek ikasiriko materializaketak, zientziarenahalmenak, nerabilzkien gogoan... Eguneanbaino hurrengoan sakonagoa den igarkizun batieskua luzatzea besterik ez diren arren. Nire buruasaldakorra berehala zen lanean. Eta, neurepentsakizunetatik irtenik, andre haren izena gal-detu nion alemanari; hark, ordea, nahaspilatuegin zuen erantzuna, historiarako buruaren kon-tua errepikatu besterik egin gabe; ez nintzen,noski, batere pozik geratu. Ez zitzaidan egoki iru-ditu gehiago lehiatzea; baina, berriketan jarrai-tuz, zorionak eman bainizkion neure lagun dir-daitsuari Alemanian edertasunaren halako alezoragarriak dituztelako, hala esan zidan ezarian:

— Ez da alemaniarra. Austriarra da.

Eder Austriarra zen. Eta ni Kurcharsky-ren,Riotti-ren, Boizot-en erretratuetan haren antzikba ote zen bila hasi nintzen, bai eta Grevinmuseoko argizarizko irudietan ere...

— Oraindik goiz da —esan zidan Wolfhart-ek,bizi zen hoteleko atean utzi nuenean—. Pasa zai-tez aurrera une batez; esan ditzagun kontubatzuk gehiago, alde egin dezadan baino lehen.Bihar Parisa noa, eta nork daki noiz topo egingoote dugun berriro elkarrekin. Sar zaitez. Whisky-and-soda bana hartuko dugu, ingelesen erara,eta interesgarria den zerbait erakutsiko dizut.

Aszensorez igo ginen haren gelara. Valetbatek britainiar edalontzi bat eramanarazi zigun,eta alemanak paper zaharrez beteriko kartapa-zio bat atera zuen. Erretratu bat zeukan han,zurean irarria.

— Hona hemen —esan zidan— gure asabeta-riko baten erretratua; Theobald Wolfhart zen;Heidelberg-ko irakaslea. Nire aitona hau bazite-keen azti samarra, baina, dudarik gabe askijakintsua zen. Julius Obsequens-en mirarieiburuzko lana berregin zuen, Aldo Manuziok ira-rria; eta liburu ospetsu bat argitaratu zuen: Pro-

digiorum ac ostentorum chronicon; 1557an Basi-lean agertu zen infolio bat. Nire asaba horrek ezzuen bere izenpean argitaratu, Conrad Licosthe-nes izengoitipean baizik. Theodobald Wolfhart,nire iritziz, aztikeria zurian ziharduen filosofoazen; bihotz osoduna. Haren garaia beldurgarriaizan zen, krimenez eta hondamendiz betea.Moralista hark errebelazioa erabili zuen ankerke-riaren eta saldukeriaren aurka; eta jendeari,zera, ikustezinaren mehatxuak, espantuzkoezaugarrien bidez eta fenomenu ulergaitzez,nola agertzen diren adierazi zion. Adibideetanbat zera izango da: 1557an kometa bat agertuzela, ordu laurden bat besterik iraun ez zuenarren, gertakari ikaragarriak iragarri zituena.Gure aitonak hitzekin ohi zigun kometa hartaz,haurtzaroan ikusia baitzuen berak; ikaragarrihandia eta odol-kolorekoa omen zen, bere isats-muturrean azafran kolorea hartzen zuela. Ikusezazu honako bere estanpa honetan; hor duzuLykosthenes-en azalpena ere. Begira ezazu zer-nolako harrigarrikeriak ikusi zituzten harenbegiek. Goi aldean, beso bat dago berealdikoezpata mehatxukorraz armatua; azken mutu-

rrean hiru izar distirati; baina, mutur-muturreandaramana da handiena eta argitsuena. Alboetanezpatak eta puinalak daude, denak hodei-zirkulubatean bilduak, eta, arma horien tartean, giza-buru batzuk. Geroago, Simon Goulard-ek zeraidatzi zuen halako harrigarri fantasiazkoei buruz,kometaz ari zela; «Le regard d’icelle donne tellefrayeur a plusieurs qu’aucuns en moururent;autres trombrent malades». Autore batek dioe-nez, berriz, Petrus Greusserus-ek, Lichtenbergastrologoaren ikasleak, fenomeno ikaragarrihura bere artearen araupean ezarri zuelarik,halakoxe ondorio naturalak atera omen zitueneta halakoxe iragarpenak egin, ze, bururik zen-tzudunenak ere nahasturik ibili baitziren mendeerdi bat eta gehiagoz. Likosthenes-ek Hungaria-ko eta Erromako hondamendiak aipatzen baditu,Simon Goulard-ek turkoek Hungarian jasandakoborrokaldi ikaragarriez, Subia-ko, Lonbardiakoeta Veneziako goseteaz, Suitzako gudateaz, Aus-triako Vienan gertaturiko hertsiketaz, Ingalate-rrako lehorteaz, Holandan eta Zeelandan gerta-tu ziren itsas-handiaren gainezkaldiez eta Portu-galen zortzi egunez iraun zuen lurrikaraz mintzo

zaigu. Likosthenes-ek gauza harrigarri askozekien. Ekialdetik zetozen pelegrinoek zerutika-ko ikuskariak kontatzen zituzten. Ez al zuten1.480an itxura gaiztoko kometa bat ikusi Ara-bian, Denboraren eta Heriotzaren zantzuz jan-tzia? Zorigaiztoko iragarkari haien ondoren,Korintiako hondamendiak eta Poloniako gudateaetorri ziren. Ladislao eta Huniada zeritzan Matiaselkarkidetu egin ziren. Ikus ezazu komentatzai-learen ñabardura hau: Lainoek badituzte eurenflotak, haizeak bere gudarosteak dituen bezala.Likosthenesek, ordea, Alemaniako erdi aldeanbizi zelarik, ez du oinartzen gertakizun hartan.Zera dio: «gure aroko 114. urtean itsasuntzienirudiak agertu omen zirela lainoetan. San Ago-bardo Liongo gotzaina jakitunago ageri zaigu.Honek badaki ondo asko untzi arin horiek zeinalderdi fantastikotarantz doazen. Magonia herri-ra doaz, eta, badaezpadakoarengatik gorde dunondik norakoa esan gabe. Untzi haiek tempes-tarii zeritzaten aztiek gidatuak zihoazen». Gehia-gorik ere konta diezazuket, baina, goazengarrantzizkoenera. Gure asaba zera heldu zenaurkitzera: zerua eta inguratzen gaituen atmos-

fera guztia misteriozko ikuskari horiez beteakdaudela, eta bere lagun alkamilarien laguntzariesker, elixir bat lortu zuen, giza begiei berebizikiagertzen zaizkien gauzak, noiznahi ikustekoahalmena ematen duena. Aurkitua dut nik isilpe-kari hori —bukatu zuen Wolfhart-ek—, etahemen daukazu —jarraitu zuen— miraria, pasti-la txiki hauetan. Whisky apur bat gehiago?

Ez zegoen dudarik, alemana aldarte onekogizona zen, eta, alkohol ingelesaren zalea ezezik, beste paradisu artifizial guztien zalea erebazen. Hauek honela, erakutsi zidan pastilakaxan, opioz edo kirru indiarrez osaturiko nahas-te bat ikusten zela zirudidan.

— Milesker —esan nion—. Ez dut sekulan das-tatu, ez dastatuko ere, droga sagaratuaren era-ginik, Ez haschis-ik ez Quincey-ren pozoirik...

— Ez bata eta ez bestea. Bizkorgarria duzuhau, zoragarria urduritasunik gabeentzat ere.

Ez baitzen isiltzen, azkeneko whisky zurru-txoarekin batera hartu egin nuen pastila, eta,agur eginik, alde egin nuen. Kalean, hotz zegoenarren, nire zainetan epeltasun atsegina zebilelaohartu nintzen. Baina, pastilarena ahazturik,

asko edanaren ondoriotzat jo nuen. Concordiaplazara heldu nintzenean, Eliseo Landa-en albo-an, nigandik hurbil, emakume bat zihoala ohartunintzen. Hurreratu nintzaion pixka bat, eta harri-tu egin nintzen hura, ordu hartan, oinez eta han-diki jantzia ikustean; batez ere, argi islada unebatean haren edertasun paregabea ikusirik,réveillon-ean artegagarri gertatu zitzaidanandrea bera zela ohartu nintzenean; dotoregailubakartzat lepo zuri-zurian galartzu mehe etagorria, zauri bat bezain gorria, zeraman hura bai-tzen. Urrutiko erloju bat entzun nuen orduakjotzen. Auto baten bozinakada ere entzun nuen.Mozkorraldi, arraro batek harrapatua nabaritzennuen neure burua. Eta, supernaturazko gertaka-ria zitekeenaren burutapena erabat baztertuz,obeliskotik aurrera Tulleri alderantz zihoan ande-rearengana jo nuen.

— Madame —esan nion—, madame...Zirimiri mottel bat ari zuen ezko eta hotz, eta

plazako argien dirdirak nahasia eta iratxo-giro-koa zirudien. Plazako une batetaraino heltzean,andrea begira jarri zitzaidan; bat-batean, zine-mategiko antzoki bat edo agertu zitzaidan. Jende

askoren errainuen antzekoak zeuden, ametseta-koa zirudien giroan; eta nik ez nekien esatennola nabaritu nuen neure burua, benetakoa eta,aldi berean, pentsamendu hutsekoa zatekeenizamolde hartan... Jaso nituen begiak eta, zeru-sabai ilunean Likosthenes-en liburuko estanpanzeuden irudi berberak ikusi nituen: beso handi-tzarra, ezpata handitzarra, buruz inguratuak.Andereak —begiratu egin baitzidan— itxura tris-te gaitzigarlea zeukan, eta, sorginkeriaz zirudie-la, soinekoak aldatuak zeuzkan; fichu antzekobatez zegoen jantzia, ertz-mutur luzeak aurretikeroriak zituela. Haren buruan ez zen ikustenorain à la Cléopâtre orrazkerarik, baizik eta buru-sare arrunta; honen ertzen azpitik, berriz, adatszurituak ageri zitzaizkion. Gero, hurbilagotzeranindoakiola, albo batean, gurdixka zirudien zer-bait zegoela ohartu nintzen; bai eta trikornioz,ezpataz eta, beste batzuk, zikaiez horniturikogiza irudi arreak ere. Bestaldean, gizon bat zal-diz, eta gero taulagain bat edo... O, Jainkoa, jaki-na: hara hemen lehen ikusia errepikatzen... Baote da niregan oharmenik une honetan ere? Bai,baina, une hartan ikuskai zitzaidan ikustezinak

inguratua naukala nabaritzen dut. Bai, gilotinada. Eta benetakoa balitz bezalaxe ikusten dutlozorroan —zinemategiaz mintzatu al natzai-zue?— tragedia garatzen... xehetasunak, ezdakit zergatik, gogora ezin ekarri baditut ere,anderea berriro begira jarri zitzaidala ikusi,nuen; eta, beso, ezpata, hodei eta buruen ikus-kari zerutiar eta igerkorraren azafran kolorekodirdirapean, zera, lehentxeago hoteleko aretoanbenetako bere lilura bikainez, bere itxura harroz,odol-koloreko galartzu medarrez horniturikobere lepo zuri-zuriaz, miresgarri gertatu zitzai-dan hura aizkora mekanikoaren pean erortzenikusi nuen.

Misteriozko ikuskizun hark zenbat denboraziraun ote zuen? Ez nuke esaten asmatuko; zien-tzia itsumustuan dabilen eremu ezezaguneangertatu baitzen; ametsak tokirik ez duengaraian; esperimentuzko oharketek adierazidutenez, segundo bakar batean mila urte igarodaitezkeen denboran. Desagertu zen hori guztia;eta, zein tokitan nengoen ohartu nintzenean,Tulleri aldera jo nuen zuzen. Aurrera joan eta,lorategi barruan nengoela ohartu nintzen; eta

berehala zera etorri zitzaidan burura: nolaz otezeuden ateak artean zabalik. Beti ere gau-orduhaietako gandu mottelaren babesean, aurrerajarraitu nuen. Rivoli-kale aldeko lehen atetikirtengo nauk —esan nion neure buruari—; agianzabalik egongo duk hura ere... Zer dela eta ezduk, ba, egongo zabalik?... Baina, Lorategi huraTulleri-koa al zen, ala ez? Zuhaitzak, adaje ilune-ko zuhaitzak, negutearen bihotzean... Pauso batematerakoan harria zirudien zerbaitekin tupustegin nuen, eta, erdi kordegabetua nengoenarren, beldurgarrizko harriduraz, kexua zirudien,eta, totelka eta itokarrean esaniko hitzarenantzeko aiuma bat entzun nuen; neure oina zau-ritu zidan gauza hartatik zetorren; eta ez zenharria, burua baizik. Eta zerurantz begiratu nue-larik, ilargia ikusi nuen, lehen ezpata ikaragarriazegoen lekuan; eta han zeuden Likosthenes-enestanpako buruak. Lorategi hark, berriz, basoabezain zabala baitzen, miraritegi hartan zegoenlilura itzalgarriz bete ninduen. Eta, keaztaturikourre-oihalean zehar bere dirdai tristeak bidal-tzen, ilargiko burua zegoen han goian. Gero,ziurtasun poetikoan, liburu santuetako ziurtasu-

na bezalakoa nabaritu nuen neure baitan; eta,egokitasunik gabea zirudien motiboren batenga-tik neure buru-kutxan honako hitz hauen oihar-tzuna entzun nuen: «Azken ordua! Tripoli! Pekin-go garaipena!»; egun hartako egunkarietan ira-kurriak, hain zuzen. Jainkozko gauzetarakoneure irrikiari zegokionez, esan ezin ahalako ito-larria esperimentatzen nuela, zera pentsatunuen: «O, Jainkoa! O, Jauna! Gure Aita!»... Begi-ratua aldatu nuen, eta, urrezko argitasun samu-rrean, lira moduko bat ikusi nuen; eta liraren gai-nean buru bat, Luxenburgoko Gustave Moreau-ren Orfeorenaren berdin-berdina. Aurpegianatsekabea ageri zuen; inguruan, berriz, bazego-en zerbait, izakien mugimendua zirudiena: ari-mak mugimenduz nabarmentzen zaizkielako,animatu deritzaien izakienak eta, barne mugi-mendu ezkutua dutelarik, inanimatu deritzaiene-na. Zera entzun nuen, gogoan dudanez, buruhark zioela: «Etorriko da, etorriko damu eguna,eta lira, bakez sagaratua gertatuko da orduan!»Eta Orfeoren burutik hurbil, arrosa mirarigile bateta itsasbelar bat ikusi nituen; eta urrezko dor-doka bat haietara zetorrela.

Garrasi handi bat entzun nuen, ordea, bestal-detik. Garrasia, berriz, ahots askotariko korubatenaren antzekoa zen. Eta, esan dizuedanargiari esker, zuhaitz bat zela garrasika ari zenaikusi nuen; fruituen ordez, buruz beterik zeudenzuhaitzetariko bat; eta musulmanen liburusakratuak aitatzen duen zuhaitza zela pentsatunuen. Al handi eta guzialdunaren ospez esanikohitzak entzun nituen. Eta zuhaizpean odola zego-en.

Aurrera jarraitu beharrean, atzera, lorategikoatakara joan nahi nuen ahalegin guztian; baina,zera ohartu nintzen entzuten zela alde guztieta-tik: ilunpean nabarmentzen ziren edo zuhaitzenenbor artetik agertzen ziren ezin konta ahalaargiz inguratutako buruaren zurrumurru, ahots,eta hitzak. Zenbait lozorroalditako une samine-tan izan ohi denez, gertatzen zitzaidan guztiaametsa besterik ez zela pentsatu nuen, neurebeldur-ikara apur bat menderatzeko. Bien bitar-tean, buru beldurti eta higuingarri bat berreza-gutu ahal ukan nuen, heroi batek bete esku zurizhelduta, narrasti-gandor higikor eta inpernutia-rretik helduta, zeukala: hainbeste aldiz madari-

katuriko medusa-burua zen. Urre-haragizkoemakume besoa zitekeen beso batetik zintzilikbeste buru bat zegoen, bizar beltz kizkurduna;Holofernes gudariaren burua zen. Eta Joanbataiatzailearen burua; eta, gero, bizikera bere-ziz bizirik zirudiela, Apostoluaren burua; behinErroman lurretik iturria jaioarazi zuen Apostoluharen burua; eta, beste buru bat: Rodrigo Daz deVivar-ek, mendeku afarikoan, bere aitarenmahai gainera jaurti zuen hura.

Eta beste batzuk: Ingalaterrako Karlos Erre-gerena eta Maria Estuart Erreginarena... Etaburuak ugaritzen zihoazen, multzoka, taldemakabroak osatuz; eta, espazioan zehar hilobie-tako odol-ihintza zebilen; eta, Bayaceto-ko bimila aztorezainen buru tximatsuak ziren; Asiakoerrege eta handizkien jauregietan lepoa moztuzieten haren-neskatxen buruak ere bai; etaeuren fedearengatik, gorrotoagatik, giza-legeen-gatik lepoa moztu zieten haienak; Basati taldeeneskuetan, espetxeetan, errege-dorreetan, Gen-giskan-en, Abdulhamideen eta Behanzin-eneskuetan dekapitatuak izan zirenenak...

Hala esan nuen neurekiko: O, irabazle txarhori! Beti izango ote haugu lur honetan? Eta, hiere, Paris, munduaren buru haizen hori, aizkorazmoztu eta heure gorputz handitzar horretatikkendu egingo ote haute?

Nire barne-hitzak entzun izan balira bezala,Luis XVI.aren burua, Lamballe-ko printzemearenburua, Jauntxoen eta iraultzaileen buruak, san-tuen eta asesinoen buruak ikusi nituen, eta,talde batetik gotzain irudi bat aurreratu zen,bere burua eta Galietako Dionisio martiriarenburua eskuetan zekartzala; eta hala hots eginzuen: ,

— Bene-benetan diotsuet, berpiztuko da Kris-to!

Eta, Apostolu dekapitatuaren alboan, hotel-halleko anderea austriarra ikusi nuen. Lepa-hutszegoen arren, galartzu zuria zirudien purpurazkozauria ikusten zitzaion; eta hala esan zuen MariaAntonietak:

— Berpiztuko da Kristo!Eta Orfeoren buruak, medusaren buruak,

Holoferneren buruak, Joanen buruak eta Paulo-ren buruak, buruz beteriko zuhaitzak, buruz

beteriko basoak, berealdiko buru aldra hark guz-tiak, garrasirik sakonenaz hots egin zuen:

— Berpiztuko da Kristo! Berpiztuko da Kris-to!...

— Behin ere ez da ona jan eta berehala lota-ratzea —esanaz amaitu zuen adiskide doktorejatorrak—.

HuitzilopoxtliIpuin Mexikarra

Duela gutxi, Estatu Batuetako muga-hiribatetik, Karrantzako destakamentuetan batzegoen, Mexikoko toki batera joan beharra izannuen kazeta lan batek eramana. Han erreko-mendazio bat eta salba kondukto bat eman ziz-kidaten, Pantxo Villa zeritzan gerrillari eta mili-tar-buru bikainaren mendeko lurraldeetan barre-na sar nendin. Iraul-gudarien teniente eta adiski-de zitzaidan batekin nuen nik egon beharra, nireberrientzako datuak eskaini baitzizkidan hark,haren alderdian nenbilen bitartean ez nuela eze-ren beldur izan beharrik ziurtatuz.

Automobilez egin genuen bidaia, mugatikapur bat urrutiratu ginen arte. Mister John Per-haps, medikua eta gainera yankien egunkarien-tzat kazeta lanetan zebilena, eta Regera korone-la, edo hobeto esan, Aita Regera, bizi guztianezagutu dudan gizonik arraroen eta beldurga-rriena, nituen bidelagun. Aita Regera fraile izanazen; Maximilianoren garaian gaztea zen eta

inperialista ere bai noski; Porfirio Diazen garaianEnperadorez aldatu zen, beste guztiak lehenbezala jarraitzen zuelarik. Dena Jainkoarenasmoetan erabakia dagoela uste zuen frailezahar euskalduna da. Batez ere, agintea Jainko-agandiko eskubidea delakoa eztabaidagaitza daharentzat.

— Jainkoak hala nahita izan zen Porfirio men-deratzaile —zioen—. Hala izan behar zuelako.

— Ez ezazu makanarik esan —erantzutenzion mister Perhaps-ek, Argentinan izana bai-tzen—.

— Baina, Jainkoarekiko harremana falta izanzitzaion Porfiriori... Misterioa errespetatzen ezduena deabruak eramaten du! Porfiriok, berriz,sotanarik gabe erabili gintuen kaleetan zehar.Maderok, ordea...

Hemen Mexikon batez ere, misterioz beteta-ko lurrean bizi da jendea. Flor dabiltzan indiarhoriek guztiek ez dute besterik arnas hartzen.Eta Mexiko nazioaren etorkizuna, sorrerako jen-deek zituzten jainkokien baitan dago oraindikere. Beste tokietan zera esaten da: Hatz egin...eta... agertuko da. Hemen ez dago ezer hatz

egin beharrik. Aztek-en edo Mai-en misterioakbizirik dirau mexikar guztiengan, odolean giza-nahasketarik ugariena dutenengan ere; eta,honelakoak ez dira astro.

— Koronela, har ezazu whisky bat! —esanzion mister Perhaps-ek bere ruolz-botila luza-tuz—.

— Nahiago dut komitekoa —erantzun zionAita Regerak—. Zakutik gatza atera eta paperbatean eskaini zidan; baita likore mexikarrezbeteriko kantinplora bat ere.

Ibili eta ibili, basoaren beste muturrerainoheldu ginen; eta, han hots bat entzun genuen:«Geldi». Gelditu ginen. Ez zegoen handik pasa-tzerik. Oinutsik, kapel handiak buruan eta erri-fleak gertu zituzten indiar multzo batek bahituegin gintuen.

Regera zaharrak buruzagiarekin hitz eginzuen, eta hark ezagutzen zuen yankia ere. Denaondo bukatu zen. Bi mandeme eta zaldixka batlortu genituen, joan behar genuen tokiraino iris-teko. Ilargitan jarraitu genuen aurrera. Pausoka-pausoka joan ginen. Bat-batean, hala bota nionRegera zaharrari:

— Regera, nola nahi duzu dei zaitzadan,Koronel ala Aita?

— Mundura ekarri ninduenak bezala! —esanzidan purrustaka pertsonaia lehorrak.

— Zeragatik esaten nizun —ihardetsi nion—,arduratu samarra naukaten zenbait gauzaz gal-derak egin behar baitizkizut.

Bi mandemeek trotetxo egokia zeramaten;eta, mister Perhaps zen noizbehinka bere zaldia-ri zintxa zuzentzeko gelditzen zen bakarra. Egiaesan, bere whiskeyari xurrut egiteko gelditzenzen batez ere.

Yankiari aurrera joaten utzi nion; eta, gero,neure aberea Aita Regerarenarengana hurbildueta esan nion:

— Zu gizon ausarta, praktikoa eta antzinera-koa zaitugu. Indiar talde hauek guztiek errespe-tatu egiten zaituzte, eta maite ere asko maitezaituzte. Esaidazu konfiantzan: Egia al da orain-dik ere konkistaroan bezala, gauza harrigarriakikusi ohi direla hemen?

— Deabru onak eraman zaitzala! Ba al duzutabakorik?

Zigarro bat eman nion.

— Esango dizut, ba. Aspalditik, neure buruabezalaxe ezagutzen ditut indiar hauek; eta eurenartean heuretariko bat banintz bezala bizi naiz.Oso muttiko nintzela etorri nintzen hona; Maxi-milianoren garaian. Ordurako apaiza nintzen,apaiz jarraitzen dut eta apaiz hilko naiz.

— Eta...?— Ez zaitez horretan sar.— Arrazoi duzu, Aita; baina, utziko didazu

behintzat zure bizikera arraroaz interesatzen.Nola daiteke zu, horrenbeste urtez apaiz, militar,istorio bat dagokion gizona izan, hainbeste den-boraz indiarren artean sartua egon eta, azkenik,Iraultzan Maderorekin agertzea? Ez al zutenesan, ba, Porfiriok irabazi egin zintuela?

Regera zaharrak algara handi bat bota zuen.— Pofiriok Jainkoa berekin zuen arte, ondo

ibili zen dena; eta hori Karmen andreari eske-rrak...

—Nola, Aita?— Ba, horrelaxe... Beste jainkoak ere,

ordea...— Zein jainko, Aita?— Lurrekoak...

— Baina, zuk sinesten al duzu haiengan?Zaude isilik mutikoa, eta har ezazu beste

komiteko bat.— Konbida dezagun mister Perhaps ere —

esan nion—, oso aurrera joan zaigu eta.— Perhaps! Perhaps! Yankiak ez zigun eran-

tzun.— Itxoidazu —esan nion—, Aita Regera; ea

harrapatzen dudan.— Ez zaitezela joan —erantzun zidan, basa-

beltzaren bihotzera begiratuz—. Har ezazu zeurekomitekoa.

Azteka alkoholak jardun berezia ezarri zionnire odolari. Apur batez isilik ibili ondoren, zeraesan zidan Aitak:

— Porfiriok bere burua engainupean erortzenutzi izan ez balu...

— Politikoenean?— Ez, seme, deabruenean.— Nola da hori?— Badakizu.— Espiritismoarena?— Ez da horrelakorik, ez. Zera da, hark jainko

zaharrekin harremanetan jartzea lortu zuela...

— Baina, Aita...!— Bai, mutikoa, bai; eta begira zergatik esa-

ten dizudan: meza ematen dudan arren, horrekez baitu kentzen lurralde horietan hainbesteurtez ikasi ahal dudana... Eta gauza bat jakinbehar duzu: gurutzearekin ezer gutxi lortu duguhemen; eta, kanpotik nahiz barnetik, jatorrizkoidoloen arima eta errainuek menderatzen gaituz-te... Hemen ez ziren kristau kateak nahiko gerta-tu lehengo jainkokiak esklabizatzeko; eta, ahalukan duten bakoitzean, eta orain batez ere, dea-bru horiek azaldu egiten dira.

Nire mandemeak atzeraka salto egin zuen,dena asaldatua eta dardaraz; aurrera eraginnahi izan nion; baina, alperrik.

— Egon geldi, geldi! —esan zidan Regerak—.Eta bere aizto luzea atera, eta zuhaitzetik hagabat ebaki zuelarik, kolpe batzuk eman zituenlurrean.

— Ez zaitez izutu —esan zidan—, koskabil-sugea da.

Eta orduan larra-suge handi bat ikusi nuen,bidean hila geratzen zela. Eta bideari heldu

genionean, apaizaren barremurria entzunnuen...

— Ez dugu gehiago yankia ikusi —esannion—.

— Ez arduratu; aurkituko dugu noizbait.Aurrera jarraitu eta zuhaizti handi batean

zehar igaro behar izan genuen; eta, haren bes-taldeko ursalto batetik zetorren urotsa entzunnuen. Berehala: «Geldi!»

— Berriro? —esan nion Regerari—.— Bai —erantzun zidan—. Indar iraultzaileek

euren mende daukaten tokirik delikatueneangaude. Pazientzia!

Ofiziale bat hurreratu zen gudari batzuekin.Regerak hitz egin zien; eta, hau entzun nuen ofi-zialeak erantzuten ziola:

— Ezin da inola ere aurrerago joan. Hor gera-tu beharko duzue egunsentira arte.

Atseden hartzeko babesgune bat aukeratugenuen, ahuehuete handi baten azpian.

Ez dut esan beharrik ezin nuela lorik hartu.Tabakoa amaitua nuen eta Regerari eskatu nion.

— Badaukat —esan zidan—, baina marihua-naz nahasia.

Onartu nuen, baina beldurrez, ez baitakitbelar sorgingarri horrek zelako ondorioak dituen,eta erretzen hasi nintzen. Berehala zen apaizazurrunkaz. Nik, berriz, ezin lorik egin.

Dena isiltasuna zen basoan, baina isiltasunbeldurtia, ilargiaren argi mottelaren pean. Hala-ko batean, kexu luze zaunkaria bezalakoaentzun nuen urrutian, gero zaunka-koru bilakatuzena. Banuen nik basabeltzetako musika gaiztohorren berri: koioteen zaunkada zen.

Jaiki egin nintzen, istiluak hurbiltzen ari zirelanabaritu nuenean. Ez nengoen batere ondo, etaapaizaren marihuanaz oroitu nintzen. Hori otezen...

Zaunkadak ugaritzen zihoazen. Regera esna-razi gabe, hartu nuen neure errebolberra eta,arriskua zegoen aldera abiatu nintzen.

Ibiltzen-ibiltzen, txaradiaren barnera sartunintzen, ilargiarena ez zen argitasun moduko batikusi nuen arte; izan ere, basotik kanpora ikus-ten zen ilargi argia zuria baitzen; barruko hau,berriz, urre kolorekoa. Barrurago joan nintzen,giza-ahotsezko zurrumurruxka bat, tarteka koio-

teen zaunka-hotsak ere bai, entzuten ziren toki-raino.

Ahal nuen guztia aurreratu nintzen. Hara zerikusi nuen: harrizko idolo handitzar bat, aldiberean idolo eta aldare zena, doi-doi adierazidudan argitasun horretan jasoa. Ezin ezer zehaz-tu. Bi suge-buru, enborraren beso edo adar zitez-keenak, elkartzen ziren goi aldean, haragi gabe-ko kaskezur ikaragarri baten gainean; zeinaksorta bat esku-moztu baitzituen inguru, harri-bitxizko kollar baten gainean; eta, horren azpial-dean, bizi-bizirik, monstru-mugimendu bat ikusinuen. Baina, batez ere, indiar batzuk begiztatunituen, gure bidaiakinak ekartzen lagundu zigu-ten haietarikoak, hain zuzen; eta, isilik, jauresle,aldare bizidunaren inguru biraka zebiltzan.

Biziduna, bai; izan ere, ongi begiratu niolarik,eta neure irakurketa bereziak gogoan nituela,garbi jakin nuen hura Teoyaomiki-ren aldareazela, herio-jainko mexikarrarena. Harri hartansuge biziak astintzen ziren; eta, ikuskari harkizugarrizko egunekotasuna hartzen zuen.

Aurreratu egin nintzen. Zaunkarik gabe, isil-tasun etsikorrean, koiote multzo bat heldu zen,

eta misteriozko aldarea inguratu. Sugeak, pilan,astindu egiten zirela ohartu nintzen; eta enborofidikoaren oinetan gorputz bat mugitzen zen,gizon baten gorputza. Mister Perhaps hantxezegoen.

Zuhaitz enbor baten atzean nengoen ni,neure ikara isilean. Aluzinazio batean nengoelauste izan nuen; baina, han zegoen benetan,Amerikako koiotez, Europako otsoak baino gaiz-toagoak diren koiote zaunkariez osaturiko zirku-lu handia.

Biharamunean, kanpamentura heldu ginela-rik, sendagileari dei egin behar izan zitzaion nire-gatik.

Aita Regeraz galde egin nuen.— Regera koronela lanpetua dago une hone-

tan —esan zidan nigandik hurbil zegoenak—.Hiru falta zaizkio fusilatzeko.