REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean...

32
REVISTA ALDIZKARIA Seihilekoko gaia: Gaurko solasaldian... Hala gertatu zen eta halaxe kontatu dizuegu... Bazenekien? Zure eskubidea da Zuri gerta dakizuke! Horrela ikusten gaituzte ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Transcript of REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean...

Page 1: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

REVISTA

ALDIZKARIA

Seihilekoko gaia:

Gaurko solasaldian...

Hala gertatu zen eta halaxe kontatu dizuegu...

Bazenekien?

Zure eskubidea da

Zuri gerta dakizuke!

Horrela ikusten gaituzte

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 2: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

1

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

REVISTA

ALDIZKARIA

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 3: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

2

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

“Sei hilekoko gaia:” atalean, hainbatkontsumo-gai landuko dugu gure aldizkarian,zabal landu ere. Gure aldizkariaren lehenzenbakirako, komunikabideetan asko hitzegiten duten gai bat aukeratu dugu, intereshandia eragiten baitu jendearengan etagobernu-estamentu guztietan.

“KONTSUMO IRAUNKORRA”

Oso ohikoak suertatzen zaizkigu“kontsumo iraunkorra” eta “GarapenIraunkorra” terminoak, hainbatlek utan entzunda : tel eb is tan,irratian,etab. Litekeena da terminohoriek honako hauekin lotzea:erosketa ez-konpul ts iboarekin ,ant iglobalizazioareki n, energiaberriztagarriekin, eta, batez ere,produktu ekologikoen kontsumoarekin.

Baina... Zein da termino horien egiazkoesanahia? Zergatik aipatzen digute egunero,behin eta berriz, kontsumo/garapeniraunkorra?Gaurko zenbakian, galdera horri eta bestebatzuei modu errazean erantzuten saiatukogara.

Garapen Iraunkorraren aurrekarihistorikoak

Azter dezagun labur-labur gure iraganhurbilaren historia.Historiari dagokionez,gure herria garapen-bidean egon da oraindela gutxi arte.Adinduek oraindik ere gogoan dute etxeetanez zegoela telefonorik, oso jende gutxikzuela autoa, irratia entzuteko bizilagunenbaten etxera joan behar izaten zela...

Imajinatzen duzu eskuko telefonorik, autorikedo discmanik gabe bizi behar izatea? Aregehiago: ahal izango zenuke?

Gaur egun, gauzak asko aldatu dira, eta,irratiaz gain, merkatuak bestelakoaurrerapen teknologikoak eskaintzen dizkigu,hala nola mp3-a, discmanak, etab. Ia ezdago autorik edo auto bat baino gehiago ezduen familiarik; eskuko telefonoz hitz egitendugu oinez goazela; argazki-kamera digitaleiesker, argazkiak ez dira "errebelatzen";etab. Azken batean, ahalmen ekonomikoeta teknikoak aurrera egin du.

Herri garatua bilakatu gara!

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 4: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

3

Gure gizarte-eboluzioa produkzioa etakontsumoari loturik dago. Horren arabera,ongizatea eta bizi-kalitatea dakarzkigutenondasun materialak lortzen ditugu.

Eredu hori da nagusi munduko zati handibatean, alde batzuk gorabehera eta horiguztia gizarte-garapeneko prozesu logikotzathartu dugu.

Kontsumo-gizartearen eredukogarapenaren ondoriozko arazoak

Bizi dugun garapen horrek, ordea, arazoakere ekartzen dizkigu. Izan ere, munduanhiru arazo nagusi ditugu gaur egun, kontsumogizarte eredu horren ondorioz: ingurumen-arazoa; arazo ekonomikoa, Iparraldeko etaHegoa lde ko he r r ia l de e n a r te kodesberdintasunek eragina; eta, bi arazohorien ondorioz, gizarte-ezberdintasunak.

1. Ingurumen-arazoa. Kutsadurak edoklima-aldaketak gure bizi-kalitateanzuzeneko eragina du. Horrez gain,ba l i ab i de ak m odu mas if ik atuanproduzitzearen ondorioz, aurreikus genezakegure produkzioak ere gorabeherak izangodituela etorkizun hurbilean; izan ere, gauregun hartarako erabiltzen ditugunbaliabideak agortzen ari dira.

2. Gaur egungo arazo ekonomikoarenarrazoia, berriz, honako hau da: herrialdeaberatsen eta herrialde pobreen artekoaldea izugarria da, eta gaindiezin bihurtzenari da.

3. Gizarte-arloko desberdintasunak.Herrialde azpigaratuek duten muturrekopobreziaren egoerak bestelako arazoakdakartza, hala nola kanpo-zorra, haurrenesplotazioa, etab.

Zein da Euskadin dugun egoera?

Lehen aipatu dugunez, herrialde garatuada gurea. Hortaz, pribilegio-egoeran gaudeekonomiari eta gizarteari dagokienez,gutxienen taldean. Munduko biztanlegehienen taldea, aldiz, pobrezian bizi da.

Uzten dugun aztarna ekologikoari buruzEusko Jaurlaritzak egin zuen azterlana —“Euskal Autonomia Erkidegoko aztarnaekologikoa" izenekoa, 2005eko urtarrileanargitaratua— erreferentziatzat hartzenbadugu, ondorio garbia aterako dugu.Planeta guztiak izango balu gure bizimodua,bi planeta eta erdi beharko genituzkebizimodu horri eusteko gastatu beharrekobaliabideak lortzearren.

Eta egoera horrek luze iraun dezakeelasinetsi nahi izan arren, egia esan, gure

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 5: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

4

gazteen belaunaldiak eragin suntsitzailehorren ondorioak jasan beharko ditu. Beraz,erritmo horri eutsiz gero, XXI. mendeaamaitu baino lehen erreserbak agortukodirela aurreikusi da.

Zertan datza garapen iraunkorra?

Bestela esanda, egungo oinarrizko premiakase behar dira, etorkizuneko garapensozioekonomikoaren eta bizi-kalitatearenoinarria suntsitu gabe. Beraz, mailaguztietako politikak eta praktikak aldatubehar dira, norberaren eremutik hasita etanazioarteko eremuraino.

kontsumitzaileak garen aldetik...

Garbi dago utilitario txikia erosi ordez lurorotako auto bat edo kirol-auto bat erostenbadugu, auto horrek irauten duen bitarteangure gain izango dugun gasolina-kontsumoaaskoz ere handiagoa izango dela. Batzuetan,ezinbestekoa izango zaigu lur orotako autobat erostea, bertaratzea zaila den lekuetanbizi garelako adibidez; beste batzuetan,berriz, modaren, publizitatearen eta abarreneraginez erosten dugu.

Baina, autoak ote dira iraunkorrak ez direnbakarrak? Ez. “Ez-iraunkortasuna” produktueta egoera askoren baitan dago, nolaproduktu eta egoera globalen halabanakakoen baitan:Ingurumenerako kaltegarriak direnkonposatu kimikoak erabiltzen dituztenproduktuen baitan.Eskulana merkatzearren garapen-bideandauden herrialdeetan egindako produktuenbaitan.Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzendiren produktuen baitan.Haurrek egindako produktuen baitan.Xahutze-egoeren (hala nola ura edoberogailua beti martxan edukitze, etab.)baitan, eta abarretan.Ura xahutzean.

Ikusten dugunez, erabili beharrekoproduktuei buruz gutako bakoitzak egindakoaukerak ere eragina du ekonomiaren,gizartearen eta ingurumenaren arlokoereduan.

"Garapen iraunkorra honakohau da: egungo premiak asetzendituen garapena, betiereetorkizuneko belaunaldiekberen premiak asetzeko dutenaukera arriskuan jarri gabe".

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 6: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

5

Beirazko ontziak aukeratzen baditugu,kontsumo iraunkorraren alde egingo dugu.Izan ere, beiraren % 100 birzikla daiteke,berriz erabil daiteke eta nahi adina aldizbirzikla daiteke.

Ontziaren ordez produktua hartzenbadugu aintzat, ontzien kopurua murriztenlagunduko dugu, planetan pilatzen denzaborra gutxitzen lagundu ere.

Tokiko edo garaian garaiko produktuakkontsumitzen baditugu, tokiko ekonomiarieta kulturari lagunduko diegu. Gainera,produktuen garraioaren erabilera murriztenlagunduko dugu, eta, beraz, baita kutsaduragutxitzen ere.

Bidezko merkataritzako produktuakkontsumitzen baditugu, planetako biztanleguztientzako bidezko lan-baldintzen aldeegingo dugu.

Zer izan behar dut kontuankontsumo iraunkorra egiteko?

Kontsumitzaileok kontsumo arduratsua egindezakegu eta egin behar dugu, hau da, ezditugu kalitatea eta prezioa soilik kontuanizan behar zer erosi erabakitzean; aldiz,kontsumo osasungarria, segurua, jasangarria,solidarioa eta eraginkorra egin behar dugu,betiere bertan inplikaturik dauden enpresengizarte-ardura kontuan izanik etakontsumitzaileok dugun ardura eta ahalmenainoiz ahaztu gabe.

Horrenbestez,

Modu ekologikoan landutako produktuakedo ingurumenari kalterik eragiten ezdioten produktuak kontsumitzen baditugu,produktu kimikorik gabeko produkzioa dutenproduktuen eskaintza areagotzea bultzatukodugu.

Produktu bi rz ikl atuez egindakoproduktuak erosten baditugu, landutakomaterialak berriz aprobetxatzea bultzatukodugu, eta, beraz, natura-baliabideakiraunarazten lagunduko dugu.

.

.

.

.

.

.

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 7: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

6

Produktu bat erosterakoan edo zerbitzu baterabiltzerakoan, garrantzitsua da honakohausnarketa hau egitea, adibidez: produktujakin baten truke ordaintzen den diruazertan inbertitzen den, zer portzentajebideratzen den publizitaterako, zurediruaren zer portzentaje bideratzen denontzia ordaintzera eta zein edukiaordaintzera, edo zer portzentaje iristen denazkenean ekoizleen eskuetara.

Bestela esanda, merkaturatzeko prozesuaargia izatea eskatu behar da.

Eta gainera,“Bidezko Merkataritza”:Kontsumo iraunkorraren adibidebaliagarria

Kontsumitzaileak garen aldetik, ohartutagaude lehen aipaturiko gauza horiek guztiakaintzat hartzea zaila eta/edo nekeza izandaitekeela.

Energia eraginkor erabiltzen badugu,energia-baliabide naturalen arrazoizkoerabilera bultzatuko dugu, eta, beraz,ingurumenarekiko eragin negatiboakmurrizten lagunduko dugu.

Ura arduraz erabiltzen badugu, ahal dugunneurri txikian mesede handia egingo dioguplanetari.

Garraio publ ikoaren erabi lerar ilehentasuna ematen badiogu, gure etxekoekonomiari mesede egiteaz gain,ingurumena zaintzea bultzatuko dugu(energia aurrezten da, gas kutsagarrienemisioa murrizten da…).

Beharrezkoa dena baino erosten ezbadugu, garapen iraunkorraren alde egingodugu. Garapen iraunkorra zentzuzkokontsumoarekin hasten da.

Kontsumitzaile arduratsuak argi eduki behardu ingurumenari kalte egiten dion edokalterik egiten ez dion produktu bat erostenari den, edo produktu horren eskulanamerkeena den, edo, are gehiago, haurrenlan-esplotazioaren bidez egin den produktuhori.

.

.

.

.

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 8: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

7

Produkzioa

Hegoaldeko herrialdeetako pertsonabehartsuak erakunde parte-hartzaile etademokratikoak eratuz antolatzen dira.Honako hauek dira erakunde horienezaugarriak:

I ngurumena et a tok ik o kul tu raerrespetatzea.Soldata eta lan-baldintza duinak.Haurren esplotaziorik ez.Genero-berdintasuna.

Inportazioa

Erakunde inportatzaileen eta produzitzaileenarteko harremanek honako ezaugarri hauekdituzte:

Zuzeneko harremana, bitartekotzarik gabea.Prezio duina eta bidezkoa ordaintzea.Merkataritza- eta finantza-kudeaketa argia.Epe luzerako merkataritza-harremana.Gizarte-arloko inbertsioak.Prestakuntzarako eta laguntza teknikorakoprogramak.Sentsibilizazio-lana.

Nola egin dezaket kontsumo arduratsuaetiketa eta ezaugarri bakoitza aztertzenibili behar izan gabe? Bidezko Merkataritzakoproduktuak dira eskueran dugun tresnetakobat.

Erosten ari garenean, zenbait produktukhonako etiketa hau edo horren antzekoadutela ikusten dugu:

Produktu hori Bidezko Merkataritzarenirizpideei jarraiki merkaturatu delaziurtatzen du etiketa horrek. Baina...Zeintzuk dira irizpide horiek?

.

.

.

.

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

.

.

.

.

.

.

.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 9: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

8

faktorietakoak edo zati batean eskuzlandutako produktuak, etab.

Orain zure txanda da

Orain arteko guztia ikusi ondoren, zuridagokizu jardutea, eta hainbat jokabideizan dezakezu:

Burua ezkutatzea, hau da, ezer gertatukoez balitz bezala jardutea.

Kontsumitzeari uztea eta harri-aroraborondatez itzultzea.

“Garapen Iraunkorraren" alde egitea etakontsumo iraunkor eta jasangarria egitea.

Orain badakizu zer den "garapen etakontsumo iraunkorra", zein den gure egoeraeta norantz goazen. Hortaz,

Zeuk erabaki!

Hortaz, hori guztia kontuan izanik, ziur egongaitezke zigilua duen produktuak ez diolaingurumenari kalterik egiten eta solidarioaeta kalitate handikoa dela.

Bidezko merkataritzaren zigiluaez duen beste edozein produktukziurta dezake zigilua dutenekadina errespetatzen duelaingurumena?

Bai, bidezko merkataritzako dendetansaltzen diren eta horrelako zigilurik ez dutenproduktuak dira. Oro har, GKEren batekbabesten ditu, lehen aipaturiko betekizunakbetetzen dituztela ziurtatuta.

Etiketaren arabera ekologikoak direnproduktuek ere errespetatzen duteingurumena. Produktuak etiketa hori badu(produktu ekologikoa), oro har esan daitekeproduktu hori produzitzeko ez delaprodukzio-ingurunea narriatu eta, horrezgain, ez dela erabili ez pestizidarik, ezongarririk, ezta bestelako konposatukimikorik ere.Era berean, ez dira ahaztu behar zigilubereizgarririk ez duten eta beste batzukbaino iraunkorragoak diren merkatukoproduktuak, ha la nola hurbi leko

Seihilekoko gaia:Kontsumo iraunkorra

.

.

.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 10: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

9

Gaurko solasaldian:Ruben Mendiola Erkoreka

REVISTA

ALDIZKARIA

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 11: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

10

Ruben Mendiola Erkoreka, EsukoJaurlartitzako Kontsumo eta IndustriaSegurtasuneko Zuzendaria da.

Jarraian, kontsumoa eta zorionaren artekoerlazioari buruzko bere hausnarketakirakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Deloitte enpresak orain egun gutxi argitaratuduen azterlanaren arabera, Espainiako familiabatek (euskaldunak ez gara zenbaki horien azpitikegongo) 904 euro gastatzen ditu batez besteGabonetan, kontsumismoaren apoteosian. 904euroko gastu hori honela banatzen da: 500 euroopariak egiteko erabiltzen dira, 218 euro janariestra erosteko, eta 167 irtenaldietarako, hau da,ostalaritza-gastuetarako bereziki. Eta horibestelako gastuak kontuan hartu gabe —bidaiaketa loteria, esaterako—. Loteriari dagokionez,gehienetan amua irensten dugu, "konpromisoei"erantzun behar diegulako aitzakiarekin. Kopuruhotz horien azpian, ordea, kontsumismoaezkutatzen da, hain zuzen ere askotan absurdoaeta z ent zugabea den kontsumismoa.

Gero eta gehiago gastatzen dugu Gabonetan(2005ean baino % 6 gehiago, azterlanarenarabera), erosteko ahalmen handiagoa dutenbeste herrialde batzuek baino gehiago gastatzendugu (Irlandak, Britainia Handiak, Ziprek etaEstatu Batuek bakarrik gainditzen duteEspainiaren batez bestekoa), eta gaineraGabonetako euforia gero eta goizago hasten da.Izan ere, azarorako jada Gabonetako “espiritu”kontsumista han-hemenka dabilela nabari da,eta hainbat tokitatik dei egiten digute gure diruagasta dezagun.

Gaurko solasaldian...Ruben Mendiola Erkoreka

Dena dela, asko gastatzeak ez du esan nahihobeto pasatuko dugunik; hortaz, aisia eta gastuaez dira alderatu behar. Horren haritik, “Printzetxikia” haurtzaroko liburua irakurtzea komenikolitzaiguke; hartan gogora ekartzen digutenez,funtsezkoena betiere ezkutuan dago, ikusezinada. Segurtasuneko Zuzendaritzaren aldetik,Kontsumo Geletako eta Kontsumo Eskoletakoprestakuntza-programen hainbat arduradunbertaratu ginen.

Zenbaitek esan dezakete Gabonak jai bereziakdirela eta opariak gure kuttunenganakomaitasunaren adierazgarri direla, eta arrazoibidehori ezin daiteke erabat baztertu edo ukatu.Kontsumoa helburu bihurtzen badugu edo emoziofaltsuen bila neurrigabe erosteari ekiten badiogu,

Ruben Mendiola Erkoreka, euskoJaurlaritzako Kontsumo eta InsdustriaSegurtasuneko Zuzendaria.

KONTSUMOAK EZ DUZORIONA EMATEN

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 12: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

11

ordea, benetako arazoa azaleratzen da, eta,gainera, normalean oso zaila gertatzen zaiguhorrelako egoera batean erori garela ohartzea.

Ez dago gaizki gutiziaren bat asetzea edozenbaitekin detailetxo bat edukitzea, bainakontsumo horiek gaizto daitezke, baldin eta ahalduguna baino gehiago gastatzen badugu(etxebizitza garesti tzeak ekarri digungainzorpetzea ahaztu gabe) edo erosketakegitearen arrazoia gogo-aldarte negatibo batetikihes egitea baldin bada, kontsumitzeak egoerahorretatik aterako gaituelako itxaropenarekin.

Behar duguna bakarrik erosten badugu edo guregastatzeko ahalmenak uzten diguna bainogastatzen ez badugu, aldiz, arazorik ez dago.Penagarria zera da, ordea: euforia kontsumistakolektiboaren zurrunbiloan murgiltzea, edoemozio-hutsuneak betetzearren kontsumorajotzea; izan ere, luzera begira, hutsune horiekare handiagoak bihurtuko dira behar ez genituengauzak erosi ditugula ohartzean. Eta gauza beragerta daiteke gauza bat “mauka” delako soilikerosten badugu, merke dagoelako bakarrikerosten badugu, alegia; batzuetan produktu horibehar edo nahi ez badugu ere.

Jostailuak erosterakoan izan ohi dugu orain

Gaurko solasaldian...Ruben Mendiola Erkoreka

artean azaldutakoaren adibide argia. Gaur egunbadira haur asko jostailu gehiegi dauzkatenak,eta gehiegikeria horrek kontrako eragina izandezake, blokeo-antzeko bat, alegia. Hortaz,haurrak ez dira jostailuekin gainkargatu behar,eta, horren ordez, haurrekin jolastu behar da.

Bestetik, jostailuek seme-alabak hezteko aukeraere ematen digute; hortaz, haien eskaerak aintzathartu behar dira, baina neurrian betiere, haienapeta guzti-guztiak ase gabe. Horren ildotik,seme-alabei ohartarazi behar diegu gure ahalmenekonomikoak ez duela zerikusirik ez edukazioonarekin ez maitasunarekin. Zenbait gurasolarritu egiten dira beren seme-alaben eskaereierantzun ezinean dabiltzanez guraso okerragoakdirela uste baitute. Guraso horiei zera adierazibehar zaie: hezkuntzaren ikuspegitik, askoz eregarrantzitsuagoa da seme-alabei eskaintzendieguna bal ioetsi de zaten i rakastea .

Behin puntu honetara iritsita ideia batzukazpimarratu nahi nituzke publizitateak gureeskema mentaletan, gure erosteko ohituretan,duen er aginari dagokionez. Egungopublizitatearen xedea ez da informatzea, edukienberri eman beharrean markako produktueilotutako sentsazioak saltzen ahalegintzen baita.Marka bat unean uneko topikoekin —osasuna(kolesterola, dieta osasungarria eta abar),ekologia, irudia eta itxura fisikoa gurtzea etaabar— uztar dezagun lortzea, horixe dapublizitatearen helburu nagusia.

Joan den urrian Publizitateari eta Kontsumoari

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 13: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

12

Gaurko solasaldian...Ruben Mendiola Erkoreka

buruzko ikastaroa antolatu dugu Donostian.Hartan Javier Garcés Prieto psikologoak azaldudigunez, oso zaila da publizitateari ihes egitea,bete-betean eragiten baitigu honako ideia haueilotutako erosketa-ohiturak sortzen ahalegintzenbaita: miretsia izatea, arrakasta, askatasuna,ospe ona, esklusibitatea edukitzea, elite sozialbateko kide izatea eta abar. Publizitate-markekideia horiek saldu nahi dizkigute.

Esaterako, autoen iragarkietan nabaria da aurrezadierazi dugun hori: auto on baten jabe denakbesteen miresmena eta inbidia senti ditzake,trafiko-guardiek ere lehentasuna ematen diotekategoria txikiagoko autoen aurretik. Markajakin bat badugu, arrakasta sozial eta pertsonalhandiagoa izango dugu (besteak beste, gehiagoligatuko dugu). Ideia horiek ikaragarriprimarioak eman dezakete hasiera batean.Gogoetarako denbora hartzen badugu, ordea,neurri handiagoan edo txikiagoan gugan eraginadutela ohartuko gara.

Batzuetan zorpetu ere egiten gara estatus sozialjakin bat dugulako plantak egiteko. Egon aldaiteke gauza absurdoagorik? Esaterako,batzuetan bidaia egiten dugunean zera bilatzendugu neurri batean: gure lagunen aurreanerantzutea. Eliteko autoa eros dezakegu prestigiosoziala lortzeko, gure ekonomiaren kalterakobada ere. Horrelako jokaerak ulergaitzak dirabenetan, baina behin eta berriz gertatzen dira.

Lerro hauen izenburura itzuliz, behar-beharrezkoa da publizitatearen eraginlimurtzailea saihestea: erosiko dugunak ez diguzoriona edo poza ekarriko, marka jakin batenproduktuak erosteak ez digu prestigio sozialikemango, itxura fisikoa ez da garrantzizkoena

besteen estimazioa eta maitasuna erdiestearibegira, eta produktu jakin batzuk erosteagatikinolaz ere ez dugu gaztetzea, edertzea etaargaltzea lortuko.

Aurrekoari beste publizitate mota bat erantsibehar zaio, hain zuzen ere kreditu errazenenpresek kredituan eros dezagun etengabeigortzen diguten publizitatea. Kredituan erosteakinolako zailtasunik edo arazorik ez dakarrelaematen digu aditzera publizitate horrek, eta,gauza materialak eta zoriona nahas ditzagunahalegintzen diren amu horiek irentsiz gero,familia askoren egoera ekonomikoa kolokan egondaiteke.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 14: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

13

Hala gertatu zen etahalaxe kontatu dizuegu...

REVISTA

ALDIZKARIA

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 15: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

14

Hala gertatu zen eta halaxe kontatu dizueguatalean deskribatzen dira seihilekoanegindako ekintzarik garrantzitsuenak.

Lehen zenbaki honetan, honako haueiburuzko informazioa aurkituko duzu:

Kontsumitzailearen PrestakuntzarakoZentroen II. Estatu Topaketa, Oviedon egina.

Escola del Consum de Catalunya etaKontsumo Gelak erakundeek egindakotrukea.

KONTSUMITZAILEARENPRESTAKUNTZARAKOZENTROEN II. ESTATUTOPAKETA(2006/03/06-07-08)

20 0 6 ko m a r t x o a r e n ha s i e r a n ,Kontsumitzailearen PrestakuntzarakoZentroen II. Estatu Topaketa egin zenOviedoko Príncipe Felipe Auditorioan,Asturietako Printzerriko Gobernuaren Osasuneta Osasun Zerbitzu Kontseilaritzarenmenpeko Ingurumen Osasun eta KontsumoAgentziak antolatuta.

Topaketa hartan, hainbat autonomia-erkidegotako (Galizia, Kantabria, EuskalAutonomia Erkidegoa, Asturia sekoPrintzerria, Valentziako Erkidegoa, Aragoi,Katalunia, Andaluzia, Gaztela Mantxa,Kanariar Uharteak eta Extremadura)profesionalak elkartu ziren kontsumoariburuzko prestakuntza-esperientziei buruzeztabaidatzeko eta esperientzia horiektrukatzeko.

Hala gertatu zeneta halaxe kontatu dizuegu...

.

.

Lerro hauen bidez, eskerrakeman nahi dizkiegu

antolatzaileei Kontsumo Gelakmodu aktiboan parte hartzera

gonbidatzeagatik, biesperientziaren berri emateko

aukera emanda.

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo eta IndustriaSegurtasuneko Zuzendaritzaren aldetik,Kontsumo Geletako eta Kontsumo Eskoletakoprestakuntza-programen hainbat arduradunbertaratu ginen.

1go ESPERIENTZIAEuropako Grundtvig ProiektuaKosmetikoekin zerikusia duen materialdidaktikoa egitea.

Europako Batzordeak finantzatuta, batetik,metodologia-ikuspegi berriak egiteko etaesperimentatzeko aukera planteatu zuenproiektu horrek, eta, bestetik, helduenprestakuntzarako baliagarria zela erakutsizuen.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 16: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

15

Europako Grundtvig Proiektuak Europakohiru herrialde bildu zituen (Espainia, Italiaeta Portugal), eta hirurok baterakosmetikoak gai espezifikoari buruzko bostprestakuntza-unitate multimedia eratuzituzten.

Bi urteko ibilbidean, hainbat ekintza gauzatuda egindako material horiei esker: helduenhainbat kolektiborekin praktikan jarri diramaterialak, irratsaioak, hitzaldiak etaprestakuntza-txangoak egin dira, etamaterialak sortu dira, Euskal AutonomiaErkidegoko hiru lurraldeetan banatzeko etamaileguan uzteko.

2. ESPERIENTZIAKontsumoa eta ezintasuna. Prestakuntza-paketeak.Kontsumoko Prestakuntza Zentroetako garapen-kasu praktiko bat.

Integrala izatea da prestakuntza-modalitatehorren helburua; izan ere, edukietan ezezik, norberarekiko eta ingurumenarekikoohitura eta jokabide osasuntsu etaarduratsuetan ere o inarritzen daprestakuntza.

Oso aberasgarria izan zen gainerakoAutonomia Erkidegoekin esperientziaktrukatzea eta azaltzea; izan ere, foro batosatu zen bertan eta kontsumoa lantzekohainbat modu berri aztertu zen, baita horieiburuz eztabaidatu ere, gizarte-sarea osatzenduten kolektibo guztiak kontuan izanik.

Hala gertatu zeneta halaxe kontatu dizuegu...

Kontsumitzailearen Prestakuntza Zentroen II. Estatu Topaketakoponentzia

KONTSUMO PRESTAKUNTZAKOZENTROEN LEHEN TRUKEA:ESCOLA DEL CONSUM DECATALUNYA ETA KONTSUMOGELAK(2006/03/13-14 – 2006/03/27-28)

Martxoan egin zen Kontsumo PrestakuntzakoZentroen arteko lehen trukea.

Escola del Consum de Catalunya etaKontsumo Gelak zentroen artean egingenuen trukea. Truke hura bi fasetan eginzen:

Lehenengoan, Escola del Consum zentrokoordezkariak Kontsumo Geletara joan ziren.

Bi egunetarako lan-jardunaldiak prestatugenituen, kontsumoari buruzko

·

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 17: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

16

Hala gertatu zeneta halaxe kontatu dizuegu...

prestakuntzaren eta prestakuntza-zentroenkudeaketa eta antolakuntzaren inguruan.

Bigarren fasea Katalunian egin zen.Horretarako, Kontsumo Geletako 4 ordezkariBartzelonara joan ginen, zentro harenfuntzionamendua bertan ezagutzeko etahainbat tailerren nondik norakoak gertu-gertutik bizitzeko.

Kontsumo Prestakuntzako bi Zentro horiener rea l ita te a e ta t ru ke en nahi zetorkizunerako proposamenen deskribapenaEscola de Consum eta Kontsumo Gelakzentroen artean egindako argitalpen bateanbilduko dira.

Lan-jardunaldia Kontsumo Geletan

·

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 18: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

17

Bazenekien?

REVISTA

ALDIZKARIA

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 19: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

Bazenekien?

18

Zergatik gomendatzen dute izotz zuriaduen produktu izozturik ez erostea ?

Elikakatearen (elikagaiak jatorritikkontsumo-puntura iritsi arte egiten duenibilbidearen) punturen batean hotz-kateaapurtu izanaren seinalea delako. Bestelaesanda, uneren batean -18 ºC-ko tenperaturagainditu du eta tenperatura hori ezgainditzea ezinbestekoa da produktuizoztuen nutrizio-ezaugarriei eusteko.

Zergatik da gomendagarria eguneanhartu behar ditugun barazkienanoetako bat gordinik hartzea,

entsaladan, esaterako?

Horrela hartuta baino ez delako ziurtatzenbarazkien bitamina eta mineralak ahaliketa gehien aprobetxatzea.(Egostekoprozesuan, mantenugaien zati bat egosketa-urean geratzen da, eta beste bat galduegiten da, lurrunduta, elikagaia sutandagoenean).

Zergatik dira oso kutsagarriak pilak?

Metal astunak dituztelako, hots, pisumolekular handiko elementu kimikoakdituztelako, eta elementu horiek ezin diranaturako prozesu biodegradagarrien bidezezabatu.

Hortaz, natura-ingurunera botatzen badira,denbora mugagabean irauten dute bertan,eta elikadura-zikloetan sartzen dira,elikagaien edo uraren bitartez. Gaixotasunarriskutsuak eragiten dituzte. Merkurioa da

Atal honetan, gure Kontsumo Geletakotailerretan egiten diren galderen arteko“izarrak” helarazi nahi dizkizuegu guztioi.

Gehien egiten diren galderak aukeratukoditugu, gure kontsumo-eskoletarabertaratzen diren erabiltzaileengan kezkarikhandiena sortzen dituzten galderak, alegia.

Era berean, kontsumoaren arloan ardurazeta autonomiaz moldatzeko erabilgarriaksuerta dakizkigukeen informazioei edobitxikeriei helduko diegu.

Zergatik da gomendagarria hozkailuansartu aurretik elikagaiak

hozten uztea ?

Izan ere, elikagaia sutatik hozkailurazuzenean eramaten badugu, hozkailuak ezdu elikagaiari darion beroa kentzeko beharadinako indarra izango, eta, beraz, bertakotenperatura igo egingo da, eta bertangordeta dauden gainerako elikagaiena erebai.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 20: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

19

Bazenekien?

horien adibide ezaguna. Arrainenganmetatzen da, eta haien bidez iristen dagizakiengan, gaixotasun hilgarriak etamalformazio fetalak eraginda.

Zergatik gure berogailuko tenperaturakez luke 20 ºC-tik gorakoa izan behar ?

Horixe delako tenperatura egokiaetxebizitzentzat. Hortik gorako gradubakoitzeko, kontsumoa % 7 igotzen da alfer-alferrik.

Zergatik da gomendagarria telebistaerabat itzaltzea ikusi behar

ez dugunean?

Izan ere, urrutiko agintearen bidez soilikitzaltzen badugu, argi gorria piztuta utzitaalegia, energia kontsumitzen jarraitzen du.Egoera horri “kontsumo fantasma” deritzo.Komenigarria da aparatutik bertatik itzaltzeaedo deskonektatzea.

Zergatik dira eraginkorragoak gas-sukaldeak elektrikoak baino, energia

aurrezteari dagokionez?

Gas-sukaldeek pizten ditugunetik itzali artebaino ez dutelako energia kontsumitzen.Elektrikoek, ordea, itzali ondoren denboratarte batean ematen dute beroa, eta, beraz,energia kontsumitzen jarraitzen dute. Horri“hondakin beroa” deritzo.

Horregatik, etxean sukalde elektrikoabadugu, sua elikagaia prestatzen bukatubaino lehentxeago itzaltzea da egokiena,hondakin-beroa aprobetxatzearren.

Zergatik gomendatzen da eguzkitakobetaurrekoak establezimendu

baimenduetan erostea?

Bestela, erosten dituzun betaurrekoenkristalak homologatu gabeak izateko arriskuaizango duzulako, eguzki-izpietatik (UVA,UVB) babesteko Europako araudia betetzenez dituzten kristalak izateko arriskua, alegia.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 21: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

20

Baimendu gabeko eguzki-betaurrekoek"iruzur egiten diote" begiari. Homologatugabeko lente ilunak begi-ninia gehiagodilatatzea eragiten du, eta, beraz, eguzki-erradiazioa jasotzeko joera handiagoa izateaeragiten du.Eguzki-erradiazioa jasotzearen arriskunagusia honako hau da: erradiazioakristalinoan metatzen da eta ez daezabatzen. Denborarekin, kristalinoa lausotuegiten da eta kalte larriak ager daitezke,hala nola kataratak.

Zergatik esaten da eguzkitatikbabesteko kremak ezin direla urte

batetik bestera erabili?

Eguzkitatik babesteko faktorea galtzendutelako. Faktore hori funtsezko irizpideada eguzkitati k babesteko kremaauke ratzerako an . Produk tu hor iaprobetxatzeko, gorputzerako hidratatzailegisa erabil dezakegu.

Bazenekien?

Supermerkatu eta saltoki handietakosarrerako ateak zergatik egon ohi diraeskuinean eta irteerakoak ezkerrean?

Egiaztatuta dagoelako gizakiok, inertziaz,erloju-orratzen kontrako norabideanmugitzen garela. Horregatik, saltzekoteknika gisa erabiltzen da, establezimenduosoan barrena ibil gaitezen, eskaintzendizkiguten produktu guztiak ikus ditzagun.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 22: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

21

Zure eskubidea da

REVISTA

ALDIZKARIA

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 23: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

Zure eskubidea da

22

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak garenez,gure eskubideen eta betebeharren berriizan behar dugu, kontsumo-gatazkarik ezizateko. Horixe da, hain zuzen ere, atalhonen helburua, kontsumoko eremu jakinbakoitzean d itugun eskubide etabetebeharren berri ematea, alegia.

Lehen zenbaki honetan, Euskal AutonomiaErkidegoaren eremuan kontsumitzaile etaerabiltzaile gisa ditugun oinarrizkoeskubideak aztertuko ditugu, hain zuzenere Eusko Legebiltzarrean onartutakoabenduaren 22ko 6/2003 LEGEAN —KONTSUMITZAILEEN ETA ERABILTZAILEENESTATUTUA (2003-12-30eko EHAA)— aintzathartutako eskubideak.

ZEINTZUK DIRAKONTSUMITZAILEAK ETAERABILTZAILEAK?

Gure oinarrizko eskubideak azaltzen hasibaino lehen, jakin dezagun zeintzuk direnkontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Kontsumitzailea honako hau da: produktubat erosita produktu horren azken hartzaileadena. Adibidez, botila bat esne erostenduena gosaltzeko.

Erabiltzailea honako hau da: zerbitzu baterabiltzen duen eta zerbitzu horren azkenhartzailea dena. Adibidez, lanera joateko,autobusa hartzen duena.

Baina bere jatetxeko menuko postrerakonatillak egiteko botila bat esne erostenduena edo bere merkantziak garraiatzekotrena erabiltzen duen enpresa ez dira ezkontsumitzaileak, ez erabiltzaileak.

1.

OINARRIZKO ESKUBIDEAK

Zazpi dira Euskal Autonomia Erkidegoareneremuan dauzkagun oinarrizko eskubideak:

Osasunerako eta segurtasunerako eskubidea

Produktuek eta zerbitzuek ez diete inolakoarriskurik eragingo ez gure osasunari, ezgure segurtasunari, ezta ingurumenari ere.

Onartutako eta aurreikus daitekeenarriskurik izan dezaketen produktuenkasuan, arrisku horren berri eman beharzaie kontsumitzaileari eta erabiltzaileari.

Adibidez, merkatuko zenbait produktuksinbolo jakin batzuk ditu, produktu horiekerabiltzeak ekar ditzakeen arriskuezohartarazteko (korrosiboa, toxikoa,manipulatzean arriskurik ez izateko kontuanhartu beharreko neurri jakin batzuk, etab.)

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 24: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

Zure eskubidea da

23

2.

.

.

.

.

.

.

.

.

3.

Gizarte- eta ekonomia-arloko interesak babestekoeskubidea

Hots:Erosketaren faktura jasotzeko eskubidea.Aldez aurretik aurrekontua jasotzekoa.Ondasun bat ematen dugunean konpontzekoedo frogatzeko, gordailua egin izanarenfroga-agiria jasotzekoa.Garantiaren dokumentua eta jarraibideeneskuliburua jasotzekoa.Establezimendu guztietan erreklamazio-orriak eskuragarri izatekoa.Prezioak eta tarifak jendaurrean eta agerianikusgai egotekoa.Etengabe ematen diren zerbitzu publikoenhorniduraren —adibidez, ur-hornidura,zabor-bilketa, etab.— etenari buruzkojakinarazpena aldez aurretik jasotzekoa.Kontratazioko baldintza orokorretatikabusuzko klausulak ken ditzaten,merkatariaren edo zerbitzua ematenduenaren eta kontsumitzai le edoerabiltzailearen eskubide eta betebeharrenartean desorekarik izan ez dadin.

Babes juridikorako eta kalteen konponketarako eskubidea

Ondasun edo zerbitzu bat erosten edoerabiltzen dugunean, babes juridikoeraginkorrerako eskubidea dugu, izandakokalte-galeren ordaina jasotzeko eskubidea,alegia.

Adibidez, erositako produktua akastunabada, merkatariak egoera onean dagoenbeste bat emateko eskubidea dugu.

4.

EAEko saltoki, zerbitzu eta jardueraprofesional guztiek erreklamazio-orriak izanbeharko dituzte gure eskueran.

Informazioa jasotzeko eskubidea

Informazio egiazkoa, osoa, objektiboa etaulergarria jasotzeko eskubidea dugu, eskurajartzen dizkiguten ondasunen eta zerbitzuenezaugarriei dagokienez; hautaketa jakinarengainean eta arrazoizko eran egin ahal izandezagun, eta ondasunak eta zerbitzuaksegurtasunez eta gogobetetasunez erabilditzagun.

Horretarako, honako baliabide hauek ditugugure Autonomia Erkidegoan: Industria,Merkataritza eta Turismo Sailaren LurraldeBulegoak, Kontsumitzaileen InformaziorakoUdal Bulegoak (KIUB) eta Kontsumitzaileeta Erabiltzaileen Elkarteak.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 25: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

Zure eskubidea da

24

5. 7.

6.

Hizkuntza-eskubideak

Honako eskubide hauek aitortzen dira:Ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioaeuskaraz eta gaztelaniaz jasotzekoa.Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuank o k a t z e n d i r e n e n p r e s a e doestablezimenduekiko harremanetan,ofizialak diren bi hizkuntzetako edozeinerabiltzekoa.

KONTSUMITZAILEEN ETAERABILTZAILEEN BETEBEHARRAK

Kontsumitzai le eta erabi ltzai leok,eskubideak ez ezik, hainbat betebehar erebadugu. Gure eskubideak baliatzeko,betebehar horiek bete behar ditugu.Honako hauek dira betebehar horiek:

Erabiltzeko jarraibideak irakurtzea etahorien arabera jardutea.Publizitatea eskatzea eta gordetzea.Aldez aurreko aurrekontua eskatzea etagordetzea.Kontratua eskatzea, aztertzea etagordetzea.Faktura eskatzea eta gordetzea.Bermea eskatzea eta gordetzea.Gure gain hartutako kontraprestazioakbetetzea.Aldez aurretik prezioei, baldintzei eta abarriburuzko informazioa jasotzea.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

Kontsumo-arloko hezkuntzarako eta prestakuntzarako eskubidea

Eskubide horren bitartez, honako hauetarakoeskubidea izango dugu:Prestakuntza osoa garatzeko eskubidea,kontsumo arduratsua bultzatzearren.Gure eskubideak zein diren eta nola baliatujakitekoa.Ondasunak eta zerbitzuak erabiltzeak etakontsumitzeak dakartzan arriskuen berriizatekoa.Kon tsumitzeko gure ja rra ibideakegokitzekoa, baliabideak arrazoizko eranerabiltzera jotzearren, ingurumena zaintzeaeta garapen iraunkorra lortze aldera.

Ordezkaritza, kontsulta eta partaidetzarako eskubidea

Kontsumitzaileen eta erabi ltzaileenelkarteak dira ordezkaritzarako eta partehartzeko bideak. Kontsumitzaileen etaerabiltzaileen eskubide edo interesekeraginik izan dezaketela ikusten den arlopubliko guztietan partaidetza izango duteelkarte horiek.

Eta eskubide horren esparruansortu dira Kontsumo Eskoletan,Kontsumo Gelak eta Kontsumoa

eta Nagusiak zerbitzu etaprogramak. Horietako batzukorain dela 17 urte hasi ziren

indarrean; beste batzuk, aldiz,berriagoak dira.

.

.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 26: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

25

Zuri gerta dakizuke!Kontsumo-gatazkak

konpontzea

REVISTA

ALDIZKARIA

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 27: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

Zuri gerta dakizuke!Kontsumo-gatazkak konpontzea

26

Kasuaren azalpena

Erreklamatzailea erreklamaturiko jatetxerajoan zen jaiegun batean beste sei lagunekin,menuaren prezioa 7,20 € zela egiaztatuondoren; izan ere, establezimenduarensarreran zegoen panelean prezio hori zegoenadierazita.

Artatu zituen zerbitzariak karta edo menuanahi ote zuten baino ez zien galdetu,preziorik zehaztu gabe. Bezeroek menuaaukeratu zuten.

Kontua ordaintzerakoan, berriz, 18 €ordaindu behar izan zuten bakoitzarenmenuaren truke (jaiegunetako menuarenprezioa); erreklamaturiko enpresak adierazizuenez, sarrerako panelean agertzen zenprezioa lanegunetarako baino ez zen.

Atal honetan, kontsumo-gatazka bat tarteko,kontsumoko arbitrajera jo izan dutenenegiazko kasuak aurkituko dituzu.Auzibidetik kanpoko bidea da kontsumokoarbitrajea, bide azkarra, eraginkorra, doakoaeta borondatezkoa, eta kontsumitzaileeneta enpresaburuen arteko desadostasunakmodu lotesle eta betearazlean konpontzekoaukera ematen du.Arbitrajea izapidetzeko, kontsumitzaile edoerabiltzaileak eskabidea aurkeztu behar du,honako leku hauetako batean: KIUB batean—Kontsumoko Lurralde Bulegoa—, edozeinKontsumo Elkartetan edo KontsumokoArbitraje Batzordean. Azken hori Gasteizendago.

Gaur deskribatuko dugun kasua ostalaritzasektorean gertatutakoa da.

Jatetxe batean behar ez bezala kobraturikodirua itzultzeko eskaera da.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 28: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

27

Erreklamatzailearen arabera, enpresaburuakes anda ko a e z ze go en ze hat uaestablezimendu hartako ezein lekutan.Beraz, 75,60 € itzultzeko eskatu zuen,menuen prezioen arteko aldea itzultzekoeskatu ere.

Erreklamaturiko enpresak adierazi zuenez,jatetxeko sarreran beti dute jaiegunetakoeta lanegunetako menuen prezioak biltzendituen kartela.

Erreklamaturiko establezimenduaren iritziz,erreklamatzaileak jatetxera joan ziren egunhartan ez zegoen jaieguneko menuarenprezioa adierazten duen kartela, jatetxekoaez den norbaitek kendu egin zuelako.

Erreklamaturiko enpresak adierazi zuenez,erreklamatzaileek hartu zuten 18 €-komenuaren eta 7,20 €-ko menuaren artekoaldea nabarmena da.

E r r e k l a m a t u r i k o e n p r e s a kerreklamatzailearen eskaera ezesteko eskatuzuen, menuen prezioak biltzen dituztenkartelak jendeak ikusteko moduko lekuaneta sarrerako panelean jartzen baitituztebeti.

Arbitraje-erabakia

Arbitraje-elkargoak erreklamatzaileareneskaera baietsi zuen, eta, beraz,erreklamaturiko enpresak 75,60 € itzulibehar izan zizkion erreklamatzaileari.

Arbitraje-elkargoko kideekerreklamatzailearen eskaera

baiestea erabaki zuten,erreklamaturiko

establezimenduak menuarenprezioari buruz

kontsumitzaileari emandakoinformazioa azkenean

eskatutako egiazkoprezioarekin bat ez

zetorrelako.

Zuri gerta dakizuke!Kontsumo-gatazkak konpontzea

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 29: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

28

Horrela ikusten gaituzte...

REVISTA

ALDIZKARIA

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 30: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

29

Horrela ikusten gaituzte...

"Erlijio-fundazioko zentroa garenaldetik (Berrizko Mesedetako

Misiolariak), gure ikasleak gureinguruko pertsonen errealitate eta

premia guztiak aintzat hartutaprestatzea da gure kezka nagusia,eta horregatik, lehentasunezkotzat

dugu gizartean baztertutadaudenekiko konpromisoa dutenGKEekin eta erakundeekin lan

egitea, gure ikasleei prestakuntzaintegrala ematearren."

Susana Ozcariz eta Lucía Burgos gara. DBHko3. mailako tutorea bata eta 4. mailakoa bestea.Hala ere, beste zerbaitek bultzatu gaitu KontsumoGeletako tailerretan parte hartzera: DBHko 4.mailan ematen dugun aukerako irakasgaiak,Helduen bizimodura igarotzea izenekoirakasgaiak, hain zuzen ere.

Aspaldi erabaki zuen gure ikastetxeak ikasleeiaukera hori ematea, eskola-garaia amaitzendutenean 15-16 urteko neska-mutilek hainbaterakunde eta eremutan moldatzen ez dakitelaohartuta. Horregatik, helduen bizimoduanpixkanaka moldatzen “irakasten” saiatzen gara,errealitateaz “in situ” jabetzeko aukera ematendien programa aktibo eta oso baten bidez.

Kontsumo Gelen eskaintzaren berri izangenuenean, landu nahi genuen hainbat eremujorratzen zutela eta planteamendu osoa etaerakargarria zutela konturatu ginen.

KONTSUMO GELAK

Segidan, Gasteizko Vera Cruz Ikastetxekoenbisitaren ondoren Kontsumo Geletan jasogenuen ebaluazio-gutuna irakurtzeragonbidatzen zaituztegu (Ikastetxe horrekibilbide luzea du Kontsumo Geletan, bertakoprestakuntza-ekintzetan 2002. urteazgeroztik hartzen baitu parte).

Gasteizko Vera Cruz ikastetxea EuskoJaurlaritzarekin ituna duen ikastetxepribatua da, eta ibilbide luzea egina dugure hirian.

Ikastetxe txiki samarra da. Bi lerro ditu, Aeredua eta B eredua; halaber, hiru etapaditu, HE, LH eta DBH. Horrez gain,haurtzaindegi-zerbitzu bat, bi integrazio-gela eta DBHrako hezkuntza-indargarriko bigela ditu.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 31: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

30

Horrela ikusten gaituzte...

Lehen aipatu ditugun hezitzaileekin oso harremanpositiboa dugu, bai geuk, bai ikasleek. Osoaktiboak, positiboak eta atseginak dira, eta gureikasleek tailerretan gogo handiz parte hartzealortzen dute, ikasleen jakin-mina piztuz etaeztabaida sortuz. Horrela, gainera, gureinguruarekiko jarrera kritikoa indartuta haztenlaguntzen diete.

Metodologia ere oso interesgarria da, eta bertanematen dizkiguten ideiak "lapurtzeko" eta gureikastetxean aplikatzeko aukera ematen digu.Aldez aurretik unitate didaktikoak edukita,ikasleak motibatzeko aukera dugu, tailerrekikoduten interesa areagotzeko, hain zuzen ere. Jolas-baliabideak erabiltzen dituzte, gure ikasleenadinerako egokiak betiere; horrez gain,hezitzaileek dena egoki antolatuta eta prestatutaizaten dute beti.

2002. urtean ezagutu genituen Kontsumo Gelak,haiek igorritako informazioaren bitartez.Hasieran, bi tailer hautatu genituen egiteko,haien nondik norakoak jakitearren eta gureproiektuan nolako garrantzia izan zezaketenbalioestearren.Tailerrak ezagutu ondoren, konturatu ginenKontsumo Gelen laguntza izugarriari esker,ematen dugun aukerako irakasgaia aberatsagoaeta erakargarriagoa izango zela urtez urte gureikasleentzat, eta, beraz, tailer gehiago hautatzenditugu urtero, ate irekien egunean KontsumoGeletara bertaratu ondoren. Gainera, gero etatailer interesgarriagoak eskaintzen dituzte.

Hezitzaileen (Amaia, Ainhoa eta Oihana)prestasunari dagokionez, aditzera eman nahidugu berehala erantzuten dutela, ikastetxearilaguntzeko beti prest daudela, alegia, arazoriksortzen denean, datak moldatzeko, edozein aholkuemateko, zalantzak argitzeko, eta abarrerako.

Tailerrak egiteari dagokionez, gure ustez osointeresgarriak, egokiak eta erakargarriak diraikasleentzat; izan ere, ikasturte osoan zain egotendira "Kontsumoko" eguna noiz iritsiko.

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA

Page 32: REVISTA ALDIZKARIA · 2017-10-04 · produktuen baitan. Eskulana merkatzearren garapen-bidean dauden herrialdeetan egindako produktuen baitan. Beste eskualde batzuekin desleial lehiatzen

31

Horrela ikusten gaituzte...

Oso pozik gaude irakasle eta ikasleok tailerhorietan hezitzaile horiekin parte hartzeko aukeraizateagatik.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Kontsumo Gelekoeieta Eusko Jaurlaritzari gure ikasleak prestatzekoematen diguten aukeragatik, eta ikasturtezikasturte zuengana jotzeko aukera izatea esperodugu; izan ere, prestakuntza integralerako dugunbaliabiderik hoberena eskaintzen diguzue.

Eskerrik asko zuen ahaleginagatikEutsi horri!

Lucía eta Susana

ALDIZKARIA 2007 1go SEIHILEKOA