Resurreccion Maria Azkue

13

Transcript of Resurreccion Maria Azkue

Page 1: Resurreccion Maria Azkue
Page 2: Resurreccion Maria Azkue

Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen

1864. urteko abutuaren 5ean, Edurtzetako Ama Birjiniaren egunean. Gurasoak Eusebio Maria de los Dolores Azkue olerkaria, hiri berean jaioa eta

Maria Karmen Abesturi Mundakan jaioa.

Page 3: Resurreccion Maria Azkue

• Sabino Aranarekin eta Ramón de la Sotarekin harremana izan zuen, ideologikoki euskal nazionalismora bihurtuz.

1916an, ELA sindikatuaren "socio protector" (bazkide babesle) gisa ageri da.

• Hego Euskal Herriko idazle eta euskalzaleen artean bi joera nagusi izan ziren: Aranazaleak eta Azkuezaleak. Idazle jeltzaleak Sabino Aranak emandako hizkuntza-ereduaren alde lerratu ziren salbuespenik gabe. Urteak joan ahala ordea, jeltzale askoren iritziak Azkueren ikuspegira hurbildu ziren.

Page 4: Resurreccion Maria Azkue

24 urte zituela murgildu zen euskararen

munduan, eta geroztik, lan

oparoa egin zuen.

Page 5: Resurreccion Maria Azkue

• Resurreccion gazteak lehenengo itsas-ikasketak egin zituen herrian bertan.

• Hamalau urterekin Bilbora joan zen batxilerra ikastera.

• Ondoren, Gasteiz eta Salamankara jo zuen teologia eta filosofia ikasketak burutzera 1881etik 1885era. Hor sortu zitzaizkion musika- eta folklore- zaletasunak

• Geroztik, 1888 urtean apaiztu zen .

Page 6: Resurreccion Maria Azkue

• 1904 urtean Azkuek Bilbo utzi eta Europan zehar ibili zen bost urtez:

-Tours-en (Frantzian) bere hiztegi hirueledunerako materialak jasotzen.

-Bruselan (Belgika).Musika ikasketak egiten

-Kolonian (Alemania) musika ikasketak burutzen.

Page 7: Resurreccion Maria Azkue

Lanak hainbat alorretan ondu zituen: musika, erlijio-literatura, antzerkia, elaberrigintza eta kazetaritza, besteak beste.

• XX. mendearen hasieran argitaratutako hiztegi hiru eledun monumentala -Diccionario Vasco-Español-Francés- 1905ean kaleratu zen lehen liburukia eta hurrengo urtean bigarrena.

Page 8: Resurreccion Maria Azkue

• 1891an, arau logikoen bidez euskal aditzaren jatorrizko formak eman nahi dituen Euskal Izkindea-Gramática Euskara eman zuen argitara (urte batzuk geroago, lan hori "gaztaroko bekatua" izan zela aitortuko zuen Azkuek).

• Euskara modernizatzeko beste hainbat ekimen ere bultzatu zituen, hala nola Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak eta euskarazko ikastetxe baten sorrera Bilbon, besteak beste.

Page 9: Resurreccion Maria Azkue

• Euskal aurrizki eta atzizkiak eta euskararen kategoria gramatikalak bildu eta aztertu zituen Morfología Vasca-n (1923); Halaber Diccionario de bolsillo vasco-español y español-vasco (1918) eta Gipuzkera osotua (1935) kaleratu zituen.

• Beste obra ezinbesteko batzuk dira Cancionero popular vasco (1918) herri-kanten bilduma zoragarria eta Euskalerriaren Yakintza (1935-47) euskal folklorea eta etnografiari buruzko ikerketa eta bilduma itzela.

• Bestalde zartzuela, opera eta oratorio batzuk idatzi zituen eta baita zenbait elaberri ere, besteak beste, Bein da betiko, Batxi Guzur eta Ardi galdua.

Page 10: Resurreccion Maria Azkue

"El euskara o el Baskuence en 120 lecciones" (1897)

"Prontuario fácil para el estudio de la lengua vasca popular" (1917)

"Lamiak Euskalerrian" (1927)

"Vizcaytik Bizkaiara, Sasi-eskola, Aitaren bildur, Gainzabale´ko eiztaria, Eguzkia nora"

Page 11: Resurreccion Maria Azkue

Espainiako Gerra Zibila amaitu ondoren,

Resurreccion Maria de Azkue Euskaltzaindiaren biziraupena ziurtatzen

ahalegindu zen. Diotenez, Akademiaren

egoitzatik hurbil zebilen gau batean, ezustean

Ibaizabal ibaira erori eta haren ondorioz kutsatutako gaixotasun batek jota hil zen 1951ko azaroaren

9an.

Page 12: Resurreccion Maria Azkue

Resurreccion Maria Azkue euskararen bultzatzaile handienetarikoa izan zen.

INFORMAZIOA: Bidegileakhttp://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/resu.pdf

Page 13: Resurreccion Maria Azkue