RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves...

20
1 Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren 5ean, Edurtzetako Ama Birjinaren egunean. Gurasoak Eusebio Maria de los Dolores Azkue olerkaria, hiri berean 1813.eko apirilaren 13an jaioa eta Maria Karmen Aberasturi, Mundakan 1835.eko urtarrilaren 23an jaioa, izan ziren. Biak ziren alargunak Mundakan 1857.eko ekainaren 3an ezkondu zirenean. Aita Laureana Ozerin andrearekin ezkondu zen lehendabizi 1842an eta 1856an hil zitzaionean hiru semealaba hauekin geratu zen alargun: Alfonso-Maria (1845-1894), Conrado-Maria (1853-1870) eta Sol (1855-1937). Amak Tomas Agirre senarra galdu zuen 1856an eta familiarik gabe alargundu zen. Ezkontza honetatik hiru semealaba jaio ziren Mundakan, bi txikitan hilak eta Aurora-Maria (1860-1937). Lekeition Nautika Eskola berri bat eraiki zenean, bertako katedra lortu zuen Eusebio Mariak 1863an eta bizileku berri honetan zegoelarik Azkue/Aberasturi familia, Lekeition jaio AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza RESURRECCION MARIA AZKUE R.M. AZKUE (1864-1951). zen, esan dugunez, Resurreccion Maria 1864ean. Gero jaio ziren beste lau seme-alaba, hiru txikitan hilak eta bizirik iraungo zuen Diana-Maria (1868-1934). Eusebio-Maria Azkue 1873.eko azaroaren 11n hil zenean, bost semealabekin geratu zen alargun

Transcript of RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves...

Page 1: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

1Resurreccion de Jesus Maria de las

Nieves Azkue Aberasturi BarrundiaUribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen1864.eko abuztuaren 5ean,Edurtzetako Ama Birjinaren egunean.Gurasoak Eusebio Maria de losDolores Azkue olerkaria, hiri berean1813.eko apirilaren 13an jaioa etaMaria Karmen Aberasturi, Mundakan1835.eko urtarrilaren 23an jaioa, izanziren. Biak ziren alargunak Mundakan1857.eko ekainaren 3an ezkonduzirenean. Aita Laureana Ozerinandrearekin ezkondu zen lehendabizi1842an eta 1856an hil zitzaionean hirusemealaba hauekin geratu zenalargun: Alfonso-Maria (1845-1894),Conrado-Maria (1853-1870) eta Sol(1855-1937). Amak Tomas Agirresenarra galdu zuen 1856an etafamiliarik gabe alargundu zen.Ezkontza honetatik hiru semealabajaio ziren Mundakan, bi txikitan hilaketa Aurora-Maria (1860-1937).Lekeition Nautika Eskola berri bateraiki zenean, bertako katedra lortuzuen Eusebio Mariak 1863an etabizileku berri honetan zegoelarikAzkue/Aberasturi familia, Lekeition jaio

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

RESURRECCION MARIA AZKUE

R.M. AZKUE (1864-1951).

zen, esan dugunez, ResurreccionMaria 1864ean. Gero jaio ziren bestelau seme-alaba, hiru txikitan hilak etabizirik iraungo zuen Diana-Maria(1868-1934). Eusebio-Maria Azkue1873.eko azaroaren 11n hil zenean,bost semealabekin geratu zen alargun

Page 2: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

2

Mari Karmen: zenduaren lehenezkontzako Alfonso-Maria eta Sol, etabereak ziren Aurora-Maria,Resurreccion-Maria eta Diana-Maria.Azkue/Ozerin eta Azkue/Aberasturiezkontzetatik jaio ziren hamabostsemealabetatik bat ere ez zenezkondu, eta jarraipen gabe geratuzen Lekeitioko Azkue deitura.

Txiki-txikitatik edoski zuen Azkuekherriko euskara, eta horretaz gainaitarengandik zetorkion euskalliteraturarekiko zaletasuna etaamarengandik herri jakintzarenezaguera eta hartarako joera berezia.Sorterrian giza gaiak ikasten aridelarik, Juan-Maria-Blas Altunaorganulariak sorturiko musika giroa ere

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSEBIO M. AZKUE(1813-1873)Eusebio Maria Azkueidazle lekeitiarrareneta beronen bigarrenemazte M. KarmenAberasturiren semeaizan zen R. M.Azkue. EusebioMariaren olerki-obrarik mardulenasemearen eskutikeman zen argitara,liburu gisa:Parnasorako Bidea(Bilbo, 1896).

xurgatzen du, eta 1868an durangarhori hil zenean, Joakin Belaskoorganulari berriarekin egiten ditumusika ikasketak. Lekeitioko NautikaEskolan bi urte bete ondoren Bilbonzegoen Bizkaiko Institutuan burutzendu batxilergoa 1878 eta 1881 urteenbitartean.

Gasteizko Apezgaitegira jo zuen1881.eko irailean eta 1885 arte eginzituen bertan Filosofia eta Teologiakoestudioak. Oporretan BizenteGoikoetxea musikalaria ezagutu zuen1883an, Julien Vinson-ek Le Folkloredu Pays Basque argitaratzen duenurte berean eta Azkuerengan herrijakintzako hazia ernetzen denean.Azkuek berak dioskunez, «gaztetxonintzan (hogei urte hor-hor bainituen)Seminarioko ikastarondoko opor-egunetan, astiune batzuetanbehintzat, herriaren ahotik ipuin etairakurgai bat edo beste ikasten ari izannintzanean». Orduan jaio zen euskalkulturaren lekuko izango zenEuskalerriaren Yakintza emango zigun«erraldoi bakarti eta berezia». Bainaapezgoa du helburutzat etadirulaguntza lortu ondorenSalamancako Apezgaitegira doa1885.eko urrian, non elizgaietatikaparte organulari, abeslari etakoruaren zuzendari agertzen zaigu.Uztailean apez ordena hartu ondoren,Lekeition eman zuen meza berria

Page 3: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

3

1888.eko irailaren 29an, MikelDeunaren egunean. Baina ez ditumozten Salamancako harremanak1893.eko ekainean Teologiandoktoregoa lortu arte.

Euskara Katedra Bizkaik oInstitutuan

Aureliano Galarza mungiarrakBizkaiko Diputazioari eskatu zion1887.eko azaroaren 8an euskarakatedra sor zezala Bilboko Institutuan.Lehiaketarako baldintzak onartu zireneta 1888.eko martxoaren 31arterainoko epea eman zitzaieneskatzaileei. Deialdi honen berriSalamancan jakin zuelarik,Grankanton arrantzaleak eta euskalgramatikaren zati batzuk aurkeztuzituen Azkuek eskariarekin batera.Aipatu epea bukatu zenean, bitituludun agertzen ziren eskatzaile:Migel Unamuno, Filosofia eta Letretandoktorea, eta Resurreccion M. Azkuebatxiler tituluduna eta laster apezgoalortzeko zena. Titulu gabeko SabinoArana Goiri, Luis Iza eta Pedro Alberdiere agertzen ziren, eta epetik kanpoEustakio Madina. Botuetara jo zuenbatzorde erabagileak eta hamaika botoeman zizkioten Azkueri eta hiruUnamunori. Beraz oraindik diakonoazen lekeitiarrari eman zioten lanpostuaeta ardura. Urrian hasi zen Azkue

LEKEITIOKO ELIZA ETA PORTUAR.M. Azkuek Lekeitio kostaldeko herrian eman zituenhaurtzaroko urteak. Sorterriarekiko atxekimendua nabaria daAzkueren bizitzan: han ikasi eta maitatu zuen herri-hizkuntzaeta jakitatea; Lekeition egin zituen lehen ikasketak, eta betikooporraldiak.

euskara ikasketak ematen etaikasleentzat ikasbideak prestatzen,zeinekin baliatuz Euskal Izkindea edoGramatika argitara eman zuen 1891n.Baina ikaskuntzatik aparte besteeuskararen aldeko hainbat lan eskuar-tean zituenez, Hiztegia, aldizkariak,musika biltze lanak, eta abar, 1903-1904 ikastaroa bukatu arte jarraituzuen Institutuan, Ebaristo Bustintza«Kirikiño» aurrerantzean zereginhorrekin arduratu zelarik.

Instituto mailan soilki euskarairakastea ez zitzaion nahiko iruditu

Page 4: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

4

Azkueri eta hurrengo urteetanIkastetxe izena eman zion oinarrizkoeuskal eskola sortzen saiatu zen,azkenean Jardines kaleko 10.zenbakiko etxearen bigarren solairuan1896.eko urrian zabaldu zuena.Haurrentzat euskal ikastaldiakantolatzen zituen egunez eta eskolaorduak amaitu ondoren, bertan biltzen

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LEKEITIOKO NAUTIKA-ESKOLALekeition 1863an ireki zen Nautika Eskola, eta bertara bilduziren R.M. Azkueren gurasoak, berau jaio baino urte betelehenago, aita irakasle gisa lehenagotik ere Bermeon etaMundakan ihardun ondoren. Semeak ere bi urte eman zituenEskola hartan ikasle legez.

ziren Euskaldun Biltokia elkartekoak.Hemen antzeztu ziren euskal girokoantzerki musikaturako Azkuek prestatuzituen lan batzuk. Eta toki honetanegon zen Azkuek berak ia bakarrikeuskara hutsean argitaratzen zuenEuskalzale aldizkaritzarenzuzendaritza. Baina ikaskuntzako arlohonetan egiten ari zen lana ere utzibeharrean aurkitu zen, denetara helduezinik zebilelako, baina berak hasitakolanak jarraipena izan zezan,Ploermeleko Anaiekin harremanetanjarri zen eta 1903an Franzisko JoseLapeyre fraideak, Azkuerenlaguntzarekin, Balentin Berrio-Otxoaizeneko ikastetxea sortu zuen.

Bizitza baten z ertzeladak

Gizon gorputzua zen Azkue,gaztaroan ehun kilotik gorakoa.Osasuntsua zen benetan eta ez zeninoiz gaixorik egon; birritan baizik ezzen lanezinezko zorian aurkitu, biistripu jasan zituenean hain zuzen,bata 1903.eko uztailean, Bilbontranbetik jausi eta besoa apurtuzuenean, eta bestea, geroago,erorketa baten saihetsa hautsizitzaionean. Berrogei urte edozituelarik horzduraren kexa agertzenzuen baina Kolonian egon zeneankonpondu zituen hortzak eta ez zuengehiago ahominik izan.

Page 5: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

5

Urria zen Azkue bere bizitzan.Urrijalea zen. Tours-en zegoelarikhonako hau izan zuen Gabon gauekoafaria: «txokolate ta esne katilu bat etabi sagar». Oso gutxi jaten zuen etabazkari eta afari orduetan edalontzibete ardo sifoiarekin. Goizeko zortzit'erdietan hartzen zuen gosaria

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GASTEIZKO SEMINARIOANGasteiza abadegai bezala joan aurretik, Batxilergoa Bilbonburutu zuen R.M. Azkuek (1878-1881). Hurrengo lau urteetanGasteizko Seminario zaharrean egin zituen Filosofia etaTeologiako ikasketak. Hemen sortu zitzaizkion musika- etafolklore-zaletasunak.

kafesnea zen, eta ez zuen gero ezerdastatzen ordu bat t'erdietakootordurarte. Diru apur guztiak liburuerosketetan eta bidaietan gastatzenzituen. Azkueren etxean ez zegoen ezgramofonorik, ez irrataparailurik; 1940aldera erosi zuen bat. Bainajantzkerakoan txukuna zen, parra-parra gastatu gabe noski.

Bilboko Campo de Volantin delakokalearen lehen zenbakiko etxean,laugarren solairuan, agertzen daauzotua 1890.eko udal erroldan. Ama,Aurora eta Diana bi arrebekin bizi daeta «euskara irakasle» gisa azaltzenzaigu. Urte bi geroago «katedratikoa»da azaltzen den ogibidea. Etxezaldatu zen 1895ean, eta kale bereko15. zenbakia duen etxera doa.Denbora gutxi ematen zuen Azkueketxean, egun osoa lantokian betetzenbaitzuen Euskaltzaindia sortu zenetik(1919), Erribera kaleko egoitzan.

Goiztarra zen Azkue: seietan jaikieta sei t'erdietan ematen zuen mezaSan Nikolas Parrokian. Zortzietanhasten zen lanean eta lantokiraeramaten zion gosaria Felisaneskameak. Etxean bazkaldu ondorenberriz eusten zion lanari gauekobederatziak arte. Ibaiertzetik,errosarioa errezatuz, itzultzen zenetxera. Egunero Kristau urtea irakurriondoren oheratzen zen hamarretan.

Page 6: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

6 KORUAREN ZUZENDARI (Salamanca, 1887)Gasteizkoaren ondoren, hurrengo ikas-pausoa Salamanca-rantz eman zuen Azkuek (1885.eko udazkenean). Doktore-ikasketak egiten zituen bitartean bestelako ikaslan osagarriakere burutu zituen han: argazkian, koruaren zuzendari bezalaageri zaigu (eskuineko ertzean).

Mari Karmen Aberasturi ama1913.eko otsailaren 13an hil zitzaionBilbon eta aurrerantzean arrebaneskazaharrekin iraun zuen. Dianazen etxeko lanekin arduratzen zena,eta Aurora, maistra zenez, bereogibideko lanetan zebilen. Etxeko hiruezkongabeen adinak Felisarenlaguntasunez baliatzera behartuzituen. Diana (1934) eta Aurora (1937)hil zirenean, Felisaren ahizpaMargarita ere gelari hartu zuen. Solizeneko beste arreba, ezkongabea etamaistra hau ere, Lekeition bizi zen etahonen etxean ematen zituen Azkuekopor egunak, uztailaren 7an urtero etahutsik gabe atsedenaldiari hasieraemanez. San Antolinak heldu ordukoBilbora itzultzen zen berriz laneanhasteko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Celestino Maria del Arenal Bilbokonotariaren egiaztapenarekin sinatuzuen Azkuek testamentua 1946.ekouztailaren 3an. Gregorio Maidagan,bere zadorlaria eta Jorge Villaorganularia izendatu zituen oinordeko.Eta azken ordurarte ekin zion lanari.Gau beltz baten, 1951.eko urriaren22an, etxera zihoala, Nerbioi ibairaerori zen eta Fernando Voz Peñajaunari esker atera zuten uretatik.Orduan ere urak kutsatuak ziren etahesteriz hil zen Azkue azaroaren 9an,arratsaldeko sei t'erdietan. Hurrengoegunean, goizeko hamaiketan ospatuziren San Nikolas parrokianelizkizunak. Vista Alegre kanposantuanizan zen lurperatua, baina Lekeitioraeramanak izan ziren hezurrak.

Azkue apeza

Azkuek ez zuen inongo parrokiarekinloturarik izan. Meza berria emanondoren eta euskarazko ikasketakInstitutuan ematen zituelarik, AingeruZaindarien Institutua sortu zuen.Rafaela Ibarraren etxeko kapeilauaizan zen izendatua 1889an. Tours-erajoan arte iraun zuen kapeilautzahonetan eta han ezagutu zuen, izekoazenaren etxean, Julio Urkixo, geroAzkuerekin batera hainbat lan etaikerketa burutuko zituena.

Page 7: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

7

Azkueren biografian ezagutzen ezden alderdi bat da Jesusen Lagundiansartzeko izan zuen asmoa. Rafael deLeon jaunari 1895.eko abenduaren10ean idazten dion gutun batean zeradiotso: «nere sinaturaren ondoanjarriko nituen gaur, beharbada, S.J.inizial opagarriak Alfonso hilda egonez balitz». Nautika Eskolan irakaslezen anaia hil zitzaion Azkueri 1894.ekoapirilaren 28an, eta honekin Lekeitionbizi zen Mari Karmen ama apezarenbabespean geratu zen. Eta ama1913an hil zenean berpiztu zen erdilotan zegoen bokazio hura. Urlo operaestreinatukeran jasan zuen Azkueknahigabe ikaragarria eta Loiolara jozuen aspaldiko asmoa betetzera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Baina Zumaian, Txomin Agirreadiskideak, hartutako erabaki horihobeto hausnar zezala eskatu zion,eta Bilborako bidean jarri zuen berriro.

Azkue apezaren alderdigarrantzitsua bere sermoiek betetzendute. Igandero, 1899an hasita Tours-era joan arte, Bilboko SantiagoBasilikan egiten zuen sermoiaeuskaraz, goizeko seietako mezatan.Horrez gainera, euskaraz hitz egitekozeukan erraztasun eta mintzairaederragatik, jai, hirurren eta besteantzerako elizkizunetan sermoiakegitera deitua izaten zen. Horietakobatzuk inprimatuak izan ziren, hots,Begoñan 1890.eko San Jose eguneanegin zuena, Gernikan 1895.ekouztailaren 21 ean egindakoa, geroJangoikua eta Fueroak liburuanargitaratua, eta Ordiziako EuskalJaietan 1904.eko irailaren 18anegindakoa, herri horretakoMonografian Etxegarai eta Muxikajaunek argitaratua.

Apez izateak eta musikarako zeukanjoerak, antolatu ziren Eliz MusikazkoIhardunaldi ia guztietan partaideizatera bultzatu zuten, Bilbon 1896anantolatutakotik hasita. Goikoetxea etaOtaño adiskideak Valladoliden 1907anantolatutakora joan ezina izan zuen(hain zuzen, Bruselan musika ikastenzegoelako), ez eta Sevillan

«ACORDEMOS NUESTRAS LIRAS»Lekeition bertan hasi zituen Azkuek musika-ikasketak; Bilboneta Salamancan jarraitu zen gero, Parise, Brusela etaKolonian bukatzeko (1904-1909). Hona hemen Azkuerenlehen musika-lanetako bat.

Page 8: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

eratutakora, kasu honetan Kolonianzegoelako. Baina Barcelonan 1912anIII. Biltzarra antolatzen denean, handago; Baionako Biltzarrera ere badoa,eta Gasteizen 1928an eratutakoan erepartaide da, hitzaldi bat emanezgainera. Begoñako Ama BirjinarenBureskundeko jaiak antolatu zirenBilbon 1900.eko irailean. Musika

azpibatzordearen buru izateaz gain,Azkuek euskaratu zuenBederatziurrena eta hasiera egunerakoOtoiz-kantu bat konposatu zuen.Eslabaren Meza ere zuzendu zuenBegoñan eta Azkuek idatzitakoolerkiarekin Buenabentura Zapirainadiskide lekeitiarrak musikatutakoEreserkia irailaren 8an kantatu zen.

BILBON BIZITZENAzkueren kultur lanaren bizileku eta egoitza finkoa Bilbo izanzen; bertatik eta bertara joan-etorritan ezagutu zuen EuskalHerriaren hizkuntz, folklore- eta musika-altxorra. BilbokoCampo de Volantin kalean (bi etxe ezberdinetan: 1 eta 15ean)bizi izan zen, 1888tik aurrera bederen).

Page 9: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

9

Egindako ostera askoren artean, biegin zituen Palestinara: lehena1902an, gertaldi honetarakoEuskalerritik Palestinara ereserkiakonposatuz; eta bigarrena 1911n.Kolonian 1909an antolatu zenNazioarteko Eukaristi Batzarrean ereegon zen, oporrak atzeratuz, abuztuanospatu baitzen biltzar hau. Erromanere egon zen 1923an, eta Alemanianegin zituen egotaldietako adiskidekutun bat aurkitu zuen, BedaKleinschmidt frantziskotarra; honekinjoan zen Teresa Neumannestigmatizatua ezagutzera 1928koudan. Hurrengo urtean Laestigmatizada de Konnersreuth liburuaidatzi eta argitaratu zuen Barcelonan.

EUSKAL IZKINDEA(1891)Bizkaiko Institutukokatedra-Unamunoeta Aranarekinlehian- 1888anirabazi zuenAzkuek. Berehalahasi zen bereirakas-lanetarakolangaiak sortzen.Ahalegin horrenemaitza izan zenEuskal Izkindeagramatikazkoargitalpena, teoriakzabaltzeko ezezikirakas-tresna bezalaere pentsatua.

Josulaguna izatea ezinezkoa zelaikusi ondoren, Gasteizko katedraleantxantre izatera saiatu zen Azkue.Lehenago, 1913an, Santiago deCompostelako txantre izatea eskainizion Nuntzioak, baina ez zuen onartu,Euskal Herritik kanpo ez zuelako egonnahi. Eta 1914ean, nahiz etaSegoviako apezpikua zen RemigioGandasegi adiskidearen laguntzaizan, ez zuen lortu Gasteizen nahizuen kargua. «Akademia sortzekoasmotan, Diputazioen aurreanagertzeko eliz goigizon bezala»lanbide hori baliogarria izangozitzaiokeela esaten zion AzkuekGasteizko apezpikuari eginikoeskarian.

Hiru apez ekintza ziren Azkuerentzatgogoko: Apezteriaren BatasunApostolikoa, Apez OstegunenErakundea eta espainiaratzerriratuenganako laguntza. ApezOstegun Erakundeari hiru liburuxkazuzendu zizkion, bata bizkaieraz,bestea gipuzkeraz eta hirugarrenagaztelaniaz, baita Ereserkia ere.Jesusen Teresa-rekiko debozioberezia zeukan eta honen ohorez ereEreserkia musikatu zuen.

Page 10: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

10

Argitarazle , idazle eta hizlaria

«Apaiztu nintzen urtean -dioskuAzkuek- La Abeja izeneko aldizkaritxobat argitaratu genuen lau edo bostlagunen artean» (Sabino Arana,Silberio Etxebarria, Antonio Arginzonizziren tartean). Aldizkari honetan

argitaratu zituen Azkuek, 1889anhasita, bere lehen lanak, bata Perumatraka ta Pedranton kondaketaatsegina. Zortzi urte geroago, ordurakoekintza arriskugarria zen bati ekin zion:Euskalzale astekaria, euskara hutseanargitaratzeari. Izenorde hauekinsinatzen zituen on Resurreccionek bereidazlanak: Eketa, Basozale bat,Euskalzale, Tsirrist eta Vascofilo. Hiruurte iraun zuen astekariak (1897-1899)eta euskara hutsean agertzearrendebekatua izan zen. Baina euskararenzabalkundearentzat lanean jarraituzuen Azkuek eta 1902an Kirikiñozuzendari ofizial gisa jarriz, Ibaizabalaldizkaria atera zuen Azkuek,bizkaieraz eta gipuzkeraz, bi urtetankaleratu zena.

Euskalzale aldizkarian argitaratuzuen Azkuek lehendabizi Pedro IgnacioBarrutiaren Gabonetako Ikuskizuna(1897) Juan Carlos Guerrak luzatu zionkopia batetik hartua. Baina lehenagotikhasia zen euskal idazleen lanak, liburueran, ezagutzera ematen. Aipatualdizkariaren «moldagintza» edukiorduko, Astui-renean argitaratu zuenParnasorako bidea, non Eusebio MariaAzkue aitaren olerkiak eman zizkigun(1896). Hurrengo urtean, bere bulegoaeta moldagintza Jardines kalean kokatuzuenean, Euskalzalen liburtegia-riematen dio hasiera, Pedro AntonioAñibarroren Eskuliburua kaleratuz.

IKASTETXEA (1996)Azkueri zor zaio Eusko Pizkundearen barnean oinarrizkoeuskal eskolaren lehen saioa, Bilboko Jardines kalean lekutua:«Euskal Ikastetxea». Berak bakarrik ezin eta fraile irakasleakbilatu zituen asmoari segida emateko. Geroago ere, abiapuntubezala, eredugarri gertatu zen Azkueren proiektua, PlazaBarriko Eskoletarako, adibidez (1908-24).

Page 11: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

11EUSKALZALE (1897-1899)

Jardines kaleko etxetik zuzendueta zabaldu zuen Azkuek

aldizkari berri hau, irudiz erehornitua: «Euskerazko albistari

edergarriduna» zioenazpitituluak. Euskara hutsean

kaleraturiko astekaria izan zenhau, ia osorik berak idatzia.

IBAIZABAL (1902)Berriz ere bere ordu beteei tarteren bat lapurtuz kazetaritzariegin zion leku Azkuek; astekari berri honetarako E. BustintzaKirikiñoren laguntza izan zuen, eta baita Tx. Agirre, P.M.Urruzuno, P. Zamarripa eta abarrena ere.

Moldiztegi honetatik atera ziren geroJuan Antonio Mogelen Konfesio ona,Juan Antonio Ubillosen Kristau doktriñberri ekarlea, Añibarro eta MogelenMeza entzukera bi eta DomingoAgirreren Auñamendiko lorea (1898).Erlijiozko liburuak izan ziren bildumahonetan eman zizkigunak etagehienak Bizkaiko idazleenak. Etaazken ildo honetatik jarraituz, bainaerlijio gaia alde batera utziz, MogelenPeru Abarka elebiduna izan zen emanzigun azken liburua (moldiztegia itxibaitzioten), gaztelerazko itzulpenaAzkuek berak egin zuelarik.

Baina lehenagotik hasia zen bereliteratura lanak azaltzen, institutukoikasleentzat irakurgai gisa baliatzeko.Antoine D'Abbadieri zuzendu zion1893an Bein da betiko, bizkaieraz etaLekeitioko azpieuskalkian. Tsirristadakizenpean argitaratu zituen gero liburubatetan Euskalzale aldizkarian zatikaemandako pasadizo, txiste, irazkin etaabar (1899). Hiztegiak, kantutegiak etaoperagintzak beteko dituzte luzaroAzkueren egunak, 1918an Ardi galduaelaberria gipuzkeraz argitaratu arte,hurrengo urtean La oveja perdidatitulupean gaztelaniaz ere eman ziguna.Elaberriari ekin zion eta argitaratuta ikusiez zuen Latsibi idatzita utzi zuen,Euskaltzaindiak 1989an kaleratu zuena,Labayru taldeak ere urte bereanargitaratu zuena. Euskal literaturariAzkuek eman dion fruitua ugariagoa da,noski, baina ehun orrialdetik gorakoak

ˆ

Page 12: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

12

Azkue f olklorista

Apezgai garaian sortu zitzaionikerketa hauetarako zaletasuna. Etaberak dioskunez, amarengandikzetorkion, uholde bezala, arlohonetako jakituria. Zahartegietan edobere poltsikotik ordainduta eratzenzituen bileretan sortu zituen hainbateta hainbat «herri jakintzaren» adibideeta adierazpenak. Ordurako zaharrakzirenez lekuko aukeratu zituen atsoeta agureak; beraiengandik ikasitakogaiak benetan aintzinakoak zirelaikusten zuen Azkuek alde batetik, etaarrotz hizkuntza eta ohiturekinnahastuta ez zeuden euskaldungarbiak zirenez gero, euskal kulturajatorraren eredutzat har zitzakeenak.Bi bilduma haundi osotzeko helburuazeukaten bilketa lan guzti hauek: herrikantuena eta herri jakintzarena.

Euskal herri kantutegia

Ordurarte herriaren ahotik jaso etaargitaratutako kantuak oso urriak zireneta ez Euskal Herri osoan bilduak,gehienak Iparraldekoak etaGipuzkoaren zati batekoak baitziren.Gure herriaren musika altxorra askozere aberatsagoa zela ikusi zuenAzkuek (eta gero Jose AntonioDonostiak); beraz, hiztegigintzalanean hasi zenean, egiten zituen

bakarrik aipatu ditut. Argitaratu gabeutzi zuen, eta hala jarraitzen duEuskaltzaindiaren artxiboan, Kristorenantzbidea-ren itzulpenak, Azkue arlohonetan ere maisua dela adieraztendiguna.

Hitzaldiak ere ugari eman zituen.Aipagarrienak emango ditugu hemen:Euskal herri musikaz (1901),Euskararen zabalkunde etaeuspenerako biderik egokienak (1904),Euskararen azentuaz (1904), Oinarrizkoeskola Alemanian (1916), berriz Euskalherri musikaz (1918), Euskal fonetikaz(1918), Euskal semantika (1922),Tradizioa gure elizako herri musikan(1928), eta abar luze bat.

GERNIKAKO ARBOLAPEAN (1897)Euskal Akademia -Euskaltzaindia, 1918- sortu aurretik hainbatahalegin egin zen euskaltzaleen artean Erakunde horieratzeko. Azkueren eskutizketan jaso liteke saio haien berri.Argazkian, F. Arrese Beitiaren ondoan ageri zaigu Azkue,garaiko baste zenbait euskaltzalerekin batera.

Page 13: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

13

bilera eta bidaietan, herri kantuakbiltzeari ere ekin zion. Hainbat orrisolte, koaderno eta abar betetzenziharduen Euskal Herrian zehar, etaAraba, Bizkaia eta GipuzkoakoDiputazioek 1912an euskalkantutegirik hoberena saritzekolehiaketara dei egin zutenean, bi

milatik gora kantu, doinu etadantzarakoak bilduta zeuzkan Azkuek.

Vox populi (Herri ahotsa)ezaugarripean 1689 ahozko melodiaeta 121 musikagailurentzako aurkeztuzituen lehiaketara, aita Donostia erebere aldetik aurkeztu zen aldi berean.Diputazioek izendatutakoepaimahaikoek Azkueri eman ziotenlehen saria 1915ean eta sariturikobilduma hori argitaratzea erabakizuten. Aita Donostiarenak bigarrensaria irabazi zuen eta Euskal EresSorta izenarekin argitaratua izan zenMadrilen 1921 ean. Baina Azkuerenbilduma geroxeago kaleratu zen, 1922eta 1925 bitartean, hamaika tomotanBartzelonan atera zelarik, CancioneroPopular Vasco tituluarekin. Bigarrenargitarapena Jose Maria Martin deRetanak eman zigun 1968an etahirugarrena Euskaltzaindiak kaleratuzuen 1990ean. Aipatu hiruargitarapenetan, lehiaketaraaurkeztutako baino kantu eta doinugehiago agertzen dira, geroztikbildutakoak ere erantsi baitzituenAzkuek mila eta bat kantu emanez.Baina beste kantu bilduma bat ereeman zigun lekeitiarrak, CancioneroSelecto izenekoa, non 200 kantueman zizkigun 1921ean ahots etapianorako apainduak.

TOURSen (1905)Axularrek hainbeste maite izandako Etxausen Apezpiku-hirianeman zuen argitara Azkuek bere Hiztegi handia, Mamemoldiztegian: Diccionario Vasco-Español-Francés /Dictionnaire Basque-Espagnol-Français deitu zuen. Bi urtet'erdi egin zituen Azkuek han: «Ez al dut nik dena utzi, baserrihonetan bizitzeko, gure hizkuntzak horixe eskatzen zidalaikusita?», idatzi zion Piarres Broussain-i (1904).

Page 14: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

14

«Euskalerriaren jakintza»

Herri musikaren bilketanziharduenean ohitura eta sineskeriak,herri olerkiak, haur jolasak, atsotitzak,esakerak, ahokorapiloak, goitizenak,igarkizunak, ipuin eta irakurgaiak, etabeste, biltzen zituen Azkuek.Hizkuntzalaritzako lanak burutuzituenean 1932an, gai guzti hauektaiutzen hasi zen 68 urte zituelarikEuskalerriaren Yakintza, lau tomotan,argitaratzeko prestaketa lanetan sartuzen buru-belarri. Lehen argitarapena1935 eta 1947 urteen bitartean kaleratuzen. Argitarapen hau apaintzekohainbat argazki eta Zuloaga, Zubiaurre,Ginea, Tillac, Goiko, Garabila, Txiki,Molto, Garmendia, Ajubita, Arostegi,Urreta eta beste irudigileen marrazkiezbaliatu zen. Folkloreko lan elebidun

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

hau laster agortu zen mami baliotsu etaitxura ederrari esker. Egilea hil ondoren,bigarren argitarapena kaleratubeharrean aurkitu zen argitaratzailea1959 eta 1971 urteen bitartean. Bigarrenhau ere agortua zen Euskaltzaindiak1989an lau tomoko argitarapenfaksimilatua kaleratu zuenean. Euskaletnologiako gaiak gero eta gehiagoaztertuak diren neurrian, oinarrizko lanadugu hau, hainbat herri jakintzarenarloak biltzen ditu eta, euskal kulturarenerraldoi baten lana delarik.

Kantutegia eta EuskalerriarenYakintza burutu zituenean, amets batbete zuen Azkuek: gerorako bildu etafinkatu galtzen zegoen herriarenondarea, berari eta beste folkloristabatzuei esker betirako gordedezakeguna.

VIZCAYTIKBIZKAIRA (1895)Bilbon euskarazkoantzerti lirikoarenereile bezala aipatuizan da Azkue, hainzuzen obrahonetxegatik. Baliobikoitzeko ahaleginaizan zen hau:euskarari erabilpenberri bat emanziolako, eta bertan,musikaren bidez,hizkuntzarendefentsarik ere faltaez delako.

LA MUSICAPOPULAR

BASKONGADA(1901) Azkueren

lanen arteanmusikologiarena eregogoan hartu beharda: ez zen bakarrik

herrikantategia bilduedo musika berriasortzeaz arduratu,

euskal musikaaztertu ere eginzuen, eta bere

jakitatea hitzaldietanzabaldu. Bilboko

Euskal Etxeanemandako hitzaldibat da hau (1901-

otsailak-15).

Page 15: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

15

Azkue m usikalaria

Jaioterrian egin zituen lehen musikaikasketak eta Salamancakoapezgaitegian koruaren zuzendariazelarik egin zituen lehendabizikokonposaketak: Regina coeli, Miserereeta Meza bat. Baina hasierakomusikalan hauek ez dute gerokoekagertu dizkiguten iradokimen etateknikarik. Bilbon 1888an lanean hasizenean, Sainz Basaberekin egin zituenlehen harmonia ikasketak eta ordukoeliz musikagileen partiturak aztertzenhasi zen, Charles Bordes-engandikpolifoniazko antologia jasotzenzuelarik. Baina Azkueren lehenemaitza profanoa izan zen etaeuskararen zabalkunderako asmatua:

Vizcaytik Bizkaira (1895), Eguzkianora eta Sasi eskola (1897), Pasa deChimbos eta Colonia inglesa (1898).Ez du berriz lan pedagogiko hauikutuko, 1917an Aitaren bildurantzeztu arte. Euskerazko eresiak,herri kantu harmonizatuekinkaleratzen ditu 1897an.

Elizarako kantuak ere ematendizkigu garai honetan: Eleizarakoeresiak (1897), Jesusen BihotzariOihuak (1899), Done JoseperiBederatziurrena (1900), Arrosario osobat eta abar. Orduan egindakoa dirudiLamindano poema lirikoak, KarmeloEtxegarairen testuaz baliatuz.

Baina euskal musika arloan bigarrenmailako lanak dira guzti hauek.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKALERRIARENYAKINTZA

(1935-1947) Hizkuntza eta

musikarekin batera,herritarren ohizkojakitea biltzen ere

saiatu zen R.M.Azkue: obra honetan

jaso zituenherritarren

sineskizunak, esaerazaharrak, ipuinak,

etab. Behin etaberriz eman da

argitara lauliburukitako bilduma

hau.

CANCIONEROPOPULAR VASCO(1922-1925)Kantategi herritarraEuskal Herri osoanbiltzen hasi zenlehenengoa izan zenAzkue, eta AitaDonostiarekin bateraberak burutu zuenbilketarik handiena:1.810 kanta-doinuizan ziren 1912anAldundienLehiaketara bidalizituenak, eta geroBarcelonan argitaraeman.

Page 16: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

16

Azkueren musikagintzan hirugarrenaroa hasten da 1904ean, Parisen,Bruselan eta Kolonian ikasketakburutzen dituenean. Azken hirihonetan, beste musikalantxikiagoetatik aparte, Daniel oratorioaeta Andra Urraka poema sinfonikoaburutzen ditu. Bilbora 1909an itzultzendenean, Parisen ikaskide zirenUsandizaga eta Guridiren operakentzungo ditu: Mendi mendiyan etaMirentxu, biak 1910ean estreinatuak.Eta ildo beretik jarraituz, bainaWagner-en eraginpean, hiru ekitaldikoopera musikatzen du, Ortzuriizenekoa, 1911n estreinatzen dena.Beste lan guztiak albora utzita,Gainzabalgo eiztariak berak idatzitakoantzerkitxoa gidoitzat hartuz, besteopera bat, Urlo izenekoa, musikatzenhasi zen, 1914ean Alemanianargitaratua. Urte honetako maiatzaren29an estreinatu zen Bilbon opera hau,baina ez zuen arrakastarik izan eta,gainera, diru mordoa galdu zuenegileak ekintza honekin. Loiolarakobidea hartu zuen, josulaguna izatekobokazioa berpiztu zitzaion eta; bainaTxomin Agirre adiskideak gomendatuzion Bilbora itzultzea. Hemen bukatuzen goi mailako Azkuerenmusikagintza.

PARISENBere kultura mesedetan eta euskararen onerako hainbatbidaia egin zuen Azkuek Europan zehar: Frantzia, Beljika,Alemania, Ingalaterra, eta abarretan. Parisen bertakoBibliothèque Nationale-an euskarazko iturri argitaragabeakgogoz bilatu zituen (Oihenart, Zabala, Bonaparte, etab.).

DICCIONARIOVASCO-ESPAÑOL-FRANCES (1906)Euskal lexikografianobrarik gorenena izanda «AzkuerenHiztegia» esan ohiduguna: euskalkiguztietatik eta garaiguztietakoidazleengandik jasozituen Azkueklangaiak. Obraerraldoi honek -euskararen hiztegi-ondarea osorik etaasebetean jaso gabeere- berori lerronagusietan zuzendeskribaturik utzizigun.

Page 17: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

17

Azkue hizkuntzalaria

Hau da izatez Azkueren izaeratikgehien aztertua izan den arloa etaosperik gehien eman diona, berebizitzaren etengabeko ekintza izanbaitzen 1888an Bilboko Institutuankatedra irabazi zuenetik. Euskalaberriarenganako izan zuenmaitasunaren ardatza euskararekikoikerketak, ikasketak eta argitarapenakizan zirela esan genezake, nahiz etabertan nahigabeak ere aurkitu, zerenhizkuntzalaritzaren iraultza baino lehenhasi zituen bere lanak mende honenhasieran.

Gramatikaria

Euskal izkindea: euskal katedrarakoargitaratzen duen gramatika da Azkuerenlehen lan sakona. Astarloa, Juan MateoZabala eta Kanpion dira gramatikariberriaren pentsamoldea elikatzen duteniturriak, artean ez zituen Bonaparte etabeste hizkuntzalari batzuen lanakezagutzen eta. Euskara hutseanargitaratzen den gramatika dugu 1891nAzkuek eman zigun gramatika hau,«Lehen alaba eskasa», berak aitortzenduenez. Ordutik 1923an EuskalMorfologia argitaratu arte, zeharo aldatuzen Azkueren gramatikarekikoikuspuntua eta pentsamoldea. Epelaburrean nabaritzen da bilakaera horiAzkuerengan. Ortografiako Proposamenaargitaratzen du 1896an, eta urte bereanBizkaiera eta Gipuzkera ikastekoJardunbidea, azken honi 1898an GaienArgibidea gehitzen diolarik. Bi liburuematen dizkigu 1897an: Bizkaierazelkarrizketan ekiteko Eskuliburua etaEuskara 120 ikasgaietan. Egia esan, ezdira gramatikak aipatutako guztiak,ikasbide edo metodoak baizik; 1917anbukatu zuen euskararen pedagogia lanaHerriko euskara ikasteko laburpen errazaliburuarekin. Euskaltzaindia sortuondoren emango dizkigu hainbat etahainbat ikerketa, Euskera agerkarianazalduak, zeinetan agertzen zaizkigunarlo honetan Azkuek zabaldutako bideberriak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ORTZURI OPERA (1911)1909tik 1914era doa euskal operaren bost urtetako loraldiharrigarria: Azkue ere tartean izan zen, Parisen bizilagunizandako Usandizaga eta Guridirekin batera. LehenengoarenMendi mendiyan eta bigarrenaren Mirentxu 1910ean estreinatuziren, eta horien arrakastek eraginik prestatu zuen AzkuekOrtzuri; baina ez zituen honek txalo berak jaso.

Page 18: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

18Lexik ograf oa

Euskara-Espainera-Frantses Hiztegia(Diccionario Vasco-Español-Francés)ikaragarrizko lana, beharrezko etapremiazko betebeharra zelakoan hasizuen Azkuek, Koldo Mitxelenakdioskunez. Euskal hitzen kopurura gehienhurbildu den hiztegi hau agertu zenean,pozezko oihuekin agurtu zuten puntakohizkuntzalariek, Hugo Schuchardt-ek,adibidez. Euskal Herrian zehar bildutakoaztarnekin eta euskal literaturan eredutzathartu behar ziren idazleen lekukotasunazbaliatuz lortu zuen Azkuek euskararenHiztegi historikoa osotzea. Ez da, ba,meritu gutxikoa lan oroitgarri hau.

Hiztegi hau inprimatzeko BizkaikoDiputazioaren babesa lortu ondoren,1904.eko urtarrilaren 2an Tours-era doaAzkue Alfred Mame et Fils moldiztegianargitarapena hurbiletik zuzentzeko. Urtebi t'erdi beteko ditu lan aspergarrihonetan, eta 1905ean kaleratuko du

lehen tomoa (A-LL) eta 1906.ekomaiatzean bigarrena (M-Z). TarteetanParis eta Londresera bidaiak antolatzenditu eta hemendik lortzen du Bizkaia,Gipuzkoa eta Nafarroako DiputazioekBonaparteren eskuizkribu guztiakerostea. Azkueren Hiztegia, «La GranEnciclopedia Vasca»k berrargitaratu zuenneurri txikiago batean, 1969an, etaEuskaltzaindiak kaleratu zuen hirugarrenargitarapena 1984ean, lehendabiziko bitomoak batetan faksimilaturik.

Ez zen hau izan Azkueren lanlexikografiko bakarra, 1918anPoltsikorako Hiztegia. Euskara-Espainera/ Espainera-Euskara kaleratu baitzuen.Beste hiztegi haundiago bat erekaleratzen hasi zen, Espainera-EuskaraHiztegia 1916an, baina A letrako hitzakhiru koadernotxotan eman ondorenbertan behera utzi zuen argitarapena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKAL-ESNALEA-ren BILERAN (1916)XX. mendeko lehen bi hamarkadetan behin eta berriz bilduziren euskaltzale eta euskalariak hizkuntzaren aldekoerakunde ofizial bat sortzeko asmoz. Euskal-Esnalea-reninguruan, adibidez: Azkue tartean izan ohi zen honelakoetan.

MORFOLOGIA VASCA(1923)

Bere lanetara arteezezaguna zen

maisutasuna erakutsizuen Azkuek euskara

aztertzean. Lehenengourrats handia

Hiztegiarena izan zen;bigarrena, euskararenmorfologiaz ziharduen

liburu honena,Euskaltzaindiaren

Euskera aldizkarianemana. Gaur egun ere,

70 urte geroago,euskal lanetan

etengabe aipatua daberau.

Page 19: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

19

Euskaitzaindia sortu ondoren,hainbat bilera egin ziren erakundearenHiztegia kaleratzeko, baina ez zenezer lortu Koldo Mitxelena OrotarikoEuskal Hiztegia argitaratzen hasi arte.

Euskaltzaina

Bizkaiko Diputazioak bestehegoaldeko hiru Diputazioei EuskararenAkademia sortzea proposatu zien1918.eko urtarrilaren 25ean eta urtebereko irailean Oñatin EuskoIkaskuntzak eratu zuen Biltzarreanonartu zen erakunde honen Arautegia,1919an Diputazioek berretsi zutena. LauDiputazioen babespean sortu zen, ba,Bilbon egoitza izango zuenEuskaltzaindia. Azkue jauna izan zenlehen Euskaltzainburu izendatua, hil artekarguan ihardungo zuelarik, etaberarekin lehen laukotea osotukozutenak, beste bizkaitar bat Julio Urkixo,giputz bat Luis Eleizalde eta nafar batArturo Kanpion. Hamabira arte gehituzen kopurua 1919an Iparraldekoak ereizendatu zirelarik.

Sekulako lana burutu zuen AzkuekEuskaltzaindian, izatez bera izanbaitzen ardatza eta eragile ordeztezina.Euskarari buruz ikerketak burutzekohainbat bidaia egin zituen erbestekoartxiboetara, lan ugari prestatuz,gehienak Euskera agerkariankaleratuak. Espainiako ErretAkademiakide izendatua izan zen1927an eta hurrengo urtean irakurrizuen sarrera-hitzaldia: Euskararenbereizgarri batzuk beste hizkuntza zaharbatzuekin konparatuz. Pariseko ElkarteLinguistikoaren kidea zen 1905.etik eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

AEZKERAEuskal Herri osokoeuskara ezagutzeneta biltzen ahaleginduzen Azkue,horretarako argibide-emaileak bilatuz etaaztertokietara bidaiaketa egonaldi luzeakere eginez. Adibideona da Aezkoakoeuskarari eskainitakolan hau.

ARDI GALDUA (1918)Euskalkienezagutzarekin batera,maitea izan zuenAzkuek hizkuntzaidatziaren batasunarenaldeko lana.Gerraurrekoahaleginen arteanEuskaltzaindiak osogoiz heldu zionarazoari, eta Azkuekiritzi teorikoak emanezeta batasun-eredupraktikoa eskainizlagundu zuen. Elaberrihau da horren adibideezagun bat.

Page 20: RESURRECCION MARIA AZKUE - Euskadi · 2010. 8. 8. · Resurreccion de Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi Barrundia Uribarri Bizkaiko Lekeition jaio zen 1864.eko abuztuaren

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

20

Errusiako Zientzia Akademiak erekidetzat hartu zuen 1922an. Beraz,hizkuntzalaritza munduan ospe handialortu zuen Azkuek.

Euskaltzaindiari atxekitako helburuakbetetzen ahalegindu zen Azkue,hauetariko bat euskara batuarena hainzuzen. Bonapartek bezala,Gipuzkoako euskalkia eredutzathartuz, Gipuzkera osotua proposatuzuen, Euskalki guztiak bilduz,hizkuntza literarioa zuzpertzeko.Euskararen batasuna bideratzeko,ordea, beharrezkoak ziren aurretiazikertu eta argitaraturiko lanak: Euskalmorfologia (1923), Aezkera edo

Petiriberro inguruetako mintzaera(1928), Erronkariko euskalkiarenberezitasunak (1932), Gipuzkoakoaditza (1932) ehun orrialdetikgorakoak bakarrik aipatuz. Euskalkieiburuz Aditz flexionarioa eta ErizkizundiIrukoitza lan baliotsuak argitaratu gabeutzi zizkigun.

Laurogeita zazpi urterekin 1951.ekoazaroaren 9an hil zenean, euskalkulturako arlo guztietan egindakolanen ondarea utzi zigun Azkuejaunak. Denetarikoak egin zituen etahalako pertsona bat bersortzea osozaila izango da, gure kulturarenbenetako erraldoia izan baitzen. Etaeuskal aberriaren alde egin zuenguztiagatik eskerrik beroenak zordizkiogu euskaldunok.

AZKUE BIBLIOTEKA(Euskaltzaindia)

Azkueren ondareanliburutegiak lekurik

behinena izan zuen(bereak eta

euskaltzainburu izakiAkademian bildu

zuenak); egindakoliburu-ekarpenaberatsagatik,

«Azkue Biblioteka»deritza gaur egunekoEuskaltzaindiarenari.

AZKUE IKASTOLA (Lekeitio)R. M. Azkueren oroitzapena euskal herritarren artean bizirikmantendu da, eta hainbat omenaldi egin izan zaizkio lekeitiarjakitun honi. Honen sorterriko ikastolak Azkue herritarhandiaren izena darama.