prueba con fileden y benito L
-
Upload
mari-mar-hernandez-mari-mar-hernandez -
Category
Documents
-
view
237 -
download
0
description
Transcript of prueba con fileden y benito L
Behin batean ilargia bere amarengana hurbildu eta haxe esan zion:
- Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut. Lurreko biztanleek erabiltzen
dituztenak bezalako soineko bat eduki nahi dut.
- Ongi da, ene alabatxoa- erantzun zion
amak. Zoaz jostunarengana eta
esaiozu soinekoren neurriak hartzeko.
Ilargia jostunaren etxera joan zen eta honek
neurriak hartu zizkion eta handik bost
egunetara itzultzeko eskatu zion.
Bost egunen buruan hara joan zen ilargia.
Soinekoa janzten hasi zen, baina ezin zuen
inola ere sartu: labur eta estuegia zuen.
- Dirudienez okertu naiz- esan zuen
jostunak.
Eta neurriak hartu zizkion berriro ilargiari.
- Itzul zaitez bost egun barru
Ilargia 5 egun pasa ondoren itzuli zen, soinekoa frogatu zuen eta berriro gauza
bera gertatu zitzaion: labur eta estuegia zen!
- Badirudi berriro erratu naizela- esan zuen jostunak- Orain Dena egin behar
dut berriro!
-
Ilargia oso triste jarri zen eta joan zen.
Jostuna pentsakor gelditu zen, eta bat batean zerurantz begiratzea bururatu
zitzaion. Han, goian, zeruan, Ilargia bete-betea agertzen zen. Ez zuen soinekoa
berriz frogatu behar; bazekien ez zuela ongi edukiko, orain bola bat bezain
borobil zegoelako.
Orduan jostunak eskuak altxatu eta honela esan zion Ilargiari:
- Ezin dizut soinekorik egin. Batzuetan txikia zara eta besteetan aldiz,
handia. Neurri asko hartu arren, inoiz ez duzu soinekoa ongi edukiko.
-
Eta horrela Ilargia soinekorik gabe garatu zen.
OSATU ESALDIAK
• Amak, .................................. bat nahi dut, lurtzarrek erabiltzen dituzten
bezalakoak.
• Ongi da, zoaz ..................................., neurriak hartzeko
• Neurriak hartu eta gero, ....... egunen buruan itzultzeko esan zion.
• Baina soinekoa ................................. eta estuegia zen!
• Badirudi berriro ....................... naizela – esan zuen jostunak
• Jostuna ................................ gelditu zen zeruari begira
BAZENEKIEN...
Ilargiak bueltak ematen ditu Lurraren inguruan. Buelta osoa emateko 28 egun
behar ditu.
Eguzkiak argia ematen du eta bere argiari ezker ilargia ikusten dugu, baina
ilargiak bueltaK ematen dituenez ez da beti berdin ikusten. Batzuetan Ilargi osoa
ikusten da eta beste batzuetan bakarrik ilargiaren zatitxo bat argitzen da.
HIZKI SALDA: “PLANETAK”: Merkurio, Artizar, Lurra, Martitz, , Jupiter,
Saturno Urano Neptuno, Pluton.
A F E J R W N U
O I R U K R E M
N K L P O U P A
R T A I G Y T R
U E R T S A U T
T E R E G H N I
A N U R A N O T
S P L U T O N Z
A R T I Z A R M