PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan...

21
PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA EUn, PROZEDURA IREKI BIDEZ, ERREGIMEN TASATUKO BABESEKO 15 UDAL ETXEBIZITZA, GARAJEAK ETA TRASTALEKUAK ERAIKITZEKO OBRA-BURUTZAPEN ETA ZUZENDARITZARAKO PROIEKTUA EGITEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK, BI FASETAN ETA EPAIMAHAIAREKIN. EUSKADI. 1.- DEIALDIA EGITEN DUEN ERAKUNDEA 1.1 Honako lehiaketa honetarako deialdia Izurtzako Udalak egin du. 1.2 Lehiaketa honekin zerikusia duen posta-truke guztia Lehiaketaren Idazkaritzarekin egingo da. Hona hemen datuak: - Elizalde Auzoa 20. PK:48213. Izurtza. Bizkaia - Harremanetarako pertsona - 94 6813548 - [email protected] - www.izurtza.net – Kontratatzailearen Profila 1.3 Lehiaketari buruzko dokumentazio osoa Kontratatzailearen Profilean egongo da abian jartzen den unetik bertatik, eta nahi duenak kontsultatu ahal izango du. Dokumentazioa webgunetik jaisteko arazorik izanez gero Lehiaketaren Idazkaritzara jo daiteke dokumentazio eske, eta eskaera egin eta hiru (3) eguneko epean emango zaio irteera. 2.- XEDEA Lehiaketaren xedea Garauntzako hiri-lurzoru finkatu gabean erregimen tasatuko babeseko etxebizitza-eraikina, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko obra-burutzapen

Transcript of PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan...

Page 1: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN

IZURTZAKO GARAUNTZA EUn, PROZEDURA IREKI BIDEZ, ERREGIMEN

TASATUKO BABESEKO 15 UDAL ETXEBIZITZA, GARAJEAK ETA

TRASTALEKUAK ERAIKITZEKO OBRA-BURUTZAPEN ETA

ZUZENDARITZARAKO PROIEKTUA EGITEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK, BI

FASETAN ETA EPAIMAHAIAREKIN.

EUSKADI.

1.- DEIALDIA EGITEN DUEN ERAKUNDEA

1.1 Honako lehiaketa honetarako deialdia Izurtzako Udalak egin du.

1.2 Lehiaketa honekin zerikusia duen posta-truke guztia Lehiaketaren Idazkaritzarekin

egingo da. Hona hemen datuak:

- Elizalde Auzoa 20. PK:48213. Izurtza. Bizkaia

- Harremanetarako pertsona

- 94 6813548

- [email protected]

- www.izurtza.net – Kontratatzailearen Profila

1.3 Lehiaketari buruzko dokumentazio osoa Kontratatzailearen Profilean egongo da

abian jartzen den unetik bertatik, eta nahi duenak kontsultatu ahal izango du.

Dokumentazioa webgunetik jaisteko arazorik izanez gero Lehiaketaren Idazkaritzara jo

daiteke dokumentazio eske, eta eskaera egin eta hiru (3) eguneko epean emango zaio

irteera.

2.- XEDEA

Lehiaketaren xedea Garauntzako hiri-lurzoru finkatu gabean erregimen tasatuko

babeseko etxebizitza-eraikina, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko obra-burutzapen

Page 2: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

eta zuzendaritzarako proiektua idazteko proposamen arkitektonikoak aurkeztea da, eta

horren guztiaren ezaugarriak Preskripzio Teknikoen pleguan jasota daude.

3.- ARAUBIDE JURIDIKOA ETA LEGE-ARAUBIDEA

3. 1 Araubide juridikoa: honako proiektu-lehiaketa hau prozedura ireki bidez eta

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren (SPKLTB) 184tik

188ra arteko artikuluetan jasotzen diren arau bereziei atxikita egingo da. Honako

oinarri hauek, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuak eta

Herri Administrazioetako kontratuen Legearen Arautegi Orokorrak arteztuko dute

aurreko Legeari aurka egiten ez dion guztian. Ordezko jitearekin, administrazio

zuzenbideko gainerako arauak aplikatuko dira eta, horiek ezean, zuzenbide pribatuko

arauak.

3.2 Lege-araubidea: etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak diseinatzean, babeseko

etxebizitzei buruz Euskadin indarrean dagoen araubideari egingo zaio men, eta

gutxienez honako arau hauei:

- 2009ko otsailaren 12ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako

sailburuarena, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinuari buruzko Ordenantzak

onartzen dituena. (EHAO 43. zk., 2009ko martxoaren 3koa)

- 2009ko martxoaren 11ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako

sailburuarena, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinuari buruzko Ordenantzak

onartzen dituen 2009ko otsailaren 12ko Aginduko akatsak zuzentzen dituena. (EHAO 87. zk., 2009ko maiatzaren 11koa)

4.- PUBLIZITATEA

4.1 Lehiaketarako deialdia BAOn argitaratuko den iragarki baten bidez egingo da.

4.2 SPKLTBren 53. artikuluan xedatzen denaren arabera, Kontratatzailearen Profilean

argitaratuko da.

4.3. Deialdia eta adjudikazioa egiteko iragarkien argitalpenak eragindako gastu guztiak

kontratua egiten duen erakundearen pentzukoak izango dira.

Page 3: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

5.- LEHIAKIDEAK

5.1. Lehiaketa honetan, Espainiako lurraldean lanbidean jarduteko legezko gaitasuna

duten arkitekto guztiek parte hartu ahal izango dute –bai eta atzerritarrek ere.

Jarduteko gaitasuna izan behar dute eta ezin dira kontratatzeko bateraezintasun edo

debekuren baten pean egon. Espainiako lurraldean jarduteko legezko gaitasunduntzat

joko dira dagokien titulua dutenak, Espainiako titulua izan nahiz Europar Batasuneko

titulua, legez onargarria, nahiz Espainiakoarekin homologagarria izan.

5.2 Eskatutako baldintzak betetzen dituztenek banaka nahiz diziplina anitzeko taldeak

osatuz hartu ahal izango dute parte; lehiaketaren xedearekin bat datozen helburu

sozialak dituzten pertsona juridikoek ere parte hartu ahal izango dute, baldintza

berberetan, baldin eta taldearen zuzendaria edo lanen zuzendaria arkitektoa bada.

5.3. Erredakzio-taldean elkargoari atxikita 8 urte baino gutxiago daramatzan arkitekto

batek egon behar du, eta haren arauzko eta ziurtatutako esku-hartzea ezin izango da

kontratuaren xede den erantzukizun osoaren % 15 baino txikiagoa izan.

5.4. Parte-hartzaile bakoitzak talde bakarrean hartu ahal izango du parte, titular gisa

zein laguntzaile gisa, eta proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du. Puntu hori

urratzen bada, partaide den proposamen guztiak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

5.5. Ezin izango dute parte hartu kontratua egiten duen erakundearekin kontratu-

harremanen bat indarrean duen arkitektoak, arkitekto-taldeak edo arkitektura enpresak,

eta kontratuak mota, sail edo sustapen berekotzat hartuko dira.

6. FASEAK ETA EPEAK

6.1 Proposamena aurkezteko azkeneko epea lehiaketa honen iragarkia BAOn

argitaratzen denetik hasi eta hogeita hamargarren eguneko 12:00ak izango da.

6.2. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

6.3. Lehiaketak bi fase izango ditu, lehenengoan ideiak eta bigarrenean aurreproiektua.

Fase bakoitzak 30 egun natural izango ditu.

Page 4: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

6.4 Lehiaketaren iragarkia BAOn argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta

hamargarren egunera arte egin ahal izango dira kontsultak. Horiek idatziz egin beharko

dira eta, ahal den neurrian, posta elektronikoaren bidez. Galderen eta erantzunen

zerrenda izenik gabe argitaratuko da lehiaketaren webgunean, eta Epaimahaiaren

esku jarriko dira oinarriekin batera, mahaia osatzen den unean.

7. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Udalak honako dokumentazio hau jarriko du parte-hartzaileen eskura:

- Kokapen-planoa

- Eremuaren hirigintza-fitxa

- Hirigintzako araudiak

- Gaur egun dauden azpiegituren planoa

- Beharrizanen programa

1. FASEA Ideia-lehiaketa

Lehenengo fase honetan aurkeztu behar den dokumentazioa bi gutun-azal itxitan

aurkeztuko da, lelo batekin eta barruan honako agiri hauen zerrenda dakarrela.

1 zenbakidun gutun-azala. Identifikazioa eta administrazio-agiriak (itxita eta

kanpoaldean lehiakideak aukeratu duen leloa idatzita):

a) Parte hartzeko eskaera, B Eranskineko ereduari jarraiki.

b) lizitatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia sinple baimendua

profesionalen kasuan, edo eskaera-orria sinatzen duen pertsonarena inoren

ordezkari jarduten duenean.

c) Lehiakidea pertsona juridikoa bada, eraketa edo aldaketa eskrituraren fotokopia

sinple baimendua, estatutuak edo eraketa-akta, jarduera arautzen duten arauak

jasotzen dituztenak, eta, kasu bada, dagokion Erregistro ofizialean inskribatuak.

Page 5: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

d) Hainbat pertsona fisikoz edo juridikoz (edo mistoak) osatutako taldeek, C

Eranskina behar bezala beteta aurkeztu beharko dute.

e) Sozietatea dagokion Arkitektoen Elkargoan erregistraturik dagoelako ziurtagiria.

f) D Eranskinari jarraikiz, aitorpen arduratsua, arkitekto titulua baduela eta

Espainiako lurraldean lanbidean jarduteko gaitasuna duela ziurtatzen duena.

g) E Eranskinari jarraikiz, taldeko kide guztiek lan-kontratuen gainean indarrean

dauden xedapenak betetzen dituztelako adierazpena.

2 zenbakidun gutun-azala. Dokumentazio teknikoa

Lehiaketan parte hartzen duen arkitekto edo talde bakoitzak proposamenaren ale bat

ekarriko du koadernaturik, DIN A-3 formatuan. Eta honako hau jaso behar du.

- Emandako konponbidearen deskribapena eta erabileren araberako azalera-

taula. Azalpen horren lagungarri eskemak, marrazkiak, planoak eta 3D irudiak

erabili ahal izango dira.

2. FASEA Aurreproiektuaren lehiaketa

Bigarren fase honetan aurkeztu behar den dokumentazioa bi gutun-azal itxitan

aurkeztuko da, lelo batekin eta barruan honako agiri hauen zerrenda dakarrela.

1 zenbakidun gutun-azala. Identifikazioa eta administrazio-agiriak (itxita eta

kanpoaldean lelo bat idatzita; lelo horrek 1. faserako aukeratutakoaren desberdina izan

behar du): Lizitatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia sinple baimendua

profesionalen kasuan, edo eskaera-orria sinatzen duen pertsonarena inoren ordezkari

jarduten duenean.

2 zenbakidun gutun-azala. Dokumentazio teknikoa

DOSSIERRA

Dossierra pdf formatuan eman behar da, DIN A-4 neurrian eta honako eduki honekin:

Page 6: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

a) Memoria:

Proposatutako konponbidea zehatz-mehatz deskribatuko da, honako kapitulu

hauetan banatuta:

1. Hartutako konponbidearen deskribapena.

2. Elementu arkitektonikoen eta instalazio berezien deskribapena.

3. Erabiliko diren akabera-materialen deskribapena.

4. Kostu osoaren gutxi gora-beherako balioespena.

5. Erabilitako planoak eta material grafikoa.

PANELAK

Panel batean aurkeztuko dira, gehienez DIN A-3 neurriko 8 orri. Proiektugilearen iritziz

proposamena definitzeko beharrezkoak diren plano guztiak emango dira, bai eta inguru

hurbilarekin duen erlazioa deskribatzen dutenak, grafismoak eta aurkezpen libreko

teknikak erabiliz. Gutxieneko dokumentazio grafikoa honako hau izango da:

1. Kokapen-planoa

2. Planta bakoitzaren planoak

3. Altxaerak eta sekzioak

4. Ilustrazio-infografiak

Planoak erabilera komuneko eskala definituan egingo dira, eta eskala grafikoa

gehituko da. Infografiak, perspektibak edo beste edozein adierazpen grafiko ere

onartuko da proposamenaren azalgarri, bai eta maketen argazkiak ere (maketa bera

ez ekarri). Dokumentazio guztia, grafikoa nahiz idatzizkoa, panel horretan jasoko da,

eta ezin izango da bestelako dokumentaziorik aurkeztu.

DOKUMENTAZIOA CDan

Panelak CD batean jasoko dira, pdf edo jpg formatuan (leloaren izenarekin eta 300 dpi-

ko gehieneko bereizmenarekin).

Page 7: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

8. ANONIMATUA

8.1. Lan guztiek leloa izango dute, parte-hartzaileek askatasunez aukeratua eta agiri

guztietan agertuko dena; Epaimahaiak anonimatuaren ikuspuntutik aztertu ahal

izateko.

8.2. Identifikazioko 1 zenbakiko gutun-azalaren kanpoaldean adierazi egin behar du

lehiakideak, saririk irabazten ez badu ere, nahiago ote duen anonimatuari eustea bai

lanen jendaurreko erakusketan bai paperean edo webgunean aurkezteko unean,

aurkezten bada.

8.3. Jasotako informazioa Epaimahaikoak ez diren pertsonek kudeatu eta prestatuko

dute aztertua izan dadin, eta igorpenean pertsonen anonimatua ez urratzea jagongo

dute.

9- PROPOSAMENAK AURKEZTEA

9.1. Dokumentazioa Udaletxean aurkeztuko da, SPKLTBn eta honako Oinarri hauetan

xedatzen denaren arabera argitaratuko den iragarkian zehaztuko diren ordu eta

egunetan.

9.2.Eskaerak postaz ere tramitatu ahal izango dira HAKLren Araudi Orokorraren 80.4

artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Honakoan, lizitatzaileek egiaztatu egin beharko

dute izapidea posta-bulegoan egin duten data, gehienez ere, iragarki ofizialean

adierazten den egun eta orduan izan dela, eta egun berean jakinaraziko diote

kontratazio-organoari telegrama edo fax bidez, 94 6201623 zenbakian, edo posta

elektroniko bidez, [email protected] helbidean. Proposamena baliagarria

izango da iragarkian agertzen den epearen barruan igorri eta jaso dela agertzen bada,

eta igorlea eta hartzailea sinesgarriro identifikatzen badira. Bi betekizun horiek

betetzen ez badira eta kontratazio-organoak proposamena iragarkian adierazitako

epea amaitu ostean jasotzen badu, ez da eskaera onartuko. Hala ere, aipatutako

datatik hamar egun igaro badira dokumentazioa jaso gabe, eskaera ez da inola ere

onartuko.

Page 8: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

10. EPAIMAHAIA

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: (Ikus osaera SPKLTBren 323. artikuluan):

Presidentea: Izurtzako Udaleko alkatea, edo haren eskuordea.

Kidea: Udal arkitektoa, deialdia egiten duen erakundearen ordezkaritzan.

Kidea: Goi-mailako arkitektoa, COAVNren ordezkaritzan.

Kidea: Hirigintza batzordeko Bilduren ordezkaria.

Kidea: Hirigintza batzordeko EAJ-PNVko ordezkaria.

Udaleko idazkaria, hizpidez baina botorik gabe.

Epaimahaiko kideen erdia gehi bat behar dira ebaluazio-saio guztietan, eta

ezinbestekoa da kideen herenak arkitekto titulua izatea.

11.- PROPOSAMENAK IREKITZEA

11.1 Proposamen guztiak jaso ondoren, jasotako panel guztiak aztergai izango dituzte

epaimahaiko kideek.

11.2. Epaimahaiaren zereginak honako hauek izango dira:

- Dokumentazioaren analisia eta jasotako lanei behin betiko onarpena ematea.

- Dokumentazioa aztertzerakoan gorde beharreko anonimatua zaintzea.

- Onartzen ez dituzten lanak baztertzeko arrazoiak akta batean jaso behar dira, eta

honako hauek izan daitezke:

- Epez kanpo edo oinarri hauetan zehaztutakoa bete gabe aurkeztu

izana;

- Proposamenak egoki baloratu ahal izateko dokumentazio nahikorik ez

izatea.

- Anonimatua urratu izana, edozein bitarteko dela bide egilearen izena

agerian utzi izanagatik, edo proposamenaren egilearen identitatearen

adierazgarri diren elementu grafikoak bistan dituelako.

- Epaimahaiko kideak nola edo hala presionatzen ahalegindu izana.

Page 9: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

Behin betiko ebazpen-proposamena: lehiaketa ebazten duen epaiak arrazoitua izan

behar du, sariak jasoko dituzten proposamenei dagokienez.

Epaimahaiko idazkariak jarduera guztien akta jasoko du, eta deliberazioak guztiz isilpekoak dira Epaimahaiko kide guztientzat.

11.3 Proposamen teknikoaren balorazioa egindakoan, administrazio-

dokumentazioaren gutun-azala zabalduko da. Ekitaldi horren berri webgunean emango

da izan baino gutxienez hiru egun lehenago. Epaimahaiak aurkeztutako

dokumentazioan akats materialik ikusten badu, ahoz emango die horren berri

interesatuei, eta gainera, Kontratazioaren Profilean argitaratuko dira, eta hiru

asteguneko epea emango zaio lizitatzaileak akatsak konpontzeko.

11.4 Epaimahaiaren epai-aktak lehiaketaren webgunean argitaratuko da. Epaiaren

oinarri diren arrazoiak agertuko ditu, eta Epaimahaiko kide bakoitzak bere kabuz

emandako botoaren arrazoiak azaldu ahal izango ditu. Aurkeztutako lanen

kopuruagatik epea betetzerik ez badago, lehiaketaren webgunean iragarriko da epaia

emateko hurrengo data zein izango den.

11.5 Epaimahaiaren epaia zein den jakindakoan, deialdia egin duen erakundeak

adjudikazioa gauzatuko du, eta epaimahaiaren proposamenarekin edo

proposamenekin bat ez badator arrazoitua izan beharko du, SPKLTBren 187.8

artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

12.- BALIOESTEKO IRIZPIDEAK

Jasotako proposamenen balorazioa proposamen arkitektoniko osoaren kalitatean

oinarrituko da soilik, honako irizpide hauen arabera: (baloratu beharreko alderdien

azalpen argi eta zehatza)

PROPOSAMEN ARKITEKTONIKOA % 75. (75 puntu)

- Proposamen arkitektonikoaren irudia eta funtzionaltasuna eta inguruarekin

duen erlazioa balioetsiko dira. Gehienez 35 puntu

- Proposamena balioesteko alderdi ekonomikoari, alderdi teknikoari, materialen

iraupenari eta haien mantentze-lanei erreparatuko zaie. Gehienez 40 puntu

Page 10: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

ENERGIA-ERAGINKORTASUNA % 15 (15 puntu). Eraikinaren energia-

eraginkortasuna hobetzen eta baliabide naturalen kontsumoa murrizten duten

soluzioak erabiltzea balioetsiko da.

JASANGARRITASUNA % 10 (10 puntu). Bioeraikuntzarako material ziurtatuak, birsor

daitezkeen lehengaietatik eta energia gutxi behar duten prozesuen bidez lortuak

erabiltzea balioetsiko da, ingurumen-eragina murrizteko.

Berdinketa gertatzen bada, honako atal hauetan, eta honako lehentasun-ordena honi

jarraikiz, boto gehien jaso duen proposamenak irabaziko du:

- Proposamena, alderdi ekonomikoari, alderdi teknikoari, materialen iraupenari

eta haien mantentze-lanei erreparatuta.

- Proposamen arkitektonikoaren irudia eta funtzionaltasuna eta inguruarekin

duen erlazioa.

- Energia-eraginkortasuna.

- Jasangarritasuna.

13.- SARIAK

13.1 Sariak honako hauek izango dira:

- Lehenengoa: 700 € eta obra burutzapen eta zuzendaritzako oinarrizko

Proiektuaren erredakzioaren adjudikazioa lortzeko aukera, HAKLAOn

xedatutakoari jarraikiz.

Horren ildotik azpimarratu behar da lehiaketa irabazteak ez duela inola ere

eskubiderik ematen aurrerantzean obra burutzapen eta zuzendaritzako oinarrizko

proiektuaren adjudikazioa lortzeko, eta aukera hori Bizkaiko Foru Aldundiaren

Hirigintza Sailak Garauntzako hiri-lurzoru finkatu gabeko eremurako Arau

Subsidiarioen uneko aldarazpenen behin betiko onarpenaren araberakoa izango da.

Page 11: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

- 600 €-ko 4 accesit.

Goian aipatutako zifrek ez daramate BEZik, eta dagokien zerga-atxikipenaren

ehunekoa aplikatuko zaie. Saria jaso ahal izateko, behin betiko argitalpenaren

ondoren, jasotako sariaren faktura aurkeztu beharko diote deialdia egin duenari

lehiakideek eta faktura aurkeztu eta hurrengo 30 eguneko epean ordainduko zaie.

13.2 Salbuespen gisa, lehiaketa saritu gabe utzi ahal izango da Epaimahaiak hala

irizten badio; hots, lehiaketaren helburuak betetzeko besteko proiekturik ez dagoela

uste badu. Gainerako sariak hurrenkeran banatuko dira.

13.3 Lehiakide edo talde irabazleari obraren burutzapen eta zuzendaritzako oinarrizko

proiektuaren erredakzio-lanak adjudikatu ahal izango zaizkio 13.1 oinarrian xedatzen

denari jarraikiz. Horretarako, kasu bada, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuari

ekingo zaio, HAKLAOren 216.4 artikuluan xedatzen denari jarraikiz. Une horretan

eskatuko da kontratuak egiteko behar diren kaudimen tekniko eta ekonomikoko

irizpideak betetzen direla justifikatzea, eta irabazleak derrigor bete beharko ditu.

Irabazleak kaudimena ziurtatzerik ez badauka, adjudikazioa kaudimena ziurtatzen

duen hurrengo sailkatuari egingo zaio.

Proiektua eskatzeko, Izurtzako Udalak bi urte izango ditu gehienez, Epaimahaiaren

epaia argitaratzen denetik hasita. Epe horretan Proiektuaren eskaera kudeatzerik eta

osatzerik egongo ez balitz, edo dena delakoagatik ez egitea erabakiko balitz, ez

litzateke aplikatuko HAKLAOn kontratuak eteteari buruz jasotzen dena, eta

lehiaketaren irabazleak ez luke ezein kalte-ordainik jasoko, sariaren zenbatekoaren

barruan ordaindu dela ulertuko baita. Aurrerago, eskaera egitea eragotzi zuten

eragozpenak desagertzen badira, eskaera lehiaketaren irabazleari egingo zaio,

adierazitako prozeduraren bidez.

Udalak proiektuaren inguruko aldaketak proposatu ahal izango dizkio lanaren egileari,

jarduera udalerriaren beharrizanetara hobeto egokitzeko, eta Bizkaiko Foru

Aldundiaren Hirigintza Sailaren aldetik Garauntzako hiri-lurzoru finkatu gabeko

eremurako Arau Subsidiarioen uneko aldarazpenen behin betiko onarpena lortzeko.

Page 12: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

Burutzapeneko Oinarrizko Proiektua, Segurtasun eta Osasun Azterketa, Kalitate

Kontrolerako Programa, Obra Zuzendaritza, Obra-burutzapenaren Zuzendaritza,

Kalitate Kontrolaren koordinazioa eta behin-behineko etxebizitza babestuko kalifikazioa

lortzeko beharrezko agiriak idazteko zenbatetsitako ordainsaria, eta edozein kasutan

ere, gehienekoa, 108.920 €-koa izango da (BEZ barik).

Arkitektura-proiektuak:

% 40 Oinarrizko proiektua 33.514 € 33.514 €-ra arte

% 70 Burutzapen-proiektua 25.135 € 59.649 €-ra arte

% 100 Obra-zuzendaritza eta Burutzapen-

zuzendaritza

50.271 € 108.920 €-ra arte

14.- JABETZA INTELEKTUALA

14.1 Egileek aurkeztutako lanen jabetza intelektuala izaten jarraituko dute, eta haietako

bat ere –ez eta hautatutakoa ere– ezin izango da oinarri hauetan zehaztutakoa ez den

bestelako helburu batekin erabili.

14.2 Lehiakideek ustiaketa-eskubideak soilik utziko dituzte deialdia egin duen

erakundearen eskura, hau da, lehiaketaren eta haren emaitzen publizitatea, hala nola

aurkeztutako lanen argitalpena eta erakusketa. Dena dela, saririk irabazi ez eta hala

eskatu duten lehiakideen anonimatua jagongo da.

14.3 Honako oinarri hauetan jasota ez dagoenerako, azaroaren 11ko Jabetza

Intelektualari buruzko 1/96 Legeak xedatutakoa, dagozkion aldarazpenekin, eta

indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak hartuko dira kontuan.

15.- ERAKUSKETA

15.1 Lehiaketa ebatzitakoan, aurkeztutako eta onartutako lan guztiak jendaurrean

erakutsi ahal izango dira, eta erakusketa amaitu arte atxikita eduki ahal izango dira.

Aipatutako erakusketaren berri partaide guztiei emango zaie, haien proposamenak

aukeratuak izan zein izan ez. Webgunearen bidez ere hedatu ahal izango dira;

halakoan, nabigazioa errazteko soilik tamaina murriztu ahal izango zaie, ez besterik.

Page 13: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

15.2 Jendaurreko erakusketa amaitutakoan, lehiakideek onartutako lanak jasotzeko

eskubidea izango dute hilabeteko epean; hura igarotakoan, deialdia egin duen

erakundeak lanak suntsitu ahal izango ditu.

16.- LEHIAKETA BERTAN BEHERA UZTEA

Lehiaketa bertan behera uzten bada epaia eman aurretik, kalte-ordaina emango zaie

lehiakideei egindako lanagatik eta erabilitako materialagatik. Kalte-ordaina Arkitektoen

Elkargoak balioetsiko du, bitartekari jardungo baitu. Horretarako, Lehiaketaren

Idazkaritzan aurkeztu beharko dira egun horretara arte egindako lanak, lehiaketa

bertan behera uzteko erabakia jakinarazten denetik astebeteko epean. Epe hori

iragandakoan, ez da izango kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik. Kalte-ordainen

guztizko batura ezin izango da sarietarako aurreikusitako zenbatekoa baino handiagoa

izan.

Izurtzan, 2012ko urriaren 29an

Alkatea

Page 14: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

B ERANSKINA. PARTE HARTZEKO ESKAERA

(Pertsona fisikoa bada) ………… Jn./And.k, arkitektoa, ………..zk.dun NAN, ........

elkargokide zk. eta helbidea ................................. n duenak

(Pertsona juridikoa edo ABEE bada) ………… Jn./And.k, arkitektoa, ………..zk.dun

IFZ, ........ elkargokide zk. eta helbidea ................................. n duenak, …………………

ren (Sozietatea, IFK zk, edo ABEE, helbidea …………) izen eta ordezkaritzan

AZALDU DUTE:

“Izurtzako Garauntza EUn, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15

udal etxebizitza, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko obra-burutzapen eta

zuzendaritzako proiektua egiteko lehiaketaren oinarriak, bi fasetan eta epaimahairekin”

izenarekin Izurtzako Udalak deitu duen lehiaketaren berri izanik bertan bere kabuz edo

ordezkari duen talde edo sozietatearen izenean parte hartzeko gaitasuna adierazten

du, bai eta lehiaketa arautzen duten Oinarrien berri baduela, eta haren parte-hartzea

onartzeko eskatzen du.

PROPOSAMENAREN LELOA:

Eta horrela ager dadin ………………. (e)an, eta …………… prozeduran parte izateko,

honako adierazpen hau egin du.

............……………..(e)(a)n, 201….ko ………………..aren .………… (e)(a)n.

Sinatua (lizitatzaileak edo sozietatearen edo ABEEren ordezkariak

Page 15: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

...............

Page 16: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

C ERANSKINA. ABEE ERATZEKO EREDUA

……………… arkitektoa, ………… zk.dun IFZ, ………. elkargokide zk., helbidea:

…………

……………… arkitektoa, ………… zk.dun IFZ, ………. elkargokide zk., helbidea:

…………

……………… arkitektoa, ………… zk.dun IFZ, ………. elkargokide zk., helbidea:

…………

(Sozietatea bada, haren datuak eta legezko ordezkariarenak ere jaso behar dira)

ERABAKI DUTE

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 59. artikuluaren

arabera, Aldi baterako Enpresa Elkartea eratzea “Izurtzako Garauntza EUn, prozedura

ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza, garajeak eta trastelekuak

eraikitzeko obra-burutzapen eta zuzendaritzako proiektua egiteko lehiaketaren

oinarriak, bi fasetan eta epaimahaiarekin” izenarekin Izurtzako Udalak deitu duen

lehiaketan parte hartzeko, eta aipatutako elkartea eskritura publiko bidez

formalizatzeko konpromisoa hartu dute adjudikazioa eurei egiten bazaie.

Era berean, kide bakoitzaren partaidetza ……….. izango dela eta elkartearen

ordezkaria izango dela erabaki dute.

Eta horrela ager dadin sinatzen dute …………n, …………prozeduraren parte izateko,

201…ko ………ren ……….(e)(a)n.

Sinatua (ABEEko kide guztiek)

Page 17: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,
Page 18: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

D ERANSKINA. ARDURADUNAREN ADIERAZPENA

(Pertsona fisikoa bada) ………… Jn./And.k, arkitektoa, ………..zk.dun NAN, ........

elkargokide zk. eta helbidea ................................. n duenak

(Pertsona juridikoa edo AEE bada) ………… Jn./And.k, arkitektoa, ………..zk.dun

NAN, ........ elkargokide zk. eta helbidea .................................n duenak,

………………… ren (Sozietatea, IFK zk, edo AEE, helbidea …………) izen eta

ordezkaritzan

AITORTU DU:

Proposatutako lanen zuzendariak (edo zuzendariek) arkitekto titulua duela eta

Espainiako lurraldean lanbide horretan jarduteko legezko gaitasuna duela.

Eta horrela ager dadin ………………. (e)(a)n, eta …………… prozeduran parte izateko,

honako adierazpen hau egin du.

............……………..(e)an, 201….ko ………………..aren .………… (e)(a)n.

Sinatua (lizitatzaileak edo sozietatearen edo AEEren ordezkariak)

Page 19: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,
Page 20: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

E ERANSKINA. LAN-EGOERA ETA MINUSBALIATUAK

(Pertsona fisikoa bada) ………… Jn./And.k, arkitektoa, ………..zk.dun NAN, ........

elkargokide zk. eta helbidea ................................. n duenak

(Pertsona juridikoa edo AEE bada) ………… Jn./And.k, arkitektoa, ………..zk.dun

NAN, ........ elkargokide zk. eta helbidea .................................n duenak,

………………… ren (Sozietatea, IFK zk, do AEE, helbidea …………) izen eta

ordezkaritzan

AITORTU DU:

Agiri hau aurkezten den egunean, goian adierazitako enpresak honako langile kopuru

hau duela kontratupean:

1

.

Kontratu mugagabea .........…… langile

2

.

Iraupen jakineko kontratua .........…… langile

- Obra edo zerbitzu jakin baterako kontratua .........…… langile

- Ekoizpenaren araberako kontratua .........…………. langile

- Bitarteko kontratua .........…………. langile

- Praktiketako kontratua .........…………. langile

- Formaziorako kontratua .........…………. langile

- ……...………. langile

- ………………. langile

- ……..………. langile

3

.

Enpresako langile kopurua guztira

.........………. langile

4

.

Enpresakoak diren langile minusbaliatuen

kopurua guztira .........…………. langile

Page 21: PROIEKTUEN LEHIAKETA BI FASETAN IZURTZAKO GARAUNTZA … · proiektuen lehiaketa bi fasetan izurtzako garauntza eun, prozedura ireki bidez, erregimen tasatuko babeseko 15 udal etxebizitza,

Adierazpen honen egiazkotasuna bermatzeko Administrazioak beharrezkotzat jotzen

dituen datuak emateko konpromisoa hartzen du enpresak.

Eta horrela ager dadin ………………. (e)(a)n, eta …………… prozeduran parte izateko,

honako adierazpen hau egin du.

............……………..(e)an, 201….ko ………………..aren .………… (e)(a)n.

Sinatua (lizitatzaileak edo sozietatearen edo AEEren ordezkariak)

.............