Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP ... · Espainia, Errumania eta Erresuma...

4
Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP-GBV-AG-2017 FSEPS fseps.eu 2. Albistegia 2020-ko Otsaila Dena prest programa abian jartzeko! Programaren frogatze fasea abiatzeko lehenengo urratsa eman dugu honezkero: prestatzaileentzako prestakuntza ikastaro bat antolatzea. 2019-ko azaroaren 4 eta 5-a bitartean, Italia, Bulgaria, Espainia, Errumania eta Erresuma Batuko hamabi prestatzaile eta parte-hartzaile bildu ziren Stafford-eko Abegi Etxean “Gure Unea” (“Our Time”) programa berriaren inguruan formakuntza eman eta jasotzekotan. “Gure Unea” programak abegi-etxeetan edo bestelako ostatu ziurretan bizi diren familiei zuzendutako programa da. Honek, amak aktiboki laguntzen ditu bere seme-alabekin duten harremetan. Formakuntzan parte hartu zutenek, familiek genero indarkeriaren ondorioz bizi ahal izan dutenaz ikasi zuten, bai eta familiei laguntza eskaintzeko moduaren inguruan ere aritu ziren. Horretaz gain, parte- hartzaileek programa hau abegi-etxeetan eta bestelako leku ziurretan martxan jartzeko moduaren inguruan informazioa eta aholkuak jaso zituzten. Formakuntza hau Staffordshire-ko abegi-etxera egindako bisita batekin osatu zen. Hara joandakoak liluraturik geratu ziren abegi-etxearekin. Etxe hau, genero indarkeria jasan duten emakume eta haurrek dituzten beharrei erantzuteko eraikia dago.

Transcript of Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP ... · Espainia, Errumania eta Erresuma...

Page 1: Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP ... · Espainia, Errumania eta Erresuma Batua. Emaitzak eta haren ezarpenaren eragina dokumentatu eta ebaluatuko dira. Aurki

Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP-GBV-AG-2017

FSEPS fseps.eu

2. Albistegia 2020-ko Otsaila

Dena prest programa abian jartzeko!

Programaren frogatze fasea abiatzeko lehenengo urratsa eman dugu honezkero: prestatzaileentzako

prestakuntza ikastaro bat antolatzea.

2019-ko azaroaren 4 eta 5-a bitartean, Italia,

Bulgaria, Espainia, Errumania eta Erresuma Batuko

hamabi prestatzaile eta parte-hartzaile bildu ziren

Stafford-eko Abegi Etxean “Gure Unea” (“Our

Time”) programa berriaren inguruan formakuntza

eman eta jasotzekotan.

“Gure Unea” programak abegi-etxeetan edo

bestelako ostatu ziurretan bizi diren familiei

zuzendutako programa da. Honek, amak aktiboki

laguntzen ditu bere seme-alabekin duten

harremetan.

Formakuntzan parte hartu zutenek, familiek genero indarkeriaren ondorioz bizi ahal izan dutenaz ikasi

zuten, bai eta familiei laguntza eskaintzeko moduaren inguruan ere aritu ziren. Horretaz gain, parte-

hartzaileek programa hau abegi-etxeetan eta bestelako leku ziurretan martxan jartzeko moduaren

inguruan informazioa eta aholkuak jaso zituzten. Formakuntza hau Staffordshire-ko abegi-etxera

egindako bisita batekin osatu zen. Hara joandakoak liluraturik geratu ziren abegi-etxearekin. Etxe hau,

genero indarkeria jasan duten emakume eta haurrek dituzten beharrei erantzuteko eraikia dago.

Page 2: Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP ... · Espainia, Errumania eta Erresuma Batua. Emaitzak eta haren ezarpenaren eragina dokumentatu eta ebaluatuko dira. Aurki

Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP-GBV-AG-2017

Prestatzaileen prestakuntza ikastaroaren ebaluaketa oso positiboa izan zen. Formakuntza ikastaroko alderdi guztiak “bikain” edo “oso ongi” baloratuak izan ziren. Prestakuntzarekiko gogobetetze maila orokorra bikaina izan zen, 5-ekoa hain zuzen (5= bikaina; 1=kaxkarra). Jasotako prestakuntzak harrera ezinhobea izan zuela esan daiteke, beraz.

Parte-hartu zuten pertsonek ikastaroa bitartean izandako giroa nabarmendu zuten, bai eta gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko izandako aukera, esperientzia ezberdinak partekatzeko izandako aukera eta Stafford-eko abegi-etxeko kideek emandako harrera era azpimarratu ziuztten.

Bertako testuingurutara zabalduko da formakuntza

Berehala, formakuntza ikastaroan parte-hartutako pertsonek, antzeko formakuntza bat antolatuko

dute haien herrialdetan. Honi esker, genero indarkeriaren arloan lanean ari diren profesionalak

ahalmenduko ditu “Gure Unea” programa abegi-etxe edo bestelako ostatu ziurretan martxan jartzen.

FSEPS prestakuntzan bildutako pertsonek haien herrialdetan formakuntza zabalduko dute, “Gure

Unea” programa sustatuz eta haren inguruan formakuntza eskainiz.

Page 3: Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP ... · Espainia, Errumania eta Erresuma Batua. Emaitzak eta haren ezarpenaren eragina dokumentatu eta ebaluatuko dira. Aurki

Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP-GBV-AG-2017

Programaren ezarpena

2020ko otsaila eta maiatza bitartean, "Gure Unea" FSEPSeko kideek gidatuko dute Italian, Bulgaria,

Espainia, Errumania eta Erresuma Batua. Emaitzak eta haren ezarpenaren eragina dokumentatu eta

ebaluatuko dira.

Aurki izanen dugu prest

Berehala izanen ditugu eskura prestakuntzarako materiala eta ekintzen programa proiektuko

webgunean. Genero indarkeriaren arloan aritzen diren hezitzaile eta profesionalek aurki izanen dute

material guzti hau eskura, musutruk, online. Horretaz gain, 2020-ko apirilean internet bidezko mintegi

bat gauzatuko da, programaren ezarpenaren lehenengo esperientziak aztertzekotan, bai eta “Gure

Unea” programan aritzeko hainbat gida eta aholku emanen dira. Guztiaren jakinaren gainean egon

nahi bauduzu, zatoz gure webgunera!

Bisita gaitzazu facebook-en (link: https://www.facebook.com/FSEPS-Families-Social-Exclusion-and-

Places-of-Safety-518716175313044/)

Page 4: Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP ... · Espainia, Errumania eta Erresuma Batua. Emaitzak eta haren ezarpenaren eragina dokumentatu eta ebaluatuko dira. Aurki

Proiektu Zenbakia 810450 - FSEPS - REC-AG-2017/REC-RDAP-GBV-AG-2017

PARTNERS

Birmingham City University (UK) bcu.ac.uk

die Berater (AT)

dieberater.com bridgestoeurope.com

Lamoro (IT) lamoro.it

CPIP (RO) cpip.ro

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (ES/EH)

unavarra.es

Staffordshire Women’s Aid (UK)

staffordshirewomensaid.org

AVODP (BG)

The content of this publication represents the views of the author and is his/her sole responsibility. The European Commission does

not accept any responsibility for use that may be made of the information it contains.