PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako...

16
PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza

Transcript of PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako...

Page 1: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

1

PROGRAMAREN EGILEA

Osasuna EginbideanThirteen pelikula

Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza

Page 2: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

2

Zinema eta hezkuntza

E gungo gizartean dauden arazo ugari prebentzio-jarduerak abian jarrita bideratu behar dira, eta hezkuntza oinarrizko elementua da. Eskola-munduarekin eta aisialdiko hezkuntzarekin zerikusia

duen edozein prebentzio-jarduerak elkartu egin behar ditu dibertsioa eta hezkuntza-elementua, irakaskuntza erakargarriagoa bihurtzeko eta, horrela, bilatutako helburua eraginkortasun handiagoz betetzeko.

Zinema prebentzio-tresna eta komunikazio-elementua da, gazteentzat oso erakargarria.

Hizpide ditugun bi alderdiak, dibertsioa eta hezkuntza, bikain kokatzen dira euskarri-elementuan; zineman, alegia. Hainbat jokaera indartzea eta balioak sustatzea oinarrizko elementuak dira hezkuntzan, gazteek arrakastarako aukera gehiagorekin aurre egin ahal izateko eguneko gizarteak dituen arazo askori.

Ikuspuntu generikotik, zinema hezigarria izan daiteke, pertsonak (ikusleak) gaitasuna badu, argudioaz gain, pelikula osatzen duten elementu guztiak baloratu eta kritikatzeko: gidoia, aktoreen zuzendaritza, interpretazioa, argazkigintza, muntaia, soinu-banda, etab.

Azken finean, zinema drogen prebentziorako baliabide pedagogiko ona izango da, ikusleari gaitasuna ematen bazaio

saihestu beharreko arriskuek islatzen dituzten edo ikuspuntu helduagoen garapena babesten duten argudioen egoerak, ikurrak eta mezuak aztertzeko eta kritikatzeko. Horrela, balioak sustatuko dira.

Zinema lan-tresna baliagarria izan daiteke dibertsiorako elementu huts gisa erabiltzen ez badugu. Hori hala izateko, tratamendu egokia eman behar da noski, honako alderdi garrantzitsu hauekin:

1. Hezkuntza- eta entretenimendu-irizpideen arabera behar bezala hautatutako pelikulak izatea.

2. Pelikularen alderdi nabarmenak azpimarratzen eta bultzatzen dituzten euskarri teknikoak aztertu eta prestatzea, pelikula ikusi aurretik eta ondoren lan egin ahal izateko, ebaluazioa ere barne hartuta.

3. Ikastetxean eta irakasleen artean, programa hezkuntzaren agente eraginkor gisa aurkeztea, bilatzen den prestakuntza-helburua bete eta sustatzeko.

Zinema oso erakargarria da helburu dugun publikoarentzat: haurrak eta gazteak. Baina, kasu honetan, ez da dibertsio huts gisa ulertu behar, gazteenen arreta lortzeko aukera gisa baizik, hausnartzeko gaitasuna bultzatzeko eta aurkezten dituen hezkuntza-edukien azterketa eta kritika sustatzeko.

Page 3: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

3

Thirteen

Pelikula

Egilea: Georgina Mir Marquès, Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación y

Pedagogía talde tekniko-pedagogikoaren laguntzarekin

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako koaderno hau izenburu bereko pelikularen irakasleentzako Gida Didaktikoaren osagarri gisa argitaratu da.

Bi elementuak Asociación de Prensa Juvenil elkarteak sortu eta garatu duen Osasuna Eginbidean programaren materialak dira.

Programa hori Drogei buruzko Plan Nazionalak finantzatu du.

• Thirteenek drogen gaia jorratzen du, nerabeen testuinguruan: lagun taldea, institutua, senideen arteko harreman gatazkatsuak, etab. Zein uste duzu dela filmaren mezua? Erantzun iezaiozu galdera horri tarte honetan, eta jar ezazu arreta berezia azken eszenak zuretzat duen zentzuan.

• Zehaztu itzazu, lauki honetan, lau neskek (Tracy, Evie, Mel eta Brooke) dituzten indargune eta ahulguneak. Ondoren, jar ezazu arreta lau pertsonaia horietako batean, eta zehaztu ezazu bere nortasunaren zein alderdik baldintzatzen duen gainontzekoekin duen elkarreragina. Adibide gisa: Mel oso ona da; horregatik, Evie laguntzen saiatzen da eta Brookez kezkatzen da, alabarentzako influentzia txarrak diren arren.

Indarguneak Ahulguneak

Tracy

Evie

Mel

Brooke

• Azter ezazue mutilek (Mason, Brady, Lucke, Travis, etab.) duten rola eta, jarraian, erabaki ezazue Thirteen honela defini daitekeen: nerabe talde bati buruzko pelikula, emakumeek egina eta amei bereziki zuzenduta.

Page 4: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

4

Nerabeek duten drogekiko erakarpena

• Iker ezazu zein arrazoi nagusi dauden, adituen arabera, nerabeek drogen mundura hurbiltzeko. Egin ezazu zerrenda bat eta, ondoren, saia zaitez arrazoi horiek ordenatzen, zure ustez bakoitzak duen boterearen arabera. Gogora ezazu lehenengo arrazoia dela drogekin hasteko garrantzitsuentzat jotzen duzuna, eta bosgarrena eraginkortasun gutxien duena.

1.

2.

3.

4.

5.

• Badirudi urtero murrizten dela nerabeak drogak kontsumitzen hasteko adina. Era berean, kontsumitutako substantzien aniztasuna gero eta handiagoa da. Informa zaitez bi gertakari horien inguruan, eta adieraz ezazu zein diren drogarik hedatuenak adin tarte bakoitzean. Halaber, aipa ezazu noiz eta non kontsumitzen den gehien, alderdi hauek kontuan hartuta: botere ekonomikoa, ingurua, eguneko edo asteko zein unetan kontsumitzen den gehien, etab. Ariketa amaitzeko, egin horren inguruko balorazio pertsonala.

Page 5: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

5

• Eztabaida ezazue klasean gazteek drogak eskuratzeko duten aukerari buruz, tabakotik eta alkoholetik hasita. Zure ustez, nerabeek erraz eskura ditzakete bi droga horiek? Erretzea eta edatea nerabezaroaren berezko aurkikunde-jarduerak direla uste al duzu? Zure ustez, haur bat hazi egiten bada maiztasunez erretzen eta edaten duten helduen artean, lehenago hasiko al da? Erretzea eta edatea zenbait gizarte-ekintzarekin lotuta daudela iruditzen al zaizu?

• Jakin-mina duzula uste duzu? Zerk eragiten dizu jakin-mina? Zer egiteko gai izan zara jakin-minak bultzatuta? Galdera horiei erantzun ondoren, irakur ezazu Pandoraren mitoa eta hausnar ezazu haren mezuaren inguruan.

Page 6: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

6

Parekoen taldeak eragiten duen presioa

• Bila ezazu Interneten laguntasuna irudikatzen duten zenbait irudi, eta aukera ezazu zuretzat lagun on batek izan behar dituen balio guztiak biltzen dituena. Saia zaitez gaineratzen laguntasunaren inguruan duzun kontzeptua azaltzen duen esaldi laburra.

• Idatz itzazu lehen laukian zure lagunak oso garrantzitsuak direla islatzen duten hainbat egoera. Beste laukian adieraz ezazu, zuretzat, zein egoeratan den ezinbestekoa familia bertan egotea eta, azkenik, noiz nahiago duzun bakarrik egon. Jarraian, erantzun galdera hauei: zein lauki kostatu zaizu gehien betetzea?, baten batean ez duzu jakin zer idatzi?, eta une bakoitza pertsona jakin batekin identifikatu al duzu?

Hobe lagunekin Hobe senideekin Hobe bakarrik

Page 7: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

7

• Interneten laguntzaz, bila itzazu nerabezaroa eta harekin loturiko arazoak jorratzen dituzten beste pelikula batzuk. Azter ezazu bertan ere antagonistaren irudia agertzen ote den, pertsonaietakoren baten gainean influentzia txarra sortzen duen lagun gisa. Ikerketa horren ostean, deskriba ezazu zergatik izan ohi ditugun lagun desegokiak, eta zein ondorio egon ohi diren lagun gatazkatsu horiekin lotuta.

• Lagun talde batean liderraren rola hartzen duen nerabeak hainbat ezaugarri izan ohi ditu. Egin ezazu zerrenda bat eta ondoren aipa itzazu jokabide edo balio horien alderdi positiboak eta negatiboak.

Page 8: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

8

Gurasoen erantzukizuna

• Defini ezazu zure hitzetan kontzeptu hauek:

Akatsa:

Huts egitea:

Erantzukizuna:

Ondorioa:

Ikasketa:

Barkamena:

Amaitzeko, deskriba ezazu egoera erreala edo fikziozkoa, termino guztiak erabilita, haien zentzua aditzera emateko. Horretarako, ikasleentzako koaderno honetan helburu horrekin jarri den orri zuria erabil daiteke.

Page 9: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

9

• Sor ezazu, eremu honetan, letra-zopa bat, eta “ezkuta” itzazu gurasoekiko komunikazioa, batzuetan, zertxobait zaila dela azaltzen duten arrazoi nagusiak. Gainera ditzakezun kontzeptuetako batzuk “kontrola” edo “tartean sartzea” dira. Ondoren, ebatz ezazu ariketa eta eman iezaiozu kontzeptu bakoitzari konponbide posible bat.

• Nerabe izatea ez da erraza, baina guraso izatea ere ez da oso samurra izango. Gauzatu enpatia egintza bat, eta azal ezazu bizi izan duzun egoera pertsonal bat, positiboa zein negatiboa, baina zure gurasoen ikuspuntutik. Zure ama izan eta lagun batekin topatuko bazina bezala idatz dezakezu ariketa, edo zure aita izan eta bizipena lankideekin partekatuko bazenu bezala.

Page 10: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

10

• Zer irudi duzu zure buruari buruz? Zeintzuk dira zure indarguneak? Zein alderdi uste duzu hobe zenitzakeela? Zer uste duzu gainontzekoek uste dutela zuri buruz? Asko inporta al zaizu haien iritzia? Erantzun itzazu galdera horiek zintzotasunez, eta gainerako ikaskideekin partekatu nahi ez badituzu, aurkez iezaiozu ariketa zure irakasleari izena eman gabe.

• Hausnar ezazu Evieren janzkeraren inguruan, eta zergatik Tracyk botatzen dituen bere haur-galtzerdiak eta gainerako jantziak lagun taldean sartu ahal izateko. Egokitzat jotzen al dituzu nesken arropak? Zer egingo zenuke zuk Tracyren lekuan bazeunde? Zer nolako garrantzia ematen diezu markei?

Identitatea eta norbere irudia

Page 11: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

11

• Adieraz ezazu baieztapen hauek egia edo gezurra iruditzen zaizkizun.

Autoestimu ona duen nerabe batek…

Mendekotasunik gabe jarduten du. E/G

Erantzukizunak bere gain hartzen ditu. E/G

Erronka berriei gogo handiz ematen die aurre. E/G

Bere lorpenekin harro dago. E/G

Bere emozioak eta sentimenduak adierazten ditu. E/G

Frustrazioa ondo toleratzen du. E/G

Besteen aurrean eragina izateko gai ikusten da. E/G

Jarraian, egin ezazu gogoeta gezur gisa markatu dituzun esaldien inguruan, eta batera ezazu zure iritzia talde txiki batean

• Azter itzazu komunikabideek (telebista, zinema, publizitatea, etab.) gaur egun sustatzen dituzten edertasun- eta arrakasta-ereduak, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, eta adieraz ezazu argudioen bidez eredu positibotzat jotzen ote dituzun. Azal ezazu, halaber, zer pertsonaia ospetsu izango litzatekeen zure eredua, eta adieraz ezazu zergatik.

Page 12: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

12

• Aurkez ezazu enpatiaren inguruko kontzeptu-mapa bat: zer den, zer beste balore eta jarrerekin lotu daitekeen, zer onura dakartzan norbanakoarentzat eta zer bide ditugun eskura enpatikoagoak izateko.

• Adieraz ezazu lauki honetan, nola erantzungo zenukeen, enpatia eta asertibotasuna izanda, zure lagunik onenak bizi izandako egoera hauen aurrean:

Erantzun enpatikoa Erantzun asertiboa

Senide baten heriotza

Arazoak ikasketekin

Garaipena eman duen gola sartzea

Anai-arreba berri bat izatea

Enpatia

Page 13: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

13

• Enpatikoa zarela uste duzu? Zein egoerekin sentitu ohi zara identifikatuen?

• Azal ezazu zein pertsonekin uste duzun hobe enpatizatzen duzula, eta aipa itzazu haien balioak. Jarraian, azter ezazu norekin kostatzen zaizun gehiago enpatikoa izatea, eta saia zaitez talde-dinamika bat, rople playing bat edo jolas bat sortzen, haiengana hurbildu ahal izateko.

Page 14: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

14

Goiztiartasun sexuala

• Iker ezazu gazteen sexualitatearen inguruan, eta aurkez itzazu alderdi garrantzitsuen inguruko zifrak eta datuak, adibidez, nerabeen haurdunaldia edo STGen bidezko kutsatzeak. Aurkez ezazu, idatziz, zer ondorio atera ditzakezun horrekin guztiarekin.

• Sexuaren inguruan dakizunari dagokionez, nondik atera duzu informazioa?, lagunekin zalantzak komentatzen dituzu edo nahiago duzu erantzuna zure kabuz bilatu?, fidatzen al zara Interneten gai horren inguruan aurkitzen duzunaz?, eta gurasoekin sexuari buruz hitz egiten al duzu? Erantzun iezaiezu galdera horiei eta aipa ezazu zalantzaren bat duzun, ikasgelan jorratu ahal izateko.

• Hausnar ezazu telesailek, adibidez, gazteei eta haien sexualitateari buruz ematen duten irudiaren inguruan. Ondoren, adieraz ezazu zure inguruko errealitatearekin bat egiten ote duen uste duzun, eta batera itzazu zure usteak.

Page 15: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

15

Thirteen(Idazlana)

Izena:

Ikasturtea:

Page 16: PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean · Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza. 2 Zinema eta hezkuntza E gungo gizartean dauden arazo ugari

16

Thirteen

Argumentu-sipnosia

Tracy, Los Ángelesko 13 urteko gaztea, Evierekin liluratuta dago, institutuko neskarik ezagunena baita.

Oso lagun onak egingo dira, eta Evie neska coolaren eragin arriskutsua dela eta, hasieran Tracy inuzentea zen arren,

gutxika bizitza-erritmo azkarrean murgildu eta aurretik zuen mugimendu gutxiko bizitzatik aldentzen da.

Tracy mundu basatian sartuko da, haren kontrola izan gabe. Bitartean, Melek, Tracyren amak, ahalegin guztiak egiten ditu alaba

izaten ari den muturreko itxuraldaketa ulertzeko.

Fitxa teknikoa

ZuzendaritzaCatherine Hardwicke

HerrialdeaEstatu Batuak

Urtea:2003

Iraupena100 min.

ProdukzioaJeffrey Levy-Hinte Michael London

GidoiaCatherine Hardwicke

Nikki Reed

MusikaMark Mothersbaugh

Brian Zarate

ArgazkigintzaElliot Davis

MuntaiaNancy Richardson

Banaketa-etxeaHispano Foxfilm

Fitxa artistikoa

Tracy FreelandEvan Rachel Wood

Evie ZamoraNikki Reed

Melanie FreelandHolly Hunter

Brooke LaLaineDeborah Kara Unger

BradyJeremy Sisto

Mason FreelandBrady Corbet

NoelVanessa Hudgens

AstridJenicka Carey

Ikasleentzako koaderno hau Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogía (CCP) zentroan egin da, Osasuna Eginbidean programan baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko. Ekimen horrek Drogei buruzko Plan Nazionalaren babesa dauka.

Berariaz debekatuta dago ikasleentzako koaderno hau guztiz edo zati batean kopiatzea, helburu komertzialekin, copyrighten jabeek idatziz baimenik eman gabe.

Testuak, diseinua eta lana bere osotasunean: © Asociación de Prensa Juvenil.Argazkigintza-materiala: © Fox Searchlight Pictures.

Argitaratzen du: Asociación de Prensa Juvenil, Aragón kalea, 466 - 08013 Bartzelona. Tel. (93) 207 50 52.Lehen argitalpena: Bartzelona, 2012ko apirila.

ISSN 1137-4926. (Zinemarako gida didaktikoak).

PROGRAMAREN EGILEA LAGUNTZAILEA