Programa cultural ayuntamiento 2018 EUSKERA...Horrela, lurrekoa denaren eta mitologiaren arteko...

12
Kultur Programazioa Tafalla 2018 iraila-abendua LG NA 1853-2012

Transcript of Programa cultural ayuntamiento 2018 EUSKERA...Horrela, lurrekoa denaren eta mitologiaren arteko...

Kultur ProgramazioaTafalla 2018 iraila-abendua

LG N

A 18

53-2

012

Bakardadean eta inkomunikazioan bizi diren familia kideen istorioa da, umorearen bitartez azaltzen dena. Saritua izandako “André y Dorine” lana egin zuten talde sortzaileak berak, zutik jarri duen lan berria da honakoa, maskara-antzerkia. Hitzik esan gabe, asko esan eta adierazten duena. Protagonista, ez ulertua sentitzen da, izan ere, gauza sinpleak besterik nahi ez dituen agure gaixoa da. Hain sinpleak diren gauzak, non bes-teek berarentzat duen garrantziaz ez diren ohartzen. Baina agure honek, amore eman beharrean, bere ilusioak betetzen saiatzen da indarrez eta duintasunez, hori da istorio honek duen politena. Honek, bizitzarekin jarraitzeko adierazitako gogo horiek, berarengan eta bere ingurukoengan eragina izango du. Larritasuna irribarrearekin konbinatuz, hunkituko gaituen egune-roko unibertsotik gogoeta egiteko gonbidapena.

XX. mende erdialdean, Bilboko itsasadarraren ondoan kokatzen den formatu handiko ikuskizuna da, non lantegi batean hainbat pertsona esklabotasun bizimodua daramaten,gau eta egun. Ekintzak oreka, balantza eta aireko ikuskizunaren bitartez adierazten dira, instrumentu euskaldunen musikaren laguntzaz.

Komunitate txiki batean gertatutako matxinadaren istorioa kontatzen duen zirku garaikideko musika ikuskizuna da. Lanean jasaten duten gehiegikeriaren aurka agertzen diren gizon eta emakume batzuen istorioa, hain zuzen. Pertsonaiak 60ko urteetako lan tradizionalean, lantegietako giroan, zentzugabekeri eta komikoak diren egoeretan mugitzen dira.

urriak 5 ostirala urriak 19 ostiralaA N T Z E R K I A ANTZERKIA - MUSIKA - ZIRKOA

Kulunka Teatro “Solitudes”

Lurrak Antzerkia“Lurrak”

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

“El mundo de la tarántula” da Pablo Carbonellen, panorama artistikoko artista polifazetikoenetako eta Espainiako musikako ikono den liburu berriaren izenburua da.

Liburua, non bere memoriak zabaltzen dituen, mar-txoaren 16an argitaratu zen, Blackiebooks argitale-txearen eskutik eta jada “ ez-fikzio” liburu salmentetan lehenengo postuetan dago.

Bakarrizketa eta musika duen ikuskizuna da honakoa. Argitasunaz, umorea erabiliz, haurtzarotik gaur egungo proiektuetara kontatzen duena.

Tauletan Espainiako azken 30 urteetan bizitako bidai emozionala gauzatzen du, bizitzara ainguratu zuten lagunak, lagundu zuten abestiak eta sorkuntza artis-tikoari erreparatuz.

Azken 24 urte hauetan bezala, Nazioarteko koralen zikloak ez du Tafallarekin duen konpromisora huts egin nahi izan. Aurreko urteetan bezala, eta Nafa-rroako Koru Federazioaren eskutik, jatorri ezberdina baina izendatzaile komuna izango duten 4 kontzertu programatu dira. Programa honakoa izango da:

Urriaren 29an: CONVIVIUM SINGERS (Reino Unido)Urriaren 30ean: ATENEO CHAMBER SINGERS (Filipinas)Urriaren 31ean: I VOCALISTI (Alemania)Azaroaren 1ean: SCHOLA CANTORUM (Noruega)

urr. 29,30,31 aza. 1M U S I K A

XXIV Nazioarteko Abesbatza Zikloa

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

urriak 27 larunbataM U S I K A

Pablo Carbonell“El mundo de la tarántula”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:00

Antolatzailea: Nafarroako Gobernua Nafarroako Abesbatza Feredarioza eta Tafallako Udalaren laguntzarekin.

Baserri baten eta baserri horretan bizi direnen istorioak kontatzen dituen dantza garaikideko pieza bat da Baserri. Historian zehar, euskaldunak hertsiki konektatuta egon dira etxebizitza sinple bat baino gehiago esan nahi duen etxearen irudira. Espazio honetan eguneroko ekintzak burutzen baitituzte eta arbasoei konektatuta egoten laguntzen diena baita.Arbasoek eta jainkoek espazioa zuten baserrian, yarlekuan. Lurtarren eta etereoen arteko konexio puntua gogoratzen zuten lursaila zen. Etxea mantendu, zaindu eta transmititu behar zen espazio sakratua zen.Kasu honetan,lehen semeak etxea utzi nahi du baina bere ahizpak, etxeko andreak, kontra egiten dio. Eta hona hemen gatazka. Emakume hauek funtsezko papera zuten, administrazioa haren kontura joan ohi zen.Familiaren nukleoko adorea oso handia zen, matriarkatua kontsideratzen zen. Horrela, lurrekoa denaren eta mitologiaren arteko bidaia oniriko honen hasiera da. Euskal kulturan zehar egin-dako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arte-ko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.

Zer gertatu zitekeen Siriako ustezko gerra arte ezberdinen arteko guda izan balitz? Agian Siriako biktimak … unibertso osoko biktimarik zorionekoenak ziratekeen, mundu osoko biztanleen inbidia. Jendea sorkuntzaz hilko balitz bonben ondorioz ere bai. Baina, tamalez, errealitatea beste bat da. Hala ere, arteak bere hitza oso presente eduki behar du zerbait aldatu nahi badu, gutxi bada ere. Horregatik, horren ezberdinak diren arteak ikuskizun honetan elkartu ziren; zuzeneko musika, dantza garaikidea, irudiak, poesía eta siriar narratiba, beste mota bateko guda bat proposatzeko, zeinak hiltzen duen bakarra gizakiak duen indarkeria den.

Arte komunitarioa. Bere helburua siriako holokaustoa, Siriako holokaustoa salatzea da. Arte komunitarioaren mundu mailako mugimendu baten barruan girotua dago, non arte eszenikoa eta ekintza politiko zein soziala uztartzen diren. ACNUR-ekin elkarlanean, Siriako errefuxiatuentzako diru laguntza lortzeko ikuskizuna da

azaroak 9 ostirala azaroak 16 ostiralaD A N T Z A M U LT I D I S Z I P L I N A R R A

Proyecto Larrua“Baserri”

Siria entre amores que matanDantza, musika, irudiak, poesia eta erkidego-artea

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua

Ástor Piazzollak iraultza ekarri zion XX. mende erdialdean Tangoaren generoari, Tango Berria genero berriari sorrera eman ziolarik. Askok laudatu zuten genero berri hau, baina beste askori ez zitzaien gustatu. Argi dagoena da,pasaden mendeko musikari aparta izan zela. Ikuskizun honetan maisu argentinarraren konposizio enblematikoenetako hainbat erakusten dira, hain ezagunak ez diren beste pieza batzuen ondoan. Oraingoan, Tafallakoa den Fernando Salinasen bandoneona eta Tafallako Musika Banda izango dira Piazzollaren obra hauek interpretatuko dituztenak. Dantzariak,tangoa ez baita ulertzen dantzaririk gabe, eta poesia pixka bat, emango diote bukaera ikuskizun honi.

azaroak 23 ostiralaM U S I K A

B. M. La Tafallesa y Fernando Salinas“El tango de Piazzolla”

Sarrera: 3 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Prest mendeetan ikusi ez den lapurretarik onena ikusteko? Dardara sortzen duen komedia da honakoa, non bere generoari fidel, egoerak zailtzen doaz obrak aurrera joan ahala. Banku-bulego bateko langileek erabaki dute iritsi dela justizia egiteko tenorea, Galinda lankideak konbentzituta. Plana zehatz-mehatz prestatu dute, Robin Hood moldea, baina plana ez da preseski uste bezala aterako…

azaroak 3 larunbataHIRUGARREN SEKTOREA

Teatro Talo“Una plantilla de atracadores”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Giuseppe deitutako aita bat; bere kulturaren pentsamendu ortodoxoarekin eta gizon batek izan ditzakeen frustrazio neurrigabeenekin, bizi da Imelda bere emaztearen ondoan. Familia ezin hobearen maskara mantendu arren, Edozein gauza jasaten du, bere alabak, Huanitak, mila buruhauste dituen bitartean. Obran zehar ezin da gizon andetar benezolarraren irudi mitikoa alde batera utzi, baina Nemesio, bere alaba Mariarekin, familia baten eta bestearen arteko kontraste kulturala erakustera etorriko dira. Tragikoa, komikoa eta iluna den lan honetan edozer gerta daiteke. Huanita pertsonaiak duen misterioaren ezagupenaren eta honek ekarriko dituen ondorioen zain daude pertsonaia guztiak.

18urteko mutil bat epaitegira deitu dute bere aitaren hilketa dela eta. Epaimahaiak erabaki beharko du mutila erruduna ala errugabea den. Itxuren atzetik dagoenaz hausnarketa egitera eramaten gaituen obra.Zerbait etikoa izango litzatekeena, azken finean gizakiaren arrazoibideak gure jokaera bideratuko balu. Elkarrizketa eta logikaren indarrak izango dira ematen diren lekukotasunak zalantzan jarriko dituztenak.Arrazionaltasuna, aurreiritzietako lainoaren arteko bidea, pasioak eta motibazioak irekitzen ari dena.Justiziaren jatorria e: giza kontzientzia.

azaroak 10 larunbata azaroak 17 larunbataHIRUGARREN SEKTOREA HIRUGARREN SEKTOREA

Teatro en costrucción“Huanita”

Teatro Cuatro“Un jurado sin piedad”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Nor da Judas? Berekoi eta traidore bat; baita negar egiten duen gizon bat; 8 urte izan zituen gizon bat, zeukan jostailu gustukoena eta bakarra beste haur bati eman ziona; semea ere izan zen …Zeru eta infernuaren arteko leku batean ospatzen da bere judizioa. Bada leku horretan, ”itxaropena” deituriko leku batean, askatasunaz erabakitzearen eta itxaropenaz jokatzearen ondorioak neurtuko diren, guztia, egiara, benetan gertatu den horretara iristeko.Azkeneko judiziorako, Judasen abokatuak eta fiskalak santuentzat, filosofoentzat eta martirientzat prestatu dituzte galderak, baina bai galderek eta baita erantzunek ere, ikusleak egoera deseroso batean jarriko dituzte. Bai, judizio bat edo hobeki esanda, ispilu bat. Erruduna ala errugabea?

azaroak 24 larunbataHIRUGARREN SEKTOREA

Tadzio Teatro“Los últimos días de Judas Iscariote”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Angelita eta Manuel, ezkonberriak, zoriontsu itzuli dira Parisen igarotako eztei-bidaiatik. Jada etxean, Manuelen osaba-izeba aristokraten bisita espero dute. Manuel, bere emaztearen izaera lotsatiarekin arduratuta dago, eta hori gainditzeko, Burdeosekoa den Chateau Margaux ardoa edatera bultzatzen du. Baina ardo kopa xumea beste gauza batean bihurtuko da eta honekin, nahaste izugarria ziurtatuko du obra honek. Argudio zorrotz eta dibertigarria duen zarzuela da honakoa. Zuzenean joko duten piano eta abeslari batez lagunduta egongo da.

abenduak 1 larunbataHIRUGARREN SEKTOREA

Titania Teatro“Chateau Margaux”

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

Esteban eta Marigelek burdindegi bat dute, elkar maite dute. Esteban eta Marigel zoriontsuak dira eta ez diote elkarri galdera askorik egiten. Dena oso ongi. Esteban eta Marigel dira. Baina egun batea, antzerkia herrira etortzen da eta Esteban aldatzen da. Kantatzen dago egun guztia egiak esaten … kantatu besterik ez du egiten. Sumendi eta majorettekin ametsetan dabil eta herritik atera nahi du Marigelekin Canariasetara, Teide ikustera … imajina ezazu Marigel!Imajina dezakezu? Sua ikusten du eta erretzearekin amesten du … abesten jarraitzen du … abestu, sugarrak bizitza erretzen duen bitartean.

abenduak 14 ostiralaA N T Z E R K I A

Nueve de Nueve Teatro“Con lo bien que estábamos (Ferretería Esteban)”

Sarrera: 10 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Isiltasun ametsek haur eskolako haurtxoen ikasgela indarrez hartzen du … baina bat batean, elektrikari bat ustekabean sartzen da, zein bere lanarengatik iluntasunari ohituta egonda, fidakor erretako bonbilla aldatzera doa. Jada funtzionatzen duela ikusteko, argia pizterakoan, konturatzen da benetan dagoen lekuaz … beranduegi, haurtxo bat negar zotinka hasten da, eta gero beste bat …“Lágrimas de cocodrilo” antzezlanean, hain aztoratuta dagoen ikasgelan lasaitasuna berreskuratzen biziko dituen gorabeherak ikusiko ditugu. Lortuko ote du?Egunerokoa den odisea honetan negarrak, algarak eta ezusteak ziurtatuak daude.

urriak 10 asteazkenaH A U R A N T Z E R K I AHaur eta Familien Zikloa

La pera limonera“Lágrimas de cocodrilo”

Sarrera: 3 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 18:00

Sei instrumentu (lehen eta bigarren biolina, biola, txeloa, kontrabaxua, kanpaiak eta moko -txirula) eta narratzaile batentzat Grimm anaien eguneratu eta moldatu den ipuina.Narrazioari indarra emateko musika erabiltzen dute baliabide gisa, narrazioaren beharrei moldatzen dena.Familia behartsu baten seme – alaben istorioa kontatzen da. Gurasoek mantendu ezin zituztenez, azoka batean utziak izan ziren. Gure bertsioan, ipuin klasikoaren elementu guztiak agertzen dira ( sorgina, txokolatezko etxetxoa … ) baina, gaur egungo errealitateari egokituta.

“Eva y Adán” mitoaren egokitzapen bat dugu baina gorputzetik eta honek dituen aukeretatik. Lehenengo emakumeak eta lehenengo gizonak lehenengo aldiz jakin-minaz elkarri begiratzen diote, antzekotasunak ikusten dituzte bata eta bestearen artean eta bizimodu basati eta idiliko batez gozatzen dute. “Eva y Adán” sexu edota genero edozein klixeren gainetik dago.Haur eta gurasoei bideratutako gaur egungo dantza ikuskizuna da. Jatorri, topaketa, sineskortasuna, jakin – mina, jokoa, garapena eta aurrerabidea dira lan honen oinarriak zeinak komunikazio eta giza erlazioetan murgiltzen gaituen. Antzerki Sareak gomendatutako ikuskizuna da hau. 2018ko Platea Programa.

urriak 24 asteazkena azaroak 14 asteazkenaHaur eta Familien Zikloa Haur eta Familien Zikloa

I P U I N M U S I K A L A D A N T Z A

La teatrería“Gretel y Hansel”

Otradanza“Eva y Adán”

Sarrera: 3 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 18:00

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 18:00

Tubala Brass Weeken seigarren edizioak kalitatezko proposamen batekin emango dio hasiera. Musikeneko Big Band-a (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) igoko du oholtzara, baita oso ospetsua den Adam Rapa tronpetari estatubatuarra ere. Horrela, gazte promesa eta izar baten eskutik, jazzak hasiera emango dio jaialdiari.

aben. 2 igandea TUBALA BRASS WEEK

Adam Rapa & Big Band de Musikene“Jazz for all”

aben. 3 astelehena aben. 4 asteartea TUBALA BRASS WEEK TUBALA BRASS WEEK

Tafallako Musika Bandak seigarren edizioko jaialdiaren irakasleekin ohola konpartitzeko aukera izango dute, nazioarteko proiekzioa eta aitortutako ibilbidea duten artistekin, hain zuzen. Hauek bakarlari eta bandarentzat eginak dauden lan esanguratsuenak interpretatuko dituzte.

Txikienak beti dira Tubala Brass Weeken apustua. Edizio honetarako, historiaren musikal ospetsuen gaia bultzatu da. Oraingo honetan, Tafallako Musika Udal-eskola anfitrioia izango da Noaingo Musika Udal-eskolako ikasleei ongi etorria emanez. Ohola eta inoiz ahaztuko ez duten esperientzia partekatuko dute.

Adam Rapa, Juan Carlos Matamoros eta La Tafallesa Banda“Metales a escena”

Tafalla eta Noaingo Musika Eskolak“Brass on Broadway”

Sarrera: 5 € - 20:00Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Sarrera: 3 € - 20:00Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Sarrera: 3 € - 20:00Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren hirugarren aldia da jaialdian. Honakoan, Daniel Schnyder konpositore Suitzarrak tronpeta eta orkestrarako sortutako obra interpretatuko da, non munduko orkestra onenekin dabilen eta oso ospetsua den Espainiar tronpetari Manuel Blanco, entzuteko zortea izango dugun.

aben. 5 asteazkena TUBALA BRASS WEEK

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa & Manuel Blanco

aben. 6 osteguna aben. 7 ostirala TUBALA BRASS WEEK TUBALA BRASS WEEK

Nafarroako Foru Federazioarekin elkarlanean, Tubala Brass Weekek Tafallako entzunaretoan “Hotsak” aurkezten du, musika koral tradizionala erro bezala duen proposamena. David Sánchez Andión-en zuzendaritzapean, Tubala Uxoa koralak , Tafallako koroak eta jaialdiko 4 irakaslek, jaialdirako espresuki konpondutako euskal musika folklorikoaren lan batzuk interpretatuko dituzte. Iruñekoa den Iñigo Casali konpositoreak, jaialdi honetarako espresuki egindako obra batek emango dio bukaera kontzertuari.

Septura Brass izango da jaialdiaren izarra. Londresekoak diren musikariak Tubal Brass Weeken seigarren edizioa itxiko dute eguberri aurreko egun hauetan ezin hobea izango den programarekin.Kontzertuaren bigarren zatian, Tafallakoa den Ángela Irañetak gidatuta, Tchaikovskyren “Cascanueces” lanaren gainean egindako soinu ikuspuntu berezia eskainiko dute.

Tafallako Abesbatzak & Tubala Brass Ensemble“Lur-Hotsak”

Septura Brass Septet“Christmas with Septura”

Sarrera: 10 € - 20:00Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Sarrera: 3 € - 20:00Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Sarrera: 6 € - 20:00Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Centro Cultural Tafalla Kulturguneko txarteldegian 12etatik 14etara eta 17etatik 21etara.

On line www.tafalla.es

Koru-abonua: 18 € (6 € aurreztu) Hirugarren sektorea-abonua: 25 € (5 € aurreztu)

Sarrera eta Abonuen salmenta

Abesbatza abonua urri. 29 CONVIVIUM SINGERS (Reino Unido)

urri. 30 ATENEO CHAMBER SINGERS (Filipinas)

urri. 31 I VOCALISTI (Alemania)

aza.. 1 SCHOLA CANTORUM (Noruega)

Hirugarren Sektoreko Abonua aza. 3 Teatro Talo (Pamplona) aza. 10 Teatro en costrucción (Elche) aza. 17 Teatro Cuatro (León) aza. 24 Tadzio Teatro (Ciudad Real) abe. 1 Titania Teatro

ABONU MOTAK

Centro Cultural Tafalla Kulturgu-neak entzumen urritasuna duenpertsonentzat anplifikazio siste-ma jarriko du behar duenaren esku.Agibideak eta erreserbak Ate-zaintzan

Centro Cultural Tafalla Kulturgu-neak egiten duen kultur eskaint-zaren berri izan nahi baduzu, eman zure posta elektronikoa: [email protected]