PRIMERAN! - elhuyar.eus · Lehen pausoetan laguntzeko, hemen daukazu Primeran!, euskara ikasten...

36
A1 EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOA IKASLEAREN LIBURUA Audio eta bideoen DVDa. PRIMERAN! Euskara ikasteko metodoa elhuyar

Transcript of PRIMERAN! - elhuyar.eus · Lehen pausoetan laguntzeko, hemen daukazu Primeran!, euskara ikasten...

A1EUROPAKO

ERREFERENTZIA MARKOA

IKASLEAREN LIBURUAAudio eta bideoen DVDa.

PRIMERAN!Euskara ikasteko metodoa

elhuyar

Ikasmaterial hau Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak ezarritako irizpideen baitan landu da eta HABEren onespena du.

Debekatuta dago liburu hau osorik edo honen zati bat erreproduzitzea, sistema informatiko batean biltegiratzea eta edonola edo edozein euskarritan –elektronikoa, mekanikoa, fotokopia edo bestelakoa– transmititzea, HABEren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe. Horrezaz gain, eta 15 urteko epean, Elhuyar Fundazioarena ere beharko da.

Egilea: Elhuyar AholkularitzaAzalaren diseinua: Sonia FerreiraDiseinua: Roberto Gutierrez Mirandamaketa: Elhuyar EdizioakIlustrazioak: Alai Zubimendi Idarretaargazkiak: Liburu honetako argazkiak creative commons lizentziapekoak (batzuk jabari publikokoak eta, beraz, erabilera librekoak, eta besteak erabilera mugatukoak) zein copyright-az babestuak dira, hala nola ArgazkiPress, Fotolia, Osakidetza, Koldo Alijostes Bordagarai (www.amaroa.com), EuskalKultura.com, Goierriko HITZA (Mikel Albisu), Akaba, S.A., StockPhoto freepik, eta Elhuyarreko fondokoak.

© argitalpen honena: HABE eta Elhuyar Fundazioa (2012)

Lege-gordailua: SS-1235/2012ISBN: 978-84-92457-81-6

Inprimatzailea: Leitzaran Grafikak. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain (Gip.)

Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitorpena jaso du: 2012-07-13

P R I M E R A N ! • III

Sarrera

Edukiak

1. UNITATEA. Ongi etorri 1

1. HASI1.1. Kaixo, ongi etorri1.2. Aurkezpenak1.3. Hobeto ezagutzeko

2. HARTU2.1. Euskaltegian izena ematen2.2. Euskara ikasi nahi dut2.3. Mintzalagun bila

3. BEHATU3.1. Munduko gazteak3.2. Non...?

4. EGIN4.1. Gelako hizkuntza4.2. Ikasturte honetarako asmo onen zerrenda

Kontuan hartuHiztegia

2. UNITATEA. Gure familia eta lagunak 13

1. HASI1.1. Familia motak1.2. Sonia eta Mikelen familia1.3. Familia ospetsuak

2. HARTU2.1. Monika eta Josuren ezkontza2.2. Nolakoa zara zu?

3. BEHATU3.1. Gurekin bizi dira3.2. Nori buruz ari da hizketan?

4. EGIN4.1. Familia osatu behar dugu4.2. Inguruko baten deskribapena4.3. Nolakoa zara besteentzat?4.4. Zure zuhaitz genealogikoa

Kontuan hartuHiztegia

3. UNITATEA. Gogoa non… 25

1. HASI1.1. Munduko zazpi mirari berriak1.2. Euskal Herriko mirariak

2. HARTU2.1. Zerain2.2. Oinez, autobusez, trenez...

3. BEHATU3.1. Herrigunea3.2. Batetik bestera3.3. Gidabaimena ateratzen

4. EGIN4.1. Antzararen jolasa4.2. Ibilbidea herrian

Kontuan hartuHiztegia

1-3 UNITATEEN AUTOEBALUAZIOA 37

4. UNITATEA. Jan eta edan 39

1. HASI1.1. Zer gustatzen zaizu?1.2. Zein da zure dieta?

2. HARTU2.1. Erosketa-zerrenda2.2. Gosetu gara!2.3. A zer prezioak!

3. BEHATU3.1. Jateko ohiturak3.2. Dena ez da txuleta!3.3. Gidabaimena ateratzen

4. EGIN4.1. Bizkotxo-lehiaketa4.2. Goazen elkartera!

Kontuan hartuHiztegia

5. UNITATEA. Egunero 51

1. HASI1.1. Zer duzu nahiago?1.2. Ospetsuak eta zaletasunak1.3. Aisialdia

2. HARTU2.1. Bitxikeriak eta ohiturak2.2. Estik gaur2.3. Zer egin du?

3. BEHATU3.1. Etxeko lanak3.2. Nork zer?

4. EGIN4.1. Komiki-lehiaketa4.2. Gure egunerokoa eta estresa

Kontuan hartuHiztegia

Aurkibidea

IV • P R I M E R A N !

6. UNITATEA. Salerosketak 63

1. HASI1.1. Nola erosten dugu?

2. HARTU2.1. Teledenda2.2. Tramankulua2.3. Saltzen, saltzen...

3. BEHATU3.1. Interneteko salerosketa-iruzurrak3.2. Idatzizko iragarkiak...3.3. Erosteko ohiturak aztertzen

4. EGIN4.1. Iragarki-taula

Kontuan hartuHiztegia

4-6 UNITATEEN AUTOEBALUAZIOA 75

7. UNITATEA. Goazen! 77

1. HASI1.1. Opor bereziak1.2. Aupa Etxebeste!1.3. Zer egiten duzu oporretan?

2. HARTU2.1. Maletak2.2. Oporretako planak

3. BEHATU3.1. Bidaiatzeko aholkuak3.2. Zurekin, edonora!3.3. Etxetik kanpo3.4. Baietz igarri...

4. EGIN4.1. Goazen egun-pasa!4.2. Ikasgelan egin ahal dena eta egin ezin dena

Kontuan hartuHiztegia

8. UNITATEA. Osasuna 89

1. HASI1.1. Gaixotasunak1.2. Aholkuak

2. HARTU2.1. Gaixotasun ohikoenak2.2. Sendabelarrak2.3. Gorputz-atalak2.4. Luzaketak

3. BEHATU3.1. Sentsibilizazio-kanpainak3.2. Harrera3.3. Mediku-kontsultan3.4. Aita-semeak medikutan

4. EGIN4.1. Luzaketa-saioak egin4.2. Sendabelarrak bildu eta krema egin

Kontuan hartuHiztegia

9. UNITATEA. Lana 101

1. HASI1.1. Txikitan1.2. Lanbidea eta izaera1.3. Lan bila

2. HARTU2.1. Egunkarietako iragarkiak2.2. Curriculum vitaea

3. BEHATU3.1. Lan-elkarrizketa3.2. Langabe profesionala

4. EGIN4.1. Curriculum vitaea osatzea4.2. Lanpostu egokiak bilatzea

Kontuan hartuHiztegia

7-9 UNITATEEN AUTOEBALUAZIOA 113

10. UNITATEA. Zaindu maite dugun hori… 115

1. HASI1.1. Bakoitza bere lekuan1.2. Jendearen jarrerak1.3. Ingurumena zaintzeko ardura etxean hasten

da2. HARTU

2.1. Birziklatu: bizitza berria2.2. Gai bakoitza bere lekuan2.3. Zer bota dezaket ontzi honetan?2.4. Energia aurrezteko gomendioak

3. BEHATU3.1. Oporraldi ekologikoak3.2. Zer egin etxeko traste zaharrekin?3.3. Zenbat irauten dute hondakinek?3.4. Trapu zaharrak

4. EGIN4.1. Eta euskaltegian, zer?4.2. Kartelak euskaltegian

Kontuan hartuHiztegia

11. UNITATEA. Zer gara gu… 127

1. HASI1.1. Euskaldunak1.2. Euskal Herria oroigarri

2. HARTU2.1. Euskal2.2. Euskal ohiturak eta tradizioak2.3. Euskal txapela

3. BEHATU3.1. Kantatzen duen herria

P R I M E R A N ! • V

3.2. Euskal mitologia3.3. Euskal Herriko jaiak

4. EGIN4.1. Gure herriko berezitasunak4.2. Ipuina sortu

Kontuan hartuHiztegia

12. UNITATEA. Sasoian 139

1. HASI1.1. Kirolak1.2. Kirol-eskaintza

2. HARTU2.1. Euskal Herriko kirolak

2.2. Kirola bai, baina zein?2.3. Kiroldegian2.4. Minik hartu gabe!

3. BEHATU3.1. Ikusi mendizaleak!3.2. Euskal Herriko mendiak3.3. Mendira bai, baina tentuz!3.4. zer eramango dugu?

4. EGIN4.1. Euskal Herriko natur parkeak4.2. Ibilaldia natur parkera

Hiztegia

10-12 UNITATEEN AUTOEBALUAZIOA 149

P R I M E R A N ! • VII

PRIMERAN!

Euskara ikastea erabaki duzu. Zorionak! Lehen pausoetan laguntzeko, hemen daukazu Primeran!, euskara ikasten hasteko metodoa.

Primeran! ikasgelan erabiltzeko dago pentsatuta, ikaskideekin elkarreraginean eta irakasleak lagunduta edo bideratuta. Materiala sortzean eta antolatzean, kontuan izan ditugu HABEren Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua eta Europako Erreferentzia Markoa, hain zuzen ere, A1 mailari dagozkion definizio eta edukiak. Horrela, A1 maila gaindituta, ikaslea gai izango da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen dituen esapideak ulertzeko eta erabiltzeko, baita berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak osatzeko ere; amaieran, ikasleak jakingo du bere buruaren eta besteren aurkezpena egiten, eta oinarrizko informazioa ematen eta eskatzen helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruz; azkenik, ikaslea gai izango da euskaraz oinarrizko harremanak izateko, solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio eta laguntzeko prest badago.

Langai didaktikoak prestatzean, A1 mailaren amaieran ikasleak izan behar dituen gaitasun komunikatibo horiek hartu ditugu aintzat eta ikaslearen komunikazio-gaitasunean oinarritu gara, ekintzara bideratutako ikuspegiaren bidez. Gainera, beste ikuspegi hauek ere hartu ditugu kontuan: landu eta garatu beharreko ezagutza testuinguru baten barruan eskaini dugu; ikaslea dago jarrita curriculumaren erdigunean, ikaslea bera da ardatz nagusia; trebetasunen arteko konbinazioa lehenetsi dugu, trebetasun guztiak lantzen dira; azkenik, langaiak ikaslearentzat motibagarriak izateko ahalegina egin dugu, hau da, ikaslearen komunikatzeko borondatea garatzeko bideak ezarri ditugu.

MaterialaPrimeran! materialak lau osagai nagusi ditu; horietatik, hiru ikasleari dagozkio eta bat irakasleari.

Ikaslearen liburua12 unitate didaktikoz osatua, horietako bakoitza gai baten inguruan, eta 12.a aurreko guztiak errepasatzekoa.

Ikaslearen lan-koadernoaEskuliburuan ikasitakoa sendotzeko edo indartzeko ariketak, hizkuntzaren alderdi zehatz batzuk lantzeko. Eskuliburuaren osagarriak dira, eta 12 unitate dituzte.

Ikaslearen portfolioaIkasteko tresna bat da, ikasleak materialak, gogoetak, ekoitzitakoa… jasotzeko.

Irakaslearen liburuaIrakaslearentzako gida. Ikaslearen 12 unitateetan zer eta nola landu behar den azaltzen du. Hemen daude jasota ariketen erantzunak eta testuen transkripzioak.

VIII • P R I M E R A N !

IkastunitateakIkaslearen liburua da Primeran! metodoko osagai nagusia, eta horren arabera dago antolatuta gainerako materiala. 12 ikastunitateak egitura honen arabera daude antolatuta:

AzalaOrrialde batean laburbiltzen da ikastunitatean zer egingo den eta zer landuko den.

1. HasiSarrera da, lehen urratsa, gaiaren aurkezpena. Ahalegin berezia egiten da ikaslearen aurrezagutzak aktibatzeko; interesa edo jakin-mina piztu nahi da, unitatean aurrera egiteko motibatu.

2. HartuUlermen-ariketak dira, ahozko zein idatzizko testuekin, eta eduki berriak testuinguruan aurkezten dira. Ereduak ematen zaizkio ikasleari, gero erabil ditzan.

3. BehatuTestuak (ahozkoak zein idatzizkoak) aztertu eta ulertu behar ditu ikasleak, forma zehatz batzuk behatu, hipotesiak egin eta ondorioak atera, batzuetan bakarka, beste batzuetan taldean.

4. EginIkastunitatean ikusitakoa eta ikasitakoa kontuan izanik, ekintzara bideratzen da ikaslea, zerbait zehatza egitera; hizkuntzaren erabilera gidatua eta benetakoa egiten da: zerbait adostu, informazioa bildu edo trukatu, testuak sortu… Egindakoa portfolioan gorde daiteke.

Ikus-entzunezkoakIkastunitateetan eta lan-koadernoan erabiltzen diren entzungaiak eta bideoak DVD batean daude jasota eta ikaslearen eskuliburuarekin batera doa; transkripzioak, berriz, irakaslearen liburuan daude.

Kontuan hartuOinarrizko hainbat gramatika-azalpen labur, ikastunitatean azaldutakoen gainean.

HiztegiaIkastunitatean agertutako hitz berri nagusiak, alfabetoaren arabera ordenatuta, euskaratik gaztelaniara eta mugagabean. Adierazgarrienak jaso dira, eta gaztelaniazkoa eta euskarazkoak oso antzekoak zirenean ez dira jaso.

P R I M E R A N ! • IX

Ikonoak eta oharrakIkasleari laguntzeko eta zer egin behar duen jakiteko, hainbat ikono erabili ditugu:

Halaber, batzuetan, testu nagusiaren eskuinaldean, hainbat ohar txertatu ditugu post-iten itxura emanda:

AutoebaluazioaIkasitakoa ebaluatzeko, 3 unitatean behin autoebaluaziorako proposamena dator. Helburua da ikasleak atzera begiratzea, egindako bideaz jabetzea eta hausnartzea. Hiru zati dauzka, sentimenduak, ikasitakoa eta azpimarratzekoak nabarmentzeko.

Horiek guztiak azalduta, dena errazagoa izango da.

Animo, euskara ikasteko bidean.

Baietz Primeran aritu!

idatzi

hitz egin

entzun

ikusi

irakurri

askotarikoa

Informazioa eta azalpen lagungarriak

Esaldi-ereduak, ikasleek antzekoak egiteko

X • P R I M E R A N !

EDUKIAK

HELBURUAK HIZKUNTZA-EDUKIAK1.Ongi etorri!

•Ohikoagurraketaerantzunakezagutzeaetaerabiltzea• Pertsonakaurkeztea• Datupertsonalakeskatzeaetaematea(inprimakiakedo

fitxak betetzeko)• Gustuakadieraztea• Euskaraikastekoarrazoiakadieraztea• Ikasgelakoohikoesaldiakzerrendatzeaetaikastea• Ikasturterakoasmoonenzerrendaosatzea

• Aditza:bizi izan• Aditza:nor eta nor-nork (nor 3. pertsona,

kasu batzuk)• Deklinabidea:nor, non eta nongo• Euskalalfabetoa• Helbidea• Izenordainak• Zenbakiak(0-100)

2.Gure familia eta lagunak

• Familiamotaketakideenartekoahaidetasunadeskribatzea

• Nortasunaetaezaugarrifisikoakdeskribatzea• Norberarenetaingurukoenezaugarrinagusiakahozeta

idatziz adieraztea• Ahaidetasunamarrazkibidez(zuhaitzgenealogikoa)

azaltzea

• Aditza:nor-nork (nor 3. pertsona, osorik)• Deklinabidea:noren• Esamoldeak:“etxekoak”eta“gure”•Nolakoa(k)

3.Gogoa non…

•MundukoetaEuskalHerrikolekubereziakdeskribatzea• Hiri,herrietaauzoakdeskribatzea,zerbitzuetaosagai

nagusiak barne• Lekubatetikbesterajoatekoerakdeskribatzea• Lekubatetikbesteramugitzekojarraibideakematea• Antzararenjolasaprestatzea• Hirian/herrian/auzoanibilbidebatprestatuetaegitea

• Agintera(aditz-partizipioarenbidez)•Badago (zer), ez dago -rik• Deklinabidea:nondik eta nora• Deklinabidea:zerez• Espazio-nozioak:aurrean, gainean,

ondoan…• Leku-adberbioak:hemen, hor, han• Lekuak:-tegi, leku, etxe…• Nominalizazioa:zertara

1-2-3 UNITATEEN AUTOEBALUZIOA4.Jan eta edan

• Janariengainekogustuakadieraztea• Jatekoohitureiburuzhitzegitea,norberarenakadieraztea

eta besteenak jasotzea• Erosketa-zerrendakegitea• Errezetakidaztea• Erosgaienprezioakgaldetuetaerantzutea• Jarraibideakematea• Afariaantolatzea

• Aditza:gustatzen zait• Aditza:nor-nori• Aditza:ohiturazkoa•Balio izan• Deklinabidea:hurbiltasuna(-ok)• Erabileraedohelburua:zertarako• Gehientasuna:(-rik) -ena•Maiztasuna:noizean behin, (astean)

batzuetan, (ia) egunero• Neurriaketakopuruak•Prest egon zertarako• Sekuentzialineala:aurretik, bitartean,

ondoren…

5.Egunero

• Norberarengustuaketazaletasunakadierazietabesteenak ulertzea

• Aisialdikoohikojarduerezhitzegitea,maiztasunetaguzti• Besteherrialde/kulturabatzuetakobitxikerieneta

ohituren gainean aritzea• Norberarenmaniakedoohiturabitxiakdeskribatzea• Eguneanbertanegindakoekintzakadieraztea• Etxekolanengainekoinkestabete,azaldueta

besteenekin alderatzea• Pertsonaiabatenegunerokoadeskribatzea• Estresarengainekogaldetegibatprestatuetainkesta

egitea

• Aditza:nor eta nor-nork bereiztea• Aditza:ohiturazkoa• Aditza:orainaldiburutua• Deklinabidea:noiz• Izugarri/batere• Konparazioa:gehiago/gutxiago•Maiztasuna:egunero,astean behin/

bitan, hilean behin/bitan• Zer ordu da? Zer ordutan?

P R I M E R A N ! • XI

6.Saleros ketak

• Erostekoohiturakaztertuetanorberarenakadieraztea• Erostekoeradesberdinenabantailaketadesabantailak

adieraztea• Salgaiak/erosgaiakdeskribatzea,funtzionalitateaetaalde

onak nabarmenduta• Eskaintzakalderatuetaonena/gustukoenaaukeratzea,

arrazoituta• Etxearengela-banaketadeskribatuetamarraztea• Iragarkiakaztertuetalaburrakidaztea• Iragarki-taulaantolatuetaabianjartzea

• Aditza:behar/nahi/balio izan• Aditza:eduki• Deklinabidea:zertarako• Kausala: -elako• Konparazioa:baino -ago(a)(k), gehiago,

gutxiago

4-5-6 UNITATEEN AUTOEBALUZIOA7.Goazen!

•Oporrezetabidaiezhitzeginetadeskribatzea•Oporretarakoetabidaietarakobeharrezkoakdiren

objektuak identifikatzea• Aisialdikoeskaintzaaztertuetagustukoakadieraztea• Bidaiatzekoaholkubatzukaztertuetagehiagoematea• Egun-pasaantolatuetaegitea• Ikasgelakoarauakerabakietakartelakegitea

• Aditza:Egin ahal /ezin egin• Aditza:etorkizuna• Deklinabidea:norekin• Iritziaematea:uste -(e)la• Nominalizazioa:beharrezkoa da… -t(z)ea

8.Osasuna

•Ohikogaixotasunak,sintomaketasendatzekoaholkuakaztertu eta adieraztea

• Gorputz-atalakidentifikatzea• Animo-egoerakadieraztea• Aginduakedojarraibideakematea• Luzaketa-saiobatprestatuetaegitea• Sendabelarrekinukenduedokremabategitea

• Aditza:agintera• Aditza:baldintzaerreala• Aditza:nor-nori-nork• Deklinabidea:norentzat• Nola: -ta/-rik• Nominalizazioa:komeni/beharrezkoa/

ona/txarra da -t(z)ea

9.Lana

• Lanbideezetahaienezaugarriezhitzegitea• Lanaaurkitzekobideakaztertzea• Norberarenlan-esperientziaadieraztea• Egunkarietakolan-eskaintzakaztertzea• Curriculumvitaeakaztertuetanorberarenaidaztea• Lan-elkarrizketakaztertuetalanerakogaitasunak

nabarmentzea• Ikaskideentzatlanpostuegokiakbilatzea

• Aditza:lehenaldia• Atzizkiak: -t(z)aile, -(l)ari, -gin/gile• Denborazkoak:lehen, duela 2 urte, orain

dela urte asko, -(e)nean…• Nominalizazioa:garrantzitsua da -t(z)ea• Nominalizazioa:zertan jakin• Zehar-galdera

7-8-9 UNITATEEN AUTOEBALUZIOA10.Zaindu maite dugun hori

• Ingurumenazaintzearengarrantziazhitzeginetagomendio nagusiak ezagutzea

• Hondakinenkudeaketariburuzhitzegitea• Ingurumenazaintzenlaguntzekoneurriezjardutea• Euskaltegiarenegoeraaztertzea• Gutxiagokutsatzekoedoenergiaaurreztekogomendioak

prestatu, kartelak egin eta jartzea

• Aditza:aginterazehar-estiloan• Aditza:ahalera• Deklinabidea:zerezko• Denborazkoa: -(e)nean

11.Zer gara gu…

• Euskaldunonetaeuskalkulturarenberezitasunezhitzegineta iritzia ematea

• Euskalkulturarenosagaibatzukezagutzea• Euskalabestiaketakontakizunakezagutzea• Norberarenhiriko/herriko/auzokoberezitasunakaztertu

eta idatziz jasotzea• Ipuinakasmatuetaidaztea

• Aditztrinkoaklehenaldian• Aditza:lehenaldia• Erlatiboa• Konparazioa:bezain eta adina• Zenbakiak:ordinalak

12.Sasoian

• Kirolengaineanhitzeginetazaletasunak/gustuakadieraztea

• Hiriko/herriko/auzokokirol-eskaintzaaztertzea• EuskalHerrikoherri-kirolakaztertuetaezagutzea• Izenaematekoinprimakiakbetetzea•Mendirajoatekoaholkuakaztertzea•Mendiraeramanbeharrekogauzenzerrendaegineta

adostea• EuskalHerrikonaturparkeakaztertuetatxangoa

antolatzea haietako batera

• Aurrekounitateetanazaldutakohainbat

10-11-12 UNITATEEN AUTOEBALUZIOA

1. ikastunitatea

Ongi etorri!Zer egingo dugu:• Ikaskideak ezagutu eta zeure burua aurkeztu.• Ohiko esaldiak zerrendatu eta ikasgelako paretan jarri.• Euskara ikasteko asmo onen zerrenda idatzi.

Eduki gramatikalakAditza: nor orainaldia ukan aditza: dut/ditut, duzu/dituzu, du/ditu bizi izan aditza: ni bizi naiz, zu bizi zara…Deklinabidea: nor, nork (nik, hark eta zuk), nongo eta non.Zenbakiak: 1etik 100era.

1. Hasi

2 • P R I M E R A N !

bi

Irakasleak taldeko zerrenda emango dizue. Bikoteka, taldeko beste ikaskideengana joan. Zuen burua aurkeztu eta izena galdetu. Begiratu ea gaur zerrendako ikasle guztiak etorri diren, eta apuntatu zerrendan.

1.2 Aurkezpenak

Hemen dituzu iaz euskaltegira etorri ziren ikasle batzuen aurkezpenak. Ikusi bideoa, eta azpimarratu fitxetan errepikatzen diren hitz edo bukaerak:

Eredu honen arabera, idatzi zure fitxa.

1.1 Kaixo, ongi etorri!

Izena naiz, lekua+koa naiz eta lanbidea naiz

Zure argazkia

Kaixo! Ni Leire naiz, eta

zu? Ni Jon. Beatriz. Markel.

Zelan? Jon Ander naiz, Gasteizkoa naiz. Udaletxean egiten dut lan.

Lorezaina naiz.

Zer moduz? Maddi naiz, Irungoa naiz, baina Miarritzen egiten dut lan.

Surf-irakaslea naiz.

Kaixo! Nire izena Naroa da; bizkaitarra naiz,

Bermeokoa, eta ospitalean egiten dut lan. Medikua naiz.

Kaixo, Bruno naiz. Barakaldokoa naiz eta informatikaria

naiz.

Kaixo, Iñigo naiz eta Lodosakoa naiz.

Herriko kooperatiban egiten dut lan.

Kaixo, zer moduz? Nire izena Beñat da.

Zurea?

Kaixo, ni Miren naiz.

Nola izena duzu?

1. ikastunitatea Ongi etorri!

P R I M E R A N ! • 3hiru

—Zer gustatzen zaizu, arraina ala haragia? Niri haragia, eta zuri?

—Niri? Biak, arraina eta haragia.

1.3 Hobeto ezagutzeko

Galdetegi bat prestatu dugu. Lehenik bete, eta gero zure ikaskide batekin hitz egin:

Zer gustatzen zaizu…

Mendia ala itsasoa?

Gozoa ala gazia?

Tea ala kafea?

Uda ala negua?

Autoa ala motorra?

Pilota ala futbola?

Arraina ala haragia?

Zenbat hizkuntza dakizkizu?

Bat (1) Hiru (3) Bost (5)

Bi (2) Lau (4) …

Zein dira?

Hizkuntza ONDO ERDIZKA GAIZKI

idazten dut

ulertzen dut

hitz egiten dut

Berreskuratu aurreko ariketako fitxa eta erantsi datu berriak.

Nik gaztelaniaz ondo hitz egiten dut.

2. Hartu

4 • P R I M E R A N !

lau

Leirek telefono-zenbakia eman du, eta Inesek ere bai. Osatu:

J Zein da Inesen telefono-zenbakia? __________________________________________

J Eta zurea? Zein da zure telefono-zenbakia? _____________________________________

Eskatu telefono-zenbakia ikaskideei, eta jarri hemen:

IKASKIDEA TELEFONO-ZENBAKIA

–Kaixo! Egun on!–Aupa. Izena ematera nator. Euskara ikasi nahi dut.–Oso ondo. Fitxa bat beteko dugu, eta zure datu batzuk behar ditut. Ea… Hasteko, izena eta abizena.–Ines Garaigordobil naiz.–Nola esan duzu abizena? Errepikatuko, mesedez?–Bai, ez da erraza: Garaigordobil.–Oso ondo. Eta non jaio zinen? Hemen?–Ez, ez naiz Laudion jaioa; nire jaioterria Derio da.–Ondo. Eta zenbat urte dituzu? Fitxan jarri behar dut…–Lasai. Hogeita hamahiru urte ditut, hogeita hamalau egiteko. Datorren astean.–Laster, orduan. Eta zertan egiten duzu lan?–Udaltzaina naiz.–Primeran. Eta noiz nahiago duzu, goizez, arratsaldez, gauez? Berdin zaizu?–Txandaka egiten dut lan, goizez eta arratsaldez. Orduan, onena izango da gauez.–Gauez ez da erraza. Badaezpada ere, telefono-zenbakia eskatu behar dizut. Emango didazu, mesedez?–Bai: sei sei bi, hiru zazpi lau, bi bat bi–… bi bat bi. Oso ondo. Ba, bukatu dugu. Eskerrik asko!–Ez da ezer. Adio!

–Kaixo!–Egun on, bai!–Izena ematera nator, euskara ikasteko.–Oso ondo. Fitxa bat bete behar dugu, zure datuekin. Nola duzu izena?–Leire, Leire naiz.–Oso ondo, Leire, eta abizena?–Valverde.–Eta nongoa zara, Leire?–Hernanikoa.–Primeran. Eta zenbat urte dituzu?–Berrogeita bi. Beno, bat, bi oraindik ez ditut egin…–Berdin du, berdin du. Eta zer lanbide daukazu? Zertan egiten duzu lan?–Auto-saltzailea naiz, autoak saltzen ditut.–Ondo. Eta iaz zer mailatan ibili zinen, Leire?–2. mailan.–Oso ondo. Eta telefono-zenbakia? Emango didazu, mesedez?–Etxekoa edo eskukoa?–Zuk nahi duzuna.–Hauxe da etxekoa: bederatzi lau hiru, hiru hiru bi, bi bost bost.–Oso ondo, Leire. Eskerrik asko, eta deituko dizugu.–Zuri, eta agur.

2.1 Euskaltegian izena ematen

Idazkaritzan ikasle batzuk izena ematen ikusi dituzu. Irakurri elkarrizketak, eta bete bakoitzaren fitxa.

1. elkarrizketaIZENA: __________________________________________

ABIZENA: _______________________________________

JAIOTERRIA: _____________________________________

ADINA: _________________________________________

LANBIDEA: ______________________________________

TELEFONO-ZENBAKIA: _____________________________

2. elkarrizketaIZENA: __________________________________________

ABIZENA: _______________________________________

JAIOTERRIA: _____________________________________

ADINA: _________________________________________

LANBIDEA: ______________________________________

TELEFONO-ZENBAKIA: _____________________________

Zenbakiak

0: zero 1: bat 2: bi 3: hiru4: lau 5: bost 6: sei

7: zazpi 8: zortzi9: bederatzi

1. ikastunitatea Ongi etorri!

P R I M E R A N ! • 5bost

Hona hemen idazkariak egin dituen galderak edo antzekoak. Zer informazio jasoko dugu galdera horiek

eginda? Egin loturak:

ADINA LANBIDEA IZEN-ABIZENAK JAIOTERRIA BIZILEKUA

Nola duzu izena?Izen-abizenak emango dizkidazu, mesedez?Zein dira zure izen-abizenak?

Nongoa zara?Non jaio zinen?Zein da zure jaioterria?

Zenbat urte dituzu?Zer adin daukazu?

Non bizi zara?Zein da zure bizilekua?

Zein da zure lanbidea?Zer lanbide daukazu?Zertan egiten duzu lan?

2.2 Euskara ikasi nahi dut

Euskara ikasteko, era askotako arrazoiak dauzka jendeak. Ikasle batzuei galdetu diete zergatik ari diren euskara ikasten, eta beste galdera batzuk ere bai: izen-abizenak, beste hizkuntzak, zer egiten duten gustura ikasgelan… Bideoa ikusi eta ondorengo taula bete behar duzu, jasotako informazioarekin.

1. bideoa 2. bideoa 3. bideoa Ni

Nor eta nongoa

Euskara ikasteko arrazoia(k)

Zaletasunak

Beste hizkuntzarik

Gustuko ariketak

Eta zuk, nola erantzungo diozu inkestari? Zergatik ikasi nahi duzu euskara? Aurreko ereduak kontuan hartuta, idatzi erantzuna eskuineko zutabean (Ni).

2.3 Mintzalagun bila

Ikasle hauek goi-mailakoak dira, eta mintzalagun bila dabiltza:

Zein da zuretzako mintzalagun aproposa? Adierazi ikaskide bati zure aukera eta zergatik.

KarmeloIgorrekoaBerrogeita hamar urteMedikua

IgorOrdiziakoaHemezortzi urteErrugbizalea

GaraziBarakaldokoaHogeita hamalau urteParrandazalea

MaddiBaionakoaHemeretzi urteTxokolatezalea

LurHernanikoaHogeita bost urte

Zinemazalea

Nik Karmelo aukeratu dut. Medikua da, ni bezala. Zuk?…

3. Behatu

6 • P R I M E R A N !

sei

3.1 Munduko gazteak

Ikasle hauek Euskara Munduan programakoak dira. Euskal Herrira iritsi dira, eta Andonirekin, koordinatzailearekin, elkartu dira.

Entzun bitartean, osatu zerrendak. Apuntatu ikaslearen izena eta nongoa den, ikaskide batekin.

Izena Herrialdea

Steve Reno

Ondoren, bi multzo egin behar dituzue: Ameriketakoak eta Europakoak. Ikaskidearekin batera, osatu bi multzoak:

Amerika Europa

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

____________________________

Euskaraz gain, zein hizkuntza entzungo da multzo bakoitzean?

Steve Renokoa da, ezta?Eta Cristina?

Cristina Txilekoa da; beraz, Ameriketako zerrendara.

1990etik, Eusko Jaurlaritzak “Euskara Munduan” programa antolatzen du. Mundu osoko euskal etxeetako euskara-ikasleak daude programa horretan: Txilekoak, Pariskoak, Bartzelonakoak, Argentinakoak…

Ikasle-talde bat etorri da Euskal Herrira 15 egun pasatzera, gure herria ezagutzera. Euskara ikasi eta ondo pasatu nahi dute.

Nongo

Izena bokalez amaitzen bada, -koa; adibidez, Txilekoa.

Izena kontsonantez amaitzen bada, -koa, -ekoa; adibidez, Buenos Aireskoa, Buenos Airesekoa.

-n/-l kontsonantez amaitzen bada, -goa; adibidez, Brasilgoa.

1. ikastunitatea Ongi etorri!

P R I M E R A N ! • 7zazpi

3.2 Non…?

Euskal Herrira etorri diren ikasle horiei erakusteko, hemengo janaririk eta txokorik politenak aukeratu behar ditugu. Erabaki aurretik, hitz egin zuen artean, eta erantzun galdera hauei.

Non jango ditugu

babarrunak?

piperrak?

txokolatea?

Non edango dugu

txakolina?

sagardoa?

kalimotxoa?

Non ikusiko ditugu

surflariak?

Ken Folletten estatua?

olatu handiak?

Prestatu gida ikasleentzat:

Zer non ikusi euskal Herrian

GIDA

Babarrunak TolosanPiperrak…

Non

Bokalez amaitzen bada, -n; adibidez, Araban.

Kontsonantez amaitzen bada, -en; adibidez, Gasteizen.

4. Egin

8 • P R I M E R A N !

zortzi

Kaixo, Paul!

Hemen nago, Lazkaon. Azkenean, iritsi naiz. Euskara ikastera etorri naiz, eta egia esateko, pixka bat

urduri nago. Barnetegiko lagunak oso atseginak dira. Beti laguntzeko prest. Edozein toki, edozein une

aprobetxatzen dugu euskaraz hitz egiteko. Onena saiatzea da! Irakasleak esan digu Interneten gauza

asko daudela guretzat. Adibidez, www.ikasbil.net ataria. Hor irakurgaiak eta entzungaiak daude. Baita

ariketak ere. Maila guztietakoak eta asko. Egingo ditut. Nire mailakoak, noski, baina saiatuko naiz egiten.

Bideoak ikusi eta entzutea oso ona da hitz berriak ikasteko. Eta notizia motzak irakurtzea! Lastima! Niri

ez zait irakurtzea asko gustatzen, baina... Euskara ikasi nahi dut; badakizu, nire lanerako.

Oraingoz, besterik ez. Berriz idatziko dizut. Ondo ibili, eta goraintziak koadrilakoei.

Cristina

4.1 Gelako hizkuntza

Ikaskide batekin, egin ikasi dituzun esaldi edo hitzen zerrenda. Horretarako, osatu taula hau:

Gelan sartzean: _____________________________________________________________________________

Gelatik irtetean: __________________________________________________________________________

Deitzeko: ____________________________________________________________________________________

Zerbait eskatzeko: ___________________________________________________________________________

Errepikatzeko: _______________________________________________________________________________

Esanahia ez dakizunean: _____________________________________________________________________

Oharren bat emateko: ________________________________________________________________________

Besterik behar duzu? ___________________________________________________________________

___________________________________________________________________

___________________________________________________________________

Erabaki zuen artean zein diren garrantzitsuak, gero gelako paretetan ipintzeko. Kopiatu paper batean, eta gorde portfolioan.

4.2 Ikasturte honetarako asmo onen zerrenda

Irakurri mezu hau:

Barkatu!Mesedez!Aizu! Nola esaten da ___________________________ euskaraz?

Nola idazten da ___________________________?

Zer esan nahi du ___________________________?

Bihar, berandu etorriko naiz.

Kaixo, egun on!Etxeko lanik ba al dago biharko?

Bihar arte!Berandu nator, barkatu!

Ez dut ulertzen.

1. ikastunitatea Ongi etorri!

P R I M E R A N ! • 9bederatzi

Zer egiten du Cristinak euskara ikasteko? Azpimarratu testuan, eta gero konparatu zure ikaskide batekin.

Zer egingo duzu zuk? Aukeratu zerrenda honetatik. Gorde zerrenda portfolioan.

ZER EGIN NAHI DUZU IKASTURTE HONETAN?

Gelan euskaraz hitz egin

Gramatika-ariketak egin

Euskal abestiak ikasi

Itzulpenak egin

Euskaraz hitz egin

Testuak irakurri

Euskaraz idatzi

Lagun berriak egin

Egunkaria euskaraz irakurri

Euskarazko grabazioak entzun

Ikaskideekin afariak egin

Telebista ikusi

Irratia entzun

Bikote euskalduna aurkitu

Mintzalaguna aurkitu

Ikasbil webgunean izena emanBesterik…__________________________________________________________

__________________________________________________________

Aukeratu ondoren, talde handian, komentatu zer aukeratu duzuen eta ikusi zer puntu komun dituzuen, hau da, zehaztu taldeak zer egin nahi duen ikasturte honetan.

Zer egin nahi dute ikasle gehienek? Jaso hemen.

•_________________________________________________________________________________________________________________________

•_________________________________________________________________________________________________________________________

Denon artean, ikasturte berrirako ditugun asmo onak idatziko ditugu. Irakaslearekin adostu zer egin zerrendarekin.

Gelan jarri

Gorde portfolioan

Beste bat

Ikasturte amaieran ikusiko dugu bete diren

ala ez!

Kontuan hartu

10 • P R I M E R A N !

hamar

Deklinabidea

NorOinarrizko kasua da. Singularra: -a Plurala: -ak

Nor etorri da? Mutila etorri daNor erori da? Umeak erori dira

Izen propioei ez jarri mugatzailerik:

Mikelø joan da. Zu Heleneø zara. Laudioø herri polita da

NongoJatorria adierazteko, -(e)koa edo -goa atzizkiak erabiltzen dira:

Nongoa zara? Ordiziakoa naiz

Izena bokalez amaitzen bada, -koaIzena kontsonantez amaitzen bada, -(e)koa/-goa

Lazkaokoa Irangoa Argentinakoa Pariskoa

Galdera Baiezkoa EzezkoaArbizukoa zara? Bai, Arbizukoa naiz Ez, ez naiz Arbizukoa

NonLekua adierazteko.Izena bokalez amaitzen bada, -n.

Sao Paulon

Izena kontsonantez amaitzen bada, -en.

Buenos Airesen

Agurtzeko erak

AGURTZEKOERA BATZUK

ERANTZUTEKOERA BATZUK

HASIERAN Aupa!Kaixo!

Egun on!Arratsalde on!Gabon!

Aupa!Kaixo!

Berdin!Baita zuri ere!

AMAIERAN Bihar arte!Agur!Ikusi arte!Adio!

Bihar arte!Agur!Ikusi arte!Adio!

Ikaslearen lan-koadernoko 11., 12. eta 13. ariketak.

Ikaslearen lan-koadernoko 1., 2., 3. eta 4. ariketak.

Aditza

Aditza: nor, oraina

Ni naiz Hi haiz Hura da Gu gara Zu zara Zuek zarete Haiek dira

Aditza: ukan, nor 3. pertsona

Hura HaiekNik dut ditutHik duk/n dituk/nHark du dituGuk dugu dituguZuk duzu dituzuZuek duzue dituzueHaiek dute dituzte

Aditza: bizi izan

Ni bizi naiz Hi bizi haiz Hura bizi da Gu bizi gara Zuek bizi zarete Haiek bizi dira

1. ikastunitatea Ongi etorri!

P R I M E R A N ! • 11hamaika

Alfabetoa

Euskal alfabetoa hogeita zazpi letrak osatzen dute:

Letra Izena

abcdefghijkl

mnñopqrstuvwxyz

abezedee

efege

hatxei

jotakaele

emeeneeñe

opeku

erreeseteu

uveuve bikoitza

ixai grekoa

zeta

Letra horietatik, batzuk ez dira erabiltzen ohiko euskal izenak idazteko, kanpotar izenak transkribatzeko baizik. Hauek dira: c, q, v, w eta y.

Zenbakiak

0: zero 1: bat 2: bi 3: hiru 4: lau 5: bost 6: sei 7: zazpi 8: zortzi 9: bederatzi 10: hamar 11: hamaika 12: hamabi 13: hamahiru 14: hamalau 15: hamabost 16: hamasei 17: hamazazpi 18: hemezortzi (hamazortzi) 19: hemeretzi 20: hogei 21: hogeita bat 22: hogeita bi 23: hogeita hiru 30: hogeita hamar 31: hogeita hamaika 38: hogeita hemezortzi 39: hogeita hemeretzi 40: berrogei 50: berrogeita hamar 60: hirurogei 70: hirurogeita hamar 80: laurogei 90: laurogeita hamar 100: ehun

Helbidea

Honela idazten da helbidea euskaraz:

Izen propioa + bide mota, zenbakia

Fleming Doktorearen kalea, 26Ibaizabal kalea, 48Kalezar auzoa, 21

Izenordainak

NiHiHuraGuZuZuekHaiek

Ikaslearen lan-koadernoko 9. eta 10. ariketak.

Hiztegia1. ikastunitatea

Ongi etorri!

12 • P R I M E R A N !

hamabi

Aabizen: apellidoadin: edadalaba: hijaaltu: alto/-aantolatu: organizararrain: pescadoarratsaldez: por la tardearrazoi: razónatsegin: agradableaurkezpen: presentación

Bbetaurrekodun: con gafasbibotedun: con bigotebikote: parejabizardun: con barbabizileku: lugar de residencia

Eeguraldi: tiempoerdizka: a mediaserrugbizale: aficionado/-a al

rugby

Ggaldetegi: cuestionariogauez: por la nochegazi: salado, -agidari: conductor, -agoizez: por la mañanagoraintziak: recuerdosgozo: dulcegozozale: goloso, -aguraso: padres

Hharagi: carnehaurdun: embarazadahelbide: direcciónherri: puebloherrialde: paíshizkuntza: idiomahiztegi: diccionariohutsune: hueco

Iidazkari: secretariaidazkaritza: secretaríaikaskide: compañero, -a de

estudioikasle: alumno, -ailehori: rubio, -ailezuri: canoso, -a

informatikari: informático, -ainprimaki: impresoirakasle: profesor, -aitsaso: marizen: nombre

Jjaioterri: pueblo nataljakin: saber

Kkale: calle

Llanbide: profesiónlorezain: jardinero, -a

Mmaila: nivelmaitemindu: enamorarsemediku: médico, -amendi: montemendizale: montañero, -amotz: corto, -a

Nnegu: invierno

Oopor: vacación

Pparrandazale: juerguista

Ssaltzaile: vendedor, -aseme: hijosukaldari: cocinero, -a

Ttxanda: turnotxandaka: a turnostxiki: pequeño, -atxokolatezale: aficionado, -a al

chocolate

Uuda: veranoudaletxe: ayuntamientoudaltzain: guardia municipal

Zzenbaki: númerozerrenda: listazientzialari: científico, -azinemazale: cinéfilo, -a

A1EUROPAKO

ERREFERENTZIA MARKOA

LAN-KOADERNOA

PRIMERAN!Euskara ikasteko metodoa

elhuyar

Ikasmaterial hau Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak ezarritako irizpideen baitan landu da eta HABEren onespena du.

Debekatuta dago liburu hau osorik edo honen zati bat erreproduzitzea, sistema informatiko batean biltegiratzea eta edonola edo edozein euskarritan –elektronikoa, mekanikoa, fotokopia edo bestelakoa– transmititzea, HABEren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe. Horrezaz gain, eta 15 urteko epean, Elhuyar Fundazioarena ere beharko da.

Egilea: Elhuyar AholkularitzaAzalaren diseinua: Sonia FerreiraDiseinua: Roberto Gutierrez Mirandamaketa: Elhuyar EdizioakIlustrazioak: Alai Zubimendi Idarretaargazkiak: Liburu honetako argazkiak creative commons lizentziapekoak (batzuk jabari publikokoak eta, beraz, erabilera librekoak, eta besteak erabilera mugatukoak) zein copyright-az babestuak dira, hala nola ArgazkiPress, Fotolia, Osakidetza, Koldo Alijostes Bordagarai (www.amaroa.com), EuskalKultura.com, Goierriko HITZA (Mikel Albisu), Akaba, S.A., StockPhoto freepik, eta Elhuyarreko fondokoak.

© argitalpen honena: HABE eta Elhuyar Fundazioa (2012)

Lege-gordailua: SS-1235/2012ISBN: 978-84-92457-81-6

Inprimatzailea: Leitzaran Grafikak. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain (Gip.)

Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitorpena jaso du: 2012-07-13

P R I M E R A N ! • III

Aurkibidea1. UNITATEA. Ongi etorri 1

1.1. Lotu irudiak eta elkarrizketak1.2. Agurrak1.3. Izena ematen1.4. Erantzungailua1.5. Nor da nor?1.6. Osatu elkarrizketa1.7. Bizilagun berria1.8. Nolakoa da? Nor da?1.9. Bingoa1.10. Zenbat?1.11. Nongoa, non bizi.1.12. Non dago?1.13. Ohiko esaldiak

2. UNITATEA. Gure familia eta lagunak 9

2.1. Munduko familiak2.2. Familia berriak2.3. Aitziberren familia2.4. Edurneren zuhaitz genealogikoa2.5. Euskal familia ospetsuak2.6. Gauza galduen bulegoa2.7. Ingurukoak2.8. Adjektiboak eta argazkiak2.9. Esamoldeak2.10. Zuhaitz genealogikoa2.11. Deklinabide-kontuak

3. UNITATEA. Gogoa non… 17

3.1. Oporretan3.2. Altsasu3.3. Zer-non-zertara3.4. Badago, ez dago3.5. Nondik nora3.6. Amaia parrandan3.7. Amaia gaixo3.8. Aginduak3.9. Donostian galduta3.10. Amaiaren bila3.11. Kalean galdezka3.12. Aurkitu ezinik3.13. Atzerrian egon, herrian nahi

4. UNITATEA Jan eta edan 27

4.1. Eñauten gustuak4.2. Zer gustatzen zaigu?4.3. Gure dieta4.4. Non erosiko dugu?

4.5. Zenbat balio du?4.6. Erosketak egiten4.7. Sagar-budina4.8. Zertarako erabili du?4.9. Amaren urtebetetzea4.10. Sukaldeko tresnak4.11. Porru-pastela4.12. Non izan da Ana?4.13. Janaririk osasuntsuena4.14. Eguneko menua

5. UNITATEA. Egunero 39

5.1. Maniak5.2. Isuna!5.3. Ainara oporretan5.4. Zer ordutan da?5.5. Zizurkil festetan5.6. Zer egiten dute famatuek?5.7. Non sartu zara?5.8. Autobuseko ordutegiak

6. UNITATEA. Salerosketak 49

6.1. Ama-alabak6.2. Harri zuri miragarria6.3. Alazne eta Igorren trastelekua6.4. Katixa Japonian6.5. Ordenagailua behar dut6.6. Asier auto bila6.7. Ordenagailuak konparatzen6.8. Iragarki laburrak6.9. Famatuen armairua6.10. Diesela vs. gasolina

7. UNITATEA. Goazen! 59

7.1. SMSak7.2. Bihar ere gauza bera…7.3. Horoskopoa7.4. Zer da beharrezkoa?7.5. Ahal7.6. Ezin7.7. Zer uste du?7.8. Norekin erlazionatzen duzu?7.9. Zeri buruzkoa da?7.10. Zeri buruz7.11. Sidney, hondartza eta surfa

8. UNITATEA. Osasuna 69

8.1. Aromaterapia8.2. Bost minutu

IV • P R I M E R A N !

8.3. Botikina8.4. Harreran8.5. Kirola egiteko 10 arrazoi8.6. Sendagaiak8.7. Lo gozoan8.8. Intsusa-ukendua nola egin8.9. Hipertentsioa zaintzeko aholkuak

9. UNITATEA. Lana 77

9.1. Lan-eskaintzak9.2. Aurkezpenak9.3. Lanpostu-saltsa9.4. Zertan ari zara?9.5. Familiaren aurkezpena9.6. Lan-esperientzia9.7. Erretiroa9.8. Amaia nagusiarekin9.9. Lanean

10. UNITATEA. Zaindu maite dugun hori… 87

10.1. Ekologista bat daukagu etxean10.2. Zer egin dezaket?10.3. Zer esan dio lagunak Arantzari?10.4. Aholkuak10.5. Txakurraren kakak10.6. Izozkiak10.7. Zerezko materialak

10.8. Oporretan ere, zaindu ingurumena!10.9. Edukiontzi marroia

11. UNITATEA. Zer gara gu… 95

11.1. Nola ikusten gaituzte?11.2. Turistei gustatzen zaiena11.3. Koadrilako argazkia11.4. Ohiturak11.5. Gure garaian…11.6. Autoak11.7. Bertsolari Txapelketa Nagusia11.8. Galtzagorriak11.9. Zerbait ikaragarria11.10. Nor da nor?

12. UNITATEA. Sasoian 109

12.1. Mendian gora haritza…12.2. Segurtasuna12.3. Adinekoak ere kirolari12.4. Motxila prestatzen12.5. Herri-kirolak12.6. Kirola eta elikadura12.7. Ohitura osasungarriak12.8. Ariketa eta egoera fisikoaren eragina

osasunean12.9. Herniora goaz

P R I M E R A N ! • 1bat

1. ikastunitatea • Ariketak

Ongi etorri1. Lotu irudiak eta elkarrizketak

2. Agurrak

Egunean zehar, hainbat agur mota erabiltzen ditugu. Gaua bada, arratsaldea bada… Aukeratu agur mota egokia eta idatzi ilustrazio bakoitzaren azpian.

A –Barkatu, zu al zara Berta Gutierrez?

–Ez. Nahasi egin zara. Ni Maria Gutierrez naiz. Berta nire ahizpa da.

B –Aitziber Urzainki? –Bai. Ni naiz.

C –Bai. Ni naiz Oskar Lizarralde.

D –Bai, esan? –Egun on! Pablo Solana,

mesedez? –Bai. Ni naiz.

E –Eta neska hau nor da? –Ni Ingrid naiz.

1

2

3

4

5

1

4

2

5

3

6

Ariketak

2 • P R I M E R A N !

bi

3. Izena ematen

Osatu elkarrizketa, A edo B aukeretatik bat hartuta.

• Nola duzu izena?

A Gaizka Martin Ollokiegi B Lorea Igartua Erro

• Martin zer da, izena?

A Ez, abizena B Bai

• Eta Ollokiegi nola idazten da?

A u gabe eta k-rekin B u eta q-rekin

• Zein da zure telefono-zenbakia?

A 48130 B 23 456 765

• Ez dut ondo jaso. Errepikatuko didazu, mesedez?

A bi hiru lau bost sei zazpi sei bost B bi sei lau bost sei zortzi sei zero

• Bakiokoa zara. Beraz, zure posta-kodea 48131 da, ezta?

A Ez. Bukaeran hogeita hamar; hau da, berrogeita zortzi mila ehun eta hogeita hamar

B Bai. Berrogeita zortzi mila ehun eta hogeita hamar

4. Erantzungailua

Iñakik mugikorra etxean ahaztu du. Gauean hartu du, eta lau mezu grabatuak ditu. Hemen dituzu mezuak. Entzun, eta osatu.

1. Mezua: ______________________, Iñaki! Asier nauk. Non habil? Beno, deituko diat. ______________________!

2. Mezua: ______________________! Anbulatoriotik deitzen dizugu datorren astean oftalmologoarekin txanda daukazula esateko. ______________________!

3. Mezua: ______________________, maitea! Ez zaude etxean, bada, gero hitz egingo dugu. ______________________!

4. Mezua: Iñaki, deitu ahal duzunean. Alaitz naiz. ______________________.

1. ikastunitatea Ongi etorri

P R I M E R A N ! • 3hiru

5. Nor da nor?

Hona hemen bost pertsonaren aurkezpenak. Lotu aurkezpenak eta irudiak.

1

2

3

4

5

6. Osatu elkarrizketa

Anek eta Aitorrek kalean topo egin dute. Aitor lagun batekin dago. Entzun, eta osatu elkarrizketa.

Ane: Aupa, Aitor! Zer moduz?

Aitor: Kaixo, Ane! _________________ ondo, eta zu?

Ane: Ondo, oso ondo. Eta __________________________ hau?

Bestea: __________________________ Juan __________________________

Aitor: Ah! Bai, __________________________ Aitor __________________________, lagun bat. Nikaragua_________ _________

Ane: Nongoa?

Juan: __________________________ Nikaraguakoa __________________________, baina orain Hernani________ bizi ____________. Eta zu, nor ____________ ______________?

Ane: __________________________ Ane __________________________. Nikaraguakoa __________________________, Hernanin _____________ _____________… eta euskaraz badakizu?

Juan: Pixka bat bakarrik!

Ane: Oso ondo!

Juan: Eskerrik asko!

Aitor: Beno, Ane, bagoaz. _____________ _____________!

Ane: Bai, bai, __________________________! Hurrengora arte!

Juan eta Aitor: Agur!

A Miren naiz. Bilbokoa naiz. Ikaslea naiz. 15 urte ditut.

B Salem naiz. 56 urte ditut, eta lantegi batean egiten dut lan.

C Ni Mirari naiz. 40 urte ditut, eta baserritarra naiz. Ezkio-Itsasokoa naiz.

D Lander naiz. 27 urte ditut, Kongokoa naiz, eta okina naiz.

E Itziar naiz. 7 urte ditut. Txinakoa naiz, baina Urretxun bizi naiz.

Ariketak

4 • P R I M E R A N !

lau

7. Bizilagun berria

Manex etxe berrian dago. Gaur etxekoen bilera daukate, eta ez du inor ezagutzen. Atarian bizilagun batekin egin du topo; bizilagun guztiak deskribatu dizkio. Entzun, eta jarri izena bakoitzari.

8. Nolakoa da? Nor da?

Lau pertsonaia dituzu hemen, eta ondoan bakoitzaren ezaugarriak. Batzuk benetakoak dira, beste batzuk gezurretakoak. Ezabatu azken horiek.

Pedro Migel Etxenike Sukaldaria

Betaurrekoduna

Zientzialaria

Biboteduna

Barbara Goenaga Bizarduna

Ilehoria

Aktorea

Txikia

Itxaro Borda Ileluzea

Altua

Betaurrekoduna

Idazlea

Alex Sardui Txikia

Kantaria

Aurkezlea

Futbolaria

Ilezuria

3

1

4

2

5

1. ikastunitatea Ongi etorri

P R I M E R A N ! • 5bost

9. Bingoa

Irakurri zenbakiak, eta ezabatu kartoian, gurutze bidez:

Lau

Hamasei

Hemezortzi

Hogei

Hogeita sei

Hogeita hamaika

Hogeita hamabost

Berrogei

Berrogeita hiru

Berrogeita hamar

Berrogeita hemezortzi

10. Zenbat?

Hemen zenbaki batzuk dituzu. Idatzi letraz.

44 __________________________________________________________ 65 __________________________________________________________

17 __________________________________________________________ 22 __________________________________________________________

38 __________________________________________________________ 59 __________________________________________________________

71 __________________________________________________________ 80 __________________________________________________________

11. Nongoa, non bizi

Bete hutsuneak, parentesi artean dagoen hitzari deklinabide-atzizkia gehituta, adibidean bezala.

Ilaski Serrano Bermeokoa da, baina Arantzan bizi da

• Messi __________________________ (Argentina) da, baina __________________________ (Bartzelona) bizi da.

• Obama __________________________ (Hawaii) da, baina __________________________ (Washington) bizi da.

• Ainhoa Arteta __________________________ (Tolosa) da, baina __________________________ (Donostia) bizi da.

• Anne Igartiburu __________________________ (Madril) bizi da, baina __________________________ (Elorrio) da.

• Bernardo Atxaga __________________________ (Zalduondo) bizi da, baina __________________________ (Asteasu) da.

• Maddalen Iriarte __________________________ (Durango) bizi da, baina __________________________ (Donostia) da.

• Hasier Etxeberria __________________________ (Hendaia) bizi da, baina __________________________ (Elgoibar) da.

4 10 16 17 18

20 23 24 26 29

30 31 35 37

40 43 45 46 48

50 52 55 58 59

Ariketak

6 • P R I M E R A N !

sei

12. Non dago?

Hona hemen Euskal Herriko eta munduko leku ezagun batzuk. Jarri bakoitzaren azpian non dagoen, adibidean bezala. Horretarako, erabili azpiko hitzak.

Pisako DorreaPisako Dorrea Italian dago.

Santa Sofia Everest mendia

Kremlina Esfingea Alondegia

Niagara ur-jauziak Planetarioa Mouline Rouge

Kakuetako arroila Kursaala Artium museoa

Iruñea Paris Zuberoa Amerika Himalaia Donostia Mosku Egipto Konstantinopla Bilbo Gasteiz

1. ikastunitatea Ongi etorri

P R I M E R A N ! • 7zazpi

13. Ohiko esaldiak

Ezkerraldean, egoera batzuk dauzkazu; eskuinaldean, egoera horietan erabiltzeko hitz edo esaldiak. Lotu egoerak eta esaldiak.

EGOERAK ESALDIAK

Leku batera iritsi zara, goizean, eta agurtu egiten duzu jendea.

1

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

A Aizu!

Ez dakizu nola idatzi hitz bat. Laguntza eskatu, galdetu.

2 B Barkatu!

Duda daukazu: biharko etxeko lanik? 3 C Berandu nator, barkatu!

Norbaiti deitzeko, ohartarazteko. 4 D Bihar arte!

Hitz bat ez duzu ulertu, eta esanahia galdetzeko.

5 E Bihar beranduago etorriko naiz.

Barkamena eskatzeko. 6 F Etxeko-lanik badago biharko?

Lagunari agur esateko. 7 G Ez dut ulertzen.

Azkar hitz egin dute, eta zuk mantsoago nahi duzu.

8 H Kaixo, egun on!

Zerbait berriz esatea nahi duzu. 9 I Mesedez!

Berandu iritsi zara klasera, eta klasea hasita dago.

10 J Nola esaten da __________________ euskaraz?

Bihar dentistarenera zoaz, eta klasera berandu etorriko zara.

11 K Nola idazten da __________________?

Gaztelaniaz badakizu, euskaraz ez. Galdetu hitza.

12 L Zer esan nahi du __________________?

Zerbait errespetuarekin eskatzeko. 13 M Errepikatu, mesedez.

Zerbait ez duzunean entenditzen. 14 N Polikiago, mesedez.

1. ikastunitatea Ongi etorri

Erantzunak eta transkripzioak

8 • P R I M E R A N !

zortzi

1. Lotu irudiak eta elkarrizketak

1-C 2-E 3-B 4-A 5-D

2. Agurrak

Ohera sartzen 1 gabon!Egunsentia 2 egun on!Gosaltzen 3 egun on!Ilunabarra 4 gabon!Erlojua azaltzen da (arratsaldea) 5 arratsalde on!Ikastolako irteera 6 arratsalde on!

3. Izena ematen

a/a/a/b/a/a

4. Erantzungailua

1. Mezua: Aupa, Iñaki! Asier nauk. Non habil? Beno, deituko diat. Adio!

2. Mezua: Egun on! Anbulatoriotik deitzen dizugu datorren astean oftalmologoarekin txanda daukazula esateko. Agur!

3. Mezua: Kaixo, maitea! Ez zaude etxean, bada, gero hitz egingo dugu. Muxu bat!

4. Mezua: Iñaki, deitu ahal duzunean. Alaitz naiz. Gero arte.

5. Nor da nor?

A-1 B-2 C-1 D-5 E-3

6. Osatu elkarrizketa

Ane: Aupa, Aitor! Zer moduz?Aitor: Kaixo, Ane! Oso ondo, eta zu?Ane: Ondo, oso ondo. Eta nor da hau?Bestea: Ni Juan naiz. Aitor: Ah! Bai, hau Aitor da, lagun bat. Nikaraguakoa

da.Ane: Nongoa?Juan: Ni Nikaraguakoa naiz, baina orain Hernanin bizi

naiz. Eta zu, nor zara zu?Ane: Ni Ane naiz. Nikaraguakoa zara, Hernanin bizi

zara… eta euskaraz badakizu?Juan: Pixka bat bakarrik!Ane: Oso ondo!Juan: Eskerrik asko!Aitor: Beno, Ane, bagoaz. Ondo segi!Ane: Bai, bai, berdin! Hurrengora arte!Juan eta Aitor: Agur!

7. Bizilagun berria

1 Miren eta Angel2 Anttoni3 Aitziber4 Joxe 5 Alazne

8. Nolakoa da? Zer da?

Pedro Migel Etxenike: betaurrekoduna, zientzialaria.Barbara Goenaga: aktorea.Itxaro Borda: idazlea.Alex Sardui: kantaria, aurkezlea.

9. Bingoa

4 10 16 17 18

20 23 24 26 29

30 31 35 37

40 43 45 46 48

50 52 55 58 59

10. Zenbat?

44 Berrogeita lau 65 Hirurogeita bost17 Hamazazpi 22 Hogeita bi38 Hogeita hamazortzi 59 Berrogeita hemeretzi71 Hirurogeita hamaika 80 Laurogei

11. Nongoa non bizi

Messi Argentinakoa da, baina Bartzelonan bizi da.Obama Hawaiikoa da, baina Washingtonen bizi da.Ainhoa Arteta Tolosakoa da, baina Donostian bizi da.Anne Igartiburu Madrilen bizi da, baina Elorriokoa da.Bernardo Atxaga Zalduondon bizi da, baina Asteasukoa da.Maddalen Iriarte Durangon bizi da, baina Donostiakoa da.Hasier Etxeberria Hendaian bizi da baina Elgoibarkoa da.

12. Non dago?

Pisako Dorrea Italian dago.Santa Sofia Konstantinoplan dago.Everest mendia Himalaian dago.Kremlina Moskun dago.Esfingea Egipton dago.Alondegia Bilbon dago.Niagara ur-jauziak Amerikan daude.Planetarioa Iruñean dago.Mouline Rouge Parisen dago.Kakuetako arroila Zuberoan dago.Kursaal Donostian dago.Artium museoa Gasteizen dago.

13. Gelako esaldiak

1-H 2-K 3-F 4-A 5-L 6-B 7-D 8-N 9-M 10-C 11-E 12-J 13-I 14-G