Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta...

52
Kontzertuak: Kontzertuak: Emakumeen presentziatik Emakumeen presentziatik ikuspegi feministara ikuspegi feministara Anna Gabriel Sabaté (CUP): Anna Gabriel Sabaté (CUP): “Antolatutako jendea ordezkatzen dugu “Antolatutako jendea ordezkatzen dugu instituzioetan, ez beste inor” instituzioetan, ez beste inor” Bikote berdinzaleen kontraesanak Bikote berdinzaleen kontraesanak Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakar 2015eko apirilaren 19a | LXXVIII. urtea | 2.457 zenbakia | 3,90 euro .eus

Transcript of Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta...

Page 1: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

Kontzertuak: Kontzertuak: Emakumeen presentziatik Emakumeen presentziatik

ikuspegi feministaraikuspegi feministara

Anna Gabriel Sabaté (CUP): Anna Gabriel Sabaté (CUP): “Antolatutako jendea ordezkatzen dugu “Antolatutako jendea ordezkatzen dugu

instituzioetan, ez beste inor”instituzioetan, ez beste inor”

Bikote berdinzaleen kontraesanakBikote berdinzaleen kontraesanak

Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakar

2 0 1 5 e k o a p i r i l a r e n 1 9 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 5 7 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus

Page 2: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO
Page 3: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Gorka Bereziartua, Garbine Ubeda. Aisia: Unai Brea.Termometroa: Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.eus: Jon Torner. Multimedia: AxierLopez. Argazkilaria: Dani Blanco. Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi,Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta,Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari KarmenLoiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena: Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebeteko harpidetza:Euskal Herria: 145 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak:182 euro. Airez: 285 euro. Harpidetza bereziak: hilean bi ale,77 euro; hilean behinekoa, 41 euro. Komunikazio BiziagoaS.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Kontzertuak: Kontzertuak: Emakumeen presentziatik Emakumeen presentziatik

ikuspegi feministaraikuspegi feministara

Anna Gabriel Sabaté (CUP): Anna Gabriel Sabaté (CUP): “Antolatutako jendea ordezkatzen dugu “Antolatutako jendea ordezkatzen dugu

instituzioetan, ez beste inor”instituzioetan, ez beste inor”

Bikote berdinzaleen kontraesanakBikote berdinzaleen kontraesanak

Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakar

2 0 1 5 e k o a p i r i l a r e n 1 9 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 5 7 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus Azaleko argazkia:

MATIAS KARRILLO

Azala: ANTZAKOMUNIKAZIO GRAFIKOA

ASTEKO GAIAGIZARTE POLITIKA Prebentzio neurrien premia.

MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 4

PERTSONAIAJULIO SOTO: «Euskararentzat ia hil ala biziko kontua da

aldaketa politikoa Nafarroan». REYES ILINTXETA / 10

GAIAKBIKOTEAK Harreman berdinzaleetan ere jokabide guztiak ez

dira parekideak. MALEN ALDALUR AZPILLAGA / 15

IRITZIAREN LEIHOAFEMINIZIDIOA JUNE FERNÁNDEZ / 18MUGETAN GALDEZ INMA ERREA / 20MERKATARITZA ASKEA, NORENTZAT?

ENDIKA ALABORT AMUNDARAIN / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19TXANDAN Duintasun kapilarra. EDU ZELAIETA / 20

ERDIKO KAIERAPAREKIDETASUNA MUSIKAN Oholtzako haragietatik

harago. DANELE SARRIUGARTE MOCHALES/ 22KORTXOENEA GAZTETXEA Laborategi (bio)politikoa

dokumentatzen. LIDE HERNANDO / 26LITERATURA AMAIA ALVAREZ URIA / 28MUSIKA MONTSERRAT AUZMENDI / 29IHESI KURTZETXIKI Handik goitik Arrasate baino gehiago

ikusten da. AMAIA UGALDE BEGOÑA / 30ALEA Bilbon ernetzear den kulturaldia.

ITZIAR UGARTE IRIZAR / 33DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO / 34LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 35ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 36DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 37

TERMOMETROAANNA GABRIEL SABATÉ: «Independentzia soilik izango da

posible CIU gabe». AXIER LOPEZ RODRIGUEZ / 38DONOSTIAKO EUSKARA PLANA Hiria auzorik auzo

euskalduntzen. MALEN ALDALUR AZPILLAGA / 42JUAN HERNANDEZ ZUBIZARRETA: «Inpunitatearen

arkitekturaren beste katebegi bat da TTIP». UNAI BREA / 44EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Nork hil zuen Dag Hammarskjold NBEren

burua? PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2015eko apirilaren 19a, 2.457. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

�4 2015EKO APIRILAREN 19A

ASTEKO GAIA

GIZARTE POLITIKA

Javier Marotok, iruzurra argudio eta etorkinak jomuga, iritzi publikora ekarri du Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta zalantzan jarri du haren funtzionamendua. Babes

sozialerako tresna garrantzitsu honen ezaugarriak aztertu ditugu, baita gizarte politikarenbeste hanka nagusiaren argi-ilunak ere: gizarte zerbitzuak.

POLITIKA SOZIALEN kalitatea, estaldura etazerbitzuen azkartasuna orokorrean ona daEAEn, antzerakoa Ipar Euskal Herrian etaokerragoa Nafarroan, baina Espainiakoabaino nabarmen hobea hala ere. Garapenmaila antzekoa duten herrialde europarre-kin konparatuta, ordea, hobegarria da gureegoera. Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta(DBE) da babes sozialerako Eusko Jaurlari-tzak duen tresna nagusia: beharra dutenen-tzako prestazio ekonomikoa. DBE eskubi-de subjektiboa den heinean, er rentabermatzera bideratzen den dirua eskaeraren–beharra dutenen– arabera-koa da, ez da diru-par tidamugatu bat. Jende bat pobre-ziat ik ateratzeko eta bestejende baten pobrezia arintze-ko erreminta eraginkorra iza-ten ari dela diote datuek etabereziki pobreziaren mugandaudenei laguntzeko balio du,Felix Arrieta Gizarte Lanekoirakasleak gogoratu duenez: “Adibidez,pentsio oso baxuak dituztenei (alargunaknormalean) pentsioa osatzen laguntzen die,eta denbora luzez langabezian dirautenakere babesten ditu”. Azken finean, adabakifuntzioak egiten ditu DBEk, beste politikekuzten dituzten hutsuneak estaltzeko: etxebi-zitza alorrean dauden politika hutsalak, lan-gabeziagatik dauden prestazio eskasak, lanegin ezin duten etorkinak arautzeko arazo-ak… Hori dio Joseba Zalakain gizarte zien-tzietako adituak. Are gehiago, nolabaitGizarte Segurantzaren hutsunea betetzendu, Felix Arrietaren arabera: “Gizarte Segu-rantza propioa izateko aukera jasotzen duGernikako Estatutuak eta horrek ahalbide-tuko liguke pentsio sistema eta langabeziakudeatzea edota lan esparrua beste modubatera antolatzea, konbentzituta nago

Gizarte Segurantza ekonomikoki gure gainhartzeko prestatuta gaudela, baina Espai-niako Gobernuak beti ukatu digu aukerahori, kutxa bakarra eta espainiarren artekoelkartasun printzipioa argudiatuta. Bitar-tean, DBEk neurri batean funtzio horibetetzen du langabezia prestazioak edopentsioak orekatuz”.

Frantziako Estatuan, Ipar Euskal Herrianbarne, antzekoa da gutxieneko diru-sarrerakbermatzeko sistema: Revenu de SolidaritéActive (Elkartasun Aktiborako Errenta)delakoa DBEren gisakoa da kontzeptuan,

inbertsio mailan eta estalduran.Nafarroan aldiz, krisiaren lehe-nengo urteetan oinarrizkoerrenta sistemak estalduramaila egokia zuen arren, oina-rrizko errenta hori 2012anGizarte Integraziorako Errenta(GIE) bilakatu izanak atzeraka-da handia ekarri zuela salatu duMiguel Laparra soziologoak:

epeetan mugak ezarri ziren eta baldintzakzorroztu zituzten (erroldari lotuta, adibidez);ondorioz, behar duten guztiek ez dute erren-ta jasotzen. Eta jasotzen dutenek, gainera,EAEn baino kopuru dezente txikiagoa jaso-tzen dute.

Etxebizitzaren Prestazio Osagarria etaGizarte-Larrialdietarako Laguntzak ere badi-tuzte EAEn –Nafarroan larrialdietarakolaguntzak baino ez dituzte, estaldura etakopuru askoz txikiagoan–. EtxebizitzarenPrestazio Osagarriak aterpea bermatzea duhelburu eta osagarria da DBErekin; Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak Jaurlaritzakordaindu eta udalek kudeatzen dituzte, bainaez da eskubide subjektiboa eta hortaz dirukopuru jakin bat bideratzen da gizarte-larrialdietara, eskaera handiagoa izan daite-keen arren.

Prebentzio neurrien premia

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Diru-Sarrerak BermatzekoErrenta mantentzea beharrezkoada, baina baita sorospensistematik harago joango deneredua birpentsatzea ere

Page 5: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

Irudian, Algortako familia batetxegabetu duten unea (2014koekainean). Hezkuntza, lan merkatuaeta etxebizitza arloa egokitzeafuntsezkoa da, pobrezia gutxiagosortzeko, adituen esanetan.

ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Page 6: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

�6 2015EKO APIRILAREN 19A

GIZARTE POLITIKA

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta vs.Oinarrizko Errenta UnibertsalaAipatu ditugun errentak ez dira nahastubehar oinarrizko errenta unibertsalarekin,alegia bakoitzak herritar izateagatik gutxie-neko errenta bat izateko eskubidearekin.Fiskalitatea euren gain izanik, EAEk etaNafarroak errenta unibertsalaz eztabaida-tzeko tresnak badituztela azpimarratu duArrietak, gaur egungo gutxieneko errentaez baita unibertsala, errolda baldintzeiedota enpleguari dago lotuta, “baina gutxie-neko errenta lotu behar al zaio enplegu batizateko gaitasunari? Errentaren unibertsal-tasunarekin talka egiten du horrek; bestekontzeptu, kopuru eta ondorioak lituzkeoinarrizko errenta unibertsalak”. Hainjuxtu, 2012tik udal gizarte zerbitzuen ordezLanbide enplegu zerbitzua da DBE kudea-tzeaz arduratzen dena, errenta jaso ahal iza-tea ordaindutako enpleguari estuki lotutadagoen seinale. Lanbidek DBE bere gainhartzeak eragin du batetik zerbitzuarenkolapsoa –lan eskergagatik– eta bestetik–egoki egiten ez den– kudeaketa ekonomi-kora mugatzea arreta: “Udaletako gizartezerbitzuetan egiten zen jarraipena eta lagun-tza galdu da, Lanbiden ez dagoelako gizartelanetako profila duen jende nahikorik, iris-ten diren kasuak ikuspegi eta integraziosozialetik jorratuko dituztenak”, azaldudigu Arrietak.

Ez da errentari egiten zaion kritika baka-rra. DBE jasota ere, jende asko ez delapobreziatik ateratzen gogoratu du Zalakai-nek, beharrizan guztiak ez dituelako ase-tzen, edota beharra duten guztiek ez dutela-ko er renta jasotzen. DBE mantentzeabeharrezkoa da, baina sorospen sistemabatetik harago joango den eredua birpen-tsatzea funtsezkoa dela dio adituak. “Gehia-go begiratu behar diegu pobrezia sortzenduten sistemei eta ez hainbeste sortu ondo-ren pobrezia leundu nahi duten neurriei.Hots, politika birbanatzaileetan bakarrik ez,politika aurre-banatzaileetan ere indarrajarri beharko genuke: hezkuntza, lan merka-tua eta etxebizitza arloa egokitzea premiaz-koa da, pobrezia gutxiago sortzeko. Preben-tzioa da gakoa, neur ri pal iat ibo askoizanagatik lan merkatu ahula edo baztertzai-lea baldin baduzu (desorekatua soldatetan,prekarioa, kalitate gutxiko lanetan oinarri-tua…) hankamotz zaudelako. Eta berdinjendea atzean uzten duen eta edozein fami-liako seme-alabei aukera berdinak berma-tzen ez dizkien hezkuntza eredua badauka-zu, edo eskolak ez badu eskaintzen egungoegoerara egokitzen den behar bezalakoprestakuntza. Bestela, Espainiari edo Gre-ziari gertatutakoa gertatuko zaizu, zureaukera bakarrak eraikuntza, turismoa etabalio txikiko sektoreak direla, eta hor kasikezinbestekoa da pobrezia egotea”.

Arrietaren ustez, oreka aurkitzea da zaile-na: “Elikagai bankuek adibidez oso lan onaegiten dute, baina horrek ezin du izan eredua,asistentzian oinarritutako ereduaren gainetikegon behar dute erakundeek eta herritar gisaguk ere beste zerbaiten bila jo behar dugu,ezin dugu utzi erakundeen esku solidaritatea-ren garapen guztia”. Miguel Laparrak gehitudu Nafarroan egun duten eredua obsesiona-tuta dagoela herritarren kontrolarekin, diruajasotzen dutenak baldintzak zorrotz betetzendituztela egiaztatzeko asmoz. “Kontua da,ekintzak horretara daudela zuzenduta etaahalegin gutxi egiten dela prestazio ekonomi-koaz gain gizarteratze prozesu bat eskaintze-ko, pertsona horrek lana lortu ahal izateko,

“Nafarroan obsesionatuta daudeprestazioa jasotzen dutenenkontrolarekin, eta ahalegin gutxiegiten da diruaz gain gizarteratzeprozesu bat eskaintzeko”

Miguel Laparra, soziologoa

Lau kolektibori erantzuten dietegizarte zerbitzuek: babesgabedauden adin txikikoak,menpekotasuna duten adinekoak,ezgaituak, eta gizarte bazterketajasaten dutenak. Azken zaku horida egungo erronka nagusia

Page 7: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 7�

GIZARTE POLITIKA

formazioa gaurkotzeko, bizi-baldintzakhobetzeko…”.

Eredua birpentsatu ezean, desorekak kro-nifikatzeko arriskua dagoela ohartarazi duZalakainek: batzuentzat oso enplegu onak,eta oso kalitate txarrekoak bestetzuentzat,biztanleen %20-40 bizitza osoan prekarietatehorretatik atera ezinik lagako dituztenak.

Gizarte zerbitzuak, beste hanka nagusia…eta desorekatuaGizarte zerbitzuak dira politika sozialen biga-rren zutabea. Zerbitzuok bereziki lau kolekti-boren beharrei erantzuten diete: babesgabedauden adin txikikoak (programa bereziakdaude familia gatazkatsuentzat, baita drogaedo bestelako menpekotasunak dituzten nera-

DIRU-SARRERAK BERMATZEKOERRENTA ahotan sarri hartu duJavier Maroto Gasteizko alkateakazken boladan: prestazio soziale-tan egiten den iruzurra saihesteaomen du helburu eta DBE jasoahal izateko baldintzak gogortunahi ditu horretarako. Baina zerdio alkateak eta zer diote datuek?“Etorkinak gizarte laguntzetatikbizitzera datoz”, esan du Marotok,baina 2013an baino kanpotargutxiago zenbatu zituzten 2014anEAEn eta Ikuspegi Immigrazioa-ren Euskal Behatokiaren arabera,krisiak eraginda erkidegotik aldeegiten dutenen %85 kanpotarrakdira (eraikuntza, ostalaritza, neka-zaritza… gehiago dagoen lurral-deetara mugitzen dira, lan bila).“Gizarte laguntzetan egiten deniruzurra eskandalagarria da”, dioMarotok, baina Lanbideren ikerke-ten arabera, DBE laguntzetanegon den irregulartasuna %1ekoada eta batik bat akats administrati-boen errua da; benetako iruzurragizarte laguntzen %0,3 baino ez da(3,8 milioi euro inguru). Konpara-ziorako, iruzur fiskalak 2.000 milioieuroko zuloa uzten du urteroEAEn (13.500 milioikoa ikuspegiezkorrenen arabera). “Aljeriar etamagrebtar gehienak gizarte lagun-tzetatik bizi dira Gasteizen”, Maro-toren esanetan, baina Lanbiderendatuek argi uzten dute DBE kobra-tzen dutenen gehiengo handia“bertakoa” dela (%60,7 euskalherritarrak edo Espainiako Estatu-koak dira, magrebtarrak berriz%9,3). Eta bi ohar: batetik, etorki-nek (ere) DBE behar izatea ulerga-rria da, krisiak askoz gogorragokolpatu dituen profiletako bat dire-lako eta maiz ez dutelako familia

sarerik, kontrakoa –laguntzarik ezjasotzea– susmagarria eta kezka-tzekoa litzateke; bestetik, azterketaguztien arabera etorkinek jasotzendutena baino ekarpen handiagoaegiten diote Gizarte Segurantzari.

Zilegi da DBEn egon daitekeeniruzurra kontrolatzeko baldintzetanaldaketak proposatzea, baina lagun-tzak eskuratzeko sarbidea zailtzeak–eta hori da Marotok eskatu duena–ez du zerikusirik iruzurrari aurreegitearekin, are gutxiago prestazioakolektibo jakin bati ukatu nahi zaio-nean. Hauteskunde bezperetan,propaganda politiko demagogikoa-ren kiratsa dario aferari, eta halakomezuak etengabe zabaltzea arrisku-

tsua da, ez soilik tentsioa, zatiketaeta etorkinen estigmatizazioa area-gotzen eta elkarbizitza kaltetzendutelako, baita babes eta ongizatesistema bera kolokan jartzea ekarlezakeelako ere.

Ayudas+Justas?Testuinguru hori guztia aintzathartu ezean, zeinek ez luke sinatu-ko Ayudas+Justas (Laguntzabidezkoagoak) lelotzat daramanekimen bat? Marotok eta PPkbabestu eta sustatu duten ekimenherritarrak 30.000 sinadura bildunahi ditu, DBE kobratzeko bal-dintzen araudia zorroztu dadin.Giro mikaztu horretan, alkatearenpolitika baztertzailea salatu duteGasteizko 78 eragilek, Gora Gas-teiz plataforma jaio da kultur, arra-za, sexu joera… aniztasunarenalde, eta hiriburuko elizbarrutiko68 apaiz agertu dira Ayu-das+Justas ekimenaren aurka, dis-kurtso tranpatiarekin diskrimina-zioa bultzatzen duelakoan.

Laguntzak eskuratzekosarbidea zailtzeak ez duzerikusirik iruzurrariaurre egitearekin

GO

RK

AR

UB

IO/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

PPko kideak (Javier Maroto tartean) Ayudas+Justas ekimena babesten.

Prestazio sozialak, iruzurra eta etorkinak

Page 8: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

�8 2015EKO APIRILAREN 19A

GIZARTE POLITIKA

beentzat ere, eta pisu eta egoitza espezializa-tuak, azken buruan); menpekotasuna dutenadinekoak (zahar etxeak daude, eguneko zen-troak, etxez etxeko zerbitzuak…); ezgaitasu-nen bat duten pertsonak (egoitza espezializatuugari daude, Gureak gisako enplegu zentro-ak…); eta gizarte bazterketa sufritzen dutenak.“Azken hori ongi zehaztu gabeko zakua daoraindik, zer da gizarte bazterketa jasatea?Zaku zabala da, hein handi batean ezezaguna,eta horregatik ez dauka arazoari aurre egitekobeste hiru kolektiboen moduko sare definitu-rik –azaldu digu Arrietak–. Zaku hori da egun-go erronka nagusiena, pobreziari aurre eginbehar zaiola esaten denean horretaz ari garela-ko. Zentroak, aterpeak… badaude, baina sarriirabazi asmorik gabeko erakundeen esku(Caritas, Emaus, Gurutze Gorria…), adminis-trazio publikoaren aurretik joan direlako,gizarte zerbitzuak izan direlako inoiz inoriinporta izan ez zaion arloa”.

Arrietak bi arazo nagusi ikusten dizkieEAEko gizarte zerbitzuei: gestio desorekatuaeta ereduaren eztabaida eza. Izan ere, forualdundiek dute gizarte zerbitzuen eskumena,eta hortaz, gipuzkoar, bizkaitar eta arabarrekaukera ezberdinak dituzte gizarte zerbitzueta-ra sartzeko. Hirugarren adinekoei eskainitakozerbitzuei buruz egin duen tesian hala ondo-rioztatu du, kudeaketa eta tarifa eredu dife-rentea baitute hiru lurraldeek, eguneko zen-troetan, zahar etxeetan nahiz menpekotasunlaguntzetan. “Osakidetzak sistema bakarretikerantzuten dien moduan osasun beharrei,gizarte zerbitzuen sistema bakarra izanbeharko genuke, erakunde bakarraren esku.Aurkakoek diote gertutasuna galduko genu-keela, baina auzoko anbulatorioa urrun senti-tzen al du herritarrak? Gizarte zerbitzueiduten garrantzia eman eta herri gisa estrate-gia bateratua –herritar guztiei aukera berdi-nak eskainiko dizkiena– behar dugu”. Etorki-

zunak zer dakarren ikusi beharko da, GizarteZerbitzuetako Saila onartu baitu berrikiEusko Jaurlaritzak, hiru lurraldeetako sistemaeta zerbitzuak homogeneizatzeko bidean.

Eredua berriz, inertziak markatzen dueladio Arrietak, alderdiek ez dutelako hausnar-ketarik egin. “Aldundiek ez dute eredurikgizarte zerbitzuen arloan, dagoenari jarraipe-na ematen zaio. Zein babes sistema nahidugun eztabaidatu beharko genuke. Adibi-dez, hirugarren adinekoei nola emango dieguarreta onena? Bermatu behar dugu guztiekplaza izatea zahar etxeetan? Ala dementziaedo gaixotasunen bat izan arren etxean jarrai-tu ahal izateko baliabideak jartzea da lehenta-suna?”. Estrategia integralik ez dagoela kriti-katu du, udalak direla azkenean gauzahauetan guztietan pentsatzen duten erakun-deak, eta udalak direla, hain juxtu, aurrekontutxikienak eta baliabide gutxien dituztenak.

Patata beroa udalen gainArretari lotutako zerbitzu asko dituzte udalek–bazterketa egoeran daudenen lehen mailakoarreta, esaterako– eta baliabide gutxi, besteakbeste Joseba Zalakainen hitzetan udalen fis-kalitatea oso baxua delako; alegia, zergagehiago kobratu ditzaketela. Kontua da, FelixArrietak dioenez, udalek ez dituztela argieuren eskumenak, EAEn ez baitago udallegerik, eta horrek dakarrela finantzaketaargirik ez izatea eta udalek sarri dena eurengain hartzea (kultura, garraioa, gizarte zerbi-tzuak…).

Politika sozialetan hainbat herrik egitenduen ahaleginaren adibide da Donostia:gizarte bazterketa kasuei aurre egitera zuzen-dutako diru-laguntza laukoiztu egin du lauurtetan, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzeneskaera guztiei aurre egiteko Jaurlaritzarendiru-partida osatu du (kopuru osoaren %41udalak jartzen du) edota gizarteratzekolaguntzen bidez donostiarren behar oso ani-tzei erantzuten die: elikagaiak, ostatua, for-mazioa, laguntza juridikoa, zorpetzea, haur-tzaindegia, instalazio elektrikoa, arropa,botikak, garbitzeko materiala… “Sarri, alka-tearen eta udal gobernuaren borondatearenaraberakoa da herriko politika soziala, etaezin du horrela izan, arlo estrategikoa behardu izan, eta ardura kolektiboa”, azpimarratudu Felix Arrietak. n

Gizarte zerbitzuetan ere zein babes sistema nahidugun eztabaidatu behar dugula dio FelixArrietak: adibidez, hirugarren adinekoei nolaemango diegu arreta onena? Plaza banabermatu behar diegu zahar etxean? Ala eurenetxeetan jarraitu ahal izateko baliabideak jartzeada lehentasuna?

GRUPOSANYRES

137.000herritarbehar larrian2012tik 2014ra,pobreziak %50egin du gora EAEn;biztanleen %16,8bazterketaegoeran dago(360.580 pertsonainguru) eta %4,9pobrezia larriajasateko arriskuan(105.000 lagun),zifra historikoaEAEn. Nafarroan,%4-5ari eragitendio pobrezia larriak(32.000 biztanle)eta “bazterketasoziala pairatzendutenen egoerakronifikatzekoarrisku handiadago Nafarroan,inoiz ezbezalakoa”, MiguelLaparrasoziologoarenhitzetan.

Page 9: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO
Page 10: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

Julio Soto bakarra, baina hiru tokitakoa aldiberean? Iruñean sortu eta hemen bizi naiz, baina aitaGesalaz ibarreko herri txiki-txiki batekoa da,Irurrekoa, eta ama Gorritikoa. 15-16 urteraarte asteburuak eta oporraldiak bien arteanbanatzen genituen. Nik azkeneko urteotanjoera handiagoa izan dut Gorriti aldera eus-kararengatik eta bertsoarekiko loturarengatik.Han ikasi dut gauza asko eta hango sentitzennaiz, baina hiruetan egoten naiz gustura.

Hirian bizi den baserritarra zara zu?Baserri mundura oso lotuta bizi izan naiz txi-kitatik. Aitaren partez nekazariak dira etaamaren aldetik abeltzainak; behiak eta beho-rrak hazten dituzte. Neroni ere oso zalea naizeta ordu asko igarotzen ditut behorrekin.Nire lehen pasioa hori da, abeltzain mundua.Hori dela-eta Nekazal Ingeniaritza ikasi nueneta hura bukatzean nire bigarren pasioak,hitzekiko zaletasunak, filologia ikastera era-man ninduen.

Abeltzain ikusten duzu zeure burua etorkizu-nean?Nire bizitzako ametsik handiena izan dabaserri bat edukitzea eta behorrekin bizimo-dua atera ahal izatea. Betiko baserri bat: goianganbara, erdian bizitza eta behean ukuiluabehor, behi eta ardi batzuekin. Hori izan dabetidanik, eta bada, nire amets idilikoa. Gran-ja industrialak baino gehiago baserriaren xar-mak erakartzen nau.

Ekonomikoki zaila, ezta?Ez da bideragarria. Edo herentzian jasotzenduzu edo ezin da. Eta hala izanik ere gaur

egun oso zaila da. Neure buruari esaten diotezinezkoa dela, baina gero ikusten dituthorretara animatzen diren gazte ausartak etainbidiaz begiratzen diet.

Baserri mundua eta euskara, zure bi pasio horiekasetzeko bidea aurkitu zenuen unibertsitatean?Egia esan ez ingeniaritzan ez filologian eznuen aurkitu neure iritziz izan beharko lukee-na. Ingeniaritzan hiru urte eman genuen ani-maliarik ukitu gabe eta garirik zanpatu gabeeta filologian ere dena oso teorikoa zen. PowerPoint asko eta burua eragiteko akuilu gutxi.Informazioa eman edo bilarazten dizute bainagaur egun, hainbeste informazio egonda tokiguztietan, nik uste dut unibertsitateak ikaslea-ren kontzientzia astintzeko tokia izan beharkolukeela, ikaslea intelektualki formatzeko lekua.Praktikoagoa. Eta eskoletan ere gauza beragertatzen da: memorizazio lana da batez ere.Ikasleari ez zaio hitz egiten uzten. Eskoletanhitzetik, oratoriatik eta erretorikatik gehiago

�10 2015EKO APIRILAREN 19A

Julio Soto Ezkurdia. Iruñean sortua, 1987koabuztuaren 28an. San Fermin ikastolan ikasi ondorenNekazal Ingeniaritza egin zuen NUPen eta Euskal FilologiaEHUn. Asteburuetan baserritar sena Gorritin, amarenherrian, asetzen du eta astez Iruñeko Alde Zaharreko etaArrotxapeako bertso eskoletan dabil irakasle. Martxoaren28an jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketarenfinalean, txapela lortu zuen hirugarren aldiz. Aurtengosaioa, haatik, bereziki hunkigarria izan da berarentzat,urtarrilaren bukaeran auto istripuz hil baitzitzaion anaiagaztea. Hari eskaini zion saria.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

JULIO SOTO

«Euskararentzat ia hil alabiziko kontua da aldaketa

politikoa Nafarroan»Bertsolariaren barne aldean, emozioak bor-bor.

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 11: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 11�

egon beharko lukeela uste dut. Eta zer esanikez Euskal Herrian. Hezkuntza sistema hauhemen dagoen euskararen maila apalarekinlotzen dut. Iruñerrian hori oso nabaria da,baina tamalez, Nafarroako eremu euskaldune-ko puska handi batera ere hori hedatu da.Gorritin, Larraunen bertan, euskararen kalita-te maila dezente jaitsi da. Eskolan oso gutxihitz egiten dute eta egiteko daukaten aukerabakanetan, jostaldietan, erdarara lerratzen diragainerako guztia erdaraz egiteko ohitura dute-lako. Euskaraz hitz egiteko trebezia eta kon-fiantzarik ez dute. Nik behintzat oso gordinbizi dut hori eta iruditzen zait nire eskolagaraian jendeak Iruñean hobeki hitz egitenzuela gaur egun baino. Nire ustez gaur egun Dereduak ez du bermatzen euskaraz hitz egitenaterako zarela maila onargarri batean. Pertso-na asko ikusi ditut hamabost urte D ereduaneman ondoren, 18 urterekin, neke handiz hitzegiten dutenak. Hor bada akats handi bat.Hezkuntza sistemak oro har, eta berezikigureak, iraultza bat behar luke alde horretatik,bestela iruditzen zait hemendik aurrera osogaizki ibiliko garela.

Bizimodu aldaketaren eragina ere izan daiteke?Aurrez aurreko harreman gutxiago dugu egun?Bai. Azken urte luze hauetan gero eta gutxia-go hitz egiten da etxeetan, familietan. Afalos-tean beti dago telebista tartean eta orain

sofan dagoen jende adina mugikor dagoeskuetan. Oso isilik bizi gara, pantailetarabegira. Plazan gero eta gutxiago jolasten dirahaurrak eta hitz egiteko trebetasuna galtzenda. Gure kasuan, gainera, arazoa biderkatuegiten da telebistatik, pantailetatik ia denaerdaraz jasotzen dugulako.

Lengoaia da gure pentsamenduak ordenatzekodugun baliabidea?Askotan hitz egiten duzunean ohartzen zarazer pentsatzen duzun, zer sentitzen duzun.Niri hori askotan bertso bidez gertatzen zait.Zailtasunak izaten ditut hitz egiteko, hitzeznire sentimenduak azalaraztea kostatzen zai-dalako, agian lotsati samar naizelako, bainabertsoen bidez, zorionez, lortzen dut. Etauste dut isiltasuna ere oso garrantzitsua dela.Niri behintzat asko laguntzen dit. Isiltasu-nean gauzak pentsatu eta neure burua aurki-tzen dut. Eta esango nuke hitz egitea gero etagehiago kostatzen zaigun bezala, gero etadeserosoago sentitzen garela isilik.

Behorrek laguntzen dizute horretan?Naturak, oro har, laguntzen dit horretan.Nire barruko bakea bilatzen dut nik hor.

Zer da hainbeste jende, eta jende gaztea gai-nera, erakartzen duena hitza oinarri duen ber-tsolaritzara?

Page 12: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

�12 2015EKO APIRILAREN 19A

JULIO SOTO

Bertsolaritzak berezko lilura hori dauka:hitza. Bat-bateko hitza. Magia hori erakarga-rria dela uste dut. Bertsoak emozioak sortze-ko daukan gaitasuna, bai bertsolariari baientzuleei. Gauza asko nahasten dira, bainaemaitza komunikazioa da, sentimendu batzukeragitea. Entzule batek esan zidan finaleanlehenbiziko aldiz negar egin zuela bertsobatzuekin. Egia esan, hunkitu ninduen.Gauza ederragorik ez dago: zure bertsoenedo duzun arte moduaren bidez, pertsonabatengan irribarrea edo malkoak eragitea.

Gizartearen ideia batzuk aldatzeko tresna erebada bertsolaritza? Bertsoak bere indarra du. Potentzial oso han-diko tresna da gai askori buruz hitz egitekoeta gizartea aldatzeko, beste arte modu guz-tiak bezala. Bertsolariak badu askatasunapentsatzen duena esateko eta bertsoak baduideia eta sentimendu batzuk sortzeko ahal-mena. Bertso batek ez du gizartea aldatuko,baina gure aletxoa jartzen dugu. Lehengoegunean, adibidez, finalean, kantatu genuen70 urterekin lehenbiziko aldiz masturbatzenden emakume bati buruz. Uste dut entzulebatzuk lehen zeukaten gai horren ingurukopertzepzioa eta orain daukatena ez dela ber-dina, agian saio horren ondoren pentsatuko

dutelako zer lanak izan dituzten emakumeekberen buruari plazera emateko.

Bertsolari handiok iritzi sortzaileak zarete?Jende ugari dago asko pentsatzen duena,baina bertsolariak abantaila du egoera asko-tan, rol desberdin askotatik kantatu beharraizaten duela eta zenbait gairi buruz derrigorpentsatu behar duela. Iritzia askotan eskatzendigute hizketan ere gure ideiak entzun nahidituztelako, baina bertsolaria ez da beste inorbaino gehiago eta ez daki inork baino gehia-go. Oso uste okerra dago bertsolarien ingu-ruan: edozein gauzari buruz asko dakigula,intelektual handiak garela… Hori ez da egia.Ez gara estralurtarrak eta batzuetan gehiegibaloratzen gaituzte.

San Frantzisko eskolan, Alde Zaharrean, bitalde dituzu bertso eskolan eta beste bat Arro-txapean, 10 eta 13 urte bitarteko neska-muti-lekin. Zer moduz irakasle gisa?Oso sentsazio atseginak bizitzen ari naiz,ikusten dudalako umeak euskararekin jolaste-ko gogoz datozela eta gainera egin dezakete-la. Ikusten dutenean euren burua horretarakokapaz, erakarrita sentitzen dira. Nahi dutemagia horrekin segi eta hori lehen pausoa daeuskarara hurbil daitezen. Hori da bertsoaren

Page 13: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 13�

funtzio nagusia euskalgintzan, batik bathemen Nafarroan. Sentsazio horrek izugarriasebetetzen nau. Horregatik egiten dut hainplazer handiz.

Anaiaren galerak markatu zaitu aurtengo txa-pelketan. Gogorra, noski. Bai, zalantza handiak izan nituen jarraitzeko.Hasteko ez nekielako egokia zen ala ez. Anaia-renganako errespetuagatik ere zalantzak izannituen. Agian hobe zen jendaurrean ez ager-tzea. Ez dakit. Eta gainera ez nekien emozioeieusteko gauza izango ote nintzen oholtzan.Txapelketako saio bakoitza borroka izugarriaizan da neure buruarekin eta emozio pila sen-titu dut. Emozioak sentitzea oso gauza ederrada, nahiz eta emozio horiek minenak izan.Behintzat zerbait sentitzen duzu. Finalean jen-dea nirekin ikustea, barrez, negarrez… ikara-garria izan da. Bertsoak asko lagundu dit hila-bete hauetan eginbehar bat izaten. Etaemozioak askatzen ere lagundu dit, nahiz etagaiarekin lotuta ez egon. Adibidez, niretzat gaiumoretsu bati buruz kantatzea egoera honetanerronka handia zen. Eta hori lortzeak, jendeabarrez ikusteak, lagundu dit. Barruan indarratopatzen lagundu dit bertsoak.

Umorea maite duzu, gainera…Oso pertsona umoretsua naiz. Oso gertukoadut irribarrea eta bereziki adarra jotzea. Ziriasartzea. Ezagutzen nautenek badakite hori. Iru-ditzen zait, gainera, jendeak barre egiteko beha-rra duela. Eta bertsoa horretarako ere bada.

Entzuleek adar jotzailea eta aldi berean sakonaden pertsona nahi eta behar dutela uste dut.

Umore zirikatzaile hori aldatu da azken urtehauetan Euskal Herrian?Bai, nik hori lotuko nuke hitz egiteko errazta-sunarekin. Garai batean gehiago jolasten zenhizkuntzarekin egun baino, jendeari oraingehiago kostatzen zaiolako. Gizartea tristea-go bizi dela esango nuke. Bixigarri pixka batfalta zaio.

Umore kontsumitzaileak gara, sortzaileakbaino?Baliteke, bai. Jendeari umorea gustatzen zaioeta barre egiteko beharra du. Eta sortzea ereez da erraza. Hemen sortzen duenari begiakerneegi jartzen zaizkio. Joera handia dago kri-tikatzeko eta esango nuke bereziki euskalmunduan. Besteak zer egingo zain gaude“baina” bat bilatzeko eta joera horrek goraegin du izugarri azken urteotan sare sozialenerabilpenarekin. Jarrera horrek ez du baterelaguntzen sortzen. Kritika eraikitzaileadenean ongi etorria da, baina askotan suntsi-tzaileak egiten dira hemen.

Politikan bezala?Politika jarrera horren isla ere bada. Ez garakapaz gauza minimoak ere adosteko.

Nafarroan aldaketarik egonen da maiatzean?Nik momentu honetan ziurtasun guztizsinesten dut aldaketa izango dela. Emango ez

Page 14: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

�14 2015EKO APIRILAREN 19A

JULIO SOTO

balitz zer gerta daitekeen pentsatzen hasita,barruan korapilo bat jartzen zait. Espero dutaldaketaren alde daudela dioten alderdiakelkar ulertzeko gai izatea. Zalantza handienadut Podemosekin, gehienbat ez dakigulakozer egingo duen. Ea gobernu aldaketak bene-tako aldaketa dakarren. Matematikoki bidera-garria izanik ere, gero aldaketa hori gauzatuegin behar da eta horretarako alderdi guztiekamore eman beharko dute zerbaitetan. Espe-ro dezagun atzerapausorik ez izatea.

Euskararentzat zer nolako etorkizuna ikusten duzu?Euskararentzat ia hil ala biziko kontua da alda-keta politikoa Nafarroan. Hemengo euskara-ren egoera Nafarroatik kanpo pentsaezina da.Ezin irrati lizentzia bat eduki, ezin ETB ikusi,ezin euskaraz ikasi, ezin euskaraz hitz egin tokiaskotan, kultura erabat zangotrabatua eduki-tzea… Bertsozale Elkartea, adibidez, gero etahari finago batetik zintzilik, gero eta zor han-

diagoak egiten. Iparraldean gure egoera kon-partitzen dute, baina gainerakoei zaila egitenzaie ulertzea zer gertatzen ari den hemen,nahiz eta hizkuntzak arazo larriak izan bestetoki askotan ere. Sentitzen dut indarrak buka-tzen ari zaizkigula. Gogoak baditugu gauzakaurrera ateratzeko, baina askoz ere gehiago ezdugu iraungo laguntzarik ez badago. Badakitoso tristea dela eta batzuk ez direla nirekinados egongo, baina hori da bederen nik ingu-ruan ikusten dudana. Gizartea oso nekatutasumatzen dut eta ez soilik Nafarroan. Hizkun-tza politika oso penagarriak egin dira etaEAEn ere euskara bazter batean ikusten dut,zanpatuta. Behar da oso aldaketa sakona. Gurehizkuntza hiltzen ari da Euskal Herri osoan etaneurri gogorrak hartu behar dira. Ezin da betibaimena eskatzen ibili. Ezin gara beti ibili pen-tsatzen zer irudituko zaien erdaldunei neurrihau edo bestea hartzea. Katalunia hartu behar-ko genuke eredu. n

15 urterekin hasi zen Julio Soto bertsoen munduan.Estitxu Fernandez eta Estitxu Arozena ikastolara joanziren klase batzuk ematera eta Julio gaztea erabat harra-paturik gelditu zen: “Sorgindu egin ninduen lehenmomentutik eta esango nuke obsesionatu ere egin nin-tzela”. Eta neurrigabeko zaletasun bilakatu zitzaion, non-bait: “Urteekin ikusi dut horrek ez didala mesede handi-rik egin. Bertsoa nire bizitzako toki zentralegi bihurtuzen. Ez nuen jakin izan beste gauzei ere garrantzia ema-ten. Horrek ekarri didana izan da azken bi txapelketetanmamu asko, beldur asko izatea eta neure buruarekikokonfiantza gutxirekin aritzea bertso saio txar batek ekar-tzen ahal zizkidan ondorioen beldurrez. Denborarekinohartu nintzen, anaiarena gertatu baino lehen ere, beha-rrezkoa zela ahalegina egitea bertsoak bere tokian jar-tzeko nire bizitzan. Toki garrantzitsua du eta izango dubeti, baina orain ez da nire lehentasun bakarra”.

Bertso-menpekotasuna

AZKEN HITZA

Page 15: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 15�

Negoziazio prozesuak bikote berdinzaleetan izeneko ikerketa lana aurkeztu du Amaia Agirre soziologoak. Euren burua parekidetzat duten bikoteen arteko botere

harremanak aztertu ditu. Proiektua urtarrilaren 21ean aurkeztu zuen EHUko Filosofia etaHezkuntza Zientzien Fakultatean, Donostian.

ARGI DU: “Negoziaziorik ezean parekideakez diren praktikak nagusitzen dira”. Hama-bost bikote heterosexual eta homosexualelkarrizketatu ditu, banaka zein elkarrekin. 25eta 50 urte bitarteko lagina hartu du aintzatikerketa kualitatiboa egiteko. Horretarako,bikote harremanetan gertatzen diren nego-

ziazio esparru desberdinak banatu ditu; bes-teak beste, ekonomiaren kudeaketa, etxekolanak, zaintza ardurak, bikotearen egitura etasexualitatea.

“Kontuan izan behar da azterketa egitekoerabilitako laginak ez duela egungo gizarteaordezkatzen, hau da, ikerketa kualitatiboa

| MALEN ALDALUR AZPILLAGA |

BIKOTEAK

Harreman berdinzaleetanere jokabide guztiak ez dira parekideak

DA

NI

BLA

NC

O

Page 16: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

�16 2015EKO APIRILAREN 19A

BIKOTEAK

dela”, esan du Agirrek. Izan ere,elkarrizketatutako bikoteak aurrezhautatuak izan dira, euren jokabideeta kontzientzia parekideagatik. Etahala ere, dir-dir egiten duen guztiaez da urrea, eta bikote hauetan ereatzematen dira berdinzaleak ezdiren zenbait praktika.

Bikote parekideak osatzeko gakoa,eguneroko kontuen inguruan ezta-baidatzea da Agirrerentzat. Horrenjakitun dira bikote gehienak, aitzitik,maiz negoziazioak bizitzako bestearlo batzuetan garatu beharreko jar-duera bezala ulertzen dituzte. “Mai-tasun erromantikoaren idealagatikgertatzen da hori”, esan du.

Sarri negoziazioek eta eztabaidektentsioak sortzen dituzte, eta asko-tan, bikote harremanaren osotasuna “kin-kan” jartzen da. Nolabait “laranja erdiarenmitoa” apurtzen dela uste du, beti ere interespertsonalen defentsan, eta hori da hain zuzenbikoteek saihestu nahi dutena. Hots, oharta-razi du, negoziazioak alboratzeak arriskuakdituela: “Modu ‘naturalean’ hartutako eraba-kietan genero rolak gailentzen dira ia beti”.

Bakoitzak bere poltsikoaElkarrizketatutako bikote berdinzaleenartean ekonomia kudeatzeko molde berriakageri dira. Nork bere dirua kudeatzen du.Joera berri hori parekidetasunaren aldekourrats gisa ulertzen du Agirrek: “Kudeaketaekonomiko berriek botere harremanak ber-dindu dituzte”.

Egungo egoera sozial eta historikoan ezdute lekurik orain arteko arketipoek: gizonahornitzailea eta emakumea administratzailea.Ideologikoki eta ekonomikoki zaharkituakgeratu direla dio.

Lehen aipatu bezala, lagina ez da egungogizartearen isla. Kasu gehienetan statu quosozioekonomiko bera partekatzen dute; etakasu askotan emakumea da soldata hobea edoegonkorragoa duena. Agirrek dioenez, horrekez du inolaz errealitatea ordezkatzen. 2009koEUSTATeko datuei begiratuz gero, ikus deza-kegu EAEn 18 urtetik gorako gizonen batezbesteko urteko soldata 25.376 eurokoa dela,eta emakumeena 14.241 eurokoa.

Eredu ezberdinak ageri dira, denen egoerasozioekonomikoa ez baita bera. Esaterako, bimutilek osatutako bikote batean, bietako batlangabezian geratu zen; egoera horrenaurrean, kudeaketa ekonomikoa aldatu zuten.Lanean zegoenak langabezian zegoenaridirua sartzen zion kontuan, horrela, eskatubeharraren larritasuna saihestu eta diruaberak kudeatu zezan.

Orobat, bikotekidearekiko inde-pendente izatea da diru banaketahorren atzean ezkutatzen den arra-zoia. Orokorrean bikoteek kudea-keta ekonomikoaren gainean nego-ziatzeko behar ra izaten dute,“betirako bikotearen mitoa” eroriadagoelako eta noizbait harremanabuka daitekeela ikusten dutelako:“Ekonomikoki euren buruarenjabe izatea lehenesten dute”. Denaden, Agirrek dio zenbat eta harre-man luzeagoa izan, orduan etagutxiago heltzen diotela moldeekonomiko indibidualistari. Hain-bat faktorek eragiten dute, besteakbeste, etxebizitza eta umeak iza-teak.

Lagundu edo partekatu?Etxeko lanen banaketa bikoteen arteko pare-kidetasuna neurtzeko erabiltzen da maiz:“Egun, etxeko lanak dira berdinzaletasunarentermometroa”. Tesiko ondorioetan ageridenez, bikoteek etxeko lanen banaketa ezdute behar bezainbeste negoziatzen etagehienetan genero rolak gailentzen dira.Sarritan, lan banaketa laguntza soil bilakatzenda. Elkarrizketetan askotan agertzen dira ber-dinzaleak ez diren jokabideak, eta haiek justi-fikatzeko “gustu pertsonalak” edo “modunaturalak” bezalako aitzakiak erabiltzendituzte.

Amatasun intentsiboaZaintza ardurei dagokienean, oraindik ereama da soinean motxilarik pisutsuena dara-mana. “Amatasun intentsiboa” gizarteanerrotua dagoela uste du soziologoak.

Dena den, emakumeek jakin badakiteumea edukitzean genero rol tradizionalakgehiago errotzeko joera dagoela. Horrek, tal-kak sortzen ditu teoria eta praktikaren artean:“Badakite nola jokatu behar duten pareki-deak izateko, baina maiz praktikan ez dutehala egiten”.

Bikote homosexualetan ostera, zaintzalanak gehiago partekatzen dira. Nahiz eta,tesiko ondorioek azaldu dutenez, normaleanmaila sozioekonomiko txikiena duena denumeen zaintzaz gehien arduratzen dena.Bada, bikote homosexualetan ere ematen dirabotere harremanak, baina beste parametrobatzuetan.

Hala ere, umearen zaintza hirugarrenbaten esku utzi behar dutenean, normalean,emakumeen esku uztea erabakitzen dute; baibikote homosexualek baita heterosexualekere. Azken hauen kasuan, ia beti, amarenaldeko amonaren esku.

Amaia Agirrerenustez, maitasunerromantikoaalboratu eta betirakobikotearen mitoahautsi duteelkarrizketatutakobikoteek.Ekonomiarenkudeaketangertatzen denbezalatsu, lagunakere bakoitzak bereakizan nahi ditu,bikotea hautsidaitekeelaaurreikustendutelako.

LAURA LÓPEZ / EHU

Page 17: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 17�

BIKOTEAK

Lagunak, bakoitzak bereak“Kritikoak dira maitasun erromantikoarenideiarekin”, dio Agirrek. Independentzia etaautonomia izatea oso inportantea da beraien-tzat. Lagunen eta denbora librearen kudeake-ta indibiduala egiten dute gehienek, eta asko-rentzat oso garrantzitsua da bizitza sozialpropioa izatea, gehienbat “nork bere intere-sak defendatzeko”.

Maitasun erromantikoa alboratu eta beti-rako bikotearen mitoa hautsi dute elkarrizke-tatutako bikoteek. Ekonomiaren kudeaketangertatzen den bezalatsu, lagunak ere bakoi-tzak bereak izan nahi ditu, bikotea hautsi dai-tekeela aurreikusten dutelako.

Alta, harremanen hausturareninguruan hitz egitean emakumeaskok “bakardade” hitza erabil-tzen dutela azpimarratu du ikerla-riak: “Badirudi bikoterik gabe ego-tea bakarrik egotearekin lotzendutela. Gizonengan ez da halako-rik ageri”, esan du.

Kontrara gertatzen da bikoteabi neskek osatzen dutenean. Agi-rrek dio kasu hauetan joera gehiago dagoelalagunak partekatzeko.

Hots, gehienek bikote harremana eurenharreman sozial eta afektiboen erdian koka-tzen dute.

Monogamia eztabaidagai?Monogamiaz hitz egiterakoan ezberdintasu-nak ageri dira bikote homosexual eta hetero-sexualen artean. Normalean, bikote homo-sexualetan harremanaren hasieran hitzegiten da bikote egiturari edo formari buruz.Elkarrizketatutako bikoteetako batean esa-terako, esklusibitate sexualari muzin egiteahitzartu dute.

Bikote heterosexual gehienetan berriz,jakintzat ematen da harremana monogamoaizango dela. Nahiz eta, ikertutako bikoteguztietan izan den esklusibitate sexuala tal-

karako arrazoi. Une horretan soilik mahai-gaineratu dute monogamiaren auzia. Nego-ziazioetan beti gailendu da esklusibitatesexuala: ikertutako bikote heterosexual guz-tiek erabaki dute harreman monogamoare-kin jarraitzea. Agirrek dio gehienbat bikoteharremanaren oinarria kolokan ez jartzeaga-tik dela. “Zentzu handi batean uste dasexualitate esklusiboa dela bikote harremanbat gainerako harremanetatik bereiztenduena”, gaineratu du.

“Sexualitate osasuntsua”Sexualitatearen gaia nahi baino gutxiagojorratu du soziologoak, tabu asko baitaude

oraindik. Honatx ateratako ondo-rioetako bat: “Sexu harremanenmaiztasunak kezkatzen ditu ema-kumeak, alta, gizonek ez dute hala-korik aipatzen”. Emakume askoksexu harreman “osasuntsuak” iza-tea maiztasunarekin lotzen dute;ziur aski presio sozialak bultzatuditu horretara, Agirreren ustez.Bikote heterosexualek ez dute

behar beste negoziatzen praktika sexualengainean. Kontrara, ikerlariak dio bikotehomosexualetan gehiago negoziatzen delajardun sexualen inguruan: “Sexualitate nor-matibotik ateratzean lanketa pertsonal han-diagoa egiten dute”. Bikote berdinzaleekhainbat ertz zorroztu badituzte ere, askodaude oraindik kamusteko.

Tesian ondorioztatu denez, oraindik usteda bikote harremanek egitura finko bat jarrai-tu behar dutela: lehenengo maitemindu,ondoren egonkortasuna lortu eta gero etagauza gehiago konpartitu balizko bukaerabatera iritsi arte. “Badirudi egitura bakarradagoela, eta gero errealitatean argi ikusten daez dela horrela, baina oraindik ere sarri maita-sun erromantikoaren fikzioan harrapatutajarraitzen dugu”.

Askatuko gara. n

Negoziazioak alboratzeakarriskuak ditu: “Modu‘naturalean’ hartutakoerabakietan genero rolakgailentzen dira ia beti”

Page 18: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

18 � 2015EKO APIRILAREN 19A

IRITZIAREN LEIHOA

APIRILAREN 5A DA, IGANDEA. Aste hone-tan, Espainiako Estatuan sei gizonekemakumezko bikotekideak edo bikoteki-de ohiak erail dituzte. 29 urteko gasteiztarbat izan da azken biktima. Bere hiru haur-txoak umezurtz geratu dira. Feminici-dio.net webguneak aurten hogei erailketamatxista zenbatu ditu hiru hilabetetan.Datu ofizialen arabera hamabi dira, Espai-niko Estatuak genero indarkeria bezalazerrendatzeko hildakoaren eta hiltzailea-ren artean bikote harremana egon beharduelako.

Sare sozialetan feministok alerta egoe-ra adierazi dugu; Espainiako Gobernukoeta Eusko Jaurlaritzako buruek, ordea, ezdute kezkarik erakutsi. “Genero indarke-ria Gasteiz lehendakari” hitzak tekleatuditut Googlen. 2013ko albiste bat agertuda lehenengo emaitza bezala: Iñigo Urku-lluk Emakunderen ekitaldi batean esanzuen genero indarkeria erauztea garrantzihandiko helburua dela berarentzat. “Erail-keta Gasteiz Urkullu” Googlen idatzi dutondoren. El Mundo egunkariko honakoalbistea agertu da lehen emaitzen artean:“Ertzaintza ‘yihadismo terroristari’ aurreegiteko guztiz prest dagoela ziurtatu dulehendakariak”. Data: 2015eko apirilaren1a. Yihadismoaren mamuak indarkeriasexistaren errealitateak baino arreta politi-ko eta mediatiko gehiago jasotzen du.Berdintasunaren aldeko ekitaldi konkre-tuetatik kanpo, emakumeen erailketek ezdute deklarazio politikorik merezi.

Aste honetan bertan, Guardia ZibilakTwitterren bidez emakumeen kontrakotratu txarrak gizonen kontrako tratu txa-

rrekin parekatzen dituen kartel bat hedatudu. Nire lagun ez feministek egoki ikusidute indarkeria guztiak neurri berean sala-tzea. Berriro ere azaldu behar izan duthalako irudien helburua emakumeen kon-trako indarkeriaren berezitasuna eta egitu-razko izaera ukatzea dela.

“Etxeko indarkeria” kontzeptua erabil-tzen dute askok oraindik ere. EspainiakoEstatuko Genero Indarkeriaren kontrakolegeak joera hori indartzen du, bere apli-kazioa bikote esparrura mugatzen duela-ko. Indarkeria matxistak, ordea, hamaikaaurpegi ditu. Sexu jazarpena, esaterako,kalean, lanpostuan, tabernan, gaztetxeanedota autobusean bizi dezakegu. Eraso-tzaile matxistak ez dira izaki zoroak,patriarkatuaren semeak baizik, emaku-meentzat bortitza den eta eraso sexistaknormalizatzen dituen sistema honetanheziak. Hori esan nahi dugu genero indar-keria egiturazkoa dela azaltzen saiatzengarenean.

Baina erailketei buruz aritzeko “indar-keria matxista” kontzeptua erabiltzeakere arazo bat dakar: icebergaren tontorrabakarrik izendatzea suposatzen duela.Hori dela eta, premiazkoa iruditzen zaitLatinoamerikan oso hedatuta dagoen“feminizidio” kontzeptua gurera ekar-tzea. Hau da, emakumeak emakume iza-teagatik bikote esparruan zein besteesparruetan (gogoratu Nagore Laffage,esaterako) sistematikoki erailak garelaazpimarratzeko. Emakumeak kontrol-pean mantentzeko helburu duen indar-keria matxistaren adierazlerik odoltsuenadela argi uzteko. Eta, batez ere, estatuenkonplizitatea salatzeko. Cear-Euskadierakundearen hiztegiaren hitzetan, femi-nizidio kontzeptuak “indarkeriari aurreegiteko estatuak izandako borondate txi-kia eta eusten dituen egitura patriarkalenbitartez indarkeria iraunarazteko duenpapera” adierazten du. Argi dago, gober-nua ez da gai biztanleriaren erdiaren bizi-tza eta giza eskubideak bermatzeko.Beraz, feminizidioa ez da gertakari isola-tuen multzoa, baizik eta emakumeenkontrako estatu-krimena. n

Feminizidioa

Erasotzaile matxistak ez dira izaki zoroak,patriarkatuaren semeak baizik,emakumeentzat bortitza den eta erasosexistak normalizatzen dituen sistemahonetan heziak. Hori esan nahi dugugenero indarkeria egiturazkoa delaazaltzen saiatzen garenean

JuneFernández �

KAZETAR IA

Page 19: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 19�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 20: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

20 � 2015EKO APIRILAREN 19A

IRITZIAREN LEIHOA

ARGAZKIEK itzultzen dizkizuten irudiekinez zaude sobera konforme azkenaldian.Argazki zaharren kasuan, ile gehiago agerida aurpegi gazteagoaren gainean; argazkiberriagoen kasuan, aldiz, kopeta gero etazabalagoa ikusten diozu zeure buruari.Kontu horiek bizitzen ari zarela etorrizaizu gaur semearen galdera, seme-alabekohi duten eran, ustekabean: “Zergatikduzu ile gutxi, aita?”.

Erantzun on bat eman nahi izan diozu-nerako alde egina zuen komunetik. Nola-nahi ere, zuk argi duzu ez zarela kaskasoi-la. Hori ez da bereziki pentsatu behar

duzun deus: sentitu egiten duzu, barren-barrenetik, zeurez. Izan ere, ile gutxi(ago)luzitzea eta kaskasoila izatea ez da inondikere gauza bera. Gakoa, baina, zera da: zukargi dakizun hori semeari ikusaraztea,berezko errealitatea uler eta ikas dezan.

Azalpen didaktikoa prest duzu jada.Pertsona helduen artean, gizonezkoetannagusiki, hiru gauza gerta daitezke: gazte-tan bezala ile guztia edukitzea, aitzinalde-ko ilea erretiratuta sarrerak izatea eta ileaunitz galduta burusoil gelditzea. “Etanoiz gelditzen dira burusoil sarrerak dituz-tenak, aita?”. n

DUELA EZ ASKO jakin dut: ba omen dut arbaso baturrundik etorri zena. Liejatik –eskualde hura eskutikeskura ibili zen garaian–, eta zehazkiago, frantziarrek1793an sortu zuten eta egun jada existitzen ez dendepartamendu batetik –Ourthetik, zeina 1814an,Napoleon erori zenean, holandarrekdesagerrarazi baitzuten, lur haiekeskuratzearekin batera–. Merkatariaomen zen Alduderaino etorritakonire arbaso hura. Gero, bere ondo-rengo batek Pirinioak zeharkatu, etaZilbetiraino iritsiko zen, artzain.

Historia partikularra da hau,baina, historia par tikular retan,interesgarriak dira historia kolekti-boarekin, munduko emakume etagizon guztien historiarekin, dituz-ten loturak. Historia partikularrekgalde eta gogoeta ugari sorraraztendute.

Liejatik etorritako arbasoaren his-toria partikularrari esker jarri naiz Liejaren historiariburuz arakatzera, eta jakin dut bertako mugen mugi-mendu ugarien berri. Mugak, mapetan lerro aldagai-tzak balira bezala marrazturik aurkezten badizkiguteere, ez dira zerbait finkoa, zertzelada historikoen ara-bera mugitzen dira. Hala ere, normalean, ez garahorretaz ohartzen, eta ez zaigu bururatzen gauzakbestelakoak izan daitezkeenik. Horren harira… irudi-

katuta izanen dute independentista katalanek Espai-niako mapa Kataluniarik gabe?

Ez zaigu otutzen, ezta ere, jendea asko mugitu delabeti (Liejatik Aldudera, 1.100 kilometrotik goradaude!), uste baitugu bidaiatzea –dela bisitari, dela

etorkin gisara– oraingo kontua delagehienbat. Nire arbasoarenak bidaia-tzeko gizakiok ditugun arrazoiezpentsatzera bultzatu nau, eta, daturikgabe, ez dago jakiterik, baina errazada imajinatzea migratzaile gehienenarrazoi printzipalak bultzatuko zuelahura ere segur aski, bizimodua hobe-tzearena alegia.

Nire arbaso hura, bestalde, mugal-de eleanitz batetik beste mugalde elea-nitz batera mugitu zen, eta ematen duorduan normala zela euskaldun egiteaurrundik etorrita ere (nire birraitonak,haren ondorengoak, euskaraz bainoez zekien gero…), ez orain bezala,

non ezohiko fenomenoa baitirudien horrek.Arbasoaren kontuak, batik bat, pentsarazi dit

noraino den zentzugabea diferentziak egitea bertakoeneta kanpokoen artean. Mugak bezala, oso etiketa alda-korrak dira horiek, eta bertakoa edo kanpokoa izateakez du inor jartzen beste inoren gainetik. Besteakbeste, gaur kanpoko dena bihar bertakoa izan daite-keelako. Eta alderantziz. n

Mugetan galdez

Inma Errea I T ZULTZA ILEA ETA IDAZLEA�

EduZelaieta�

IDAZLEA

DA

NI

BLA

NC

O

JOSU

SAN

TE

STE

BAN

Duintasun kapilarra

Historia partikularrada hau, baina,historiapartikularretan,interesgarriak dirahistoriakolektiboarekin,munduko emakumeeta gizon guztienhistoriarekin,dituzten loturak

Page 21: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 21�

IRITZIAREN LEIHOA

ASKATASUNA aldarrikatzen denean, edozein pertso-nari ideia ona irudituko zaio, kontzeptua positiboabaita. Transatlantic Trade and Investment Partnership(TTIP) proposatutako merkataritza askeko akor-dioa da, Europar Batasuna eta AEBren artekoa,merkataritzan askatasun gehiago lortu nahi duena.Negoziazioa isilpean mantendu nahi izan da, nahizeta azkenaldian gizarte zibilak honi buruzko infor-mazio eske dabilen. Baina, zer da merkataritzaaskeko akordio bat? Zein da honen helburua?

Laburbilduz, merkataritza askeko akordio bateanbi eskualdeen arteko muga-zergak murriztu etainbertsoreen segurtasun juridikoa babesten dituztenklausulak biltzen ditu. Aldeko argudioak ekonomiafakultateetan irakasten dira; think tank eta enpresatransnazionalen lobbyek honen propaganda egitendute. Akordio hauek ekonomiaren eraginkortasunasustatzen dutela diote, muga-zergekin alderatzenbaditugu. Muga-zergak aplikatzerakoan sektore batkanpo lehiatik babesten dugu; lehia murrizterakoan

eta sektorean irabaziak handitzerakoan, sektorebabestuek ekoizpen inefizientea sustatuko dute, kon-tsumitzaileentzako garestia izanik. Merkataritza“askeko” ekonomia batean, enpresariek inportazioe-kin lehiatu behar dute, merkeago ekoiztea esportazioeta lehiarako pizgarri bat izanik. Akordio hauen alde-ko leitmotiv hau hamaika bider aztertu eta errepikatuda azken hamarkadetan.

Gaur arte ez da enpirikoki ziurtatu merkataritzaaskeak gizartearentzako ongizatea dakarrenik; arra-kasta kasuak aipatzen dira, baina ez da babestenduen teoriarik frogatu. Kasuekin egiaztatzen denada arrakasta ekonomikoa lor daitekeela (batez ereikuspuntu neoliberalaren aldetik), baina ez dira sor-turiko arazo ekonomiko, sozial eta ekologikoakkontutan hartzen. Akordio berri honen atzeanestatua eta bere erregulazioak minimizatu nahi dira,lehia eta efizientziaren aurka egiten dutelako, mer-kataritza oztopatuz; sektore pribatuak egitenduena, aldiz, eraginkorra delako: hau neoliberalis-moaren falazia handienetako bat da.

Azken finean, kapitalaren irabazi tasa manten-tzeko esku pribatuetatik at dauden sektoreak priba-tizatu behar dira, dauden kontrolak merkatuarenesku ikustezinaren menpe uztea; hau da merkatari-tza askeko akordioaren azken helburua, ez hazkun-dea, enplegua ezta ongizatea ere. Gainera, negozia-tzaileen ustez demokrazia ez da helburu hauekinbateragarria. Ekonomiaren atzean ideologia ezku-tatzen ari da. n

Endika Alabort Amundarain� EKONOMIALAR IA ETA PR IMERO DE MAYO -KO AHOLKULAR IA

Merkataritza askea, norentzat?

GU

IOM

AR

GA

RCÍA

SEIJ

AS

Gaur arte ez da enpirikoki ziurtatumerkataritza askeak gizartearentzakoongizatea dakarrenik; arrakastakasuak aipatzen dira, baina ez dababesten duen teoriarik frogatu

Page 22: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

22 � 2015EKO APIRILAREN 19A

ERDIKO KAIERA

Bikini Kill taldea Riot grrrl mugimenduko banda garrantzitsuenetarikoa izan zen. 1990eko hamarkadaren hasieranaldarrikapen feministak erdigunean jartzea lortu zuten eta mundu osora zabaldu zen haien eredua.

Oholtzako haragietatikharago

PAREKIDETASUNA MUSIKAN

Bertsolaritzan, literaturan eta beste arte-adierazpen batzuetan gertatu bezala, musikagintzaraere ari dira iristen, pixkana-pixkana, feminismoaren aldarriak, berdintasunaren aldekoekimenak. Oro har, emakume musikarien jarduna ipini du erdigunean azken urteotako

mugimenduak: dela horien funtzioa taula gainean, dela horien ikusgarritasunahedabideetan… Musika, ordea, agertokian gertatzen dena baino askoz gehiago da, eta

oholtzako haragietatik harago joan beharra azpimarratu dute zenbaitek.

| DANELE SARRIUGARTE MOCHALES |

Page 23: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 23�

PAREKIDETASUNA MUSIKAN - ERDIKO KAIERA

“MUSIKA EZ DA noten segida soilik”. LeireZiluaga musika-kritikari eta zalearen hitzakdira, eta horretan behintzat, bat datoz doi-nuen artea ikuspegi kritikotik jorratu dutenguztiak: musikak komunitatea sortzen du,identitate pertsonala eta kolektiboa eraiki-tzen laguntzen du, eta Euskal Herria ez dasalbuespen.

Ziluagak gehiago dio: “Kontzertu bakoi-tzean komunitate txiki bat sortzen da, etahor ezartzen eta birsortzen diren botere-harremanek eta jarrerek asko diote guriburuz, gure jendarteari buruz”. Saioetanematen diren inertziek kezkatzen dute bere-ziki Ziluaga azkenaldian: nork hartzen duespazioa, eta nola? Kontzertu bat antola-tzearen atzeko erreprodukzio-lanak –adibi-dez: musikari eta teknikarien afaria presta-tzea– jasotzen al du behar duen aitortza?

Ikus-entzuleen kartografiaEgin dezagun so, hortaz, gure ingurura.Egin dezagun memoria-ariketa txiki bat.Egon ginen azkenengo rock edo punk kon-tzertuan non jarri ginen, aurrealdean alaatzeko lerroetan? Lehenengo ilaretan ba alzegoen genero-parekidetasunik? Eta ema-naldiko ikus-entzule guztiak kontuan hartu-ta?

Ihintza Orbegozo Igartua musikazale etakazetariak argazki argi bat egin du: “Punk,rock eta hardcore kontzertuetan, oro har,mutilak dira nagusi, baita lehen lerroetakopogoetan ere. Bestalde, egon badauden nes-kak gutxitan doaz taldean, gehienetan biz-pahiru dira, mutil-talde handiago batekin”.

Bestelakoa da irudia azken urtean Geta-ria eta Zarautz inguruan antolatu direnpunk kontzer tu feministetan. Ziluaga:“Entzun izan dut emanaldi feministetarahainbeste neska joaten badira, eta besteeta-ra ez, izango dela neska horiei ez zaielakomusika benetan gustatzen. Seguru asko,kontua da kontzertu tradizionaletan ez dire-la eroso eta seguru sentitzen, baina onartze-ko zaila da norberarentzat erosoa den espa-zio bat ez dela erosoa pertsona guztientzat”.

Aldaketa, muin-muinetikZertan izango litzateke ezberdin, ordea,musika-eszena feminista bat? Ainara Santa-

maria Barinagarrementeria kazetari etaekintzai le feministaren ustez kantuenmezuak ez dira aski: “Talde bat feministaizendatzen denean izan ohi da emakumeenproblematika –eta batez ere indarkeriamatxista– aipatzen duelako. Bada hori,baina ez da hori bakarrik. Feminismoa bizi-ikuspegi bat da, dena aldatzen dizu: zureegoteko modua, diskurtsoa, jarrera…”.

Irudikatzen hasita, honako ezaugarrihauek okurritzen zaizkio Ziluagari: “Izandaiteke gorputz- eta identitate-aniztasunadaukan eszena bat, zaintzari garrantziaematen diona, kontzertu bat antolatzearenatzean dagoen lana ikusgarri egiten duena,eta, oro har, oholtza azpian eta gainean sor-tzen diren askotariko botere-harremanakauzitan jarriko dituena”.

AEBetan Riot grrrl mugimenduak egin-dakoaren antzeko zerbait, alegia; kontzer-tuak ez hastea aurrealdea emakumez osatuaegon arte, adibidez. Ziluaga ibilia da hangoparajeetan, eta aldea nabarmena da: “Taulagainean askoz aniztasun handiagoa dago,eta jaialdietara doan jendeak beste egotekomodu bat dauka. Hori ez dator zerutik, horigertatu da lan itzela egin dutelako, eta ema-kume musikariek oso argi daukatelako:gehienak feministak dira”.

Zorionez, berandu ez da beti beranduegi,eta, ildo horri tiraka, Zarautzeko MEFSSTkolektiboa buru-belarri dabil duela hiruurtetatik, egoeraren irakurketa kritikoa egineta musika errebolta feminista sustatzen.

Pertsonala eta politikoaIzan ere, harrigarria da: musika bezalakoesparru batean, Euskal Herrian politikare-kin hain lotura estua izan duena, orain arida loratzen kontzientzia feminista oroko-rragoa, eta nekez.

Kasu baterako, Santamariak argi ikusi du,musikagintza eta maitasun erromantikoarenarteko loturei buruz egindako ikerketan,pertsonala ez dela politikotzat hartzen, lelohori izan arren feminismoaren oinarrizkoaldarrikapenetako bat: “Entzuleei ez diekontraesanik sortzen maitasunaz aritzeanbetiko topikoak errepikatzen badira, nahizeta musika talde berberak, gai jakin batzueiburuz, diskurtso kritikoa landu. Esparru

Kontzertuetan nork hartzen duespazioa eta nola? Saio bakoitzean komunitatetxiki bat sortzen da, bere botere-harremanekin

Gai politikoez kantatzeankritikotasuna eta maitasunazkantatzean topikoerromantikoak? Pertsonala ez zen ba politikoa?

Page 24: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

24 � 2015EKO APIRILAREN 19A

ERDIKO KAIERA - PAREKIDETASUNA MUSIKAN

publikotik eta politikotik at kokatzen daoraindik pertsonala, eta, gainera, maitasuna-ren kasuan, ez da ikusten eraldaketa gauzatudaitekeen eremu bat bezala”.

Ziluagaren ustez, auto-indulgentziarekinamaitzeko unea iritsi da: “Geure buruarigaldetu beharko genioke ea feminismoare-kin zer pasatu den hemen, batez ere musikabezalako eszena hain politizatu batean. Eraberean, galdetu beharko genuke ea benetaneszena hain politizatua izan den, edo zergertatzen den politika erretorika bilakatzendenean. Esanguratsua da feminismoa sartuez izana erretorika politiko horren barruan,derrigor jorratu behar ziren gai-zerrendan”.

Abesti guztiak dira amodio-kantuSantamariaren iritziz, arreta handia eskainibehar zaio maitasun erromantikoaren ideo-logiari, hain zuzen ere, bizi dugun gizarte-antolamendu desorekatuak indarrean jarrai-tzeko engranaje nagusietako bat delako:“Iruditzen zait, orokorrean, genero siste-maren zapalkuntza, gazte mailan, maitasu-naren bidez haragiztatzen dela, batez ere.Horri gehitu behar diogu zer-nolakogarrantzia daukan musikak kolektibo batenparte sentitzeko orduan”.

Baina zertan datza maitasun erromanti-koa? Bikote harreman heterosexuala dueredu; betirakoa, monogamoa, idilikoa.Hori da harremanik garrantzitsuena, erdi-gunean jartzen dena. “Eredu horrek loturazuzena du gizon eta emakumeen artekomendekotasun harremanekin eta baita ema-kumeen kontrako indarkeriarekin ere. Bes-talde, sistema ekonomikoari ez datorkiobatere gaizki. Zer izango litzateke musika-industria osoa maiteminik gabe?”.

Edonola den, maitasun erromantikoarenideologiak gai guztiak blaitu ditu, ez baka-rrik harreman afektiboen ingurukoa. Santa-maria: “Gatazkak, hala nazio gatazkak nolaklasearenak, isla handia izan du euskalmusikagintzan, eta hori guztia oso erro-mantikoki kokatu izan da: gudariaren figura,askatasunarena, herriarena... Adierazgarriada hori gertatu izana, eta horrek ekarridiona diskurtsoari eta iruditeriari: emaku-mea zaintzaile, gizona borrokalari”.

0 puntua: Eztabaida mahai gaineraHorren guztiaren aurrean, zer egin? Batdatoz elkarrizketatuak: duda plazaratzea dalehen pausoa. Santamaria: “Hasiko garamaitasuna eta pertsonala politikoki koka-tzen, eta gero ikusiko dugu bakoitza norai-no heltzen den. Baina oinarrizkoa da jakiteamaitasunarena, adibidez, eraikuntza batdela. Hori da 0 puntua eta hori gabe ezin daezer egin”. Horrez gain, funtsezkoa da bes-telako kultur erreferente batzuk sortzea,bestelako maitasun-eredu batzuei buruzhitz egingo dutenak.

Eta espazioak, nola eraldatu? Ziluaga:“Ondo legoke kontzertu-antolatzaileek etaaretoek gaiaren gaineko ardura hartzea,gizonek kontzertuetan betetzen duten espa-zioa zalantzan jartzea, eta guk espazioageure egiteko estrategia konpartituak sor-tzea”. Ziluagaren arabera, errora jo beharda, eta zeharo naturalizatuta dauden jarre-rak ere auzitan jarri, esate baterako: zergatikegin behar dira pogoak beti lehen lerroan?“Gero ez dakit zer akordiotara heldukogaren, baina hasteko eta behin, hori denaeztabaidagai ipini behar da”. n

Gorputz eta identitateaniztasuna, zaintzari garrantziaematea eta botere-harremanakauzitan jartzea dira bestelako eszena sortzekooinarrietako batzuk

Emakumeak pogo-dantzan: zergatik ez da hain ohikoa irudi hau? Iaz Zarauzko Putzuzulon bigarren aldiz antolatu zuten MEFSST!!jaialdian hartu zen argazkia. Maiz beste kontzertuetan egoeradeserosoak sortzen dira emakumeentzat, baina Euskal Herrikokontzertuetan ere ari da pixkanaka ikuspegi feminista indarra hartzen.

SAIOA CABAÑAS / EMAROCK

Page 25: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO
Page 26: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

26 � 2015EKO APIRILAREN 19A

ERDIKO KAIERA

“GUTXI DIRA barruan ezer gordetzen ezduten eraikinak; hutsune hori betetzeak ema-ten dio izatea”, esanez ematen dio hasieraemakume baten ahotsak dokumentala aur-kezteko egin duten spotari. Eta ez dira hitzhutsalak: hain zuzen, orain ia bost urte oku-patu zutenetik gaztetxeak barruan zer gorde-tzen duen, hutsune hori nola bete duten kon-tatzeko asmoa dute lan honekin. KontxitaBeitia da off-eko ahotsa egiten duena; ema-kumezko, adineko, ikastolen aitzindari, ezzegoen bera baino aproposagorik espaziohorren izenean hitz egiteko.

Ibilbidea dokumentatzeko gogoaEraikina 2010eko ekainean okupatuzuten. “Gaztetxea sortzeko ideiaizan genuenok, 2005ean argitaratuziren okupazioari buruzko bi argi-talpenetan parte hartutakoak ginen:Donostia bi urtez okupatuz DVDaeta Donostia 28 urtez okupatuzliburua”, dio Beñat Apalategi gazte-txeko kideak eta, Markel Ormazabal etaJoseba Parronekin batera, dokumentalarenarduradunak. “Beraz, kasu honetan erehasieratik izan genuen Kortxoenean jazo-tzen zen oro filmatzeko eta dokumentatze-ko joera, noizbait hori formaturen bateanbilduko genuelakoan”.

Iaz ohartu ziren ikus-entzunezko materialdezente pilatua zutela, eta horrekin zerbaitegin beharra zegoela pentsatu zuten. “Hain-bat eztabaidaren ostean, dokumental bat egi-tea erabaki genuen. Asanbladan planteatu etabaiezkoa jaso ostean, gu hiruok hasi ginenburu-belarri horretan”. Parron Gogo Ekoiz-

penak ekoiztetxeko kide denez, grabaketa etaprodukzio lana jada esleitua zuten. “Genuenmateriala aztertzeaz gain, gaztetxeko kidebatzuei elkarrizketak egiten hasi ginen”.

Egun, gidoiaren bizkarrezurra zehaztuaizateaz landa, lana mamituko duten gainera-ko zer tzeladak eztabaidatzen ari dira.“Dokumentalaren hari narratiboa, eraikina-ren izenean hitz egiten duen off-eko ahotsada. Eraikinak izan dituen hiru aldi historikonagusiak azalduko ditu: kortxo-fabrika izanzenekoa, ikastola izan zenekoa eta egun gaz-

tetxea denekoa”, dio Apalategik.“Interesgarria iruditzen zaigu espa-zioaren historiaz hitz egitea; izanere, uste dugu eraikina izan zenagaur egun ere badela: fabrikazenean, batez ere emakumezkoenlangile borrokaren lekuko, eta ikas-tolaren antzerki areto zenean, kul-tur sorkuntza parte-hartzailearenlekuko”.

Halakoxea baita gaur egun Kor-txoenea gaztetxea. Batetik, gizarte-borrokaugarik lekua dute bertan, hala nola AHTarenaurkako plataformak edota Donostia 2016Desokupatu kolektiboak. Bestetik, kultursorkuntzan apustu handia egin du, musika-taldeentzako entsegu lokala ipinita, ikuskizunasko eskainita, edota adierazpen kulturalezberdinak jorratzen dituzten taldeei bertanbiltzeko aukera emanda. “Hala ere, gure hel-burua ez da denbora honetan lortu dugunaharrotasunez erakustea; ez diogu autokritika-ri uko egin, eta lan honek bost urte horienbalorazioa izatea du asmo, hortik hobekun-tzak atera ditzagun”.

KORTXOENEA GAZTETXEA

Kortxoeneako kideek (Gros, Donostia), dokumental batean kontatu nahi dute gaztetxeakaurki beteko dituen bost urteotan bizi izan duena. Horretarako, crowdfunding kanpaina

abiarazi dute www.karena.eu webgunean. Eraikinaren historia, gaztetxean sortu eta garatu diren proiektuak eta gune autogestionatu batean

bizitzeak esan nahi duena azaldu nahi dute lanean.

| LIDE HERNANDO |

Gaztetxearen historiakontatzetik harago,dokumental autokritikoaegin nahi dute,eztabaida piztuko duena

Laborategi (bio)politikoadokumentatzen

Page 27: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 27�

KORTXOENEA GAZTETXEA - ERDIKO KAIERA

Finantzazioa ere auzolanean“Dokumentala planteatzen hasi ginen une-tik ikusi genuen horrek gastu batzuk eduki-ko zituela, guk geuk berdindu ezingo geni-tuenak”, dio Apalategik. “Batetik,grabaketetan aritutako kideen lana ordaindubeharra dago, bestetik, DVDa sortzeakdakartzan gainerako gastuak. Horregatik jogenuen crowdfundingera. Gainera, gazte-txearen filosofiarekin bat datorren praktikada, azken finean, beste konpromiso eredubat eskatzen duen auzolana”. Horrez gain,irabazirik lortuko balute, gaztetxean diru-poltsa sortzera bideratuko lukete, DVDaaurkezteko bidaiak egiteko, edota gaztetxeanhobekuntzak egiteko.

Behar duten dirua lortuz gero, eta proiek-tuak aurrera jarraitzen badu, 2015eko ekai-nean estreinatu dezaketela aipatu du, gazte-txearen bosgarren urteurrenerako, alegia.“Baina ez da urteurrena ospatzea dokumen-talaren helburua, beraz, aurkezpenak ez duzertan data horrekin bat egin”, argitu duApalategik. Lan honekin eztabaida kolekti-boa piztu nahi dute; izan ere, azken urteo-tan ikus-entzunezkoen kontsumoak indibi-dualizaziora jo du, besteak beste Internetekekarri dituen aldaketen eraginez; eta galduegin da ikusitakoa gizartean eztabaidatzeakdakarren aberastasuna.

Gune autogestionatuak, ugari eta askotarikoakJakina da gure gizartean gune autogestiona-tuen egoerak onera eta txarrera egiten duelaetengabe, errusiar mendiek bezala. Kortxoe-neako kideak dioenez, ordea, “esan genezakegaur egun Euskal Herrian oso proiektu inte-resgarriak daudela eta, batez ere, askotarikoak:hasi Gasteizko Errekaleorretik eta GernikakoAstraraino. Donostiaren kasuan ere, Kortxoe-neaz eta Letamanez gain (egun dagoen gazte-txerik iraunkorrena, Intxaurrondon), Txantxa-rreka (Udalak Antiguon utzitako espazioa)edota Itxasgain ditugu (Aldapetako etxe sozialokupatua). Uste dugu duela urte batzuk egonezin zitekeen ugaritasuna dagoela”.

Argi dio Kortxoeneako lagunek karena.euwebgunean argitaratu duten testuak: “Guneautogestionatuak egitura urbanoaren parteageriko bilakatu dira (…) espazioa berarenerresistentzia hutsetik, inguratzen duten gai-nontzeko eremuekin harremanean eta elkar-eraginean antzematen ditugu egun”. Gizar-tean gertatzen diren aldaketa azkarrenondorioz, “gune autogestionatu berri haueklaborategi (bio)politiko komun, ireki etanomada gisa pentsatu eta ulertu” behar direlagehitu dute, eta Kortxoenea horren adibidebikaina da. Hori dokumental batean nola isla-tu, haien erronka. n

Kortxoenearen urteotako historiak dokumentu grafiko ugari utzi du. Horiez gain, gaztetxean parte hartzen duten pertsonekinelkarrizketak egiten ari dira dokumentala osatzeko.

EL

EA

RA

ZI

Page 28: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

28 � 2015EKO APIRILAREN 19A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

SEGURU ZAUDE? Liburu hau irakurri nahi duzu?Uste duzu ez duela eragin edo ondoriorik izangozugan? Munduko Osasun Erakundeak XXI. men-dearen hasieran esan zuen buruko gaixotasunenkopurua handitzen joango dela mende honetanzehar. Depresioa da buruko gaixotasun zabaldue-na eta 2020rako ezgaitasunerako bosgarren kausaizatetik bigarrena izatera pasako zela esan zuten,eta honen aurretik bihotzeko gaitzak baino ezzirela egongo. Liburu honetako protagonis-tak psikosia du baina, ez depresioa.Errealitatearekiko ukipen falta. Halu-zinazioak, eldarnioak eta pentsa-menduaren nahasteak. Eta bostkapitulutan kontatzen digu bereprozesua, 100 ataletan eta alfa-betoaren letra guztiak erabilizizendatzen dituen pertsonaienlaguntzarekin, hondoa jo zuene-tik zulotik irten zenera arte.

Duela hiru urte argitaratu zuenItxaso Martinek Ni, Vera eleberria.Bertan emakumeen eta zoramenarenarteko lotura ager tzen zen helduarotikzahartzarora eta perspektiba historiko batekin.Alaine Agirreren lanean ordea, emakume gazteaeta bere bilakaera psikologikoa dira protagonistaketa subjektu haragiztatua da ardatza, “Gorria” dei-tzen duen minak, gaixotasunak, bere gorputzagorpu zelan bihurtzen duen eta gorpua gorputzizatera nola bueltatzen den kontatzen zaigu berelehen eleberrian.

Liburuaren azalean daude gakoak, haien arteanOdol mamituak izenburua, gorputzaren fisikotasu-na agerian jartzen duena, bere jario eta okelekin:“Eta odolarekin erdi disolbatuta ateratzen zaizki-zu arantza, azazkal, metal, kristal zatiak; gatzatuta-ko odola da, mamitua, baina, aldi berean, Gorriada, zure barrutik, zaurietatik, irteten”. Hala ere,gaixorik, itota eta lokartuta dagoenari bihotza eta

klitoria esnatuko zaizkio narrazioak aurrera eginahala.

Hiru argazkitan laburbil daiteke gure protago-nistaren bidaia: “Maindireen kontrako gerran”ohean izerdi, odol eta negar malkotan blaituta etaakituta dakusagu hasieran. “Animalia gosetua hil-tegian” psikiatrikoan egunean gosea eragiten dio-ten zazpi-zortzi pilula hartzen ditu eta etxekozapatiletan joaten da talde-terapiara gero. Azke-

nik, “itzalean itsatsirik dauzkan harriak arras-taka daramatza” eta bizitzaren puzzlea

osatu nahian dabilen neska gaztea da,“iraganeko konkistatzaileen arras-

toak” gogoratuz baina bidea egi-nez. Hitz jario eta zerrendak psikia-trarekin dituen elkarrizketekintartekatzen dira, esaldi bakarre-ko atalak orri bat baino gehiago

dituztenekin, lehen-bigar ren-hirugarren pertsonetan narratuta-

ko pasarteak daude, hasieran identi-fikazioa bilatzen dutenak ni-a eta zu-a

tartekatuz, eta istorioan aurrerago distantziaipintzen dutenak, umore printzak eta sexu esze-nak tartekatuz, olatuen joan-etorriarekin gerta-tzen den bezala.

Beraz, ondo pentsatu liburu hau irakurri nahiduzun. Esan bezala, XXI. mendeko gaitzak diraantsietatea, depresioa, egungo bizimodu etaharreman motek ekarri dizkiguten gaixoaldiak.Eta agian zu horrelako batean zaude-egon zara-egongo zara, edo zure inguruko baten bat. Etamingarria izango da hau irakurtzea. Zure barruanzerbait mugitu daiteke. Hortaz, aldez aurretik ira-kurri nola erabili sendagai-eleberri hau eta galdetubotikan –Miren Agur Meaberen hitzaurrea iraku-rri–, abisatu dizugu. n

Amaia Alvarez Uria

Odol mamituakAlaine Agirre

Elkar, 2014

Literatura

Irakurri nola erabili sendagai hau eta galdetu botikan

Page 29: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 29�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

JOSE MARIA USANDIZAGAREN heriotzaren mendeu-rrena ospatzen da aurten, eta Euskadiko OrkestraSinfonikoak omenaldi polita egin dio bere azkenekoobra, La Llama izeneko opera berrikusi, berrestrei-natu eta grabatzearekin. Askorentzako sorpresaizan da konpositore donostiarraren lan zoragarrihau, benetan oso gutxitan antzeztu baitzen: Donos-tian eta Madrilen 1918an eta Bartzelonan 1932an.Handik aurrera, auskalo zergatik, kasurik ez.

Horrexegatik, ideia ezin hobea izan da obra hauberreskuratzea eta publikoari eskaintzea, zinez landistiratsua delako eta, beraz, beste ospe bat mereziduelako. Juan Jose Oconek egin du berrikuspen kri-tikoaren lana, eta, emaitza ikusita, lan txalogarriaegin du, dudarik gabe. Horrez gain, berrestreinaldihonen zuzendaria izan zen, eta nabaritu zen lanarenezagupen sakona, talde osoaren onena ateratzenjakin baitzuen.

Oso gaztea zen Usandizaga opera hau burutu zue-nean, 27 urte besterik ez zuen –28 urterekin hil zen–,baina aparteko heldutasun musikala erakusten dupartiturak. Orkestrazio koloretsua, harmonia klasi-koa baina modernitate puntu bat duena, inpresionis-moaren ukituarekin, folklorea eta klasizismoa uztar-tzen dituena dotoreziaz… hori guztia aurki dezakeguUsandizagaren musikan, eta bereziki opera honetan.

Berrestreinaldian interprete eraginkorrak aurkitugenituen. Sabina Puértolas soprano nafarrak Tamarpertsonaia elegantea egin zuen. Oso ahots malguadu, fina. Garrantzi handia ematen die ñabardureieta horrek interesa ematen dio bere interpretatzekoerari. Bikain. Mikeldi Atxalandabasok, Adrianenrolean, intentsitatea adierazi zuen uneoro, pertso-naiaren alde dramatikoa nabarmenduz. ElenaBarbé donostiarraren kantu delikatua oso ondoegokitzen zitzaion uraren izpirituaren pertsonaiari.Agian taxu pittin bat gehiago ondo etorriko litzaio-ke eta jestualitatea gehiago lantzea. Miren UrbietaVegak paper txiki bat egin zuen, narratzailearenahain zuzen ere, baina denbora gutxian garbi utzizuen bere kantu distiratsua. Eta gainontzeko bakar-lariek, Damián del Castillo, Fernando Latorre,Maite Maruri eta Xabier Anduaga gazteak, kalitatebokala eskaini zuten. Andra Mari Abesbatzak, ohibezala, biribiltasuna eman zion osotasunari. Eahemendik aurrera gehiago entzuten dugun obraxarmangarri hau. n

Montserrat Auzmendi

Usandizagaren ‘La Llama’ operarenberrestreinaldia.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria:Juan Jose Ocón. Andra Mari Abesbatza.

Zuzendaria: Jose Manuel Tife. Bakarlariak: Sabina Puértolas, Mikeldi

Atxalandabaso, Damián del Castillo, ElenaBarbé, Maite Maruri. Lekua: Gasteizko

Principal Antzokia. Data: martxoaren 16a.

Usandizaga hil zenetik 100 urte bete dira aurten.

Harribitxia

Page 30: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

30 � 2015EKO APIRILAREN 19A

Euskal Herria ezagutuz

KURTZETXIKI

Urrutira joateko beharrik barik, herrian bertan izaten dira naturaz gozatzeko lekuak. ArrasatekoKurtzetxiki menditik (531 m), esaterako, Leintz bailara osoa eta Aizkorriko mendilerroa ikus

daitezke. Azken urteetan utzita egon den ingurunea berreskuratzeko, Arrasateko Udalakmendiko 60 hektarea bereganatu ditu eta herriko elkarteekin batera,

Kurtzetxikira joateko ibilbide bi atondu ditu.

Handik goitik Arrasatebaino gehiago ikusten da

| AMAIA UGALDE BEGOÑA |

Argazkiak: Arrasateko Udala

ERDIKO KAIERA - IHESI

Page 31: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

INDUSTRIA GARAPEN HANDIKOA daArrasate; lanerako eta zerbitzueta-rako herri bihurtu da azken hamar-kadetan, eta ingurumenaren zaintzabigarren mailan geratu da. Herrikomendizale eta naturazaleek kezkahori behin baino gehiagotan agertudute, eta egoerari buelta ematekopausoak ematen hasi da udala.Arrasateko ingurune batzuk babesbereziko gune izendatu dituzteherri ordenaziorako plan nagusiberrian, eta txoko horietako baso-habitata berreskuratu eta herrita-rren esku uztea da helburu nagusia.Berreskurapen lan horietan, Arra-sateko Udalarekin batera, Besaidemendizale taldeak, Naturtzaindiaelkarteak eta Sustrai Berri elkarteaklan egin dute.

Babesguneetako bat Kurtzetxikimendia da, Larragainen. AitorZubiaga Besaide mendizale taldekokidearen berbetan, “nahiko jaregin-da” egon den ingurua da. Berezkobaso-habitatean artadia egon daKurtzetxikin, baina duela 30 urteinguru sute bi egon eta gero, pinualandatu zuten, eta ordutik pinudiaizan da nagusi. Arrasateko Udalak60 hektarea erosi dizkio Kutxari, etaartadia berreskuratzeaz gainera,abeltzainentzako lurrak eskaini etaibilbideak atondu ditu Kurtzetxikiraigotzeko.

Ibilbideok ospitale atzean hastendira, Zalduspe kalean, eta Gipuzko-ako Mendi Federazioak homologa-tutakoak dira; laburra SL motakoaeta luzea GRkoa. Federazioa beraarduratu da ibilbideetako seinalezta-penaz.

Ibilbide laburra: artadi zaharraJoan-etorrian, 6,6 kilometro dauzkaibilbide honek. 300 metroko desni-bela dauka, eta familia giroan joate-ko aproposa da. Bide honetatik joa-nez gero, elurzulo albotik igarokogara, eta Kurtzetxikiko artadi zaha-rra zeharkatuko dugu. Baso berezia

da berau; artadi kantauriarra. Klimaatlantikoan ez da oso arrunta arta-diak izatea, klima beroagoetakohabitata baita. Leintz bailara osoan,Arrasatekoak dira artadi bakarrak:Udalatxen eta Kurtzetxikin daude,hain zuzen. Berezko natur ondarehori ikusirik, Kurtzetxikiko artadiababestea eta berriak jaiotzeko lanegitea erabaki dute.

Ibilbide labur hau ezagutzeko,apirilaren 26an mendi irteera anto-

latu du Besaide mendizale taldeak.Goizeko hamarretan irtengo diraArrasateko plazatik. Herritar guztieibegirako deialdia egin dute, etaparte hartzeko ez dago aurretiazizena eman beharrik.

Ibilbide luzea: Bedoña auzoaIbilbide luzea hamaika kilometro-koa da, eta Arrasate, Oñati eta Are-txabaletako mugetatik igarotzen da.Laburra bezala, Zalduspe kaletikhasten da, eta aspaldi errepidegarrantzitsua izan zen Erregebideahartzen du, Oñatiko Zubilaga auzo-rantz. Bidea Beasaineraino heltzenda, eta Frantziara joateko oso arte-ria garrantzitsua izan zen garaibatean.

Ibilbide hau egiteko, Urkulurakobidea hartu eta ur tegira heldubaino lehen Bedoña auzorantzdesbideratuko gara. Bedoña ondo-en kontserbatuta dagoen Arrasate-ko landa auzoetako bat da, eta

Kurtzetxikira igotzeko ibilbide laburrak Arrasateko artadi zaharra zeharkatzen du.Baso berezia da, klima atlantikoan ez baita oso arrunta artadiak egotea; giroberoagoetako habitata izan ohi da.

Arrasateko Udalak 60hektarea erosi dizkioKutxari, eta artadia

berreskuratzeaz gaineraabeltzainentzako lurrak

eskaini eta ibilbideakatondu ditu

Kurtzetxikira igotzeko

2015EKO APIRILAREN 19A 31�

IHESI: ARRASATE - ERDIKO KAIERA

Babeslea: Arrasateko Udala

Page 32: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

32 � 2015EKO APIRILAREN 19A

ERDIKO KAIERA - IHESI: ARRASATE

B i s i t a t uI h e s i . c o m ,a i s i a l d i r a k owebgune parte-hartzailea.

ikusteko moduko gauza asko gordedu. Natura ikuspegi ederraz gain,han daude Koldobika Jauregi eskul-toreak egindako dragoia, etaBedoñako seme Juan Arana Lora-mendi idazlearen omenezko monu-mentua.

Andra Mari Zuri ermita eta Eula-lia parrokia –bertan Santa Olaia esa-ten diote– ere Bedoñan daude.Arrasaten baserri gutxi bizi dirabaserritik; Bedoñan hiru. Esaterako,Artazubiaga baserrian mahastiakdituzte, eta Otxia izeneko txakolinaegiten dute.

Bedoñatik gora jarraituta igokogara Kurtzetxikiko gailurrera, etabidean ibilbide laburrarekin bategingo dugu. Beheranzko ibilbideabera da bi kasuetan: San Andresauzora doana.

Tontorretik zer?Kurtzetxikiko gailurrean dago men-diaren ingurune lauena. Hangolarreak herriko abeltzainentzakogunea izango dira laster, eurek halaeskatuta.

Txundigarria da Kurtzetxikitikzenbat gauza ikusten den, herri-gunetik hain hurbil dagoela kontuanizanda gainera. Arrasateren ikuspeginahiko zabalaz gainera, Leintz baila-ra eta Aizkorri mendikatea ikustendira. 360 gradutan, tontor esangura-tsu asko bistaratzen dira bertatik:Aloña, Anboto, Aizkorri, Udalatx...Gailur horien izenekin informaziopanela jartzeko asmoa dute.

Herriaren eboluzioa ulertzekogune egokiaPaisaiarekin batera, Arrasatekoinguruaren bilakaera ulertzeko auke-ra aproposa eskaintzen du Kurtze-txikik: nekazaritzako lurrak zelanhartu dituen industriak, pinuakingurunean daukan lekua, haranenbanaketa...

Kurtzetxikikoa ikuspegi egokiada horiek guztiak hautemateko.Horregatik, udaleko eta Besaidekoordezkariek inguruak hezkuntzanizan dezakeen balioa nabarmendudute. Normalean, ikastetxeek Arra-satetik kanpora edo erdigunetik

aldenduta dagoen Udala auzora egi-ten dituzte txangoak; haatik, askozgertuago dagoen Kurtzetxiki herri-ko natura-ondareaz jabetzeko lekuegokia izan daiteke.

Beste ibilbide batzukKurtzetxikikoez gainera, hemendikaurrera Arrasateko beste bidebatzuk berreskuratzeko asmoa duteudalak eta Besaide mendizale elkar-teak. Aitor Zubiagak azaldu duenez,mendizale elkarteko arduretako batibilbide zaharrak dira. “Herri bidedirenak herri egiteko bide izan dai-tezke”.

Besaidekoek udalera 2010ean jozuten lehenengoz, bide horiekberreskuratzeko proposamenarekin.Udala bide publikoen inbentarioaegiten ibili da azken urteotan, etahorrek ere lagunduko du hemendikaurrera haiek berreskuratzen.Asmoa Arrasateko auzoak batu etaherriaren bueltan eraztun bat egiteada. Horrekin batera, herri-gunetikauzo guztietarako herri bideakberreskuratu gura dituzte, sarea gur-pil forman osatzeko. n

Bedoña (goiko ezkerreko argazkian)ondoen kontserbatutako Arrasatekolanda auzoetako bat da, eta ikustekomoduko gauza asko du, besteak besteKoldobika Jauregi eskultoreakegindako dragoia (eskuman). Behekoargazkian, Kurtzetxikiko gailurra.

Page 33: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 33�

ALEA - ERDIKO KAIERA

EUSKAL SORKUNTZAREN udaberriko hitzordua bilaka-tzeko asmoz jaio da Loraldia, Bilbon apirilaren 23tik26ra ospatuko den kultura jaialdi oparoa. Euskal kul-tura garaikideaz jantziko da hiria lau egunez, datozenurteetan egitasmoa sendotzen joateko erronkari hel-duta.

Udazkenaren azkenetan, euskal kulturgile eta kultu-ra zaleen urteroko zita da Durangoko Azoka. Loral-diaren antolatzaileek baina, Durangoko “transmisioaeta ikusgarritasuna” faltan sumatu izan dute udabe-rrian, eta hain justu, hutsune hori betetzeko asmozaurkeztu dute egitasmo berria.

Guztira hamazazpi ekitaldi eskaini, eta 50 sortzailebaino gehiago bilduko ditu jaialdiak. Honela, sorkun-tza-adierazpide anitzi egingo zaie lekua lau egunetan:antzerkia, literatura, musika, arte plastikoak, dantzaeta bertsolaritza, besteak beste.

Ez da kasualitatea jaialdia Bilbon erditu izana.Antolatzaileek webgunean azaldu dutenez, “mundukomodernitatearen ikurra, euskararen historian aitzinda-ria eta Gure Euskal Hiria” delako hautatu dute. Hiria-ren erdigunean izango dira ekitaldi gehienak gainera.Euskara hiriaren erdiguneaz jabetzea da xedea, euskalkulturaren zentralitatea irudikatzea.

Abbadiaren Lore Jokoak abiapuntuXIX. mendean Anton Abbadiak bultzatutako LoreJokoak ditu oinarri egitasmo berriak. Ipar EuskalHerrian euskarari ikusgarritasuna emateko sortu zenekimena, poesia lehiaketak eta kultur ikuskizunak bar-nebiltzen zituena. Lekukoa hartu eta jarraipena Bilbonematea da Loraldiaren asmoa.

Jaialdiari hasiera emateko Abbadiaren omenezberariaz sortutako ikuskizuna estreinatuko du Kukaidantza taldeak. Aitor Mazo aktorea sartuko da Abba-diaren paperean eta Arkaitz Minerrek jarriko du musi-ka. “Dantza eta teatroaren bidez XIX. mendeko kul-turgilea berpiztuko dugu Arriagan”, azaldu dute.

1901ean Miguel Unamunok Bilboko Lore Jokoetaneuskararen aurka botatakoak ere gogoan hartukodituzte. Apirilaren 26an, duela mende pasa esandakoeierantzungo diete Maialen Lujanbiok eta Amets Arza-llusek Kafe Antzokiko bertso-bazkarian, Lutxo Egiakidatzitako gidoiaren bueltan eta Mikel Martinez gidarilanetan jarrita.

Handi jaio, haztekoEsku bete aukera izanik, guztiak ezin aipatuko dituguhemen. Kasu ematekoak dira hala ere, apirilaren 24anZabalguneko merkatuan egingo den kulturgintzakoeragileen topaketa, apirilaren 25erako Okela SormenLantegiak antolatu duen arte plastiko eta bisualen era-kusketa Rekalde aretoan, eta azken eguneko Bilbao-Baobil 2115 emanaldia; Harkaitz Canok ehun urtebarruko Bilbori idatzitako testuaren inguruan kantatu-

ko dute Uxue Alberdi eta Oihana Bartra bertsolariek,Gorka Benitez, David Cirgu eta Josu Goiko musika-riekin batera.

Beste estreinaldirik ere izanen da: Metrokoadrokaantzerki taldeak Sua izan nahi obra eta Kukai eta Tan-ttanka dantza taldeek Hazipenen pozak ikuskizuna tau-laratuko dituzte hurrenez hurren apirilaren 25eanPabiloi 6an eta Guggenheim plazan apirilaren 26an.Euskal zinemari eskainitako saioa ere egongo da hila-ren 25ean.

Musika zaleentzat, besteak beste, Itoiz taldearenomenezko kontzertua izango da ostiralean KafeAntzokian, Espaloian, Hutsa eta Joseba Irazokireneskutik; eta larunbatean Campos Kupula aretoanLurra, 22M2 eta Piztiak taldeak arituko dira,badok.info atariak sustatutako Badok Geroa saioan.

Estreinaldirako egitarau mardula osatu badute ere,hurrengo urteetan egitasmoa sendotu eta erreferentebihurtzeko asmoa agertu dute antolatzaileek. Orain-goz, asteburu luze batez bederen, euskal kulturgintzaBilbon lehen lerrora eramango du Loraldiak. Etaantolatzaileek argi dute: “Kimuak ditugu helburu”. n

Itziar Ugarte Irizar

Bilbon ernetzear den kulturaldia

LoraldiaNoiz: apirilaren 23tik 26ra.

Non: Bilbo. Webgunea: Loraldia.eus

Page 34: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

34 � 2015EKO APIRILAREN 19A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Sol

uzio

ak

F

E

M

M

A

S

R U T A 0O S O 2T U R 1L U R 2A R I 1M U R 1

. . .

R

U

A

F

A

..

DE

DU

KZ

IOA

:M

eloi.

Hitz gezidunak

INOIZ EZ

------------SORTZAILE

AGERTZEKO

EKINTZA

------------BIZI GAREN

PLANETA

GOROTZA

------------MUTU

AGIRI

BATEKO ATAL

BAKOITZA

------------INDIOA

ANTZA,FORMA

EGUZKIA

------------ALDERAN-

TZIZ

* BERAREN

HIRUGARREN

ELEBERRIA

------------JANGAI, JAKI

HAZI

GABEKO UME

------------ERABATEKO

NAHASTE

BILOAK

------------... HARTU, LO EGIN

UTIKAN!------------IKASTALDI

GOGO BIZI

------------MUSEAN

JOKATZEKO

TXARTEL

IRAINA,DESOHOREA

------------NAFARROA-KO HERRIA

JARAMON

------------XAFLA

BIRIBILA

UDAREA (AL-DERANTZIZ)------------OSLOKO

BIZTANLE

MEGA

------------ARIZKUNGO

AUZOA,BAZTANEN

SORO

------------LASTIMA,ATSEKABE

INOIZ UKITU

EZ DENA

------------ESPARRUA

OSASUNTSU

------------FRUITU

BILKETA

PIXKA, PITIN BAT

LARRU ZATI

------------KONTSO-

NANTE

ERREPIKATUA

ATZIZKI TO-PONIMIKOA

------------HILOBIETA-KO IDAZKUN

GIPUZKOAKO

UDALERRIA

------------3,1416

MUSIKA

ESTILO

------------AZPI, BEHE

SARRI

------------GIGA

FAISAIAREN

FAMILIAKO

HEGAZTI

*IZENA

------------MANGA-

NESOA

AUTOPSIA

------------GAIXOTASUN

BATEN GUNE

ITSASOKO

LANDA,SALBU

------------ASTIRO

APAR,HAGUN

------------

*ABIZENA

K EEKONTSONAN-TEERREPIKA-

TUA

------------BALIOAVK

L I G EOKERKA

A N UILEAK

NUTULAIDOA

DISEKZIOKASU

OKUAIRADAMM

ALORUKIGABE

TSASTARSANO

ATLARRUKIZA

R A M EOLEZORAP

R R AAPOTAPITU

R O L ERIAGAEPER

M

F

I

E

I

7 5 1 6

6 4 8 3 7

1 3 7

8 7 6 2 5

9 8

1 8 2 3 6

7 8 1

4 1 9 3 5

9 8 4 2

Erraza

SudokuaBete gelaxkak 1etik 9rako

zenbakiak idatziz, zutabe, lerro eta3x3ko koadro bakoitzean

errepikatu gabe.

758421693

694583127

132769854

876234519

923615478

541978236

265347981

487192365

319856742DedukzioaAurkitu hitz ezkutua,

zenbakiak hitz bakoitzekozenbat hizki duen adierazten

duela kontuan izanik.

* IDAZLE BIZKAITARRAZA

LDI

ER

O

Page 35: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 35�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

AZERIBUZTANA –Equisetum sp.– landare zaharrene-takoa bada ere, modernoenaren zapela jantz dezake.

Bitxia ere bada. Lorerik ez du ematen ugaltze-ko, eta beraz, ezta fruiturik ez hazirik ere. Asko-tzeko, ugaritzeko, esporak erabiltzen ditu, garoeketa perretxikoek erabiltzen duten bidea. Hezetasu-na den tokietan oparoa den bidea.

Aziendari isatsean lotzen omen zioten azeri-buztana, euli eta ez euli, inguratzen zirenak kolpe-ka uxatzeko. Isatsa motz, nonbait; isatsa gehi buz-tana egoki.

Landareak azalean dituen silize koxkorrak dirabere osagai goraipatuenak, sendabide eta osagarribezala, batik bat. Azeribuztan bat, Equisetum telma-teia, esklaboekin batera iritsi omen zen Ameriketara.

Itxura denez,Afrika beltzeanadorea, kemenaeta bizitasunapuzteko azeri-buztana ahoanmurtxikatzekoohitura zuten;baita digestiboeta afrodisiakogisa ere. Lehen-goan esan nuen“tornularien buz-tana” deitzendiotela gaztele-raz, baita “aro-tzen buztana”

ere; itxuraz, lagungarri ona da zauriak osatu etaorbaintzeko, eta langintza horietan aritzen zirenekerruz erabiltzen zuten. Zura leuntzeko eta ezkarda-ren zauria osatzeko aroztegiko belarra, azeribuztana.

Bestelako gaiak ere izan ditzake, kaltegarriak ale-gia. Azienda larria larri ibiltzen da azeribuztanare-kin. Onddo baten erasoaren ondorioz, “palustrina”izeneko alkaloidea sortzen du, eta, gorputzeanmetatuz, behikundean herrenak eta nerbioekin lotu-tako arazoak ekar ditzake. Tiaminasa entzima erebadu, eta horrek B multzoko bitaminak zapuztenditu, batez ere B1; gehienbat behor jendean. Geukhartzerakoan, behintzat, ziurtatu Equisetum arvensedela, hori baita gai horietatik gutxien duena.

Azeribuztana modernitatearekin betiko lotukodutenak logaritmoak dira. Egungo garapen teknolo-giko guztia posible egiteko, kalkulu matematikoenerraztea ekarri zuten logaritmoak John Napierrekproposatu zituen XVII. mendean, agidanean, azeri-buztanaren adartxoen proportzioan oinarrituta. n

Amatzako altzoaORAINTXE DU sasoia. Ezkur bat. Eguna luze. Giro poli-ta. Hezetasunak azala beratu dio. Barruko mamia puztuda. Hormonen dantza hasi eta hazia hozitu da. Ernatuda. Sustraiak luzatu. Lurraren epela neurtu. Eta gora jobehar. Zurtoinak gora ekingo dio. Hostoak hedatu etabetirako bizitoki izango duena ezagutu. Haizeak, eguz-kiaren bideak, ilargiaren keinuak... Auzoko izangodituenei diosala egitea ez zaio, inola ere, ahaztuko.

Kanarietako palmondoak (Phoenix canariensis) ama-tza lanetan, hosto tarteko altzoan hartu du haritz kan-duduna (Quercus robur). Laster igarri zion ezkurrak,sustraiak lurra ukitu ordurako: ama ona izango du.Ederki etorriko da. n

MPF

-CC

BY

SA

J AK

OB

AE

RR

EK

ON

DO

Azeribuztanarenlogaritmoa

Equisetum arvense,azeribuztanen artean geuk erabiltzeko egokiena.

Landareei buruzko galderaren bat egin edogairen bat proposatu nahi badiguzu, bidalimezua [email protected] helbidera etaorrialde honetan bertan irakurri ahal izangoduzu erantzuna.

Page 36: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

36 � 2015EKO APIRILAREN 19A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

Babeslea: iametza Interaktiboa

AZKEN URTEOTAN artikulu ugari agertu datxokolatearen onurez. Txokolate beltzak,hau da, %70etik gora kakaoz osatuta dago-enak, potasioa, magnesioa, kaltzioa, B3bitamina eta epikatetxina eta prozianidinaantioxidatzaileak ditu, besteak beste.

Antioxidatzaileek, hanturaren eta tron-boen aurkako eragina izateaz gain, odolpresioa erregulatzen dutenez, bihotzerakooso lagungarriak dira. Dena den, onurahorien berri zehatzagoa izango dugu Bos-tongo (AEB) ospitale batean abiatutakoikerketa, inoizko zabalena, burututakoan:

18.000 boluntariok hartuko dute parte, eta 2018 arte iraungo du. Baina ona al da txokolatea ondoan ditugun txakurrentzat eta katuentzat?Erantzuna ezezkoa da. Arrazoia kakaoak duen teobromina izeneko

molekulan datza; batez ere txokolate beltzean dago teobromina. Guregibelak azkar deuseztatzen du, baina ez da gauza bera gertatzen katu etatxakurren kasuan: haien gibelek ezin dute teobromina behar bezain arinprozesatu, eta ondorioz molekula metatuz doa. Hala, txokolate tableta erdibatek heriotza eragin diezaioke txakur txiki bati, eta ez edonolako sufri-menduarekin gainera: hil aurretik, oka, beherakoa, takikardia eta konbul-tsioak gertatzen dira. n

Hizketaren bidezalzheimerra detektatunahian2014an EHUko ikerlari NoraBarrosoren ahotik entzungenuen etorkizunean posibleizango dela, agian, hizketarenanalisia eginez hainbat gaixota-sun detektatzea. Ildo horretan,orain gutxi ELEKIN ikertaldeasortu da. Hainbat saio pilotu eginondoren, ikerketa bide onetikdoala frogatzeko bidean daude.

ttiki.com/338413(Euskaraz)

Meteorito erraldoibaten aztarnakAustralianOrain 66 milioi urte gaurkoMexikon jo zuen meteoritoakdinosauroak eta beste hainbatespezie desagertzea eraginzuen. Berriki, ikerlariek besteerraldoi baten erorketarenaztarnak aurkitu dituzte Austra-lian. Inpaktuaren ondorioz sor-tutako kraterrak ia 400 kilome-troko diametroa du.

ttiki.com/338414 (Gaztelaniaz)

Hartzak goiz esnatu dira Errusian

Errusiako Sakhalin eta Kurilekirletako hartz arreak bestebatzuetan baino lehenago esnatudira. Aurtengo negua epela izanda eta martxoan euriak elurrarilekua kendu dionez, hartzak ohibaino hilabete erdi lehenago hasidira mugitzen. Goseak amorra-tzen esnatu dira, gainera.

ttiki.com/338415 (Frantsesez)

QU

EE

N´S

UN

IVE

RSI

TY

Txokolatea, gizakientzat onabaina alboko animalientzat ez

BELFASTEKO Queen´s Unibertsitate-ko ikerlari talde batek lortu du perfu-me batek usaina komeni denmomentuan askatzea. Hitz bitan esa-teko, perfumeak ur molekulak naba-ritzen baditu usain gehiago askatzendu bestela baino.

Izerdi egitean, izerdiarekin bateraura askatzen denez, perfumearenusain ioiak ohi baino indar handia-goz aktibatzen dira, eta horrek izerdiusainari aurre egiten lagundu dezake.

Perfumegintzan ez ezik beste alorbatzuetan ere aplikazio interesga-rriak izan ditzake Belfasten garatuta-ko teknologia horrek. n

Izerdi egitean usain hobeaematen duen perfumea

AN

DR

ÉK

AR

WA

TH

-CC

BY

SA

Belfasteko Queen´s UnibertsitatekoQUILL zentroan sortu dute perfumea.

Page 37: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 37�

DENBORAREN MAKINA - ERDIKO KAIERA| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

INGALATERRA, 1495. EspainiakoErrege-erregina Katolikoek RodrigoGonzalez de la Puebla (c. 1450-1525)diplomazialaria bidali zuten Lon-dresko gortera, Katalina Aragoikoa-ren –Isabel eta Fernandoren alaba–eta Ingalaterrako erregegai Arturo-ren arteko ezkontza negozia zezan.

De la Pueblaren ahaleginak sei urtegeroago eman zuen fruitua. 1601eanezkondu ziren Katalina eta Arturo,baina senarra handik bost hilabeterahil zen. Katalina hildakoaren anaiare-kin ezkondu zen orduan, HenrikeVIII.a guztiz ezagunarekin. Gerora,Katalinarengandik banantzeko, ElizaKatolikoarekin hautsi eta Eliza Angli-kanoa sortuko zuen Henrikek, bainahori beste kontu bat da.

Errege-erregina Katolikoek etahaien diplomazialariek ezin zutenaurreikusi ondoren gertatuko zena,baina bazekiten halakoak gai arantza-tsuak zirela, garrantzi handikoak, etainformazioa ahal zen neurrian ezku-tuan atxikitzea ezinbestekoa zela,etsaien begietatik urrun behintzat.

Errege-erreginak oso kezkatutazeuden horrekin, Europa osoanzeuzkaten agenteei bidaltzen zizkie-ten mezuetako asko etsaiek bideanatzeman eta inolako arazorik gabeirakurtzen baitzituzten. Horregatikposta-trukean enkriptatze sistemabat ezartzeko agindua eman zuten.Zifratze sistema sinplea zen teorian,hitzak zenbaki erromatarrez ordez-

katzean zetzana. Praktikan, ordea,errege-erreginen espioitza zerbitzuakgehiegi korapilatu zuen metodoa.Hala, sistemaren helburu nagusialortu zuten: etsaiek ezin zituztenmezuak irakurri. Baina arazo berribat eragin zuten: mezuen hartzaileekere ez, gehienetan.

Esaterako, “itsasoa” (mar) idaztekoMCCCCLXXXVIII zenbakia erabil-tzen zuten, baina “en” preposiziorakoDCCCCLXVIIII erabili behar zuten,eta “el” artikulurako DCCCXXXIX.Horrenbestez, besterik gabe “itsaso-an” esateko DCCCCLXVIIIIDCCCXXXIX MCCCCLXXXVIIIidatzi behar zuten.

Posta-trukea zeharo nahasi etamantsotu zuen sistemak, “ez da uler-tzen”, “ez du zentzurik”, “bidalimezu argiagoak” eta halakoetan den-bora erruz galtzen baitzen.

Rodrigo Gonzalez de la Pueblakez zuen nahi bere misioa gaitz-uler-tuetan gal zedin. Horregatik, Katalinaeta Arturoren arteko ezkontza nego-ziazioen berri emateko Errege-erregi-na Katolikoei idatzi zienean, arazoarikonponbide erabat eraginkorra emanzion: gutuna monarkek erabakitakosisteman zifratuta joan zen, bainaharekin batera sistemak erabiltzenzituen kodeen liburuxka atxikita bida-li zuen. Hala, edozein hartzaile mezuaerraz transkribatzeko gai izango zen.Mezuak bidean atzematen zituztenetsaiek ere bai, jakina. n

Nondik datozfutboleko txartelhori eta gorriak?

KENNETH ASTON arbitro britai-niarrari Ingalaterra eta Argenti-naren arteko partida nahasiaepaitzea egokitu zitzaion1966ko Futboleko MundukoKopan. Partida amaitu eta,etxean zegoenez –txapelketaIngalaterran jokatu zen–, bereautoa gidatuz irten zen epaileaestadiotik. Semaforo bateangelditu zenean, semaforoenkodea futbolari ere aplika zekio-keela bururatu zitzaion.

Hau da, kolore horia ez zennahikoa izango arau-hausleaegozteko, eta jokalaria oharta-razita geratuko zen; semaforogorriak autoen ibilia geldiaraz-ten duen moduan, txartelgorriak arau-hauslearen jokoaetengo zuen, eta zelaitik ego-tziko zuten berehala.

Handik gutxira ideia FIFA-ra helarazi zuen, eta federazio-ak hurrengo Munduko Kopanjarri zuen martxan Astonentxartel sistema. Txartel horieta gorriak 1970eko Mexiko-ko Kopan erabil i zituztenlehenengoz. n

Arrastoak

EspainiakoErrege-erreginaKatolikoekposta-trukearenisilpekotasunabermatzekotestuen zifratzesistema batezarri zuten.Ezin esanarrakasta izanzuenik.

RO

NN

IEM

CD

ON

ALD

-CC

BY

Enkriptatze perfektua:lagunek ere ezin ulertu

Page 38: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

�38 2015EKO APIRILAREN 19A

TERMOMETROA

ANNA GABRIEL SABATÉ

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehenCorrellenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kideasorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea, "Independentzia, guztia

aldatzeko" kanpainaren eledun... Egun Parlament-ean dihardu CUP taldeko koordinatzaile gisa.Euskal Herrian ezohikoa zaigun doinu libertarioa dario bere independentismoari.

Zer da Kataluniako Printzerriko proze-suak utzi dizuen onena?Une garrantzitsuetan eta mobiliza-zioetan egotea. Aspalditik lehenda-biziko aldiz hitz egin ahal izan dugunahi dugun herrialdeari buruz, oso-tasunez eta ez soilik egitura politiko-

ari buruz. Garai historiko honententsioak bizitzeak irakaspen han-diak eman dizkigu; etsaiak zeinenindartsuak izan daitezkeen ikasidugu. Eta etsaiak, pluralean, diot.Nahiko genuke bat eta bakarra izan-go balitz.

Goizean poliziarekin ostiaka eta arra-tsean Barne sailburuaren eskutik hel-duta? Guk ez dugu bat egin inoiz sailbu-ruarekin eta bere alderdi politikoa-rekin. ERC, Iniciativa eta CIUrekin,a priori, helburu bat partekatzen

Testua eta argazkia:

| AXIER LOPEZ RODRIGUEZ |

«Independentzia soilik izangoda posible CIU gabe»

Askapena talde internazionalistak gonbidatuta, otsailean Altsasun, Zarautzen eta Arrasaten hitzaldi bana eman zuenSabaték.

Page 39: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 39�

ANNA GABRIEL SABATÉ - TERMOMETROA

dugu: erabakitzeko eskubidea gau-zatu eta katalanek adierazi ahal iza-tea. Bide horretan asmo bera dugu,baina batasuna ez da era abstrak-tuan existitzen. Ez da batasun akri-tikoa. Gure borrokarako grina, sala-keta, kritika eta protesta mailamantentzen ditugu. Bestela ez zate-keen posible izango-eta.

Egun berean, goizean, kontsultalegeari buruzko batzordean galde-keta gauzatu ahal izateko testuaburuz buru lantzen egon gaitezke,eta arratsaldean, Poliziaren gomaz-ko piloten aurkako manifestazioanikusiko gaituzu. Garai hauetan hori-xe da egunerokotasuna.

Parlamentuan sartu zarete lehenaldiz. Hauteskundeetan parte-har-tzeari buruzko eztabaida behin betikoitxi al du horrek?Gomendagarria da hauteskundeguztien aurretik eztabaida egotea.Sakon hausnartu behar dira egoera,testuingurua, indarrak eta, batezere, zein den hauteskunde bakoitze-ra aurkezteko helburua. Esan gabedoa denok ez garela iritzi berekoak.Batzuek pentsatzen dute hautes-kundeetan presente egoteko baldin-tzak ez direla epe motz eta ertai-nean aldatuko. Hauteskundeetanaurkezteko baiezkoa berrestekobesterik ez bada ere –gehiengobatek oso garbi duelako– eztabaidaematea guztiz gomendagarria izan-go da.

Herri mugimendua eta botere institu-zionala. Mahai beraren bi aldeak,baina zeinek aukeratzen du menua? Menua herri mugimenduak osatubehar du beti; ordezkaritza institu-zionala haren isla izan behar du, etaez alderantziz. Antolatutako jendeaordezkatzen dugu instituzioetan,ez beste inor. Suminduek gu ordez-katzen gaituzte, gu ez gara haienordezkariak. Horixe da gure logika.Adibidez, Barne Saileko batzordee-tan, Escuadra Mossoek gomazkopilotak erabiltzea debekatu zuenkomisioan gure parte-hartzeak,ekarpenak eta ondorioak errepre-sioaren aurkako arloan aritzen direntaldeek sortu zituzten. Diskurtsoaeta eztabaida aurretik emandabadaude guk ez dugu ezer sortzen;gure egitekoa da horiek erakundeen

barnera eramatea eta defendatzea.Makineria horixe behar du izan,osterantzean, ez genuke ulertukoordezkarien lana zein den, ahotsanori ematen dioten, ezta nor ordez-katzen duten ere.

Zein da aldaketarako subjektua?Zenbait talde politikok uste duindependentzia CIUrekin bateraetorriko dela. Beste batzuek, aldiz,kontrakoa diogu: independentziasoilik posible izango dela CIUbarik. Arazoa haiekin ez dugu alder-di politiko gisa, CIUk ordezkatzen

duenagatik baizik: oligarkien etaburgesia propioaren interesak etaidentitate eta kultura katalana uler-tzeko era selektiboa, HerrialdeKatalanak bere osotasunean albora-tzen dituena.

Fronte patriotikoaren eztabaidakhorrelako tentsioak sortzen ditu;eliteak, burgesiak, botere handiagoaeta bitarteko gehiago duenez,marko propioa eskuratzeko bidealaburragoa izango dela pentsatzea,alegia. Historiak oso argi erakutsidigu zein izan den haien rola uneerabakigarrietan. Horregatik gutako

Egungo politika, polizia eta kartzelaereduei koloreak atera dizkio 4Fkasuak, eta lehen lerrora ekarri dukazetaritza independentearenbeharra.Gai hau sarri albo batera utzidute ezkerreko mugimenduek;“Kontrainformazio egunkariarenkontuaz arduratuko dira gure laumilitante kazetariak, hori kontro-latzen dutenez, zeozer sortukodute”, esanaz bigarren planobatean laga izan da komunikazio-aren borroka.

Fedearen izenean gauza askoegiten dugu egunero arlo askotaneta komunikazioaren esparruanere egin beharra daukagu. LaDirecta hasi zenean–oso oker ezbanago 4. harpideduna naiz,David Fernandez baino lehenago!(barrez)– ez genekien proiektuaea ondo ala gaizki joango ote zen,baina beharrezkoa zela ziur ginen.9 urte eta gero Ester Quintanarenkasuarengatik (Escuadra Mossoekjaurtitako pilotakada batek begiasuntsitu zion 2012an) jende askokezagutu zituen La Directarenbalioak eta onurak. Harpidedunenigoera nabarmena eragin zuenkasu horrek, eta 4Frekin (CiutatMorta dokumentalaren haritiksortutakoa) berdin gertatu da;berriz ere gora. Gehienak memen-to jakin batean jabetu dira horre-lako proiektu komunikatiboengarrantziaz, baina militanteoklehendabiziko minututik oso garbi

izan behar dugu haren baliagarri-tasuna. Une on eta txarretanproiektua sustatuko duen baldin-tzarik gabeko jarraitzaile leialenkoltxoirik gabe nekez mantendu-ko dira-eta.

4F kasuari buruzko dokumen-talak TV3n ikustea lortu izanaezin da azaldu La Directaren lanakontuan hartu barik. Jatorrian ezdaude sare sozialak, Twitter, eztaCUPek Parlamentuan egindakogaldera ere; hori gertatu zen iker-keta kazetaritzara dedikatutakojendea dagoelako. Gaitasun han-diko kideak dira, kazetaritzareninguruko ikusmolde paregabeadutenak. Haiek ez dute inoiz lanegingo euren buruaren jabe etaindependenteak ez diren komuni-kabideentzat; egun prekaritatehandiz jarduten badira ere. Jendehorri zor handia diogu.

Eta TV3?Kataluniako etapa demokratikoberri honetan telebista publikoaeduki izanak begi-bistakoak direneragin positiboak izan ditu.TV3en eredua, jakina, kritikaga-rria da eta asko hobetu daiteke,baina katalanez bakarrik egindakotelebista izate hutsa, adibidez, osopositiboa da berez. Telebista katehori botere nagusiaren logikarenmendekoa da, baina, hala eta guz-tiz ere, beste hedabide gehienekbaino kalitate informatibo handia-goa eskaintzen du.

Komunikazioaren esparrua Katalunian

Page 40: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

40 � 2015EKO APIRILAREN 19A

TERMOMETROA - ANNA GABRIEL SABATÉ

batzuk 1930eko hamarkadan espa-rru nazionala aldarrikatzen zuenCNT-tik gertuago sentitzen gara.

Feminista izango da, bestela aldake-tarik ez da izango?Kide feministek esaten dutenmoduan: “feminismoa beti hurren-go egunerako uzten da”. Azkenkatebegia. Postrearen azken ukitua.Eta azken ukitua baino ezinbestekooinarrizko osagaia da. Oraindik askodago egiteko bide horretan, emaku-mezkoak gizonezko kideen mailaberean jartzeko baino harago; horiminimoa baita. Emakumeon bazter-ketaren logikatik sortzen den munduikuskera beharrezkoa zaigu. Pribile-giorik gabe, zigorrez betetako gor-putz batean bizitzeak ematen dizunikuspegiak aldaketarako motorraizan behar du. Baina, tira, borrokaketa helburuak hierarkizatzeko joeraduen logika ere bada. “Lehenagoestatua lortu, eta gero, ikusiko duguzein den eredu sozioekonomikoa”ideia sinetsi eta eroso sentitzen denikere bada; feminismoa amaierarenamaierarako uzten duen pentsaerada. Horren emaitza begi-bistakoaizan da, historia lekuko.

Udalgintzari buruzko eztabaidan erre-ferentzietako bat bilakatu da CUP.CUPen udalgintza eredua esperien-tzia berezi xamarra da. Ez da baka-rra, ezta onena ere. Berezitasuna daCUP hortik jaio zela. Gure estreina-

ko apustua udalgintzari begira izanzen eta denbora luzez hori izan zengure errealitate bakarra. Militanteenartean, beraz, oso sustraituta dagoherri mailako logika: inguruarenezagutza zehatza, herriaren egoera,erronkak, ahulguneak, gaitasunak…errealitatearen egiazko argazkia zeinden bilatzera ohituta gaude.

Herrialde Katalanetako udalgin-tza borrokalariaren sarea marraztubeharko banu, ez nituzke CUPekonukleoak bakarrik jasoko, eztaCUPek zinegotziak dituen lekuakere. Mapa zabalagoa egingo nuke.Maila lokalean, herria eraldatzekolanean ari direnak ere bilduko nituz-ke: kooperatibak, casal-ak (guneautogestionatuak), ateneoak, gaztemugimenduak, herri-kultura berres-kuratzeko taldeak, lurraren defen-tsan ari direnak, eta abar. Hori litza-teke Kataluniako udalgintza. Gukauto-antolakuntzaren, elkartzeareneta herri batasunaren eraikuntzarenadierazpen horietan jartzen duguenfasia. Horrek bizirik mantentzendu instituzioaren eta kalearen arte-ko tentsioa –zentzu positiboanulertuta–, zinegotzien eta erakun-deetatik at dauden hainbat militan-teren lanaren artekoa. Izan ere,zinegotziak beti askoz gutxiago dira“kanpoan” direnak baino. Horrega-tik bakarrik bada ere, dimentsioaga-tik, argi geratzen da praktika politi-koan azentua non jarri behar den.

“Madril, hiri-eredu gisa, ekintzaterrorista da”, esan zidan behin Gaz-telako lagun batek. Eta Bartzelona?Jakina. Hain zuzen ere, Bartzelona-ko CUPeko kideen analisia ildoberetik doa. Bartzelona ez dagoKataluniako beste edozein hirirekinkonparatzerik hainbat arrazoirenga-tik: populazio dentsitatea, egituraekonomikoa, hiriko eragileen izaera,eta abar. Oso dinamika oldarkorrakdaude Udaletik harago; eragile eko-nomiko eta politikoek, lobbyek,mafiosoek sortutakoak. Adibidebatzuk jartzearren: Zer egin lobby

turistikoarekin? Escuadra Mossoe-kin? Nola kudeatu BartzelonakoPortua? Eta Graciako Pasealekuagoraino bete eta luxuzko dendetanerosten duten 40.000 turistekin,itsasontziz asteburuero gurera hel-tzen diren horiekin, zer? Galderapotoloak dira horiek. Guk ez duguegoera hori iraultzeko nahikoa inda-rrik, ezta Bartzelonako herritarrekere. Gauza bat da kritikoa izatea, etabeste bat da horri aurre egitekobitartekoen jabe izatea.

Oso adierazgarria da Alde Zaha-rrean hirigintza ardurak zituen zine-gotzi baten kasua. Ciutat Bellakoapartamentu turistikoen lizentzieninguruan aritzen den mafiari aurreegiten saiatu zen. Mehatxuak, segi-menduak eta bere ordenagailu per-tsonalaren lapurreta susmagarriakjasan zituen. Horien presiopean,dimititu egin zuen. Hori alderdisozialistaren izenean lan egiten zuenzinegotzi bati gertatu zitzaion oraingutxi. Beraz, zer gertatuko litzaigukeguri, ezker independentistako mili-tanteei, horren aurka borrokatukobagina? Imajina dezaket…

Auzoetan oinarri sendoak sortunahi ditugu. Bartzelonan, hala etaguztiz ere, auzoek identitatea etafuntzionatzeko era berezia dutegaur egun, metropolien eredu klasi-kotik aparte.

“Kasurik onenean, botere-egituraberdinak izango dituen estatu batlortuko du Herrialde Katalanetako lauzatietako batek”. Ados al zaude esal-diarekin?Hori izan da gure kontrapuntua pro-zesuan. Kataluniak Europako estatumodernoen kopia bat –jatorrizkoa-ren antza handiagoa ala txikiagoizan– lortzea ez da nahikoa. Halere,gutako asko alai biziko lirateke egundugun estatuaren antzeko batean,baina ‘gurea’ balitz. Zentzu horretanjende posibilista egon badago etailusioak ondorengoa pentsatzeraeramaten ditu: “burgesia ez da desa-gertuko eta militatzen jarraitu behar-ko dugu; baina eremu propio bateanizango da”. Kontua horrela ikusitaarrazoizkoa lirudike, baina jardunpolitikoan begirada internazionalistaez dugu galdu behar, bestela sistemakapitalistak eragiten duen miseriagorria ahaztuko dugu.

Quim Arrufat, Isabel Vallet, DavidFernandez –CUPeko hiru parlamenta-riak– eta Anna Gabriel Sabaté. Guztiekkargua utziko dute maiatzean. Barneestatutuen arabera, CUPeko ordezkaripublikoak gehienez 4 urtez aritudaitezkeelako. Liberatu guztien soldataere araututa dute: 1.600 euro.

Antolatutako jendeaordezkatzen duguinstituzioetan, ez besteinor

Page 41: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 41�

ANNA GABRIEL SABATÉ - TERMOMETROA

Kapitalismoak gosea, heriotza,suntsipena, gerra eta hobi komunakbesterik ez ditu eskaintzen mundu-ko zenbait lekurentzat. Egoerahorren aurrean ezin gara markonazional propioarekin konformatu,ezin dugu ahaztu gu hobeto bizigaitezen munduan hiltzen ari denjendea. Begirada internazionalistagaltzea jarrera berekoia eta kultura-zentrikoa iruditzen zait, gure inde-pendentismoa inoiz ordezkatu ezduen identitarismoz betea. Gu ezgara independentistak katalanakbeste inor baino hobeak garelakoedo gure arbasoak XV. mendeanhemen bizi zirelako. Gutakogehiengoa mestizoa da eta guresenideak Espainiako Estatuan jaio-takoak dira. Independentistak garaEspainiako Estatuarekiko gatazkaoinarri demokratikoetan ulertzendugulako, Espainiako Estatuak ez

dituelako demokraziaren minimoakerrespetatzen. Ikuspegi horrekjarrera identitarioetatik aldendu etalaguntasunaren eta senidetasunarenlogikan kokatzen zaitu.

Europar Batasunetik ateratzeababesten duen indar politiko bakarrazarete Katalunian. Alternatibarik baal da?Europar Batasunetik, eurotik etaNATOtik kanpo bizitza dagoeladiogunean, jakitun gara gaur arteIpar Konoan eta Europan inork ezduela lortu. Beraz, errespetuz esa-ten dugu, baina posible bihurtu dai-tekeela sinetsita gaude.

Gu geu bakarrik ez gara gai euro-ko eta EBko irteera diseinatzeko,baina gure herrian ildo horretansakontzen ari den jendea dago etahaiekin jorratu nahi dugu bide hori.Zentzu horretan, Taifa ekonomia

kritikoaren mintegiko lagunekinlanean ari gara. Haiek marxismoaberrirakurtzen ari dira, bera egune-ratuz kapitalismoaren alternatibaintegrala sortzeko. Zorraren Ikus-karitzaren aldeko Plataformarekinere elkarlanean ari gara.

Gure aldarrikapena denok, eta ezgu bakarrik, hobeto bizitzearenaldekoa da. Eta horrek gu ezberdinbizitzeak eskatuko du. Austeritatedosi handiagoak–ez Troikak propo-satutakoen modukoak– ezarriz,jabego pribatuaren rola eta ekoiz-pen-bideen jabegoa birplanteatuz,ekoizpen ereduak aztertuz… Langi-learen etorkizuna jabego txikiakmetatzea dela dioten posizio sozial-demokrata faltsuetatik aldenduta.Hori ez da iparra. Gure azken hel-burua bizitza duina da, nehorenzapalketaren errudunak ez garelajakinda. n

"Herri boterea eraikiz, behetik eta ezkerretik" izeneko hitzaldia eman zuen Sabaték Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

AIO

RA

LAR

RA

ÑA

GA

/ U

RO

LAK

OST

AK

OH

ITZ

A

Page 42: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

42 � 2015EKO APIRILAREN 19A

TERMOMETROA

DONOSTIAKO EUSKARA PLANA

122.000 donostiar euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai dira 2011ko datuen arabera;biztanleen %70 inguru. Hala ere, gaitasuna izateak ez du erabilera ziurtatzen,

donostiarren %16k soilik erabiltzen du euskara bere egunerokoan. Egoerari buelta eman eta euskara burutik mingainera igarotzeko asmoz,

Euskararen Plan Orokor Berria egiten ari da Donostiako Udala.

2015-2019 BITARTEAN indarreanegongo den euskara planari azkenukituak falta zaizkio. Plan berriametodologia erabat parte-hartzailebidez osatu dutela esan du NereaTxapartegi Udal Gobernuko euska-ra arduradunak. Donostian ere eus-karaz bizi ahal izateko bermeakeskaintzea da asmoa.

Lau batzar ireki egin dituztekolektibo eta norbanakoekin: bes-teak beste, Donostiako merkatarieketa ostalariek, auzo-herrietakobederatzi euskara batzordek etaBagera Donostiako EuskaltzaleenElkarteak hartu dute parte. Bertan,aurreko planaren gabeziak identifi-katu eta proposamenak jaso dituzte.

Euskara planak hainbat adar har-tzen ditu; hala nola, familia transmi-sioa, irakaskuntza, aisialdia, kultura,komunikabideak, auzoak, merkata-ritza eta ostalaritza, beste askorenartean.

Euskararen egoera nabarmenaldatzen da auzotik auzora, etaberaz, tokian tokiko beharrei aurreegiteko euskara batzordeak sortudituzte Donostiako bederatzi auzo-herritan: Añorgan, Martutenen,Loiolako Erriberan, Intxaurrondon,Altzan, Bidebietan, Parte Zaha-rrean, Aieten eta Egian.

Herritarrek borondatez dihardutelanean euskara batzordeetan eta eus-kara zerbitzuak laguntzen ditu BageraElkartearen bitartez. Horietako asko,euskararen plan orokorraren barruan

jaio dira. Dena den, euskara batzordebatzuk aurretik lanean hasiak zeuden,esaterako, Altzakoa eta Intxaurron-dokoa. Aieten aldiz, orain gutxi sortudute. Egun, elkarren arteko saretzeandihardute.

Auzo-herriak ere euskarazIdoia Trenor Bagera elkar tekoordezkariaren ustez baloratzekoa

da Udalak euskara plana parte-har-tze prozesu bidez gauzatzea: “Iru-ditzen zait horretan gabiltzan era-gile eta norbanakoak kontuanhartzea ezinbestekoa dela errealita-tearekin kontaktua edukitzeko”.Euskara batzordeetako kideek ezinhobeto ezagutzen dute euren auzo-etako errealitatea; hori dela eta,plan berria egiterakoan euren iritzia

“Donostia euskaraz betetzen” ekitaldia egin zuten martxoaren 28an. Hiritarreklehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu zuten.

Hiria auzorik auzoeuskalduntzen

| MALEN ALDALUR AZPILLAGA|

DONOSTIAKO UDALA

Page 43: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 43�

DONOSTIAKO EUSKARA PLANA - TERMOMETROA

aintzat hartzea ezinbestekoa daTrenorrentzat, azken finean, eurakbaitira hein handi batean plana egi-karituko dutenak.

Bagerako ordezkariak dio, parte-hartze prozesuan argi geratu deladonostiarrek euskaraz badakitela,baina ez dutela behar adina erabil-tzen: “Euskararen erabilera handi-tzea lortu behar dugu euskara planberriarekin eta auzoetako euskarabatzordeekin”.

Arantxa Lakadena Aieteko eus-kara batzordeko kidea da, eta Eus-kararen Plan Orokor Berriarenpar taidetza prozesua ger tutikjarraitu du. Lakadena orain bi urtejoan zen Aietera bizitzera etaaitortzen du hasieran lotarakoauzo soiltzat zuela: “Ez genuenauzoan bizitzarik egiten ez genue-lako inor ezagutzen. Horregatik,esaterako Olentzero ikustera gurelehengo auzoetara joaten ginen”.Pixkanaka, umeen bitartez auzokojendearekin harremana izaten hasidira Lakadena eta haren bikoteki-dea eta Bagera Elkartearen bitar-tez euskara batzorde bat sortudute auzoan. “Aieten ere euskal-dun asko bizi gara eta euskarabatzordearen bitartez elkar ezagu-tu, eta auzo bizi eta euskaldunaizatea lortu nahi dugu”, esan duLakadenak.

Intxaurrondoko euskara batzor-deak berriz, urte mordoxka dara-matza lanean. Mikel Urdangarin,Intxaurrondoko euskara batzorde-ko kideak ez du euskara planarenbatzar irekietan parte hartu, bainabegi onez ikusten du parte-hartzemetodologia. Urdangarinek diogaur egun ere Udalarekin eta Bage-

ra Elkartearekin elkarlanean hain-bat egitasmo eramaten dituztelaaurrera.

Hainbat ekintza antolatzen dituz-te urte guztian zehar auzoko gaine-rako eragileekin, esaterako, Korrikaantolatzen hamahiru eragilek hartudute parte. Besteak beste, hitzaldiak,literatur lehiaketak eta erakusketakantolatzen dituzte, Intxaurrondonere euskaraz bizi nahi dutela aldarri-katzeko.

Euskara ahalik eta plaza gehiene-tara eramatea da Bagera Elkartearenasmoa, eta horretarako AmaraBerrian sortu duten elkarlan taldeaazpimarratu du Trenorrek: “AmaraBerrian oso talde indartsua sortudute eragile bakoitzeko ordezkaribanarekin. Hori da esentzia; mahaibat osatu eta eragile bakoitzak eus-kararen alde zer egingo duen azal-tzea, horrela lan ildo komunak sor-tzeko”. n

EZ DA EZEREZETIK JAIO 2015-2019 Euskara Plan Orokor Berria.2013ko uztailean euskararen erabi-lerarako 5. Plana onartu zen; planhorren helburu nagusia herritarguztiei euskaraz artatuak izatekobermea eskaintzea da, bai eremupublikoan baita pribatuan ere.

Udalean ere euskaraz kanpainaabiatu zuten orain urtebete etaadministrazioko langileek lehenhitza euskaraz egiteko konpromi-soa hartu zuten. Urte berekoudazkenean, Kaixo kanpaina jarrizuten martxan Donostiako zortziauzotako hamaika kale komer-tzialetan: Dendan er e euskaraz,hemen ere euskaraz, tabernan ere eus-karaz bezalako errotuluak jarrizituzten dendetan eta tabernetan,gune horietan euskaraz egitendutela jakinarazteko.

Aurten, martxoaren 11n,Donostian ere euskaraz kanpainaaurkeztu dute; administrazioan,merkataritzan, kultur azpiegiture-

tan eta kiroldegietan bezala, egu-nerokoan eta espazio publiko zeinpribatu guztietan ere euskararenerabilera sustatzeko asmoz.

“Dendara sartu eta horrelakoerrotulu bat ikusita lasai hasi zai-tezke euskaraz hitz egiten, inongoestres linguistikorik gabe”, esandu Txapartegik. Izan ere, harkdioenez, euskararen erabilera sus-tatzeko lehen hitza euskaraz egi-tea ezinbestekoa da.

Egitasmoko establezimendue-tako langileen erdiak bezeroa eus-karaz artatzeko gai dira. Bestalde,merkataritza eta ostalaritza guneguztiak biltzen dituen mapa inte-raktiboa dago Donostia euskarazatarian.

400 establezimendutik goradaude egitasmoan. Txapartegikdio oso pozik daudela emaitzare-kin eta gero eta gehiago izateaespero dutela: “Dagoeneko Amarazaharrean, Antiguan, Ibaetan etaIgaran ari gara bisitak egiten”.

Lehen hitza euskaraz

Page 44: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

44 � 2015EKO APIRILAREN 19A

TERMOMETROA

JUAN HERNANDEZ ZUBIZARRETA

Lanaren zuzenbidea irakasten du EHUn. STEE-EILAS sindikatuko kidea da Juan HernandezZubizarreta, eta transnazionalen boterearen aurkako nazioarteko talde batean parte hartzendu aspalditik. Azken hilabeteetan, Euskal Herrian TTIPari ez! kanpainaren talde eragilean

dihardu buru-belarri. Itun transatlantikoaren barrunbe juridikoez galdetu diogu hain zuzen,haren kontrako borroka egunaren –apirilaren 18a– atarian.

Artikulu batean diozu TTIP inpunita-tearen arkitekturaren atal bat dela.Zer da inpunitatearen arkitektura?Zenbaitzuek modu horretan defini-tzen dugu korporazio transnazionalhandien boterea. Une honetan glo-balizazioak duen egitura juridikoa da.TTIP bezalako merkataritza aske etainbertsio itunak, hitzarmen komer-tzialak eta abar –une honetan 3.500inguru dira!– arau hertsagarriak dira.

Hau da, bete egiten dira. Eta hala dabadagoelako horretaz arduratzenden nolabaiteko Ertzaintza globalbat. Funts putre batek salaketa jar-tzen dio Argentinari New Yorkekoauzitegi batean, epaileak arrazoiaematen dio, eta argentinar ekono-miak kolpe latza jasotzen du. Betea-razpen maila hori ez dago giza esku-bideen nazioarteko zuzenbidean.Giza eskubideen zuzenbidea ahula

da. Esaterako, Lanaren NazioartekoErakundearen askatasun sindikalbatzordeak behin eta berriro zigortudu Kolonbia sindikalisten hilketakdirela eta. Esanahi moral handikozigorra da, baina ez da betetzen. Zer-gatik dago gosea munduan? Horriburuzko arau juridikoak, hitzarme-nak... ez direlako eraginkorrak, paperhutsa dira. Inbertsioaren eta merka-taritzaren alorrean, berriz, arauak

«Inpunitatearen arkitekturarenbeste katebegi bat da TTIP»

| UNAI BREA |

Argazkiak: Iñigo Azkona

Page 45: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 45�

JUAN HERNANDEZ ZUBIZARRETA - TERMOMETROA

bete egiten dira, betetzen direnez.TTIP tresneria horren beste katebegibat besterik ez da.

Transnazionalen eskubideak babes-teko tresneria, azken batean?Hala da. Benetako adibide bat ema-tearren: Argentinak Repsol kalera-tzen du, eta enpresak inpunitatearenarkitekturaren makineria juridikoosoa ipintzen du martxan. Bat,argentinar gobernuaren aurkako auzieskea egiten du argentinar epaitegibatean. Bi, ebazpen auzitegi pribatubatean salaketa jartzen du –inpunita-tearen arkitekturaren ezaugarrietakobat justiziaren pribatizazioa baita–.Hiru, New Yorkeko auzitegi bateansalaketa jartzen du. Eta lau, Madrilgoepaitegi batean salaketa jartzen du.Hori guztia egin dezake Repsolekbere eskubideen defentsan. Aldiz,nora jo dezakete Repsolek deusezta-tu nahi dituela salatu nahi dutenmaputxeek? Argentinako Gobernu-ra, besterik ez –eta Gobernua, mapu-txeei dagokienez, Repsolen konpli-zea da–; ezin dute Repsol salatunazioarteko ebazpen auzitegi batean.Izan ere, Gobernuak berak ere ezindu; transnazionalek baino ezin duteepaitegi horietara jo.

Justiziaren pribatizazioa aipatu duzu.TTIPen aurka ari zaretenok diozueitun transatlantikoak justizia bakarrikez, botere legegilea ere pribatizatukoduela.TTIP hirugarren belaunaldiko nazio-arteko ituna da. Lehen belaunaldiko-ek, klasikoek, aduana zergak kentze-ko helburua zuten. Bigarrenbelaunaldikoek, horrez gain, ebaz-pen epaitegiak ekarri zituzten, hau

da, justizia pribatua. Hirugarrenbelaunaldikoekin maila gorenera iri-tsiko gara: aurreko guztiaz gain, lege-gintza pribatizatzen da. TTIPennegoziazioetan, zehazki, erregulazio-kontseilu baten sorrera aurreikustenda; gaur egun existitzen den zeinetorkizunean sor litekeen legediareniragazki lana egingo du horrek.

Adibideren bat eman zenezake?Demagun EH Bilduk GipuzkoakoAldundiari eusten diola, eta kontrata-zio publikorako ezarritako klausulasozialak mantentzen dituela. HoriAldundiaren eskumenen barruandago. TTIPek sortutako erregulazio-kontseiluak araua aztertuko du, etakontsultak egingo ditu. Kontsultahorietan denek hitz egin ahal izangodutela iragarri dute, baina badakiguhor lobbien ahotsa baizik ez delaentzungo. Eta lobbien iritzia izangoda Gipuzkoako arau hori baztertzai-lea dela, inbertsioei traba egiten

diela... Oker ez banago, klausulasozial horrek dio sektoreko hitzar-men kolektiboak errespetatu behardirela; AEBetako eraikuntza-enpresahandiek, berbarako, hauxe esangodute: nik ez daukat hitzarmen kolek-tiborik, arauak baztertu egiten nau!

Praktikan araua kentzea ekar lezakehorrek?Hara, pentsa ezazu zer nolako pre-sioa jasan beharko duen Gipuzkoa-ko Aldundiak, adibide berarekinjarraitzearren. Transnazionalenmehatxuak, xantaia...

Baina erregulazio-kontseiluak foruaraua bertan behera uzteko gaitasu-na edukiko luke?Ez dakigu oraindik. Eurek diotearaua TTIPi egokitzeko iragazkilana egingo dutela, hau da, kendubaino, aldatu. Eta Aldundiak ezaldatzea erabakitzen badu, gertadaiteke transnazionalek haren aurkajotzea araua kentzera behartzeko,edo Aldundia Luxenburgoko Auzi-tegian salatua izatea, maila hierarki-ko altuagoko araua, hau da, TTIP,ez betetzeagatik.

Berez, zer da erregulazio-lankidetza?Eurek diote legedien harmoniza-zioa dela. Benetan nahi dutena zerada, AEBetako produktu guztiakinolako oztoporik gabe sartu ahalizatea Europan, eta alderantziz.EBn indarrean dagoen zuhurtziaprintzipioa, esaterako, oztopoa izandaiteke AEBetako transgenikoakedo klorodun oilaskoa sartzeko.Haien hordagoa da harmonizaziohorren bidez ahalik eta araudiarenzati handiena apaltzea.

“Europako Batzordealortzen ari da TTIPen

aurko jarrera leuntzea,babes estandarrikahulduko ez dutela

behin eta berriz esanez”

“TTIPek, lehendikezarrita zegoen

justiziaren pribatizazioaez ezik, legegintzarena

ere badakar”

Page 46: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

46 � 2015EKO APIRILAREN 19A

TERMOMETROA - JUAN HERNANDEZ ZUBIZARRETA

Ez dago inon idatzita, ordea, araudiaahultzea denik helburua. Izan ere, EBordezkatuz negoziazioetan parte har-tzen ari direnek behin eta berriroadierazi dute itunak ez duela ekarrikoeuropar estandarren beherapenikherritarren eskubideei, osasunariedota ingurumenari dagokienez. Zer-gatik egiten da interpretazio hori TTI-Pen aurkako sektoreetan?Lehenik eta behin, beste itunbatzuen adibideak hala erakutsidigulako. Bigarrenik, badakigu, etaberaiek ere onartu dute, ez direlaituna negoziatzen muga-zergakkentzeko bakarrik, berez nahikotxikiak dira eta. Orduan, zertarako?Bada zerbait gehiago: erregulazioa.Egia da, zuk diozunez, babes estan-darrak ez ukitzeko hitza eman dute-la. Baina iruzur egiten ari dira.

Zelan?Batetik, galdetu izan diegu zer arloharmonizatzeko asmoa duten Euro-pako araudi babeslea ukitu gabe, etaesan dute: batetik, autoetako segurta-sun-neurriak homogeneizatzea; bes-tetik, enpresa ertain eta txikiei kudea-keta errazteko; hirugarrenik,

produktuen egiaztagiribikoiztuak saihesteko.Primeran. Bainaberaiek esaten duteTTIPi esker ez dakitzenbateko hazkundeekonomikoa izangodela, BPGrena, familiabakoitzarena... etaaipatu ditudan hirugauza horiek ez diranahikoa hazkunde horiesplikatzeko. Segurta-suna homogeneiza-tzea, gestioak arintzeaeta egiaztagiri bikoi-tzak kentzea negoziobolumen osoaren osozati txikia dira. Beste-lako alderdi batzukhartu dituzte kontuanaurreikuspen ekono-miko horiek egitean.

Zer alderdi?Estandarrak ahultzea,hain zuzen. Oso argi-garria da europarordezkaritzak esaten

duen zerbait: negozio aukera han-diak egongo direla –eta hori egia da–Europako eraikuntza-enpresentzat.AEBetako estatu askotako kontrata-zio publiko arauetan badago BuyAmerica izeneko klausula bat, kan-poko enpresei atea ixten diena, etaEBk dio TTIPen bidez klausula horiezabatzeko ahaleginean ari direla.Horrek lanpostu asko sortuko lituz-ke Europan, eta abar. Ederto. Bainanork sinetsiko du AEBek Buy Ame-rica klausula kentzea onartuko dute-la, besterik gabe segurtasuna homo-geneizatzearen, gestioak arintzearreneta egitaztagiri bikoitza kentzearentruke? Europako Batzordeko kideeihori galdetu eta ez entzunarena egi-ten dute. Argi dago Buy Americaezabatzearen ordaina AEBetakookela, transgenikoak, frackinga etaabar sartzea dela, zuhurtzia printzi-pioa kentzea dela...

Baina europar aldeak hitz eman duhori ez dela gertatuko. Azkarrak dira, eta ituna sinatzekoeguna hurbildu ahala hasiko dira esa-ten: “Ez gara gezurretan aritu”. Nireustez, emango duten argudioetakobat da beraiek negoziazioetara era-

man dituzten agirietan posiziobatzuk defendatu dituztela, bainagero gauza batzuetan amore emateabeste irtenbiderik eduki ez dutela–kontuan izan behar da estatubauta-rren posizioez ez dakigula ezer, ezdute dokumentu bat bera ere eraku-tsi–. Aurrekoan, Europako AlderdiPopularreko buruari galdetu ziotenAEBetako kosmetikoez [EBn mila-ka substantzia debekatuta daudeproduktu kosmetikoetan, AEBetanoso-oso gutxi], eta esan zuen Euro-pak ez duela araurik urratuko, bainaedozelan –nik uste dut nahi gabeihes egin ziola– badaudela erdibi-deak. Eta etiketatzeaz hitz egin zuen.Nire hipotesi bat da etiketatzea izandaitekeela aitzakia zuhurtzia printzi-pioa urratzeko, aldi berean zuhurtziaprintzipioaren muina errespetatudela esanez. Etiketa batek, letra txi-kian, “produktu hau estatubatuarrada eta ez dakit zer arazo sor deza-keen ez dakit zer osagai du” esatenbadu, kontsumitzailearen esku uztendute ardura. Beste bide bat izan dai-teke –hori ere nire hipotesi bat da–ituna nahasi samarra izatea, eta eten-gabe interpretazioa behar izatea.

Apiri laren 18an TTIPen aurkakoborroka eguna izango da Europaosoan. Zer giro dago? Uste dut Europako Batzordea inteli-gentzia handiz ari dela jokatzen TTI-Pen defentsan, behin eta berriz erre-pikatuz dagoeneko esan duguna: ezdela babes estandarrik ahulduko.Errepikaren errepikaz itunaren aur-kako jarrera neurri batean leuntzealortzen ari direla iruditzen zait.Nahasmena eragiten dute, behintzat.

Benetan dago aukera gizarte zibilakTTIP geldiarazteko? Zaila da, haien tresneria izugarria da.Beharbada lortuko dugu TTIPenedukia urardotzea, baina ni ikaratzennauena itunen arteko loturak dira:TTIP, TISA, CETA... Etengabekonegoziazioaren estrategia da, betidaukate hurrengo urratsa prest. Halaere, beldurgarriena da ez dagoela,geoestrategiaren ikuspuntutik, ereduhorren aurkako alternatibarik. Ezke-rreko ahots batzuek diote Txina delaalternatiba, baina Txina ere AEBenlogika kapitalistaren barruan dago:hazkundea, lehiakortasuna... n

Page 47: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 47�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

47�

APIRILAREN 18AN hainbat mobilizazio egingo daTTIPen kontrako borroka eguna dela-eta, baita Eus-kal Herrian ere, gure funtsezko eskubide sozialak etaingurumena mehatxatzen baititu. Europa eta Ameri-kako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inber-tsiorako Hitzarmena delakoa –ingelesezko akronimoaTTIP da–, AEB eta Europaren artean negoziatzen aridiren tratatua da, bi lurralde horien arteko “inbertsioaeta merkataritza handitzeko, esplotatu gabe dagoenmerkatu transatlantiar potentziala errealitate bihur-tzeko eta aukera ekonomiko berriak sortzeko, enple-gua eta hazkundea sortuz, merkaturako sarbideahobetuz, araudia bateratuz eta munduko arauen nora-bidea markatuz”.

Akordioa iluntasun handiz ari dira negoziatzen,ezkutatu nahian baitabiltza egiaz AEBek inposatunahi dutena: merkataritza eta inbertsio harremanakdesarautzea, Europan bere filosofia zabaltzeko.Hala, finantza, industria eta politika gidatzen dute-nek botere gehiago izango dute. Azken batean,AEBek bilatzen dutena da lan eskubideak murriztea,

izan ere Lanaren Nazioarteko Erakundearen zortzihitzarmenetatik bi baino ez ditu sinatu gobernuestatubatuarrak. Lan ordezkaritzarako eskubideamugatu eta soldatak jaitsi nahi ditu, baita zerbitzupublikoak eta Justizia pribatizatu ere, inbertsioetansortutako auziak arbitraje pribatuaren esku utziz.Ingurumenari dagokionez, akordioak transgenikoensarrera erraztuko luke eta frackinga erabiltzekodebekuak ezabatu, Euskal Herriko zenbait tokitanmugimendu sozialek lortutakoa, alegia. Horrek bere-biziko garrantzia izango du gure nekazaritzarako etaingurumenerako.

Ez bada lortzen geratzea AEBek inposatu nahiduen gizartearen eta ingurumenaren kontrako dina-mika, gure eskubideen hurbileko etorkizuna hilgarriaizango da. Ea herritarrak gainera datorkigunaz jabe-tzen diren. Kontzientzia hori sortzeko, berriz, mugi-mendu sozialek, sindikatuek eta politikariek erantzu-kizun handia dute.

Juan Mari Arregi

TTIP, gure eskubideei mehatxuka

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

Mediku euskalduna eskatu nahi eta ez dakizu nola? Berdin elkarteak

lagunduko dizu

HAINBAT OSASUN LANGILE eta era-biltzaile dira Berdin elkartearensortzaileak. Osasun arreta euska-raz jasotzeko eskubidea ardatzdelarik, herritarrak euskararen era-bileran urratsak ematera adoretze-ko baliabideak eskura jarriko dituz-te elkar teko kideek. Berdinelkartea apirilaren 28an aurkeztukodute Durangon.

Elkarteko kideen ustez, osasunarreta eta hizkuntza banaezinakdira. Hala, kalitatezko osasun arre-ta pazientearen lehentasunezkohizkuntzan eskaini behar da. Hiz-kuntza guztietan ezinezkoa badaere, EAEn ofizialak diren hizkun-tzetan aritzea bermatu behar delauste dute.

Begi-bistakoa da osasungintza-ko zerbitzu guztietan ez dagoelaar reta euskaraz bermatuta, eta

elkartearen helburua herritarreneskubidea bete dadin presio egiteada. Aitor Montes da elkartearensortzaileetako bat, eta berak sarriesan izan du, osasungintzan euska-razko arreta eskatzea zaila egitenzaiela euskaltzaleei ; batetik,pazientea sarri kezkatuta eta urduridoalako medikuarenagana osasunarazoak tarteko, eta bestetik, osa-sungintzako barne egiturak kon-plexuak dira eta funtzionamendumekanismoak ulertzea ez da batereerraza.

Horregatik, elkarteak osasunarloko profesionalak eta osasunzerbitzuen erabiltzaileak harrema-netan jarri nahi ditu, eta herritarreiinformazioa eta aholkularitzaeskaini nahi dizkie euskaraz arta-tuak izateko eskubidea aldarrikatudezaten.

Asteburu oparoa izango daapirilaren 18 eta 19koa. LarunbateanEuskal Herrian Euskarazek EuskarazBizi Eguna ospatuko du Otxandion.Igandean berriz, euskaraz bizi eta ikasteko eskubideaaldarrikatzeko jaia antolatu duSortzenek Faltzesen.

Page 48: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

� 2015EKO APIRILAREN 5A48 � 2015EKO APIRILAREN 19A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Los Angeles Timesen artxiboetako argazkian,ezkerretan Patrice Lumumba eta eskuineanDag Hammarskjold. 1960ko uztailaren25ekoa da. Urte horren bukaeran JosephDesire Mobutuk bota zuen boteretik Lumum-ba, ondoren bere etsairik handiena zuenMoise Tshonberi entregatzeko; honek tortu-ratu eta hilko zuen 1961eko urtarrilean. Irai-lean eroriko zen Hammarskjold idazkarinagusia. Lumumba mitikoa akabatuta geroere Tshonbek guduka segitzen zuen Katanga-tik, Mendebaldeko potentzien –batez ere bel-gikarren– babesarekin eta haiek bidalitakomertzenarioen laguntzarekin. Zenbait doku-mentaziok erakutsi du Tshonbe prest zegoelaHammarskjoldek proposatu su-etena onar-tzeko, baina britainiarrek eginarazi ziotelaatzera. Katangako mertzenarioen kontraHammarskjoldek erabakitako Morthor opera-zioak biziki haserrarazi zituen britainiarrakbezala Joseph F. Kennedy amerikarra.

IMAJINATU BAN KI-MOON IRAKaldera doala hango gatazka korapi-latsua baretzeko asmoz bertakoliderrekin elkarrizketatzera etaNazio Batuen Erakundearen lidernagusia daraman hegazkina tiroka-tuta lurreratzen dutela.

Tamaina horretako magnizidioazen gertatu 1961eko irailaren 18anKongoko gatazkaren erdian, gaurerretretan izateko adinean diren ira-kurleak agian oroituko direnez.Hala ere, Dag Hammarskjold izena-ren berririk ez dauka XXI. mende-ko herritar jantzi gazteak, harekinhaserre omen zegoen Joseph F.Kennedyren hilketaz mila errepor-taje ikusi eta Marylin Monroek ohe-ratzekoan zein perfume maite zuenikasia duenak.

Mende erdi beranduago ezagutu-ko dugu Hammarskjold. Eta NBEkidazkari nagusi 1953tik 1961era arteeduki zuen diplomatiko suediarra-ren akabera argitzen bada, Afrikakodeskolonizazio prozesuaren zenbaitxehetasun deseroso azaleratu daite-ke 54 urte geroago. Potentzia han-diek Afrikako lehengaiak kontrola-tzeko egindako gerra eta klaseguztietako ahaleginak, alegia.

Dag Hammarskjoldek bi gataz-ka multzo handi kudeatu behar izanzituen NBEren buruzagitzatik.Alde batetik AEBen eta SobietBatasunaren arteko Gerra Hotzak

eragindako tentsioak. Bestetik,Europako potentziek Afrikan etaAsian zeuzkaten kolonien askapenprozesuak. Hauen artean bat osokonplikatua, Belgikak kontrolatzenzuen Kongorena.

1960an, formalki independentziaeskuratuta eta estatu gisako egiturakantolatzeko ahaleginetan murgildu-rik zebiltzan Kongoko buruzagi etaindar politiko ezberdinak, hiriburu-tzat lehengo Leopoldville geroKinshasa bilakatua zeukana –eznahastu ibaiaz beste aldeko Kon-gorekin, hiri nagusi Brazzaville dau-kanarekin–. Belgikako metropolia-rekin adostutako agendarenarabera, Kongoko lehen ministrogazte eta karismatikoa zen PatriceLumumba ezkertiarra, Herrialde EzAlineatuen mugimenduaren buru-zagi ezaguna ere bazena.

Baina Belgikako indarren lagun-tzarekin Kongoko hegoaldeanKatangako errepublika aldarrikatuzuen Moise Thsonbek. Eta herrial-de sortu berria borroka odoltsuetanmurgildurik zegoen: kolono zurieneta hauen ondasunak berenganatunahi zituzten beltzen arteko tira-birak, Katangako errepublikarenaldekoak, Kinshasako aginte etaindar berrien arteko liskarrak...

Osagai berdintsuak ikusi dira,neurri ezberdinetan, Afrikako garaihartako askapen prozesuetan, Alje-

rian esaterako, baina baita askozgeroago ere Angolan edo Mozam-biken Gerra Hotzaren akaberaaldean, edo berriro ere Kongonduela gutxi.

Azkenean AEB eta Europakopotentziek lortu zuten Lumumba1960 amaieran agintetik kentzea,gero Afrikako diktadurarik luzeenaezarriko zuen Joseph Desire Mobu-tu sarjentua botean paratuz. Honek,torturatu ostean, Lumumba entre-gatu zion Moise Tshomberi, zeinakgehiago torturatu eta fusilatu bai-tzuen, ondoren Lumumbaren arras-to guztiak desagertarazteko.

Katangarekin menia prestatzera Katangako gerrak zalaparta handiaeragiten zuen bere sarrasakiekin1960 haietan; zerbaitengatik emanzitzaien Katanga ezizena etorkinezbetetako auzoei Hernanin bezalaIruñean eta munduko beste hiriaskotan. Agintean Mobutu jarriaga-tik Tshonbek segitzen zuen Katan-gatik gerran Kinshasako gobernua-ren kontra. Hasiera hartansobietarren alde jokatzen zuenMobutuk, Mendebaldeko poten-tzien eta meatzeetako korporaziohandien alde Tshonbek.

Katangako matxinoarekin irten-bide negoziatu bat lotzera abiatuazen 1961eko irailaren 17an NBErenidazkari nagusia. Lau motoreko

1961eko irailaren 18an Nazio Batuen Erakundearen idazkarinagusi Dag Hammarskjold zeraman hegazkina lehertu zengaur Zambia den eremuan, Kongo independizatu berrikobarne gerra nola geldiarazi negoziatzera zihoala. “Istripu

misteriotsu” gelditu zena ikertzea erabaki du NBEk, benetan eraso militarra izan zelakoan.

Nork hil zuenDag Hammarskjold

NBEren burua?

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

2015EKO APIRILAREN 19A 49�

- TERMOMETROA

bere hegazkina lurrera erori zenarte sutan Ndola hiritik gertu.

Egia ofizialtzat geratu den arrenHammarskjold eta SE-BDY matri-kuladun Douglas DC-6 haren 16eskifaiak istripuz hil zirela, politika-riaren memoria zaintzen duen fun-dazioak eta zenbait ikerlarik jarraitudute mende erdi honetan gertakizu-naren xehetasunetan arakatzen.

Londresko unibertsitatean ira-kasten duen Susan Williamsek2011n plazaratu zuen anitz argita-sun “Who Killed Hammarskjöld?”liburuan. Bertan bi lekuko oso bere-ziren oroitzapenak bildu zituen,AEBetako inteligentzia zerbitzueta-ko bi agenterenak.

Gaur 80 urte dauzkan CharlesSouthall Zipren zegoen egun haie-

tan irratizko mezuen jarraipena egi-ten. Hegazkin bateko ahotsa graba-tu zuen: “Ikusten dut garraiozkohegazkin bat iristen. Argiak piztutadakartza. Bai, Transair DC-6 bat da.Hori da hegazkina”. Ondoren tirohotsak eta: “Jo dut. Sutan doa.Erortzen ari da. Lehertu da”. HenryAbramek, gaur 73 urte, Greziakoamerikanoek Heraklionen zeukatenkasernatik jarraitu zuen eszenabera.

Baina Susan Willimansen lanabezain garrantzitsua izan da GoranBjorkdahl suediarrak egindakoa.Kooperazio zerbitzuetan lan egiteneskualde hartan ibil itako aitakpiztu zion Hammarskjolden kasuaikertzeko harra. Lekuan bertanaireplanoa sutan erortzen ikusitako

lekukoen xehetasunez gain, Bjork-dahlek bestelako informazioak erebildu ditu, gertatuaren testuingu-rua hobeto azaltzen laguntzendutenak.

Funtsean Bjorkdahlek zerademostratu du: Hammarskjoldenhegazkina beste batek tirokatuzuela, militar ingelesek oztopatuegin zutela istripuaren ikerlana,hegazkineko eskifai bat bizirik aterazutela baina hiltzen utzi, Ham-marskjoldek susmatzen zuela diplo-matiko britainiarrek saboteatu nahizutela Tshonberekin lortzear zen suetena, eta NBEren idazkari oroko-rrak berak hil aurretik baimenduazuela Katangako mertzenarioenkontrako eraso bat kasko urdinekegina, nahiz eta horrekin haserrara-zi AEB eta Britainia Handiko agin-tariak.

Hari hauei guztiei t iraka,2011ko abuztuan The Guardianegunkariko Jul ian Borger etaGeorgina Smithek ustezko istripuagertatu zen Ndola herrian aurkituzituzten dena bertatik ikusi zutenlekukoak. Bitxia iruditu ar ren,1961eko ikerketan istripua pilo-tuak trakets jokatu zuelako gertatuzela erabaki zutenek ez baitzietenbertako baserritarrei galdetu kaze-tariek aipatzen duten GoranBjorkdahl iritsi arte.

The Guardianek 2011n izen abize-nez aipatu zituen hegazkina tiroka-turik eta sutan erortzen ikusi zutenlaborari ikazkinak: Dickson Mbewe,Custon Chipoya, Safeli Mulenga,John Ngongo... 50 urtez ez zieninork ezer galdetu. Kongok lurpeanmineral gehiegi zeukan gorderik.Hala dauka oraindik. n

Page 50: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

50 � 2015EKO APIRILAREN 19A

HAUTESKUNDEETAKO lasterke-ta betean gaude jada eta sinplifika-zioan erortzeko arriskuari eutsiz,euskal lurretako panorama oroko-rra halakoa litzateke alderdiei begi-ra: batzuk maldan beherakoarinola eutsi ari dira –PP, PSOE,UPN–; besteak gehiengoak nolaindartu pentsatzen –EAJ, Bildu–;eta berrienak –Podemos, GeroaBai, Ciudadanos– aurreikuspenoparoei nola eutsi amesten.

Instituzioei so eginez, Nafarro-akoa da egoerarik goriena, azkenhiru hamarkadetan lehenbizizUPN eta PSNrik gabeko gober-nua osatzeko aukera egiazkoadelako. Aldaketa esaten diotehorri, eta hala gertatuz gero alda-keta instituzional itzela litzateke,baina ez hain handia Nafarroakogizarte osoari begira, besterik gabegizartean norabide aldaketa suma-tzeko denbora behar izaten dela-ko. Aldaketa izatekotan ere, erregi-meneko indarrak oso ahaltsuakdirelako oraindik eta instituzioeikontrabotere lana egiteko dutentresneria ugaria eta indartsua dela-ko. Egoera desberdinak direnarren, galdetu Martin Garitanoedo Juan Karlos Izagirreri, edobeste maila batean Alexis Tsiprasi.

Oso kontuan hartzekoa da,aldaketa pentsatu baino txikiagoaizan litekeela, besteak beste, akasoerregimen zaharreko tresna izanden PSN ere aldaketaren hanketa-ko bat izan daitekeelako. Ez daki-gu nork irabaziko duen eta norkgaldu eta, beraz, esperimentuberrietarako aukerarik egongo denere. Herritarrak alderdiei emanbehar die botoa aldaketarako etagainera norabide berria abiarazte-ko giltzarri dira, baina alderdiekikomesfidantza da herritarrak duensentimendu naturalena, batetik

haien betaurrekoak motzerakodirelako eta, bestetik, esperien-tziak edozertarako gai direla dios-kulako. Ea herritarrek eskatutakomailari eusteko gai diren.

Edozer dela ere, aldaketa egarridagoen gizarte esparruarentzatgarrantzitsuena UPNk gobernuberria ez gidatzea litzateke. Ez daerraza Laura Perez, Uxue Barkosedo Adolfo Araiz NafarroakoGobernuko lehendakaritzan irudi-katzea, baina egiazko aldaketarenaukerak horiek dira eta horietakoedozein litzateke iraultza sinboli-koa egungo Nafarroan. Emaitzeketa haien abileziak esango dute.

UPN, PSN, PPN eta Ciudada-nosen blokeak ere irabaz dezake.Hots, betikoak. Orduan beti geldi-tuko da Iparraldera begiratzea,han indar abertzaleek azkenhamarkadetan egindako lana arre-taz jarraitzea, hangoak erakustenduelako bazterketaren eremuetaneta gutxiengo gorrian izanda ere,lan egiten tematzeak bere fruituakematen dituela gerora. Beti geldi-tuko da jarraitzea, gizarte justuagobaten lan horri ametsetik, lanetiketa gozamenetik bakarrik heldakiokeelako, bestela jai.

EAE-N argazkia finkoagoa da teo-rian. EAJren eta EH Bilduren blo-keek sendo jarraitzen dute eta

PSE-EEren eta PPren egoeraestua da oraindik. Azken hautes-kundeetako joeran ez dute buruaaltxatu eta oraingo aurreikuspenakere ez dira onenak.

Galdera ikur nagusia Podemosda. Inkesta guztiek emaitza osoonak iragarri dizkiote eta hainbatgobernu aukera erabakitzeko ahal-mena ere bai. PSEtik elikatuko da?Bildutik? Denetik apur bat? Anda-luziak pista batzuk eman ditu,baina ez dira baliagarriak hemen-go egoerarako. Baliatuko du Pode-mosek bere indarra edo RobertoUriarte idazkari nagusiak iragarrimoduan, oposizio bilakatuko dairabazle izan ezean? Gaitza da ezeresatea emaitzak ikusi arte. Badaki-guna da hemen ere Madrilek askoagintzen duela.

Bizkaian EAJk ez bide duarazo handirik izango gobernulanetan jarraitzeko, GipuzkoanEAJ eta EH Bilduren arteko lehiaitzela da eta Araban izan daitekealdaketarik handiena: PP, EAJ,Podemos eta EH Bilduren arteanda lehia. EAEko instituzio asko-tan, PSEk oposizio gordina edoEAJren makulu izatea erabakibeharko du, eta makuluarena ezda gozoa, baina oposizio gordi-nean baino epelago egoten da.EAJren eta PSEren arteko azkenbi urteetako akordioek erakustendute aukerarik bada elkarrekinarituko direla. ETArik gabekoeszenatokian, EH Bildu-PSErenelkarlanaz ere asko hitz egin zen,baina denbora pasatu ahalabatzuen eta besteen politikekgero eta gaitzago egiten duteaukera hori.

Edozein modutan, ez da zalan-tzarik azken urteetako hauteskun-de bizi, interesgarri eta erabakiga-rrienetakoak izango direla. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Ez da erraza LauraPerez, Uxue Barkos edoAdolfo AraizNafarroako Gobernukolehendakaritzanirudikatzea, bainaegiazko aldaketarenaukerak horiek dira

Perez, Barkos edo Araiz, edozein ona

Page 51: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

ASTE HONETAKOzozketakArgiako harpidedunentzat

AZKEN IRABAZLEAK (2455. Argia)LAR ZALDIAK Andone Barandiaran Arratibel (Pasaia)

ARTIUMIgor Jimenez Honrado (Elorrio)Isabel Etxeberria Ramirez (Astigarraga)Eukeni Abasolo Galdeano (Gasteiz)

SAN TELMO Miren Iturrioz Guiu (Andoain)Ander Epelde (Soraluze)Juan Jose Belamendia Senperena (Azkoitia)

BARTOSZStee-Eilas (Gasteiz)Imanol Arluziaga Esnal (Donostia)Jose Felix Zamakona Aranguren (Markina-Xemein)Ana M. Zubiarrementeria Olañeta (Eibar)Sabina Arruabarrena Sukia (Donostia)

ILLIMANI Arantxa Irulegi Garmendia (Zumaia)

* Bisitaldietarako epea: Bi hilabete

PARTE HARTZEKOAstelehenetik ostiralera 08:00-15:30Tel: 943 37 15 45 • [email protected]/gunea

[F]ARINAJATETXEA

2 pertsonentzakoafari bat

Urbina kalea, 5 · (Molinuevo Parkea)Vitoria-Gasteiz ARABA

www.farinarestaurante.com

Ekainberri

3 lagunentzako bina sarrera

Portale, 9Zestoa GIPUZKOA

www.ekainberri.com

MIKEL STROGOFF

JULES VERNE KARLOS ZABALA

2 liburu opari

www.elkar.com

Argia kamiseta

Kamiseta opari

www.argia.com/denda

Donostiako Aquariuma

4 lagunentzako bina sarrera

Carlos Blasco de Imaz plaza, 1Donostia GIPUZKOA

www.aquariumss.com1

3

5

2

4

Page 52: Prestazio soziala ahultzeak gizarte haustura dakarmenpekotasuna duten adinekoak, ezgaituak, eta gizarte bazterketa jasaten dutenak. Azken zaku hori da egungo erronka nagusia. 2015EKO

Zure baratzea sortzeko, moldatzeko eta eusteko jakin behar duzuna

Jakoba Errekondok ARGIAren eskutik argitaratuko duen liburua LASTER eskuragarri

66

...

Oroitzen zera? An jartzen giñan

Eguzkia iltzen ai zala.

Nere makilaz urratzen zenun

Jostetan uren azala.

Loretan zeuden sagarditatik

Eltzen zitzaigun urriña,

Ta uren gañean sortzen asten zan

Emeki, laño ariña.

Ilargiaren musu zurbila

Zijoan ortzez igotzen,

Ta mendiko gailur jagiak

Zapi zuriaz lañotzen.

Zilarrezkoa biurtutzen zan

Errekatua onduan,

Ta bere altzo dardarakorran

Ilargi-antza artzen zuan.

...

“Agur”, 1926, Alejandro Tapia Perurena

Etxeko erremedioak

Baratze bakoitza mundu bat da. Tokia, isurialdea, nora begira dagoen, mikroklima, baratzezainaren artea... Uste

gutxiena dugun txikikeriak eragin izugarria dauka. Ondorioz ez daude berdinak diren bi baratze.

Urteko lanen laburpen hau, hasierako hurbiltze xumea besterik ez da. Egiten dituzun lan guztien oharrak idatzi eta

jaso. Horrekin osatuko duzu zeure baratzearen egutegia. Eta hemen jartzen denetik kanpo, garaiz kanpo, tokiz

kanpo eta aparteko barazkiekin saiatu. Euskal Herri atlantikoa paradisua da, baratzearen aldetik begiratuta: ez du

hotz handirik egiten, ezta bero eta lehorte zakarrik ere. Eta onena, bi udaberri ditugu: udaberria eta udazkena.

74 Etorkizunean artea, lur zatitxo batean bizitza eroso bat osatzea izango da. Abraham Lincoln

Urte osoa baratzean

urtarrila

ereinaldatu

Apioa, Baba, Baratxuria (burutarako eta

berritarako), Ilarra, Mihilua.

Aza (udaberrikoa), Tipulina, baratze

inguruko belarrak eta zuhaixkak.

otsailaApioa, Baba, Baratxuria (berritarako),

Erremolatxa, Ilarra, Mihilua, Patata

(goizekoa), Uraza, Zerba.

Aza (udaberrikoa), Tipulina, Tipula zuria

eta gorria, Patata (goizekoa), Porrua,

Zainzuria, baratze inguruko belarrak eta

zuhaixkak.

martxoaAlberjinia, Azenarioa, Baratxuria (berritarako),

Borraja, Brokolia (goizekoa), Erremolatxa,

Errefaua, Errukula, Ilarra, Kuiatxoa, Orburua,

Patata (goizekoa), Piperra, Porrua, Tomatea,

Uraza, Ziazerba.

Apioa, Borraja, Marrubia, Mihilua, Porrua,

Tipulina, Tipula zuria eta gorria, Uraza,

Zainzuria, Zerba.

apirila

Alberjinia, Angurria, Apioa, Artoa, Aza (udakoa),

Azalorea (goizekoa), Azenarioa, Borraja, Brokolia

(goizekoa), Brusela aza, Errefaua, Errukula,

Eskarola, Kuia, Kuiatxoa, Leka, Luzokerra, Meloia,

Orburua, Patata (goizekoa eta gordetzekoa),

Piperra, Porrua, Tomatea, Txikoria, Uraza, Zerba,

Ziazerba.

Apioa, Borraja, Erremolatxa, Kardua,

Mihilua, Tipula zuria eta gorria, Tipulina,

Uraza, Zainzuria, Zerba, Ziazerba.

maiatzaApioa, Artoa, Aza (udakoa), Azalorea

(goizekoa), Azenarioa, Babarruna, Borraja,

Brokolia (goizekoa), Brusela aza, Errefaua,

Erremolatxa, Errukula, Eskarola, Kuia, Kuiatxoa,

Leka, Luzokerra, Meloia, Mihilua, Patata,

Txikoria, Uraza, Zerba.

Alberjinia, Aza (udakoa), Borraja, Kardua,

Kuia, Kuiatxoa, Luzokerra, Piperra, Tipula

zuria eta gorria, Tomatea, Uraza.

“Neguak ateak ixten ditu”

“Otsaileko elurrak, ongarri hoberena balio du”

“Eguzkia eta euria, martxoko eguraldia”

“Arantza beltza hago zabal, arto lurrak aho zabal”

“Maiatzak erdia negua”

gira dagoen, mikroklima, baratzezainaren artea... Uste

rioz e

ester. Eta hntikoaEta on

batean bi

baratzean

ako eta

rako),

ata

(berritar

molatxa

oa, Orbur

ua, Tomat

oa, Aza (u

a, Borraja

ua, Erruku

Luzokerr

a gordetz

koria, Uraz

Azalorea

arruna, Bor

a aza, Erref

arola, Kuia,

ihilua, Pata

“NNeeggg

eko eeleluuu

Eguzkkiaaa

antza bbeelltt

42

Xitaxainak: Zure oinhazeak emendatzen dire

denbora khanbioetan,

ilhargi berria edo ilhargi bethea

denean

“Lehenagoko eskualdunak zer ziren”,

1889 Mixel Elizanburu

Badakidana zera da:

planetek, eguzkiak eta ilargiak

gizakiarengan inolako eraginik sortzen ez badute,

eragin horretatik itzurtzen den

Lurreko gauza bakarra dela.

Robert A. Millikan

1923ko Fisika Nobel sariduna.

Oinarrizko premiakLur sakona nahi du, harririk gabekoa eta urak itotzen ez duena. pH neutro ingurukoa gustatzen zaio, hau da, buztin-lurrak ez ditu maite. Beroa gustatzen zaionez, ahal izanez gero eguteran erein. Lurra ongi prantatu: hondarra edo mausarra erantsi, ondutako simaurra eta karea edo errautsa.Ez da nitrogeno zalea, eta fosforoa baino potasioa nahiago du. Lur aberatsegian itxuragabeko azenarioak hazten dira. Hori dena, erein baino lehen. Lurrak harro egon behar du, hatza erraz sartzeko moduan. Lur zakarra edo harritsua badugu sustrai motz borobileko aldaerak erabili.

Landarea ttikia denean tarteko belarrak kentzea garrantzitsua da. Behin hazten denean bere hostailak gaina hartu, lurra estali eta kontra egingo die. Ureztaketa ez ahaztu.

Noiz zer lanArdatz itxurako sustrai nagusi bat duten landare guztiak bezala, azenarioa ez da aldatzen. Erein egiten da, bakan, arin erein.

Martxo-apirilean hasi eta abuztura arte erein daiteke. Urte guztiko etengabeko uzta nahi baduzu, ilbehera oro erein.Sail osoa edo ilaraka erein daiteke. Hazia txikia da eta lana errazteko hondarrarekin nahasten da. Ez da ia lurpean sartu behar. 8-10 aste ondoren jasotzen hasteko moduko azenarioak izango ditugu. 3-4 hosto dituztenean bakandu, eta belarrak kentzea ez ahaztu. Aurrerantzean ere bakanketa gehiago egin beharko dira, baina azenariotxoak jateko modukoak izango dira.

UztaAzenarioak handi egiteko zain ez egon, txiki-txikitatik jan. Xamurrak eta kurruskatsuak bildu.

92

Euskal Herrian, mendian dugu azenario basaka, Daucus carota. Berez, urte batean hazi eta sustraietan erreserbak pilatzeko gaitasuna du, haien bizkar hurrengo urtean loratuko da. Mediterraneo ekialdean ondu zituzten sustrai lodiko azenario aldaerak. Handik, Asia aldetik arabiarrek ekarri zizkiguten eta hemendik barrena iritsi ziren Europako mendebaldera. Ingalaterran eta Frantzian soinekoak eta kapelak apaintzeko erabiltzen zituzten haren sustraiak, hostoak, loreak... Ikaragarrizko aldaera aukera dugu, gaur egun, eta urte osoan azenario freskoa izan dezakegu baratzean. Kolore askotako sustraiak dituzten azenarioak daude: moreak, gorriak, laranjak, horiak, laruak, zuriak...

AZENARIOADaucus carota subsp. sativus

n ez ,

z,

ak o

o

ak n,

MartxoUrte guerein.Sail oslana elurpeahaste3-4 hahaztbehaizang

UAja

n hazi asuna

ko da. ustrai detik k era.

ren

ten ak,

TRIKIMAILUAK

129

Baratzean erein edo aldatu aurretik mendixka bat egin

behar da, hezetasunari ihes egitea da helburua: simaur

zaharra, eta baldin badago, orbela mailaka-mailaka

zanpatu eta pilatuz 60 cm-ko diametroa eta 50 cm-ko

garaiera duen tontorra. Lurrez estali eta gain-gainean

erein (3-4 hazi) edo aldatu. Bakoitzean bi landare geratuko dira. Aukera lehorrago bat eman nahi bazaio, arbatu.

Hasieran inaurkina edo lastoa jarri landarearen inguruan, belar gutxiago eta ura gehiago izango du

hazteko. Plastiko beltza jartzen duenik ere bada. Beroa

emanez mesede egingo dio, baina sasoi heze edo euritsua bada, baita landarea egosi ere. Inausketak fruitu hobeak ekartzen ditu: 3-4 hosto dituenean bigarrenaren gainean kimatu, sortzen diren

bi adarrak hirugarren hostoaren gainean kimatu, hiru

adar etorriko dira eta horiek ere hirugarren hostoaren

gainean kimatu. Fruitua hartzen duenean hurrengo bi

hostoak utzi eta kimatu. Gehienetan 3-5 fruitu emango

ditu landare bakoitzak.

UztaMeloiak heldutasunera iritsi direnean jaten dira. Hatzarekin txortenaren aldamenean arin zanpatu eta

bigun antzerakoa dagoenean pronto da. Fruitua eta

adarra lotzen dituen txortena lehortzen hasten da eta

erraz askatzen da, adarra hautsi gabe. Meloi borobilak

negurako jaso daitezke: heldu aurretik bildu eta toki

fresko eta lehorrean sareetan zintzilik jarri. Beti txorten

puska batekin jaso behar da, ebakita, ez tiraka kendutaGaitzak eta izurriteakLandare txikiak bare eta barraskiloetatik babestu.

Gaitzetan, zurina eta lurra hezeegi egotearen ondorioz

etortzen direnak. Zorriak ere azaldu daitezke.

Hazia baratzean bertan egiten badugu, plastikozko botila edo ontzi baten ipurdiarekin estali, berotu eta laguntzeko.

Loreak ernaldu eta fruituak hartzeko argi-ordu askoko egun luzeak behar ditu. Beraz ekain-uztailean landareak hazita eta mardul behar du. Giro kaskarreko egunetan (bero handia eta lehorra, euria...) polinizazioa errazteko lore arra hartu, bueltan dituen petaloak kendu eta erdian duen isipu edo pintzel tankerakoarekin lore emeen barruko aldea igurtzi, polena uzteko.

Aleak hazten direnean lurra ukitzen badute, teila, kutxatxoren bat edo zerbait jarri lurra kendu eta ez usteltzeko.

Nor norekinAldatu berritan, tarteak baliatzeko, azkar etorriko diren

landare txikiak jar daitezke: errefaua, espinaka, uraza...

Euskal Herria ez da, inolaz ere, meloi lurra. Erronka ederra

beraz!

Lurra lantzea eta zaintzea ahaztea, geure burua ahaztea da. Mahatma Gandhi

Lurra, Ura eta Argia

Ongarriak

Landarea nondik nora sortu

Barazkien oinarrizko premiak, gaitzak, trikimailuak, noiz zer landu eta nor norekin

Belar fi n bikainak

Hiztegia

... eta askoz gehiago