Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta...

21

Transcript of Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta...

Page 1: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara
Page 2: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

ZEREGINA

IKUSPEGIA

BALOREAK

Elgoibar Ikastola, 0-16 urte bitarteko Elgoibartar eta inguruko

herritarrei zuzenduriko kalitatezko hezkuntza euskalduna

eskaintzen duen ikastetxea da. Herri ekimenetik sortua izanik,

Elgoibarren euskara eta euskal kulturaren zabalkundean

konpromisoa du.

Hezkuntzan eta bizikidetzan Euskara irakas-hizkuntza izanik,

eleaniztasunean hezten ditu ikasleak.

Hezkuntza bere osotasunean ulertzen du, integrala, ezagutzaz gain

baloreak landuaz.

Hezkuntza aurrerakoia eskaini asmoz, arlo ezberdinei zuzentzen

zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta

egunerokoan txertatzen ditu.

Guraso zein gizartearen beharretara zuzentzen zaizkion

zerbitzuekin osatzen du bere hezkuntza proiektua, eta zerbitzu

hauek hezkuntza prozesua indartzearen ikuspegitik lantzen eta

eskaintzen ditu.

Kooperatiba integral izaera du, non profesionalez gain, guraso eta

ikasleen partaidetza bermatzen eta sustatzen den.

Ikastola kide den komunitateko pertsonekin eta eragileekin

elkarlanean (gurasoak, profesionalak, ikasleak, herritarrak,

eragileak) Euskal Herrian erreferentzia izango den

kalitatezko hezkuntza integrala eta berritzailea eskaini

nahi da.

Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara

aurreratzeko gai den erakunde moduan eraiki nahi da, beti

ere, zerbitzu eskaintza aurreratua izanik.

Herri mailan, euskara eta euskalgintza bermatzen eta

sustatzen duen ezinbesteko eta erreferentziazko eragilea

izan nahi da, euskalgintzaren zein herrigintzaren aldeko

lanean diharduten gainontzeko eragileekin elkarlan estuan

arituz.

Azkenik, Elgoibarren eta Elgoibarko herritarren

garapenean eta ongizatean protagonista nabarmena

izatea nahi du Ikastolak.

Euskara eta euskalgintzarekin konpromisoa

Bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza

Berrikuntza eta ekintzailetasuna

Lankidetza, elkarlana eta parte hartzea.

Portaera arduratsua.

Aniztasuna

Errespetua

Ingurumenarekiko konpromisoa

Solidaritatea

Page 3: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:

Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte

Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes

orokorraren alde egiten duelako:

● Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

● Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez

dute diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.

● Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke

Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

● Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute

gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko

kategoria eta jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

KOOPERATIBA:

Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).

Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan

lanean ari diren langileekin batera.

Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko

partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.

Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da.

Page 4: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? Elgoibar ikastolak, 1995. urtean bikaintasunaren bidean hasi zenetik, etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan

du helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an

Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria eskuratu zuen.

Ikastolak urteak daramatza egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak

adosten eta partekatzen bere hezkuntza komunitate osoarekin eta aliatuekin.

P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak

Ikastolan dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.

Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).

Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat

dauka eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.

Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-

begiradapean lan egiten du.

Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen

ordezkariek osatzen dutena. Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren

laguntzarako hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.Gurrutxaga Krosa, mendi irteerak,

loteriaren salmenta, kirol jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.

Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.

Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta

Errekurtso Batzordea.

Page 5: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzailea da, hau da, gure hizkuntza eta kulturaren hedapenarekin nahiz testu

liburu edo material didaktikoak sortzearekin konprometituta gauden eskola elkartekoa. Kide izate horrek Herri

Administrazioarekiko komunikazioa errazten digu, eta Euskal Herriko ikastolekiko elkarlana eta hezkuntza materialak sortzea

ahalbidetzen digu.

Ikastola-ereduaren ezaugarriak:

● Hezkuntza eredu propioa du

○ Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritzen da

○ Aitzindaria da pedagogia alorrean

○ Prestakuntza eta aholkularitza sendoak jasotzen ditu

● Herritarra da

○ Herritik eta herriarentzat sortua da

○ Kooperatiba da

○ Auzolana eta elkartasuna ditu lan egiteko moldeak

● Euskalduna da

○ Euskaran ardaztutako eleaniztasuna du xede

○ Euskal Herritik mundura zabaltzen da

○ Euskal kultura du ardatz

● Eraldatzailea da

○ Ikasle guztien hobekuntza gisa ulertzen du bikaintasuna

○ Ikerketan, garapenean eta berrikuntzan dihardu

○ Ikasmaterialgintza propioa dauka, berri eta berritzailea

Ikastola ereduan oinarrituz hezkuntza eraldatzen: Pedagogia berrien sustatzailea izanik, Elgoibar Ikastola, Ikastolen Elkarteko kide izanik, partaide da erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan.

Page 6: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara
Page 7: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

HAUR HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK:

Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia

dutelarik.

Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia pertsonala,

ingurune fisiko eta soziala (sozializazioa) eta komunikazioa eta errepresentazioa.

Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen ahalbideetan

konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du helburu.

Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-ezagutzetatik

abiatzen gara. Manipulazioaren, jokoaren eta esperimentazioaren bitartez, haurren

ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei lehentasuna emanez.

Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4 urterekin,

ingelesaren lanketan ere hasten dira.

Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten

ikasleentzat.

2014-15 ikasturtetik aurrera ondoren azaltzen den Pausoz Pauso egitasmoa abian dugu,

orain arteko hezkuntza eredua eraldatuz, egungo erronkei era aproposean erantzun ahal

izateko.

Page 8: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

PAUSOZ PAUSO (HH 0-6)

Egitasmoaren helburua haurren garapena aberastea da, sormena eta bere beharren eta interesen arabera aukeratzeko

askatasuna bultzatuz. Horretarako, espazioen aprobetxamendua hobetu da eta gelek tailer integralen izaera hartu dute,

beren baitan eremu desberdinak garatu ahal izateko:

- Tailer sinbolikoa: imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute,

antzerki, musika, etxe, txoko eta abarren bitartez.

- Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dute eskura galderak sorrarazteko, egiturak

identifikatzeko edo eta harremanak sortzeko.

- Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideiak eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera

izango dute. Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari sarbidea ematen

zaio.

- Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontuan

hartuta, ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.

Page 9: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

LEHEN HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK (LH 1-6)

Derrigorrezko hezkuntzari hasiera ematen dion etapa da. Derrigorrezko Hezkuntzako helburua, pertsona era integral eta

harmonizatuan garatzen da, arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz, egokiago gizarteratzeko.

Etapa hau sei mailek osatzen dute. Ikastetxe integrala izanik, ikasmailen arteko loturak zaintzen ditugu, curriculum

bateratua eskainiz.

Ikaslearen inguru hurbiletik abiatzen gara. Berarentzat esanguratsuak diren gaiak jorratzen dira. Horien bitartez lan

egiteko ohiturak, trebetasunak, adimen emozionala eta euskararen kontzientzia lantzen ditugu. Informazioa eta

komunikazio teknologia berriak (Ikasys, EKI-LH, informatika programazioa, robotika) eta material didaktiko propioa

erabiltzen ditugu gure jardunean. Euskal Herritik mundura zabaltzen den ikuspegia eskaintzen dugu. Eta guzti horren

helburua etorkizunean pertsona konpetenteak izango diren ikasleak hezi eta formatzea da.

Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gaztelania eta ingelesa ere lantzen ditugu, Haur Hezkuntzan

hasitakoari jarraipena emanez.

Page 10: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

Iraileko lehenengo 10 egunetan jorratzen da proiektua jatorriz natiboak diren ingeles-irakasleen eskutik.

Ikasleak hamabostaldi honetan ingelesez arituko dira jardunaldi osoan zehar. Ordu-kopurua ikasturteko bi

hiruhilabeteetan ematen den ordu-kopuruaren antzerakoa da. Eskaintzen den murgilketa, bereizketarik egin

gabe, LH5eko ikasle guztientzat da.

Esperientziek eta ikerketek erakutsitakoaren arabera, hizkuntzak ikasteko, beharrezkoa da saio intentsiboak

burutzea.

FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”) LH5. mailako ikasleentzat zuzendua dagoen proiektu berritzailea

da. Ingeles irakaskuntzan 5. mailan metodologia-aldaketa nabarmena gertatzen da, eta horrek oso

gomendagarria bihurtzen du garai hori ingeles-murgilketa burutzeko.

FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”)

Page 11: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK (DBH 1-4)

Derrigorrezko hezkuntzari bukaera ematen dion etapa da eta lau kurtsoz osatuta dago. Derrigorrezko Hezkuntzako

helburua, bizitza laboralean edo ondorengo ikasketak jarraitzeko ikasle konpetenteak heztea da, pertsona era integralean

eta harmonizatuan garatzen , arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz.

Etapa honetan ematen diren aldaketa fisiko eta psikologikoak kontutan izanda, ikasleei abstrakzio ahalmena garatzen

laguntzen diegu. Hartzen ari diren gizartearen eta pertsonen (gurasoak, lagunak, irakasleak…) ikuspegi berria hobeto

ulertzeko trebetasunak lantzen ditugu, hori horrela, pertsonen arteko erlazioetan konpetenteagoak izateko.

Eleaniztasunaren programaren barruan, euskara, gaztelera eta ingelesetik at, frantsesa lantzeko aukera dute DBH etapa

hasieran. Bestalde, ingeles maila hobetzeko asmotan, DBH 3. eta 4. mailetan Gizarte arloa hizkuntza horretan lantzen

dugu.

Bukatzeko, konpetentzietan oinarritzen den EKI material didaktiko propio berria erabiltzen dugu bertsio digitalean.

Horrek arloak euskarri digitalen lantzea suposatzen du eta, ondorioz, estrategien, prozeduren eta lan ohituren aldaketa

sakona ekarri du.

Page 12: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

EKI DIGITALA (DBH)

EKI proiektuak, pertsona bere osotasunean hartuta, arlo jakineko edukiez gain, ikasleari bizitza osoan

baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta prozedurak lantzen ditu.

Egitasmoak Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarritzen da, integrazioaren pedagogia

jarraituz, eta ikaslea edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea du helburu.

Oinarrizko konpetentziak horrela definitu dira: Komunikatzen jakitea, Norbera izaten jakitea, Egiten eta ekiten

jakitea, Pentsatzen eta ikasten jakitea eta Elkarrekin bizitzen jakitea.

Gainera, gure Ikastolan hori guztia bitarteko digitalak medio bideratu da, hori baita bidea gure ikasleak digitalki

konpetenteak izan daitezen.

Page 13: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA Hezkuntza Orientazioa gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona

lortzeko darabilgun bitartekoa da. Orientazio Departamentuko kideek etapa desberdinetako ikasleekin, familiekin,

irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, kanpoko profesionalekin, nahiz herri elkarte eta zerbitzuekin elkarlanean ari

da.

Bere zeregin nagusienetakoa aniztasunari erantzutea da. Hau da, ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko

egon daitezkeen neurri multzoa aintzat hartu, oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko (ikasleen

behaketa, familien aholkularitza, banakako zein taldekako esku-hartzeak, berariazko programen jarraipena, aspektu

esanguratsu desberdinen neurketa eta balorazioa test desberdinak medio, irakasle ibiltariak lan-eremua tutoreekin

batera koordinatzea besteak beste).

KiVa PROGRAMA: PREBENTZIOA, ESKUHARTZEA ETA JARRAIPENA

KiVa ikerketetan oinarritutako eskola jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsateak sortu

eta garatu duena. Programak prebentzioa funtsezkoa dela ulertzen du, baina jazarpen kasuei ere aurre egin behar

zaiela ez du ahazten. KiVa-n ekintza unibertsalak (prebentzioa) eta berariazkoak (esku-hartzeak) uztartzen dira.

Ekintza orokorrak, hala nola KiVa curriculuma (ikasgaiak eta online jokoak), eskola jazarpena prebenitzea dute

helburu nagusi. Berariazko ekintzak (KiVa Taldeak koordinatuak), berriz, jazarpen-kasu bat gertatzen denean

erabiltzekoak dira. Horien jomuga jazarpenean erasotzaile edo biktima izan diren haur eta nerabeak dira, eta

gainontzeko ikasleek biktimari babesa emateko duten ardura ere aintzat hartzen da. Kasu honetan, helburu nagusia

jazarpen hori gelditzea da.

Garrantzi handia du ikasleen gurasoek jazarpen-egoera guztiak serio hartzea eta Ikastolarekin lankidetzan jardutea

eta konfiantza izatea eskuhartze eran eta hartutako bidean. Seme-alabei jazarpen horretan partaide izan ez daitezen

eskatu behar zaie. Horretaz gain, adierazi behar zaie biktima babes dezatela eta, jazarpen-egoeraren bat ikusiz gero,

heldu bati adierazi behar diotela.

Page 14: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

HIZPRO

Ikastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta

frantsesa) irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean

bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan, hizkuntzen trataerari

koherentzia ematen dio proiektuak.

Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako

eleaniztasunarekin.

Euskaraz Bizi

Programa honek Euskararen normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau

da, Ikastola osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta

funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia.

Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien

programa da, eta ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du.

Era berean, gure hizkuntza asmoekin bat datorrenez, gure Hezkuntza

Proiektuan aurkitzen du bere kokagunea.

Page 15: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

AGENDA 21

Gure Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta horretarako ESKOLA AGENDA 21

proiektua aurrera eramaten ari da. Hona hemen bere helburuak:

- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu.

- Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasuna garatu.

- Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

IKT

Elgoibar ikastolak, teknologia digitalak ikastolako eremu guztietan integratuta

ditu. Ikastolak, eguneroko zeregin guztietan txertatuta ditu, ikas-irakaskuntza

prozesuetan zein antolaketan eta kudeaketan.

Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak

bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle konpetente digitalak

lortzea eta beraiek izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonistak.

Euskal Curriculumak IKT Konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatu nahi

ditugu: “Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen

IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa

kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin

ezagutza sortu eta partekatzeko”.

2014tik Elgoibar Ikastolak IKT Heldutasun Ereduan maila aurreratua, maila

gorena, eskuratuta du.

2008tik daukagu aitortza

Page 16: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Ikaskuntza kooperatiboa proiektuaren helburua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzea da, hau da,

denontzako eskola izatea, eskola inklusiboa, lankidetzan oinarritutako ikaskuntzan aritzen dena, ikaslearen

heziketa osoa lortzeko biderik eraginkorrenean hezituz, ikasle desberdinen arteko, elkarlanean eta elkarri

lagunduz, aprendizaian hobeto aurreratzen laguntzen duen metodologia bultzatuz.

Bestalde, Hezkuntza Kooperatiba izanik (P.M.Urruzuno koop.), kooperazioan oinarritutako eskola bat gara,

irakasleek, haurrek, gazteek eta beren familiek, kooperazio kultura batean murgilduta gaude.

«Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi» litzateke oinarria.

Kooperatzeko beste era bat: ‘Oin Alai’. Umeei, heldu bolondresen

laguntzaz, ikastolara beraien kabuz eta modu seguruan oinez joateko aukera

eskaintzen duen egitasmoa da.

Honek, umeen autonomia eta ardura lantzen du eta frogatuta dago klasera

oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen direla.

Elkarlana Litherland High School-ekin: 15 egun inguruko egonaldia da DBH 3ko ikasleentzat Ingalaterrako

Liverpoolen dagoen ikastetxeko familietan.

Lortu nahi ditugun helburuak honako hauek dira: ikastolan ikasitako ingelesa egoera erreal batean praktikan

jartzea, ingelesez aritzeko konfiantza hartzea, entzutezko ulermena lantzea eta kultura eta bizimodu desberdina

ezagutzea.

Page 17: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

AUBIXA BARNETEGIAN EGONALDIA

Aubixa, Elgoibar Euskal Girotze Barnetegia San Pedro auzoko Aubixa baserrian

kokatua dago. Ikasturtea amaitutakoan, bertan egun batzuk pasatzeko aukera dute

LHko lehenengo eta bigarrengo zikloko ikasleek.

Helburu hauen inguruan proposaturiko ekintzak eta jarduerak egiten dituzte:

● Haur bakoitzaren autonomian sustatzea

● Haurren euskararen ahozkotasuna indartzea

Egiten diren jardueren artean, mendi irteerak, txantxa jolasak, gau-jolasak

(diskoteka...), kanpo jolasak, ur-jolasak, ezagutze-jolasak, eskulanak, ginkana,

etab.

ESKOLA KIROLA Elgoibarko Eskola Kirola aurreko ikasturteetan bezalaxe Eskola Kirol Kontseiluaren ardurapean

antolatuko da, programaren garapena azken ikasturteetako talde berberak burutuko du (Txintxurreta

KZ). Kontseilua, Herri Eskolako, Udal Kirol Patronatuko eta Elgoibarko Ikastolako kirol teknikari

eta zuzendariek osatzen dute.

Kirol programa, asteko entrenamendu saioek, larunbateko jardunaldiek eta egingo diren ekintza

espezifikoek osatuko dute. Helburuen artean azpimarratu kirola ikasle guztiei hurbiltzera bideratua,

albo batera utzita errendimenduaren araberako hautatze prozesuak, eta, baita ere, berdintasun eta

partaidetza balioak bultzatzera zuzendua.

Page 18: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

ESKOLA ORDUZ KANPOKO HAUR ZAINKETA

Luzakin bezala ezagutzen dugun zerbitzuak ohikoa ez den ordutegian zabaltzen du 2 urtetik 9 urte arteko ikasleentzat. Hau

Elgoibar Ikastolak familiei laguntzeko bideratutako zaintza zerbitzua da.

Ordutegia Kuotak

07:30-09:00 26,30€-tik 52,59€-tara

16:30-18:00 26,30€-tik 52,59 €-tara

16:30-19:30 55,47€-tik 112,98 €-tara

Egun bereziak 13,82 €

JANGELA Ausolan enpresaren eskutik Ikastolak eskaintzen du jangela

zerbitzua. Adin tarte desberdinetako ikasleen artean bizitza estilo,

autonomia eta elikatze-ohitura osasuntsuak bultzatzeko

Ausolaneko begirale taldea dugu. Elikadura osasuntsua

bultzatzeko helburu duten hainbat tailer antolatzen dira

elkarlanean.

Hiru hilabetero menuen inguruko informazioa banatzen da (gure

web gunean ikusgai dago ere). Dieta bereziak ere eskaintzen dira.

Jangelako erabiltzaileentzat, eguerdiko orduen zaintza bermatzen

diegu. Zaintzarako Ausolaneko eta Atxutxiamaikako begiraleen

laguntza dugu eta, hala nahi izanez gero, ILS-ko hizkuntz

akademiak ingeles zein frantseko klaseak ere eskaintzen ditu HH

4 urtetik gorakoentzat.

Jangela Ordutegia

Mailak Kuotak

1 11:45 HH02 5,60 € eguneko

2 12:10 – 12:50 HH 3-4-5 5,60 € eguneko

3 12:50 – 13:30 LMH 1-2-3 5,60 € eguneko

4

13:35 – 14:15 LMH 4-5-6, DBH 5,60 € eguneko

14:10 DBH (asteazken eta

ostiraletan) 5,60 € eguneko

Egun bereziak: jai-zubiak,

Gabonak, Aste Santua eta

uztaileko oporraldiak. Zerbitzu

hau aurrera eramateko gutxienez

6 ikasleek eman behar dute izena.

Jangelan izena emateko zein ez-etortzea adierazteko epe-muga, aurreko

eguneko 13:00ak dira. Dieta berezien kasuetan, bi egun lehenago adierazi

beharko da.

Page 19: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

IDAZKARITZA Astelehena-Asteazkena-Ostirala 09:00-17:30

Astearte-Osteguna 09:00-18:00

TEL. 943 74 44 41 – [email protected]

Etapak Ordutegia

HH 0-1 Astel - Osti 07:30 – 19:30

HH 2 Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:05

Egun osoa 08:55-12:05/14:30-16:25

HH3tik HH5era Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:40

Opor bezperak 08:55-12:10

Egun osoa

08:55 – 12:10 / 14:30 – 16:30

Lehen Hezkuntza Astel - Osti 09:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30

Derrigorrezko BH Astel, Astea, Osteg

Asteaz, Osti

08:10 - 12:30 / 14:30 - 16:30 08:10 - 14:10

Page 20: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

IRIZPIDEAK ETA BAREMOA

Eskola postua eskatzen dutenak dauden postuak baino gehiago direnean, Eusko Jaurlaritzeran martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua eta

2016ko abenduaren 2ko Agindua aplikatu behar da. Baremazio honen arabera egingo da:

a) Famillia-unitatearen urteko errenta (Kontzeptu metagarriak. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 3 puntu).

1.- 2015eko erretan-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez baditu

9.080,40 euroak gainditzen: 1,5 puntu.

2.- Aurreko puntuazioa alde batera utzita, eskatzaileaz gain duen adin txikiko semeko/alabako : 0,25 puntu.

b) Bizilekuaren hurbiltasuna (Kontzeptu ez metagarriak. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 5 puntu).

1.- 5 puntu, ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik (Elgoibarko auzokide guztiak

puntuaketa berdina dute).

2.- 2 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxearen eremuan lantokia izateagatik ( puntu hauek

ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken puntuekin).

c) Ikastetxean ikasi edo lan egiten duten senitartekoak (Kontzeptu ez metagarriak. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 9

puntu).

1.- 9 puntu, ikastetxean anai-arrebaren bat izateagatik.

2.- 7 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik.

d) Beste irizpide batzuk (Kontzeptu metagarriak).

1.- Puntu 1, maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik.

2.- 1,5 puntu ,maila bereziko familia ugariko kide izateagatik.

3.- Minusbaliotasunagatik (kontzeptu honegatik gehienezko puntuazioa: 2 puntu)

- Ikasle eskatzailearena: 2 puntu.

- Aitarena,amarena,legezko tutorearena edo anai/arrebaren batena: puntu 1.

e) 1 puntu, ikastetxeko kooperatibaren bazkideen seme-alaben alde.

f) 2 puntu, ikastetxearen ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpidearen alde (Organo Gorenaren 2017-01-24an erabakia).

- Puntu 1, ikasle ohien seme-alabak izateagatik, eta

- Puntu 1, ikastolako bazkidearen seme-alaben alde

Page 21: Presentación de PowerPoint - elgoibarikastola.eus · zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu. Guraso zein gizartearen beharretara

Eskaerak aurkezteko egutegi eta onarpen-epe komunak. (EHAA 2017-01-16)

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxeetan,

eskaerak aurkezteko eta ikasleak onartzeko epeak berak izango dira. Hona, beraz, epeak finkatzeko egutegia:

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte

b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: otsailaren 14a.

c) Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: otsailak 23a.

d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: martxoaren 8ra arte.

e) Eskabideari uko egiteko: martxoaren 8ra arte.

f) Behin betiko zerrendak argitaratzeko: martxoaren 16a.

g) Bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratzeko: martxoaren 27a.

h) Zerrendei gora jotzeko errekurtsuak jartzeko: apirilaren 10era arte.

i) Estatistika-datuak grabatzeko: apirilaren 3tik 12ra arte.