PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK VICENTE …€¦ · VERANO PORTEÑO - Astor Piazzolla...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK VICENTE CASTELLÓ TUBA BAKARLARIA GONBIDATU DU EUSKALDUNA JAUREGIRA ETA ASTOR PIAZZOLLA OMENDUKO DU BERE HERIOTZAREN XX. URTEURRENEAN • Castellók Martin Ellerby-ren ‘Concierto para tuba y banda’ interpretatuko du Bandarekin batera • ‘Verano porteño’ eta ‘Adiós Nonino’ obrak izango dira Astor Piazzolla bandarako konposatzaile argentinarra omentzeko Bandak interpretatuko dituenak bere heriotzaren hogeigarren urteurrenean • Kontzertua –Rafael Sanz Espert, Bandako zuzendari titularrak zuzendurik - 12:00etan izango da Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak (2) Jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte eta baita, 944 310 310 telefonoan, BBK-ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean Bilbon, 2012ko azaroak 9. – Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN DOMEKAN, HILAREN 11AN, Vicente Castelló García tuba bakarlari gonbidatua bertan dela, Astor Piazzolla argentinar konposatzailea omenduko du Euskalduna Jauregian eskainiko duen kontzertuan. Rafael Sanz-Espert Bandako zuzendari titularraren batutapean, banda konposatzaile ospetsuaren obrak intarpretatuko ditu Udal Bandak, adibidez, ‘Verano porteño’ eta ‘Adiós Nonino’. Hitzordua beti bezala, Euskalduna Jaurekiko Auditorioan 12:00etan. Sarrerak (2bakoitzak) jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte eta baita, 944 310 310 telefonoan, BBK-ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean. Vicente Castelló García castellondar bakarlari honek, Ohorezko Sariaz lortu zuen Valentziako Kontserbatorioko Irakasle titulua eta titulu gorenenarekin Tenerifeko Karrera Amaierako Saria. Tuba ospetsuenekin batera egin zituen bere ikasketak (Jon Sass, Warren Deck, Sam Pilafian, Walter Hilgers edo David Llacer) eta Espainiako orkestrarik garrantzitsuenekin kolaboratu izan du, adibidez, Espainiako Nazionalarekin, Kanaria Handiko eta Malagako Filarmonikoekin edo Madrid, Tenerife eta Galiziako Sinfonikoekin. Gure Bandarekin batera, Martin Ellerby-ren ‘Concierto para tuba y banda’ interpretatuko du kontzertuaren lehen atalari amaiera emateko, Enrique Delfinoren ‘Re, fa, si’ eta Aaron Copland-en ‘El Salón México’ interpretatu ondoren. Bigarren atalari dagokionez, Mickey Nicolas-en ‘Listening to Paris’ obrak emango dio hasiera, ondoren, Piazzolla omentzeko aukeratutako obrei txanda emanez. Astor Piazzolla (1921-1992), Argentinan jaio bazen ere, New Yorken hezi zen. Buenos Airesera itzultzean, konposaketa lanetan hasi baino lehen, instrumentu jole eta moldatzaile lanak egiten jandun zuen. Baina bere karrera, orduko (1954) musika pedagogarik onenarekin borobildu zuen Parisen, Nadia Boulangerekin ikasteko aukera izan zuelarik lehiaketa baten irabazitako beka batekin. Honek, bere sorterriko herri musika berriz asmatzea proposatu zion eta gaur egun, ‘Libertango’ edo ‘Milonga del ángel’ ezinbestekoak dira tangoaren eta XX.mendeko herri musikaren baitan. Bere heriotzaren hogeigarren urtemuga gogora ekartzeko, bere aitaren heriotzaren ostean konposatu zituen ‘Verano porteño’ eta ‘Adiós Nonino’ obrak intarpretatuko ditu Bandak Udal Musika Banda, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK VICENTE …€¦ · VERANO PORTEÑO - Astor Piazzolla...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK VICENTE …€¦ · VERANO PORTEÑO - Astor Piazzolla (1921-1992) / Mold. Pablo Dell'Oca ADIOS NONINO - Astor Piazzolla (1921-1992) / Mold.

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK VICENTE CASTELLÓ TUBA BAKARLARIA GONBIDATU DU EUSKALDUNA JAUREGIRA ETA ASTOR PIAZZOLLA OMENDUKO DU BERE HERIOTZAREN XX. URTEURRENEAN • Castellók Martin Ellerby-ren ‘Concierto para tuba y banda’ interpretatuko du Bandarekin batera • ‘Verano porteño’ eta ‘Adiós Nonino’ obrak izango dira Astor Piazzolla bandarako konposatzaile argentinarra omentzeko Bandak interpretatuko dituenak bere heriotzaren hogeigarren urteurrenean • Kontzertua –Rafael Sanz Espert, Bandako zuzendari titularrak zuzendurik - 12:00etan izango da Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak (2€) Jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte eta baita, 944 310 310 telefonoan, BBK-ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean Bilbon, 2012ko azaroak 9. – Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN DOMEKAN, HILAREN 11AN, Vicente Castelló García tuba bakarlari gonbidatua bertan dela, Astor Piazzolla argentinar konposatzailea omenduko du Euskalduna Jauregian eskainiko duen kontzertuan. Rafael Sanz-Espert Bandako zuzendari titularraren batutapean, banda konposatzaile ospetsuaren obrak intarpretatuko ditu Udal Bandak, adibidez, ‘Verano porteño’ eta ‘Adiós Nonino’. Hitzordua beti bezala, Euskalduna Jaurekiko Auditorioan 12:00etan. Sarrerak (2€ bakoitzak) jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte eta baita, 944 310 310 telefonoan, BBK-ko kutxazainetan edo eta BBK-ko webgunean. Vicente Castelló García castellondar bakarlari honek, Ohorezko Sariaz lortu zuen Valentziako Kontserbatorioko Irakasle titulua eta titulu gorenenarekin Tenerifeko Karrera Amaierako Saria. Tuba ospetsuenekin batera egin zituen bere ikasketak (Jon Sass, Warren Deck, Sam Pilafian, Walter Hilgers edo David Llacer) eta Espainiako orkestrarik garrantzitsuenekin kolaboratu izan du, adibidez, Espainiako Nazionalarekin, Kanaria Handiko eta Malagako Filarmonikoekin edo Madrid, Tenerife eta Galiziako Sinfonikoekin. Gure Bandarekin batera, Martin Ellerby-ren ‘Concierto para tuba y banda’ interpretatuko du kontzertuaren lehen atalari amaiera emateko, Enrique Delfinoren ‘Re, fa, si’ eta Aaron Copland-en ‘El Salón México’ interpretatu ondoren. Bigarren atalari dagokionez, Mickey Nicolas-en ‘Listening to Paris’ obrak emango dio hasiera, ondoren, Piazzolla omentzeko aukeratutako obrei txanda emanez. Astor Piazzolla (1921-1992), Argentinan jaio bazen ere, New Yorken hezi zen. Buenos Airesera itzultzean, konposaketa lanetan hasi baino lehen, instrumentu jole eta moldatzaile lanak egiten jandun zuen. Baina bere karrera, orduko (1954) musika pedagogarik onenarekin borobildu zuen Parisen, Nadia Boulangerekin ikasteko aukera izan zuelarik lehiaketa baten irabazitako beka batekin. Honek, bere sorterriko herri musika berriz asmatzea proposatu zion eta gaur egun, ‘Libertango’ edo ‘Milonga del ángel’ ezinbestekoak dira tangoaren eta XX.mendeko herri musikaren baitan. Bere heriotzaren hogeigarren urtemuga gogora ekartzeko, bere aitaren heriotzaren ostean konposatu zituen ‘Verano porteño’ eta ‘Adiós Nonino’ obrak intarpretatuko ditu Bandak Udal Musika Banda, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK VICENTE …€¦ · VERANO PORTEÑO - Astor Piazzolla (1921-1992) / Mold. Pablo Dell'Oca ADIOS NONINO - Astor Piazzolla (1921-1992) / Mold.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANADAREN KONTZERTUA 2012-2013 UDAZKEN-NEGUKO KONTZERTU DENBORALDIA Eguna: 2012ko azaroak 11, domeka Ordua: 12:00etan Lekua: Eskalduna Jauregiko Auditorioa (2€) Artistagonbidatua: Vicente Castelló García (tuba) EGITARAUA

RE, FA SI - Enrique Delfino (1895-1967) / Mold. P. Dell'Oca EL SALÓN MÉXICO - Aaron Copland (1900-1990) / Mold. J. Ribelles CONCIERTO PARA TUBA Y BANDA - Martin Ellerby (1957) (Vicente Castelló

Garcíarekin)

LISTENING TO PARIS - Mickey Nicolas (1926) / Mold. D. Dondeyne VERANO PORTEÑO - Astor Piazzolla (1921-1992) / Mold. Pablo Dell'Oca ADIOS NONINO - Astor Piazzolla (1921-1992) / Mold. P. Kleine Schaars

Zuzendaria: Rafael Sanz-Espert

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAren prentsa kabinetea L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Mugikorra: 657 796 583 [email protected]