Power point Ainhoa

6
PERTSONAIAK

Transcript of Power point Ainhoa

PERTSONAIAK

John Berger

John Peter Berger (Londres, 1926) arteko kritiko bat da, margolaria eta idazlea. Bere obra famatuak hauek dira: G, Bookere Prize-ren saria irabazi zuen 1972ean eta Modos de ver obrarekin arteren kritika irabazi zuen, testu hau arte historiarekin zerikusi handia dauka.Marrazki irakaslea zen eta arteko kritikak idazten zituen. Betidanik anarkista izan da. Hamasei urtekin Escuela central Bellas Artes-en ikasi egin zuen. Chelseako eskola batean ikasi zuen eta Henry Moore bere ikaslea izan zen. Pelikuletako gidoiak idatzi egin zituen Alain Tarnuerentzako.Bere lehenengo nobela Un pintor de nuestro tiempo izan zen.

Leonardo Da Vinci

Leonardo da Vinci (1452ko apirilaren 15a - 1519ko maiatzaren 2a) Toskanako Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolari izan zen.Berpizkundeko gizonaren arketipo bezala deskribatua izan da, eta jeinu unibertsaltzat hartzen da. Leonardo bere maisu-margoengatik, hala nola Azken Afaria eta Mona Lisa, da famatua. Teknologia modernora aurreratzen ziren hainbat asmakizun diseinatzeagatik ere da ezaguna. Gainera anatomia, astronomia eta ingeniaritza zibilaren aurrerapenean lagundu zuen.

National Gallery

National Gallery edo Galeria Nazionala[1] Londresko arte museoa da, Trafalgar Square plazaren iparraldean kokatua dagoena. 1250 eta 1900. urteen arteko margolan europarrak ditu ikusgai, Erresuma Batuko arte bildumatik jasotakoak. Ohiko bilduma, 23000 margolanez osatua, estatu britainiarrarena da, eta hortaz, sarrera publikoa da. Erakusketa bereziak daudenean baino ez da sarreragatik ordaindu behar.Londresko National Gallerya izen handiko museoa bilakatu da mundu mailan, 1824an fundatu zenetik, hain zuzen ere. Hasiera batean museoaren estreinako zuzendaria izandakoaren lanak erakusten ziren bertan (Sir Charles Lock), baina dohaintza pribatuekin handitzen joan zen galeria.

Josuha Reynolds

Sir Joshua Reynolds (Plympton, Devonshire, Ingalaterra, 1723 - Londres, Ingalaterra, 1792) ingeles pintorea izan zen.Ingeles pintore onenetakotzat eta Grand Style izeneko estiloaren aitzindaritzat hartua da.Londresen hasi zituen pinturako ikasketak, Thomas Hudson irakasle zuela; ondoren Italiara joan zen, eta Erroman pintore klasikoen eta Errenazimentukoen lanak aztertu zituen, batez ere. Horien artean, Rafael eta Il Correggio izan ziren gehien eragin ziotenak. 2.000 lan baino gehiago egin zituen, erretratuak eta gai historikokoak gehienak. Bere garaiko pertsona ospetsu asko marraztu zituen, besteak beste, Dr. Johnson, Siddons andrea eta Edmund Burke. Erretratu-lanekin batera, dena den, paisaia ere landu zuen.Dotoretasuna, koloreen hautaketa eta pertsonaien alderdi psikologikoa agertzeko maisutasuna dira Reynoldsen ezaugarri nagusiak. Holandara eta Flandriara egindako bidaiaren ondorengo lanetan, Rubens eta Frans Halsen eragina nabari da; errealismo eta bizitasun gehiagoko lanak dira garai hartakoak.Lan nagusiak: Eliot familia (1746), Ugolino (1773), Marlborough-eko dukearen familia (1777), Duchess of Devonshire (1775-1776, Devonshireko dukesa).

Charles Pierre

Charles Pierre Baudelaire (Paris, 1821eko apirilaren 9a - Paris, 1867ko abuztuaren 31a) frantziar poeta, kritikari eta itzultzailea izan zen. Poeta madarikatua (Le poète maudit) deitu zitzaion, bizitza bohemioa eta gehiegikeriaz beterikoa izan zuelako eta munduarekiko ikuspegi negatiboa izan zuelako. Barbey d'Aurevilly kazetari frantsesak erran zuenez, Baudelaire "garai dekadente bateko Dante" izan zen.Sinbolismo frantseseko poetarik nabarmenena izan zen eta eduki zituen eraginen artean Théophile Gautier, Joseph de Maistre eta, batez ere, askotan itzuli zuen Edgar Allan Poe daude.