Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

10
Hirigintza parte-hartze prozesua PORTUTIK TALARA 2015 ABENDUA

description

Bermeo. 2015 Abendua. Portutik Talara Parte-Hartze Prozesuaren aurkezpen txostena: Bermeoko Alde-zaharrean proiektu ilusionanteak bultzatzeko proposamena.

Transcript of Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

Page 1: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

Hirigintza parte-hartze prozesua

PORTUTIK TALARA

2015 ABENDUA

Page 2: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua
Page 3: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

1

PROIEKTUA

Portutik Talara doa Bermeoren izaera hoberen deskribatzen duen ibilbidea, portu zaharreko eskilaretatik gora, arrantzaleen museoaren albotik pasatuta, alde zaharra dastatu eta Talatik begiekin uger egiten hasi arte.

Parte-hartze prozesu honen helburua herritarrok gure egunerokotasunean txertatuta ditugun espazio hauek berriro deskubritzea izango da. Duguna analizatu eta aukera berriak bilatzeko. Gure bizitokia zaindu eta hobetzeko. Eta azkenik, kanpotik etorriko direnei, benetan nahi dugun Bermeo erakutsi ahal izateko, harrotasunez.

Herritarren inplikazioa lortu beharra dago proiektuak garatzeko orduan. Ezinbestekoa da herriaren garapenean herritarren ahotsa kontutan hartzea, herritar aktiboak izateko, herritarren eta instituzioen arteko loturak sendotzeko.

Ibilbide bat, beraz, portutik Talara, herritarrek imajinatua eta herritarrekin batera eraikia.

Page 4: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

2

IBILBIDEA

Portutik Talarako bidean asko dira interesa pizten duten espazioak. Batzuk, arrantzaleen museoa kasu, ongi jagonda daude eta erabilera zehatza dute. Beste batzuk ordea distira gabeko espazioak dira, urteen poderioz txukuntasuna galdu dutelako agian, edo erabilera zehatzik ez duten espazio anonimoak direlako besteetan.

Espazio hauek identifikatu, analizatu eta bizi berri bat nola eman pentsatu, solar abandonatuak, ormak, pintadez zikindutako paretak, plazatxoak, bideak, eskilarak, hiri-altzariak... egunero pentsatu gabe erabiltzen eta ikusten ditugun baliabideen inguruan hausnarketa egin eta ideiak proposatzeko.

Auzoak auzotarrek eraikiko dituzte, ez beste inork.

Irudia. Portua eta Alde-zaharra, puntu interesgarriak

Page 5: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

3

Aurkezpen honetan guk puntu interesgarri batzuk identifikatu ditugu, baina beste asko izan daitezke. Denon parte-hartzearekin aukerak hainbat aldiz biderkatu eta proposamen aberatsagoak izatea lortuko dugu.

Talarako bidean dagoen ospitaleko pareta esku-hartze puntu posible bezela identifikatu dugu.

Page 6: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

4

PARTE-HARTZEAZertarako parte-hartzea?

- Herritarrak herriaren eraikuntzan inplikatzeko

- Herriko norbanako, elkarte (artistak, auzo taldeak...) eta instituzioen arteko zubiak sortzeko

- Herritarrek alde zaharraren garapena bultzatzeko

- Espazioak hobetzeko ideiak batzeko

- Herritarren pataidetzatik sortutako proiektuak garatzeko

Udalaz kanpoko eragile batek koordinatutako parte-hartze prozesu bat proposatzen dugu: ugariak dira hirigintza eta partaidetza uztartu dituzten proiektuak gure inguruan.

Udalak parte-hartzea deitu eta babesa eman beharko dio, bai prozesuari berari eta baita handik irtengo diren borondateei ere.

Irudia. Pasileku proiektua. Gernika.

Irudia. Jolastoki proiektua. Portugalete.

Page 7: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

5

HELBURUAK

Bide berri bat zabaldu: urteak daramatzagu herriko alde zaharra biziberritu nahian eta asko eta ezberdinak izan dira hau gauzatzeko ahaleginak. Parte hartze prozesu honekin bide berri baten lehen harria jarri nahi da. Orain

arte eraikitakoa oinarritzat hartuz eta herritarren partaidetza prozesuaren motore izanda, Alde Zaharra biziberritzeko helburuari soluzio kreatiboak bilatuko dira.

1

Zubiak eraiki: Instituzioak, eragile/talde, artista eta herritarrak batuko dituen topalekua sortzeko tresna izatea parte hartze prozesua. Ikuspegi, interes, ekiteko ahalmen edo ideia ezberdinek topaleku bat behar dute, elkarri

entzun, eztabaidatu eta akordio zabaletara heltzeko.

2

Herri osora heldu: Alde Zaharrarekiko harreman zuzenagoa edo zeharkakoagoa duten sektoreak izango dira herrian, eta honek agenteen inplikazio mailan eragingo du, baina herritarren erabakia balizkoa izan dadin, beharrezkoa

izango da partaidetza zabala bermatzea.

3

Alde Zaharra berpiztu: parte hartze prozesu honen bitartez begiradak Alde Zaharrerantz erakarri nahi dira, herriko gune historiko honen potentzialtasuna agerian uzteko. Aukeraz betea dagoen gunea dela erakutsi behar

da, bizia, eta arreta eskaintzen dion guztiari erantzun ezinobea emango diona. Parte hartze prozesuak Albe Zaharra biziberritzeko lehen akzioa izan nahi du.

4

Alde Zaharrerako akzioak adostu: Zer egin dezakegu Alde Zaharrean? Galdera sinple honi erantzun kreatiboak bilatuko dira, herriaren babes eta inplikazioarekin aurrera eraman ahal izateko.

5

Page 8: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

6

Proiektu hau abiaraztean izandako ideia batzuk dira hauek. Gunearen potentzialtasuna azaltzeko jarri ditugu hemen. Parte-hartze prozesuak ordea bere proiektu eta beharrizan propioak ekarriko ditu: egin dezagun amets elkarrekin.

Goian Andra Mari kaleko plazatxoa, egun hutsik. Eskuman Berualako eraikinaren ondoko parketxoa. Jardinak jagon gabe daude.

Ezkerrean musi-ka eskola ondoko eskilarak mosaiko batez atontzeko proposamena.

Herriko artistekin garatu daiteke proiektu eta disei-nua.

ABIAPUNTUA

Page 9: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

7

Goian, talarako bidean dauden ormak pintatzeko proposamena: herriko artisteko Bermeoren historia kontatzea artelanen bitartez.

Page 10: Portutik Talara Parte-Hartze Prozesua

PORTUTIK TALARA