Polena

2
La Irene Formazioko (Maastrichtiarra) polen eta esporak, Santa Cruz eskualdeko hego mendebaldea, Argentina: lehenengo emaitzak Povilauskas,Leticia; Barreda, Viviana & Marenssi, Sergio (2008). Polen y esporas de la Formación La Irene (Maas- trichtiano), sudoeste de la provincia de Santa Cruz, Argentina: primeros resultados. Geobios 41, 819–831. Sarrera: Patagoniaren hegoaldeko Goi Kretazikoan burututako azterketa palinologikoak eskasak dira, eta dauden ekarpen bakarrak ikuspuntu bioestratigrafiko batetik egin dira. Lan honen helburua La Irene Formazioan egindako lehen aurkikuntza palinologikoak ezagutzera ematea da, garaiko landaredia eta klima berreraikiz. Bereziki angiospermoen azterketan oinarritu da, Kretazikoan erradiazio eta dibertsifikazio prozesu argiak jasan zituen taldea baita. Kokapen geologikoa: La Irene Formazioko materialak metakin flubial moduan interpretatu izan dira, oinaldean marearteko materialak daudelarik eta gaina alderantz energia altuko ubide anastomosatura gradatzen direnak, beraz, sistema sedimentarioaren progradazia erakus- ten dute. Formazio honek 230 m. potentzia maximoa du, baina azkar gutxitzen da alboe- tara mugituz gero. Materialak eta metodoak: Aztertutako laginak palinologiako teknika estandarrak jarraituz prozesatu ziren: 1) HCl eta HF azidoekin erasotzea, karbonatoak eta silikatoak kentzeko, hurrenez hurren; 2) HCl diluituarekin garbiketak; 3) lagina 25 µm. eta 10 µm.-ko baheetatik pasarazi; eta 4) Glizerinazko gelatinan muntaketa. Aztertutako 5 nibeletatik, soilik bitan aurkitu da mate- ria organikoa. Sailkapen taxonomiko zehatza egitea posible izan da materialaren kon- tserbazio ona dela eta. Emaitzak estatistikoki analizatu ziren, analisi multibarianteak egiten PAST pro- grama informatikoa erabiliz La Irene Formazioak inguruko beste formazioekin dituen antzekotasunak ikusteko. Emaitzak: La Irene Formazioan aurkitutako elkarte palinologikoak polenaz, esporaz eta dino- flagelatuen aztarna gutxi batzuez (kisteak) osatuta dago. 42 polen eta espora ezberdindu ziren generoa zehaztuz, kasu gehienetan espeziea ere zehaztu zelarik.

description

Paleo Polena

Transcript of Polena

Page 1: Polena

La Irene Formazioko (Maastrichtiarra) polen eta esporak, Santa Cruz eskualdeko hego mendebaldea, Argentina: lehenengo emaitzak

Povilauskas,Leticia; Barreda, Viviana & Marenssi, Sergio (2008). Polen y esporas de la Formación La Irene (Maas-trichtiano), sudoeste de la provincia de Santa Cruz, Argentina: primeros resultados. Geobios 41, 819–831.

Sarrera: Patagoniaren hegoaldeko Goi Kretazikoan burututako azterketa palinologikoak eskasak dira, eta dauden ekarpen bakarrak ikuspuntu bioestratigrafiko batetik egin dira. Lan honen helburua La Irene Formazioan egindako lehen aurkikuntza palinologikoak ezagutzera ematea da, garaiko landaredia eta klima berreraikiz. Bereziki angiospermoen azterketan oinarritu da, Kretazikoan erradiazio eta dibertsifikazio prozesu argiak jasan zituen taldea baita. Kokapen geologikoa: La Irene Formazioko materialak metakin flubial moduan interpretatu izan dira, oinaldean marearteko materialak daudelarik eta gaina alderantz energia altuko ubide anastomosatura gradatzen direnak, beraz, sistema sedimentarioaren progradazia erakus-ten dute. Formazio honek 230 m. potentzia maximoa du, baina azkar gutxitzen da alboe-tara mugituz gero. Materialak eta metodoak: Aztertutako laginak palinologiako teknika estandarrak jarraituz prozesatu ziren: 1) HCl eta HF azidoekin erasotzea, karbonatoak eta silikatoak kentzeko, hurrenez hurren; 2) HCl diluituarekin garbiketak; 3) lagina 25 µm. eta 10 µm.-ko baheetatik pasarazi; eta 4) Glizerinazko gelatinan muntaketa. Aztertutako 5 nibeletatik, soilik bitan aurkitu da mate-ria organikoa. Sailkapen taxonomiko zehatza egitea posible izan da materialaren kon-tserbazio ona dela eta. Emaitzak estatistikoki analizatu ziren, analisi multibarianteak egiten PAST pro-grama informatikoa erabiliz La Irene Formazioak inguruko beste formazioekin dituen antzekotasunak ikusteko. Emaitzak: La Irene Formazioan aurkitutako elkarte palinologikoak polenaz, esporaz eta dino-flagelatuen aztarna gutxi batzuez (kisteak) osatuta dago. 42 polen eta espora ezberdindu ziren generoa zehaztuz, kasu gehienetan espeziea ere zehaztu zelarik.

Page 2: Polena

Elkarte palinologikoak ezberdinak aurkitu dira. Iratzeei dagokionez, Cyathidites (Cyatheaceae), Laevigatosporites eta Granulatisporites sp. motako esporak aurkitu dira. Angiospermoei dagokionez, ordea, chlorantazeoak (Clavatipollenites sp.), arekazeoak (Arecipites minutiscabratus, Arecipites sp., Longapertites sp. eta Spinizonocolpites hialinus), liliazeoak (Liliacidites cf. Variegatus eta Liliacidites sp.), proteazeoak (Penninsulapollis gillii, Proteacidites sp. eta Retidiporites camachoii) eta erikazeoak (Ericipites subscabratus) aur-kitu dira. Aurkitutako dinoflagelatuen kisteak Cleistosphaeridium generokoak dira. Emaitza hauek kontutan izanda, La Irene Formazioko eta Antartikako zein Argen-tinaren erdialde eta hegoaldean dauden Kanpaniar, Maastrichtiar eta Paleozenoko mate-rialetako elkarte palinologikoen arteko korrelazioa egitea posible izan da. Eztabaida: Polen eta esporen arteko elkarketa konposizioa kontuan hartuta, gutxienez bi lan-dare-elkarte iradokitzen dira. Hau da, lehengo laginketan, non erlatiboki espora kantitate ugari agertzen den, bai aintzira bazter bateko zein itsas padurako landaredia adierazten da. Espora hauen artean cyateaceak oso ugariak dira La Irene Formazio honetan, beraz aniztasun honek bertako paleoklima adierazten du, non hezea ez ezik beroa ere izan zen. Bestalde, bigarren laginketan bi landare talde nagusi bereitzen dira; bai chloranta-ceak zein aracaceak. Chlorantaceak, zurezko landareak batzen dituen bitartean, aracace-ak zuhamuxkak eta zuhaizkarak batzen ditu, non azken hauek gaur egun ezagutzen ditu-gun palmondo bezalakoak diren. Oro har, zuhaizkara hauek ingurune tropikaletan oso ongi egokitzen dira, konkretuki marearteko gune itsastarretan. Halaber, arcaceak latitude altuetan agertzeak, bai Gohi Kretazeoan zein Behe Paleogeneoan bereizgarria den elkar-keta adierazten du. Ondorioak: La Irene Formazioan agertzen diren eslkarketak batez ere, iratzez zein angioes-permez osatuta daude. Hauen ezaugarriak ikusiz, ondorioztatu daiteke ez zutela inguru-ne honetako landaretza osatu, baizik eta distantzia askotara kokatzen den beste arro batetik garraiatuak izan zirela. Besteak beste, landaretza hau ingurune deltaikoan sortu zen, non bertako ingurumena aldakorra zelarik, hau da, egoera bero batetik heze batera igarotzen baizen. Horretaz gain, Formazio honen data zehazteko bai polenak zein esporak dituzten ezaugarriak kontuan hartu dira. Aitzitik, Antartidan kokatzen den beste landare elkarte batekin dituzten antzekotasunak kontuan hartuta ondorioztatu da Formazio hau Maas-trichtiarrekoa dela.

Egileak: Unai Mtz. de Lahidalga de Miguel

Joseba Olano Madariaga