PLE

4
PLE (Personal Learning Enviroment), Adell eta Castañedak (2010) definitzen duten bezala ikasteko pertsona bakoitzak ohiz erabiltzen dituen iturri, lotura, aktibitate eta tresna multzoa da. Beraz definizio honek esaten duen bezala, bakoitzak berea du, hau da, bakoitzak bere ikaskuntza ingurua sortu behar du, norbera da sarean zehar dauden hainbat eta hainbat aukeretatik bere ikaskuntzarako egokiena den iturri, aktibitate, lotura, etab. zein den aukeratu behar duena, norbere ikaskuntza sarea sortuz. Atwell-ek (2008) dioenez, PLEa eraikitzeko bidea hiru prozesu kognitibotan oinarritzen da: informazioa bilatzeko modua, gogoeta eta informazioaren eraldaketa, eta komunikazioa. Guzti hau argiago izateko, Dallas McPheeters-en PLEaren diagrama ekartzea egokia iruditu zait, kontzeptuaren esanahia modu oso argian erakusten duelako. Gure ikaskuntza sortzeko, gure ikaskuntzarekin jarraitzeko, hodeian edo sarean dagoen informazioa irakurtzen dugu, besteek zer dakiten edo zer idatzi, esan duten jasotzen dugu. Informazio hau jasotzeko, norberak joan ahal da informazioaren bila edota Feeds edo sindikalizatuz jaso dezakegu informazioa. Behin jasotako informazioa hori irakurri eta horretaz hausnartu egiten da. Diagrama honetan ikusten den bezala, hausnarketa hori berdinekoekin edo interes berdina duten pertsonekin komentatzen da, norbere sarean. Balio ez duen informazioa alde batera utziz

description

Que es una plataforma de aprendizaje personal con ayuda de tres diagramas

Transcript of PLE

Page 1: PLE

PLE (Personal Learning Enviroment), Adell eta Castañedak (2010) definitzen duten bezala ikasteko pertsona bakoitzak ohiz erabiltzen dituen iturri, lotura, aktibitate eta tresna multzoa da.

Beraz definizio honek esaten duen bezala, bakoitzak berea du, hau da, bakoitzak bere ikaskuntza ingurua sortu behar du, norbera da sarean zehar dauden hainbat eta hainbat aukeretatik bere ikaskuntzarako egokiena den iturri, aktibitate, lotura, etab. zein den aukeratu behar duena, norbere ikaskuntza sarea sortuz.

Atwell-ek (2008) dioenez, PLEa eraikitzeko bidea hiru prozesu kognitibotan oinarritzen da: informazioa bilatzeko modua, gogoeta eta informazioaren eraldaketa, eta komunikazioa.

Guzti hau argiago izateko, Dallas McPheeters-en PLEaren diagrama ekartzea egokia iruditu zait, kontzeptuaren esanahia modu oso argian erakusten duelako.

Gure ikaskuntza sortzeko, gure ikaskuntzarekin jarraitzeko, hodeian edo sarean dagoen informazioa irakurtzen dugu, besteek zer dakiten edo zer idatzi, esan duten jasotzen dugu. Informazio hau jasotzeko, norberak joan ahal da informazioaren bila edota Feeds edo sindikalizatuz jaso dezakegu informazioa. Behin jasotako informazioa hori irakurri eta horretaz hausnartu egiten da. Diagrama honetan ikusten den bezala, hausnarketa hori berdinekoekin edo interes berdina duten pertsonekin komentatzen da, norbere sarean. Balio ez duen informazioa alde batera utziz eta norbere sarea (blogs, posts, tweets, e-maila...) ezagutza berriez hornituz joango da, norbere sarean idazten den hori tresna desberdinen bitartez (blogs, posts, tweets, e-maila...) zabalduz, konpartituz... Ezagutza berri hori berriro hodeira/sare osora zabalduz.

Behin kontzeptua argi izanda, gure ikaskuntza testuingurua sortzen hasteko zer nolako aukerak ditugun ikusteko, Jaime Oyarzo-ren diagrama interesgarria iruditu zait, alde batetik,

Page 2: PLE

mundu honetara heldu berri garenoi modu argi eta erraz batean tresna desberdinak aurkezten dizkigulako. Tresnak aurkezteaz gain, tresna bakoitza zertarako den edo zertarako erabiltzen duen esaten du, trena bakoitza bere izen eta logoarekin jartzen du, hainbeste informazio berri eta hainbeste aukeren artean hasiberrioi hasiberriei itzelezko laguntza eskainiz.

Bestalde, aukera desberdinak aipatzen dituelako, tresna gehiegi aipatu gabe. Informazioa jasotzeko edo irakurtzeko iTunes, Rss, Google reades, netvibes, igoolge eta wikipedia aipatzen ditu. Informazio berria sortzeko, blogger, wordpress, Evernote, Google Docs (orain Google Drive), wikispaces eta Moodle plataforma erabiltzen ditu. Azkenik, konpartitzeko objektu, esperientzia eta sare sozialak erabiltzen ditu, hala nola, slideshare, youtubem prezi, flickr, twitter, facebook eta linkdln beste batzuen artean.

Laburbilduz, oso eskema osatua iruditzen zait. Hala ere, bi gauzatxo komentatzea gustatuko litzaidake. Betetik, Google Docs orain Google Drive dela; eta bestetik, podcasts iTunes erabili beharrean, guztiontzat eta dohainik diren Podmatic edo Ivoox programak erabiliko nituzkeela.

Page 3: PLE

Azkenik, mctoonish-en eskema honetaz hitz egin nahi dut. Egia esan orokorrean ez zait oso eskema erakargarria iruditu eta gainera erabiltzen dituen tresna batzuk (TeacherTube, voicethread, screencasts, SCoPE...) ez nituen ezagutzen. Hala ere, deigarria iruditu zait familia, lankideak, lagunak eta komunikazio tradizionalak aipatzen dituelako. Aipatutako iturri edo elementuak irakurri ditudanean arrazoia duela pentsatu dut, azken finean gure ikaskuntzaren parte dira, hauengandik informazioa jasotzen dugu, eztabaidatu, informazioa elkartrukatu... beraiengandik ikasi egiten dugu eta beraiek gugandik ere. Beraz, hasieran aipatutako Adell eta Castañedaren definizioa begiratuz gero, PLEaren parte bezala aipatu egin behar direlakoan nago.