Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

77
HITZ HAUEK OSATZEN ZAITUZTE, BAINA, BESTE ASKO FALTA DIRA, ZERGATIK EZ DITUZU HUTSU- NEAK BETETZEN PLASTIKAKO LIBURUXKA

description

plastikako liburuxka hau argitaratu nahi dugu, zuek gehiago marrazteko, zuen irudimena garatzeko.

Transcript of Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

Page 1: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

1

HITZ HAUEK OSATZEN ZAITUZTE,

BAINA, BESTE ASKO FALTA DIRA,

ZERGATIK EZ DITUZU HUTSU-

NEAK BETETZEN …

PLASTIKAKO LIBURUXKA

Page 2: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

2

LIBURU HAU KOPIA DAITEKE

http://arteplastikoak2dbh.wikispaces.com/

Liburuxka honen helburua Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku jartzea da: arloko edu-kiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak, erreferentziak eta bes-te hainbat gauza gehiago ikusi eta aztertu nahi badituzu, jo helbide honetara:

http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03

OHARRA: Liburua kolorez ikusi edo kalitate altu batean inprimatu nahi baduzu, helbide honetan jeitsi dezakezu:

Eskerrik beroena eman nahi diet liburu hau burutzen lagundu didaten pertsona guztie.

Page 3: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

3

Ba al dakizu ez dagoela munduan zu bezalakorik ? … horre-

gatik zara berezia, baina … horrek ez du esan nahi besteak baino gehiago zarenik … aurrean duzun guztia ikusi, aztertu eta apalta-sunez marraz ezazu.

Zorte on eta animo !!

ARGAZKIA

DBH

Plastika IKASGAIA Izena:

Page 4: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

4

Plastidekor

margo zuriarekin

saia zaitez zure

erretratuaren ar-

gazkia kopiatzen

Page 5: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

5

MARRAZTEKO METODOA (Pitxer Aurpegia)

Irudi honen bidez gure sena erabiliz, proportzioak ondo egiten saiatuko

gara.

LAN PROPOSAMENA: behatu eman zaizun adibidea

- Ezkertia bazara buruz behera jarri orria, eta bestela, horrela jarraitu.

- Birpasa ezazu eman zaizun irudi osoa arkatzarekin, eta ondoren jarrai

ezazu bukatu arte.

Simetria Axiala

Page 6: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

6

OINARRIZKO FORMAK Hauek dira Oinarrizko Formak …

KUBOA ZILINDROA ESFERA

Saia zaitez oinarrizko formak marrazten eta ondoren

bete itzalez …

Page 7: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

7

Konturatuko zara, beste hainbat objektu oinarrizko elementuez osatuta

egongo direla. Azter itzazu irudi hauek eta saia zaitez aurkitzen …

Page 8: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

8

Page 9: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

9

AHOKATZEA Ahokatzea irudikatuko dugunaren formak sinplifikatzea eta oinarrizko

irudi geometrikoa egitea da.

LAN PROPOSAMENA:

1) Aurrean dituzun objektuen argazkian gainean ahokatu, oinarrizko elementu geometrikoen

bitartez.

HELBURUA= Objektuen sinplifikazioa eta ahokatzea.

https://arteplastikoak.wikispaces.com/home

Page 10: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

10

ARIKETA: Eskura duzun objektu bat aukeratu eta saia zaitez objektu horrek dituen elementu geometrikoak aurkitzen. Paperean marraztu objektua , baina tamaina askoz handiagoan. Gero, beldur gabe eta dar-darrik egin gabe arkatzez sakonago birpasatu.

Page 11: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

11

Gustora geratu al zara? Ziur marrazki oso onak direla, Animo eta aurrera !!!

Page 12: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

12

NORBAITI NIRE IRRIFARREA

marraztea AHAZTU ZAIO,

LAGUN DIEZADAKEZU ? , MARRAZ

EZAZU ZEUK ezpainetako barra-

rekin , mesedez

Leonardo da Vinci (1452 -1519)

Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, inge-niari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipotzat eta jeinu unibertsaltzat daukagu. Leonardoren maisulan nabarmenenak, “Azken Afa-ria” eta “Mona Lisa” dira. Ezaguna da era berean, hainbat asmakizun diseinatu zituelako. Horrez gain, anatomia, astronomia eta ingeniaritza zi-bilaren aurrerapenean ere lagundu zuen.

GIOCONDA

Artearen ikonoa

Page 13: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

13

ZER DA ARTEA?

Arte Adierazpen

ezberdinak daude

Artista batek ideia bati forma ematen dionean artea egiten duela esaten da.

Arteak forma, itxura eta tamaina ezberdinak har ditzake. Iritziak eta jendea-

ren gustuak ere anitzak izan daitezkeenez, ezin izango da inoiz, artearen defini-

zio behin-betiko bat eman.

PINTURA

ESkultura

LITERATURA

Arkitektura

Dantza

MUSIKA

Zinema

ANTZERKIA

Page 14: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

14

Bet

Egilea: Pablo Picasso (1881-1973) Igor Stravinskyren erretratoa, 1920. urtean eginda .

LAN PROPOSAMENA

kopia ezazu buruz behera dagoen irudi hau. Saia zaitez marrak jarraian egiten, altxatu gabe, eta ahal dela dar-darrik

egin gabe.

HELBURUA: ondo marrazteko, proportzioak ondo betetzea ezinbestekoa denez, teknika honekin konturatuko zara edonoren

esku dagoela.

MATERIALA: arkatza, borragoma eta, azkenik, errotuladorea.

BURUZ BEHERA

MARRAZTEN

Page 15: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

15 https://arteplastikoak.wikispaces.com/home

Page 16: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

16

Edozein erretratutan, irudi

edo argazki bat egiteko, ondo

koadratu behar da. Pertso-

naiaren begiradaren noranz-

koan espazio gehiago uztea

gomendatzen dute beti.

KUADRAKETA eta konposaketa

IRUDIAREN BAL IAB IDEAK ARGAZKIG INTZAN

Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia izateko, he-renen egitura erabili ohi dugu argazkigintzan. Irudia hiru zatitan banatzen da,

horizontalean zein bertikalean. Lerroak elkartzen diren 4 puntuak garrantzizko

guneak dira irudian.

Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste elementuek irudia orekatzen badute.

Garrantzizko 4 guneak

1 2

3 4

Page 17: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

17

LAN PROPOSAMENA:

Herenen egitura kontutan izanda, egin ezazu argazki bat zure kamararekin eta

itsatsi orrialde honetan.

Page 18: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

18

Ondo marrazteko, objektuak ikus-

teko eta aztertzeko era aldatu behar

dugu. Objektua bere horretan ikus-

teko ohitura dugu, baina obejetu

horren hutsueneak marraztuko bage-

nitu ere, objektu bera agertuko li-

tzaiguke. Horri espazio hutsak

edo negatiboak marraztea deri-

tzogu.

Marraz itzazu margo zuri batekin aulki honek dituen espazio

hutsak edo negatiboak. Ahaztu aulkia, hutsuneak soilik ma-

rraztu.

Espazio hutsak edo

negatiboak

Page 19: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

19

Sarritan oso zaila da hostoak edo zuhaitz

baten adarrak marraztea. Badago modu

errazago bat , irudi ikaragarria sortzeko;

Ahaztu hostoen siluetak eta hostoen arteko

espazio zuriak marraztu.

Espazio hutsak

marraztu

Page 20: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

20

PLANO BISOREAREKIN

Fotokopiatu hurrengo orria gardenki batean.

Gero, ESPAZIO HUTSEN teknika erabili landare

edo zuhaitz bat marrazteko.

Azkenik, gune zuria Cutter batekin moztu eta ko-

loredun aldizkari baten gainean jarri. Efektu polita

egingo du.

Page 21: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

21 Irudia egiten duzun bitartean gardenkia ez tolestu ez dadin, moztu kartoi gogor batekin eta zinta itsaskorrarekin

pegatu euskarrira. Marrazteko rotulki PERMANENTEA erabili, eta gardenkia berrerabiltzeko alkoholarekin borratu.

BISORE– GARDENKIA

Page 22: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

22

PERSPEKTIBA

Alberto Dureroren grabatua, Jakob Keserren asmakizuna erakusten duena. 1538

“ Ikusi makusi, zer ikusi? Nork ez dio galdera hori egin bere buruari ? Hala ere, mundua ikusi ez ezik

azaldu ere egin behar da. Ikusle izateaz gain ikertzaile ere bazara eta zure zeregina errealitatearen

konplexutasunaz jabetzea da “

Zer da perspektiba ? errealitatearen 3 dimentsioak adierazteko teknika da. Erreali-

tate hori, perspektiba konikoarekin – ihes puntu bakarrarekin edo birekin - adierazten

dugu.

Page 23: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

23

GARDENKIA

erabiltzen

Gomendioa:

EZ MUGITU, KUADRAKETA BERa ZAINDU

eta ITXI BEGI BAT.

IKusiko duzu GARDENKI aurrean edo-

zer jarrita ere, irudikatzeA lortuko

duzula.

Page 24: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

24

ARIKETAK:batean kokatu zinta itsaskorrarekin. Ondoren, begi bat itxiz, errotuladore permanente ba-

tekin kalkatu ikusten duzuna, urruntasun efektua lortu behar duzu. Azkenik, gardenkian marraztu du-

zuna folio bitan kalkatu eta bietako bat kolorez margoztu .

Page 25: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

25

ARKATZ EZBERDINAK

LANAREN PROPOSAMENA

Egurrezko arkatzek gogortasun ezberdinak dituzte, barruan duen grafitoa biguna bada, beltzago edo

ilunago aterako dira marrak. Grafitoa gogorragoa bada, berriz, marrak grisago aterako dira.

HELBURUA:

Ohartzea lan ezberdinak egiteko arkatz ezberdinak erabili ahal dituzula.

Marratu hainbat eratako lerroak. Erabili arkatz gogorrak eta bigunak, paperaren gaineko presioa aldatuz.

MATERIALA: Grafitozko arkatz bigunak 2B, 4B, 6B, ..ea.), gogorrak (2H, 4H, ..) eta normala HB de-

lako.

B IGUNAK GOGORRAK

Hiru arkatz ezberdin aukeratu eta sakontasun ezberdinez bete laukitxoak

Page 26: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

26

KOLOREETAKO

ARKATZAK

Badakizu egurrezko pinturekin marrazten? Ba,

jakizu, pintura hauekin margotzeko teknika berezi bat

erabili behar dela. Irudia “marraka” edo trazuen bidez

koloreztatzean datza teknika hori. Trazuak batzuetan

lodiagoak izaten dira, eta besteetan, aldiz, meheagoak,

garbiagoak edo difuminatuagoak.

Zergaitik? Trazadurarekin egitean kolore ezberdinak

gune berean gehitu ahal ditugulako. Trazadura ezberdi-

nen arteko tartetxo zurietan margotuko dira eta koloreari

bolumena emango diogu.

LAN PROPOSAMENA

Saia zaitez aldamenean duzun irudian teknika berri hone-

kin koloreztatzen. Hasieran kolorea suabe maraztu eta ge-

roago sakonagoa.

OHARRA

Zorroztu etengabe zure egurrezko kolorezko arkatza.

MODUA:

Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskriba-

tzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua denean trazu

zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta

azkenean, bolumena adierazteko, trazu gogorragoak erabili

berriro.

HULK, Stan Lee, 1962 Marvel Comic

Page 27: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

27

? ?

?

?

HORIA

ZIAN MAGENTA

Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta (±gorria), hor ia eta

z ian (± urdina). Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste

kolore guztiak lor daitezke, bigarren mailako koloreak hain zu-

zen. Margoztu biribil hauek jarritako koloreekin.

KOLOREAREN TEORIA

Akuarelarik ez baduzu, egurrezko arkatzekin ere saia zaitezke.

Page 28: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

28

ZIRKULU KROMATIKOA

Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen dituen zirkulua da.

Oinarrizko koloreak proportzio jakin batzuetan nahastuz gero ko-

lore guztiak lor daitezke.

MAGENTA URDINA

BERDEA

BERDEA HOR IXKA

HORI BERDEXKA

GORRIA

LARANJA

BIOLETA GORRIXKA

BIOLETA URDINXKA

URDIN BERDEXKA

HORIA

BIOLETA

Koloretan margozteko , joan helbide honetara:

http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03

Page 29: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

29

KOLOREEN TENPERATURA

KOLORE HOTZAK

KOLORE BEROAK

KOLORE

NEUTROAK

Van Goghek, “Galsoroa beleekin” (1890) marraztu zuenean Koloreen tenperatura aztertu zuen. Marraz

ezazu bere koadroa alderantziz, hau da, kolore tem-peratura aldatuz; Ea zer gertatzen den ...

KOLORE

NEUTROAK

GORRIA

HORIA

LARANJA

MOREA

URDINA

BERDE ILUNA

Page 30: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

30

Cesar Manrique (1919 - 1992) Lanzaroteko artista han-

dia izan zen. Artearen eta naturaren arteko oreka bilatu nahi izan

zuen, ondare artistikoa ondare ekologikoarekin parekatuz.

Proposamena:

Hona hemen berak asmatutako arrain bat. Margotu itzazu arrain ba-

koitzaren gorputz atal ezberdinak kolore hotzekin bakarrik edo beroe-

kin bakarrik . Ondoren, asmatu ezazu zuk beste arrain mota bat eta

Page 31: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

31

GORRIA

URDINA

HORIA

“ Zer adierazi NAHI DUDAN nire lanarekin ? Artista

orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen

arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina

ni modu argi eta indartsuenaren bitartez

saiatzen naiz. ”

KOLOREAREN ERABILERA

Piet Mondrian.

(Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944)

Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta

koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian

oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sor-

tzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro

beltzez sailkaturik.

Page 32: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

32

Margoztu ezazu sare modular hau bost kolore ezberdin erabiliz, Mon-

drianek egingo zukeen legez.

Page 33: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

33

KONPOSIZIO ESKEMAK

MARGOZTERAKOAN edo argazkiak ateratzerakoan, aukeratutako ele-

mentuak espazio batean kokatzen ditugu, eta espazio hori antolatzeko era-

biltzen diren lerro nagusiei konposizio-eskemak deritzegu.

PROPOSAMENA: Lotuko zenituzke konposaketa eskema hauek dagozkien koadroekin ? Be-

hin hori eginda, marraztu konposizio eskemok margoen gainean rotulki distiratsu bat erabi-

liz.

Renoir, “Le déjeuner des canotiers”, 1881

Goya, El tres de mayo de 1808, 1814.

L. Da Vinci, La Gioconda, 1503–1517

Velazquez, La maja desnuda, 1795-1800

Velazquez, Las Meninas, 1656

Piero de la Franchesca, La Flagelación de Cristo, 1455

Page 34: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

34

Sant Climent de Taüll, XII mendea

Informazio gehiago: http://www.artecompo.com/

Ticiano, “Urbinoko Venusa”, 1538 Botticelli “Venusen jaiotza”, 1484

Picasso “Gernika”, 1937

Jan Van Eyck Rafael “Amabirginaren ezkon-hitza”, 1504

Fra Angelico, “Deikundea”, 1430

Page 35: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

35

Jar ezazu orri honen atzean aldizkari zahar bat eta moztu markoen barrukaldea Cutter batekin . Ondoren, zuk nahi dituzun argazkiak aukeratu marko hauetan sartzeko.

Page 36: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

36

Page 37: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

37

Harrigarria bada ere, H. Rorschach-ek (aita margolaria zuen) margo orbanen bitartez pertsonen izaera psikologikoa ezagutzeko metodo edo test bat asmatu zuen.

MARGO ORBANAK Hermann Rorschach (1884-1922)

ZER IKUSTEN DUZU ZUK ORBAN HAUETAN ?

Page 38: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

38

Isuri margo orbanak eskumako orrialdean. Jarraian, margoa lehortu baino le-hen, itxi koadernoa. Modu honetara margoa bi orrialdeen artean hedatuko da or-bana. Rorschach en erara sortuko duzu lamina bat horrela.

Page 39: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

39

Ondoren idatz ezazu orban honek iradokitzen dizuna.

——————————————————————————————————————————————————————

Page 40: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

40

konstelazioak

Ipar izarra

Altais

Eltanin

Thuban

Hartz txikia

Page 41: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

41

Izar multzo batek konstelazio bat sor dezake. Topatu eta ma-

rraztu (izarrak lotuz)“Orion eta Herensuge konstelazioak” bi

orrialde hauetan.

Meissa

Betelgeus Bellatrix

Alnitak

Rigel

Saiph

Page 42: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

42

COLLAGE

Henri Matisse

http://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm

ARIKETAK EGITEKO INTERNETEN

“Marrazkiloa” 1953. urtean, paper zatiak moztuz sortutako margoa da. Zatiak espiral eran kokatuta daude-nez, marrazkilo itxura hartzen du irudiak.

edozein koloretako

kartulina 12 x 12 mm

Artaziak hartu eta forma ezberdinez

zatitxo batzuk moztu eta ondoren

itsatsi eskumako orrialdean.

XX. mendeko artisten artean, aztarna sako-nena utzi duenetariko artista da Ezaguna da teknika ezberdin eta berritzaileak erabili zi-tuelako.

ARIKETA:

Page 43: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

43

Aurreko orriko ariketa egin ostean, har itzazu kolore ezberdinetako kartulinak eta moztu zuk nahi duzun formetan. Ea zer gertatzen den ...

Page 44: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

44

COLLAGE Collage teknika hainbat argazkiz osatutako irudien muntaia da. Ma-

terial edo ehundura ezberdinak gainjar daitezke. Collage-a egiteko arta-

ziak eta cutterrak oso zorroztzak erabili oi dira, mozketak ahalik eta ze-

hatzen egiteko.

LAN PROPOSAMENA :

Aldizkari ezberdinetatik aukeratu desitxuratzeko aurpegi bat, eta saia

zaitez aurpegi MASKARA bat egiten.

Artista garaikideen antzera, (Juan Gris ,Braque, Max Ernst, Picasso.

Hamilton, e.a), saia zaitez BODEGOI edo natura hil bat egiten. Ma-

terial anitz erabil ditzakezu, baina baldintza bat bete behar duzu:

musika instrumentu bat agertu behar da beti.

TEKNIKA

Braque

Josep Renau

Max Ernst

Page 45: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

45

Materiala : lekeda, artaziak, eta aldizkari nahiz egunkari paper ugari beharko di-

tuzu. Material ezberdinak ere itsas daitezke, EHUNDURA ezberdinak sortuz.

Informazio gehiagarria:

” Eginez sortzen da” zioen Deskartes Filosofoak. Beraz, Informazioa eskuratuz ideiak

sortzen dira.

http://es.wikipedia.org/wiki/Collage

Josep Renau artistaren adibideak ere ikus ditzakezu helbide hauetan.

http://www.margencero.com/lumiere/renau/remau_articulo.htm

Page 46: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

46

AFRIKAR MASKARA Pablo Picasso (1881 - 1973) txikitan ez zen oso ikasle ona

izan, baina margotzeko trebetasun handia zeukan. Primi-

tibismoak eta gure arbaso afrikarren arteak kubismoa sor-

tzera eraman zuen.

Proposamena:

Afrikar maskarak animalia edota pertsonaia beldurgarrien

errepresentazioak dira eta material ezberdinez osa daitezke.

NOLA ?

Eskuman daukazun orrian margotu tenperaz maskararen

erdi bat eta behin hori eginda daukazunean, tolestu orria

beste erdia estaliz

Lehen saiakera hala-hola atera bazaizu egin froga gehiago.

Page 47: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

47

Oharra: Alde honetan soilik margotu.

Page 48: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

48

FROTTAGE

FROTTAGEA edo ehundurak egiteko teknika asko daude. Teknika haue-

tako bat honako hau da: erliebedun material baten gainean jarritako paper baten

gainean arkatzez igurztea.

Erliebedun material ezberdinak aukeratzen baditugu, lan bitxiak lortuko ditugu.

Page 49: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

49

OHARRA:

Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskribatzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua de-

nean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta bolumena adierazi nahi baduzu

trazu gogorragoak erabili.

Proposamena: Bilatu erliebe desberdineko materialak eta apli-

katu frottage teknika erliebe horietan. Bilduma oparoa aterako

zaizu. Ondoren, erabili erliebe ezberdin hauek asmatutako

irudi bat sortzeko. Hegazti bat edo arrain prehistoriko bat adi-

bidez.

Page 50: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

50

TRANSFERENTZIAK

Transfer teknika irudi

bat euskarri baten gai-

nean itsastea da (paper,

kartoi, oihal, metal, egur

edo egunkari baten gai-

nean froga daiteke), beti ere aurretik helburua zein den

jakinda.

Andy Warhol-ek gaur eguneko ikonoak hartu eta kolo-

reak aldatuz eta errepikapenen bidez, kontsumorako ar-

tea nahi izan zuen sortu. POP ART izendatu zion.

Hitzez azaltzea zaila den teknika hau, hurrengo ariketa honen bidez

ulertuko duzulakoan gaude.

1) Har ezazu zure argazki bat eta fotokopiagailuaren bidez handitu

A4 tamainara .

2) Ondoren, … Beste paper bat hartu eta paper horren gainean kartu-

lina zati eta oihal zatien bidez collage bat sortu.

3) Jarraian, zure aurpegiaren fotokopia, buruz behera jarri sortu berri

duzun collage horren gainean.

4) Horren ondoren, hartu kotoi zati bat, busti disolbatzailearekin

(aguarrasarekin) eta igurtzi fotokipiaren atzekalde guztia.

5) Amaitzeko kontu haundiz kendu fotokopia collagaren gainetik.

Andy Warhol, Marilyn Diptych, 1962, TATE MUSEUM

Andy Warhol

Page 51: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

51

Itsatsi hemen zure arte-lana eta ez ahaztu irakasleari erakustea.

Page 52: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

52

TIPOGRAFIAK Tipografiaren azterketa: Hizki mota bakoitzak konnotazio ezberdina dauka, beraz,

ondo aukeratu beharreko kontua da hizkiena.

Erakunde edo enpresa bakoitzak, transmititu nahi duen irudi korporatiboaren ara-

bera hizki mota bat edo beste aukeratuko du.

Page 53: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

53

PROMOSAMENA:

Saia zaitez hizki mota bat aukeratzen eta marraztu behean duzun kuadrikulan . Zuzenkia

eta konpasa erabiltzea komeni zaizu.

Page 54: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

54

Saia zaitez zure TIPOGRAFIA asmatzen.

Page 55: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

55

PRPOSAMENA:

Fontpark interneten online dagoen programa ikaragarria da. Tipografia eta hizki

zatien bitartez, marrazki berriak sor ditzakezu.

Saia zaitez, adibidez, aurpegi bat egiten. Gero inprimatu eta itsatsi orrian.

Page 56: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

56

MUSEOEN BILDUMA

Page 57: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

57

Museoak arte lanak ikusgai dauden eremuak dira. Hala ere, gaur egun eredu ezberdinez sortutako

beste museo batzuk ere badaude, ondare publikoa ezagutarazi nahi dutenak hain zuzen.

Zure inguruan museo ezberdin asko daude, batzuk besteak baino ezagunagoak. Zuetariko nor

izango da Museo gehien ezagutzen dituena?

Egin ezazu ezagutzen dituzun museoetako atarien argazki bilduma bat, kokalekua eta deskriba-

pena zehaztuz.

OHARRA: Urte osoa duzu horretarako. Atzerrikoek ere balio dute, noski !!!!

https://arteplastikoak.wikispaces.com/home

Page 58: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

58

POP-UPS

Papera moztuz eta tolestuz lortu ahal diren eskulturak dira pop -ups-ak.

http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html

Page 59: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

59

http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html

Page 60: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

60

Page 61: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

61 https://arteplastikoak.wikispaces.com/home

Page 62: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

62

Page 63: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

63

ORIGAMI (papiroflexia)

Origami hitzak papiroflexia esan nahi du japoniarrez: ori (tolestu) eta kami (papera). Origamia paperaren

bitartez lortzen den adierazpen artistikoa da. Figura ugari lortzeko tolesdura asko egin behar dira eta asko-

tan, tolestatzaileek orduak ematen dituzte pausuak banan-banan jarraituz; pausu horiei gida edo diagrama

deritzaie. Saiatu nahi duzu Kurrika txori hau egiten??? Pausuren bat ez baduzu ulertzen galdetu zure plas-

tikako irakasleari...

Kurrika txoria

www.pajarita.org

Miguel Unamunok, Bil-boko idazle ospetsuak, papiroflexia asko maite zuen. Berak ere pieza berriak asmatu zituen, horren erakusgarri Zu-loaga pintoreak egin zion erretratua duzue

https://arteplastikoak.wikispaces.com/home

Page 64: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

64

Atzindura Mutil honen aurpegiaren argi-ilunak

ikusten dituzue? Gustatzen zaizue

efektua? Ba hau lortzeko, gauza ba-

kar bat beharko duzue: Zuen estu-

txeko goma.

ERRETRATUA

Page 65: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

65

ERRETRATUA Saia zaitez falta den zatia marrazten.

Ea nola moldatzen zaren. Egin marrak simetría zaintzeko.

Page 66: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

66

GIZA GORPUTZA

Giza gorputza marren bidez nola marraztu behar den aztertuko dugu.

Marrazten

Modelo bat aukeratu, ondo gainbegiratu eta forma nagusia borobil multzoekin adierazi,

beldurrik gabe . Forma eta Fondoaren arteko erlazioa deitzen zaio honi.

Egin nahi duzun irudia KAXATU paperean (marra bigunez egin, arrasto handia ez uzteko, 2H

arkatza gomedatzen dizugu) Gida zaitez zure “proportzio zentzuarekin”. Askotan saiatuko

zara, aurrean duzun objektua KAXATZEN, ez izan beldurrik, behin baino gehiagotan ma-

rraztu zu gustora geratu arte.

Proportzioak era eskematikoan

adierazi (munigoteak bezala),

objektuaren hezurrak izango

balira bezala. Ondoren, objek-

tuaren silueta edo ertzak mar-

gotu, estruktura “lodituz” edo

eskeletoari giharrak eta azala

jarriz.

Azkenik, marraztu, nahi du-

zun zehaztasuna lortu

arte.

Marrazkia marren bidez bu-

katu nahi baduzu: azken zati

honetan hobe duzu hasieran

baino arkatz gogorrago bat

erabiltzea.

1

2

3

4

5

6

7

8

Giza gorputza 8 zatitan banatu

hasieran, proportzioak zeintzuk

diren ohartzeko.

Page 67: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

67

PRPOSAMENA: Ahokatzeko “manikirik” ez baduzu (edozein liburu-dendan eros dezakezu), alboan

duzun norbaiti esan 5 minututan geldi egoteko eta saia zaitez gorputzaren hezurrak marrazten. Ondo-

ren, borobilekin giharrak adierazi. Bat baino gehiago egin, ikusiko duzu nola hobetzen duzun.

Page 68: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

68

Egin itzazu nahi beste froga, animo!!!

Page 69: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

69

Oinarrizko trazadura

geometrikoak

Angelu baten ERDIKARIA

ELKARTZUTA

ERDIBITZAILEA

Angelu baten ERDIKARIA

https://arteplastikoak.wikispaces.com/home

Page 70: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

70

Page 71: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

71

Thales greziar matematikari, astrónomo eta filosofoa

izan zen(K.a. 625-547). Greziako Zazpi Jakintsuen artean

zaharrena eta ospetsuena. Egiptoko eta Babiloniako kultu-

retatik geometria eta aljebrako ezaupideak jaso eta Gre-

zian sartu zituen.

Triangeluaren angeluen arteko erlazioaz ari garenean be-

re teoremaz ari gara, bere izena baitarama. Horri esker

Egiptoko piramideen altuerak kalkulatu ziren.

THALESen TEOREMA Segmentu bat nahi aina zati berdinetan zatitzeko modua

Demagun AB segmentua “n” zati berdinetan zatitu nahi dugula. Pausu hauek ondo jarraituz

ziur gaude oso erraza egingo zaizula.

1) “ l ” zuzen laguntzailea marraztuko dugu segmentuaren ( A edo B) mutur batetik igarotzen

delarik.

2) “ l ” zuzena, konpasarekin “n” zati berdinetan zatituko dugu. Kontutan izan, nahi dugun

neurrikoak izan ahal direla, baina ez itzazue handiegiak egin, oso urruti joan liteke eta.

Page 72: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

72

ARIKETA: Saiatu segmentu hau 5 zati berdinetan konpasaren bidez zatitzen.

“n” -garren zatia eta segmentuaren muturra, lerro zuzen baten bidez lotu eta zatiki

bakoitzetik, honekiko paralelak marraztu, segmentua zatikatuz. Segmentuan egindako zatikiak, ber-

dinak izando dira.

Page 73: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

73

Saia zaitez irudi hau kopiatzen. Zirkunferentziaren diametroa 100 mm -koa adierazi

eta ondoren Diametroa 5 zati berdinetan zatitu, horrela, zirkunferentzia berrien

erradioa jakin ahal izango duzu.

Kontuz, adierazita dagoen irudi hau apropos txikituta marraztu dugu. Neurriak ez datoz bat , zuk ahalenginak egin ditzazun.

OHARRA

Page 74: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

74

BERRERABILPENA

Gaur egun gure gizarte aurreratuan, hondakinen pilaketa arazo handia da. Hondakin ugari

berrerabil daitezkeela konturatu behar gara (adibidez, jostailu bat egiteko edo objektu arrunt

bati beste erabilera ezberdin bat emateko)

BERRERABILTZE prozesuan arte munduak zeresan handia izan dezake. Sormenaren bi-

dez, gauza interesgarri asko atera daitezke. Arlo honetan Marcel Duchamp aitzindaria izan

zen.

HELBURUA: eguneroko bizitzan aurki daitezkeen hondakinetatik objektu berri bat sortu.

LANA: lagun bati opari bat egin: lanpara bat, jostailu bat ….

MATERIALA: plastikozko botilak, tetrabrik, kordela, plastiko sareak, boltsak, kartoia, hodi elektrikoak, puska-

tutako gauzak (aterkiak, ordenagailuetako piezak), arropa zaharrak …

ea.

Helbideak: http://reciclandoenespiral.com/blogreciclaje/category/

eco-arte-eco-diseno/

http://www.reciclayjuega.com/ oso interesgarria da.

http://www.museumofunintendeduse.com/

Agenda 21

Page 75: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

75

Page 76: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

76

Page 77: Plastikako liburuxka_LAURO IKASTOLA DBH_02 slideshare

77 https://arteplastikoak.wikispaces.com/home