Planetak

18

Transcript of Planetak

Page 1: Planetak
Page 2: Planetak

Eguzki Sistema

Eguzki Sistemak eguzkiaren inguruan, dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak,asteroideak, kometak...) biltzen ditu.

Eguzki sistemaren sorrera duela 5000 milioi urte inguru kokatua dago,nebulosako materialak dardaratzen eta elkarri eragiten hasi zirenean, inguruko izar baten leherketak sortutako talka-uhinaren ondorioz seguruenik. Nebulosako materia hori trinkotzen hasi eta gerorako sistemaren erdigunean kokatu zen. masa horren grabitazio-indarikaragarriak konprimitu eta berotu zuelako, erreakzi nuklearrak sortzeko bezainbeste, materia hori. Erreakzio arte, hori grabitanuklear horiengatik izarrek bero eta argi kopuru handiak igortzen dituzte, horrela Eguzkia sortu zen.

Eguzki sisteman zortzi planeta daude: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

Page 3: Planetak

MERKURIO

Merkurio Eguzkitik

hurbilen dagoen planeta da eta Eguzki sistemako txikiena da.

Page 4: Planetak

Merkurioren ezaugarriak:

Merkurio oso planeta beroa da, eguzkitik oso hurbil dagoelako. Batezbesteko tenperatura 179ºC, baina leku batzuetan -183ºC daude eta beroenetan 427ºC-ko tenperaturak daude.

Eguzkitik 47 eta 80 milioi kilometroko distantziaren artean dago, orbitaren eszentrikotasunagatik.

Merkuriok atmosfera oso xumea du, tenperatura altuengatik eta planetaren grabitazio-indar txikiarengatik.

Merkurioren gainazala kraterez betea dago eta Ilargiaren antzeko itxura dauka, barne-aktibitaterik ez duelarik.

Merkurioren dentsitatea Ilargiarena baino % 60 handiagoa da. Horrek barnean burdinezko nukleo handi bat duela adierazten du. Nukleo honek bolumenaren % 42 osatzen du (Lurrean nukleoaren bolumena % 17koa da). Nahiz eta proportzioan Lurrak baino burni-nukleo handiagoa izan, dentsitatea Lurrarena baino pixkat txikiagoa da, Lurrak 20 aldiz masa handiagoa duelako barneko nukleoa asko konprimatuz eta bertan dentsitatea igoz.

1.800 km-ko erradioko nukleoa inguratuz 600 km-ko mantua dago, eta ondoren, gainazala.

Page 5: Planetak

ARTIZARRAArtizarra eguzkitikako bigarren planeta da (Merkurio eta Lurraren artekoa). Artizarra Lurraren "bikia" izan zen duela milioika urte. Baina, Lurrak ez bezala, negutegi efektu handi baten ondorioz benetako infernua bihurtu da (egia esan, Eguzkitik hurbilago egoteak ez du bere tenperaturan garrantzia handirik: adb., Merkurio Eguzkitik hurbilago dago eta hala ere Artizarrean bero gehiago egiten du).

Page 6: Planetak

Artizarraren ezaugarriak

Oso atmosfera dentsoa du Artizarrak, gainazalean Lurrak baino 90 aldiz gehiagoko

presioarekin (9,3 MPa, itsasoan 1 km-ko sakoneran beste). CO2an aberastasun handiak berotegi-efektu izugarri bat sortzen du,tenperatura 400 ºC baino gehiagora igoz egunez zein gauez. Merkurio baino beroagoa da, nahiz eta Eguzkitik askoz urrunago egon. Haizeek 350 km/h-ko abiadura har dezakete goi geruzetan, baina azaletik gertu km/h gutxi batzuetako abiadura baizik ez dute. Hala ere, airearen dentsitate handiagatik, indar nabarmena eragiten dute. Lainoak, batez ere, azido sulfurikoz eta sufre dioxidoz osatuak daude eta argiari opakuak dira.

Artizarraren gainazalak kontinente itxurako bi goi-lautada ditu. Iparraldekoak Ishtar Terra izena du eta bertan daude Maxwell Montes, planetako mendirik altuenak, Everest mendia baino 2 kilometro garaiagoak.

Azaleraren % 90 nahiko berria den basaltoz osatua dago; egitura zaharrenek 800 milioi urte dituzte. Barnealdea Lurrarenaren antzerakoa dela uste da: 3000 km-ko erradioko burdinazko nukleo bat, mantu batekin estalia. Hala ere, ez dauka plaka tektonikorik, sumendi erupzioek gainazala betetzen dutelarik noizbehinka laba

berriaz. Oraindik zenbait puntutan bolkanikoki aktiboa dela uste da.

Page 7: Planetak

LURRA

Lurra eguzki-sistemaren hirugarrenplaneta da. Bizia duen bakarra da, eta satelite natural bat du, Ilargia. Lurrak Eguzkiari birak ematen dizkio.

Page 8: Planetak

MARTE

Marte Eguzkitik hasita laugarren planeta da eguzki-sisteman. Erromatar mitologiako Marte gerrajainkoaren izena ezarri zitzaion, gaueko ortzian ageri duen gorritasuna zela-eta.

Page 9: Planetak

Marteren ezaugarriak

Atmosfera nahiko xumea du Martek, 0,7-0,9 kPa-ko presioaz, oso txikia Lurreko 101,3 kPa-ekin konparatuta. Funtsean karbono dioxidoz eratua dago (% 95,3). Haize eta hautsezko ekaitz izugarriak jasaten ditu, planeta osoa estali dezaketenak hilabeteetan zehar. Haize horrek dunak sortzen ditu gainazalean. Esekiduran dauden hautsezko partikulak direla eta, atmosferak kolore arrosatsua hartzen du. 2004ko martxoan Mars Express espazio-ontziak metanoa aurkitu zuen Marteko atmosferan. Metanoaren jatorria biologikoa bada, hego poloaren inguruan landareren bat egon daiteke. Zergatik hego poloan? Hego poloa izoztuta dagoelako, baina baliteke momenturen batean, hango izotz zati bat urtzea eta ur likidoa bihurtzea Ipar eta hego hemisferioen artean ezberdintasun nabarmenak daude: hegoaldea kraterrez estalia dago, iparraldeko lurra askoz lauagoa eta berriagoa delarik. Harriak batez ere basaltoz osatuak daude, burdin oxido eduki handiaz, kolore gorri bereizgarria ematen diona. Gainazal gehiena hautsez estalia dago. Marteko mendikate nagusia Tharsis deitzen da. 2000 km-ko diametroa duen eta ingurua baino 10 km altuagoa den eremu honetan lau sumendi altxatzen dira: Arsia Mons, Pavonis Mons, Ascraeus Mons eta eguzki-sistemako mendirik altuena, Olympus Mons, 25 km-ko garaierakoa. Milioika urtetan zehar isuritako labaren eraginez, 500 km inguruko oinarria dauka, Poloniaren azaleraren parekoa.Martek bi satelite natural ditu: Phobos (grezieraz: beldurra) eta Deimos (izua),

Page 10: Planetak

JUPITER

Jupiter eguzki-sistemako bosgarren planeta da. Denetatik handiena da askogatik; Lurra baina 318 aldiz masa handiagoa dauka, eta diametroan 11 aldiz handiagoa da. Gasezko planeta da, batez ere hidrogeno eta helioz osatua.

Page 11: Planetak

Jupiterren ezaugarriak

Jupiter antzinatik ezagutzen da, zeruko objekturik distiratsuenetarikoa baita. Urtean zehar planetarik argitsuena da, Artizarra eta Marte ezik, hauek argiagoak baitira fase egokian badaude. 1610ean Galileok lau satelite aurkitu zituen Jupiterren teleskopioa erabiliz: Io, Europa, Ganimede eta Kalisto.Beste planeta guztiak batuta baino 2,5 aldiz masa handiagoa du Jupiterrek. Bere tamaina handiak eragina izan du eguzki-sistemaren bilakaeran: planeta gehienen orbitak Jupiterren orbitaren planotik gertu daude eta kometa asko periodo laburrekoak dira (adibidez Halley kometa) bere grabitazio indar handiagatik. Nahiz eta oso masa handia eduki, dentsitatea txikia da, harrizko planetekin konparatua.Errotazio-periodo laburrena du, bira bat 10 ordu baino gutxiagoan osatuz. Errotazio-abiadura handi honen eraginez nabarmenki obalatuta dago. Bere atmosfera hainbat bandetan zatitua dago eta hego-hemisferioan ekaitz izugarri bat du, Orban Gorria, Lurra baino handiagoa dena.Bere atmosfera batez ere hidrogenoz eta helioz osatua dago (%86 eta %14 hurrenez hurren), eta beste konposatuen aztarnak ditu (metanoa, ur lurruna, amoniakoa, etab.) proportzio askoz txikiagoan.

Jupiterrek magnetosfera oso indartsua du. Izan ere, eguzki-sistemako planeta-egitura handiena da. Lurretik, Ilargia baina handiagoa ikusiko litzateke.

Page 12: Planetak

SATURNO

Saturno Eguzkitikako seigarren planeta da. 120.660 km-ko ekuatore-diametroa du, eta 29 urte eta 167 eguneko urtea. Izotzez eta hautsez osatutako eraztun ikusgarriak ditu. Hidrogenoz eta helioz osatuta dago. Gutxienez 62 satelite natural ditu, eta Titan da horietan handiena.

Page 13: Planetak

Saturnoren ezaugarriak

Urak baino dentsitate gutxiago du. Izaki batek flotatu egingo luke. Eguzki-sistemako planeta dirdiratsuena da eta eraztunik ikusgarrienak ditu. Saturnoko atmosferan ageri diren haizeak eguzki-sistemako planetetan dauden bortitzenak dira. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno planetei gasezko erraldoi deitzen zaie Eguzki-sistemako beste planetekin alderatuta izugarri handiak direlako eta ez dutelako azal gotorrik. Kanpotik erdigunera dena gas dira, hori bai, dentsoagoak erdigunera gerturatu ahala. Planeta horien nukleoa metal moduan portatzen den hidrogeno likidoz osatuta dagoela uste da. Oro har, bolumen handia eta dentsitate txikiak dituzte, eraztun eta satelite asko, eta atmosfera konplexuak. Hidrogenoa, helioa, metanoa eta amoniakoa dira planeta horien osagai nagusiak.

Page 14: Planetak

URANO

Urano Eguzkitik hurbilen dagoen zazpigarren planeta da, William Herschelek 1781eko martxoaren 13an aurkitua.Gasezko erraldoia da, diametroz hirugarren handiena eta laugarren mardulena.

Page 15: Planetak

Uranoren ezaugarriak

Urano izotzezko erraldoia denez, dentsitate baxuko materialekin osatuta dago. Nahiz eta izotzezko erraldoiak gasezko erraldoien barruan sartu.

Nukleoa: Harriz eginda dago, eta batzuen ustez, izotzez.

Mantua: Ura, metano eta amoniako izoztuz eginda dago.

Atmosfera (lurrazala Uranoren kasuan): Hidrogenoz, helioz eta metanoz osatuta dago.

Uranoren atmosfera hidrogenoz, helioz eta metanoz osatuta dago. Uranon ekaitzak ere badaude, gorri edo arrosa kolorea dute

zundek argazkian ateratzen dizkietenak.

Page 16: Planetak

NEPTUNO

Neptuno Eguzki-sistemaren zortzigarren planeta. Eguzkitik 4.494 milioi km-tara dago. Egitura gaseosoa eta izoztua du. Hidrogenoz eta Helioz osatuta dago.

Page 17: Planetak

Neptunoren ezaugarrik

Oso bero gutxi jasaten du eguzkiarengatik, oso hurrun dagoelako. 53 K da bere tenperatura arrunta. Hala ere, Neptunoren barrutik ateratzen den beroak fenomeno atmosferikoak sortzen ditu, aizete bortitzak (1.400 Km/h) bezalakoak. J.G. Galle-k aurkitu zuen 1846. urtean, Uranoren ezaugarri orbitalak aztertu ondoren. Neptunok 12 ilargi ditu, baina 9 bakarrik dute izen ofizial bat. Triton da Neptunoren ilargi handiena. Beste planeta erraldoiak bezala Neptuno eraztunak dauka, hala ere Saturnoren eraztunak baina ilunagoak eta txikiagoak dira.

Page 18: Planetak