Pintura Erromanikoa

18
Pintura Erromanikoa Errepasoa

description

Pintura erromanikoari buruzko errepasoa

Transcript of Pintura Erromanikoa

Pintura Erromanikoa

Errepasoa

Sarrera

• Pintura erromanikoa, eskultura bezala, arkitekturaren zerbitzuan dago

• Izaera didaktikoa dauka• Kokapena arruntena elizen

barruan izaten da, hormak dekoratuz.

• Gaiak ia esklusiboki erlijiosoak dira.

Teknikak eta euskarriak

– Horman, nagusiki absidetan: freskoa

– Egur gainean: aldaretako aurrealdeak

– Kodeetan: miniatura

– Oihaletan: tapizak

Horma pintura

• Ezaugarriak:– Pertsonaiak hierarkizatuak

agertzen dira:– Kristo edo Birjina erdian

agertzen dira, tamaina handiz

– Haien inguruan aingeruak edo Ebanjelistak

– Beste sainduak beherago kokatzen dira

– Naturako elementuak: abereak, landareak, lurretik gertu.

Horma pintura

• Irudiak ez dira lasaiak: ikonografia tipikoena Pantokrator da, hau da, Kristo epaile bezala, mehatxuzko espresioa duela

• Irudiak aurrera begira daude

• Ez dira naturalistak• Konbentzionalismoz

beteak• Deformazioak eta irudiak

estilizatuegiak.

Horma pintura

• Erabilitako teknika freskoa da

• Koloreak lauak dira, itzalik gabekoak eta tonalitate desberdinik gabe

• Ez dute perspektiba erabiltzen

• Irudiak lerro lodiz mugatzen dira

• Sakontasuneko inpresioa emateko lerro paraleloak margotzen dituzte

Ikonografia

• Pantrokator beti dago bedeinkatzen: eskumako eskua altxatua seinale hori egiten

• Ezkerreko eskuaz liburu bat heltzen du non irakur daiteken: Ego sum lux mundi (Ni naiz munduko argia)

• Bi aldeetan alpha eta omega letrak agertzen dira, Greziar alfabetoko lehena eta azkena, Kristo gauza guztien hasiera eta amaiera dela sinbolizatzen dutelarik.

Ikonografia

• Kristo eserita egoten da zerua irudikatzen duen lerro baten gainean

• Bere oinak lurra irudikatzen duen zirkulu batean daude• Aurpegiko kolorea irudikatzen da kolorezko zirkuluekin• Begiak handiak eta espresiorik gabekoak dira• Eskuak luzeegiak dira, beste elementuak bezala• Jainko boteretsua da, gupidarik gabekoa.

Ikonografia

• Birjina beti agertzen da bere Semearekin

• Bizantziar Teokokosen kopia bat da

• Mandorlaren erdian agertzen da, Pantokrator bezala

• Umea bedeinkatzen dago• Birjina bere Semearen

eserlekua da.

Koloreak

• Eskolaren arabera aldatzen dira.• Espainian bi eskola bereizten dira:

– Kataluniakoa (Taull): okrea, berdea eta urdina, zuria eta beltzaz gain

– Gaztelakoa: Frantziar eragina dago eta gorria gehiago erabiltzen da

Kataluina

Gaztela

Horma pintura

• Absidea kokapen nagusia bada ere, kolore desberdineko bandaz, ez da kokapen bakarra:– Pintura ager daiteke gangetan, Leongo San

Isidoroko Errege Panteoian bezala– Hormetan ager daiteke– Zutabeak eta bereziki kapitelak margotzen dira.

Horma pintura• Eszenak absidean ez

daudenean, gangetan baizik, banaketa eta gaiak alda daitezke

Bigarren mailako eszena erlijiosoak daude, aingeruak Kristoren jaiotzaren berri ematen artzainei bezala.

Ez dago erdigune bat eta irudiak inguruan agertzen dira.

Naturari erreferentzia ingenuoak daude.

Horma pintura

Pintura edozein tokitan ager daiteke, gangetan edota arkuetako barruko partea.

Antolakuntza hierarkiko bat dago: irudi nagusiak gangetan eta elementu naturalak (landareak, loreak) bigarren mailako kokagunetan.

Horror vacuii dagoela dirudi.

Gangetan ez dago norabide zehatz bat, absidetan bezala, eta horregatik irudiak edozein norabidean ager daitezke.

Horma pintura

San Isidoroko irudi honetan pertsonaien banaketa ikus daiteke: Pantokrator erdian eta Tetramorfo taldea mandorlaren inguruan.

Horma pintura

• Irudi erlijiosoak egiteaz gain, beste motako gaiak ager daitezke ere

• Hau da nekazal lanen irudikapena, egutegi original batean banaturik agertzen dela, arku baten intradosean.

Frontalak• Normalean egurrez eginak daude• Gaiak erlijiosoak izaten dira, askotan absidetako

berdinak• Pertsonaien banaketa beti simetrikoa da• Irudiak laukietan banatzen dira eta tamaina

desberdina da haien garrantziaren arabera.

Miniaturak

• Pergaminoan egiten da• Gaiak izan daitezke:

– Erlijiosoak– Profanoak:

• Eguneroko eszenak• Gorte eszenak

Tapizak

• Artilez egiten dira• Hormak dekoratzeko erabiltzen ziren• Irudiak gorteko bizitzarekin erlazionatuak

daude.