Pilar sanchez presentación1
-
Upload
irakaskuntza-gipuzkoa -
Category
Documents
-
view
272 -
download
11
Transcript of Pilar sanchez presentación1
Mª Pilar Sánchez
Helburuak
Erlijioa hitza
HelburuakIkasturtean Jesusi buruz ikasitakoa gogoratu.
Jesusen pertsona zeinuen bidez gogoratu.
Jesusek kontatutakoak eta egindakoak bilatu eta erlazionatu.
Jesus altxor bat dela gogoratu eta ospatu.
Jesusen bizitza eta mezuko garrantzitsuena gogoratu eta
adierazi.
Beste batzuei Jainkoa ezagutzen dugula adierazteko
beharrizanaz jabetu.EdukiakPertsonen bizitza, ingurugiroa, kultura eta gizartearen zergatiak.
Kristau-bizitzaren ezaugarri nagusia bilaketa da.
Jesusen presentzia gizakion artean.
Kristauen bizitzaren gunea Jesus da.
ProzedurakErlijioari buruz informazioa eta Jesusen oroigarriak bilatu eta talde-
lanean, power point bat sortu.
Jesusen bizitzaren gertakariak eta egoerak behatu, identifikatu eta
erlazionatu.
Ikasteko hainbat modu ikusi eta azaldu.
Kontzeptuekin zerikusia duten esaldiak osatu.
Jarrera
kPoza, zoriona … elkarrekin identifikatu.
Pertsonekin harremanak izateak duen garrantzia baloratu.
Jainkoari esker ona agertu Jesus gugana bidaltzeagatik.
Biblia Jainkoaren hitza dela jakin.
Ebaluazio
aIkasleen jarrera eta ariketak ondo egin dituzten izango dugu
kontuan, helburuak bete diren jakiteko.
Ikasleak edukiak bereganatu dituzten zehaztu ariketa batzuen bidez.
Zer datorkit burura
ERLIJIOA hitza
entzutean?
Adierazpen
ak
Bizitzako gauzak
Jesus
Eliza
Erlijio motak
otoitza
bataioa
komunioa
Santiagoko Bidea
Ogia eta ardoa
Hauster-eguna
Bizitzako gauzak
Bakea
Ezkontza
Heriotza
Cáritas
Maria eta Jose
Parabolak
Berpizkundea
Jainkoa
Gurutzea
Aste Santua
Gabonak
Aita Santua BatikanoaErroma
Apaiza
Monja
Budismoa
Kristautasuna Judaismoa
Hinduismoa
Islam
Otoitza: arima izaki espiritual batekin harremanetan jartzea edo komunikatzea da, hari eskerrak
emateko nahiz laguntza eskatzeko edo hura goresteko.Otoitza banakakoa edo taldekoa izan daiteke eta kanpoan nahiz pribatuan egin. Batzuetan, otoitzeko hitzak edo abestiak erabiltzen dituzte eta erlijio gehienek ekintza hau eskatzen diete bere jarraitzaileei era erritual edo natural moduan.
Bataioa: urez egindako garbitzapen ekintza erlijiosoa da. Bertan bekatuen garbiketaren
(barkamenaren) sinboloa da eta sinestunaren Kristo, Bere heriotza, hobiratze eta berpiztearekiko bategitearena.
Komunioa: kristau-erlijioan, ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol bihurtzen diren
sakramentu nagusia da.
Santiagoko Bidea: Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen
Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da.
Hauster-eguna: Kristau kultu eta liturgian, Garizumaren lehenengo eguna. Inauteri jaien amaiera
mugatzen duen eguna ere bada. Beti asteazken batean egokitzen da.
Ogia eta ardoa: Kristau liturgian ospatzen den sakramentu hau Azken Afariaren berregitetzat
hartu ohi dute kristauek. Orduko hartan, atxilotua eta gurutziltzatua izan baino lehen, Jesukristok bere dizipuluei ogia eta ardoa eman zizkien, "Hau nire Gorputza da" eta "Hau nire Odola da" esaten ziela.
Bakea:harmonia-egoera da, gerra edo biolentziarik eza.
Ezkontza: bi pertsonak elkarbizitza egiteko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea da, erlijio
katolikoan zazpi sakramentuetako bat dena.
Heriotza: biziaren erabateko eta betirako amaierari deritzo.
Cáritas: Giza laguntza eta garapenerako erakunde katolikoa.
Maria eta Jose: Jesusen gurasoak.
Parabolak: Jesus Nazarenekoaren parabolak, ebanjelioetako kontakizunak, Jesusen beraren hitzetan.
Jainkoa: erlijiozko izaki gorena eta unibertsoaren sortzaile bakarra da.
Berpizkundea:Lau ebanjelioetan azaltzen denez, Jesus hirugarren egunean biztu egin zen hilen
artetik. Maria Magdalena (Jesusen jarraitzailea) izan zen Jesus berpiztua ikusi zuen lehen pertsona, baina beste ikasle guztiek ere ikusi zuten
Gurutzea:Jesus torturatu egin zuten soldaduek, eta arantzazko koroi bat jarri
zioten, "Agur, Judutarren errege" iseka egiten zioten bitartean. Bere gurutzea hartu eta Golgotamendira igoarazi zuten, Zireneko Simon izeneko baten laguntzaz. Han bere jantziak zozkatu eta lapur biren erdian gurutziltzatu zuten.
Aste Santua: kristau-erlijioan, Erramu-igandean hasten eta Larunbat Santuan bukatzen den astea
da, Jesukristoren nekaldia eta piztuera ospatzen dena.
Gabonak: egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko
jaia, neguko solstiziokoa. Azken mendeotan, Kristautasunak bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko
Aita Santua: Erromako gotzaina eta Eliza Katolikoko buru espirituala da. Gaur egungo aita
santua Benedikto XVI.a da.
Batikanoa:Vatikanoa edo Egoitza Santua ere deitua, munduko estaturik txikiena da
(0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia.
Erroma: Erromaren barruan dago Italiako estatuaren parte ez den Vatikano Hiria, Aita
Santuaren etxebizitza eta kristautasun katolikoaren egoitza.
Apaiza: erlijio errituak kudeatzeko ahalmena edo agintea duen pertsona da.
Monja: serora, erlijioso edo lekaimea aszetismoa praktikatzen duen emakumezkoa
da, izpirituaren alde burua eta gorputza landuz eta komunitatean biziz.
Budismoa: Iparraldeko Indian K. a. V. mendean Siddhartha Gautamak edo Budak
emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da.
Kristautasuna: erlijio kristauaren izena da. Bere doktrina Nazareteko Jesusen aginduetan
oinarritzen da. Kristautasuna jarraitzaileak kristauak edo giristinoak dira eta horien multzoari kristauteria deitzen zaio.
Judaismoa: juduen erlijioa, gaur egun bizirik dauden erlijio monoteistatatik zaharrena da.
Judaismoaren doktrina, profezia eta historian oinarritzen dira beste erlijio abrahamikoguztiak. Beste erlijioak ez bezala, hau ez dago profeta edo salbatzaile batean oinarriturik, herri
aukeratu batean baizik.
Hinduismoa: erlijio ohitura bat da, munduko zaharrenetarikoa da, India azpi-kontinentean
sortu zena.
Islama:Mahoma profetak Arabian VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki, erlijio
abrahamikoetan hirugarrena da, judaismoaren eta kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jaso zituen bere aurretiko bi erlijio horietatik.