Pil-Pilean 258

16
soraluzeko hamabostekaria 258. alea 2012ko urtarrilaren 27an Kultura: “Kale Dantza Eguna” txistuari indarra emateko Zer berri: Elkarretaratzeak zerbitzu publikoen murrizketak salatzeko JAVIER ELORZA “Armak ibaixan zihar garraiatzen ziran”

description

Javier Elorzari elkarrizketa

Transcript of Pil-Pilean 258

soraluzekohamabostekaria 258. alea2012ko urtarrilaren 27an

Kultura: “Kale Dantza Eguna” txistuari indarra ematekoZer berri: Elkarretaratzeak zerbitzu publikoen murrizketak salatzeko

JAVIER ELORZA “Armak ibaixan zihar

garraiatzen ziran”

ENEKO BERETXINAGAUNAI TXURRUKA

“Gizonik arriskutsuena, beldurra sentitzen duen hori da.”Ludwig Börne

Goguan hartzeko

2012-01-27

Hipokresiari sTop! iTxurakeriari sTop!

1 ataiko berbak

Aupa Eneko,Bilbon daroiarazen bost hilabetiotan hamaika

izan dira bizi izan dittudan esperientzia barrixak. Batzuk ahaztezinak eta beste batzuk ez horrenbes-te.Momenturik hunkigarrixena pasa zan urtarrilan 7xan bizi izan nebala esango neuke. Mi-laka eta milaka herrittarrok Bilbo hartu eta preso eta iheslari politikueri babesa emonaz, berauen etxeratzian aldeko ga-rraxi isil, baina aldi berian ozena, zabal-du genduanian. Unerik eskasena, zalantzarik bare, au-rreko astian. Etxera bidian nindoiala, gizon bat bere emaztia lepotik oratuta zubi bateko petrilan kontra erasotzen ikusi nebanian. Momentu zaila neretzat. Are eta zailagua jazartua izaten ari zan emakumiantzat. Eta zer esanik ez pa-rian negarrez begira zeuken 4 urteko alabiantzat. Egoeria baretzeko asmoz bikotiakin berba egittia erabaki neban. Baina, tamalez, ez neban arrakasta haundirik izan. Beren hau-rra bizitzen zebilen egoera latzaz paso egin eta etengabe eztabaidan eta elkar-joka jarraittu zeben. Gizonak, gainera, egoeriari buelta eman nahixan edo, bere burua zubittik botako zebalan itxuria egin zeban. Azala bihar da gero… Bai-na ordurako oso argi zeguan zein zan erasotzailia eta zein erasotua.Egoeria txarrera juan ez zedin ingurura begiratu eta kalian zeren pertsoneri la-guntza eskatzia bururatu jatan. Eta zori-txarrez, berriz be, ez neban arrakastarik izan. Askok beste aldera begiratu eta aurrera jarraitzen zeben.Jendarte guztia ei dago holako gertaeren kontra baina zer gaoz prest egitteko egoeria aldatzeko? Zein da horrelako gertaeren erantzulia?

Aupa Unai,latza benetan lerro honetara ekarri dozun pa-

sartia. Pentsatzen dot zuretzat be momentu gogorra izango zala, markia laga dotsun bizipen bat. Muxu bat, animo! Nahixago neuke demaseko irudimena dakazula esanez hastia; tamalez, ekarri dozuna

kasu bat gehixago da, emakume askok bizi daben errealitate gordinan erakus-garri.Indarkerixia oso errotuta dago bizi ga-ran gizarte honetan, sarri hitzez ematen dan arren, batez be eraso fisikuak dira gure arreta pizten dutenak. Muturreko kasuak telebista eta prentsa bittartez ailagatzen jakuz, baina batek daki zen-bat diran, izendun eta anonimo, egunero infernu bera bizi dutenak. Zapalkuntzan oinarritutako sistema baten biktima. Emakume edo etorkin. Homosexual edo

gazte... edo... Zapaldu eta zapaltzailien hierarkia maltzurra, berdinetik berdinera jarduteko gabe-

zien ondorixo. Okerrik haundixena ezer egin ezin dogula pentsatzia da, aldaketa egongo bada, kaletarron esku dago. Kla-bia? Egunerokua. Dauzkagun jarrerez hausnartu eta aldatzen saiatzia, lagun, lankide zein familixakuekin hitz egitia, konpromisuak hartu bezela eskatzia eta mobilizatzia. Biktimeri elkartasuna eta babesa adierazteko, erasotzailieri pa-rian gauzkela erakusteko eta klase poli-tikuari biharrezko neurrixak har deixe-zela eskatzeko, bada ordua eta!Justifikatu ezin diran egoeren aurrian

jarrera aktibo eta posiziño finkua erakutsi bihar genduke, lagun arteko komentarixuetatik hasitta! Gure bildurreri aurre egin eta garbi laga bihar gen-duke jarrera zapaltzailerik ez dogula onartzen. Ia ba guztion artian eragitten dogun, zapalkuntziak dakartzan lakra guztiekin bukatzeko.

“Garbi laga bihar genduke jarrera

zapaltzailerik ez dOgula onar-

tzen”Eneko Beretxinaga

“Etxera bidian, gizon bat bere

emaztia erasotzen ikusi neban”

Unai Txurruka

2 zeuk esan

Eragile zein herritarrekin egindako batzarretan esan genuen urtarrilean aurkeztu nahi genitue-

la 2012rako aurrekontuak. Oposizioarekin egindako bileretan ordea ez dugu adostasun osorik lortu eta martxora arteko epe berria zabaltzea erabaki dugu Gobernu Taldetik.Erabaki horren atzean zinegotziok jasotzen dugun asignazioen, diru-sarien gaia dago bereziki. Go-bernu Taldetik asignazioak osorik kentzeko plan-teamendua egin genuen aurrekontu zirriborroan, 60.000 euro aurrezteko modua eginaz. Oposiziotik ordea gehienez %25a jaisteko prestutasuna jaso dugu. Horren aurrean bi aukera genituen. Lehena gure aurrekontu zirriborroa plenora bere horretan eramatea zen, baina oposizioa gehiengoa

2012ko udal aurrekontuen

egoera

denez aurrekontuei ezetz bozkatzeko arrisku handia zegoen. Bigarren aukera oposizioaren eskaera onar-tu eta behintzat %25eko jaitsiera adostea zen. Eta jakinekoa denez azken aukera honen aldeko apustua egin dugu.Zer suposatzen du ordea soilik %25eko murrizketa aplikatzeak? Ba aurrekontu zirriborroan aurreikusi gabeko 45.000 eurotako partida bat gehitu beharrean gaudela. Nondik atera ordea diru hori? Ez da lan erreza izango. Gainera jakin berri dugu 2011n Dipu-tazioak emandako fondo foralaren itzuli beharreko kopurua 190.000 eurotatik 285.000 euroraino igoko dela ziurrenik azkenean.Ariketa konplikatzen ari da, baina gure helburuak betetzeari begira lanean jarraituko dugu.

Gobernu Taldea osatzen dugun Bilduko zinegotziak

SORALUZEKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea. Errabal kalea 15- 1., PK 27 – 20590 Soraluze, Gipuzkoa Telefonoa: 943 75 13 04e-maila: [email protected] Erredakzioa: Leire Iturbe eta Miren Narbaiza Erredakzio batzordea: A. Unamuno, E. Unamuno eta A. Madrid, L. Iturbe eta M. Narbaiza Publizitatea: Ane Larreategi Logotipoa: Pablo Galarraga eta Silvio Vaz Disei-nua: Silvio Vaz Maketazioa: Iñigo Uribetxebarria Inprimategia: Gertu Koop. Banaketa: Pil-pilean Ekoizpena, 2.000 ale I.Z.K.a: G20696563 Lege-gordailua: SS-537-2.000

Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntza jasotzen du euskara bultzatzeko.

Pil-pilean Kultura Elkarteak ez du bere gain hartzen aldizkariko esanen eta iritzien erantzunkizunik.

2011-12-09

guTunak

Herri txikian bizi den hiri-zalea naiz. Hirizalea, ezen

hirietan aukera gehiago daude-la pentsatzen dudalako. Hirien anonimotasuna ere gustatzen zait, kalean norbere munduan ibiltzea, noraezean gora eta behera. Askotan halakoen falta igarri dut gure herrian. Zorionez baina, herri txikien abantailak nabarmenago ikusi ahal izan di-tut azkenaldian. Adibidez, Ma-drilen bizi den lagun batek esan dit hura oso gustuko duen arren, Madrilgo kale batzuk kendu eta haien lekuan Plazentzia ipi-niko zukeela. Zortzi hilabete daramatza han, eta hemen eta inguruan kaleko perrexila den arren, han ez du lortu gertuko berriketa lagunik izatea.Gertatu zait erosketetara hirira joan ostean, produktu hobe eta merkeagoak herrian ditugula ikustea; umea frontoiko haurres-kolara eraman eta umeari zein gu-rasooi tratu ezinobea ematea, edo Pil-Pileanek antolatutako ikasta-roan giro paregabea sortzea.Eta akaso gure herria ez da mun-duko politena izango. Baina do-meketan trenbidera joanez gero eibartar ugari ikusiko duzue, eurenean halakorik ez dutela- -eta gurera etorrita. Hori bai, pasealeku hori ederragoa litza-teke txakur-kakak belarretan bakarrik egongo balira!

bittartetik

Ubane MaderaEtxeko gauza onak

2012-01-27

(enTzuTekuak)))) )Yoana Azpitarte, udaleko Berdintasun Teknikaria

“Soraluzeko Gizonen eta Emakumeen arteko I. Berdin-tasun Plana” garatze bidean hirugarren ardatza jorratzen dihardu udaleko Berdintasun Zerbitzuak. Diagnosi honekin pertsonen bizitza pertsonala, familiarra eta laborala uztar-tzeko erabiltzen diren moduak aztertu eta hauei erantzuteko, gizonezkoak etxeko eta zaintza lanetan benetan inplikatzeko sentsibilizazioa bultzatu nahi dute bereziki.

Nondik dator gaixa lantzeko biharra?

Industrializazino sasoian ze-reginen sexukako banaketia fin-katu zan: gizonek ordaindutako lana izango dabe; emakumiak etxeko eta zainketa lanetan jar-dungo dabe eta ez dabe ordain-saririk jasoko, honek emetasu-nakin loturiko lantzat hartuko dira eta hortaz ez dabe inolako balixo sozialik edo ekonomiko-rik izango. Egoera hau Berdin-tasun Politika alorretik aldatu bihar dogula uste dogu, pertso-na danen oinarrizko biharrak asetziak eskatzen daben den-bora eta lana modu parekidian finkatuz.

Zein da egun, benetako zain-tza lanen argazkixa?

Duda bare emakumiak dira zaintza lanaz arduratzen diranak. Jasotako informazinua, bertakua, zuzena, erreala eta eguneratua izango danez, hitzez, zenbakiz eta argudixoz herriko emakume askok bizi daben egoeria azaltze-ko aukeria emongo dau.

Esperientziak jasotzeko zei-nengana jo dozue?

Herrixaz arduratzen diran uda-letxeko teknikarixengana. Gura-suak, irakasliak, aisialdi taldiak, ludoteka, haurtzaindegixa, Na-gusien Egoitza, Itxaropena jubilatuen etxeko arduradu-nak, etxez-etxeko langiliak eta menpekotasuna dauken pertsonen zaintza lanetan dihardutenengana baitta.

Zaintza lanak partekatzeko zein izango litzake egoera ideala?

Zaintzari begira daren eskain-tza publikuak haunditzia, egune-ko zentruak eta haurtzaindegixak esaterako, eta enpresaº k per-tsonen bizitza pertsonala, laborala eta familiarra uztartzeko neurri-xak hartzia.

Hori lortzeko bidean, zein lan dago egitteko?

Berdintasun Politiketatik ara-zua lantzen hasi bada be, urrats asko dagoz ondiok emoteko. Muti-lak zaintza lanetan eta erantzun-kidetasunian hesittu bihar dittugu, etorkizunian zaintza lan parekidia lortzeko.

Mutilak

zaintza lane-tan eta erantzun-

kidetasunean hesitu behar

ditugu

3 fiua

Haurren zaintzaz herritarren esperintzia

jasotzeko eginiko bilera

4 zer berri

Kultur ekitaldien gida osatzeko deialdia Hiart Arluziaga alkateak jakinarazi du hilero etxe guztietara herrian egingo diren ekintza guztiak jasoko dituen eskuorri edo diptiko bat argitaratuko dutela Udalean. Ekintza guztiak jaso-tzeko herritarren partaidetza eskatu dute. Horrela, edozein eragilek, elkar-tek, ekintzen egutegia prest izanez gero, [email protected] helbidera bidali dezake. Bestela 943 75 13 04 zenbakira deitu eta Mikel Leundaga-tik galdetu.

Zazpi kaxa bete elikagai Saharara Plaentxi Herri Ikastetxeko lagunek saharar herrialdearentzako elikagai bilketa egin dute. Aurtengo kanpai-nan arroza, lekaleak, pasta, hegalu-zea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, konpresak, olioa eta helduentzako fardelak jaso dituzte eta guztira, eli-kagaiz beteriko zazpi kaxa bidaliko dituzte Saharara.

Kotoi bendak batuko ditu Misio Taldeak Herriko Misio Taldeak etxean eginiko kotoizko bendak jasoko ditu Santa Ana kaleko Mariajeren artiletxean otsai-laren bukaerara arte. 2011. urtean Dominikar Errepublikako legenardu-nentzat dagoen ospitalea eraikitzen laguntzeko 6.000 euro batu dituzte baita. Eskerrak luzatu nahi dizkiete antolatutako ekimenetan parte hartu duten herritar denei.

Mendigaina “konponduta”

Soraluzeko Udalak agindu bezala eta

Elgoibarko Okil Bel-tzak eta Morkaiko

Mendizale Elkarteak egindako salaketari

erantzunez, egurgileek mendigaina lehengo-

ratzeko lanak egin eta bukatutzat eman dituzte. Karakatetik

Atxolinera bidean ka-mioien gurpilek laga-tako arrasto sakonak

berdintzeko lanak egin dituzte, besteak beste.

Elkarretaratzeak zerbitzu pu-blikoen murrizketak salatzeko Oinarrizko zerbitzu publikoe-

tan ezartzekoak diren mu-rrizketen aurrean mobilizatzeko deia egin dute ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek.

Plaentxi Herri Ikastexeko hain-bat irakasle ere mobilizatzen hasi dira. Urtarrilaren 31n eta otsaila-ren 7an elkarretaratzeak egingo dituzte ikastetxe kanpoan, goize-ko 08.45ean. Otsailaren 9an berriz,

lau orduko lanuztea egingo dute goizeko 11.00etatik aurrera.

Irakaskuntza publikoaren kalita-tean eragin zuzena Sindikatuek kezka haundia ager-tu dute aldaketen aurrean. Honako neurri hauek jo dituzte larrienen artean: gaixoaldietan Jaurlaritzak ordaintzen zuen osagarrietan al-daketak, ordezkapen edo boron-datezko erretiroagatik orain arte jasotzen zuten ordainaren desa-gerpena eta adinagatik zeuden or-dutegi murrizketak ezabatzea.

Azpimarratu dute neurri hauek aplikatzean irakaskuntza publi-koaren kalitatean eragin zuzena izango duela: “seme-alaben hez-kuntza kalitatea delako arriskuan jartzen da, baliabide gutxiago da-goelako, denbora bera ez dugulako ikasleei behar duten arreta eskain-tzeko, aukera urriagoak ditugula-ko proiektuak eta formazioa gara-tzeko eta lan baldintza kaskarra-goetan aritu behar dugulako”.

2012-01-27

Urtarrilean eta otsailean elkarretaratzeak eta lanusteak iragarri dituzte Plaentxi Herri Ikastetxeko irakasleek.

Zinegotzien irabaziak murriztea eta langileenak izoztea adostu dute Iluntzeko 19:10ak inguru zi-

renean hasi zen hilaren 18ko Udalbatzarra, Roke Akizu eta Iker Aldazabal zinegotziak falta zirela. Lehen puntuan, zinegotzien iraba-ziak %25ean murrizteko egindako proposamenarekin ados etorri ziren denak. Aho batez (aldeko 9 boture-kin) onartu zuten lehen puntua.

Zabalak dio irabazien benetako mu-rrizketa %40 ingurukoa dela Nagore Zabala jeltzaleak nabar-mendu zuen euren lankideek egin moduan, beraiek ere soldatak mu-rrizteko ahalegina egin behar du-tela. Azpimarratu zuen, aurreko bost urteetan soldatak bere ho-rretan mantendu direnez, solda-ten benetako murrizketa %40tik hurbil dagoela ulertaraztea ko-meni dela. Alderdi sozialistako Soledad del Bosquek galdetu zion alkateari ea zein partidetatik ate-rako duen soldatak ordaintzeko dirua. Arluziagak erantzun zion hori “ez dutela oraindik kontzer-tatu”. Alkateak gehitu zuen bere

taldearen proposamena zinegotzi guztien soldatak %100ean mu-rriztea zela. Baina sasoi hauetan oposizioaren proposamena kon-tuan hartu behar dela, “adostasu-nak lortuz eta arduraz jokatuz”. Bigarren puntuari dagokionez, Udal Gobernuko lau bozka eta oposizioaren bost abstentziore-kin, udaletxeko langileen soldatak bere horretan uztea onartu zuten. Arluziagak aipatu zuen, neurriok ez direla gustokoak baina egoera hobetzean lehengoratzen saiatu-ko direla.

5 zer berri

Gabeko zaintza botiken gaineko argibidea Aurreko alean argitaratu moduan, ga-beko 22:00etatik goizeko 9:00etara Deba, Mendaro, Mutriku eta Soralu-zeko zaintzako farmazia Elgoibarren zentralizatuko da. Herriko botikariek jakinarazi dute ordea, herritarrek ja-kin dezaten, Elgoibarko anbulatorioa 24:00ak dagoela zabalik. Hortaz, goi-zeko 8:00ak bitartean urgentziazko medikua behar dutenek Eibarrera joan beharko dute eta errazagoa dute ber-tan botikara jotzea.. Irteera goizeko 10:30ean izango da, Estazio kaletik.

Burutu da lehen auzo bilera Udal Gobernu Taldea martitzenean bildu zen lehenengoz Loralde, Arrai-kua eta Etxaburueta auzoetako bizi-lagunekin. Besteak beste, Loraldeko bizilagunek auzoaren desordena sala-tu zuten eta bertaratutakoek auzoko garbitasunaz arduratzeko eskaera egin zioten udalari. Animalien presen-tzia zaintzea, kotxeak auzora ez sar-tzeko piboteak jartzea eta zuhaitzak kimatzea ere izan ziren Saio Aretoan plazaratu ziren eskaeretako batzuk. Otsailean Ezozi bidea eta Gabolats ka-leetako bizilagunen bilduko da udala.

San Blas opilak bedeinkatzeko aukera Luis abadeak jakinarazi du otsaila-ren 3an, San Blas Egunean, goizeko 11:30ean San Blas opilak bedeinka-tzeko ospakizuna egingo dela Elizan bertan.

2012-01-27

“Ibaixan zihar armak garraiatzen ziran” Javier Elorza

Abenduaren 29an “Deba, una villa de vocación marinera y mercantil” liburua aurkeztu zuen Javier Elorza historialari eta paleografoak, Jose Antonio Azpiazurekin batera. XV. eta XVII. mendeetan zehar Deba ibaia bailarako eta kanpoko merkantzien garraio bide nagusia zela jasotzen da bertan.

Deba ibaia, merkantzia astunen garraiobide

Dokumentu mordo bat es-kuan, historialariak Deba ibaiko azken tartea XV. mendetik XVII. mendera izan zuen protagonismo bereziaz ohartu ziren: “Oin dala 400, 500 eta 600 urte merkataritzan ingu-ruan sortutako pleito pilo bat topatu genduzen. Al-

tzolako lonjeruan eta mer-katarixan arteko tirabirak

jasotzen ziran”. Hari horri tiraka, liburua bete datu aur-

kitu dituzte.

Deba ibaia bailaran zehar mer-kantzia astunak garraiatzeko biderik erosoena zen: “Al-tzolatik Debara juate-ko bidia ez zan batere erosua, ez behintzat merkantzia astu-nak garraiatzeko. Konparatuko dozu, uretatik garraia-tzia! Orduan hasten dira ibaixa erabiltzen”.

Ala izeneko txalupa berezi batzuetan, pisu dexenteak (900 kg gutxi gora behe-

ra) garraiatzen zituzte-la jakin dute liburu

egileek. Bi lagu-nek, halako ma-

kila luze ba-tzuekin bul-

tzaka, gidatzen zuten ala hori, ibaiak hondo asko ez zuen tokietan. Bajelek berriz itsasgora aprobetxa-tzen zuten mia karga guztia Debatik ibaian gora ekartzeko ia Astigarribiaraino. Itsasbeheraren zain egoten ziren berriro itsasora irteteko.

Europa guztira gerrarako arma enkarguakEsan beharrik ez dago, Soraluzek armak bidaltzen zituen ibaian gora eta behera.1500. urtetik aurrera bailarako biztanleriak gora egin zuen nabarmen, ar-men negozio berria zela eta. Armak saltzeko gerra behar zen:“Errege Katolikuak Frantziako Erregie-kin gerran egon ziran, gero Karlos V, Felipe II, eta frantsesak ez ziranian inglesak ziran... Europako zenbait naziotan gerra eguan, eta hamen produkzi-nuak gora eta gora egitten zeban”.

Elorzak herri honen nazioarteko presentzia nabar-mendu du: “Flandiarrek egindako mapa baten “Pla-

cencia” letra larriz ageri da. Zegaittik? Ba hein baten, Soraluzen zegualako “Real Fábrica

de Armas”. Eta horri esker plazentziarrak Europa osuan ziran ezagunak.” Erregea-ren ikuskaria hemen ibiltzen zen. Beste delegatu batek bere oniritzia ematen zion produkzioari Erregetxe zaharrean, Erra-bal kalian zegoena; arkabuzak, pikak,

birpasatzen. Inguruetako armak Soralu-zen elkartu eta Altzolatik Debara, eta handik

mundura zabaltzeko.

Armez gain, gure bailaratik burdina eta altzairua eta Gaztelatik artilea ateratzen ziren itsasora:“Pen-tsatu leike sekulako mobimientua egoten zala ibai-xan. Beste bailaretan be bai. Zestuarrak, zumaia-rrak... burdinola mordo bat egon da Gipuzkoan.

6 erreportaia

““Europako gerrak hemen-

go produkzinua haundittu

zeben”

“Ibaixan zihar armak garraiatzen ziran” Javier Elorza

HERRIAN EGINDAKO ARMAK

Gerrak hornitzeko arma zerrenda luzea ateratzen zen bailaratik. Soraluzetik pikak (zaldien kontra erabiltzeko lizarrez egindako makilak), lonbarda txikiak “versos”, “pasavolantes” eta “falconetes” izenakin ezagutuak. 1500 inguruan hasi ziren mos-

keteak egiten, arkabuzak baino handiagoak, seku-lako pisua zeukatenak, 15 kg inguru. Handik gu-txira arkabuzekin hasi ziren. Defentsarako berriz, korazak, petoak, kaskoak (“capacetes”), “cotas de malla” izeneko babes-mailak, ...

Eta sutegixetan edozer gauza egitten zan. Hamen armak batez be, baina Bergaran, kutxilluak, arta-tixak... Artista batzuk ziran”.

Itsasontziak babesteko ere, armakDebako merkatariak Europa guztian ibiltzen ziren, Flandesen, Bristolen, Londresen, Corken... Penintsularen behealde guztia ere hartuta zuten. Bide hori egiten zuten hemendik irteten zire-nek ere, Sevillaraino joan, eta handik Me-diterranio itsasora sartuaz, Venecia, Genova, Palermo, Mesina, Manfredonia, Sizilia... bisita-tzen zituzten.

Sasoi horretan Gibraltar pasatuta, ez zen giro: Otomandar Inperioa zegoen itsa-soz bestalde, kontu haundiz ibiltze-ko pasabidea zen. Horregatik, armak garraiatzeaz gain, itsasontziak eurak ere, ondo armatuta joan behar izaten ziren.“Defenditzeko armamentu ona euken! Eibarko lonbardak, Soraluzeko baleztak, mosketeak, arkabuzak... Eta era-bili zittuen, noski. Horrek ez dau esan nahi, beste batzuetan ealdiarazi ez zittuenik”.

Merkatuaren beherakada eta ibaiaren aban-donua

Elorzaren hitzetan, XVII. mendean hasten da merkatuaren gainbehera. Izan ere, Flandes galtzeak sekulako krisia ekarri omen zion Espainiari. Hemengo fabriken ekoizpen erritmoa ezin zela mantendu ere izan daiteke beste arrazoietako bat. Burdino-lentzako zenbat egur behar zen ez dago

esaterik, Javiren ustez: “Gainera, merkatu bakarra izatetik, munduko mapa guztiz des-

berdin bat izatera pasatu ziran eta konpetentzia horren aurrian hemenguak atzian geratu ziran” ar-gitu du soraluzetarrak.

Ibaiak eduki zuen garrantziatik gutxi dauka egun. Agian horregatik, hainbat aztarna galdu egin dira (harpausoak esaterako). “Herri hau ibaixari begira bizi dan arren, oin arte desastre bat eginda egon da. Herri erdixan daguan ibaiko presia Erdi Arotik dago, orduko errota batendako egin zan

eta beti egon izan da”. Ibaia zaintzeari ere utzi egin zaio. Elorza ziur dago liburua koka-

tzen den mendeetan askoz garbiago egongo zela ibaia,“izokinak be ibiltzen ziran!”.

7 erreportaia

“Gure he-rrixa Europako

zenbait herrittan ezaguna

zan”

“Sasoi ha-retan, sekula-

ko mobimientua egongo zan

ibaixan”

Soraluzeko Erdi Aroko historiari argi pixkat eman nahi dio Elorzak, hurrengo lanean: “Sora-luze 1343an sortu zan, Elgoibar eta Eibar baino hiru urte lehenago. Zeintzuk sortu zeben, zela-ko itxuria zeukan, herriko planuak... Hori bai

ERDI AROKO SORALUZE

izango dala politta eta ezezaguna”. Kontu zaila den arren, informazioa egon badagoela ziur da paleografoa, “bila eta bila” aritu beharko bada ere, Valladolideko Simancas edo Chanchilleria-ko artxiboetan.

zer irizTen doTsazu?

8 kale inkesta

2012-01-27

Eman zure iritzia sarean

Udala auzolanerako deia egiteko asmotan da, herriko auzoetan beharrezkoak diren konponketa eta lan batzuk egiteko, udal langileek eta herritarrek batera jarduteko. Baserri auzoetan eutsi zaio auzolanari eta herriko jaiak ere halaxe antolatzen dira, esate baterako.

Zer irizten dotsazu auzuetako lanak auzolanian egittiari?

senaida aTxa Jon LizarraLde ManoLo escudero sonia raMirez

Ondo irizten jata. Au-zoz-auzoko bilerak oso

interesgarrixak dira, auzo-tarrek baino ezagutzen ez dittuen kontu asko dare-lako. Auzolan bidez dirua aurreztuko bada, neri ondo iruditzen jata.

Nik ondo ikusten dot auzolana, danon ar-

tian gauzak konpontzia edo lan egittia ondo dago. Gainera, nik uste auzota-rrok ez dogula elkar bihar beste ezagutzen eta honek lagunduko dau. Ikusiko da aurrera doian!

Hori udaletxian zeregina da, nahikua zerga ba-

tzen dittue bestela be, gero auzuetako lanak egitteko. Momentuan ikusi biharko litzake elkarlanian zela fun-tzionatzen dogun.

Oso ondo dago hori. Ko-lonbian, nere herrixan

horri “accion comunal” esa-ten dotsagu. Horren bittartez diru bilketak eta auzuetako lanak egitten dittugu. Danen arteko lana bultzatzen dau auzolanak.

9 kultura

2012-01-27

Play-back lehiaketarako izen-ematea zabalikUdalak ireki du mozorro lehiaketan izena emateko epea eta aurten ere umeen eta helduen kategoria bana egongo dira. Parte hartzeko oinarriak eta lehiaketako sariak: P.com

Txistua indartzeko asmoz “Kale Dantza Eguna” antolatu duteHerriko txistulari eta Urrats

Dantza Taldeko hainbat dantzarik “Kale Dantza Eguna” antolatzen dihardute martxoa-ren 24rako. Udaberriari txistu doinuaz ongi etorria emateaz gain, txistuari bultzada eman, musika instrumentu honen kale presentzia areagotu eta herriko gazteak musika eskolan txistu eskolak jasotzera animatu nahi dituzte horrela. Helburu honek betetzeko antolatzaileei modu ezinhobea iruditu zaie “Kale Dantza Eguna” deituko den os-pakizun herrikoi eta partehar-tzailea antolatzea, kaleak txis-tu doinuaz eta dantzaz girotzea, Euskal Herrian eta baita Sora-luzen ere txistuak izan duen ga-rrantzia kulturala azpimarra-tzeko.

Txistu doinuak eta dantzaldiak nagusi “Kale dantza Eguna” ospakizu-neko egitaraua zein izango den ere zehaztu dute: goizean herri-ko txistulariak kalejiran irtengo

dira. Eguerdi partean dantzariak gehituko dira festara eta elka-rrekin, dantza erakustaldiak es-kainiko dituzte herriko hainbat puntutan. Ondoren, Allegro El-kartean bazkaldu eta dantza-ka-lejira herrikoia prestatuko dute arratsalderako. Aipatutako egu-na prestatzeko otsailaren 11n, za-patuan, batuko dira berriz herri-ko txistulariak goizeko 10:00e-tan Batzokiko txistuko lokalean. Bertara gonbidatu nahi dituzte herriko txistu jole denak.

San Sebastian eguna eskolan

Urtarrilaren 20an danbor doinuek Plaen-

txi Herri Ikastetxeko patioa leherrarazi

zuten. Eskolako txi-kienek, danbor bana

soinean eta dotore-do-tore sukaldariz jantzi-

ta, Sarriegiren “San Sebastian” martxa jo

zuten, beste hainbat kanturen artean. Gura-

so eta senide askoren belarriak goxatu zituz-

ten horrela eta txalo zaparradak ez ziren

faltan izan.

Kultur ekitaldien agenda

Otsailak 2, eguena

BISITA GIDATUA Elgetako Memoria Historikoareninterpretazio zentrora.10:00etan Elgetako plazan(Mendiko botak eramateagomendatzen da).Informazio gehiago: 943 751434

Ant: AEK euskaltegia

Otsailak 3, barixakua

SAN BLAS EGUNASan Blas opilen V. Lehiaketa12:00etan, Plaza BarrixanIzen-ematea: Udaletxean edo egunean bertan, 15 minutu lehenago

Ant: Udaleko Kultura Batzordea

Otsailak 4, zapatua SANTA AGEDA BEZPERA Musika Eskolako ikasleen kalejira11:00etan herritik zehar

Ant: Musika Eskola

Abesbatza eta txistulariek kalejira19:00etan herritik zehar

Ant: Ezoziko Ama Abesbatza

Santa Eskean baserriz baserri,Unai Gaztelumendi bertsolariarekin 8:30ean Iratxo goxodenda paretik

Otsailak 5, domeka

UMEENTZAKO ZINEA“Ice Age 3. Dinosauroaren jatorria”Zuz: C. Saldanha. AEB 200917:00etan Zinean

Ant: Atxolin IGE

Otsailak 10, barixakua

HELDUENTZAKO ZINEA“Urteberri on, amona!”Zuz: Telmo Esnal. Euskal Herria 201122:15ean Zinean

Ant: Udaleko Kultura Batzordea Iturria: Plaentxi H.I.

Iturria: Amaia Argarate

10 kirola

Fit-boxing eskolak hasi dira kiroldegianKontakturik gabeko arte

martzialak eta musika uztartzen dituen kirol jardue-ra da Fit-boxinga, kiroldegiak eskaintzen diharduen aurten-go berritasun nagusia. Eskolak astelehen eta eguaztenetan dira, 18:30etik 19:30era. Spinningak jarduerarik arrakastatsuena iza-

ten jarraitzen du, 55 herritarrek eman dute izena eta Pilatesek ere arrakasta handia du, 35 la-gunek praktikatzen dute. Kirol-degiko abonua %12 igo bada ere, 618 abonatu daude aurten. Izena emateko eta informazio gehiago 943 75 24 66 telefonoan.

EMAITZAK

peLoTaXala – Laskurain 22Titin III – Merino II 16

Xala – Laskurain 22Saralegi – Begino 6

Atxotegi – Irureta 22Azpiri – Landaburu 17

Atxotegi – Aldape 22Malas – Castillo 19

Atxotegi – Aldape 12Urbieta – Zubiri 22

FuTBoLaSora (Erreg. Pref.) – Ordizia 2-2Sora (Erreg.) – Irauli 1-1Sora (Jub.) – Vasconia C.D. 1-5Antzola – Sora (Kad.) 0-1Sora (BHI mutilak) – Beasaingo K.E. 5-9Aloña Mendi K.E. – Sora (BHI neskak) 6-0Arizmendi – Sora (1. Alebin-Benj.) 0-2Aloña Mendi K.E. – Sora (2. Alebinak) 2-1Anaitasuna F.T “B” – Sora (Erreg. Pref.) 2-0Sora (Erreg.) – Trintxerpe-Azkuene “B” 2-3Behobia – Sora (Jub.) 4-2Sora (Kad.) – Aloña Mendi “B” 2-3Santa Teresa IK – Sora (BHI mutilak) 14-5Sora (BHI neskak) – Arizmendi 1-4

AGENDA

peLoTaGaur, 20:30ean Hendaian (etb1) Xala – LaskurainOlaizola II – Beroiz

Zapatua 28, 16:30ean Elgetan Atxotegi – IruretaEtxeberri – Alberdi

FuTBoLaZapatua 28, 17:00etan Ezozin Sora (Erreg. Pref.) – Zestoa K.B.

Zapatua 28, 15:30ean IraetanZestoa K.B. – Sora (Erreg.)

Domeka 29, 17:00etan Ezozin Sora (Jub.) – Hernani C.D.

Domeka 29, 11:00etan EzozinSora (Kad.) – Arizmendi K.E.

Zapatua 28, 10:00etan EzozinSora (BHI mutilak) – San Patricio

Zapatua 28, 10:00etan EzozinSora (BHI neskak) – Bergara K.E.

2012-01-27

Atxotegi Euskal Herriko Pilota Ligan zuten Azpiri eta Landaburu biko-tearen kontra. Elgetako norgehia-gokan Aldape izan zuen bikote Atxotegik, Malas eta Castillo biko-tearen kontra 22-19 irabaztea lortu zuten. Aste honetan Tolosan lehiatu du eta oraingoan ez du hainbesteko zorterik izan. Aldape bikote, 12-22 galdu zuten Urbietak eta Zubirik osatutako bikotearen kontra. Hu-rrengo lehia zapatu honetan izango du, arratsaldeko 16:30ean Elgetako pilotalekuan. Atxotegik eta Irure-tak, Etxeberri eta Alberdi Bera taldeko bikotearen aurka neurtu-ko dituzte indarrak.

Emaitza ezinhobeak lortzen dihardu Aitor Atxotegik urte

hasieran hasi berri den Euskal He-rriko Pilota Ligan. Lehen partida Elorrixon jokatu zuen Irureta atze-lariarekin batera eta 22-17 irabazi

Ukaldi Judo Taldea Eibarren

Urteko lehen txapel-keta izan zuten he-

rriko judoka gazteek urtarrilaren 17an

Eibarren. Kalamua Judo taldearekin

batera, Ukaldi Judo Taldeko Unai Joakin,

Anton Akizu, Unai Iribar, Kai Dessert, Jo-

kin Iribar eta Miguel Astigarraga gazteek

hartu zuten parte.

Spinning: astelehen eta eguaztenetan, 14:45ean eta 19:00etan. Martitzen eta egunetan, 10:30ean, 19:00etan eta 20:00etan

Aerobik: astelehen eta eguenetan, 9:00etan

3. adina: astelehen, eguazten eta barixakuetan 10:00etan

Fit-boxing: astelehen eta eguaztenetan, 18:30ean

Pilates: astelehen eta eguaztenetan, 19:30ean. Martitzen eta eguenetan, 9:30ean eta 18:15ean

GAP-BOSU: martitzen eta egunetan, 19:15ean eta 20:15ean

Karate: martitzen eta eguenetan, 19:30ean

Dantza: barixakua, 20:30ean

Aquagym: martitzen eta eguenetan, 14:30ean

Igeriketa helduak: martitzen eta egunetan, 19:15ean

Igeriketa haurrak: astelehenetik barixakura, 17:00etatik 19:15era

Iturria: Ana Elena Garcia

11 zerbitzuak

zorion agurrak

2012-01-27

Irabazlea: Ana Gil

Niko Mendia, mendi taldeko kidia da aurreko aleko argazkixan agertzen zana.

LeHiakeTa aurreko aLeko eranTzuna

Zein ageri da argazki honetan?

Saria: Historia errepa-satzeko “Murgil” mahai jokoa.

deitu 943 75 13 04 edo e-mail bat bidali ezazu [email protected]

Eñaut Valderrey Otsailak 1ean urtebete! Zorionak poxpolo, etxeko guztien partez!

Zorionak Peio! Urtarrilan 21ian 6 urte egin dittuzu! Gure mutil haundixa zara! Asko maitte zaittugu potxolo!

Iosu Unanue Otsailan 6xan 22urte!Zorionak guapooo! Primeran ospatu eguna eta patxo haundi bat, lagunen partez!

Oharra: Lehiaketako irabazlia aukeratzeko zozketia alia etara eta hurrengo barixaku eguerdixan egitten da.

jaiotakoakMalen etxeberria OrMaetxea

hildakoakMercedes Olabarria ZabalO

Lorea Azkona eta Domentx Peris Urtarrilan 16xan eta 29xan 8 eta 7 urte!Zorionak bikote eta muxu haundi batmaitte zaittuegunon danon partez,bereziki Ander eta Laian partez!

Sabina Eizagirre eta Nahia Beristain Urtarrilan 14an eta 25ian 2 eta 65 urte! Zorionak eta muxuak etxeko printzesa eta erreginari!

Jone Alberdi eta Olatz Alberdi Otsailaren 9xan 10 urte! eta Urtarrilan 20xan 9 urte! Zorionak eta muxu banaetxekuen partetik!

argazki zaHarra

Gaztetxia, “Juventud GonzaGa” zanian

12 harpasuak

Erretratu hau XX. mendian erdialde inguruan jaso zeban Angel Bolunburuk “Biribiltxok”, herriko argazkilari autodidaktiak. Egun Gaztetxia moduan ezagutzen dan eraikina, bere sasoian “Juventud

Gonzaga” moduan funtzionatzen zeban. Lokal parrokiala zan eta bi zatitan zeguan banatuta: goixan mutilak jarduten zeben eta neskak behian. Argazkixan, bertan parte hartzen zeben neska-mutilak ageri dira, herriko agintari, guardia zibil eta abadiakin.

Itur

ria:

Bir

ibilt

xo /

Kon

trar

gi A

rgaz

ki K

olek

tiboa

2010-09-17

Josefina Pardo ranero

2011kO urtarrilaren hOgeita hiruan

i. urteurrena

Mercedes olabarria Zabalo

2012kO urtarrilaren 20an

hil Zen 92 urte Zituela.

“Ez nau beldurtzen egunsentianarnas zuridun izotzak

nun dirudien bizirik gabenatura zabal hilotzak ,

eguzki eder joan guztianargia baitu bihotzak ,

eta begien mila ernegaiiraganaren oroitzak.”

Jaio ginen bizi geraEz dugu ezer eskatzen, Zuk irakatsitakuakin

Danok alkarri maittatzenHabanera doinuakinAlai egongo zarala

Orain Aittittakin zarelakoBeti izan zaran bezala

maite zaitugunok

Asko maitte zaittugu Amama

Zure eskuzabaltasunak, irribarreak eta begirada zintzuakpizturik iraungo dabe gure bihotzetan,

JAVIER ELORZA “Armak ibaixan zihar

garraiatzen ziran”