Pil-Pilean 247

Click here to load reader

  • date post

    08-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    256
  • download

    0

Embed Size (px)

description

Jaietako ekitaldi potoloenak jasotzen dituena. Lorea de Castrori elkarrizketa.

Transcript of Pil-Pilean 247

  • soraluzekohamabostekaria 247. alea2011ko uztailaren 1ean

    Entzutekuak: Lorea de Castrori elkarrizketaKultura: Jaien aurreko giroa berotzeko lipdub-a grabatuko da bihar

    Diru gutxiago, ilusio gehiago

  • Egia da latz eta garratzGotzon Garateren atsotitzak

    Goguan hartzeko

    1 ataiko berbak

    2011-07-15

    Apa Gorka, Hasi al dozu udia bihar dan moduan? Eguzkixa zeruan eta txapela buruan? Badirudi matematikaz berba egittia nahi dotela oin-guan, baina ez, klase horrek aspaldixan ahaztuta dauzkat. 2016: Donostiak 2016ko Europako kulturan hiriburua izatia lortu dau. Zorionak, zela ez, donostiar danei, (Gorka, zuri be bai?) eta proiektu horretan lanian ibili diran dane-ri. Gauza ona dala pentsatzen dot, hirixan-dako, eta batez be hirittarrentzako. Baina, ezin dot burutik kendu proiektuan gastatu dan olatu energia horren prezixua zein ete dan nik neuk, Donostian bizitta, ba-dakit kultura programa zabala daukala: egunero dago kontzerturen bat, antzezla-nen bat baina kultura falta pentsatzen jata udal liburutegixak daukan ordutegi mugatua, domeketan itxitta, jaiegunetan itxitta ezin konparatu leike hau Europako beste hiri batzuekin Eta aldi berian, ezin dot burutik kendu, portal azpixan trenbidera begira lo egitten dabezenak kulturaz gose baino, bokadilo gosez bizi dirala. Ezin dot burutik kendu, goizeroko eszena, udaltzainek kasik osti-koka euren logela inprobisatutik atera-tzen dittuenekua. 2371: Gorka, ba al dakizu zein izan dan INEn arabera lelengo urteko Euskadiko batazbesteko soldatia? 2371euro! Bataz-bestekua hori bada, pentsatu batzuk zen-bateko soldatia dauken, ezer kobratu barik daren langabetuen aldian! Hamen pastela partitzen dabizenak ez dabe geometriaz askorik ikasi Izan deixela 2016ko urtia, 2000 euruen urtia, pastela ondo elkarbanatuta, elkarbizitzan iok goserik izan ez dei-xan kultura gosez bizitzia tristia da, baina gosez bi-zitzia oindiok tristiaguaEskumuiak Gorka!

    Ieupala Eguzkie, aspaldiko!Itxura danez zeu be zoriondu egin biharko zai- ttut orduan, ezta? Behintzat zergak ordainduko dittuzu eta bere burua hain elegantetzat daukan Donostian. Nahiko leuke hala eta guztiz Donos-tiak, nahiz eta hainbeste zubi ponpoxo izan, bi

    aldetarako zirkulaziua, kotxiendako aparkamentuak eta semaforua (lehen), itturrixa eta era berian oin peatonalta-suna daukan zubixa eukitzia, alajaina! Horrekin, Europar hirittartasuna ez, herrittartasun mundiala Plaentxiak, dedio!!! Dana dala, 2016ko Donostiako Europar hirittartasun horrek be ba-dauzka bere detaile kuriosuak. Garbi-xena honakua: prezixuek bere horre-tan aguantatzia kostatuko jakula, eta azkenian herrittarrok pagatu biharko dogula gure poltsikotik Donostia 2016-xan Espainian ordezkari izatia Euro-

    pan (bai, Espainian ordezkari, hamaika ikusteko jaixotakuak gara). Baina bueno, txapela buruan

    eta ibili munduan. Behintzat kanpotik etortzen diraneri geure kultura era-kustia izango dogu. Nahiz eta igual gehixegi gustatu ez; baitakizu Euskal Herrixan ja ja eta ji ji asko, baina jo jo gutxi. Gaurkotasunera bueltatuz, Santa Ana jai usaina hartzen hasitta najaon aspaldixan eta bertan elkar ikusi ezkero bakailao zatitxo bat eskeiniko dotsute-lakuan (espero dogu aurten ya bakailao txapelketan tongorik ez izatea), agur

    bero bat Eguz! Aaaahh, eta bai Donostian, bai-ta Plaentxia eta Euskal Herriko leku askotan, ia Pirritx eta Porrotxen Irrien Lagun-en doinura dantzatzerik daukagun: Irri egin dezagun, etor zaitez gurekin, BILDU gure festara. Elkartasuna da, etorkizunaren azebeze, gure indarrak batuz eta irri egiten ikasiz

    2016 eta 2371

    Herrittarrok pagatu biharko dogu Donostia

    2016xan Espainiako

    ordezkari izatiaGorka Prieto

    Kultura falta pentsatzen

    jata udal liburutegixak

    daukan ordutegixa

    Eguzkie Aldazabal

    GORKA PRIETOEGUZKIE ALDAZABAL

  • Nazkatuta gaude, azken hilabeteetan lapu-rreta ugari jasan ditugu gaztetxean. Az-kena, duela bi aste (dirua eta gauza baliotsuak eramanez). Gainera, lapurtzera sartu diren az-ken honetan beheko pisuko leihoa eta barruko bi ate hautsi dizkigute.

    Lapurrak gaztetxetik

    kanpora!

    Ez dugu ulertzen nola lapur daitekeen hemen, gaztetxea herriko gazteek autogestionatutako leku bat izanik. Gure esfortzu eta izerdiz hila-beteetan eraikitakoa norbaiten berekoitasunak suntsitzea ez da justua. Lapurtu lapurrei!

    Soraluzeko gazte asanblada.

    SORALUZEKOUDALA

    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

    Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea. Errabal kalea 15- 1., PK 27 20590 Soraluze, Gipuzkoa Telefonoa: 943 75 13 04e-maila: [email protected] Erredakzioa: Leire Iturbe eta Miren Narbaiza Erredakzio batzordea: A. Unamuno, E. Unamuno eta A. Madrid, L. Iturbe eta M. Narbaiza Publizitatea: Ane Larreategi Logotipoa: Pablo Galarraga eta Silvio Vaz Disei-nua: Silvio Vaz Maketazioa: Iigo Uribetxebarria Inprimategia: Gertu Koop. Banaketa: Pil-pilean Ekoizpena, 2.000 ale I.Z.K.a: G20696563 Lege-gordailua: SS-537-2.000

    Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntza jasotzen du euskara bultzatzeko.

    Pil-pilean Kultura Elkarteak ez du bere gain hartzen aldizkariko esanen eta iritzien erantzunkizunik.

    2 zeuk esan

    2011-07-15

    gutunak

    OHARRA:

    Datorren alea oporren aurreko azkena izango da eta Santiago-Santa jaietako argazkiekin

    osatuko dugu; zorion agurrei eta eskelei dagozkien tarteak bakarrik mantenduko dira.

  • Noiz bueltatu bihar zara Joseba? Jaixetarako ama-ma Gabonetatik pentsamen-du igualari bueltaka Jaixak beti izan dira helburu, eta oin kanpuan bizi naizela, gehixa-go. Hainbat oroitzapen gorde-ta nere buruan, oin akordatuz gero, barretxo bat ateratzen jata herriminakin lotuta. El balance!, zezenak apurtuta-ko fraka barrixak, futbito eta pelota txapelketak, gauerdiko dantzaldixak, errekara ostera-txua uran sakoneria zein dan apustuak egitteko, goizeko 5etan eta zerbezia eskuan..., barriak! Beti dago zer kontatu ezta? Norberak jaixetan pasa-tako anekdotan bat kontatzen hasi ezkero, Pil-Pilean bat bai-no gehixago beteko genduke! Herrixan sena erakusten dogu festa egunetan, gehixago edo gutxiago parte hartzen, kultu-ra oso ezberdinetan bizi gara-nondako are espezialagua egi- tten. Eta zirrara hori, harrota-sun hori, jendiak, herrittarrok transmititzen dogu, egutegixan beti gorriz markatuta daren egun horrek datorren urtera arte ahaztezin bihurtuz. San-tiago - Santa Ana zoriontsuak Plaentxi!!!

    bittartetik

    Joseba ExpositoHarrotasunez

    2011-07-15

    (entzutekuak)))) )Lorea de Castro, Kultura eta Berdintasun sailetako batzordeburua

    Lorea de Castro Kultura eta Berdintasun sailetako batzor-deburua da ekainaren 29a ge-roztik. 26 urteko gazteak ilusio eta emozioz jaso du kargu be-rria, Santiago Santa Ana fes-ten atarian gainera.

    Zein izango da zure betebihar nagusixa?

    Batetik gainontzeko talde po-litikuekin eta herrittarrekin ba-tera herriko kultura ahal doten eta onduen garatzen eta susta-tzen ahaleginduko naiz eta bes-tetik, herrittarrak egitten di- ttuen kultur ekimeneri bultza-dia emotia be bada nere lana.

    Soraluzen kultura osasuntsu dago?

    Herrixan dittugun talde eta eragiliak urte osuan dare mar-txan eta hori txalotzekua da. Ekitaldi asko herrittarrak herri-xandako antolatutakuak dira, herriko kulturgintza aktibo da-guan seinale.

    Zela sustatu leikez kultur ekitaldixak krisi sasoiotan?

    Irudimena erabiliz eta gogoz ekinda. Dirua ekitaldixak an-tolatzeko garrantzitsua bada be, ilusioz eta gogoz lanera-ko prest daguan taldetxo bat egonda, kulturak aurrera egin-go dau. Soraluzen zorionez jende asko dago lanerako gogoz!

    Aurtengo jaixak zela biziko dittuzu?

    Galtzagorrixa be banaiz eta urteroko kalejiran parte har-tuko dot txarangiakin. Zine-gotzi izatiak nere bizipenetan eragina izango dabela bada-

    kit. Jaixak ondo etaratzeko ar-duria izatiaz gainera, prestake-ta lanetan burubelarri murgil-du gara eta murgilduko gara. Aurtengo jaixak intentsuki bi-ziko dittut, gau eta egun kalian, jaixak dauken haundittasunaz ohartzen.

    Antolakuntzan egon dan parte hartzia ai- ttatzekua da, ezta?

    Bai, aurtengo aurre-kontua 55.000 eurokua izan da, iazkua baino nabarmen txikixagua. Antolakuntza lanetan, oste-ra, inoiz baino jende gehixagok jardun dau, eta horren emaitza izan da lortutako ekitaldi ze-rrendia. Zoriontzeko moduko lana egin da!

    Jaixak herrittik herrixandako, zer da zuretzat?

    Neretzat jaixak partehartzai-liak izan bihar dirala oihukatzen dau esaldi horrek. Jai herrikoiak, lan danak eta poztasuna herritta-rren artian banatzen diran jaixak. Herrittarrak ikusle soilak ez iza-tia, partehartzailiak be bihurtzia.

    Aurten gau

    eta egun egongo naiz jaixetan

    3 fiua

  • 4 zer berri

    Kanpandorreko erlojua konponduta Kanpandorreko erlojua nahiko nahastu-ta ibili da azken asteotan baina martitze-na geroztik ordua sinkronizatuta du. Luis Gomez abadeak jakinarazi du erlojuaren akatsa sistema berriaren ondorio izan dela, mantenurako errezagoa dena. Kon-ponduta dago kanpandorreko ordularia.

    Tapoiak birziklatzeko kaxa berria Iratxo goxodendan tapoiak birziklatze-ko aukera dago, denda kanpoan jarri duten kaxa berrian. Kasu honetan ta-poiekin jasotako dirua burmuineko pa-ralisia duen Eskoriatzako gazte baten-tzat izango da, gurasoak lan gabe geratu dira eta gazteak behar dituen material berriak erosteko (aulkia, komunaren konponketa) erabiliko da.

    Udal zerbitzuetako udako ordutegia Udal zerbitzuetako eraikinak zabalik mantenduko dira abuztu osoan, jai egun seinalatu batzuk izan ezik. Udaltzainek urte osoko ordutegi berbara mantenduko dute abuztuan ere , 07:00etatik 21:00-ra astegunetan eta asteburuan 08:30e-tatik 20:30ak arte. Santiago Santa Ana jaietan ere normaltasunez lanean jardungo dutela aipatu dute. Udaletxea berriz Santiago Santa Ana jaietan bi egunez egongo da itxita,