Petunia

7
1. EGUNA: Gaur klasean emandako lata ireki dut, beheko papera kendu diot eta urez betetako ontzi bat prestatu dut. Ondoren, lataren barruan dagoen plastikoa ireki eta haziak hartu ditut. Haziak plastikotik atera eta lurraren barruan sartu ditut.

description

aritzek petuniarekin egin duen lana

Transcript of Petunia

Page 1: Petunia

1. EGUNA:

Gaur klasean emandako lata ireki dut, beheko papera kendu diot eta urez betetako ontzi bat prestatu dut.

Ondoren, lataren barruan dagoen plastikoa ireki eta haziak hartu ditut.

Haziak plastikotik atera eta lurraren barruan sartu ditut.

Hori egin eta gero, ur ontzia hartu eta ura botatzen hasi naiz, beheko zulotik ura ateratzen ikusi dudan arte.Azkenik egongelan utzi dut 15ºC baino gehiagoko tenperatura egiten duelako eta eguzkiak jotzen duelako.

Page 2: Petunia

2. EGUNA:

Gaur bazkal ostean, landarea zegoen tokira hurbildu naiz pixkatxo bat haziko zela pentsatuz. Baina ez da horrela izan, ez da milimetro bat ere hazi. Itxaron beharko dut.

3. EGUNA:

Gaur begiratu dudanean, gauza txuri bat ikusi dut lurrean barna eta bolatxo antzeko bat zeukan. Agian landarearen zatitxo bat izan ahal dela uste dut.

5. EGUNA:

Duela bi egun atera zen bolatxoa ireki da gaur eta hortik aterako da landarea.

8. EGUNA:

Bolatxotik landarea hazten hasi da eta zurtoina ikusten zaio.Orain beste bi bolatxo berri ikusten zaizkio eta hortik ere landarea haziko dela uste dut.

9. EGUNA:

Gaur aldaketa ugari izan dira: bolatxo bat irekitzen hasi da, betea jadanik ireki egin

Page 3: Petunia

da eta 2,5 cm-ko altuera du eta azkenik, beste landare handiak 7,5 cm-ko altuera du!12. EGUNA:

Aurreko egunetik gaur arte aldaketak izan dira:Lehendabizi, hazi egin dira (10cm eta 5cm).Bigarren, jadanik lau landare daude (nahiz eta bi txikiak izan).Hirugarren, bi landare handietatik, bakoitzeko bi adartxo hazi dira. Azkenik, landare handiak zuen punta berdea ireki egin da.

14. EGUNA:

Landareen hostoak irekitzen hasi dira eta handitu dira baita ere.

15. EGUNA:

Gaur argazkia atera behar nionean nahigabe ontzia erori egin zait baina eroritako lurra sartu diot eta landarea berriz ureztatu dut, ura ere erori baita.Hala ere, landareak hazten eta hostoak irekitzen jarraitzen du.

Page 4: Petunia

16.EGUNA:

Landareak handitzen eta gehiago zabaltzen doaz.

17.EGUNA:

Gaur bost hosto handi ikusten dira eta landareak geroz eta altuago daude: handiena 10cm da altu, 7cm-ko beste bi daude eta 3cm-ko bat.Lau landare daude eta bosgarrenaren zurtoina ikusi ahal da baina oso txikia da.

19.EGUNA:

Bi landare handi daude jadanik, irekitzen dagoen bat baita ere dago eta laugarren landare txikiak bolatxoa du eta hortik hostoak aterako dira. Landare handiena bitan zatitu da eta erditik puntatxo bat ari zaio ateratzen.

22. EGUNA:

Landareak hazten doaz eta landare handienean ateratzen zen puntatxoa ireki eta hosto berria atera da. Beste bigarren landare batek ere puntatxoa du eta laster irekiko dela uste dut.

Page 5: Petunia

26. EGUNA:

Landare handienaren hostoa guztiz ireki da eta gainerako landareak irekitzen eta hazten doaz.

29. EGUNA:

Landare handiena ez da handitu baina gainerako lauak oso azkar hasi dira hazten. Landare altuenean lau adartxo daude, bigarrenean ateratzen ari zen hostoa ireki eta hortik beste puntatxo bat atera da, hortaz lau adartxo daude, hirugarrenean bi adartxo daude oraindik, laugarrenean bi adartxo zeuden eta handik hostoa ireki zen eta

ondoren handik beste bat ari da irekitzen eta azkenik bosgarrenean bi adartxo zeuden eta beste bat ari da ateratzen. Osotara 17 adartxo ikusi ahal dira!

32. EGUNA:

Gaur landareari buruz idazten dudan azken eguna da. Eguerdian etxera itzuli naizenean, landareari argazkia ateratzeko asmoa nuen baina landarea apurtu egin da! Etxeko garbitzaileak nahi gabe (edo hori espero dut) landareari erratzarekin eman eta zurtoina apurtu egin dio. Hala ere apurtutako zatia beste pote batean sartu dut ea sustraiak ateratzen zaizkion ikusteko baina ez dut uste hori gertatuko denik, nahiko ustela dagoelako.