PERTSONAIA MITOLOGIKOAK (Euskal mitologia)

2
MARI Euskal mitologiako jeinu garrantzitsuena da, beste jeinu guztien buruzagia. Lurraren pertsonifikazio andrazko honek, jaungoiko zerutiarrak iritsi aurreko herri matriarkalek gurtzen zuten mito lurtarren zentzuak ditu. Naturaren osagai guztien erregina da. PERTSONAIA MITOLOGIKOAK: TARTALO Begi bakarreko gizon erraldoia da jeinu gaizto hau, lanbidez artzaina. Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek, eta, hori dela eta, izua eragiten du Euskal Herriko zenbait bailaratan. BASAJAUN Bere izenak dioen bezala, ‘basoko jauna, jaun basatia’ dugu jeinu ezagun hau. Basoaren sakonean edo leku garaietan dauden haitzuloetan bizi da Basajauna. Pertsonaia honek gizon handi eta izugarri baten itxura du. Gorputza ilez estalia du, adatsa belaunetaraino iristen zaio, eta aurpegia, bularrak eta sabela ia guztiz tapatzen dizkio. Oinetako bat gizakienaren modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago. Jeinu hau basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da, bereziki.

Transcript of PERTSONAIA MITOLOGIKOAK (Euskal mitologia)

Page 1: PERTSONAIA MITOLOGIKOAK (Euskal mitologia)

MARIEuskal mitologiako jeinu garrantzitsuena da, beste jeinu guztien buruzagia. Lurraren pertsonifikazio andrazko honek, jaungoiko zerutiarrak iritsi aurreko herri matriarkalek gurtzen zuten mito lurtarren zentzuak ditu. Naturaren osagai guztien erregina da.

PERTSONAIA MITOLOGIKOAK:

TARTALOBegi bakarreko gizon erraldoia da

jeinu gaizto hau, lanbidez artzaina. Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek, eta,

hori dela eta, izua eragiten du Euskal Herriko zenbait bailaratan.

BASAJAUNBere izenak dioen bezala, ‘basoko jauna, jaun basatia’ dugu jeinu ezagun hau. Basoaren sakonean edo leku garaietan dauden haitzuloetan bizi da Basajauna. Pertsonaia honek gizon handi eta izugarri baten itxura du. Gorputza ilez estalia du, adatsa belaunetaraino iristen zaio, eta aurpegia, bularrak eta sabela ia guztiz tapatzen dizkio. Oinetako bat gizakienaren modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago. Jeinu hau basoaren eta naturaren zaindaria da. Artaldeen babeslea da,  bereziki.

Page 2: PERTSONAIA MITOLOGIKOAK (Euskal mitologia)

LAMIAJeinu honek emakume eder baten itxura du

gorputzaren erditik gora, eta hankak oiloarenak, ahatearenak, nahiz ahuntzarenak bezalakoak ditu. Aldiz, kosta aldean, gorputz

erditik behera arrain tankera hartzen dute. Lamien zereginen artean honako hauek

zeuden: artilea haritu; trikuharriak, etxeak eta elizak eraiki; eta arropak garbitu. Baina asko atsegin du urrezko orrazi batekin bere

adats ederra orraztea, erreka bazter edo urmahel batean. Haitzuloetan edo erreka

putzuetan nahiz urmaeletan bizi ohi da.

SORGINJeinu honen eraginez, sorginduak dauden pertsonei ere sorginak deitzen zaie. Gehienetan emakumezkoak dira, dohai bereziak dituzte, eta gaiztakerietan jarduten dute. Emakume hauek taldean dihardute, eta, data jakinetan, gauez ospatzen dituzten batzarretara joaten dira hegan. Gizakiaz gaindiko dohain hori lortzeko, ukendu batez igurzten dira, eta esaldi hau esaten dute: Sasi guztien gainetik eta odei guztien azpitik. Sorginen bilkura horiei akelarreak deitzen zaie, eta jatorria, Nafarroan, Zugarramurdin dago, sorginak biltzen ziren Akelarre edo ‘akerraren larrea’ delako barrutian. 

AKERBELTZAker beltz baten itxurako jeinua da hau. Etxe-abereen zaindari eta sorgin nahiz aztien buruzagi azaltzen da. Ezaugarri onuragarriekin agertzen zaigu batzuetan, eta beste zenbaitetan bere alde iluna erakusten digu. Alde ona erakusten duenean Mariren antzeko dohainekin agertzen zaigu, eta zenbait jeinuren nagusia edo buruzagia da.