Persia

2
Antzinaroaren inperiorik handiena izan zen. Une gorenean, inperioak ia 8 milioi km. zituen. Ziro Handiak eraiki zuen inperioa hiru kontinentetan zabaldu zen: Asia, Afrika eta Europa. Alexandro III.a Mazedoniakoak K.a. 330 inguru inperioa inbaditu eta desegin ondoren, banatu eta Ptolomeotar Erresuma eta Seleukotar Inperioaren artean banatu zen. Haren lurraldeak zibilizazio helenistikoaren zati bat izan ziren. Inperioa berriro eratu zen partiar eta sasaniar aroetan. Asiar iturriei kasu egitera, badirudi K.a. 900 alderako bazirela egungo Iran inguruan jatorri eta hizkuntza askotako pertsona taldeak. Behi, ahuntz eta, batez ere, zaldi zaintza zuten bizibide eta , nor bere lurraldean finkatu ahala, baliabideak ugalduz eta hobetuz joan ziren. Handia izan zen pertsiar inperioko lehen erregea , K.a. 550an garaitu baitzuen Astiages, mediar inperioko azken erregea. Ordutik aurrera bat egin zuten mediarrek eta pertsiarrek akemenestarren gidaritzapean, dinastia horretakoa baitzen, hain zuzen ere, Ziro II.a. Gero Anatolia osoa okupatu

Transcript of Persia

Page 1: Persia

Antzinaroaren inperiorik handiena izan zen. Une gorenean, inperioak ia 8 milioi km. zituen. Ziro Handiak eraiki zuen inperioa hiru kontinentetan zabaldu zen: Asia, Afrika eta Europa. Alexandro III.a Mazedoniakoak K.a. 330 inguru inperioa inbaditu

eta desegin ondoren, banatu eta Ptolomeotar Erresuma eta Seleukotar Inperioaren artean banatu zen. Haren lurraldeak zibilizazio helenistikoaren zati bat izan ziren. Inperioa berriro eratu zen partiar eta sasaniar aroetan. Asiar iturriei kasu egitera, badirudi K.a. 900 alderako bazirela egungo Iran inguruan jatorri eta hizkuntza askotako pertsona taldeak. Behi, ahuntz eta, batez ere, zaldi zaintza zuten bizibide eta , nor bere lurraldean finkatu ahala, baliabideak ugalduz eta hobetuz joan ziren. Handia izan zen pertsiar inperioko lehen erregea , K.a. 550an garaitu baitzuen Astiages, mediar inperioko azken erregea. Ordutik aurrera bat egin zuten mediarrek eta pertsiarrek akemenestarren gidaritzapean, dinastia horretakoa baitzen, hain zuzen ere, Ziro II.a. Gero Anatolia osoa okupatu zuen, eta sortalderantz Indoraino hurbildu zen. Geroago Babilonian sartu zen. Dirudienez, ohiz kanpoko gizona eta buruzagia izan zen. Oso pertsonaia gutxik bildu dute gizadiaren historian hark bezainbateko estimua, hala elezaharretan nola historian. Guduan hil zen, eta haren ospe ona biribildu baizik ez zen egin: buruzagi

Page 2: Persia

noble, ausart, lasai eta bakegile gisa geratu zen gizakien oroimenean. Haren seme kanbisesek Egipto hartu zuen mendean K.a. 525ean, hura atzerrian zen bitartean Gaumata aztiak beretu zuen pertsiako tronua. Kanbises bidean hil zen, bere inperioa berreskuratzera zetorrela.

Bai Pasargada eta bai Susa pertsiar espirituaren eta handitasunaren erakusgarri bikainak diren arren, Persepolisen gauzatu ziren hobekien akemenestar artearen bertute eta ontasun guztiak.