Periodico parte zaharra_eu

10
Auzoa egin dezagun! ¡Hagamos barrio! Udalak auzoetan, herritarrok eguneroko bizitza egiten dugun guneetan, izan nahi du, elkarlana errealitate bihurtzeko, aktibitatea sustatu komunitatearen mesederako eta partaidetza eraldatzailea erdiesteko. Horretarako jarri zen abian Auzo eta herriak Donostia Indartzen! ekimena. Nola ikusten dugu gure auzoa? Zer lehentasun ikusten ditugu? Zer proposatzen dugu interes kolektiboari erantzuteko? Galdera hauen inguruan lan egin dugu auzo eta herri bakoitzeko batzarretan parte hartu duten pertsonekin. Hauek argazki bateratu bat osatu, proposamen zehatzak egin eta lehentasunak markatu dituzte. Azken hilabete hauetan proposamen hauek aztertu eta erantzuna emateko udal teknikari eta arduradun politikoak lanean egon dira. Jada informazio hau ezagutu dezakezu! PARTE ZAHARRA Gune Publikoen Okupazioa Desoreka dago bereziki ostalaritzaren jarduera pribatua eta espazio publikoen artean. Auzotarrek bizitzeko dituzten espazio publikoak gero eta murritzagoak dira. Horren adibide: • Gero eta terraza gehiago dago auzoan, eta auzokoek gero eta zailtasun gehiago dituzte: etxetik ateratzeko, jende helduak ibiltzeko... Adib. San Joan kalean, San Bizenten eta abar. • Terrazen ordutegiak ez dira betetzen eta aulkiak sartu ere ez dituzte egiten maiz. • Auzoan esertzeko dauden leku bakarrak terrazak dira, adib. Konstituzio plazan ez dago eserlekurik, San Telmon ere ez... • Karga/deskargan dabiltzan ibilgailuek eta abarrek oinez ibiltzeko arazoak sortzen dituzte. • Plazak ere noiznahi saturatuta daude, beste arrazoi batzuen artean jaiak hemen egiten direlako. Proposamena Udaletxeak neurriak hartzea auzotarrek auzoan eseri, ibili, jolastu eta egoteko guneak izateko, espazio publikoa handitzeko. Hartu daitezkeen neurriak: Eserlekuak eta iturriak jarri. Terrazak “neurtu”. Baimenak betearazi. Ordutegiak zaindu... Hiri mailako jai guztiak ez ospatzea Parte Zaharrean. Erantzuna Arazo hau konpontzeko, beharrezkoa da modu orokorrean aztertzea, eta beraz, departamentuen arteko lan bat eskatuko du (Mantentze-lanak, Jarduerak, Udaltzaingoa eta Ondarea, gutxienez) Espazio publikoaren okupazioaren ikuspegitik bereziki aztertzen hasi gara, neurri batean horri irtenbide bat ematen ahalegintzeko. Martxoaren amaieran, bilera bat izan genuen Parte Zaharrean Bizi Elkartearekin eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin, eta berriro ere agerian geratu ziren terrazen okupazioaren inguruan bizilagunen eta ostalarien artean dauden desadostasunak. Gutun bat bidali dugu eta, bertan, bi aldeei eskatzen diegu, dauden desberdintasunen berri jakinda, adostasunerako espazio bat bilatzeko proposamen zehatzak aurkeztu ditzatela. Uda gainean dugula eta, azken data bezala ekainaren 15a jarri dugu, jasotzen ditugun proposamenak landu eta ekaina amaitu baino lehen arazoa konpontzeko bilera baterako deia egiteko asmoz.

description

Parte Zaharra. Auzoa egin dezagunAuzoak eta Herriak Donostia indartzenProposamenei erantzunak

Transcript of Periodico parte zaharra_eu

Page 1: Periodico parte zaharra_eu

Auzoa egin dezagun!¡Hagamos barrio!

Udalak auzoetan, herritarrok eguneroko bizitza egiten dugun guneetan, izan nahi du, elkarlana errealitate bihurtzeko, aktibitatea sustatu komunitatearen mesederako eta partaidetza eraldatzailea erdiesteko.

Horretarako jarri zen abian Auzo eta herriak DonostiaIndartzen! ekimena.

Nola ikusten dugu gure auzoa? Zer lehentasun ikustenditugu? Zer proposatzen dugu interes kolektiboarierantzuteko? Galdera hauen inguruan lan egin duguauzo eta herri bakoitzeko batzarretan parte hartu dutenpertsonekin. Hauek argazki bateratu bat osatu,proposamen zehatzak egin eta lehentasunak markatudituzte.

Azken hilabete hauetan proposamen hauek aztertu eta erantzuna emateko udal teknikari eta arduradun politikoak lanean egon dira.

Jada informazio hau ezagutu dezakezu!

PARTEZAHARRA

Gune Publikoen Okupazioa

Desoreka dago bereziki ostalaritzaren jarduera pribatua eta espazio publikoen artean. Auzotarrek bizitzeko dituzten espazio publikoak gero eta murritzagoak dira. Horren adibide:

• Geroetaterrazagehiagodagoauzoan,etaauzokoekgeroetazailtasun gehiago dituzte: etxetik ateratzeko, jende helduak ibiltzeko... Adib. San Joan kalean, San Bizenten eta abar.

• Terrazenordutegiakezdirabetetzenetaaulkiaksartuereezdituzteegiten maiz.

• Auzoanesertzekodaudenlekubakarrakterrazakdira,adib.Konstituzioplazanezdagoeserlekurik,SanTelmonereez...

• Karga/deskargandabiltzanibilgailueketaabarrekoinezibiltzekoarazoak sortzen dituzte.

• Plazakerenoiznahisaturatutadaude,bestearrazoibatzuenarteanjaiak hemen egiten direlako.

ProposamenaUdaletxeak neurriak hartzea auzotarrek auzoan eseri, ibili, jolastu eta egoteko guneak izateko, espazio publikoa handitzeko. Hartu daitezkeen neurriak:

• Eserlekuak eta iturriak jarri. •Terrazak “neurtu”. •Baimenak betearazi.

• Ordutegiak zaindu...• Hiri mailako jai guztiak ez ospatzea Parte Zaharrean.

ErantzunaArazo hau konpontzeko, beharrezkoa da modu orokorrean aztertzea, eta beraz, departamentuen arteko lan bat eskatuko du (Mantentze-lanak, Jarduerak, Udaltzaingoa eta Ondarea, gutxienez) Espazio publikoaren okupazioaren ikuspegitik bereziki aztertzen hasi gara, neurri batean horri irtenbide bat ematen ahalegintzeko. Martxoaren amaieran, bilera bat izan genuen Parte Zaharrean Bizi Elkartearekin eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin, eta berriro ere agerian geratu ziren terrazen okupazioaren inguruan bizilagunen eta ostalarien artean dauden desadostasunak. Gutun bat bidali dugu eta, bertan, bi aldeei eskatzen diegu, dauden desberdintasunen berri jakinda, adostasunerako espazio bat bilatzeko proposamen zehatzak aurkeztu ditzatela. Uda gainean dugula eta, azken data bezala ekainaren 15a jarri dugu, jasotzen ditugun proposamenak landu eta ekaina amaitu baino lehen arazoa konpontzeko bilera baterako deia egiteko asmoz.

Page 2: Periodico parte zaharra_eu

Zarata KontrolaHainbat arrazoi direla medio, auzoan zarata handia izaten da egunez eta baita gauez ere, bizilagunen bizi-kalitatea asko murriztuz. Arrazoi horien artean daude:

• Auzoko gune jakin batzuetan pertsonek egiten dituzten oihuak direla-eta.

• Kamioiek botilak jasotzen dituztenean. • Zenbait tabernek ixteko ordutegiak betetzen ez dituztelako edo

kontzertuak antolatzen dituztelako ordutegiz kanpo, eta abar.

ProposamenaUdalak berak zarataren gaiarekin jarritako arauak betearaztea: ordutegiak, zaborra noiz eta nola atera, eta abar. Hartu daitekeen neurrien artean: udaltzain gehiago oihuak eta zarata kontrolatzek.

ErantzunaDiagnostikorako abiapuntutzat hartzen dugu zarata kutsadura mota bat dela eta Parte Zaharrean bizi diren pertsonek gainerakoek duten atsedenerako

eskubide berbera dutela. Hori esan ondoren, uste dugu zarata kontrolatzeko hartzen diren neurriek ez dutela Alde zaharraren berezko ezaugarrien, bere nortasunaren edo era guztietako jarduera eta jendeak erakartzeko bere gaitasunaren kaltetan joan behar. Oreka zail horretan, Udal Gobernu garen aldetik, Udaltzaingoarekin lanean jarraitzen dugu ordenantzen kontrolerako unitateak egiten dituen ikuskaritzak indartzeko, bai zarata eta bai tabernen itxiera-ordutegiak ere kontrolatzeko, edo, baita ere, esaterako, hondakinak ateratzea zaintzeko.

Beiraren bilketak nagusiki sortzen duen zaratari dagokionez, zatiki hori biltzeko metodo desberdinak aztertu ditugu, baina oraingoz ez dugu topatu iraultzean sortzen den zarata modu nabarmen batean eragozten duen metodorik. Halere, bilketaren ordutegia egokitzen ahalegintzen gara, eragozpen gutxien eragiten dizuena izan dadin.

Garbitasuna, Hondalinak

ParteZaharrazikinadagoetaospakizun-egunetanaregehiago.

Gai honetan atzera egin da: garbiketa-enpresak denbora gutxiago pasatzen duela auzoaren garbiketan, zabor-ontziak egin kendu dituzte (gaur egun ia ez daude), erabiltzen diren makinak ez dira egokitzen auzoaren ezaugarrietara (kale txikiak...), makinekin garbiketa eginda kristal txiki asko geratzen dira kalean (horrek duen arriskuarekin) eta abar.

Bereziki landu beharko litzateke gai hau alde zaharra turismo-erakargarri bat den heinean. ProposamenaAuzoaren garbiketa-modua auzoaren beraren ezaugarrietara egokitzea eta hobetzea (kale txikiak, jende asko...). Hartu daitezkeen neurriak:

• Zabor-ontzigehiagojarri. • Komunpublikoakjarri(jaiberezietanaregehiago),etaabar.

• Zaborrarengaiaberezikilantzea/aztertzeaauzoan(zeinenkonpetentzia den, modu posible desberdinak, sortzen duen zarata, auzoaren ezaugarriak...) eta neurriak jartzea.

ErantzunaHiriko Parte Zaharrean sortzen den jarduera kontuan izanik, bertako garbiketa-lanak beste inguru batzuetan baino zailagoak dira eta ahalegin handiagoa eskatzen dute. Nolanahi ere, zorroztasunez eta hiriaren gainerako auzoetako batez bestekoa baino

giza baliabide eta bitarteko tekniko askoz hobeekin egiten da hori. Ostalaritzaren pilaketa handia, oinezkoen trafikoa eta ekitaldien ugaritasuna dela eta, ezinbestekoa da bitarteko horiek erabiltzea eta, halere, saihestezina da une jakin batzuetan gainezkatuta egotea eta eragozpenak sortzea.

Egoera horri gehitu behar zaio inguru horretan, bai etxeetan eta bai saltokietan ere, sortzen den zaborra atez ate jaso behar izatea. Kaleak hain dira estuak, ezin baita barrualdean edukiontzirik jarri. Horrek kostu gehigarri bat du berarekin, eta kaleak garbi ez dauden sentsazioa eragiten du. Baina, egoera hori aprobetxatzeko eta garbitasun-sentsazioa areagotzeko, hobeto antolatutako atez ateko gaikako bilketa bat aztertzen ari gara Udal Gobernuan. Alde zaharreko bilketa-maiztasunak aprobetxatuz saltokietako hondakinak ere gaika biltzea izango litzateke, eta gero zerbitzu hori herritarrei zabaltzea. Ikusiko dugu norabide horretan joan gaitezkeen.

Egun jakinetan komunak jartzeko proposamenari dagokionez, egokia iruditzen zaigu. Festetan sortzen diren puntu beltzen mapa egiten ari gara dagoeneko. Bildutako datuak aztertu eta beharrezko neurri zuzentzaileak finkatzen ahaleginduko gara, kabina eramangarriak eta horiek erabiltzeko seinale egokiak jartzea ere barne hartuz. Urtez urte datu horiek eguneratu genitzake topatu ditugun hutsuneak hobetzen joateko.

Page 3: Periodico parte zaharra_eu

Elektromagnetiko Kutsadura

ParteZaharreankutsaduraelektromagnetikoa(Wifi,pikoantenaketaabar) oso handia da. Bretxan bi antena daude, “abuztuaren 31ko” kalean ere badaude.

ProposamenaGai honen gaineko ordenantza aldatzea, berria egitea.

ErantzunaUdal Gobernuak konpromisoa hartzen du legealdi honetan ordenantza bat egiteko pikoantenei eta telefonia-antenei buruz. Gaur egun Espainiako legediak ez du aitortzen eremu elektromagnetikoek

giza-osasunari kaltea egin diezaioketenik eta, ondorioz, hirigintza eta ingurumeneko irizpideak bakarrik hartzen ditu kontuan. Dena den, Europar Batasunetik datozkigun azken gomendioek prebentzio neurriak hartzeko eskatzen dute, nahiz eta gomendio horiek ez diren lotesleak. Gure aldetik, Donostiako Udaleko ordenantza horretan kontuan hartuko ditugu prebentzioaren eta osasun publikoaren irizpideak, baina adierazi nahi dugu Estatuko legediak agintzen duena bete beharko dugula, udal ordenantza hori indarrean jartzea nahi badugu.

Merkataritza

Merkataritzaren gainbehera gertatzen ari da: elikadura-dendak, zapata-konponketakoak... desagertzen ari dira. Gaur egun marka internazionalen dendak kokatzen ari dira auzoan, ireki eta itxi etengabe egiten direnak.

Auzoko saltokiak elkartzen ari dira duela urte batzuk proposatu zen ekintza bat aurrera eramateko: Komertzioa Kalera!Kontraesanak daude: Kofradia bota nahi dute eta aldi berean “pintxoaren parke tematikoa” gara.

ProposamenaKomertzioaKalera!Ekimenaaurreraeramateko,Udalarengandikbaimenak eta erraztasunak ematea.

Proposamen zehatza: Bretxan lehentasunezko produktuak saltzen dituzten dendak goiko solairuan egotea, adinduek zailagoa baitute beheko solairura joatea, edo bestela, alderantziz egon beharko lukete. ErantzunaParte Zaharreko komertzio txikien egoera ezin dugu komertzio txiki orokorraren egoeratik aparte aztertu. Kontsumo-ohiturak aldatzen ari dira, eta krisi ekonomikoa gero eta nabarmenagoa egiten ari da.Udaletik bultzatu ditzakegun jardueren artean Hiria eta, batez, bertako Parte Zaharra erreferentziazko norako

gisa sustatzea dago, batik bat. Hala, Kultura Hiriburu izatearen aldeko gure apustuak 2016aren alderdi hori garatzen du, ekonomia berpizteko tresna gisa. Beste era bateko udal jarduerak ere aipatu behar ditugu, agian ez ikusgarriak, hala nola Inbertsio Planean jasotako 800.000 euroko partida, hiriko merkataritza-jarduerak sustatzeko xedea duena, edota Euskara Departamentuak eskaintzen dituen zerbitzuak, merkatariei beren bezeroengana euskaraz hurbiltzen laguntzen diena.

Gauza zehatzagoetara etorrita, Bretxako azokaren behe-solairuko ibilerraztasun-baldintzek udalaren betebehar guztiak betetzen dituzte, eta beraz, solairu horren ibilerraztasuna bermatuta dago.

Azkenik, Merkatarien Elkarteak auzoko merkataritza biziberritzearen alde sustatzen dituen jarduera guztiak babesteko konpromisoa hartzen dugu, gure ahalmenen neurrian.

Gizarte Zerbitzuen Zentroa

Eguneko zentroaren baldintzak ez dira egokiak: txikia gelditu da eta egoera txarrean dago, iluna da, etxe baten behealdea baita. Ongizateko zentroak pribatuak dira.

ProposamenaUdal gobernuko ordezkariek gaur egungo eguneko zentroaren lokala ezagutzea.

Eguneko zentroa lokal egokiago batean jartzeko aukerak aztertzea (Kaialden?,Lasalaplazan?...)Zentropribatuaizatetikaldatzekoaukerak aztertzea.

ErantzunaEskakizun honekin bat egiten dugu. Eguneko zentroak, Foru Aldundiaren eskumenekoak direnez, ordea, kokapenari eta eraikinaren baldintzei dagokienez, Foru Aldundiarekin hitz egiten ari gara, dagoeneko, leku egokiago bat eta baldintza oneko eraikin bat lortzeko. Elkarrizketa hauen ondorioz Foru Aldundiarekin edozein konpromisotara iristen bagara, iritsi bezain pronto jakinaraziko dizuegu.

Segurtasuna Kalean

Zenbaitguneetagaraitansegurtasun-arazoakdaude:trafikatzaileakSarriegi plazan, espaloietan aparkatuta zenbaitetan egoten diren kanpoko segurtasun-indarren autoak...

ProposamenaSegurtasunaren ikuspegitik arazoa sortzen duten guneak eta gaiak identifikatzea eta hor eragitea. Hartu daitezkeen neurriak:

• Presiosozialaegitea.•Udaltzainakmoduiraunkorreankaleanizateaetajarreraproaktiboa

izatea.•Udaltzainakadiegotea,informatzea...

ErantzunaUdaltzainak oinez ibil daitezela bermatuko da eta

jarrera proaktiboagoa sustatuko da. Nolanahi ere, gogorarazi beharra dago gizartearen aurkako jokaera erakustea, araudiak ez betetzea eta are legez kontrako zigor-ekintzak ez direla konpontzen poliziaren presentzia areagotuz bakarrik, horietako askoren jatorria gizarte-desorekak direlako eta horiek beste era bateko esku-hartzeak eskatzen dituztelako. Beraz, udaltzainen presentzia handiagoarekin batera, gizarte izaerako neurriak eta gizarte-konpromisoak hartu beharko dira bai erakundeen aldetik eta bai herritarren aldetik ere. Horregatik, herritarren segurtasunaren aldeko gure apustuak, halaber, gizarte-politiketan ere apustu sendo bat egitea eskatzen du.

Page 4: Periodico parte zaharra_eu

Bizikidetza Txirrinda/Oinezkoen Artean

Bizikletak ibiltzen dira Alde Zaharretik eta bizikidetza-arazoak sortzen dituzte, baita istripuak ere.

Proposamena• Zaintza,presioetazigorhandiagoakUdaltzaingoarenpartetik.

• Informazio-kanpainak,esatebaterakoinguruanaparkatutadaudenbizikleta guztietan horren berri emango duten azalpenak jarriz.

• AldeZaharreanbizikletazibiltzekodebekuagarbiagoadieraztea.

ErantzunaHain zuzen ere, norabide horretan ari gara lanean, bizikleta erabil dadila eta oinezkoekin giro armoniatsuan izan dadila sustatuz, baita Parte Zaharrean ere. 2011. urtean egin izan den moduan, aurten ere txirrindulariei bizikletaren inguruan eta hiriko zirkulazioaren inguruan dagoen araudiari buruz

kontzientziarazteko eta informazioa jasotzeko ekintzak burutzen jarraitu dugu. Beraz, kanpaina hauetan, Parte Zaharreko zirkulazio-arauak bereziki azpimarratuko dira. Jarduera hauen osagarri modura, zenbait neurri abiarazi ditugu hiri barruan oinezkoen eta ibilgailu mota batzuen arteko bizikidetza sustatzeko, pertsona guztien bide-segurtasuna indartu nahirik, baina bereziki espaloitik doazen oinezkoena. Une honetan, neurri horiek egokitzen eta hobetzen ari gara, espero ditugun emaitzak izan ditzaten.

Trafikoa

ParteZaharrerakosarrerabizilagunentzatzailaetadeserosoada(udan batez ere): Grosetik bazatoz Kaputxinosetaraino jo behar da. Bi zubietatik ezin da sartu, Gros osoa zeharkatu behar da. Denbora asko pasadaitekesartzeko:buskarrila,“TxuTxu”trenaetaabardaudelako.Urtean zehar egiten diren hiri-mailako ekimenetan auzotarrek ez dute informazioa jasotzen nondik, ze ordutegi eta abar atera eta sartu daitezkeen.

Boulevard-eko sarreretan ez dira kontrako noranzkoen seinaleak errespetatzen.

ProposamenaAuzotarrei auzoan kotxez sartzeko moduak erraztea. Proposamen zehatza:EgoiliarreibaimenaemateaZurriolakoetaSantaKatalinakozubietan bus-karrila erabiltzeko eta eskuinetara joateko Errepublika eta Salamanca paseotik barrena sartzeko.

Trafikoaantolatzendutenekekimenakegitendireneaninformazioargia edukitzea: trafiko alternatibak, murrizketen ordutegiak eta abar. Proposamen zehatza: Olatu-boladaren protokoloan erabiliko den sms sistemaerabiltzeainformatzeko.

Parte Zaharreko abiadurak eta tona kopuruak kontrolatzea.

Parte Zaharrean trafikoak, zamaketa-lanak eta abar antolatuko dituen sistema berria (kamerak, barne-ibilbideen seinaleak eta abar) lehenbailehen abian jartzea.

Hilean behin Parte Zahar osoan “autorik gabeko igandea” ospatzea, Bulebarretik hasi eta barrualderantz, Aldamar kalea, Salamanca pasealekua eta abar ere barne hartzen dituela.

ErantzunaArazoa ulertzen dugu baina proposamen bat baino gehiago egiten direnez, egingarriak direnak betetzen saiatuko gara.

Esaterako, Zurriolako zubiaren ondoren eskuineko aldean sartuz gero, trafikoko arazoak sortuko genituzke: oinezkoei denbora tarte bat eman behar zaie bidea gurutzatzeko eta, gainera, garraio publikoa oztopatu egingo genuke. Alabaina, Santa Katalina zubiaren ondoren ez dago arazorik biraketa hori egiteko.

Bestalde, ekimenak antolatu direnean, Udal Gobernua saiatu da ekimen horiei buruz informazio egokia ematen. Horrela ulertu dute, esate baterako, komunikabideek, inoiz baino azkarrago eman baitzaie informazioa larrialdi egoeretan. Dena den, saiatuko gara informazioa hobetzen eta gerta litezkeen deskoordinazioak saihesten.

Parte Zaharrerako sarbideei dagokienez, dagoeneko abian da proposatzen duzuen sistema. Sistema horrek karga eta deskargak, trafikoak, kaleen okupazioak eta abar kontrolatuko ditu, baita abiadurak eta pisuak ere. Dagoeneko martxan dago sistema eta dagoeneko hari gara doiketak eta hobekuntzak sartzen.

Azkenik, Udal Gobernuak ere begi onez ikusten du autorik gabeko igandeei buruzko proposamena. Beste auzo batzuetan ere atera da proposamen hori. Horrelako ekimenetan funtsezkoa izaten da auzoetako herritarren eta mugimendu sozialen inplikazioa.

Page 5: Periodico parte zaharra_eu

Aparkalekua

Gai hau ez da kontrolatu eta bakoitzak nahi duen tokian aparkatzen du. JendeasartzendeneanParteZaharreanaparkatzekolekuabilatzera,nahizetaezaurkitu,kaleetantrafiko-kargahandiasortzenda.

Okendoko aparkalekuan kotxea uzteko 40e ordaindu behar da. Zerbitzua ez da egokia: ez dago sarrerako kontrolik, gauzak desagertzen dira, labezomorroak daude, askotan haizea falta da...

ProposamenaZuloaga parkingean aparkaleku plaza lortzeko gaur egun dauden irizpideak berraztertzea.

ErantzunaParte Zaharrean aparkatzeko lur gaineko espazioa mugatuta dagoen arren, lanean ari gara egoiliarrek bederen lehentasuna izan dezaten bisitarien aldean, bai lur gainean aparkatzeko orduan eta bai lurpeko aparkaleku-plazak eskuratzeko orduan ere.

Leheneste hori, esate baterako, Bulebarretik Askatasunaren Hiribideraino lur gaineko aparkalekuak egoiliarrentzat erreserbatzeko egin genuen proposamenean ikus daiteke. Neurri hori, gaur egun, esekita dago Udal Batzarrak hala erabaki zuelako, TAOren ordenantza berria onesten den arte, horren barruan jasotzen baita.

Okendoko Aparkalekuaren egoerari buruzko kexekin loturik, argitu behar dugu Hornidura, Mantentze eta Zaintza gastuak berdin-berdinak direla aparkaleku misto guztientzat (Okendo, Cervantes, Katalunia). Baldintza-orrietan ageri ziren gastuak dira. Jakina, ustiatzailearen betebeharra da ezarritako mantentze-eskakizunak betetzea, eta kexei dagokienez, egokiena enpresa ustiatzailearen bulegoetara joatea da.

Zuloagako Aparkalekuari dagokionez, eraiki zenetik, bere garaian oinezkoentzako eremu bilakatutako Parte Zaharreko kaleetako egoiliarrek lehentasuna dute bertara sartzeko. Trafikoa eta aparkalekua mantendu zuten kaleak (Mari, Soraluze, San Joan, Aldamar, Salamanca pas., ....), berriz, 2. multzoan daude aparkalekura sartzeko lehentasunari dagokionez.

Aparkalekuak baino gehiago dira interesatuta dauden pertsonak; horixe da kontua. Zuloagan plazarik ez duten pertsonei aparkalekua eskaini zaie Parte Zaharretik hurbil dauden beste aparkaleku-eremu batzuetan, Cervantesen esaterako. Printzipioz, egoera ez da aldatu eta, gainera, aparkaleku-eskaintza handiago bat dago eremu horretako egoiliarrarentzat, bai lur gainean eta bai lur azpian ere.

Etxebizitza

Etxe asko daude baina gazteentzat ez dago etxerik.

ParteZaharreanetxehutsaskodago.

Hutsik geratzen ari diren etxebizitza asko ostalaritzaren eskuetan erortzen dira pentsio bihurtzeko eta askotan baimenik gabeko pentsioak dira. Horren ondorioz bizikidetza-arazoak areagotu egiten dira: zarata gehiago, ezegonkortasuna, “pasaeran” dauden bizilagun asko eta abar.

ProposamenaEtxebizitza hutsen gaia lantzea. Hartu daitezkeen neurriak:• Etxebizitzenhutsenerroldaegin.• Etxebizitza-beharrenazterketaegin.• ...Alokairu soziala bultzatzea (adib. alokabide sistema).

ErantzunaGuztiz ados gaude azaldu duzuen analisiarekin; gure asmoa, hain zuzen ere, hutsik dauden etxebizitzen aprobetxamendua lehenestea da. Izan ere, etxebizitza hutsen errolda bat prestatzen lanean ari gara, horien kopuruari, kokapenari eta egoera

hori eragin duten xehetasunei buruzko datu errealak ezagutu ahal izateko. Aipatutako errolda hori prestatu ondoren, etxebizitza horiek merkatuan ager daitezen ahalbidetzeko beharreko neurriak planifikatu eta ezarri ahal izango dira.

Donostiako Udalak bide beretik daraman beste jarduera-ildo bat, hain zuzen ere, Alokabide Programaren bitartez gauzatzen da, Donostiako Etxegintza-Entidad Pública Empresarial de Vivienda bidez, hain justu. Programa horren bitartez, hutsik dauden etxebizitza partikularrak topatzeko lan bat egiten ari da udala, gero alokairu-erregimenean herritarrek eskuratzeko moduan jar daitezen. Alde horretatik, beharrezkoa da neurri gehigarri batzuk hartzea, ziurrenik udal eremutik kanpokoak, etxejabeek beren etxebizitzak Programa honen barruan sar ditzatela pizgarrien bidez bultzatzeko.

Page 6: Periodico parte zaharra_eu

Uholdeak

Protokolobateginadagogaihonetarako.

ProposamenaUholdeengainekoprotokoloariburuzkoinformazioaauzoanzabaltzea.

ErantzunaUholdeen Protokoloa amaitua dago eta Babes Zibileko Tokiko Batzordeak hori onestea besterik ez da falta. Onetsi ondoren, eragindako eremuan ezagutzera

emateari ekingo diogu. Adierazi nahi dugu, gaur egun, Protokolo hori ofizialki onetsita ez dagoen arren, horixe ari direla aplikatzen ohituraz, eta uholdeengatik edozein ohartarazpen meteorologiko dagoenean aktibatzen dela.

Inguruneen Balorazioa: Urgull, Kaiko Kofradia

URGULL: Auzoak oso ondo baloratzen du ingurunea.

KAIKO KOFRADIA: Ez ukitzea eta gaur egun duen aktibitatea mantentzea.

ProposamenaAuzoarentzatgunepreziatuakdirenak(Urgull,KaikoKofradia...)berehorretan uztea.

ErantzunaBat egiten dugu auzoaren balioespenarekin eta soilik adierazi nahi dugu une hauetan mahai gainean ez dagoela Urgull ingurua eraldatzea proposatzen duen inolako proiekturik. Gauza bera gertatzen da portuarekin. Portuko erabilerak Eusko Jaurlaritzaren eskumena diren arren, Gobernu Taldean dugun informazioaren arabera, ez dago inguru hori aldatzeko inolako proposamenik.

Ekipamendu eta Ekintza Kulturalak

Auzoan antolatzen diren ekintzak hiri osoari zuzenduta daude eta ez da ekimenik antolatzen auzoari begira. Auzo Kulturala da.

ProposamenaAntolatzen diren kultur ekintzak auzotarrei begira eginak izatea.

Auzoarentzat espazio bat sortzea, dagoena erabiliz. Hau da, gaur egun dauden ekipamenduak hobetzea, hiriari begira dauden ekipamenduak erabiliz. Esaterako:

• SanTelmokoaretobatzukauzotarrentzatuztea.• Auzo-bizitzalantzekoetaekimenhonetansortudenhaziaereiteko,

auzoaren beharrak, nahiak, elkarlanerako gogoa kontuan hartzea hiri-zerbitzuen antolaketan. Auzotarrek beren aktibitate propioak egiteko aukerak ematea eta erraztea.

Auzo kulturala izanik, egoitzak auzotarrei irekitzea. Hartu daitezkeen neurriak: Auzokoentzat bisita-ibilbideak egitea. San Telmo inguruko bisitak auzotarrentzat antolatzea...

ErantzunaUdal Gobernu bezala bat egiten dugu eskakizunarekin, eta eskatzen dituzuen espazioak eskainiko nahi dizkiogu Parte Zaharrari, baina une honetan guk uste baino korapilatsuagoa da auzoan irtenbide egonkor bat bilatzea.

Puntualki, auzokoek eskatzen dituzuen espazioak edo aretoak eskuragarri egon daitezke, nahiz eta eskuragarritasun hori ere muga batzuekin izan. Esate baterako, San Telmo museoko hainbat areto erabili daitezke bilerak egiteko, baina arazoak pilatu egingo zaizkigu, baldin eta antolatzen denak oihartzun publiko zabala badu. Kasu horretan, izan ere, lankidetza hitzarmen bat sinatu beharko litzateke eta, gainera, delako ekintza hori ordutegi jakin baten barruan egin beharko litzateke.

Dena den, proposamen hori mahai gainean dago. Donostia Kulturako hainbat ataletako arduradunak (Kultur Etxekoa, San Telmo Museokoa, Liburutegikoa) bilerak egiten ari dira irtenbide egonkor bat bilatzeko. Hala ere, oraingoz ez da epe motzeko irtenbide errazik aurreikusten.

Dagoeneko, San Telmo Museoa eta San Jeronimo kaleko sotoa (Liburutegia) puntualki erabiltzen dira eskaerei erantzuteko, nahiz eta hainbat puntu adosteko dauden, erabilera arauak adibidez. Gure asmoa da hori guztia landu eta auzotarrekin adostea datozen hilabeteetan.

Page 7: Periodico parte zaharra_eu

Kirol Ekipamenduak

Auzoarentzatkirol-ekipamendufaltadago.Trinitateplazareninguruanzehazki hainbat proiektu egin dira baina ez da bat ere onartu.

Cervantes plazan egin den ekipamendua soilik elbarrituei zuzenduta dago. Haurrek ez dute kirola praktikatzeko plazarik, dena terrazek okupatua dute.

ProposamenaTrinitate plaza estaltzea. Egin diren proiektuak berraztertzea.Plaza hori estaltzeak, kiroletarako erabiltzeaz gain (pilota...), beste hainbat aktibitate egiteko aukera emango luke: kulturalak, sozialak, ...

Bretxako arrandegien eraikinean hutsik dagoen gunea auzoarentzat berreskuratzea, kirol-ekipamendu bat izateko.

Cervantes plazan jarri den ekipamendua auzokoek erabili ahal izatea (hasiera batean adierazi zen bezala).

Haurrek modu erosoan jolastu ahal izateko guneak pentsatzea eta egokitzea(Konstituzioplaza,Esterlineskalea).

ErantzunaHiriko Gobernu honentzat lehentasun handia du Trinitateko frontoia estaltzeak, Erdialdea eta Parte Zaharra direlako kirol-ekipamendu gutxien duten hiriko auzoak. Gainera, obra hori teknikoki bideragarria da.

Ekonomikoki, proiektua idazteko, 60.000e inguruan ibil daitekeen lehen inbertsio bat egitea eskatuko luke. Eta gero, obrak egitekoa, 1.000.000e ingurukoa izango litzateke, aukeratzen den proiektuaren arabera.

Baina egia da, halaber, konpontzen saiatuko garen hirigintza-arazo batzuk badaudela, bere interes kulturalagatik katalogatuta dagoen eremu batean esku hartzea izango litzatekeelako. Egungo egoeran, ezin da obra hori egin, ondasun interesgarritzat katalogatu izanak ez baitu aukerarik ematen hori estaltzeko. Ondarea babesteko Plan Berezia aldatu beharko litzateke. Baliteke, halere, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak katalogatzea, eta horrek estalkia egitea eragoztea.

Egoera horren aurrean, Kontxako Kirol Egokituaren Zentroa abian jarri izanak neurri batean bete egingo du Erdialde inguruan kirol-instalazio publikoen hutsunea. Zentro horren eragozpen nagusia da bertako erabilera-baldintzak ez direla gainerako auzoetakoak bezalakoak izango, horren kudeaketaz ardurako den sozietateak ez duelako aurreikusi inolako abantailarik Kirol Txartela dutenentzat. Kirol Txartelari atxikita dauden pertsonek instalazio berri hau erabiltzeak egungo kontratuan aldaketa bat eragingo luke, baina hori Hegalak Fundazioak bakarrik egin dezake, eta enpresa esleipendunari diru publikoaren konpentsazio ekonomiko garrantzitsuak ekarriko lizkioke. Une honetan ezinezkoa da Donostia Kirolak departamentutik baliabide ekonomikorik xedatzea egungo kontratua aldatzea eragingo lukeen konpentsazio ekonomiko hori ordaintzeko.

Haur Txoko eta Gaztelekua

Auzoan ez dago gazteen aisialdirako zerbitzurik. Auzoko hainbat guraso elkartzen hasi dira gai honen inguruan lan egiteko

ProposamenaHaurtxokoaetagaztelekuasortzea(“LaSala”eraikinaaproposaizandaiteke). Hori lortu bitartean, gaur egungo haur liburutegiko araudia aldatuz, umeak bertan egoteko aukera eskaintzea.

Gune horiek auzoko guraso-elkarteak kudeatutako gune bat izatea.

ErantzunaGazteen aisialdirako espazioak sortze eta erabiltzeari buruzko gure iritzia ezaguna da, guztiak bultzatzen baititugu. Konkretuki, Udal Haurtxokoen eta Gaztelekuen beharra dela-eta, Parte Zaharreko zonaldeari lehentasuna eman nahi diogu.

Konkretuki, aztertzen ari gara zer aukera dauden Udal Haurtxoko eta Gaztelekuen ekipamenduen sarea Donostia osora zabaltzeko datozen urteotan. Dena den, egoera honetan Donostiako Udalak ezin du asumitu auzo eta zonalde guztietan horrelako zerbitzu

bana ireki eta kudeatzea. Horregatik, zonalde funtzional bezala Parte Zaharretik Askatasun Hiribidea arteko zonaldea, gutxienez, modu bateratuan ulertuko dugu.

Proposamenari buruz hausnartzerakoan, eskaera honi aurre egiteko modu ezberdinak ondo aztertu beharko ditugula ohartu gara, zerbitzuok eskaintzeko faktore ekonomikoak garrantzia handia izango duelako. Zentzu horretan, dagoeneko harremanetan gaude Parte Zaharreko zenbait gurasorekin ondorengo urteetan ludoteka bat jartzeko aukeraz hitz egiteko.

Page 8: Periodico parte zaharra_eu

Tokiko Politiketan Herritarren Partaidetza

“Herri txiki bat bezala da” auzoa. Elkarlanarekin hainbat ekimen aurrera ateradira,nahizetaauzo-elkarteofizialikezegon:TrinitatePlaza,Karmengo jaiak... Auzoa dinamikoa da, deituz gero erantzun egiten du. Egutegiaren araberako beharretara egokitzen da jendea. Giro oso ona dago eta horrek kanpoko jendea etortzea eragiten du.

Fisikoki Udaletxetik gertuen dagoen auzoa da baina oso urrun sentitzen du auzoak. Udalari sinestea ez da erraza eta baldintzak gainera ez dira egokienak: diru-falta, gobernuak udalbatzan duen pisua…

Orain artean Udalarekin ez da elkarlanik egon eta antolatu diren ekimenak auzotarrekin pentsatu gabe izan dira.

ProposamenaAuzoaren plan integrala lantzea.

AuzoetaHerriakDonostiaIndartzen!bezelakoekimenekinjarraitzea.

Alde Zaharreko bizilagunak kontuan hartzea bertan egiten edo antolatzen diren ekimenetarako.

Auzotarrak elkartzeko lokalak behar dira. Bretxaren behealdean daudenak aprobetxatu daitezke horretarako, asko hutsik baitaude.

ErantzunaUdal gobernuak herritarren partaidetzan oinarrituko du bere jarduna, bere asmoa baita prozesuak, kanalak, guneak eta elkarren artean jarduteko forma berriak

zabaltzea lurralde osoan eta udal politika guztietan. Baieztapen horien oinarriak dira gertutasunez jokatzea, herritarrekin harreman estua izatea, gardentasuna zaintzea eta informazioaren kudeaketa demokratikoa bilatzea, uste baitugu horri guztiari esker konfiantzazko eta ardura partekatuko harreman berriak sortuko direla Udalaren eta donostiarren artean, eta, hain zuzen, udal erakundeak eskura izango dituela bere proposamenak eta erabakiak neurtzeko behar dituen gakoak, bai edukien ikuspuntutik, bai harremanen ikuspuntutik.

Gainera, erakunde honek nahi du bitartekari izatea hiriko 18 auzo eta herrietako partaidetza sozialaren sustapenean. Elkarte eta herri mugimenduen sare autonomo, kritiko, sortzaile, inplikatu, informatu eta zabala indartu nahi dugu eta, horretarako, hainbat bide eskaini.

Partaidetza eta komunikazioko modu berri horien ardatzak izango dira gertutasuna, egonkortasuna eta gardentasuna, guztiok aukera izan dezagun kalitatezko lan kolektiboa garatzeko bai edukietan bai harremanetan, gure auzoetako bizi kalitatea hobetzea helburutzat harturik, beti ere.

Auzo eta herriak Donostia indartzen! ekimenaren batzarretan esan genuen bezala, gai hau guztion

Haur Eskola eta Ikastola

Baliabide eta espazio falta dute. Esaterako Orixe eskolaren jantokia txikia geratu da eta txandak egiten hasi behar izan dute.

Proposamena• Udalahezkuntzasailekoarduradunarekingaialantzekobitartekaria

izatea.

• UdalakOrixeeskolarilokalbatuzteajantokiabertanjarridadin.AdibidezSantaTeresakomentuahutsikgeratuda(gauregunforualdundiarena da).

ErantzunaJaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzarekin etengabeko harremanak ditugu, eta egiten ditugun bileretan ateratzen dugun gaietako bat da hori. Parte Zaharrean, zailtasunak zailtasun, lokal egokien bila jarraitu behar dugula azpimarratzen diegu behin eta berriro eta arazoari irtenbidea aurkitzeko benetan egokia den zerbait berehala aurkitzea espero dugu.

Page 9: Periodico parte zaharra_eu

artean definitu behar dugu eta definitze prozesuak balio beharko digu helburuak lortzen joateko: elkar ezagutzea, elkar aintzat hartzea, gure elkarteak indartzea, partaide berriak lortzea...

Hortaz, interlokuzioari, elkarte eta herri mugimenduen sustapenari eta elkarteen arteko komunikazioari dagokienez, Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

1.Parte Zaharrean plan integral bat osatzeko, ikuspegi orokorreko erantzunak eman behar zaizkie auzoan adierazi eta antzeman diren beharrei, hau da, behar dugu auzoan egin beharreko jarduera sektorialak harremanetan jarriko lituzkeen prozesu bat, auzokoen, bertan lan egiten duten agente eta elkarteen eta Udalaren artean adostua.

Momentu honetan, Parte Zaharreko auzo elkartea sortzen eta antolatzen den bitartean, konpromisoa hartzen dugu Udalaren eta auzoko elkarteen artean harreman egonkorra egituratuko duen prozesua abian jartzeko.

Partaidetzaren alorreko udal teknikari erreferente bat izendatzea. Horren interlokuzio funtzioak hauek izango dira: udal departamentuekin komunikazioa eta informazioa erraztea, proiektu zehatzen inguruan lan-espazioak sustatzea, auzoan kolektiboki sortutako proposamen eta gogoetak udalean bideratzea, eta proposamen eta gogoeta horien jarraipena egitea.

Harremanetarako e-maila: [email protected]

2.Proiektu zehatzak suertatzen direnerako, lan kolektiboan parte hartu nahi duten auzokako pertsonen poltsa bat aktibatzea. Poltsa horretan izena ematen dutenek ez dute zertan antolaturik egon behar, ezta elkarteren bateko kide izan behar ere.

3.Auzo bakoitzeko mapa soziala aktibatzen hastea: auzoan ba al dago helburu nagusitzat auzoaren aldeko lana egitea duen elkarterik? Elkarte horiek ba al dute harremanik beren artean? Harremanetan zer hutsune atzematen dira auzoan?

Udalak bat egiten du Parte Zaharraren errealitatea modu integral batean lantzeko beharrarekin. Hori dela eta, legealdi honetan modu integral batean egingo dugu lan Parte Zaharrean, eta gaien irakurketan eta

lanketan Udala eta auzo-eragileak integratuko ditugu.

Udal lokalak direla eta, esfortzu berezia egiten ari gara erreferenteak izan daitezkeen lokalak identifikatzen udal ekipamendurik ez duten auzoetan, elkarteen arteko komunikazioa eta elkarlana hobetzeko. Urte honetan zehar auzo elkarteari espazio bat lagatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Parte Zaharrean, udal ondarean dauden lokalak aztertu ditugu, herri mugimenduak adierazi dituen beharrei erantzuten dien lokalik badagoen jakiteko.

Gaur egun, udal ondarean agertzen diren lokalak zenbait elkarteri utzita daude: • Salamanca pasealekua, 13: Kaiarriba Arraun Klubari

dago utzita.• San Juan 27, Sociedad Fotograficari dago utzita.

Parte Zaharreko batzarretan adierazi diren espazioak direla eta:

• Bretxako eraikinak Bretxa 2000 SAren aldeko emakida administratiboa du 50 urterako (2046ean bukatzen da). Kudeaketa pribatua du, beraz. Auzoak eta Herritarren Partaidetza Atalak bere burua eskaintzen du, Parte Zaharreko elkarteek interesa izanez gero, bitartekari lanak egiteko.

• Lasala eraikina dela eta, eraikina eraberritzeko partida bat gorde dugu 2012ko aurrekontuan. Momentu honetan, eraikinaren erabileraren inguruko hausnarketa egiten ari da Udal Gobernua.

• Kanpandegi kalean dagoen lokala, gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari utzita dago eta Orixe eskolak erabiltzen du. Hari dagokio, beraz, espazioaren kudeaketa.

Bestalde, Udalak baditu Alde Zaharrean hainbat eraikin eta lokal beraren zerbitzuetarako egokituak: Konstituzio Plazako liburutegia, haur liburutegia eta San Telmo museoa. Berehalako neurri gisa, gune hauek erabiltzeko auzoko elkarteetako bilerak eta ekitaldiak burutzeko, lagapenak egiteko araudiak markatzen dituen pausoak bete beharko dira.

Bien bitartean Udalak auzoan dauden espazioen azterketa egingo du, eta irtenbide bideragarri iraunkorra izango dena erabaki, hasieran azaldutakoaren ildotik.

Page 10: Periodico parte zaharra_eu

Igogailua Etxebizitzetan

Adineko jende asko bizi da auzoan.Alde zaharreko etxe askotan ez dute igogailurik.Presazkobeharrakdaude,pertsonabatzuketxetikateraezinik daude.

ProposamenaUdalak gaur egun etxebizitzetako igogailuaren gaia kudeatzeko duen zerbitzuareninguruaninformatzea.Zerdu?Zereskaintzendu?Zertanlagundudezake?Eskusartzekoaukeranorainokoada?

Hala ez balu, gai honetan Udalak bitartekaritza jartzea prozesuak azkartu eta arintzeko.

Etxeetan igogailuak jartzeko laguntzak egotea, batez ere adineko jendea bizi den kasuetarako.

ErantzunaLaguntza horiek egon badaude, eta edozein pertsonak eska dezake informazioa, 010 zenbakira deituz.

Igogailuen instalazioari buruzko Udal Araudiak laguntza ekonomikoak ematea eta obrak burutzeko jabetza erabiltzea ahalbidetzen duten mekanismo juridikoak aurreikusten ditu, baita desjabetzea ere. Nolanahi ere, fondo-baliabideak egotearen mende eta araudiak jasotzen dituen baldintzak betetzearen mende daude laguntza horiek.

Soinu Mapa

Hainbat arrazoi direla medio, auzoan zarata handia izaten da egunez eta baita gauez ere, bizilagunen bizi-kalitatea asko murriztuz. Arrazoi horien artean daude:

• Auzoko gune jakin batzuetan pertsonek egiten dituzten oihuak direla-eta.

• Kamioiek botilak jasotzen dituztenean .

• Zenbait tabernek ixteko ordutegiak betetzen ez dituztelako edo kontzertuak antolatzen dituztelako ordutegiz kanpo, eta abar.

ProposamenaZarata-mapa bat egitea.

ErantzunaZarata mapek kutsadura akustikoa modelizatzen dute, hau da, modelo matematikoen bitartez leku batean zenbat zarata jasoko den kalkulatzen dute. Horretarako, informazio zehatza sartzen dute; adibidez, zenbat ibilgailu pasatzen diren leku batetik. Zentzu

honetan, aurten egin berri dugun Donostiako zarata-mapan, trenbide sareak, industria guneek, errepide nagusiek eta kale trafikoak sortutako zarata neurtu da.Alabaina, aisialdiarekin lotutako zarata ezin da erraz modelizatu, beste neurketa sistemak behar dituelako. Proposamenari zehazki erantzunez, zera adierazi nahi dizuegu. Ordutegia betetzen ez duten tabernei isuna jartzen zaie (Udaltzaingoak kontrolak egiten ditu aldian behin). Pertsonek kalean sortzen duten zaratari dagokionez, berriz, uste dugu gizartea bera dela eraginkorrena pertsona horien xedeko heziketan, baina Udal Gobernu honek ere aztertuko du Donostiako Udalak nola jokatu behar duen, eta horrelako egoerak gehiago kontrolatzeko eskatuko diogu Udaltzaingoari.

Amaitzeko, kutsadura akustikoa murrizteko ekintza plan bat diseinatu behar dugu hiri osorako ekainetik aurrera, eta lan horretan kontuan hartu beharko dugu nola erantzun aipatutako zarata iturriei.