PDF 01 Oinarri Ekologikoak

111
1. INGURUMENAREN OINARRI EKOLOGIKOAK

description

Ingurumen Babesaren Antolamendua eta Kudeaketa

Transcript of PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Page 1: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

1. INGURUMENAREN

OINARRI EKOLOGIKOAK

Page 2: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

1.1 Ekologiaren definizioa eta helburuak

Definizioa: organismoen eta ingurumenaren elkarreraginei buruzko azterketa zientifikoa da ekologia, organismoen banaketa eta ugaritasuna elkarreragin horien araberakoak baitira.

1. Ekologia

Page 3: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Ekologoek uste dute naturan errealitate antolatua dagoela eta errealitate hori zuzentzen eta antolatzen duten printzipioak defini daitezkeela.

• Ekologiaren xedea organismoak non, zenbat eta zergatik dauden azaltzea da.

• Organismoak ingurumenean duen eragina eta, era berean, ingurumenak organismoan duen eragina nolakoa den ulertu nahi du.

Page 4: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

1.2 Integrazio-mailak

Hauexek dira oinarrizko integrazio-mailak:

Organismoa

Populazioa

Komunitatea

Ekosistema

Biosfera

Page 5: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Organismoa: zelula bakar batek (organismo unizelularrak) edo ehunetan eta organoetan espezializaturiko eta antolaturiko milioika zelulak osatutako sistema biologiko funtzionala:

- Bakterioa- Gizakia

Populazioa: jakineko denbora eta espazio batean barne--gurutzamenduaren bidez ugaltzen diren espezie bereko banakoen multzoa:

- Pagadi bateko pago-multzoa- Hegaluze-sarda

Komunitatea: jakineko gune batean eta jakineko denbora batean espezie guztietako organismo bizidunen populazio guztien multzoa:

- Pirinioetako laku bateko izaki bizidunen multzoa- Artadi bateko izaki bizidunen multzoa

Page 6: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ekosistema: organismoak eta definituriko edozein tokitako ingurune abiotikoa biltzen ditu. Komunitateak ingurunean inte-gratzen dira, eta erlazio konplexuak izaten dituzte elkarrekin; erlazio horiek sistema funtzionala eragiten dute:

- Urdaibaiko padura

- Iratiko basoa

Biosfera: ekosistema natural guztien multzoa da. Ekosistema horiek, era berean, organismo bizidun guztiek (biozenosia) eta organismo bizidunak bizi diren tokiek (biotopoak) eratzen dituzte. Lurraren ekosistema osoa da.

Page 7: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Integrazio-mailak ez daude elkarrengandik isolatuta. Organismoa, halaber, komunitate bateko, ekosistema bateko eta biosferako zatia da. Maila bakoitzak gainerakoetan du eragina, zuzenean edo zeharka.

• Beheko mailetan ez dauden propietate berriak sortzen dira maila bakoitzean. Populazioaren dentsitateaz hitz egin dezakegu, baina ez espezieen dibertsitateaz; izan ere, dentsitatea komunitateei datxekie.

Page 8: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

1.3 Ekologia aztertzeko eremua

• Antolakuntza-mailaren arabera:- Autoekologia: organismoen ekologia- Sinekologia: populazioen ekologia- Komunitateen ekologia- Ekosistemen ekologia

• Eginkizunaren arabera:- Ekologia deskribatzailea: populazioen azterketa, dibertsitatea...- Ekologia trofikoa: elikagai eta energien arteko erlazioak.- Ekologia demografikoa: populazioen tamaina.- Sistemen ekologia: ekosistemek espazioan eta denboran izaten dituzten aldaketak.

Page 9: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

2. Autoekologia

Banakoak ingurune aldakorretan eta heterogeneoetan bizi diren sistema biologiko funtzionalak dira. Denboraren joan-etorriarekin, ingurumenak eta espezieen ezaugarriek bat egiten dute.

Page 10: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Organismoak jakineko toki bat hartzen du, ingurunearen ezaugarriak organismoarentzat egokiak direlako. Baina natur inguruneak aldatu egiten direnez gero, organismoak ingu-runearen egoera berrietara egokitu behar du.

• Organismoaren eta ingurunearen arteko moldaerari egoki-tzapena deritzo.

• Ingurunean izandako esperientziaren ondorioz organismoetan gertatzen den edozein aldaketari deritzo egokitzapena. Haz-ten eta ugaltzen jarraitzeko ahalmena handitzea dakar egokitzapenak; izan ere, zenbait organismok ez du hobekun-tzarik izaten ingurune berean bizi arren.

• Organismoa aurreko organismoetatik banantzea edo urruntzea dakar egokitzapenak.

Page 11: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

2.1 Faktore mugatzaileak eta tolerantzia-mugak

• Minimoaren legea edo Liebig-en legea: oinarrizko feno-meno biologikoak dira (adibidez, haztea, ugaltzea edo fotosintesia); hain ugariak ez diren ingurumen-faktoreek eraentzen edo erregulatzen dituzte fenomeno horiek.

• Shelford-en legea: gutxienezko balioa (gutxienezko tolerantzia-maila) eta gehienezko balioa (gehienezko tolerantzia-maila) daude edozein ingurumen-faktoretan; baliook jakineko organismo batek jasan ditzakeen ingurumen-baldintzak mugatzen dituzte.

Page 12: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Jakineko ingurumen--faktore bati emandako erantzuna definitzen du tolerantzia--kurbak.

Puntu optimoaH

azku

nde-

abia

dura

Tenperaturagradu zentigratutan

Tolerantzia--muga

Heriotza

Tentsio hazkorra

Tolerantzia-marjina

Tentsiohazkorra

Tolerantzia--muga

Heriotza

Page 13: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

R azaleran, organismoak garatzeko eta ugaltzeko egoerarik egokiena aurkitzen du. C azaleran, organismoa hazi bai baina ez

da ugaltzen. M azaleran, berriz, organismoaren mantentze begetatiborako modua baizik ez du ematen inguruneak. Tolerantzia-mugetatik kanpora organismoa hil egiten da.

altu

era,

ond

oren

gotz

a

tenperatura, hezetasuna

Page 14: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Hona hemen zenbait faktore mugatzaile garrantzitsu:

• Nagusiak:- Ura (ek. lehortarrak)- Oxigenoa (ek. urtarrak)- Elikagaia- Tenperatura

• Bestelakoak:* Fisikokimikoak

- Argia- Lurraren egitura- Uraren gazitasuna- pH-a- Suaren eragina

* Biologikoak- Harraparitza- Parasitismoa- Lehia- Gaixotasunak- Espeziebarneko eta espeziearteko jarrera

Page 15: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Energia bihurtzen den jakineko baliabide-kantitate bat du organis-mo bakoitzak (elikagaiak esaterako). Honako hauetarako erabiltzen du organismoak energia:

- Bere burua mantentzeko- Hazteko- Ugaltzeko

Levins-en esleipen-printzipioa: organismoaren eskarien artean energia “esleitzeko” organismoak duen erak definitzen du

organismoak ingurunean bizirik irauteko duen modua.

• Faktore mugatzaileak eragindako “estresak” beste faktore baten tolerantzia-mugak gutxitzea determinatzen du.

• Levins-en esleipen-printzipioaren arabera, tolerantzia-muga zaba-lak dituen organismoa ez da tolerantzia-muga murriztuak dituen beste organismo bat bezain eraginkorra.

Page 16: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Levins-en esleipen-printzipioa: balizko organismoa garatzeko hezetasun erlatibo optimoa % 90ekoa da. Hezetasun hori % 85era jaisten denean, gora egiten dute tenperaturaren tolerantzia-mugek,

eta organismoaren arrakasta gutxitu egiten da (organismoak izandako ondorengoen arabera zenbatuta).

ondo

reng

otza

tenperatura

% 90% 85

% 85

Page 17: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

2.2 Habitata eta txoko ekologikoa

Ingurune-gama espezie baten habitata da, non ingurumen--gama osatzen duten banakoak agertzen baitira. Organismoak bizi diren tokia da.

Gunearen arabera, honelakoa izan daiteke habitata:

Etengabekoa: habitata ez da aldatzen lur-eremu zabalean zehar.

Etena: eremu aberatsen inguruetan alde pobreagoak daude.

Page 18: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Organismoak bere ingurunea erabiltzeko modua azaltzen du txokoaren kontzeptuak. Bestela esanda, espezieak komuni-tatean duen eginkizuna da, jarduerak eta erlazioak barne.

Funtsezko txokoa: organismoa bizi ahal izateko behar diren ingurumen-ezaugarri optimoen multzoa da. Espezieak bizirik iraun ahal izateko ingurumen-ezaugarrien maila osoa.

Txokoa "hipotetikoa eta idealizatua“ da (espezieek naturan ez dituzte hartzen bizirik irauteko ezaugarri egokiak dituzten tokiguztiak). Habitata espezie batentzat egokia denean, eta espezie hori agertzen ez bada, horrek hau esan nahi du oraindik tokiaz jabetzeko gauza ez dela izan edo gainerako espezieekin dituen elkarreraginek bertan kokatzeko modurik ez diotela eman.

Page 19: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Txoko egina edo eraginkorra: espezie bizidunen eremua. Populazio batean bizi eta ugaltzen deneko ingurumenaren ezaugarriak.

FUNTSEZKO TXOKOA + ELKARRERAGINAK = TXOKO EGINA

Txoko egina

Funtsezko txokoa

TXOKOAREN GUNEA

Page 20: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Bi organismok baliabide berdin bat edo gehiago erabiltzen badituzte edo ingurumen-faktoreren bat konpartitzen badute, organismoon txokoak elkarren kontra jartzen dira eta lehia sortzen da haien artean.

• Espezie jakin bateko organismoen txokoaren hedadura bat dator tolerantzia-mugekin; organismoen elkarreragineko faktore mugatzaile guztiei dagozkie tolerantzia-muga horiek.

• Txokoaren hedaduraren arabera, honako hauek izan daitezke espezieak:

- Orotariko espezieak: txokoaren hedadura handia, ingu-rumeneko eskakizunak malguagoak eta, oro har, ugaria-goak dira.

- Espezie espezialistak: txokoaren hedadura txikia, baka-nagoak eta sentikorragoak dira; adierazle biologikoak dira (kutsadura-maila neurtzeko erabili ohi dira).

Page 21: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Elkarren artean gurutzatzen diren espezie bereko banakoen jakineko denbora eta gune bateko taldea da populazioa (hots, jakineko toki batean eta jakineko une batean bizi dena).

Naturako populazioak ez daude elkarrengandik isolatuta.

3. Populazioaren ekologia

Page 22: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Populazioen ezaugarri nagusia dentsitatea da. Jaiotza-tasa, heriotza-tasa, immigrazioa eta emigrazioa dentsitatearekin lotura estua duten parametroak dira.

Dentsitatea: azalera edo bolumeneko unitate bakoitzeko banakoen kopurua.

- Dentsitate absolutua: banakoen kopurua km2

edo m2 bakoitzeko.

- Dentsitate erlatiboa:alde batean beste

batean baino banako gehiago dagoen ala ez

adierazten du.

3.1 Populazioen dentsitatea

Page 23: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

- Jaiotza-tasak eta immigrazioak dentsitatea handitu egiten dute.

- Heriotza-tasak eta emigrazioak dentsitatea txikitu egiten dute.

EMIGRAZIOA HERIOTZA-TASA

DENTSITATEA

JAIOTZA-TASA IMMIGRAZIOA

Page 24: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

3.2 Jaiotza-tasa• Jaiotza-tasa: banako berriak sortzea, erditzearen, inkuba-

tzearen, ernaltzearen edo zatitzearen bidez.

• Populazioaren ernalkortasuna: populazioan gertatzen den jaiotza-kopurua da (gizakien populazioetan hauxe da ernalkortasun-tasa: jaiotza bat zortzi urte bakoitzeko eta ernaltzeko garaian dagoen eme bakoitzeko).

• Ugalkortasuna: populazioan izan daitekeen balizko jaiotza--kopurua (gizakien populazioetan hauxe da ugalkortasun--tasa: jaiotza bat hamaika hilabete eta urte eta erdiko tarte bakoitzeko eta ernaltzeko garaian dagoen eme bakoitzeko).

• Jaiotza-tasa: eme bakoitzak sortutako organismo-kopurua denbora unitateko.

Page 25: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

3.3 Heriotza-tasaHeriotza-tasa: populazioko hildakoen kopurua.

• Populazioaren heriotza-tasak erlazio estu-estua du popu-lazioa osatzen duten organismoen bizitza-luzerarekin.

• Bizitza-luzera fisiologikoa: egoera optimoan bizi den populazioko banakoen batez besteko bizitza-luzera. Kasu honetan, zaharraren zaharrez hiltzen dira organismoak (seneszentzia).

• Bizitza-luzera ekologikoa: populazioko banakoen batez besteko bizitza-luzera enpirikoa. Egoera naturalean orga-nismo gutxi iristen da seneszentziara, eta harraparien atzaparretan eta gaixotasunen eraginez hiltzen dira.

Page 26: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Bizitza-taula: populazioko heriotza-tasa adierazten du adinaren arabera. Informazio gehiago ere bil dezake, hala nola bizirik dirau-tenen proportzioa edo batez besteko bizi-itxaropena.

Datu horiei esker, populazioaren heriotza-tasaren dinamikari buruzko parametrorik garrantzitsuenen banaketa egin daiteke.

Bizirik dirauten banakoen proportzioa

Adina (urteak)

Banakoen ehunekoa (%)

Page 27: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Biziraupen-kurba: populazioan bizirik dirautenen kopurua adierazten du hainbat adin-tartetan.

Hiru eratako biziraupen-kurba orokor daude:

- I. kurba-mota (kurba ganbila): hasierako adinetan galera gutxi eta zahartzaroan galera asko dituzten populazioak agertzen dira. Nazio garatuetako giza populazioak kurba-mota horri dagozkio.

- II. kurba-mota (kurba diagonala): heriotza-tasa konstantea dakar adina kontuan izan gabe. Hegazti askok II. kurba-mota dute.

- III. kurba-mota (kurba ahurra): hasierako adinetan galera handia du, eta ondoren galera konstanteen eta askoz txikiagoen aldia dator. III. kurba-mota arrainetan, itsasoko ornogabeetan eta parasitoetan gertatzen da askotan.

Page 28: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Populazioaren heriotza-tasaren adierazgarria da biziraupen-kurba.

I. kurba-mota

III. kurba-mota

II. kurba-mota

Adina

Biz

irik

dira

uten

en k

opur

ua

Page 29: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

3.4 Immigrazioa eta emigrazioa

Immigrazioari eta emigrazioari buruzko ideia izan dezakegu alboko guneetan ezarritako animalien mugimenduei erre-paratuz gero.

Page 30: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

3.5 Populazioaren tamainaren hazkundea eta erregularizazioa

• Ingurune aberatsean dagoen populazioa handitzen hasiko da.• Hazkunde naturalaren tasa intrintsekoa (r) populazioaren

tamainaren aldaketaren berehalako neurketa da banakoei dagokienez.

r = b - dnon hauexek baitira:

r: hazkunde naturalaren tasa intrintsekoab: jaiotza-tasa banako bakoitzekod: heriotza-tasa banako bakoitzeko

Page 31: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Populazioaren hazkundea ekuazio diferentzial erraz baten bidez azaltzen da:

non ondokoak baititugu: N: populazioaren tamainat: denbora

Integratuz hauxe lortzen da: Nt = N0 ert

non ondokoak baitirat: denbora-tarteae: logaritmo nepertarraren oinarria (2,71828)N0: populazioaren tamaina 0 denborarakoNt: populazioaren taimana t denboraren ondoren

dNdt = rN = (b – d) N

Page 32: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Naturako baliabideak mugatuak dira; populazio bat bera ere ezin handitu daiteke mugarik gabe. Izan ere, popula-zioaren dentsitatea gehienezko balio egonkorrera iritsi arte handitzen da, eta hazteari utzi egiten dio. Muga horri populazioaren karga-ahalmena deritzo.

Hazkunde intrintsekoaren tasa (r)

zerokoa duten organismoen

dentsitateari deritzo karga-ahalmena (K).

Populazioak dituen baliabide berriztagarrien

estimaziotzat ere har daiteke K; estimazio hori organismoen unitateetan

neurtzen da.

Page 33: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

- S formako kurba- J formako kurba

Popu

lazi

oa

Populazio--eztanda

Populazioari eusteko

ahalmena

J formako kurba

S formako kurba

Goseak hiltzea, baliabideak

agortu ondoren

Berezko etsaiei esker, orekari eusten dion

populazioa

Belaunaldiak

Populazioen hazkundeko

kurba logistikoak

Page 34: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

St. Paul-eko elur-oreinen (Rangifer tarandus) taldearen hazkunde esponentziala eta ondorengo populazio-gainbehera.

Urtea

Elu

r-ore

inen

kop

urua

Page 35: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

3.6 Populazioen arteko elkarreraginakPopulazioek hainbat modutan eragin diezaiokete elkarri:

A inhibitu egiten da, eta B-k ez du eraginikAmentsalismoa

A-k eta B-k ez diote elkarri eragitenNeutralismoa

A (jankidea) B-z baliatzen da harengan eraginik izan gabeKomentsalismoa

A eta B-ren arteko elkarreragina, nahitaezkoaMutualismoa

A eta B-ren aldeko elkarreragina, baina ez nahitaezkoaProtokooperazioa

A-k (parasitoa) B esplotatu egiten duParasitismoa

A-k (harraparia) hil eta B kontsumitu egiten duHarraparitza

A-k eta B-k elkar inhibitzen duteLehia

Page 36: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Espeziebarneko lehia eta espeziarteko lehia

• Organismoak lehian aritzen dira baliabideez jabetzeko. Argiaz, uraz eta elikagaiez jabetzeko ez ezik, polinizatzaileak edo gune fisikoa eskuratzeko ere lehian jarduten dute landareek. Animaliak, berriz, elikagaiak, ura, sexu-bikotea, aterpea edo habia egiteko tokia eskuratzeko borrokatzen dira.

• Espezie bereko organismoen artean (espeziebarnekolehia) edo espezie ezberdinetako organismoen artean (espeziearteko lehia) gerta daiteke lehia.

Page 37: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Protozoo ziliatuen bi espezieren arteko lehiako saiakuntzak, banakako hazkuntza mistoan, Paramecium aurelia eta P. Caudatum. Lehenbizikoa bigarrenari

nagusitzen zaio, eta horren ondorioz lehiatik kanpo gelditzen da galtzailea.

Egunak

Hazkuntza mistoan

Banaka

Hazkuntza mistoan

Banaka

P. Caudatumn

P. Aurelia

Pop

ulaz

ioar

en d

ents

itate

a,

bolu

men

aren

ara

bera

neu

rtuta

Page 38: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Harraparitza

Harraparitzaren sailkapen funtzionala

• Benetako harrapariak: harrapariak harrapakina hiltzen du.

• Bazkatzaileak: harrapariak harrapakinaren zati bat kontsumitzen du.

• Parasitoideak: harrapakinaren barruan ematen ditu harrapariak bere ziklo biologikoko lehen etapak.

• Parasitoak: harrapariak harrapakinaren zenbait zatiri baizik ez dio eraso egiten.

Page 39: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Hiru alderen arteko elkarreragina: zurezko landareak, erbi amerikarra eta katamotza. Ikus hiru populazioetako zikloen artean igarotzen den denbora-tartea.

Urteak

Katamotza

Erbi amerikarra

Zurezko aldaskak (erbientzako neguko elikagaia)

Uda

zken

eko

biom

asa

erla

tiboa

(kg/

ha)

Page 40: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Jakineko une batean eta jakineko eremu batean (biotopoa) dauden espezie guztietako organismo bizien populazio guztien multzoa da komunitatea.

Definizio horrek hiru ideia dakartza berarekin:- Espezie ezberdinak eremu berean elkarrekin bizi izatea.- Komunitateen batez besteko osaera iraunkorra da nolabait.- Komunitateak oreka dinamikoa izateko joera du (oreka

homeostatikoa).

4. Komunitateen ekologia

Page 41: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Homeostasia: aldaketaren kontra aritzeko eta orekari eusteko sistema biologikoek duten joera. Sistemaren baldintzei eusten

zaie jakineko maila batean.

Komunitateak integrazio-maila honetako berezkoak diren bost ezaugarri ditu:

- Espezieen dibertsitatea.

- Hazteko modua eta egitura.

- Dominantzia: komunitatean dauden espezie ugarietatik gutxi batzuen arrakasta hain handia denez komunitateko gainerako espezieek bizitzeko dituzten baldintzak zehazten dituzte.

- Espezieen ugaritasun erlatiboa.

- Egitura trofikoa: komunitateko elikagaien erlazioek komunitatea-ren barneko energia- eta materia-fluxua zehazten dute.

Page 42: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Landare-espezie nagusien hazkunde-moduaren arabera sailka daitezke komunitateak

India, AfrikaBaso arantzaduna eta sasitzaAfrikako ordekaSabanako oihanaMediterraneoko ArroaBaso mediterraneoaEuropako iparraldeaKonifero-basoaEuropaBaso hostoerorkorraZeelanda Berria, TxileOihan euritsu epelaErdialdeko AmerikaMontzoi-oihanaAsiako hego-ekialdeaOihan azpitropikal euritsuaAmazoniaOihan tropikal euritsua

4.1 Biomak eta ekoklinak

Page 43: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Antartida, Hego AmerikaBasamortu hotzaEuropako iparraldea eta AmerikaTundraAfrika, AustraliaBasamortu lehorraOso kosmopolitaTxilardiaTropikoetako guneakSabana

• Ingurumenaren ezaugarriak ezagututa, garatuko den bioma-mota aurreikus daiteke.

• Biomak aldatu egiten dira ingurumenaren egoera aldatzen denean.

Ekoklina: bioma-gradientea, jakineko ingurumen-faktore baten arabera ezarria.

Page 44: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Tenperaturaren aldaketaren araberako ekoklina:

Oihan tropikalaOihan

azpitropikala

Baso hostoerorkor

epelaBaso

misto epela

Oihanboreala

Tundra

Page 45: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

4.2 Komunitatearen aldaketak: segida

Aldaketa komunitateen ezaugarria da. Ingurumen--aldaketei esker, espezie berriak sortzen dira. Aldi baterako aldaketa horiei segidak deritze.

Segida: komunitateko espezieen populazioak kolonizatzeko eta desagertzeko eredu iraunkorra, direkzionala eta urtaroari ez dagokiona.

Page 46: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Segida primarioa: aurretik beste zenbait komunitatek hartu ez dituen aldeetan (lur birjina) hasten da (sumendiaren erupzioaren ondoren, uhartea sortu eta gero). Etsaitasunezko giroa dago. Lurra eraiki beharra dakar sarritan.

Segida sekundarioa:pertur-bazio batek eraginda (izurritea, sutea, basoa botatzea) komunitatearen oreka aldatu ondoren gertatzen da, baina lurrak sustraiei eta haziei eusten dienez, berriz sor daitezke.

Page 47: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Klimax landaretza: segidaren azken egoera, non sistema ingurune

fisikoarekin eta biotikoarekin orekan baitago. Horren ondorioz, sistema ez

da aldatzen ingurumenaren egoera ere aldatzen ez den bitartean. Klimaren

mendean dagoen landaretza egonkorra da klimax landaretza.

Page 48: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Adib.: segida primarioa.

Zuhaitzak eta iratzeak Hawaiiko uharte bateko laba-isurketa kolonizatzen.

Page 49: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Adib.: segidasekundarioa.

Artzantza muturreraino ustiatu zen

Pennsylvaniako zelai batean 55 urtean

izandako segidako aldaketak.

1942. urtea

1963. urtea

Page 50: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

1972. urtea

1983. urtea

Page 51: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

4.2.1 Perturbazio-mota: sutearen ondorioak

• Zenbait komunitatek perturbazioak jasaten dituzte aldian--aldian, hala nola maiztasun altuko edo apaleko suteak. Aldaketaren sistema naturala da sua. Hauen araberakoak izango dira perturbazioaren ondorioak:

- Perturbazioaren tamaina: eremua- Intentsitatea: agentearen indarra- Gogortasuna: eragindako kalteak- Maiztasuna- Aldizkakotasuna

Page 52: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Sutea izateko probabilitatea biomasa-kantitatearekiko zuzenki proportzionala da.

Sua baliatzeko edo suari hobeto aurre egiteko egoki-tzapen zehatzak garatu dituzten landareak dira landare pirofitoak. Landare pirofitoak honela sailka daitezke:

- Nahitaez birsortzen direnak: sutea gertatu eta berehala birsortzen dira.

- Aukeran birsortzen direnak: euria izan eta berehala birsortzen dira, suak landareak pizten baititu.

- Nahitaez ernatzen direnak: suaren eraginez ez da haien ernaltze-prozesua aldatzen.

Page 53: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

4.2.2 Segida-ereduak

• Biderapen-eredua: prozesuko fase bakoitzaren eraginez, fase horretako espezieak desagertzeko eta berriak ager-tzeko beharrezko baldintzak gertatzen dira.

• Tolerantzia-eredua: edozein espeziek has dezake se-gidako prozesua. Zenbait espezie nagusitu egiten dira lehian, eta azkenean klimax komunitateko espezie nagu-siak izaten dira.

• Inhibizio-eredua: edozein espeziek beste espezieren bat utz dezake bazterrean. Segidako lehenbiziko faseetan agertzen den espeziearen araberakoa izango da klimax komunitate-mota.

Page 54: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Segidako etapa bakoitzean, gero eta konplexuagoak dira

komunitateko espezieen arteko

erlazioak eta, oro har, dibertsitate

biologikoak ere gora egiten du, harik eta

azkenean oreka egonkorra lortu

artean.

Inhibizio-eredua

Tolerantzia-eredua

Biderapen-eredua

Page 55: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

4.3 Espezieen dibertsitatea

Espezieen aberastasuna dibertsitatearen neurketarik errazena da, eta komunitatea osatzen duten espezieen kopurua zen-batuta finkatzen da.

Raunkiaer-en legea: naturako komunitateetan bakanak diren espezie asko dago, baita ugaritsuak diren es-pezie gutxi ere.

Page 56: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Komunitate bateko espezieen dibertsitate-indizea:

non ondokoak baitira:d: dibertsitate-indizeaS: espezieen kopuruaN: banakoen kopurua

Komunitatearen heterogeneotasuna: espezieen kopuruaren eta horietako bakoitzaren ugaritasun

erlatiboaren arteko konbinaketa.

Page 57: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Komunitatearen dibertsitate-faktoreak:

- Espezieak kokatzeko dagoen denbora

- Gunearen heterogeneotasuna

- Lehia

- Harraparitza

- Ingurunearen egonkortasuna

- Habitataren produktibitatea

Page 58: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

4.4 Komunitatearen egitura: elika-kateak eta maila trofikoak

Elika-katea edo kate trofikoa: elikagai gisa agertzen den energia-transferentziaren sekuentzializazioa: hasieran lan-dareak, ondoren belarjaleak eta azkenik haragijaleak.

• Elika-kateak ez daude isolatuta elkarrengandik: elkarrekin lotuta daude elika-sareak edo sare trofikoak osatuta.

• Espezieak maila trofikoen barnean kokatzen dira haien elikadura oinarritzat hartuz.

• Espezie batek maila trofiko bat baino gehiago har ditzake.

Page 59: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Maila trofikoak: elikagai gisa agertzen den energia ekoizpeneko/kontsumoko maila bakoitza.

a) Ekoizleak: landareak eta bestelako oganismofotosintetikoak(zuhaitzak, gramineoak, algak, bakterio autotrofoak...). Eguzkia dute energia-iturri, eta elikagaiak lurretik, uretatik eta atmosferatik hartzen dituzte.

Mineralak: nitratoa, fosfatoa, potasioa

Landare--ehunen

hazkundea

Glukosa (C6H1206)

Oxigeno liberatua

Ura (H20)

FotosintesiaAiretik absorba-tutako karbono dioxidoa (CO2)

Argiaren energia

Page 60: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

b) Kontsumitzaileak: materia organikoa jaten dute.- Kontsumitzaile primarioak: belarjaleak eta landareetako

parasitoak; ekoizleak jaten dituzte, haien energia (landareetakoehuna) animalien ehun (oreinak, behiak, zaldiak...) bihurtuta.

- Kontsumitzaile sekundarioak: belarjaleak eta horien parasitoak jaten dituzten haragijaleak; animalien ehuna animalien ehun bihurtzen dute.

- Kontsumitzaile tertziarioak: beste zenbait haragijale eta aurreko mailako parasitoak jaten dituzten haragijaleak.

- Saprobioak (edo saprofitoak): materia hila jaten dute

* Nekrofagoak: gorpuak jaten dituzte.

* Saprofagoak: hondarrak jaten dituzte.

* Koprofagoak: gorozkiak jaten dituzte.

Page 61: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Orojalea

Ostalarien eta parasitoen elkarketak

Harrapariaren eta harrapakinaren arteko

erlazioak

Parasitoa

Harraparia

Haragijaleak

Kontsumitzaile tertziarioak

Harrapakina

Harrapakina

Harrapakina

Kontsumitzailesekundarioak

Ostalaria

Belarjaleak

Kontsumitzaileprimarioak

KontsumitzaileakEkoizleak

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko ohiko elkartzeak.

Page 62: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

c) Deskonposatzaileak (murriztaileak): materia organikoa deskonposatzen dute eta lurrari eta atmosfeari itzultzen diete ekoizleek berriz erabil dezaten.

Deskonposatzaileen, saprobioen eta kontsumitzaileen arteko elkarte trofikoak.

Kontsumitzaile nagusiak

Saprofito sekundarioak1. Miriopodoak2. Protozoarioak3. Intsektu-larbak

Sasieskorpioia

Kolenboloa

AkaroakProtozoarioak

Saprofito primarioak1. Lur-zizareak2. Bakterioak eta onddoak (deskonposatzaileak)

Bakterioak

Lurra, onddoak

Lur-zizarea

Detrituak

Page 63: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Natur inguruneetako materia-fluxuak maila trofikoen arteko erlazioa dakar. Maila trofikook murriztaileekin elkartzen dira, eta azken horiek elikagaiak liberatzen dituzte berriz erabil daitezen.

Deskonposatzaileak

Ekoizleak

Haragijaleak

Belarjaleak

Page 64: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ekosistema unitate funtzionala da, nola osagai biotopikoak (organismo bizidunak) hala osagai abiotopikoak (klima, lurra, ura) biltzen dituena, hainbat erlazio konplexutan.

5. Ekosistemen ekologia

Page 65: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Organismoen eta ingurunearen arteko erlazio estua sortzen da.

• Energiaren eta elikagaien transferentzia, horiek dabiltzan bideak eta berauen erabilera dira erlazioen oinarriak.

Page 66: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

5.1 Ekosistemen energiaElikagaiak eta energia lotuta doaz ekosisteman. Elikagaiak berriz erabiltzen dira, baina sakabanaketak eragindako energia-galera handiak daude transferentzia bakoitzean.

Termodinamikaren 1. Legea: energia ez da ez sortzen ez desegiten, transformatu egiten da.

Termodinamikaren 2. Legea: energiaren edozein aldaketak edo transformaziok energia gutxitzea dakar.

Organismoek beren materia ezin sor dezakete aurretik dagoen energia erabili ezik.

Elikagai-sareko energiaren era-ginkortasunik eza oso altua da.

Page 67: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

5.1.1 Eguzki-erradiazioa: prozesu biologikoetan energia gehien ematen duten iturrietatik garrantzitsuena eguzki--erradiazioa da zalantzarik gabe.

Atmosferara iristen deneguzki-erradiazioaren % 49

izpi ultramoreak dira. % 9 uhin laburreko izpiak dira (erradiazio ultramorea, X izpiak

eta g izpiak).

% 42 argi ikusgaia da.

Lurrak eguzkitik 3,3 x 102 kcal/m2 s

jasotzen du.

Page 68: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Atmosferak beregan eragina duten jakineko erradiazioen zati bat absorbatzen du erradiazioaren uhin luzeraren arabera, eta eguzkiaren erradiazioaren erdia baizik ez da iristen lur azalera:

- Ionosferak uhin laburragoko eta energia handiagoko erradiazioak biltzen ditu (X eta g izpiak).

- Ozonosferan erradiazio ultramorearen zati handi bat absorbatzen da.

- CO2-ak, ur-luruinak eta atmosferako beste zenbait gasek erradiazio infragorriak absorbatzen dituzte; energia txikiagokoak eta uhin luzera handiagokoak dira erradaziohoriek, eta, hala, tenperaturak gora egiten du.

- Espektro ikusgaiko uhinak atmosfera zeharkatu eta lur azaleraino iristen dira.

Page 69: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

5.1.2 Tenperatura: espezieen zabalkuntza mugatzen duen faktore nagusietako bat da; izan ere, biziraupenean, ugalketan edo garapenean du eragina tenperaturak.

Organismo orok ditu tolerantzia-marjinak tenperaturari dagokionez. Batzuk besteak baino zabalagoak dira, baina oro har guztiak sartzen dira 60°-ko eta 0°-ko tartean: 60º-ko tenperaturan proteinak desnaturalizatu egiten dira eta 0º-ko tenperaturan, berriz, zelulen barruko likidoak izozten hasten dira.

Page 70: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

5.1.3 Argia: Organismo askok argia erabiltzen du eguneko erritmoetako eta urtaroetako denbora neurtzeko estimulu gisa.

Fotoperiodizitatea: egunaren iraupenak organismoen erantzun fisiologikoan duen eragina.

Hala, organismoek eguneko iraupenaren aldaketei ematen dizkieten erantzunen bidez erregulatzen dira organismoak ugaltzeko aldiak.

Argia funtsezkoa da fotosintesian

Page 71: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ekosistema baten eskema-diagrama. Lerro etenek sistemaren mugak adierazten dituzte. Ekoizleak, kontsumitzaileak eta elementu abiotikoak dira hiru osagai nagusiak: materia

organiko hila edo ez aktiboa, lurreko matriza, ekosistema urtarretako disoluzioko elikagaiak, sedimentuak, etab. Geziek sistemaren barruko elkarreraginak eta sistemaren

eta ingurunearen arteko elkarreraginak adierazten dituzte.

Elikagaiak

Kontsumoa

KontsumitzaileakDeskonposizioa

Libratzea

Tran

sloka

zioa

Ekoizleak

Arnasketa

Elementuabiotikoak

Host

oak er

ortze

a

Irradiazio--energia

CO2

O2

H2O

CO2

O2

H2O

Page 72: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

5.2 Ekoizpen primarioa

• Ekosistemarentzako energia eta ekosistemen bidezko energia-fluxuek etengabekoak izan behar dute mantentzearen, haztearen eta ugaltzearen ondorioz galdutako energia berreskuratu ahal izateko.

Oganismo autotrofoak: eguzki-energia biltzen dute, lurretik hartzen dituzten elikagai ez-organikoak materia organiko bihurtzeko (landare berdeak, zenbait alga, hainbat bakterio).

Organismo heterotrofoak: energia eta lehengaiak lortzeko landareak edo bestelako animaliak jaten dituzte (animalia belarjaleak eta haragijaleak, detritujaleak...).

Page 73: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Fotosintesia: eguzki-energia energia kimiko bihurtzeko prozesua. Fotosintesiaren erdia ozeanoetan, ibaietan eta

lakuetan gertatzen da (fitoplaktona).

Hostoen klorofila-molekulek jasotzen duten eguzki--energiaren % 1 biltzen dute.

Eguzki--energia

Elikagaiak

Materia organikoa

Organismo autotrofoakOrganismo heterotrofoak

Page 74: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Hazkunde-ehuna (biomasa-

-ekoizpena)

AzukreaFotosin-

tesia

Karbono dioxidoa (6CO2)

Ura(6H2O)

Arnasketa zelularra Energia askatzea

hazkunderako

Bilketa(almidoia,

olioak)

Oxigenoa Atmosfera

Elikagai mineralak (nitratoa, fosfatoa,

potasioa)

Page 75: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ekoizpen primarioa: ekosistemako organismo autotrofoek eremuko unitatean eta jakineko denbora-tartean

produzitutako materia organikoaren kantitatea da.

Honelaxe neur daiteke ekoizpen primarioa:- Produzitutako materia organikoaren kantitatearekin.- Finkaturiko karbono-kantitatearekin, hots, organismo

heterotrofoek asimila dezaketen karbono organiko bihurtutako karbono ez-organikoarekin.

- Kilokaloriekin, hots, molekula organiko berrietan metaturiko energia kimikoaren kantitatearekin.

(Ezin nahas daitezke ekoizpen primarioa eta fotosintesiaren prozesua. Jakineko landare batzuetan garatzen den prozesu fisiologikoa da fotosintesia; ekoizpen primarioaren kontzeptua, berriz, gorengo integrazio-mailetan erabili ohi da, oro har ekosistemaren mailan.)

Page 76: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Biomasa: ekosisteman produzitu eta metaturiko materia organiko osoa da.

Ekoizpen primario osoak ez du ekosistemaren landare-biomasa handitzen. Metaturiko energia horren zati bat bere burua mantentzeko erabiltzen du ekosistemak.

Ekoizpen primario gordina (EPG): sistemak finkaturiko materia organiko osoa.

Ekoizpen primario netoa (EPN): sistemak finkaturiko mate-ria organiko osoa mantentze-gastuak deskontatu ondoren, hots, arnasketaren gastuak (RA).

EPN = EPG - RA

Sistemaren produktibitatea: EPN/EPG

Page 77: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ekoizpen primarioko mailak (g/m2 urtean, pisu lehorra)

Ekosistema lehortarren ekoizpen primarioari buruzko mapa

Page 78: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

5.3 Ekoizpen sekundarioa

Ekoizpen sekundarioa: hazteko eta garatzeko organismo heterotrofoek erabiltzen duten energia-kantitatea.

Hainbat ekoizle sekundario mota dago: belarjaleak, haragijaleak, deskonposatzaileak, detrituak jaten dituzten organismoak, etab.

Egia esan, ez da energia-ekoizpena, organismo autotrofoek produzitutako energiaren transformazioa baizik.

Segidako maila trofikoek aurreko mailaren ekoizpen garbiaren % 10 inguru hartzen dute. Transferentzia horren eraginkortasuna oso txikia da eta, oro har, energiaren % 90 maila batetik besterako tartean galtzen da.

Page 79: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Hurrengo maila trofikoak baliatzen du jakineko maila trofikoko ekoizpen garbia.

Aurreko maila trofikoaren ekoizpen garbia

Elikagai-iturria

Erabili ez dena

Irentsi ez dena

Iraitzia

Arnasketa (mantentzea)

Bildua/hartua

Irentsia

Asimilatua

n mailaren ekoizpen garbia

Page 80: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

0,003,603,604,00Sabanako txolarrea (o)

-3,007,307,007,40Armiarma handia (h) > 10 mg

0,9110,0011,9012,60Armiarma txikia (h) < mg 1

0,510,861,373,71Padura matxinsaltoa (b)

7,0020,5027,5041,30Zorri jauzkariak (b)

0,106,606,707,40Zelai zaharretako sagua (b)

0,113,693,805,60Lurreko katagorria (b)

-----17,0017,5021,29Belardietako sagua (b)

0,1030,9031,0034,50Inurri bazka-biltzailea (b)

8,0032,0032,0071,60Afrikako elefantea (b)

----------5,505,80Erbinudea (h)Oharra: b = belarjalea; o = orojalea; h = haragijalea

Ekoizpena(E)

Arnasketa(Ar)

Asimilazioa(A)

Ingestioa(I)Espezieak

HAUTATURIKO KONTSUMITZAILEEN EKOIZPEN SEKUNDARIOA (kcal/m2 urte)

Page 81: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

5.4 Ekosistemak iraunarazteko printzipioak

Ekosistema orekatuek:

• Materia guztia birziklatzen dute: hondarrak desegin eta elikagaiak zikloan sartzen dituzte.

• Eguzki-argia erabiltzen dute energia-iturri nagusi gisa.

• Haien populazioen tamaina kontrolatzen dute; horrela, ez da karga-ahalmenik gainditzen, ezta baliabideak birjartzeko ahalmenik ere.

• Biodibertsitateari eusten diote.

Page 82: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Elementurik gehienak elikagaiak besterik ez dira izaki bizidu-nentzat. Bi elikagai-mota daude:Makroelikagaiak: organismoentzako funtsezko elementuak dira eta nolabaiteko proportzio handietan daude (C, H, O, N , P, K, S, Ca eta Mg).

Mikroelikagaiak: horiek ere funtsezko elementuak dira, baina askoz urriago daude. Besteak beste, hauexek dira (Na, Cu, Fe eta Mn,).

6. Ziklo biogeokimikoak

Page 83: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ekosisteman dabiltzan bestelako elementu toxikoak izan daitezke kontzentrazio erlatiboetan; beruna (Pb) esate baterako.

Elikagaiak ez dira jakineko toki batean kokatzen sistema naturaletan: ziklo biogeokimiko

konplexuetan integratzen dira.

Fluxua: bi konpartimenturen arteko materia edo energia trukaketa

Page 84: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Elikagaien zikloak energia-zikloekin lotuta daude. Energiak ez bezala, elikagaiek ekosisteman jarraitzen dute; izan ere, bertan birziklatzen dira eta ez-organikoak badira organiko bihurtzen dira behin eta berriz, eta alderantziz.

Elikagai-fluxua: ziklikoak dira beti

Energia-fluxua: noranzko bakarrekoa da beti

Page 85: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Materia eta energia elkarrekin bideratzen dira eko-sisteman materia organiko gisa.

Materia etengabe sortzen da ekosisteman, energiaren noranzko bakarreko energia-fluxuak

lagunduta, eta horri esker ekosistemaren funtzionamenduari eusten zaio.

Page 86: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ziklo biogeokimikoak

Ziklo orokorrak edo gas-zikloak: materiaren gas-faseak dakartza; orokorrak dira; gordailu nagusiak

atmosferaren eta ozeanoen disoluzioan daude (ura, oxigenoa,

karbonoa, nitrogenoa)

Tokiko zikloak edo sedimentu--zikloak: ez dakarte gas-egoerarik; gordailu nagusiak lurra, harriak eta mineralak dira (fosforoa, potasioa,

kaltzioa eta burdina)

Page 87: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Landarea

Kontsumitzailea

Orbela

Lurra

Deskonposatzailea

Honako hauen tokiko zikloak: P, K, Ca, Mg, Cu, Zn, B, CI, Mo, Mn

eta Fe-renak.

Kontsumitzaileak

Atmosfera

Landareak

Mikroorganismoak

OrbelaLurra

Mikroorganismo deskonposatzaileak

Honako hauen ziklo orokorrak: C, N, O eta H2O-renak

Page 88: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Naturan zehazturiko gunea duten konpartimentuen multzoa sistema ziklikoa da. Hurrengo eskeman lakuaren balizko kon-partimentuak agertzen dira fosfatoaren zikloan.

Landareak Belarjaleak

UraP uretan sartzea

P irtetea drainaduragatik

P irtetea iraizpenagatik

Page 89: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Konpartimentu bakoitzak jakineko elikagai-kopurua du; elikagai--hondoa deritzo. Hala, uretan disolbatutako fosforoa hondo bat izan-go litzateke, eta belarjaleetan edo landareetan dagoena beste bat.

Oro har, hiru eratakoak izan daitezke sarrerak eta irteerak:

- Meteorologikoak: gehienbat prezipitazioen sarrerak dira.

- Geologikoak: bereziki azpimarratzekoak dira dreinadura-uretandisolbatutako elementuen irteerak.

- Biologikoak: immigrazioak eta emigrazioak.

Bi konpartimenturen arteko mugimenduaren abiadurari deritzo fluxu--abiadura, eta hondo batetik bestera jakineko denbora-unitatean igarotzen den elikagai-kantitate gisa neurtzen da.

Page 90: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

6.1 Ziklo hidrologikoa edo uraren zikloa

Uraren zikloa toki-mailan; ura zirkulatzeko bide nagusiak agertzen dira

Industria-erabilera LurruntzeaLurruntzea

Transpirazioa

Prezipitazioa

Intertzeptazioa

Iragazketa Etxeko erabilera

Metaketa sakona

Perkolazioa

Lur gaineko isurketa

Page 91: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

6.2 Oxigenoaren zikloaIzpi ultramoreen erradiazioa

Ozono-geruzaErreakzio kimikoak

Fitoplaktona

Sedimentuak

Landareak eta animaliak

Meterorizazioa

Mikroorganismo murriztaileak

Sedimentuak

Page 92: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

6.3 Karbonoaren zikloa

Fotosintesia

Arnasketa

Arnasketa

Arnasketa

Landareak

Belarjaleak

Kontsumitzaileak

Materia organiko hila

Errekuntza

Erregai fosilak

Atmosferako CO2

Uretan disolbatutako CO2

Sedimentazioa

Sedimentu--harriak

Page 93: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

6.4

Nitr

ogen

oare

n zi

kloa

Atmosferako N2

N2 finkatzeko zianobakterioak

Itsasoko azaleko sedimentuen amonifikazioa

Sakoneko sedimentuetan

galdua

N2 finkatzeko (sustraiak) bakterio

sinbiotikoak

N2 finkatzeko (lurra) bakterio

libreak

Proteina-sintesia

Asim

iliza

zioa

bakterioak (nitrikoak)

Proteinak

Tximista eta oinaztarri-en bidezko finkapena

N oxidoak

Euria

Heriotza

IraizpenaSumendiaren

indarra

Urea

Bakterio deskonposatzaileak

amonifi-kazioa

Lurreko eta uretako NH3

Bakterio desnitrifikatzailea

Nitrifikazio

a

Desnitr

ifikaz

ioa

bakterio nitrifikatuak (nitrosoak)

Nitrogenoaren zikloa

Page 94: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

6.5 Fosforoaren zikloaOngarria

Hondakinak

IsurketaHondakinak Hondakinak

P erabilgarria

Ongarri mine-ral fosfatatua,

guanoa

Meategiko erauzketak

Elikagaia

Arrainak

Fitoplaktona

Zooplaktona

Bakterioa

BakterioaZooplaktona

Arrantza

fosforo partikulatuafosfato organikoakfosfato ez organikoak

Fosforoaren zikloa ekosistema urtarretan eta lehortarretan

Page 95: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

6.6 Sufrearen zikloa

Sufrearen zikloa. Ikus bitez bi osagaiak, sedimentukoa eta gasekoa. Giza jardunak eragin-dako iturri nagusiak erregai fosilen kontsumoa eta ikatz-meategiko drainatze azidoa dira.

Materia organikoa

Euri azidoa

Sulfo

oxid

azio

kim

iosi

ntet

ikoa

k

Vulcanismoa

Sulfato--murriztaileak

Page 96: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

6.7 Hidrokarburo kloratuen zikloaAtmosfera

(haizea)

Lurra

Lakua

Ibaia

Sedimentuetako absortzioa

Uretako sistemak

Zuzeneko ihinztaketa

Zooplanktona

Fitoplanktona

Arrautza

Ca-ren fisiologia ezohikoa

Oskol arina hausteaBizirik

dirautenak

Bideraezintasuna

Arrainak jaten dituzten

hegaztiak

Arrain harrapariak

Gizakiak kontsu-mitzeko

Arrain belarjaleakUretako intsektuak Arrain

intsektujaleak

Sedimentua Bakterioak

Lurreko eta uretako sistemetako hidrokarburo kloratuen mugimendua. Hasierako sarrera landareen ihinztaketatik dator. Zati handia ez da lurrera iristen eta ur-tantetan

eta materia partikulatuan eramaten da atmosfera osoan zehar.

Page 97: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Ingurumeneko baldintzen gama handia dute, baita bat-bateko tenperatura-aldaketak eta hezetasun-gradu ezberdinak ere.

• Haien ekoizpen primarioa batez ere goiko landare konplexuen araberakoa da; izan ere, berlarjaleek nekez digeritu dezaketen materiaren proportzio handia dute landare horiek.

7.1 Ekosistema lehortarren ezaugarriak

7. Ekosistema lehortarrak

Page 98: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Belarjaleen eta ekoizle sekundarioen biomasa ekoizle primarioen biomasa baino askoz txikiagoa da. Ekoizle sekundarioek primarioen zati txikia baizik ez dute kon-tsumitzen.

• Ekosistema urtarrekin alderatuta, altuera txikiko eko-sistemak dira. Goiko geruzetan ekoizle primarioak dira nagusi; beheko geruzetan, berriz, ekoizle sekundarioak eta deskonposatzaileak nagusitzen dira. Horri esker, materiaren transferentzia askoz biziagoa da ekosistema urtarretan baino.

Page 99: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

7.2 Ekosistema lehortarren faktore abiotikoak

7.2.1 Atmosfera

Lurra inguratzen duen geruza da. Hainbat geruza du:

- Troposfera (0-10 km)

- Estratosfera (10-50 km)

- Mesosfera (50-80 km)

- Ionesfera (80 km-tik aurrera)

Page 100: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Altu

era

(km

)TERMOSFERA

MESOSFERA

ESTRATOSFERA

TROPOSFERA

Mesopausa

Estratopausa

Tropopausa

Page 101: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Atmosfera, gehienbat, nitrogenoz eta oxigenoz dago osatuta, baina bestelako hauen kantitate txikiagoak ere baditu: argona, karbono dioxidoa, helioa, metanoa, krip-tona, oxido nitrosoa, hidrogenoa, xenona eta ozonoa.

• Atmosferaren masaren erdia lehen zatian dago: atmos-ferako uraren erdia lehenengo 1.800 metrotan dagoerdia lehenengo 1.800 metrotan dago eta atmosferaren material solidoen erdia (atmosferako hau-tsa) altuera horretatik oso behean dago. Bizitza troposfe-raren beheko aldearen gainean garatzen da.

Page 102: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Atmosferak (gas-egoera) eta hidrosferak (likido-egoera) substratu solidoa dute muga: litosfera.

• Ekosistema lehortarretan, lurra garrantzi handikoa da orga-nismoentzat:

- Organismoaren euskarria da.

- Ur- eta elikagai-erreserbak ditu.

• Lurrak organismoetan duen eragina etengabekoa da, eta den-bora horretan haren egitura gero konplexuagoa bilakatzen da.

7.3 Lurra

Page 103: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Lurra, berez, harkaitz-azalaren gainean sartzen da, inguru-menaren eta organismo bizidunen etengabeko eta denbora luzeko eraginari esker.

Lurraren profila hiru mailatan edo horizontetan bana daiteke, baina horietan ere azpimailak egin daitezke:

Page 104: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• C maila: harri ama. C1 maila eta C2maila bereizten dira: C1 mailan harri ama “freskoa” edo trinkoa da; eta C2mailan harri ama “bereizita” edo zatituta dago.

• B maila: A horizontetik datozen materialak metatu egiten ditu. Lurraren barruko materialak garraiatzeko eta bereizteko prozesuetan gertatzen da.

A MAILA

B MAILA

C MAILA

Page 105: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Urak, perkolazioz, materia disolbagarria eramaten du goiko geruzetatik beheko geruzetara, baina lurrazala lehorra bada

alderantziz gerta daiteke.

Landareek alderantzizko prozesua egiten dute, eta lurrazalera itzultzen dute sustraien bitartez xurgatzen duten

substantzien zati handia.

• A maila: garbiketa- edo elubiazio-maila da; uraren zirkula-zioa bertikala da, eta goragoko mailetara eramaten ditu materialak. Goiko aldean oraindik gutxi deskonposaturiko materialak ditu (orbela); A0 maila da, eta haren azpiko hurrengoa A1 maila da.

Page 106: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Lurreko osagaiak

Materia ez-organikoa: kuartzoa, feldespatoa,

mikasa, kareharria, burdina eta aluminio

hidroxidoa, etab.

Materia organikoa: lurreko materialen % 5 materia organikoa da.

C organikoak lurrean atxikitzen duen kantitatea organismo bizidunetan dagoen kantitatea baino 8 aldiz handiagoa da.

Page 107: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Lurreko eta uretako sedimentuen zati organikoa da.

• Organismoen hondarrekin, gorozkiekin eta organismoen transformazioaren produktuekin sortzen da.

• Errazen degradatzen diren materialak lehenago deskon-posatzen dira; horrela, metatuz doan material organikoak degradazio biologikoari aurre egiten dioten loturen propor-tzioa gero eta handiagoa izango du.

• Humusa buztinarekin lotzen da, eta oso material xurga-tzailea osatzen dute; material horrek ahalmen handia du ura eta elikagaiak atxikitzeko.

Humusa:

Page 108: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

7.4 Mikroklimak

• Ekosistema lehortarrean ingurumenaren aldetik oso egoera ezberdinak aurki daitezke oso distantzia txikietan. Mikroklimen mendeko mikrobiotopoak dira.

• Mikroklima horiek egoki hautatzeari esker, ekosistema osoa ukitzen duten ingurumeneko aldaketen eragina txikiagotu egin dezakete organismoek.

Page 109: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Ekosistema lehortarretan, ekosistema urtarretan bezala, oxigenoa ez da faktore

mugatzailea, ura baizik

7.5 Ura

Organismoen behar zehatzetarako baino garrantzitsuagoa da ura. Hezetasuna, tenperatura eta

bestelako faktore klimatikoak dira landaretzaren banaketa determintatzen dutenak.

Page 110: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

Hezetasun absolutua (Ha): atmosferan dagoen ur-

-lurrunezko kantitatea (g/m3).

Hezetasun erlatiboa (He): gehienezko hezetasunaren ehunekoa, hots,

asetasun-hezetasunaren ehunekoa, jakineko tenperaturari eta presioari

dagokiona (%).

Page 111: PDF 01 Oinarri Ekologikoak

• Ekosistema urtarrekin alderatuta, altuera txikikoak dira.

• Ekoizpen primarioa gehienbat goiko geruzetan izaten da; beheko geruzetan, aldiz, ekoizle sekundarioak eta deskonposatzaileak dira nagusi.

• Oro har, ekosistema lehortarreko landaretza altuak ekoizten duen guztia kontsumitzen du; baxuak, berriz, kontsumitzen duena baino gehiago ekoizten du.

•Hortaz, ekosistemak baliatzen ez duen janari-soberakina dago, baina soberakin hori galdu egiten da.

• Landaretza baxuko bizitza-zikloen periodikotasunak elikagaiekin aberasten du lurra aldian-aldian.

7.6 Ekosistema lehortarren egitura