PASAIAKO KANPO PORTUA Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak · koefiziente mugatzailea ageri....

5
TERMOMETROA PASAIAKO KANPO PORTUA Pasaiako kanpo portua proposatzen duen dokumentuak hutsune tekniko larriak ditu. Hala jakin du ARGIAk Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko lan baten bidez. Dimentsioak eta trafiko aurreikuspenak ez dira ingeniaritzaren ikuspegitik fidagarriak, erabilitako datuak eskasegiak baitira. Halaber, lan berak erakusten du urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko espazioa dagoela badia barruan. | URKO APAOLAZA AVILA | P ASAIAKO PORTUA antolatzeko oina- rrizko dokumentuak ez luke estatis- tika etsamina bat ere gaindituko. Bartzelonako Unibertsitate Politek- nikoko ikasle batek dokumentu hori aztertu du karrera amaierako proiektua egiteko, eta kalkuluak berregin ostean, ondorio horretara iritsi da. Lanak agerian utzi du Pasaiako Portuko Agintaritzak egindako gida-planak –kanpo portua hobes- ten duena– ez dituela estatistikak exijitzen dituen behar adinako datuak erabiltzen, eta ondorioz, hortik ateratako kalkuluek ez dute inolako fidagarritasunik: “Analisi ekonometrikoa, kanpo portuaren beharra justifikatzen duena, ezbaian dago”, dio aipatu lan horrek. Hala, gida-planak ez ditu ingu- rumen edo finantza ikuspuntutik soilik zalantzak sortzen, teknikoki ere kale egingo luke. Kanpo kaia- ren egitasmoa, zenbait alderdi poli- tikok “estrategiko” eta “ezinbeste- ko” jo izan dutena, buiarik gabe Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak Pasaiako portuaren azpiegituren gida-planak kanpo portua hobesten du, baina ez dago proiektu zehatzik egina.

Transcript of PASAIAKO KANPO PORTUA Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak · koefiziente mugatzailea ageri....

Page 1: PASAIAKO KANPO PORTUA Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak · koefiziente mugatzailea ageri. Zergatik? Ekuazioa egin ostean, emaitza “0” delako Pasaiako portuaren azpiegituren

TERMOMETROA

PASAIAKO KANPO PORTUA

Pasaiako kanpo portua proposatzen duen dokumentuak hutsune tekniko larriak ditu. Hala jakin du ARGIAk Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko lan baten bidez. Dimentsioaketa trafiko aurreikuspenak ez dira ingeniaritzaren ikuspegitik fidagarriak, erabilitako datuak

eskasegiak baitira. Halaber, lan berak erakusten du urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko espazioa dagoela badia barruan.

| URKO APAOLAZA AVILA |

PASAIAKO PORTUA antolatzeko oina-rrizko dokumentuak ez luke estatis-tika etsamina bat ere gaindituko.Bartzelonako Unibertsitate Politek-nikoko ikasle batek dokumentuhori aztertu du karrera amaierakoproiektua egiteko, eta kalkuluakberregin ostean, ondorio horretarairitsi da.

Lanak agerian utzi du PasaiakoPortuko Agintaritzak egindakogida-planak –kanpo portua hobes-ten duena– ez dituela estatistikakexijitzen dituen behar adinakodatuak erabiltzen, eta ondorioz,hortik ateratako kalkuluek ez duteinolako fidagarritasunik: “Analisiekonometrikoa, kanpo portuaren

beharra justifikatzen duena, ezbaiandago”, dio aipatu lan horrek.

Hala, gida-planak ez ditu ingu-rumen edo finantza ikuspuntutiksoilik zalantzak sortzen, teknikokiere kale egingo luke. Kanpo kaia-ren egitasmoa, zenbait alderdi poli-tikok “estrategiko” eta “ezinbeste-ko” jo izan dutena, buiarik gabe

Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak

Pasaiako portuaren azpiegituren gida-planak kanpoportua hobesten du, baina ez dago

proiektu zehatzik egina.

Page 2: PASAIAKO KANPO PORTUA Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak · koefiziente mugatzailea ageri. Zergatik? Ekuazioa egin ostean, emaitza “0” delako Pasaiako portuaren azpiegituren

2013KO APIRILAREN 14A 39�

PASAIAKO KANPO PORTUA - TERMOMETROA

geratzen ari da eta hondoratzekozorian da.

Azpiegituren gida-planaAzpiegituren gida-planak hurrengourteetan Pasaiako portuaren azpie-giturak zein izango diren finkatzendu. Gida-plana 2008an egin zuenIberinsa enpresak, Pasaiako Portu-ko Agintaritzak (APP) hala eskatu-ta. Plana onartzeko tramiteak2009rako amaituko zituztela pen-tsatzen zuten portuko agintariek–“planifikazioaren azken minutuangaude” ausartu zen esatera JoxeJuan Gonzalez de Txabarri ordukoAPPren presidentea– eta obrak2012an hastea aurreikusi zuten.

Lau urte geroago, tramitazioa ezaurrera ez atzera dabil, eta orain-goz, Jaizkibelgo labarretako harribakar bat ere ez dute ukitu. Gida-planari eta bere baitan dagoen ingu-rumen txostenari egindako alegaziougariek, hala nola erakunde publi-koek jarritako erreparoek –berezikiEspainiako Ingurumen Ministerio-ak–, agerian utzi dute dokumentuakhutsune larriak dituela.

Baina krisi ekonomikoa izan dasuper portuaren ideia, 1990ekohamarkadan Gipuzkoako MerkatalGanberan ernatua, inoiz bainokolokago utzi duena. Badirudi, por-tuko egungo arduradunen joeradela finantzazioa lortu arteko “luza-pena” eskatzea.

Gida-planak hainbat irtenbidemarraztu ditu Pasaiako portuaren-tzat, baina kanpo kaia jo du aukera“egingarri” bakartzat, baldin etaPasaiako badia biziberritu nahibada.

Dokumentuaren egileek ondo-rioztatu dute egungo portua epelaburrean “saturatu” egingo dela–krisia oraindik hastapenetan zego-en ikerketa egin zenean–. Portuakgehienez urtean jaso dezakeen mer-kantzia 6 milioi tona pasatxokoa daeta gida-planaren aurreikuspenenarabera 2028an ia 16 milioi tonamugituko lirateke Pasaian. Zifrahoriei tiraka, dokumentuak dioegungo portuak ez lukeela barruanhazteko aukerarik izango, besteakbeste ozeano zabalean dabiltzanitsasontzi erraldoiek kanaletik sar-tzeko dituzten zailtasunengatik etamoiletan dagoen espazio faltagatik.

“Beharrezkoa da etorkizunekoirtenbide gisa kanpo kaia plantea-tzea”, dio testuak.

Hainbeste hitz egin den kanpoportuaren proiekturik ez dagoordea, marrazkiak baino ez. Gida-planak laburrean aipatzen ditu kaia-ren ezaugarriak: 100 hektareakozelaigunea; 3 kilometro luzeko moi-lak; eta 236 metroko eslora dutenitsasontzientzako tokia, “Anoetakofutbol zelaia halako bi, atletismopista barne”, Miguel Buen APPkopresidente ohiaren hitzetan.

Aurreikuspen, dimentsio etaarrazoibide horiek guztiek, nagusikineurketa bat dute jatorria: analisiekonometrikoa. Nolabait esatea-rren, atzera begiratua egiten da

etorkizuneko trafikoak asmatzekoeta horien araberako portua disei-natzeko. Bada, ekonometria horiauzitan jarri du karrera amaitu berriduen ingeniari batek.

R^2 = 0Beñat Oliveira donostiarrak osogarbi zuen ingeniaritza karreraamaitzeko proiektua non kokatukozuen. Familiak lotura estua duPasaiarekin, aitona itsasontzi kapi-taina zen, kanpo portuaren eztabai-da pipilean zegoen... “Osagai guz-tiak nituen lan txukun bat egiteko,motibatua nengoen, beraz aurrera”.

Badia biziberritzea eta barrukoportua berrantolatzea, helburubikoitz horri heldu zion Oliveirak.Proiektua egiteko BartzelonakoUnibertsitate Politeknikoko hainbatirakasleren laguntza izan du, batzukBartzelonako portuan onduak,beste batzuk Espainiako SustapenMinisterioarekin harreman zuzenadutenak.

Proiektuak erakusten du portuakbadituela aukerak badia barruansegitzeko eta badagoela tokia edu-kiontzientzako terminal batentzako,

Pasaiako portuarendokumentuan ez da R^2koefiziente mugatzaileaageri. Zergatik?Ekuazioa egin ostean,emaitza “0” delako

Pasaiako portuarenazpiegituren gida-planak 1997 eta 2007arteko datuak baino ezditu erabiltzenetorkizuneko kalkuluakegiteko (goian),estatistika bat egitekodatu eskasegiak diraeta hortik eratorritakoaurreikuspenaksinesgaitzak(ezkerrean).

Page 3: PASAIAKO KANPO PORTUA Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak · koefiziente mugatzailea ageri. Zergatik? Ekuazioa egin ostean, emaitza “0” delako Pasaiako portuaren azpiegituren

40 � 2013KO APIRILAREN 14A

TERMOMETROA - PASAIAKO KANPO PORTUA

inguruko herrien mesedetan gaine-ra (ikusi koadroan).

Baina ez hori bakarrik. Kanpoportua defendatzen duten doku-mentuen kalkuluak ere xehatuzituen Oliveirak. Zehazki, gida-pla-naren azterketa ekonometrikoanegiten den trafikoen prognosia edoaurreikuspena berregin zuen. Berta-tik ateratako ondorioekin harri etazur geratu zen, bai bera, eta baitairakasleak ere.

Prognosia erregresio lineal bate-kin egin daiteke. Hezur-haragizkopertsonontzako, puntutxoz jositakografiko bat da, eta, erdiko marrazuzen batek joera markatzen du.Joera hori lortzeko, gutxienez 30datu edo “puntutxo” behar dira.Bada, Pasaiako portuko gida-planean1997-2007 urteen arteko trafiko-datuak baino ez daude: “‘Lan zienti-fiko serio batean ezin duzu 10 datu-tan oinarritutako erregresioaaurkeztu’, horiek izan ziren irakasleakerabilitako hitzak”, dio Oliveirak.

Dena den, badago modu batjoera horren fidagarritasuna kon-trolatzeko: R^2 koefizientearekin.Ekuazio hori aplikatuz balio batateratzen da: 0 – joera sinesgaitzada– eta 1 –fida zaitezke– artekoa.APPren dokumentuan baina, ez daR^2-rik ageri. Zergatik? ErantzunaOliveirak berak aurkitu zuen esta-tistika software batekin ekuazioaegin ostean: “APPren nota 0 da”.

“Ez dut inongo zalantzarik,bazekiten zertan zebiltzan –dio Oli-veirak–. Erregresio bat egitea osoerraza da, Wikipediarekin lortu dai-teke. Baina beraiek ariketa konpli-katuagoak egiten dituzte, emaitzahobeak lortzeko balio duen BPGa-ren logaritmoa erabiltzen dute esa-terako. Orduan, nola ez dute

R^2aren garrantzia jakingo? Horreksalatzen ditu”.

Beraz, zenbaki soil batek hankazgora jarriko lituzke dokumentuarenkalkuluak, “egileek badakite ezindutela ikerketa horretatik inongoondoriorik atera”. Eta unibertsita-rio bat hasten denean nondik etanola galdetzen eta informazioaeskatzen, Pasaiako portutik e-pos-tak erantzuteari uzten diote. Etsa-mina suspenditzen zutela argitukozuen beldur ziren akaso?

Karrera amaierako proiektua eskubatean, eta “bikain” nota bestean,kanpo portuaren inguruan hausna-rrean dabilen Puerto de Pasaia Foro-ko hainbat kiderekin bildu zen BeñatOliveira bere alternatibaren berriemateko, harik eta doktoregoa egite-ra Australiara joan zen arte.

Portu bat maizterren esku “Beñat Oliveiraren lanak erakustendu badia barruan edukiontzientza-ko terminal bat sartzen dela”, dioJose Javier Belzak. Ekonomialariaeta ingurugiroan aholkularia daBelza, eta Puerto de Pasaia Forokosustatzaile. Bere ustetan portuarenarazo nagusiena da bertako lurren%93 hainbat enpresei emanak dau-dela urte askotarako: “Portua maiz-terren esku dago, horregatik joandira lur gehiagoren bila kanpora,barruan jadanik ez dagoelako.Miguel Buenek duela gutxi 20 urte-rako kontzesioak egin ditu, bainahori ez da esaten”.

Puerto de Pasaia Foroak lan itze-la egin du kanpo portuaren aldeerabiltzen diren datuak desmunta-tzen. Esaterako, aurreikuspen eko-nomikoei ostiko galanta eman dieteeuren alegazioan. Beren esanetan,egitasmoaren errentagarritasunalegeak agintzen duena baino hama-bi aldiz txikiagoa izango da, urtean%0,2 baino ez.

Emaitza horrekin, ez da errazasinestea inguruko herrien biziberri-tzea ekarriko duenik: “Portua bereekonomian pentsatzen ari da, ezeskualdekoan”.

APPren gida-planak jasotakomilaka alegazioren artean badaudebatzuk oso esanguratsuak. Bildukagintzen duen Gipuzkoako Aldun-diak txosten oso kritikoa aurkeztudu, Pasaiako alkate izandako eta

Puerto de PasaiaForoaren esanetan,egitasmoarenerrentagarritasunalegeak agintzen duenabaino hamabi aldiztxikiagoa da, urtean%0,2 baino ez

Bokalea. Edukiontzientzakoitsasontzi ertainak pasako lirateke,Europako “itsas autopistetan”erabiltzen diren gisakoak.

Iberdredukioaldatu behark

Lur gehiago herritarrentzat. Barneportuaren hedadura txikitu eta Herrerakoorubea eta Antxoko nahiz Donibanekomoilen zati bat libratuko lirateke.

Page 4: PASAIAKO KANPO PORTUA Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak · koefiziente mugatzailea ageri. Zergatik? Ekuazioa egin ostean, emaitza “0” delako Pasaiako portuaren azpiegituren

2013KO APIRILAREN 14A 41�

PASAIAKO KANPO PORTUA - TERMOMETROA

Edukiontzientzako terminala, badia barruan bai

ESPAINIAKO portuen sarean dauden28 portuetatik Pasaiakoa da edukion-tzi bidezko merkantzia mugitzen ezduen bakarra. Jaizkibelgo super por-tua eraikitzeko aldarri nagusitzat era-bili izan da hori, edukiontziak dara-matzaten barkuak badian “ez direlakokabitzen”. Baina hala da?

Beñat Oliveirak edukiontzi termi-nalarentzako tokia badagoela erakutsidu karrera amaierako bere proiektuan.Itsasontziei dagokienez, haien esloraeta sakontasuna ez litzateke oztopoizango. Egun, Short Sea Shipping delakomerkataritza bogan dago Europan,errepideetatik kamioiak ateratzendituzten ibilbide laburreko itsas auto-pistak, alegia. Kabotaia horietan feedermotako itsasontzi ertainak erabiltzendira batez ere, eta badute tokirikPasaiako bokalean eta badian.

Oliveirak, horiek baino handiagoakdiren itsasontzientzako terminaladiseinatu du Iberdrolaren zentral ter-miko itxi berria dagoen orubean.Moilaren zabaleran egon litezkeenmugak saihesteko, edukiontziak itsa-sertzaren perpendikularrean pilatzeaproposatzen du, pull-in/pull-out siste-ma erabiliz, hala, urtean 110.000 edu-kiontzi mugitzeko lekua legoke.

Dena den, terminalerako sarbideaatontzeko, ezinbesteko ikusten dualdameneko ontziola beste leku bateraaldatzea, eta badian dragatu partzialaegin beharko litzateke.

Txatarrarekin zer?Badia barruko beste jarduerak ereberrantolatzen ditu proiektuak. Esate-rako, inguruko herritarren osasuna-rentzat hain kaltegarria den txatarra-rena. Oliveirak produktu horreninguruko ikerketa egin du eta bereustez txatarra, neurriak hartuz gerobarne portuarekin bateragarria izandaitekeen arren, ez da merkantzia onaPasaiarentzat, ez soilik ingurumenaribegiratuta, etorkizunean merkatusendo bat izateko ere ez: “Ekonomiagaizki doanean, txatarra da beherantzegiten duen lehen merkantzia eta edu-kiontziek gora egiten dute”.

Baina, orduan, zer egin Gipuzkoa-ko altzairutegietara joaten diren350.000 tona txatar-mendi horiekin?Ingurumena zaintzeko prestatuagodauden portuetatik bideratzea hobe-kiago iruditzen zaio Oliveirari: “Bil-boko portuarekin sortu daitekeenlaguntasun konpromisotik etor litekesoluzioa”.

Trenbide sarea berritzea, hormi-goizko “kaxoiez” osatutako moilaksortzea, Ro-ro edo gurpildun trafikoa-rentzako arrapalak egitea... Eta horiguztia herri guneei espaziorik kendugabe. Areago, barne portuaren heda-dura murriztu egingo litzateke etaHerrerako terreno zabalak, Antxokomoilen zati bat eta Donibaneko moilalibratuko lirateke herritarrentzako etabadia biziberritzeko.

ola. Orube horretan joango litzatekeontzientzako terminala. Ontziola lekuz

eta itsas hondoaren zati bat dragatuko litzateke horretarako.

Ro-ro arrapalak. Buenavistakomoilen berrantolaketa, eta Ro-rogurpildun trafikoarentzako arrapalaketa gune espezializatua.

Page 5: PASAIAKO KANPO PORTUA Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak · koefiziente mugatzailea ageri. Zergatik? Ekuazioa egin ostean, emaitza “0” delako Pasaiako portuaren azpiegituren

42 � 2013KO APIRILAREN 14A

TERMOMETROA - PASAIAKO KANPO PORTUA

egun Aldundiko Gabinete buru denJuan Carlos Alduntzinen eskutik.Hainbat sailetako teknikarik eginda-ko 34 orrialdeko txostenean, legea-rekin bateraezintasunak atzemanditu, besteak beste.

Aldundiaren jarrera aldaketakoihartzun handia izan du, EAJrenesku zegoenean kanpo portuarendefendatzaile sutsua baitzen. Bainazikulusaltsa handiagoa sortu duFrantziako Gobernuak hari diplo-matikoak mugitu izanak gida-planaAtlantiar Pirinioetako Departamen-duan ikusgai egon dadin. Ez da ohi-koa estatu batek auzokoaren plate-rean hatzaparra horrela sartzea.

Horren ondorioz, Lapurdiko etaFrantziako elkarte eta erakundeugarik ere alegazioak jarri dizkiotedokumentuari, batez ere ingurume-nari eragingo lizkiokeen kalteaksalatzeko. Izan ere, Miarritze etaDonostia arteko itsas gune oparoa–Atlantikoko itsasertzean bioaniz-tasun aberatsena duena– arriskuanjarriko luke super portuak.

Azken enbata Ana Oregi EuskoJaurlaritzako Ingurumen sailburuaksortu du, obra hori “faraonikoa” delaesanez. Gipuzkoako EAJren arra-postua kontraesankor bezain argiga-

rria izan da: halako proiektuei ukoegitea “Gipuzkoa lehiakor, modernoeta jasangarriari” uko egitea da.

Erabaki politikoaPasaiako portuak hilabete erabaki-garriak ditu aurrean. Portuko agin-taritza eta Espainiako IngurumenMinisterioa Ingurumen Memoriaosatzen ari dira, alegazioen erantzu-nak bere baitan jasotzen dituenazken-azkeneko tramitea. Baliteke

memoria uda aurretik egina egotea;bertan zehaztutakoak baldintzatukodu badiaren etorkizuna.

Memoria horrek azpiegiturengida-planari bete-betean eragingodio eta irudi luke kanpo portuarenideia errotik desagertu beharkolitzatekeela bertatik. “Zeinek daki,

azkenean Madrilen hartuko denerabaki politikoa da”, dio Jose JavierBelzak. Bere ustez egoera lanjerosasuerta liteke, kanpo portua stand by-ean gera bailiteke, finantzaziorakogiltzarri diren badia barruko etxebi-zitzen prezioak berriz ere aparretanegon arte: “Eta bitartean biziberri-tzea paralizatu egingo da”.

Honetan guztian azken hitzaduen Sustapen Ministerioak priba-tuan dio ingeniaritza azpiegitura

gisa ere sekulako astakeria dela,halaxe azaldu zion Beñat Oli-veirari ministerio horretan lanegiten duen irakasle batek:“Esan zidan gain-dimentsiona-tua dagoela, ez dela erreala…Baina azkenean erabaki politikobat dela, eta ezer gutxi egin dai-tekeela horren aurrean”.Jarrera ofiziala Ana Pastor

ministroak azaldu zuen duelaurtebete, Espainiako Kongre-

suan Amaiurrek egindako galderarierantzunez: “Proiektua egingo dalege baldintzak betez, eta Pasaiaren,Euskadiren eta espainiarguztien mesedetan”.Bidearen amaieran Es -painiarekin egin dugutopo, beraz. n

Baliteke Ingurumen Memoria uda aurretik egina egotea, dokumentu horrek baldintzatuko du badiaren etorkizuna.

Sustapen Ministerioakpribatuan dio ingeniaritzaazpiegitura gisa ere sekulakoastakeria dela, halaxe azalduzion Beñat OliveirariMinisterioan lan egiten duenirakasle batek

AR

GA

ZK

IPR

ESS

/ JU

AN

CA

RLO

SR

UIZ